(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Twitter
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

Nire NAOrako sarrera

104. ALDIZKARIA - 2005ko abuztuaren 31a

  • I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
    • 1.1. XEDAPEN OROKORRAK
      • 1.1.4. Ebazpenak

566/2005 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Haur eta Lehen Hezkuntzako zikloetarako Ingelesaren errendimendu-estandarrak ezartzen dituena.

Urriaren 8ko 279/2004 Foru Aginduak Atlante Proiektua ezarri zuen Haur eta Lehen Hezkuntzako oinarrizko gaitasunak hobetzeko proiektu gisa. Gaitasun horien artean hizkuntzari buruzkoak daude.

Aipatu den foru aginduaren arabera, Atlante Proiektuaren 29. eta 35. xede estrategikoek ezartzen dute curriculumeko hizkuntzaren arloko gaitasunen estandarrak prestatu eta hizkuntzen tratamendu osoa egin behar dela. Ingelesaren estandarrak prestatuak direnez gero, argitaratu egiten dira orok jakin ditzan eta Nafarroako Foru Komunitatean edukien ezarpenean izan behar duten garrantzia eman dakien.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1._Nafarroako Haur eta Lehen Hezkuntzako Ingelesaren errendimendu-estandarrak ezartzea. I. eranskinean ageri dira.

2._Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

3._Ebazpen hau eta eranskina igortzea Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Euskara Zerbitzuari, Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Inmigraziorako Zerbitzuari, Hezkuntza Berriztapenerako Atalari, Hezkuntza Berriztapenaren eta Curriculum Garapenaren Atalari, Irakasleen Prestakuntza Atalari eta Curriculum Diseinu eta Garapenerako Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2005eko ekainaren 21ean._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

HAUR HEZKUNTZA

1._Ahozkoaren ulermena.

1. Adi egotea zerbait esaten zaienean, atzerriko hizkuntza batez bada ere, keinuen edo egoeraren bidez mezua ulertzen saiatzeko.

2. Ohartzea Ingeleseko irakaslea beste hizkuntza batez hitz egiten duen pertsona dela, ikasgelara haiekin jostatu eta jarduerak egitera joaten dena: Here we speak English.

3. Agurtzeko ahozko formula ohikoenak identifikatzea:

_Hello.

_Good morning.

_Good afternoon.

_Bye.

_Good bye.

4. Agurtzeko formula bakoitzari dagokion kanta edo keinua identifikatzea.

5. Eguneko eguraldiari dagokion keinu edo kanta identifikatzea.

6. Bere gogo aldarteari zein keinu edo kanta dagokion jakitea.

7. Egun bakoitzean eskolara joan ez diren umeen izena esatea galdetu ondoren: Who is missing today?

8. Ikasgelan keinuekin batera maizenik ematen diren ahozko jarraibideei kasu egitea:

_Adi egotea: Listen to me, please.

_Joatea: Come here, please.

_Eseritzea: Sit down, please.

_Seinalatzea: Point to ....

9. Ohol edo ilustrazio bateko marrazkiak identifikatzea ekintza fisiko edo antzeko baten bidez (seinalatzea, koloreztatzea, zenbatzea, mugitzea, markatzea...).

_Here you have some animals.

_Give me the card, please.

_Point to the girl in the picture.

_Colour the girl blue.

_Be quiet, please.

10. Egitura errepikakorreko ipuin errazak, ikasgelan askotan kontatzen direnak, orokorrean ulertzea. Hainbat modutan adieraziko dute ulertu dutela, adibidez:

_Une bakoitzean parte hartzen duen pertsonaiaren marrazkia seinalatuz.

_Berriz kontatzean egindako akatsak edo aldaketa nabarmenak atzemanez.

_Pertsonaia batek esan behar duen esaldia aurreratuz edo oroituz.

_Istorioaren bukatu gabeko esaldiak bukatuz.

11. Ipuin, poema edo kanta labur bateko pertsonaiak identifikatzea.

12. Aurretik maiz entzun duten istorio batean irakasleak sartutako gehiegizko aldaketak atzematea.

13. Deskribapen, azalpen edo istorio labur bati hobekien egokitzen zaion irudia hautatzea bi aukeren artean.

14. Ahozko kontakizun errazen eszenak hurrenkeran ordenatzea marrazkien bitartez.

15. Ikasgelan maizenik erabiltzen diren adjektiboak identifikatzeko ezarritako keinuak erabiltzea:

_Big: besoak zabaldu eta luzatzea.

_Small: erpurua eta erakuslea nahiz eskuak hurbiltzea.

_Happy: irribarre egitea.

_Sad: negar egiteko keinua.

16. Ahozko testuak lasai eta adi entzutea.

2._Mintzamena.

17. Ahozko komunikazioan parte hartzea, pertsona bakar batekin nahiz talde batean.

18. Bakoitzaren erritmoa taldearenari egokitzea.

19. Hitz edo esaldi erraz eta laburrak esatea, komunztadurako, ebakerako edo lexikoko akatsekin bada ere.

20. Ikasle bati zein taldeari egindako galdera errazak erantzutea, hitz bat edo bi erabiliz.

_Yes, No ....

_I do, I don't

21. Haiei edo inguru hurbilenari buruzko informazioa emateko ikasi dituzten galderak erantzutea (izena, gustuak, gurasoen izena...).

_What's your name?

_Do you like ... ?

_Where's ...?

_Are you sad?

_Is María your mummy?

22. Irakaslearen galderen laguntzarekin, istorio batean zer gertatuko den asmatzea, irudiak, egoera, pertsonaiak eta gertaerak aurkeztu ondoren.

23. Ipuin bateko gertaera, pertsona, gauza eta tokiei loturiko hitz bat asmatzea, hura azaltzen duten esaldi eta keinuen bidez, testuingurua ezagutuz, etab.

_It's green. It's small. I sit on it ... / chair.

24. Marrazki batzuk dituen ohol edo lamina batean eskatzen zaizkionak izendatzea, horretarako galderak eginez:

_What's this?

_What's that? ...

25. Ikasgelan ikasi diren hitzen irudiei loturiko hitzak esatea.

26. Hizkuntzaz kanpoko komunikazio baliabideak (keinuak, soinuak, marrazkiak...) erabiltzea, ulertzen duela frogatzeko edo besteek ulertzen diotela bermatzeko.

27. Antzekoak diren bi marrazkiren arteko desberdintasunak adieraztea ahoz, irakaslearen laguntzarekin. Irakasleak laguntza emanen die haurren hitzekin esaldi errazak eginez.

28. Testu laburrak (kantak, poesia, ipuin laburtuak) buruz eta bizitasunez errezitatzea, eta, ahal bada, edukia azaltzen duten ekintzen bidez, ulertu dutela adieraztea.

29. Ikasgelan maizenik egiten diren ekintzei buruzko ahozko jarraibideak ematea ikaskideei.

_Give me a card.

_Pass me the pencil, please ...

30. Aurretiaz hitzarturik, irakasleak edo ikaskide batek egindako keinu bati dagokion hitza edo esaldia esatea.

31. Who, What, Where galderei erantzutea ikasgelako istorioei buruz, hitz bat edo bi erabiliz.

32. * Ipuin edo kontakizun baten funtsezko elementuei buruzko galdera errazak egitea. Adibideak:

_What colour is the hat?

_What is the boy's name?

33. When and How galderei esaldi laburrekin erantzutea, ikasgelako istorioei buruz.

34. Irakasleari askotan entzun dioten istorioa modu errazean kontatzea (esaldi zailak erabili gabe eta bilbe osoa kontatu gabe), keinu egokiak erabiliz eta marrazkien eta objektuen laguntzarekin.

2.1. Komunikazio-funtzioak.

35. Hizkuntza bidezko komunikazioa erregulatzen duten arauei men egitea: solaskidearen arreta bereganatu, entzun eta hitz egiteko txandak errespetatzea.

36. Haiei zuzendutako agurrei eta ohiko gizalege formulei erantzutea, buruz ikasitako esapideak eta dagozkien keinuak erabiliz.

_Hello / Hello.

_Morning / Morning.

_Bye / Bye.

_Thank you / Not at all.

37. Agurretarako, diosaletarako, zorionak emateko eta esker ona adierazteko gizalege formula egokiak naturaltasunez erabiltzea.

_Hi!

_Thank you / Thanks.

_Bye.

_Happy birthday.

38. Kanta edo keinu egokiak erabiltzea egunero agur eta diosal egin, eguraldiaren berri eman eta ikasgelan nor falta den esateko.

39. Zerbait hartzeko baimena eta hitz egin edo jokatzeko txanda eskatzea ikaskideei.

_It's my turn.

_Can I borrow your pen, please?

40. Beren oinarrizko premia eta nahiak ahoz azaltzea, egitura errazak erabiliz.

_May /Can I go to the toilet, please?

41. Besteak aurkeztea, ikasitako formulak erabiliz.

2.2. Ebakera.

42. Irakasleak adierazitako esaldi eta esamoldeak modu egokian errepikatzea, ebakera, erritmo, intonazio eta adierazkortasun egokiez.

43. Abezedarioko letra guztien soinuak esatea irakaslearen ondoren.

44. Ingeles fonemen ebakera imitatzea, bere hizkuntzakoekin bat ez datozenak barne. Adibidez: /d/, /t/ kontsonanteak, eztandakari gisa, sabaikari gisa, edo /&florin./, /&eth./.

45. Silaba bakarreko hitzetako bokalen hots luze eta laburrei erantzutea ekintza desberdinekin, irakaslea imitatuz. Adibidez: bite, /bait/ eskuak mugituz, goma bat luzatuko balute bezala, bit/ hotsetik bereizteko, hori txalo batekin adieraziko baitute.

46. Hitzen letrak aldatuz gero hitza bera eta haren hotsa aldatzen direla ulertzea. Adibidez:

_Car / cat.

_Mouse / house.

47. Hotsaren eta grafiaren aldetik antzekoak diren hitzak daudela jakitea. Adibidez:

_Mouse / house.

_Cat / hat.

48. Ikasgelan kontatutako ipuinetan agertutako hitz edo esamolderen bat buruz ikasi eta errepikatzea, hainbat alditan entzun ondoren.

49. Egoera, marrazki edo gai bati lotutako hitz edo esaldi laburrak esatea, ereduen eta irakaslearen laguntzarekin.

_What do you see here / in the picture? I can see ......

_There is .....

50. Hitz ezagunekin errimak egitea, eredu batetik abiatuta eta hitz kopuru mugatu batekin. Adibidez:

_Colours: "Hello, hello, hello!, I wish this circle was ..... (yellow)".

51. Esaldi baten hitzak haien hotsen arabera bereizten dituztela adieraztea txaloen bidez, lurrean kopeak emanez edo hitz bakoitzarekin batera doan beste edozein hotsen bitartez.

52. Hitzen silabak haien hotsen arabera bereizten dituztela adieraztea txaloen bidez, lurrean kopeak emanez edo silaba bakoitzarekin batera doan beste edozein hotsen bitartez.

3._Idatzizko hizkuntzaren hastapenak. Irakurmena eta idazmena.

53. Irakaslea kontatzen ari zaien istorioaren izenburua identifikatzea liburuaren azalean.

54. Ikasgelan idatziz landutako hitzak globalki ezagutzea, adibidez ikasgelako haurren izenak, ipuinetako pertsonaiak, maskota... (Wordcards).

55. Hitzak eta marrazkiak dituzten material inprimatuei buruzko informazioa eskuratzea. Adibidez: kartelak, fitxak ....

56. Testu idatzietan (ikasgelako liburutegiko ipuin-liburuetan) ageri diren esaldiak osatzen dituzten hitzak seinalatzea.

57. Ekintzak edo objektuak seinalatzen dituzten hitzak irakurtzea. Hitzek dagokien marrazkia izanen dute aldean, adibidez:

58. Ikasgelan landutako hitz-multzoko hitzak irakurtzea, aldean marrazkia dutela. Adibidez: ä pencil.

59. Landu duten ipuinaren izenburua asmatzea aukera batzuen artean.

60. Ikasgelan azaldutako hitzak, haur guztiek erabiltzen dituztenak, kopiatzea. Adibidez, haurren izenak, asteko egunak eta hilabeteak.

61. Kontsonante jakin bat duten ikasitako hitzak esatea. Adibidez:

_/p/ ondokoetan agertzen da: apple, pencil, open ....

62. Forma batzuk marraztea airean, ikaskide baten eskuan edo bizkarrean, azalera bigun baten gainean (harea duen kutxa)..., adibidez: square, triangle, circle, line, wave.

63. ** Hitzen barruan (ikasgelako karteletan, ikasleen izenetan) izanik, eskatzen zaizkien letrak (ikasgelan landu direnak) seinalatzea.

64. Letra larriak idaztea: P, B, T, airean, ahurrean, bizkarrean...haien trazadura eginez.

65. Letra larriak eta xeheak bereiztea: Capital letters / small letters.

66. Idaztearen mugimendua egitea behatzarekin, ezkerretik eskuinera eta goitik behera, esaldi bat idatziko balu bezala.

67. Ikasitako hitz multzoko hitz garrantzitsuenak paper baten gainean errepasatzea.

68. Ikasgelan behin eta berriz landutako hitzak osatzen dituzten letrak ezagutzea. Hori frogatzeko, adibidez, fitxa letradunak modu egokian jarriko dituzte hitzak osatzeko, aurrean hitza idatzia dutela, edo letraren bat falta duten hitzak osatuko dituzte.

69. Hitz idatziak (ikasgelan landutakoak eta irakasleak behin eta berriz esandakoak) oinarrizko kategorietan sailkatzea, adibidez, familia, formak, janariak.

70. Testu (ipuin, kanta, poema) batek ematen duen informazioa beren ohiko sentimenduekin lotzea. Adibidez:

_Snowhite, how do you feel? I'm sleepy.

71. Material idatziaren mota desberdinak bereiztea:

_Storybooks.

_Poems, comics.

_Newspapers.

_Labels.

_Books ...

4._Gizarte eta kulturaren arloko alderdiak.

72. Kultura eta hizkuntza desberdinak dituen mundu batean bizi direla jakitea.

73. Ama hizkuntza eta eskolan ikasten direnak bereiztea.

74. Kultura eta bizitza ingelesaren eta berearen arteko desberdintasunez ohartzea. Adibidez, elikagai edo edari batzuk: tea

75. Bereak ez bezalako jaiak, adibidez Halloween, eta bi kulturetan daudenak, adibidez Christmas, identifikatzea.

76. Urtean zehar eskolan ospatzen diren jaietako berariazko hitzak eta kantak ikastea:

_Halloween: bat, pumpkin, witch ...

_Christmas: bell, star, tree ...

_Birthday: present, cake, candles ....

5._Ikaskuntza autonomoa: Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT).

77. Ikasgelako audio tresnak behar bezala erabiltzea kantak eta ipuinak entzuteko. Play eta stop botoiak sakatzea.

78. Kasetea erabiltzeko jarraibideei kasu ematea (play, stop, switch on, plug in, etab.).

79. Marrazki bizidunetako bideo edo DVD batean ageriko diren eduki, gai eta pertsonaiei buruzko galdera errazak erantzutea, karatuletan ageri den informazioa abiapuntutzat harturik.

80. Marrazki bizidunetako pelikuletako sekuentzietan ageri diren edukiei, gaiei, pertsonaiei, gertaerei, tokiei eta abarri buruzko galdera errazak erantzutea, ikusi eta entzun dutena abiapuntutzat hartuta.

81. Pelikula ikusi ez baina haren musika entzun ondoren, hari buruzko galdera errazak erantzutea.

82. Pelikula bati buruzko galdera errazak erantzutea, haren elementuak eta gertaerak aurrez emanez, ikusi eta entzun dutena oinarritzat hartuta.

83. Kantak, ipuinak edo zeregin errazak erakusten dizkien ordenagailu programa bat hasi eta ixtea.

84. Ordenagailurako ingelesezko programa bateko oinarrizko eragiketak egitea (sagua mugitzea, klik egitea...).

85. Ikasgelako funtzionamendu arauei men egitea: irakasleari obeditzea, jarraibideei kasu ematea, adi egotea, etab.

86. Ingelesa naturaltasunez erabiltzea besteekin komunikatzeko, ikasgelan eta kanpoan.

87. Hitz eta esamolde gehiago ikasteko jakin-mina eta interesa azaltzea.

88. Itxura pertsonala zaintzea, besteekin bizi eta komunikatzea errazten baitu.

89. Lanak (fitxak, marrazkiak, liburuak, eskulanak) garbitasunez eta xehetasunez egitea.

90. Lanak txukuntasunez egitea.

91. Erabiltzen dituzten tresna eta materialak ordenatzea.

92. Fitxak eta lanak txukun eta garbi aurkeztea.

93. Lanak bidezko denbora batean bukatzen saiatzea.

94. Ingurumena eta izaki bizidunak zaintzeko interesa izatea.

95. Ikasgela, altzariak, tresnak eta materialak zaintzea.

96. Jarduera bat bukatu ondoren erabilitako materiala bere tokian gordetzea.

97. Ikasgelako materialak modu egokian eta arretaz erabiltzea.

98. Behar den bezala jokatu ez dutenean jarritako zigorrak onartu eta betetzea.

99. Ikaskideak zoriontzea zerbait goraipagarria egiten dutenean.

100. Mantala janztea klasearen hasieran, eta behar denean erantzi eta bere tokian gordetzea.

101. Ikaskideei lagundu eta haiekin elkarlanean aritzeko jarrera izatea ikasgelako joko eta jardueretan.

102. Ikasgelako jokoak erregulatzen dituzten arau inplizituak pixkanaka onartzea.

103. Jokoaren dinamika barneratzea eta ikaskidearen txanda errespetatu eta berea itxarotea.

104. Ikasgelan eta gelan modu ordenatuan eta besteei trabarik egin gabe ibiltzea.

LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA

1._Ahozkoaren ulermena.

1. Agurrei eta ohiko gizalege formulei erantzutea, buruz ikasitako esapideak eta dagozkien keinuak erabiliz:

_Hello / Hello.

_Morning / Morning.

_Hi! / Hello.

_Bye! / Bye.

2. Ikasgelan maizenik ematen diren ahozko jarraibideei kasu egitea:

_Adi egotea: Listen to me, please.

_Joatea: Come here, please.

_Eseritzea: Sit down, please.

3. Eskolako egoeretan iturri desberdinetatik heldu diren ahozko mezuak ulertzea, keinuen, marrazkien eta abarren laguntzarekin.

Idoya, hand out the activity sheets, please.

(aldi berean orriak ematen zaizkio).

4. Haien testuinguruari edo egoerari buruzko galderak erantzutea (bai/ez):

_Gonbitak: Do you want to play Simon Says?

_Are you listening to me, María?

_Jabetasuna: Is this your book?, bere liburua seinalatu edo ematen zaion bitartean.

5. Ohol edo ilustrazio bateko marrazkiak identifikatzea ekintza fisiko edo antzeko baten bidez (seinalatzea, koloreztatzea, zenbatzea, mugitzea, markatzea...).

_Here you have some vocabulary cards.

_Give me the car.

_Point to the girl in the picture.

_Colour the bird in blue.

6. Deskribapen, azalpen edo istorio labur bati hobekien egokitzen zaion irudia hautatzea bi aukeren artean.

7. Irakasleak esandako testu labur baten (2, 3, 4 esaldiko azalpen, istorio, elkarrizketa, iruzkin baten) eta ilustrazio baten arteko lotura ikustea. Horretarako ilustrazio batzuk eskainiko zaizkie aukeran, edo ilustrazio handi bat (workbook edo testuliburuetakoak edo adibidez), haren zati bat, testuaren zentzu globalarekin hobekien lotzen dena aukeratzeko.

8. Ahozko testu labur eta errazetan berariazko elementuak identifikatzea. Adibidez, elkarrizketa, ipuin edo azalpen batean aipatzen diren kopuruak, tokiak edo pertsonak. (Keinu baten bidez egiten ahal da, edo kontatuz, seinalatuz, puntuak eginez, etab.).

9. Elkarrizketetako partaideak identifikatzea ahozko erantzun errazen bitartez, adibidez:

_Who says: .............?

_Who is speaking now?

_Who are they?

10. Irakaslea zuzentzea istorio ezagun batean nahita aldaketa nabarmenak sartzen dituenean. Adibidez:

Jack lived with her grandmother in a castle, (Jack and the Beanstalk istoriotik hartua), ondoko honen ordez: Jack lived with her mother in a little house.

11. Ikasgelan hainbat modutan kontatutako egitura errepikakorreko ipuin errazak ulertzea. Hainbat modutan adieraziko dute ulertu dutela, adibidez:

_Une bakoitzean parte hartzen duen pertsonaiaren marrazkia seinalatuz.

_Pertsonaia bakoitzaren esaldi propioak ezagutzea: Who says ....

_Pertsonaia batek esan behar duen esaldia aurrez asmatzea.

_Bukatu gabeko esaldiak osatzea.

_Zerbait gertatu zeneko tokiak ezagutzea.

12. Aurretik hainbat alditan entzun duten istorio bateko eszenak denboraren arabera antolatzea, ilustrazioen laguntzarekin. Hori egiten ahalko dute istorioaren eszenetako marrazki edo biñetei zenbakiak jarriz.

13. Irakaslearen galderen laguntzarekin, istorio batean zer gertatuko den asmatzea, irudiak, egoera, pertsonaiak eta gertaerak aurkeztu ondoren.

14. Objektuen, pertsonen eta prozesuen arteko konparazioak ulertzea:

_A bear is bigger than an ant.

_The monster has three legs not four ...

Ulertzen dutela frogatzeko moduak: galderak erantzutea, marrazkiak seinalatzea nahiz esaldi bat egia ala gezurra den esatea.

15. Testu (narrazio, deskripzio, elkarrizketa) batetik informazioa ateratzea, hari buruzko galderak erantzuteko, ondoko hauek erabiliz:

_Yes / no questions.

_WH-galdera batzuk, adibidez Who edo Where ..., How many ...

2._Mintzamena.

16. Eremu semantiko, egoera edo ilustrazio jakin baten barruan, gertaerei, kontzeptuei, pertsonei, objektuei edo tokiei lotutako hitz bat deduzitu eta esatea, esaldi edo pista batzuen laguntzaz. Keinuen bitartez ere egiten ahal da.

17. Marrazki batzuk dituen ohol edo ilustrazio batean eskatzen zaizkionak izendatzea. Kasu bakoitzari dagokion galdera egiten ahal zaie:

_What's this?

_What's that?

_What are these?

_What are those?,

_What colour is the ...?

18. Testu laburrak (kantak, poesia, ipuin laburtuak) buruz eta bizitasunez errezitatzea, eta, ahal bada, edukia azaltzen duten ekintzen bidez edo ilustrazioak seinalatuz, ulertu dutela adieraztea.

19. Norberari buruzko informazioa emateko ikasgelan landu diren oinarrizko galderak modu egokian erantzutea.

_What's your name? My name is ... / I am ...

_Do you like ...? Yes, I like ... / Yes, I do. / No, I don't.

_What's your favourite ...? My favourite ... is ...

_Do you have ...? Yes, I have a ... / Yes, I do. / No, I don't.

_Are you a good boy / girl?

20. Who, what, where, when and how galderei esaldi laburrekin erantzutea, ikasgelako istorioei buruz.

21. Ikasgelan maizenik egiten diren ekintzei buruzko ahozko jarraibideak ematea ikaskideei:

_Give me a card.

_Pass me the scissors, please.

_Come with me, please.

_Sit down here, please.

_Don't push.

_Don't jump the queue.

_Don't be naughty.

22. Zerbait hartzeko baimena eta hitz egin edo jokatzeko txanda eskatzea ikaskideei.

_It's my turn. I choose this one.

_Can I borrow your pen, please?

23. Besteei buruzko informazio pertsonala lortzeko galderak modu egokian egitea, subjektu eta aditzak aldatuz. Adibidez:

_What's your name?

_Do you like ...?

_What's your favourite ...?

_Can you ...?

_Do you have ...?

24. Egoera edo ilustrazio bati lotutako hitzak edo bizpahiru esaldi labur esatea, ereduen eta irakaslearen laguntzarekin:

_What do you see here / in the picture? I can see a ...

_There is a ...

_The boy and the girl are running.

_They are playing.

25. Beren ezaugarri fisiko nabarmenenak nahiz besteenak, ikasgelan landuak, ingelesez esatea.

_I'm tall.

_I have brown eyes.

_My hair is short.

_You are tall.

_You have green eyes and your hair is long.

26. Norberaren eta besteen ezaugarri fisikoen arteko aldeak eta berdintasunak ingelesez esatea.

Elvira is taller than Peter.

27. Joko egoeretan edo ikasgelako ohiko jardueretan eginkizun eta prozesu errazak egiteko ekintzak esatea:

_First, I put on my T-shirt, then I put on my socks.

28. Laguntza eskaini, eskatu, eskerrak eman eta agurtzeko ingelesezko oinarrizko formulak erabiltzea, egoeraren arabera.

29. Objektuei, eskolan maiz erabiltzen diren tresnei, animaliei, kolorei, ekintzei eta abarri lotutako hitzak, aurretik landu direnak, esatea.

30. Objektuen arteko konparazio errazak egitea haien ezaugarrien arabera:

_The book is big and the notebook is small.

_My book is yellow, your book is orange.

31. Objektuak multzotan sailkatzea, kontuan harturik haien berdintasunak eta desberdintasunak:

_These are green leaves and those are brown leaves.

32. Sailkapen multzo batean sartu edo ez sartzeko irizpidea azaltzea. Adibidez:

_Classroom objects.

_Classroom books.

_Library books.

33. Kantitate adberbio batzuk modu egokian erabiltzea pertsonen eta objektuen kualitate jakin baten maila adierazteko edo zerbaiten kantitatea zehazteko.

_He was very sad and she was very happy.

_There is a little water in the glass.

34. Objektu, toki eta pertsonen kokalekua modu egokian azaltzea eta espazioari buruzko oinarrizko kontzeptuak ongi dakizkiela erakustea.

_Ezkerrean, eskuinean: on / to ... the right / left.

_Goian, behean: up, down.

_Barruan, kanpoan, etab.: in, on, over, behind, between, beside, out of, inside ...

35. Denborazko sekuentziak modu egokian azaltzea:

_Can I go to the toilet after Monica?

_The squirrel ate a lot of nuts and she was not well.

_She ate lots of nuts, then she was not well.

_On Monday Bill was late. On Tuesday he was late again.

36. Eskolako gertaerei nahiz entzuten dituzten ipuinei lotutako sentsazioak adieraztea:

_I feel happy with Billy.

_I am happy today.

_I am hungry.

37. Pertsona, objektu eta prozesuak deskribatzeko esaldi errazak egitea, ebakera eta egitura onekin. Esaten zaienari erantzutea, gustuak, ezagupenak eta esperientziak adieraztea.

38. Landutako ipuinetako alderdiak eta gertaerak kontatzea, zati bat behintzat, keinuak, ilustrazioak eta txotxongiloak erabiliz.

39. Pertsona batzuen arteko eztabaida erregulatzen duten arauak errespetatzea: hitz egiteko txanda eskatu, besteei arretaz entzun eta besteen solasak aintzat hartzea.

40. Ematen dituzten mezuen esanahia indartzeko hitzik gabeko osagaiak erabiltzea: keinuak, seinalatzea, etab.

41. Ingelesez hitz egiten den herrialdeetako kultur tradizioko testuak esan edo interpretatzea, banaka nahiz taldeka: kantak, poemak, ipuinak...

42. Egoera edo istorio errazak errepresentatzea, banaka eta talde txikietan, paper banaketa, haur bakoitzaren parte-hartzeak etab. aurrez hitzartuz edo onartuz.

2.1. Ebakera.

43. Irakasleak adierazitako esaldi eta esamoldeak modu egokian errepikatzea, ebakera, erritmo, intonazio eta adierazkortasun egokiez.

44. Abezedarioko letra guztien soinuak esatea irakaslearen ondoren.

45. Oso hitz ezagunetan kontsonanteak identifikatzea. Adibidez:

_Tell me words beginning with ...

_Can you tell me words with the /p/ sound like open, cap ...?

46. Ahoz ikasitako hitzak ebakera egokiaz irakurtzea, kontsonanteak azpimarratuz.

47. Gaztelaniaren edo euskararen aldean artikulazio desberdinak dituzten fonema batzuk bereiztea. Adibidez: /b/, /v/; h aspiratuaren ebakera; /t/, /d/, herskariak, sabaikariak, etab.

48. Ingelesezko silaba batzuk ebakitzeko irregulartasunak ezagutzea.

_Chocolate / chemist.

_Put / bus.

_Apple / table.

_etab.

49. Jakitea ingelesez irakurtzea gaztelaniaz irakurtzea baino eginkizun irregularragoa dela, eta, hortaz, ingelesez irakurtzen ikasi behar dela.

50. Silaba eta hitz batzuen irudikapen grafikoaren eta ebakeraren arteko erlazioan dauden erregulartasun batzuk ondorioztatzea, adibidez th duten hitzen ebakera this, that, the hitzetan /&eth./, edo thin, think, thumb hitzetan, nahiz oo duten hitzak, askotan /u/ ebakera dutenak, adibidez book, look.

51. Fonema ebakitzea -ing bukaera duten hitzetan.

52. Hitz ezagunekin errimak egitea, eredu batetik abiatuta eta irakasleak lagunduta.

2.2. Hizkuntza funtzioak.

53. Bere burua eta ikaskideak aurkeztea:

_I am Juan.

_This is Maria.

54. Informazioak, interesak, nahiak eta ideiak ahoz azaltzea:

_I prefer this one.

_I want to play a game.

_I like English.

55. Jendea ingelesez agurtzea.

56. Eguraldiari buruz galdetu era erantzutea.

57. Eguneroko data modu egokian esatea.

58. Komunikazio premiak modu errazean adieraztea, adibidez baimena eskatu, modu egokian gauzak eskatu, eskerrak eman, sentimendu eta gustuak azaltzea etab.

59. Zerbait egiteko ahalmena edo ezintasuna adieraztea:

_I can /I can't.

60. Bere adinaren berri ematea:

_I am eight years old.

61. Pertsonak, animaliak, objektuak, jantzita duten arropa etab. deskribatzea:

_The cat is white and the elephant is grey.

_My house is big.

_My skirt is pink.

62. Zerbait dutela edo ez dutela adieraztea:

_I have/ I don't have.

63. Rol desberdinak (erosi/saldu, prezioak galdetu, ipuinetako egoerak etab.) dituzten antzezlanak egitea.

3._Irakurmena.

64. Kanta, poema, ipuin edo kantu batean letrak, silabak, hitzak eta esaldiak identifikatzea.

65. Testu mota desberdinen (kanten, poemen, ipuinen, kantuen) formatua ezagutzea.

66. Ikasgelan landu diren testu idatzietan maizenik errepikatzen diren hitzak edo funtsezkoenak ozenki letreiatzea.

67. Deskripzio, azalpen, elkarrizketa edo istorio labur baten edukiak identifikatzea, hiru esaldiren artean hobekien egokitzen zaiona aukeratuz.

68. * Hitzak sailkatzea irizpideen arabera bereizitako eremu semantikoetan. Adibidez: zerrenda bateko animaliak habitaten arabera sailkatzea.

69. Esaldi edo pista sail batek aipatzen duen hitza (ipuin bateko edo gai bati buruzko gertaera, kontzeptua) deduzitzea, ilustrazio eta keinuen laguntzaz.

70. Testu bateko hitz funtsezkoenak (ipuin bateko pertsonaiak, tokiak, gertaerak, prozesu bateko faseak) haiek irudikatzen dituzten marrazkiei lotzea: matching exercises.

71. Testu idatzi baten gai nagusia antzeman eta hitz, esaldi edo marrazki baten bidez adieraztea.

72. Testu (narrazio, deskripzio, elkarrizketa) batetik informazioa ateratzea, hari buruzko galderak erantzuteko:

_Yes / no questions.

_WH-galdera batzuk, adibidez Who edo Where ..., How many ...

73. Testuaren zentzua ulertu dutela frogatzea, egia/gezurra galderak erantzunez, marrazki batean marka bat eginez edo marrazkiak eginez.

74. Kontsonante eta bokalen izenak jakitea. Haiek esaten jakitea, alfabetoaren kanta batean edo zerrenda hurrenkera egokian esanez.

75. Kontsonanteen grafiaren eta ebakeraren arteko lotura ezagutzea, irakurmena lantzeko hitzetan.

76. Idatzizko jarraibideen bitartez proposatzen zaizkien ekintzak egitea. Adibidez:

_Colour the nose red.

_Match the words and the pictures.

77. Galdetu, baieztatu edo ezeztatzeko balio duten egitura gramatikalak bereiztea.

78. Ikasgelako jarduerei (jarraibideei), komunikatzeko funtsezko premiei eta haien interesei (gonbitei, zorionei eta abarri ) lotutako idatzizko mezu errazak globalki ulertzea, ikusizko euskarrien bidez.

79. Hitz ezezagunetako esanahia ondorioztatzea, irudiz hornitutako testuinguruaren edo egoeraren laguntzaz.

80. Material idatziaren mota desberdinak bereiztea: storybooks, poems, postcards, comics, newspapers, labels, books, ...

4._Idazmena.

81. Alfabetoa ongi irakurtzeko moduan idaztea, letra larriak eta xeheak.

82. Letrak idaztea, airean, ahurrean, bizkarrean...haien trazadura eginez.

83. Liburuetatik, arbeletik edo wordcard direlakoetatik hitzak kopiatzea, maiz erabiltzen badira eta askotan errepikatu badira.

84. Diktaketa laburrak egitea, ilustrazio bati edo ikusten ari diren zerbaiten deskripzioari buruzko esaldiekin:

_Mary is sitting.

_John is standing.

85. Letreiatuz diktatzen zaizkien hitzak idaztea.

86. Ikasgelan landutako gai edo eremu semantiko jakin bati buruzko hitzak esatea.

87. Eremu semantiko edo gai bati buruzko hitz sail baten adibide gehiago ematea. Egokiak ez direnak baztertzea.

88. Tamaina adierazten duten hitz eta esaldiak identifikatzea:

_Big, small, little, tiny, huge, enormous.

_A big / small ... (noun) ...

_What a big ... (noun) ...!

89. Eskerrak eman, agurtu eta barkamena eskatzeko esaldiak esatea.

90. Esaldi errazak idaztea maiz erabiltzen diren hitzekin.

91. Letra larriak erabiltzea esaldiaren hasieran eta izen berezien, asteko egunen eta hilabeteen hasieran.

92. Ikasgelan landutako hitzak eta haien ortografia jakitea ezinbestekoa duten denbora-pasak egitea (gurutzegramak, letra-zopak, bokal izkutuak, kode grafiko edo zenbakizko bat alfabetoaz ordeztea etab.). Hasierako letra, marrazki bat edo beste edozein laguntza eman dakieke.

93. Hitzak taldekatzea eremu semantikoen arabera: animaliak, koloreak, opariak, ikasgelako gauzak, elikagaiak.

94. Letra nahasien multzoekin hitzak osatzea, pistekin edo gabe, adibidez, letra bat dagokion tokian jarriz edo marrazki bat emanez.

95. Hitzak ordenatzea, ongi ezagutzen duten testu bat osatzeko: kanta bat, kantu bat edo ipuinaren zati jakin batzuk (elkarrizketak).

96. Oso testu ezagunetako esaldi desordenatuak ordenatzea (ipuinak, kantak, poemak).

97. Testu bateko hitz batzuen ordez marrazkiak (rebus) edo puntuak jarri ondoren, hitz horiek berridaztea. Ordeztutako hitzen zerrenda ematen ahal zaie.

98. Testu errazak idaztea (eskutitzak, postalak, zerrendak, gonbitak, pertsonaien izenak, titulu edo sorginkeria bat osatzea, testu zatitu bat berregitea), arau eta eredu batzuei jarraikiz.

5._Gizarte eta kulturaren arloko alderdiak.

99. Hizkuntza eta pertsonen arteko komunikazio modu asko daudela jakitea (banderak, gorputzeko zeinu hizkuntza, morse hizkuntza).

100. Hizkuntzaz kanpoko elementuak, komunikazioa errazten dutenak, erabiltzea: keinuak, gorputz adierazpena, marrazkiak eta jarrerak. Horietako batzuek kultura anglosaxoian dute jatorria, adibidez, behatzak jartzeko modua OK adierazteko eta TICK (&sqrt.) grafikoa zerbait zuzena dela adierazteko.

101. Ingelesez hitz egiten den herrialdeetako gizartearen eta kulturaren alderdi batzuk ezagutzea; agurrak, kantak, jaiak, ohiturak, jokoak...

102. Ingelesez hitz egiten den herrialdeetan baimena eskatu eta zerbait eskaintzen zaienean eskerrak emateko ohiko formulak testuinguru egokian erabiltzea:

_Yes, please.

_No, thank you.

103. Bertako eta ingelesez hitz egiten den herrialdeetako alderdi soziokulturalak, jaiak, jokoak, janaria etab. konparatzea. Adibidez: Errege Magoak eta Santa Claus, janari motak, ordutegiak, etab.

104. Kultura anglosaxoiak beren bizitzan duen eraginaren berri izatea. Adibidez: Halloween, Father Christmas, Mcdonalds, football, golf ....

105. Gaztelaniak ingelesetik hartutako hitzak ezagutzea. Adibidez: fútbol, güisqui ....

106. Benetako materialetan agerian dagoen zuzeneko informazioa ateratzea: etiketak, produktuen ezaugarriak (osaera, pisua, tamaina etab.), txanponak, liburuxkak, web orriak...

6._Ikaskuntza autonomoa, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT).

107. Fitxetako, liburuetako eta programa informatikoetako ikono eta marrazkiak erabiltzea informazioa ulertu eta eskatzen zaien horri erantzuteko.

108. Fitxetako jardueren edo testu-liburuetako ariketen jarraibideak arretaz irakurtzea, batez ere ariketa baten hasieran proposatutako adibidea.

109. Irakaslearen azalpenak eta jarraibideak arretaz entzutea kasuan kasuko zeregina hasi baino lehen. Ulertu ezean, galdetu edo azalpenak eskatzea.

110. Ikaskideei laguntza ematea lanak egiteko: nola egin erakutsi, adibideak eman edo, behar denean, bere erantzunak ikusten uztea.

111. Taldeari emandako azalpena jarraitzea, irakasleak jarduera bakoitza banan-banan azaldu beharrik gabe.

112. Besteei lankidetza eta laguntza ematea ingelesa ikasteko. Behar duten laguntza eskatzeko konfiantza izatea behar den momentuan:

_Can I help you?

_How do you say ...?

_Can you repeat, please?

113. Parte hartzea eta besteekin jardutea ingelesa maiz erabiliz, gauzak oker esateko beldurrik gabe.

114. Beste hizkuntza batzuetan ezagutzen dituzten baliabideak erabiltzea ingelesa ikasteko: maiz eta aktiboki parte hartzea, ilustrazioez eta keinuez ohartzea, esapideak eta hitzak buruz ikastea, etab.

115. Ordenagailua erabiltzeko oinarrizko trebetasunak menperatzea, ikasteko tresna den aldetik: piztu eta itzaltzea, programa bat hastea (batzuetan izenarekin sartzea), programatik atera eta, beharrezkoa izanez gero, aldaketak gordetzea, ordenagailuari eragitea...

116. Ordenagailuaren erabilpena ezagutzea soinu-ezaugarrien aldetik, adibidez, entzungailuak konektatzea eta bolumena mailakatzea.

117. Sagua erabili eta marrazki eta hitzetan behar den zehaztasunez klik egiteko behar den mugimendu-trebetasuna garatzea erabiltzen dituzten aplikazioetan.

118. Programetako jarraibide batzuei kasu egitea, adibidez yes / no aukeretan klik egitea, ordenagailuak Are you sure you want to quit? edo Do you want to save this game? motako galderak egiten dituenean.

119. Interneten ibiltzeko oinarrizko prozedurak ezagutzea: nabigatzailea ireki, aurrera egitea, atzera egitea.

120. Ikasgelako funtzionamendu arauei men egitea: irakasleari obeditzea, jarraibideei kasu ematea, adi egotea, etab.

121. Ingelesa naturaltasunez erabiltzea besteekin komunikatzeko, ikasgelan eta kanpoan.

122. Pelikula bati buruzko galdera errazak erantzutea, irudiak geldiarazten direnean haren elementuak eta gertaerak aurrez emanez, ikusi eta entzun dutena oinarritzat hartuta.

123. Lanak (fitxak, marrazkiak, liburuak, eskulanak) garbitasunez eta xehetasunez egitea.

LEHEN HEZKUNTZAKO BIGARREN ZIKLOA

1._Ahozkoaren ulermena (1).

1. Ahozko testuekin batera dauden hitzik gabeko osagaiak (soinuak, zaratak, keinuak, ilustrazioak) identifikatzea eta haietaz baliatzea hobeki ulertzeko.

2. Elkarizketetako partaideak identifikatu eta haien txandak bereiztea.

3. Ohol edo ilustrazio bateko elementuak identifikatzea ekintza fisiko edo antzeko baten bidez (seinalatzea, koloreztatzea, zenbatzea, mugitzea, markatzea...).

_Here you have some vocabulary cards.

_Give me the card.

_Point to the girl in the picture.

_Colour in red the boy who is playing football.

_Colour the bird blue.

4. Objektu eta pertsonaiak marrazki batean modu egokian jartzeko jarraibideei kasu egitea, preposizioak edo toki adberbioak kontuan hartuz: in, on, under, next to, up, down, across, opposite, over, behind, between.

5. Ikasgelako lanei edo ikasgelan aurretik landutako gaiei buruzko ahozko jarraibideei kasu egitea. Jarraibide horiek 2 ekintza izanen dituzte aditzak, izenak, adjetiboak edo adberbioak identifikatzeko:

_Write your name and the date on the activity sheet and complete exercise 1.

_Read the text on page 10 and draw a picture of the monster described in it.

6. Ahozko testu labur eta errazetako elementu berariazkoak identifikatzea keinu baten bidez, zenbatuz, seinalatuz, puntuak eginez... Adibidez: elkarrizketa, ipuin edo azalpen batean aipatzen diren kopuruak, tokiak edo pertsonak.

7. Testu bati buruzko egia / gezurra motako galderak erantzutea:

_Did the king say: .............?

_Were the children speaking to the ...?

_Is Beethoven a musician?

_Are they playing ......?

8. Elkarrizketetako partaideak identifikatzea ahozko erantzun errazen bitartez.

_Who says .............?

_Who is speaking now?

_Who are they?

9. Irakurleak bizitasunez irakurtzean aldatzen, kentzen edo gehitzen dituen hitzez ohartu eta erantzun bat ematea, hitzezkoa nahiz hitzik gabekoa.

10. Testu bat (deskripzio bat izan daiteke, edo elkarrizketa nahiz narrazio bat, 50 bat hitz edo 8 bat esaldi dituena) lotzea bi ilustrazioren artean hobekien dagokionarekin. Lotura hori izan daiteke zuzeneko deskripzio bat edo zeharkako aipamena.

Ariketa zailagoa egin daiteke ilustrazioen berdintasun maila handituz.

Testuen hitzak eta gaiak ikasgelan landutako edukiei eta ikasleen interesei lotuak izanen dira.

11. Irakasleak esandako edo beste iturri batetik ateratako testu labur (7-8 esaldi) baten eta ilustrazio baten edo batzuen (nahiz ilustrazio handi baten zati baten) artean egon daitekeen loturaz ohartzea. Ilustrazioak testu-liburuetakoak (workbooks-etakoak) izan daitezke.

12. * Ahozko testu labur baten gako hitza (edo bi edo hiru hitz gako) ateratzea.

13. * Ahozko testu baten gaia edo ideia nagusia ulertzea:

_What is the story about?

_What are they talking about?

_What is s/he explaining?

14. Bi aldiz entzundako testu baten esaldirik garrantzitsuenak (edo ez-beharrezkoenak) seinalatzea ekintza baten bidez.

15. Kantitatea adierazten duten hitz eta esaldiak identifikatzea: izenen zerrenda batean singularrean edo pluralean daudenak eta "some, any, a lot of, a little of, no" bezalako hitzak.

16. Lau marrazkiren artean, iraganean egindako ekintza bat azaltzen duena aukeratzea.

_Peter went skating last Monday.

_John played football.

_Maria went to school.

(1) Ahozko testuak ondoko iturrietatik aterako dira:

_Irakaslea, haurraren aurpegira begiratuz esanen duena.

_Pelikula bat (soinua eta testuingurua).

_Telebista saio bat.

_Jatorrizko hiztun bat, entzuleei aurrez aurre eta haien zailtasunez ohartuta hitz egiten diena.

_Grabatutako ahozko testu bat.

Testu pedagogikoak edo errealitateari buruzkoak izanen dira, gaiaren, interesaren eta zailtasunaren arabera aukeratuta.

2._Mintzamena.

2.1. Ebakera.

17. Ingelesak bere soinuak dituela jakin eta soinu horiek irakaslearen ondoren errepikatzea.

18. Hitz ezagunak silabatan bereiztea irakaslearen, hiztegiaren eta abarren laguntzaz.

19. Eredu bati jarraikiz esaldiak errepikatzea, ebakera, erritmo eta intonazio egokiez.

20. Testu laburrak (kantak, poesia, ipuin laburtuak) buruz eta bizitasunez errezitatzea, eta, edukia azaltzen duten ekintzen edo irudien bidez, ulertu dutela adieraztea.

21. Ikasgelako errima, kanta, poema eta azlpenetan irakasleak eskatutako berariazko soinu, hitz, zarata eta abar aurkitzea.

22. Ikasgelan landutako testuetan soinu, hitz eta esaldiak (baiezkoak, ezezkoak eta galderazkoak) identifikatzea.

23. Testu bateko esaldien erritmoa markatzea txalo edo kolpe arinen bidez.

24. Perpaus baten intonazio goranzkoa, beheranzkoa edo neutroa bereiztea.

25. Hitzen errimak edo soinu berdinak atzeman eta produzitzea hitzen hasieran edo erdian.

26. Ikasgelan ikasitako agurrei eta bestelako gizalege formulei erantzutea:

_Good morning, Javier Good morning.

_How are you today? Fine, thank you and you?

27. Gizalege formula oinarrizkoak egoera zehatzetan erabiltzea: agurtu, eskertu, kontsolatu, diosal egitea etab., eta beren erabilera-errepertorioan sartzea.

28. Marrazki batzuk dituen ohol edo ilustrazio batean horietako batzuk izendatzea, erantzuna errazten duten eta erantzuteko gogoa pizten dieten galderen laguntzarekin.

_What's this?

_What's that?

_What are these?

_What colour is the ...?

29. Serie edo eremu semantiko baten adibide gehiago ematea.

30. Serie edo eremu semantiko batekoak ez diren hitzak identifikatzea.

31. * Sinonimo, antonimo eta hiponimoak ematea.

32. Gertaera, kontzeptu, pertsona, objektu eta tokiei lotutako hitz bat deduzitu eta esatea. Hitza esaldi edo pista batzuek (bizpahiruk) aipatutakoa izanen da, edo gai-eremu batekoa, egoerari egokitua nahiz ilustrazio bati buruzkoa.

33. Ikaskideei jarraibideak eman edo galderak egitea, ikasgelako lanak egiteko:

_Lend me your scissors, please.

_Can I borrow your felt pen?

_Can you repeat, please?

34. Ikaskideei Simon says, Robots edo board games bezalako jokoetan aritzeko jarraibideak ematea:

_It's my turn.

_Miss a turn.

_Pass me the dice, please.

35. Haien egoerari edo testuinguruari nahiz ekintza, elementu, zati eta prozesu desberdinak aurkezten dituen marrazki bati buruzko galderak erantzutea esaldi labur baten bidez. Adibidez:

.Personal information:

_How old are you? I'm ten.

_How many sisters have you got? One.

_What colour are your eyes? Blue.

.Likes and dislikes:

_Do you like spaghetti? Yes, I do.

_What's your favourite animal? dogs.

.Daily routines:

_What do you do in the morning? I get up and brush my teeth.

_When do you finish school? I finish school at half past five.

_What time do you get up? I get up at 8 o'clock.

_What do you have for lunch? Soup and fish.

.Gonbitak:

_Would you like to dance with me? Yes, of course.

_What's the matter, Pedro? I'm sick today.

.Jabetza (bere liburua seinalatuz edo emanez):

_Whose book is this? It's mine.

36. Aurretik landutako gaiei buruzko WH-Questions (Who, What, When, Where, How and Why) erantzutea.

_Who is this?

_What are you wearing today?

_When is your birthday?

_Where is the gym?

_How many students are there in the class?

_Why is he crying?

37. Marrazki sekuentzia bati eta horretan objektuek duten kokalekuari buruzko galderak ahoz erantzutea.

38. Gramatikalki zuzena den perpaus oso bat edo bi (subjektua eta predikatua) esatea, elementu batzuk biltzen dituen ohol edo ilustrazio bateko marrazkia oinarritzat hartuta.

39. Egoera jakin bati buruzko elkarrizketa bizitasunez interpretatzea: shopping, accepting or refusing an invitation, agreeing or disagreeing, interviewing, etc.

40. Elkarrizketa bat bizitasunez interpretatzea eta esaldi koherente edo egoki bat gutxienez sartzea.

41. Elkarrizketan parte hartzeko arau nagusiak erabiltzea, adibidez: arreta erakartzea, entzutea eta hitz egiteko txanda errespetatzea, elkarrizketa hasi eta bukatzea.

42. Testu bati izenburua ematea, gaia, ideia nagusia edo edukia laburbildu edo identifikatzeko.

43. Bi marrazki berdintsuren arteko aldeak azaltzea: marrazkiek pertsonaien deskripzioari edo ekintzei buruzko eszena eta hitzei buruzkoak izanen dira.

44. * Ikusten ari diren marrazkia deskribatzea ikaskide bati, horrek berearekin konparatu eta bien arteko aldeak azal ditzan. (Ilustrazioak berdintsuak izanen dira, pertsonaien deskripzioari edo ekintzei buruzko eszena eta hitzei buruzkoak).

45. Egoera edo funtzio bati buruzko hitz edo esaldiak esatea, ereduen eta irakaslearen laguntzaz.

46. Marrazki errazak hiru esalditan deskribatzea.

47. Istorio edo prozesu baten sekuentziak azaltzen dituzten esaldiak osatzea, aurrez landutako ipuin edo azalpen bat gogoratu nahiz birkontatzeko.

48. Deskripzio laburrak egitea (pertsonak, gauzak, animaliak, eszenak), eredu batzuk oinarritzat hartuta. Ikasleek ilustrazioen, irakasleen eta ikaskideen adibideen laguntza izanen dute.

2.2. Hizkuntza funtzioak.

49. Hizkuntzaren funtzioak ezagutzea, hala nola informazioa eskatu eta ematea, pertsona eta objektuei buruz galdetzea...

50. Informazio pertsonala edo ikasgelan landutako gaiei buruzko datuak lortzeko galderak egitea.

51. Inprimakiak, inkestak, norberaren datuei buruzko galdesortak etab. betetzea.

52. Gustuak eta nahiak azaltzea:

_I like playing football / reading.

_My favourite ........ is ..........

_I like cartoons.

53. Jabetza azaltzea:

_I have two books.

54. Gonbidatzea, zoriontzea, eskertzea, barkamena eskatzea, trebetasunak azaltzea:

_I can run.

_Happy birthday.

_Thank you.

_I'm sorry.

55. Maiz egiten diren errutina eta prozesuak deskribatzea:

_I get up at 7 o'clock.

_Then I have a shower.

_After breakfast I make my bed ...

56. Komunikazio premia edo funtzio desberdinei erantzun egokia ematea.

57. Antzezpen eta simulazio egoeretan jardutea, irakasleak lagunduta: role play, antzezlanak, simulazioak...

58. * Aurreko antzezpenei esamolde ikasiak eranstea (formulak, esaldi egokiak, hitzak).

3._Irakurmena.

59. Soinuak, letrak, silabak, hitzak, esaldiak eta testuak identifikatzea (kanta bat, istorio bat, poema bat). Haien adibideak ematea.

60. Ikasgelan gehien landu diren hitzen azentu fonikoa (stress) ongi egitea irakurtzen ari direnean.

61. Ikasgelako lanei nahiz bertan landutako gaiei buruzko idatzizko jarraibideei kasu egitea:

_Put the yellow pen on the table.

_Write your name.

_Read on page ...

_Work in pairs.

_Draw a picture of a ...

62. Testuen esanahia ulertzea. Ulertu dutela azalduko dute egia / gezurra motako galderak erantzunez, esaldiak osatuz, testuaren hurrenkera ezartzen duten marrazkiak ordenatuz, esaldiak zuzenduz...

63. Testu (narrazio, deskrizpio, elkarrizketa) batetik berariazko informazioa ateratzea, ondoko ariketa hauek egiteko: multiple choice motako esaldiak osatu, akatsak atzeman eta fill in the gaps.

64. Testu erraz bat irakurri ondoren, hari buruzko eskema, diagrama edo marrazki bat osatzea, marrazkiaren osagaiei izenak (labels) jarriz.

65. Testu baten edukia (objektu baten zatien deskripzioa, prozesu baten faseak, gertaeren hurrenkera...) azaltzen duten grafiko edo marrazki eskematikoak egitea.

66. Ingelesearen kontsonanteen soinuak haien grafia ohikoenari lotzea. Ingelesaren erregulartasunak edo maizenik ikusten diren letra multzoak (clusters, digraphs, blends ...) ezagutu eta ebakitzen jakitea: ph, ch, ght, sh ...

67. Bizitasunez irakurtzen ari dela, irakurleak aldatzen, kentzen edo sartzen dituen hitzak atzematea.

68. Testu baten koherentzia akatsez ohartzea harekin zerikusirik ez duen esaldi bat sartzen denean.

69. Aurretik ikasgelan prestatutako testu laburrak ozenki eta ebakera egokiaz irakurtzea.

70. Aurretik ikasgelan prestatutako edo irakasleak haiek baino lehen irakurritako testuak bizitasunez, jariotasunez eta egokitasunez irakurtzea.

71. Elkarrizketak edo antzezlanak irakurtzea ikaskideekin batera.

72. Izenordain bat bere aurrekaria den pertsonari edo objektuari lotzea.

73. Testu bateko adizkiak lehenaldikoak, orainaldikoak edo geroaldikoak diren bereiztea.

74. Bi testuren artean azalpen bati eta bukatutako marrazki bati hobekien egokitzen zaiona aukeratzea.

75. Hiru aukeraren artean, testu (narrazio, deskripzio, elkarrizketa) labur osoentzako izenburua aukeratzea, istorioaren edo eduki nagusiaren arabera.

_What is this dialogue about?

76. * Hitz ezezagunen esanahia ondorioztatzea, testuinguruaz, gaiaz, egoeraz, aurrizkiez eta atzizkiez eta hitzaren funtzioaz baliaturik.

77. Testu idatzi baten gai nagusia antzeman eta hitz, marrazki edo esaldi baten bidez adieraztea.

78. Deskribapen, azalpen edo istorio labur bati hobekien egokitzen zaion esaldia hautatzea aukera batzuen artean.

79. Adinari, interesei eta ezagupenei egokitutako liburu erraztuak irakurtzea. Honela frogatuko dute irakurri eta ulertu dutela:

.Ilustrazioak azalduz:

_Who is this?

_What's he doing?

_Where is she going?

_Why is she doing that?

.Funtsezko eszenetako marrazki eskematikoak eginez:

_Draw a picture of a ...

.Eduki eta pertsonaiei buruzko galderak erantzunez.

.Edukiari, pertsonaiei, gaiari eta abarri buruzko gako hitz eta esaldiak identifikatuz.

80. Irakurtzen dituzten liburuak hobeki ulertzeko baliabideak erabiltzea: glosarioa _liburuan baldin badago_, ilustrazioak (picture dictionaries), galderak irakasleari eta ikaskideei.

81. Astialdiaren zati bat irakurtzeko uztea, dibertsio iturri gisa.

82. Material idatziaren mota desberdinak bereiztea: textbooks, dictionaries, encyclopedias, comics, storybooks, poems, newspapers, labels, books ...

4._Idazmena.

83. Ongi idatzi behar dituzten hitzak letreiatzeko eskatzea (spelling).

_How do you spell ...?

84. Ikasgelan landutako ilustrazio edo gai bati buruz diktatutako esaldi batzuk modu egokian idaztea.

85. Ikasgelan maiz agertu diren hitzak diktaketa batean ongi idaztea.

86. Hitz bat modu egokian idaztea, honelako pistetatik abiaturik: Jumbled letters, asmakizunak, hitzaren hasiera eta bukaera, irakasleak hitza soinurik gabe artikulatzea, hitza letraz letra idaztea ahurrean nahiz bizkar gainean.

87. Marrazki bati buruzko enuntziatu batzuk zuzenak edo okerrak diren esatea esaldi labur batzuen bidez.

88. Aukera batzuk dituzten ohol batzuk abiapuntutzat harturik, esaldiak egitea eta, behar izanez gero, dagozkien aldaketa morfologikoak egitea:

_I like chicken / salads / potatoes ...

_I don't like hamburgers / cheese / wine ...

_I have a red / blue / brown ... crayon.

_I don't have red / blue / brown ... paper.

89. Aditza perpausen osagai nagusia dela ohartzea.

90. Perpaus batean subjektua eta predikatua identifikatzea.

91. Perpaus batean subjektuaren eta predikatuaren arteko komunztadura akatsak atzematea.

92. Hitzak eremu semantikoetan taldekatzea.

93. Ikasgelan landutako hitz eta gaiekin lexiko sareak edo mapa semantikoak egitea.

94. Hitzak kategoria morfosintaktikoetan taldekatzea: izenordainak, adjektiboak, izenak, aditzak.

95. Ikasgelan landutako gai edo unitateetan maizenik agertu diren hitzak ongi letreiatzea.

96. 8-10 hitz falta dituen testu labur bat (60 bat hitz) osatzea, kendutako hitzak aurrean dituztela.

97. Semantika eta gramatika aldetik egokiak diren bizpahiru esaldi esatea ilustrazio edo egoera bat azaltzeko.

98. Esaldiak juntagailu koordinatuen bidez lotzea: and, or, but, nor.

99. * Aurrez landutako elkarrizketa labur bati esaldi koherente eta egoki bat eranstea.

100. Ikusizko euskarria (ilustrazioak edo biñetak) duen istorio bati buruzko bost galdera erantzutea esaldi labur batzuen edo hitz baten bitartez.

101. Elkarrizketetatik edo pertsona nahiz gauzen deskripzioetatik gako hitzak edo esaldi labur bat ateratzea, inprimaki, taula, fitxa edo testu bat osatzeko.

102. ** Ahoz jasotako edo irakurritako informazio bat bere hitzekin laburbiltzea.

103. Ekintza eta deskripzioei buruzko bi marrazki berdintsuren artean dauden aldeak adieraztea, ereduko esaldi batez baliatuz:

_The boy is playing the guitar, not sleeping.

5._Gizarte eta kulturaren arloko alderdiak.

104. Atzerriko hizkuntzari buruzko alderdi batzuk beren ohiturekin erkatzea, adibidez ohiturak, jaiak, eguneroko errutinak: Halloween, Guy Fawkes Day, Christmas.

Please eta thank you erabiliko dute beti.

105. Ingelesa hitz egiten duten herrialdeetako eguneroko bizitzaren eta alderdi soziokulturalen osagai nagusiekiko jakin-mina eta begirunea izatea.

106. Benetako materialetan agerian dagoen informazioa ateratzea: etiketak, produktuen ezaugarriak (osaera, pisua, tamaina etab.), txanponak, liburuxkak, web orriak...

107. Ingeles hiztunak ezagutu eta haiekin harremanak izateko interesa izatea: pen pals, posta elektronikoa, harremanak jatorrizko hiztunekin.

6._Ikaskuntza autonomoa. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT).

108. Ingelesa ikasi edo praktikatzeko jarduerak garatzeko multimedia programak erabiltzea: klik programak, flash pelikulak, picture dictionaries, karaokea, etab.

109. Posta elektronikoa erabiltzea mezu laburrak igortzeko.

110. Hizkuntza ongi ez jakitea konpentsatu eta laguntza eskatzeko estrategiak erabiltzea (keinuak, ilustrazioak seinalatzea, marraztea...):

_Please, can you help me?

_Can you repeat, please?

111. Trebetasun eza dela-eta, ezin dutenean nahi dutena azaldu, diskurtsoa erraztu eta ideiak, gertaerak, gako hitzak, keinuak, ilustrazioak, aipamen deiktikoak...erabiltzea.

112. Taldean lan egitea, beren ezagupenak eta trebetasunak aplikatu eta besteekin lankidetza eraginkorrean aritzeko.

113. Lantzen dituzten testuetatik oharrak hartu edo marrazki eskematikoak egitea.

114. Lanak txukun aurkeztea: irakurtzeko moduan, garbiak, marjinak, ilustrazioak.

115. Agindutako lanak modu egokian eta behar den denboran bukatzea.

116. Ikaskideei laguntza ematea lanak egiteko behar dutenean: nola egin erakutsi, adibideak eman, etab.

117. Ikasgelako koadernoa, egindako fitxak etab. ordenatzea, irakasleak ezarritako irizpideei jarraikiz: hiztegia, ariketak, gaiak.

118. Esanahaiak interpretatzea, hizkuntzaz kanpoko gakoetan oinarriturik: keinuak, gorputz adierazpena, marrazkiak, soinuak, kulturaren arloko alderdiak, etab.

119. Bi hizkuntzetako lexiko elementu berdinak (hitzak edo esaerak) ezagutzea.

LEHEN HEZKUNTZAKO HIRUGARREN ZIKLOA

1._Ahozkoaren ulermena.

1. Ikasgelako eguneroko jardueretan erabilitakoak bezalako jarraibideei kasu egitea:

_Sit down properly.

_Tidy up your tables.

_Put on your coats, please.

_The class is over.

_Whose notebooks are these?

_Please, be quiet.

2. Aurrez aurreko komunikazio egoeretan sortutako ahozko testuen zentzu orokorra eta xehetasunak ulertzea, keinuen laguntzaz. Aurrez landutako elementuak ageriko dira testu horietan.

3. Komunikazio egoera desberdinetan iturri desberdinek (telebistak, zineak, irratiak, irakasleak, mintzapraktikako laguntzaileak) sortutako ahozko testuetan informazio berariazkoak aurkitzea.

4. Ilustrazio batean dauden 60 bat hitzeko ahozko testu laburrei buruzko egia / gezurra motako galderak erantzutea.

5. Egia / gezurra motako galderak erantzutea zeregin txikietan: esaldiak osatu, aukera anitzeko galderak (multiple choice), akatsak zuzendu, kontraesanak...

6. Mezuekin batera eman eta ulergarritasunari bidea ematen dioten hizkuntzaz kanpoko osagaiak (keinuak, ahotsaren tonua, gogo aldartea, testuingurua, egoera, etab.) identifikatzea.

7. Ahozko mezuak markatzen dituzten hizkuntz elementuak identifikatzea:

_Sekuentziazioa: 1, 2, 3 / First, Second, Third ...

_Enfasia: the main idea ...

_Adibideak ematea: for example, for instance ...

8. Ahozko azalpen (hitzaldi, kontaera) batean ohar labur eta errazak hartzea, ideia nagusiak, gaia. etab. seinalatzeko.

9. Ikasgelan aurrez landutako komunikazio egoera simulatuetan jardutea (shopping, at the doctor's, a talk between friends, small talk: the weather, ... role play, jokoak), harreman sozialeko formulak modu egokian erabiliz.

10. Norberari buruzko informazioari buruzko galderak erantzutea:

_My name is ..., I'm 12 years old.

_I'm from Ecuador.

_I live in Pamplona.

_I've got one brother and two sisters.

_My favourite school subject is ...

11. Ikasgelan landutako gaiei buruzko galderak egitea, adibidez:

.Helbideez galdetzea:

_Excuse me, where is the Bus Station?

_Excuse me, how can I get to the Post Office?

.Egiten ari diren ekintzak:

_What are you doing?

_What is she reading?

_What are you eating?

_What is he watching on TV?

12. Jarduera, testu eta liburuetan ageri diren hitzak ezagutzea.

2._Mintzamena.

13. Ikasgelako ohiko jardueretan jarraibide egokiak ematea:

_Can you give me the scissors, please?

_Can you lend me your rubber?

_Can I borrow your pencil, please?

_It's my turn.

_Pass me the dice.

14. Ikasgelan egiten diren simulazio egoerei egokitutako esaldi, formula eta esaerak formulatzea.

15. Iraganaldiko ekintzei buruz galdetu eta erantzutea:

_What did you do last Saturday afternoon?

_Where did you go yesterday morning?

_Were you at Mary's party?

16. Etorkizunerako planei buruz galdetu eta erantzutea:

_Where are you going on holiday?

_Are you going to the Library tomorrow?

17. Gutxienez 3-4 txandako parte-hartzea duten elkarrizketak izatea, eguneroko gaiei eta familiari buruz, hala nola ikasgelan maiz ikusitako gaiei buruz.

18. Atzerriko hizkuntza erabiltzea irakaslearekin eta ikaskideekin, bai ikasgelako ohiko jardueretan, bai horretarako sortutako komunikazio egoeretan, pertsonen arteko komunikazioaren oinarrizko arauak eta besteek esaten dutena erespetatuz.

19. Istorioak eta gertaerak kontatzea ikusizko materialak (flashcards, photographs, pictures, body/facial language ...) eta hitz bidezkoak (short sentences, key words) erabiliz eta ikasgelan aurretik landutako ereduei jarraikiz.

20. Narrazio bateko gertaerak batu eta egituratzeko elementuak erabiltzea ahozko hizkuntzan (and, besides, then, finally, at the end ...), prozesu errazak hurrenkera bati jarraikiz aurkezteko.

21. Pertsonen lanbideei buruzko galderak egin eta erantzutea eta lanbide horiek dagokien lantokiarekin lotzea:

_What does she/he do? She/he is a doctor. She/he works in a hospital.

22. Aurretik buruz ikasitako testuen zatiak esatea (poems, rhymes, plays, dialogues ...).

2.1. Komunikazio-funtzioak.

23. Azalpen, narrazio eta deskripzio errazak eta laburrak egitea galdera ohikoenen inguruan (who, when, where, what, when, why...), marrazki bat, argazki bat edo esperientzia bat oinarritzat hartuta.

24. Pertsona, toki eta objektuak deskribatzea, haien forma, kolorea, tamaina, funtzioa, itxura fisikoa, garaiera etab. azalduz.

25. Gustu eta nahien mailak adieraztea:

_Do you like pasta? Yes, I do. / No, I don't. / I love it. / I like it very much./ I don't like it very much. / I don't like it at all. / I hate it.

26. Beren eta besteen trebetasunei buruzko iritziak ematea:

_Are you good at Gym? No, I'm not.

_Is Luis good at Art? Yes, he is.

_Can you play basket? No, I can't.

_Can Ana speak French? Yes, she can.

27. Zer ordu den esatea modu egoki batez eta jariotasunez:

_Excuse me, have you got the time, please? It's twenty past two.

_What time is it? It's three forty-five.

28. Berriki gertatutako gertaerak eta gertakari historiko eta kulturalak denboran kokatzea:

_The music teacher comes on Mondays.

_When do American children celebrate Halloween?

_They celebrate Halloween on October (the) 31st.

_Columbus discovered America in 1492.

29. Txosten metereologiko laburrak egitea eguraldiari buruz galdetzen zaienean:

_What's the weather like today? Today is a bit cloudy and quite cold.

30. Edutezko izenordain eta adjektiboak eta jabetza azaltzeko formulak modu egokian erabiltzea, norberaren eta besteen jabetza adierazteko:

_Whose coat is this? This is Nicole's. /This is mine.

_Where are my books? They are on your desk.

31. Ohiko jardueren berri ematea orainaldi bakuna erabiliz:

_I usually wake up at 7:30 in the morning.

_I have a shower at 7:45.

_I have breakfast at 8:00 o'clock.

32. Iradokizun edo gonbitak egin eta haiei erantzutea:

_Would you like to come to the cinema? Yes, I would / No, I wouldn't.

33. Burututako jardueren berri ematea:

_Did you go to the football match last Sunday? Yes, I did / No, I didn't.

_Have you ever been to London? Yes, I have. / No, I haven't.

34. Etorkizunerako nahiak azaltzea:

_What do you want to be? I want to be a pilot. /I want to be a doctor.

35. Beren egoera fisikoa edo ondoezen berri ematea:

_I've got a headache/ toothache/ tummy-ache/ a cold/ a temperature ...

_I'm OK./ I'm well.

36. Norberaren eta besteen nortasuna azaldu eta hari buruzko iritziak ematea:

_I think he's friendly / grumpy / lovely / cheerful.

_I'm tired / bored / angry, ...

37. Ikasgelako jardueretan edo testu-liburuetan agerdi diren hitzak menperatzea.

2.2. Ebakera.

38. Errima errazak edo hitz-serieak egitea soinu berdinekin: lake, take, make, cake ...

39. Solaskidearen gogo aldarteaz ohartzea haren intonazioaren bidez.

40. 1etik 20ra bitarteko zenbaki ordinalen eta 10en multiploen bukaerak ongi ebakitzea.

41. -ed bukaera duten iraganaldiko adizkien ebakera bereiztea: /d/; /t/; /id/ (phoned; cooked; landed).

42. Data ahoz esatea, idatzizko azalpenaren aldean dituen berezitasunak kontuan harturik:

_Today is Monday (the) 15th (of) December 2003.

43. Hitzak silaba kopuruaren arabera sailkatzea.

44. Aho-korapiloak jariotasunez eta modu egokian errepikatzea, atzerriko hizkuntzaren soinuak ongi artikulatuz, bereziki zailagoak direnak.

45. Maiz erabiltzen diren hitz polisilabo ezagunen azentuazioa (stress) ezagutzea.

46. Proposatzen zaizkien esaldien erritmoa eta intonazioa imitatzea.

47. Soinuen errimak, antzekotasunak (homofonoak: our / hour) eta desberdintasunak bereiztea hitzen hasieran, erdian eta bukaeran.

48. Maizenik erabiltzen diren hitzen letra mutuak identifikatzea: know, knee, hour, lamb, palm, comb ...

3._Irakurmena.

49. Testu labur bati (60 bat hitz nahiz 10 bat esaldi, oinarrizko hiztegia biltzen dutena) hobekien egokitzen zaion ilustrazioa, marrazkia edo argazkia aukeratzea bi aukeren artean. Lotura hori izan daiteke zuzeneko deskripzio bat edo zeharkako aipamena. Ariketa zailagoa egin daiteke ilustrazioen berdintasun maila handituz. Testuen hitzak eta gaiak ikasgelan landutako edukiei eta ikasleen interesei lotuak izanen dira.

50. Objektu, pertsona, egoera eta gertaerei buruzko testu errazetatik ateratako informazioa ulertzea modu globalean eta zehatzagoan. Testuak ikasgelan ikusitakoak bezalakoak izanen dira, osagai berriak badituzte ere. Ulertu dutela azalduko dute egia/gezurra motako galderak erantzunez, esaldiak osatuz, multiple choice motako ariketen bidez, akatsak zuzenduz edo galdera ireki eta laburrak erantzunez:

_How many characters appear in the story?

_What's the name of the main character?

_Was he wearing brown trousers?

_What does he do?

51. Testuetan bildutako informazioa zeregin desberdinetan aplikatzea: fitxa edo inprimaki bat bete, marrazki bati etiketak jarri, etab.

52. Idatzizko mezu baten informazio berariazkoa marrazki, sailkapen taula, diagrama eta abarren bidez adieraztea, eta alderantziz.

53. Testuan azaldutako objektu, pertsonaia, egoera eta kontzeptuak identifikatzea, marrazki, esaldi edo hitz batzuen arteko bat aukeratuz.

54. Bere adinari, interesei eta ezagupenei egokitutako liburu errazak, ilustrazioak dituztenak, irakurri eta ulertzea, irakaslearen edo hiztegiaren laguntzarekin. Ulertu dutela honela frogatuko dute:

_Ilustrazioak azalduz: Who is this? What's he doing? Where is she going? Why is she doing that?

_Funtsezko eszenetako marrazki eskematikoak eginez: Draw a picture of a ....

_Eduki eta pertsonaiei buruzko galderak erantzunez.

_Edukiari, pertsonaiei, gaiari eta abarri buruzko gako hitz eta esaldiak identifikatuz.

55. Bizitasunez irakurtzean puntuazio ikur oinarrizkoak (? ! . , :) interpretatzen jakitea.

56. Aurretik ikasgelan landutako testu labur ezagunak jariotasunez irakurri eta ulertzea, jatorrizko hizkuntzaren ebakera, erritmoa eta intonazioa imitatuz.

57. Hitzen zerrenda bat alfabetoaren arabera ordenatzea.

58. Hiztegia erabiltzea, idatzizko testuak ulertzeko informazio bilatzaile gisa.

59. Testuetako ideia nagusiak atera eta errepikatzen den informazio behargabekoa baztertzea.

60. Irakurritako liburuen laburpen osoak eta egokiak egitea.

61. Arlo desberdinetako testu errazak (zientziak, giza zientziak, komikiak, prentsa) ezagutzea. Haien ezaugarri nabarmenak identifikatuko dira: edukia, hiztegia, esamolde tipikoak etab.

62. Ipuinen oinarrizko osagaiak zein diren jakitea: pertsonaiak, gertaeren tokia, denbora eta segida; ipuinen egitura ezagutzea: aurkezpena, problema, adabegia eta amaiera.

63. Narrazio bateko gertaera edo zatiak desordenaturik aurkeztuta, haiek ordenatzea.

64. Testu deskriptiboen funtsezko osagaiak ezagutzea: aipamenak, konparazioak, zati edo osagaien analisia, prozesu baten faseak, zergati-ondorio erlazioa, problema baten planteamendua, ebazpena, azkeneko sintesia eta ondorioa.

65. Soinuak dagozkien grafiekin lotzea: sh /&florin./ y /j/, ch /t&florin./.

66. Idatzizko testuetan ageri diren ohiko siglak interpretatzea: VAT; USA; NASA; NATO; BBC; Mr, Ms, Mrs ...

67. * Hitz ezezagunen esanahia ondorioztatzea, testuiguruaz, gaiaz, egoeraz, aurrizkiez eta atzizkiez eta hitzaren funtzioaz baliaturik.

4._Idazmena.

68. Idazten dutenean puntuazio zeinu oinarrizkoak erabiltzea (? ! . , :).

69. Mezu laburrak idaztea, ereduei jarraikiz eta aldaketa txiki batzuk sartuz. Lexikoan: "carrots and potatoes" ordez onions and apples; kopuruan: "two kilos" ordez one kilo and a half; pertsona aldatzea etab.

70. Gai ezagunei buruzko testu labur eta errazak idaztea, idatzizko kodearen oinarrizko arauei men eginez (puntuazioa eta idatzizko hizkuntzaren bestelako konbentzioak, adibidez letra larriak, xeheak, ortografiako arauak, etab.).

71. Testu laburrak, ulergarriak eta egoerari egokituak, idaztea, ikasgelan landutako eduki, forma eta hitzekin.

72. Testu erraz eta ulergarriak idaztea, komunikaziorako premia eta asmoei jarraikiz. Honelakoak izan daitezke: oharrak, gutunak, datu pertsonalak, deskripzioak, narrazioak, gonbitak, jarraibideak, etab.

73. Idatzizko testu batean ageriko diren elementuak aurrez esatea: ideiak, behar den hiztegia eta egiturak, ideien ordena.

74. Gai ezagunei edo aurretik landutakoei buruzko testu labur eta errazak idazteko estrategia batzuk erabiltzea, adibidez letreiatzea, hiztegiak erabiltzea, berdinak diruditen hitzez ohartzea (lexikoa, ortografia).

75. Testuak zuzentzea bukatutzat eman baino lehen, eta koherenteak ote diren, ezarritako xedeari erantzuten dioten, irakurleak ulertuko dituen eta esamoldeak nahiz hitzak aldatuz hobetu daitezkeen aztertzea.

76. Beraiek edo ikaskideek idatzitako testuen ortografia akatsak zuzentzea.

77. Irakurleak ezin ulertuko dituen esamoldeak edo esaldiak (aipamen deiktikoak) zuzentzea.

78. Objektuak, pertsonak, eszenak... deskribatzea, zehaztugabeko esaldi orokorrak erabili gabe eta hitz egokiak eta zehatzak erabiliz (izenak, adjektiboak, adberbioak, aditzak).

79. Definizioak egitea, hiztegien estilo labur, erraz eta zehatza imitatuz (generoa / berariazko ezaugarria: A fly is an insect that flies).

80. Ilustrazio bat azaltzen duten esaldiak idaztea:

_In this picture I can see a girl running and two boys playing football.

81. Objektuak, pertsonak eta prozesuak konparatzea:

_The plane is faster than the car.

_Susan is taller than Mary.

_Walking to school takes longer than going by bus.

82. Adjektiboen forma konparatiboak eta superlatiboak erabiltzea deskripzioetan:

_The most handsome boy.

_The happiest girl.

_She is more intelligent than him.

83. Ingelesez osagai batzuk dituzten esapideak daudela jakitea, adibidez: go up, come down, get in, switch on, turn off, a lot of, next to, in front of.

84. Idatzizko hizkuntzan narrazio gertaerak bateratzen eta egituratzen dituzten elementuak erabiltzea: and, or, but, besides, then, firstly, secondly, finally ...

85. Galdera batzuk (hiruzpalau) dagozkien erantzunekin lotzea, haien edukiari edo forma gramatikalari jarraikiz:

_Is there any milk in the fridge? _Yes, I do.

_Are you from Ecuador? _No, I haven't.

_Have you got a pet? _Yes, there is.

_Do you like pizza? _No, I'm not.

86. Zatika aurkezten diren egiturak osatzea (matching).

_My brother _Is on the table

_The English book _Loves pop music

_The train from London _Is in the washing machine

_My red jumper _Arrived in time

87. Esaldi errazeko diktaketa laburrak egitea, aurretik ikasgelan landutako egitura eta hitzak erabiliz, zuzentasunez eta jariotasunez.

88. Gako hitzak falta dituzten esaldi eta testu errazak osatzea, aukera batzuen arteko bat hautatuz (fill in the gaps).

89. Esaldiak egitea eredu bati jarraikiz eta hitz sailkatuen edo ordenatuen taulen laguntzarekin.

_He _goes / is / works _a student / a teacher.

_You _are / play _football / tennis/ the piano.

_I _am _clever / fine/ in a factory.

90. Testu labur eta errazak idaztea, irakasleak berak edo denen artean emandako esaldiak nahiz antzeko ereduak abiapuntutzat harturik.

91. Irakasleak proposatutako gaiei buruzko testu labur eta errazak idaztea (gutxienez 50 hitz), esperientzia pertsonala edo familiarra nahiz eskolako gaiak oinarritzat harturik.

92. 1etik 100era bitarteko zenbaki kardinalak eta ordinalak modu egokian idatzea.

93. Kantitateei buruzko galderak egitea, how much eta how many esapideak erabiliz.

5._Gizartearen eta kulturaren arloko alderdiak.

94. Ingelesez hitz egiten duten komunitateen ezaugarri soziokultural batzuk, ikasgelan landutako edukietan modu esplizituan nahiz inplizituan agertzen direnak, ezagutzea.

95. Ikaslearen inguruko iturri desberdinetatik heldu diren benetako materialak bildu eta erabiltzea.

96. Ingelesez hitz egiten den herrialdeei buruzko informazioa lortzea benetako materialetatik abiatuta: etiketak, erabiltzeko jarraibideak, produktuen ezaugarriak, errealizazio kredituak...

97. Ingelesa hitz egiten duten herrialdeetako eguneroko bizitzaren eta alderdi soziokulturalen osagai nagusiekiko jakin-mina eta begirunea izatea.

98. Ingeles hiztunak ezagutu eta haiekin harremanak izateko interesa izatea: pen pals, posta elektronikoa, chat, bideokonferentziak eta harremanak jatorrizko hiztunekin.

99. Ingeles hiztunek ohiko egoeretan erabiltzen dituzten hizkuntz barruko eta kanpoko konbentzioak erabiltzea (agurrak, diosalak, aurkezpenak, zorionak, etab.), komunikazioa errazagoa eta arinagoa egiteko.

100. Ingelesez hitz egiten den herrialdeetako legezko dirua zein den (dolarra, libera) eta eurotan zenbat balio duten jakitea.

6._Ikaskuntza autonomoa, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT).

101. Atzerriko hizkuntzaren erabilpena dakarten jardueretan gustura eta lasai parte hartzea (ahozko eta idatzizko mezu errazak ulertu eta adieraztea).

102. Beste hizkuntza batez komunikatzean, mintzamenean eta ulermenean, agertzen diren zailtasunak gainditzeko prestasuna izatea eta horretarako lortutako estrategiak erabiltzea.

103. Hiztegia (elektronikoa nahiz liburua) aise erabiltzea, hitz ezezagunen esanahaia kontsultatzeko.

104. Ingelesezko entziklopedia errazak erabiltzea.

105. Aurretik beste hizkuntza batzuetan lortutako ezagupenak eta esperientziak erabiltzea atzerriko hizkuntza ikasteko: maiz eta modu aktiboan parte hartzea, ilustrazioak ikustea, keinuak egitea, esamoldeak eta hitzak buruz ikastea, etab.

106. Koadernoak, apunteak eta lanak txukun egin eta aurkeztea.

107. Internet erabiltzea, ikasgelan proposatutako jarduerak egiteko dokumentazioa lortu eta hizkuntz ezagupenak handitzeko.

108. Agindutako lanak modu egokian eta behar den denboran bukatzea.

Iragarkiaren kodea: F0514962

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa