(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Twitter
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

Nire NAOrako sarrera

21. ALDIZKARIA - 2001ko otsailaren 14a

  • III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
    • ZIZUR NAGUSIA

E D I K T U A

Zizur Nagusiko Udalak, 2000ko abenduaren 22ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen:

1.-IBILGAILUAK BIDE PUBLIKOTIK KENDU ETA ALTXATOKIAN EDUKITZEKO ZERBITZUAREN ESKUBIDEAK ETA HARI DAGOZKION TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

1. artikulua. Oinarriak

Honako ordainarazpena ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehen Tituluko IV. kapituluaren 7. atalean xedatutakoarekin bat, haren 12. artikuluan jasotako baimenaren babesean, eta Udal Administrazioari 339/1990 Errege Dekretu Legegileak eta Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuludunak - martxoaren 4ko 5/1997 Legeak eta apirilaren 21eko 11/1999 Legeak aldatua- aitortzen dizkioten eskumenak erabiliz.

2. art. Zergagaia

Udalaren zerbitzu eskudunek ibilgailuak eramatea nahiz kentzen hastea, eta ondotik, interesatuari itzuli bitartean altxatokian edukitzea, horra zergagaia.

3. art. Zergagaia ez diren zerbitzuak

Honakoek ez dute tasa hau ordaindu beharko:

1) Behar den baimena duten kabalkada, desfile, segizio, kirol-saio edo bertze jarduera nabarmenen bat eginen den ibilbidean aparkaturik egoteagatik kentzen diren ibilgailuak.

2.) Dauden tokian eremu publikoa konpontzea edo garbitzea galarazteagatik kentzen diren ibilgailuak.

3) Jabeei ebatsirik eremu publikotik kentzen diren ibilgailuak.

Jabeak horretarako, lapurreta salaketaren kopia aurkeztu beharko du.

4) Udaltzaingoak ibilgailua altxatua dela jakinarazten duen unetik sortuko dira "Altxatoki zerbitzuko kuotetan" ezarritako kuota arruntak.

4. art. Zerga ordaindu beharra eta tasaren sortzapena ibilgailua eramateagatik

Zerga ordaindu beharra zerbitzua ematean edo ematen hastean sortuko da, eta une berean ere izanen du sortzapena ibilgailua kentzeko tasak.

5. art. Zerga ordaindu beharra eta tasaren sortzapena ibilgailua altxatzeagatik

Ibilgailua altxatzeko tasak izanen du sortzapena ibilgailua erretiratu eta 24 ordu iraganik.

6. art. Subjektu pasiboa eta zergadunaren ordezkoa

Indarra duen legezko araudian xedatutakoari jarraikiz, ibilgailuaren gidariak ordaindu beharko du tasa.

Zergadunaren ordezkoa izanen da ibilgailuaren titularra.

7. art. Karga-oinarria.

Karga-oinarria kendu edo altxatu den ibilgailu bakoitza da.

8. art. Salbuespenak

Lege nahiz erregelamenduetako xedapenek hala aginduta nahitaez aplikatu beharreko salbuespenak baizik ez dira onartuko.

9. art. Tarifak

Ibilgailuak kentzeagatik -hasita nahiz osorik- eta altxatzegatik aplikatu beharreko tarifak ordenantza honetako eranskinean daude ezarrita.

10. art. Tributuaren kudeaketa

Ordainarazpen honen dirubilketarako arau berezitako, zerbitzu honek sortuko dituen tasak udaltzaingoaren bulegoetan ordainduko direla ezarri da. Udaltzainek ordainketa frogatzeko behar den ordainagiriak edo tributu efektuak luzatuko ditu.

11. art. Ibilgailua itzultzea

Kendutako ibilgailua ez zaio jabeari itzuliko hura kendu eta altxatzeak sortu dituen eskubideak ordaindu arte.

12. art. Zehapenak

Tasa honen likidazioa ordaintzeak ez du ukatzen inolaz ere zirkulazio arauak hausteagatik izan daitezkeen zehapen edo isunak pagatu beharrik.

13. art. Altxatokian diren ibilgailuak

Udalak bere altxatokietan dauzkan ibilgailuak esleituko ditu eremu publikoan abandonatutako nahiz aparkatutako ibilgailuei buruzko 1965eko ekainaren 15eko eta 1967ko martxoaren 8ko Aginduetan bai eta ibilgailu abandonatuak eremu publikotik kendu eta altxatzeari buruzko 1974ko otsailaren 14ko Aginduan ere ezarritakoari jarraikiz.

E R A N S K I N A

Tarifak, ibilgailuak bide publikotik kendu eta altxatokian edukitzeko zerbitzua emateagatik

A) Ibilgailuak kentzeko zerbitzuaren kuotak

Kendutako ibilgailuen titularrei eskatuko zaizkien eskubideek honako zenbateko hauek dauzkate:

1) 2.500 kilogramo arteko ibilgailuak: 9.075 pezeta.

2) 2.500etik 5.000era bitarteko kilogramoko ibilgailuak: 14.620 pezeta.

3) 5.000 kilogramo baino gehiagoko ibilgailuak: 25.445 pezeta.

Ziklomotoreak kentzen direnean, Udalaren beraren bitartekoak erabiliz egiten bada, 5.395 pezetako tarifa sortuko da.

Zerbitzua egitera etorri eta ibilgailua udal altxatokietara eramateko lanak hasiak direlarik, gidaria edo pertsona baimendua agertzeagatik eta erregelamenduaren araberako horietako edozeinek neurri zuzentzaileak hartzeagatik lan hori burutzen ahal ez bada, aitzineko tarifak % 50 murriztuko dira.

B) Altxatoki zerbitzuko kuotak:

Ibilgailua kendu eta jakinarazi ondoren hogeita lau ordu iraganik, kuota hauek aplikatuko dira eguneko edo zatikiko, harik eta berreskuratu arte:

1) Ziklomotore eta motorrak: 210 pezeta.

2) 2.500 kilogramo arteko ibilgailuak: 520 pezeta.

3) 2.500 kilogramotik goitiko ibilgailuak: 1.300 pezeta.

4. egunetik goiti, aitzineko kuotak % 25 handituko dira.

Kuota hauek udal tasaren izaera izanen dute eta premiamendu bidez kobratzen ahalko dira.

2.-IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA EREMU PUBLIKOA APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANETARAKO ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

1. artikulua. Ordenantza hau honako lege testuen babespean ezarri da: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 122. artikulua, urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onartutako Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduko 93-96 artikuluak, eta martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen bidez aldatutako Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikulua eta hurrengoak.

2. art. Zergagaia eremu publiko edo erabilera publikoko lurretan honako aprobetxamendu hauek egitea da:

a) Erabilera pribatuko eraikin eta orubeetan 2 gurpil edo gehiagoko ibilgailu eta gurdiendako sarrera edo pasabidea, sestra aldaketa eginez nahiz gabe.

b) Enpresek edo partikularrek eskaturik, salgaien zamalanak egiteko erabilera publikoko bide eta lurretan lekua erreserbatzea.

c) Erakunde edo norbanakoentzat ibilgailuak aparkatzeko lekua erreserbatzea erabilera publikoko bide eta lurretan.

3. art. Ordaintzera beharturik daude:

a) Udal lizentzien titular diren pertsona natural edo juridikoak.

b) Ibilgailuendako sarrera eta pasabideak zer eraikinetan ezarri diren, haien jabeak.

c) Ordenantza honen 2. artikuluko b) eta c) ataletan emandako aprobetxamenduen onuradun diren erakunde edo norbanakoak.

4. art. Ordenantza honen prezio publikoaren zenbatekoa finkatzeko erreferentziatzat hartuko da ordenantzan aipatzen diren aprobetxamendu bereziak egiteko beharrezkoa den espaloiaren edota eremu publikoaren erreserbaren espazioa edota luzera, eranskinean xedatutakoarekin bat.

5. art. Halako pertsona, entitate publiko edo pribatu batzuk ez dira behartuak egonen prezio publiko hauek ordaintzera baldin eta Udalbatzak, osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, deklaratzen badu horiek eskaintzen dituzten zerbitzuak mesedegarriak direla komunitatearentzat.

6. art. 1. Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak udal jabari publikoaren suntsiketa edo narriadura ekar dezaketenean, onuraduna aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostua ordaintzera beharturik dago, bai eta aurretik zenbateko hori gordailatuta uztera ere, dagokion tasa ordaindu beharra kendu gabe.

2. Kalteak konponezinak badira, suntsitutako ondasunek zenbat balio duten edo kaltetutakoen baliogalera norainokoa den, horrenbertze emanen dio ordainetan toki entitateari.

Toki entitateak ez ditu inolaz ere barkatuko artikulu honek aipatzen dituen kalteordainak eta diru itzulerak.

7. art. Tasa ordaindu beharra aprobetxamendua ematen denean sortzen da, edo aprobetxamendua hasten denetik, baimenik gabe hasten bada.

Hala ere, toki entitateak aprobetxamenduari dagokion zenbateko osoa edo horren zati bat eskatzen ahalko du aurretik.

Tasaren sortzapena urte bakoitzeko urtarrilaren batean gertatuko da eta zerga-aldiak seihileko naturalarekin bat eginen du. Aprobetxamendua urte naturala hasita dagoenean hasten bada, aprobetxamendua hasten deneko seihilekoari ez eta hurrengoari dagokion tasa eskatuko da.

8. art. 1. Espaloian barna ibilgailuak sartu ahal izateko obrak egin behar eta horien ondorioz zoladuran mugimendu egin beharra baldin badago, aldi berean pasabidea egiteko lizentzia eskatuko da eta "Erabilera publikoko lurretan zangak irekitzeko eta eremu publikoko zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan" ezarritako prezio publikoak ordainduko dira.

2. Pasabidearen lizentzia emateko baldintzak izanen dira, horren ondorioei dagokienez, pasatzeko baimena izatea, prezio publikoak ordaintzea eta gordailuaren sarrera egitea.

3. Indarra duen araudia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezartzen diren zehapenak ordaintzeko xedea ematen ahal zaio gordailuari.

9. art. Lizentziaren titularrak aprobetxamendua bukatu eta gero zentsuan baja ematera beharturik daude eta, behar izanez gero, Udalak utzitako diskoak itzultzera eta espaloia eta espaloi-ertza zeuden bezalaxe uztera. Horrela egiten ez bada, aprobetxamenduak segida duela ulertuko da harik eta espaloiak eta espaloi-ertza zeuden bezala utzi eta diskoak itzuli arte.

10. art. Halako egoitza edo leku batean pasabide lizentziarik gabe aprobetxamendu hori egiten badute, Udalaren Ikuskaritza Zerbitzuek horren berri emanen diote beti ere Udalari.

11. art. Iruzurtzat hartuko da behar den baimenik eskatu gabe aprobetxamendua egitea.

12. art. Gainerako arau-hausteei dagokienez eta zehapenekin ikustekoa duten afera orotan, Ordenantza Fiskal Orokorrean xedatutakoari jarraikiko zaio edo, bidezko denean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legeari eta horrekin bat heldu diren arauei.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, Ordenantza Fiskal Orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena.-Ordenantza honek bere testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean indarra hartu eta erabateko eragin juridikoa sortuko du.

E R A N S K I N A

Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren tarifak

Ordenantza honetan aplikatu beharreko zenbatekoak hauek dira:

I. epigrafea.-Ibilgailuendako pasabidea

-Higiezin bakoitzagatik eta pasabide bakoitzagatik, batendako nahiz zenbaitek partekatua izan, urtean: 12.444 pezeta.

Erreserbatutako eremua zirkulazio pribaturako sarrera baldin bada, zenbait higiezinena, tasa ordaintzeari dagokionez eremu bakartzat hartuko da.

II. epigrafea.-Tokia erreserbatzea

II.1. Gau eta eguneko erreserba:

-Metro lineal edo haren zatiki bakoitzeko: 8.296 pezeta.

II.2. Ordutegi mugatuko erreserba:

-Metro lineal edo haren zatiki bakoitzeko: 5.185 pezeta

3.-UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALAREN ALDAKETA

1. artikulua. Ordenantza honen prezio publikoa Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri da.

2. art. Udalaren kirol instalazioak erabiltzen dituzten pertsona naturalak daude behartuak ordainarazpen hauek ordaintzera.

3. art. Udalaren kirol instalazioetara sartzeko Udalaren sarrera edo baimena eskuratzean sortzen da ordenantza honek arautzen duen prezio publikoa (urteko kuota osoa abonatuentzat eta sarrera abonatu ez direnentzat, alegia) ordaindu beharra.

4. art. Ez da prezio publikorik galdatuko Udalak oraingo eta geroko udalaren kirol instalazioak erabiltzea baimentzen badu irakastorduetan eskola mailako gorputz heziketa garatzeko. Eskola erraten denean lehen hezkuntza eta derrigorrezko bigarren hezkuntza ulertuko da.

Artikulu honetan arautzen denari dagokionez, irakastorduak eta irakatsi gabeko orduak edo eskolaz kanpokoak Udalaren barrenean dagokion organoak definituko ditu, arlo honen gainean indarra duten xedapenei begiratuz.

5. art. Ordainarazpen honen oinarritzat hartuko dira pertsona naturalak edo zerbitzuen onuradun diren pertsona juridikoentzat gordetako plazak.

6. art. Ordenantza honetan ordaindu beharreko zenbatekoak hauek dira:

Tarifa:

Abonatuak:

-Txikienen urteko kuota (4tik 6 urte bitarte): 2.074 pezeta.

-Haurren urteko kuota (6tik 14 urte bitarte): 7.260 pezeta.

-Gazteen urteko kuota (14tik 18 urte bitarte): 10.370 pezeta

-Helduen urteko kuota (18 urtetik aitzina): 18.664 pezeta.

-Erretiratuen urteko kuota: 3.110 pezeta.

Abonoak urte baterako dira (urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arteko urte natural bakoitzeko) eta seihileroko ordainagirien bitartez ordainduko dira. Urteko bigarren seihilekoaren ordainagiria eskuratzeko, lehen seihilekoaren ordainagiria ordaindu beharko da derrigor.

Salbuespen gisa, urtearen bigarren seihilekoan izena ematen duten abonatu berriek soilik bigarren seihilekoaren ordainagiria ordaindu beharko dute, sarrera kuotaz gain. Lehen seihilekoa ordaindu beharrik ez dagoen kasu zehatz honi dagokionez, abonatu berritzat joko dira inoiz abonatu izan ez direnak edo gutxienez, bajan hiru urte eman badituzte.

Abonatu gabeak:

-Sarrerak lanegunetan, erretiratuak: 310 pezeta.

-Sarrerak lanegunetan, helduak: 935 pezeta.

-Sarrerak lanegunetan, gazteak: 520 pezeta.

-Sarrerak lanegunetan, haurrak: 310 pezeta.

-Sarrerak lanegunetan, txikienak: 205 pezeta.

-Sarrerak larunbat eta jaiegunetan, erretiratuak: 520 pezeta.

-Sarrerak larunbat eta jaiegunetan, helduak: 1.555 pezeta.

-Sarrerak larunbat eta jaiegunetan, gazteak: 935 pezeta.

-Sarrerak larunbat eta jaiegunetan, haurrak: 520 pezeta.

-Sarrerak larunbat eta jaiegunetan, txikienak: 310 pezeta.

-7 egunetarako abonuak, erretiratuak: 1.350 pezeta.

-7 egunetarako abonuak, helduak: 3.320 pezeta.

-7 egunetarako abonuak, gazteak: 1.970 pezeta.

-7 egunetarako abonuak, haurrak: 1.350 pezeta.

-7 egunetarako abonuak, txikienak: 830 pezeta.

-15 egunetarako abonuak, erretiratuak: 2.595 pezeta.

-15 egunetarako abonuak, helduak: 4.980 pezeta.

-15 egunetarako abonuak, gazteak: 3.320 pezeta.

-15 egunetarako abonuak, haurrak: 2.595 pezeta.

-15 egunetarako abonuak, txikienak: 1.555 pezeta.

Kiroldegia:

-Pistaren 1/3 alokatzea ordubetez: 1.765 pezeta.

-Pista osoa alokatzea ordubetez: 5.080 pezeta.

-Kiroldegi taldeka erabili nahi izanez gero eta talde horiek nagusiki (% 60) abonatuek edo Ardoi Kirol Patronatuko kideek osatzen badute, abonatuak ez direnek ordaindu beharreko tasa 345 pezeta izanen da orduko.

Ardoy futbol zelaiak:

-Pistako zelaiaren alokairua: 78.695 pezeta urtean.

-Lurreko zelaiaren alokairua: 104.910 pezeta urtean.

Sauna:

Sauna erabiltzeagatik:

-Abonatuak: 100 pezeta/saioa.

-Abonatu gabeak: sarreraren edo abonuaren prezioaren barnean dago.

-Karnetaren kopia egiteagatik: 500 pezeta.

2001eko urtarrilaren 1etik aitzina, ordainketa bakarreko sarrera kuota ezarriko da edozein kontzepturengatik berritik abonatzen direnendako (baita lehenago abonatuak izanagatik ere, utzi bazuten). Zenbateko hauetakoa izanen da:

-Erretiratuak: 2.000 pezeta.

-Helduak: 5.000 pezeta.

-Gazteak: 3.000 pezeta.

-Haurrak: 2.000 pezeta.

-Txikiena: 2.000 pezeta.

7. art. Egun baterako, 7 egunetarako eta 15 egunetarako sarrerak edo txartelak instalazioetan sartzeko hasierako unean emanen dira. Horretarako arau berezi bat ezarri da dirubilketa egitearren, alegia, prezio publikoak instalazioetako dirubilketa zerbitzuei ordaindu behar zaizkie, eta horiek behar diren sarrerak emanen dituzte ordainean, ordainketa-agiritako balioko dutenak.

8. art. Kiroldegiak, kiroldegietako pistak eta instalazio osagarriak denboraldika erabiliz gero, prezio publikoak urteoro likidatuko dira.

9. art. Erabiltzaileek berekin gorde behar dituzte sarrerak edo instalazioak edo lokalak erabiltzeko baimenak,haien barnean dauden bitartean, eta erakutsi beharko dituzte bertako langileek eskatuz gero.

Instalazioez arduratzen diren langileek sarrerak eskatu eta horri uko egiteak Udalaren kirol instalazioetako eremutik bidaltzea ekartzen ahal du zehapentzat.

10. art. Instalazioen erabiltzaileek eremu horretan ikusgai jarrita dauden jokabide eta erabilpen arauak errespetatu behar dituzte betiere.

Udalaren kirol instalazioetako eremuan sarrerarik edo erabiltzeko baimenik gabe sartzea iruzurtzat hartuko da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, Ordenantza Fiskal Orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena.-Ordenantza honek bere testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean indarra hartu eta erabateko eragin juridikoa sortuko du.

4.-ORDENANTZA FISKALEN ALDAKETA, HAIETAN AIPATZEN DIREN TARIFAK 2001EKO EKITALDI EKONOMIKORAKO EGUNERATZEA BESTERIK EZ DAKARRENA.

EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALAREN TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Zoru gaineko aprobetxamendu bereziak

I.1. Mahaiak, aulkiak eta mahaitxoak, metro karratuko:

-Denboraldia: 1.861 pezeta.

I.2. Merkatu txikiak, saltoki bakoitzeko:

-Egunean: 1.363 pezeta.

-Denboraldian: 70.966 pezeta.

I.3. Bertze aprobetxamenduak, metro lineal edo zatiki bakoitzeko:

-Egunean: 112 pezeta.

-Hilabetean: 1.680 pezeta.

-Urtean: 16.768 pezeta.

I.4. Ordenantza honetako 2. artikuluko 5. puntuan aipatzen diren kasuetan: aitzineko epigrafean agertutako zenbatekoen % 50.

II. epigrafea.-Hegalkineko aprobetxamendu bereziak

II.1. Balkoien eta terrazen itxitura.

-Balkoi edo terrazen itxitura bakoitzagatik: 3.469 pezeta.

-Kontraleiho bakoitza paratzeagatik: 1.161 pezeta.

II.2. Bertzelako aprobetxamenduak:

-Metro karratu edo zatiki bakoitzagatik, egunean: 45 pezeta.

-Metro karratu edo zatiki bakoitzagatik, hilabetean: 938 pezeta.

-Metro karratu edo zatiki bakoitzagatik, urtean: 9.390 pezeta.

III. epigrafea.-Zorupeko aprobetxamendu bereziak

-Paratutako tanga bakoitzagatik, urtean: 33.531 pezeta.

IV. epigrafea.Gutxieneko eskubideak

Aitzineko epigrafeak direla eta kitatu beharreko zenbatekoak ondotik aipatzen diren gutxieneko zenbatekoetara ailegatzen ez direnean, jarraian heldu direnak ordainduko dira:

-Aldamioak: 2.795 pezeta.

-Hesiak: 2.795 pezeta.

-Bertzelako aprobetxamenduak: 1.677 pezeta.

-Jarduera salerosketa denean: 5.595 pezeta.

ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK IREKITZEKO ETA EREMU PUBLIKOKO ZOLADURAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALAREN TARIFEN ERANSKINA

Hauek dira ordenantza honetan aplikatu beharreko tarifak:

I. epigrafea.-Zangak irekitzea

I.1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, metro luze bakoitzak honenbertzeko sortzapena du:

I.1.1. Harrizko zoladura den lekuetan: 17.888 pezeta.

I.1.2. Zoladura orokorra den lekuetan: 16.613 pezeta.

I.1.3. Zola eman gabeko lekuetan: 8.944 pezeta.

I.2. Zangaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, metro luze bakoitzak honenbertzeko sortzapena du:

I.2.1. Harrizko zoladura den lekuetan: 20.123 pezeta.

I.2.2. Zoladura orokorra den lekuetan: 15.648 pezeta.

I.2.3. Zola eman gabeko lekuetan: 11.179 pezeta.

I.3. Zanga irekitzeagatik, dela osorik, dela norabide bat edo bide nahiz zati nagusi bat, ibilgailuei bidea itxi behar bazaie, aurreko epigrafeetako tarifak % 20 gehituko dira.

II. epigrafea.-Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztea eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea:

-Metro lineal bakoitzeko, alderik handienean: 4.475 pezeta.

JARDUERA SAILKATUETAN ETA KALTEGABEETAN ARITZEKO ETA JARDUERA ESKUALDATZEKO LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALAREN TARIFEN ERANSKINA

A.-Jarduera sailkatuengatik:

-Jarduera lizentzia: 51.850 pezeta.

-Irekitzeko lizentzia: 41.480 pezeta.

-Eskualdatzeko lizentzia: 36.295 pezeta.

B.Jarduera kaltegabeengatik:

-Irekitzeko lizentzia: 31.110 pezeta.

-Eskualdatzeko lizentzia: 25.925 pezeta.

HILERRIKO ZERBITZUAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALAREN TARIFEN ERANSKINA

Ordenantza honetan aplikatu beharreko zenbatekoak hauek dira:

-Ehorzketengatik eta lurperatzeko eskubideengatik: 42.564 pezeta.

-Hobitik ateratzeagatik: 5.605 pezeta.

-Ehorzteagatik: 5.605 pezeta.

LIZENTZIAK EMATEKO ETA HIRIGINTZAN BERTZELAKO JARDUKETAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALAREN TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea

I.1. Antolamendurako plan partzial nahiz bereziak tramitatzea.

Espedienteak tramitatu eta ebazteko tasak plan bakoitzean hartutako lurzoruaren zabaleraren arabera likidatuko dira, eskala honi jarraikiz:

-5 hektarea bitarte: 7,82 pezeta/m2.

-5etik 10 hektarea bitarteko soberakoa: 6,70 pezeta/m2.

-10etik 50 hektarea bitarteko soberakoa: 5,58 pezeta/m2.

-50 hektareaz goitiko soberakoa: 4,47 pezeta/m2.

I.2. Plan partzial edo berezietako aldaketak tramitatzea.

Aplikatzeko tarifak I.1 epigrafekoen % 50 izanen dira.

I.3. Xehetasun azterlanak tramitatzea.

Aplikatzeko tarifak I.1. epigrafekoen % 50 izanen dira.

I.4. Antolamendurako planen aurrerapen edo aurreproiektuak tramitatzea.

Aplikatzeko tarifak I.1 epigrafekoen % 25 izanen dira.

I.5. Birzatiketak tramitatzea.

I.5. A) Birzatiketa espediente bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak:

Guztira erabiltzen den azalera edo bolumen eraikigarriaren arabera likidatuko dira, tarifa hauei jarraikiz, eta horiei hirigintzako txostenen zenbatekoa gehituko zaie:

-Metro kubiko eraikigarri bakoitzeko: 7,82 pezeta.

-Metro karratu eraikigarri bakoitzeko: 10,04 pezeta.

I.5.B) Birzatiketetako aldaketen izapidaketa:

-Tarifak, I.5.A epigrafean ezarritakoen % 50 izanen dira.

II. epigrafea.

II.1. Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuak tramitatzea.

-Tasak proiektuaren zenbatekoaren arabera likidatuko dira, eta karga-tasa hau aplikatuko da: % 1,50.

III. epigrafea.

III.1.Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legeko 221. artikuluaren babespean ematen diren obra lizentziak.

III.1.1. Lurzatiketarako eta banaketarako lizentziak. Lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak azaleraren arabera likidatuko dira: 5,33 pezeta/metro karratua.

III.1.2. Etxebizitzak zaharberritzeko laguntzak jasotzen dituzten obren lizentziak, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergak kargatu gabeak.

Lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak: 5.444 pezeta.

III.1.3. Lehen erabilpenerako lizentziak: 11,57 pezeta/metro kubikoa.

IV. epigrafea.

IV.1. Gutxieneko eskubideak.

Aitzineko epigrafeengatik likidatu beharreko tasek ondotik aipatzen diren gutxieneko zenbatekoak berdintzen ez dituztenean, ondotik aipatzen direnak ordainduko dira:

I.1. Plan partzialak edo bereziak tramitatzea: 67.405 pezeta.

I.2. Plan partzial edo berezietako aldaketak tramitatzea: 67.405 pezeta.

I.3. Xehetasun azterlanak tramitatzea: 67.405 pezeta.

I.4. Antolamendurako planen aurrerapenak edo aurreproiektuak tramitatzea: 67.405 pezeta.

II.1.-Urbanizazio proiektuak tramitatzea: 67.405 pezeta.

III.1.1. Lurzatiketarako eta banaketarako lizentziak: 5.434 pezeta.

ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA EMATEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALAREN TARIFEN ERANSKINA

Hileko per capita errenta:

Dirusarrerak L.G.S.aren % 60tik beheiti: salbuetsia

Dirusarrerak L.G.S.aren % 60tik % 75era: 560 pezeta/hila

Dirusarrerak L.G.S.aren % 75etik % 90ra: 1.120 pezeta/hila

Dirusarrerak L.G.S.aren % 90etik % 105era: 1.680 pezeta/hila

Dirusarrerak L.G.S.aren % 105etik % 120ra: 2.240 pezeta/hila

Dirusarrerak L.G.S.aren % 120tik % 135era: 2.240 pezeta/hila gehi egiazko kostuaren % 10

Dirusarrerak L.G.S.aren % 135etik % 150era: 2.240 pezeta/hila gehi egiazko kostuaren % 25

Dirusarrerak L.G.S.aren % 150etik % 165era: 2.240 pezeta/hila gehi egiazko kostuaren % 50

Dirusarrerak L.G.S.aren % 165etik % 180ra: 2.240 pezeta/hila gehi egiazko kostuaren % 75

Dirusarrerak % 180tik goiti: zenbatekoaren % 100

5.-LANDA-LURREN ETA HIRI-ONDASUN HIGIEZINEN APROBETXAMENDUKO TARIFAK EGUNERATZEA

Landa-lurren aprobetxamendua.

-"El Soto" alderdian baratzeak lantzeko urteko kuota: 907 pezeta lurzati bakoitzeko.

Hiri-ondasun higiezinen aprobetxamendua.

-Zakurtegiak erabiltzeko urteko kuota: 907 pezeta zakurtegi bakoitzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, bi milako abenduaren hogeita seian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0012038

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa