(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

Nire NAOrako sarrera

113. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 20a

  • I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
    • 1.1. XEDAPEN OROKORRAK
      • 1.1.2. Foru Dekretuak

61/2006 FORU DEKRETUA, irailaren 4koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako zerbitzu publikoen erabiltzaileek aurkezten dituzten kexa eta iradokizunak kudeatzeaz arduratzen diren unitateak zehazten dituena.

Politika publikoak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeari buruzko abenduaren 29ko 21/2005 Foru Legeak, 28. artikuluan, Nafarroako Administrazio Publiko bakoitzari agintzen dio zerbitzu publikoen erabiltzaileek aurkezten dituzten kexa eta iradokizunak kudeatzeaz arduratzen diren unitateak zehatz ditzala.

Foru Komunitateko Administrazioaren aurrean aurkezten diren kexa eta iradokizunen kudeaketa eta tramitazioa abian jarri ahal izateko, beharrezkoa da haiek kudeatzeaz arduratuko diren unitate organikoak zehaztea, foru dekretu baten bidez.

Idazkaritza nagusi teknikoei dagozkie Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Leean eta idazkaritza nagusi teknikoak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuan, bereziki erregelamendu horretako 6 j) eta 9 g) artikuluetan ezartzen diren eginkizunak. Organo haiek dira egokienak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako zerbitzu publikoen erabiltzaileek aurkezten dituzten kexa eta iradokizunak kudeatu eta tramitatzeko, departamentu bakoitzean unitate organiko horizontalak baitira.

Bestaldetik, erakunde autonomoetako zuzendari kudeatzaileak dira erakunde horien funtzionamenduaren eta ordezkaritzaren ardura gehiena hartzen duten organoak eta beraz Politika publikoak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeari buruzko abenduaren 29ko 21/2005 Foru Legeko 28. artikuluaren ondoriozko eginkizunak zintzotasunez egiten ahal dituzten organoak.

Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2006ko irailaren 4ko bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Kexa eta iradokizunak kudeatzeaz eta tramitatzeaz arduratzen diren unitateak.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuetako idazkaritza nagusi teknikoak izanen dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zerbitzu publikoen erabiltzaileek aurkezten dituzten kexa eta iradokizunak kudeatzeaz eta tramitatzeaz arduratuko diren unitateak, salbu eta eskumen hori lege edo erregelamendu baten arabera beste unitate organiko bati dagokionean.

2. Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko erakunde autonomoetako zuzendari kudeatzaileak dira erabiltzaileek haien esparruko zerbitzu publikoei buruz aurkezten dituzten kexa eta iradokizunak kudeatzeaz eta tramitatzeaz arduratuko diren organoak, salbu eta eskumen hori erakunde autonomoko estatutuen edo berariazko arautegi baten arabera beste unitate bati dagokionean.

3. Nafarroako Foru Komunitateko beste erakunde publikoetan herritarrek erakunde horien eginkizunei buruz aurkezten dituzten kexa eta iradokizunak kudeatzeko eta tramitatzeko eskumena maila handiena duen pertsona bakarreko zuzendaritza organoari dagokio, salbu eta berariazkoa den beste arau bat dagoenean.

Azken xedapen bakarra. Indar hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2006ko irailaren 4an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0614468

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa