(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Twitter
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

Nire NAOrako sarrera

122. ALDIZKARIA - 1999ko urriaren 1a

  • II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
    • - ZIZUR NAGUSIA

Akats zuzenketa, eraikinak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen ordenantzan

Eraikinak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen ordenantzaren testuan, 1999ko irailaren 20ko 117. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako hartan, akatsik badela oharturik, berriz ematen da argitara, osorik eta zuzendurik, aurrekoa bertan behera utziz.

Zizur Nagusiko Udalak Eraikinak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen ordenantza onetsi zuen, behin betikoz, 1999ko abuztuaren 27an egin osoko bilkuran. Hona haren testu osoa:

ERAIKINAK ZAHARBERRITZEKO LAGUNTZEN UDAL ORDENANTZA

1. artikulua. Xedea eta aplikazio esparrua.

Zizur Nagusiko Udalak udal mugapearen barnean dauden eraikinak zahaberritzeko ezarritako laguntzak arautzea da ordenantza honen xedea.

2. art. Jarduera babesgarriak.

Udalaren babesa obra hauengatik har daiteke, eta bakar bakarrik etxebizitza kolektiborako bereziki erabiltzen diren eraikinetan egiten badira:

2.1. Eraikina egituren aldetik egokitzeko obrak, hots, eraikinari eraikuntzaren segurtasunaren arloan behar adina baldintza ematen dizkiotenak, haren egonkortasuna, iraupena, tinkotasuna eta sendotasuna bermaturik geldi daitezen.

2.2. Funtzioen aldetik egokitzeko obrak, hots, eraikinari arlo hauetan behar adina baldintza ematen dizkiotenak: estalkia (estankotasuna euriaren, hezetasunaren, etabarren aitzinean), fatxadak (estaldurak, kanpoko zurgin lanak, isolamenduak, etab.), sarbideak (ataria, igogailua eta eskailera-kaxa), instalazio orokorrak eta segurtasun neurriak.

2.3. Jarduera babesgarriak izan ditzaketen eraikinei atxikitako elementu komunak egituraren edo funtzioen aldetik egokitzeko egiten diren obra guztiak.

2.4. Eraikinean edo etxebizitzan oztopo arkitektonikoak kentzeko jarduketak.

3. art. Baldintzak.

3.1. Jarduketa babesgarritzat hartua izateko, eraikinak baldintza hauek bete behar ditu:

a) Gehienbat bizitegi kolektibotako erabiltzea.

b) 15 urte baino zaharragoa izatea, oztopo arkitektonikoak kentzeko jarduketak izan ezik.

c) Hirigintzan indarra duten planeamenduak eta araudiak ezarritakoarekin bat etortzea.

3.2. Udalaren babesetik kanpora daude:

a) Familiabakarreko etxebizitzetako jarduketak, etxebizitza horiek isolatuak edo adosatuak izan, baita batez ere etxebizitzatako erabailtzen ez diren eraikinetakoak ere.

b) Eraikinaren barne hustuketa, fatxadak eraistea, bolumena handitzea edo azalera eraikia handitzea dakarren jarduketa.

c) Udal zerbitzu eskudunak beharrezkotzat jotzen dituen obrak egiten ez dituen jarduketa.

d) Barne akaberako obrak edo hobetzekoak, jarduketa babesgarriak egiteko nahitaezkoak izan ezik.

4. art. Laguntzak.

Udal honek ezartzen dituen laguntzek aipatu baldintzak betetzen dituzten jarduketa guztiak izanen dituzte xede.

Laguntzak izan daitezke:

4.1. Obretarako dirulaguntzak.

Jarduketa babesgarriari dagokion aurrekontuaren % 10ko dirulaguntza, eta gehienez ere 2.000.000 pezetakoa, beti ere aurrekontu hori 200.000 pezeta baino gehiago bada etxebizitza bakoitzeko, eraikina egituren edo/eta funtzioen aldetik egokitzeko obretan, edo 500.000 pezeta baino gehiagokoa bada, oztopo arkitektonikoak kentzeko obretan, harik eta aurrekontuan horretarako dagoen diru esleipena agortu arte.

4.2. Aholkularitza teknikoa.

4.3. Laguntza bereziak.

Zaharberritzeko aparteko jarduketetan eskuhartzeko hitzarmenak erabaki eta sina ditzake Udalak, ordenantza honetan aurreikusitako laguntzak konbinatuz, baita jarduketa horietan parte hartuz ere baliabide ekonomiko bereziak nahiz material, teknika edo jende aldetik eskura dituen bitartekoak erabiliz.

5. art. Onuradunak eta laguntzak hartzea.

5.1. Jarduketa babesgarrien sustatzaileak diren jabe elkarteak izan daitezke laguntzen onuradun, beti ere beren zuzendaritza organoen bidez, eta baldin eta, aipatu baldintzak beterik, obrak hasi baino lehen eskatzen badituzte eta behar diren frogagiriak ekartzen. Aldez aurretik, eskumena duen udal zerbitzuak adostasun txostena egin beharko du.

5.2. Obrak burututakoan laguntzak behin betikoak izanen dira. Hortaz, zerbait ez dela bete nabarituz gero, horietarako eskubidea galduko da, bertze ekintza motak egin daitezkeela deusetan ukatu gabe.

5.3. Jabe Elkarteari ematen zaio diru laguntza hasiera batean honetarako erabiliko da ezinbestez: baliabide ekonomiko nahikorik ez izateagatik jabe elkartearekin dituzten obligazioak ordaintzerik ez duten jabeei dagozkien gastuen ekarpenak finantzatzeko. Jabe elkarteak berak arautuko du nola egiaztatu behar den baliabide ekonomikorik eza eta nola banatuko den diru laguntza jabe horien artean, eta Udalari justifikatu beharko dio nola egin den hori.

6. artikulua. Laguntzen izapidaketa

6.1. Urteko lehen hiruhileko naturalaren barnean eskatu beharko dira laguntzak, urtean urteko ekitaldi ekonomikorako udal aurrekontuan horretarako esleitu den dirua eskatzaileen artean banatu ahal izateko.

6.2. Eskatutako laguntzak aurrekontuko diru kopurua baino handiagoak badira, Udalak diruz lagundu beharreko jarduketak aukeratu ahalko ditu, beti ere beharrari eta premiari begira, eta ekitaldi horretan laguntzarik gabe geldituriko jarduketak besterik gabe pasako dira hurrengo ekitaldira baita lehentasun osoa izan ere.

6.3. Udalak urteko bigarren hiruhileko naturalean ebatziko ditu laguntza eskaerak eta eskatzaile guztiei berehala emanen die ebazpenaren berri, jarduketa babesgarriak egiteari buruzko erabakia har dezaten.

6.4. Urteko lehen hiruhileko naturaleko epetik kanpo aurkezten diren eskaerak hurrengo ekitaldiko eskaeratzat hartuko dira zuzenean, hurrengo urtean aurkezten diren horien baldintza berberetan. Hala ere, aurrekontuan agortu gabeko diru esleipenik gelditzen bada Udalak behar den laguntza emanik ebatzi ahalko du eskaera hori.

6.5. 1999ko ekitaldirako, eta bakar bakarrik horretarako, ordenantza hau behin betikoz onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondotik eta eskaerak aurkeztu ahala emanen dira dirulaguntzak, harik eta aurrekontuan horretarako esleituriko dirua agortu arte.

ZIZUR NAGUSIKO UDALAREN LAGUNTZAK, ERAIKINAK ZAHARBERRITZEKO

Jabe elkarteak eraikinean sustatutako obra komunetarako ezarritako udal laguntzak eskuratzeko, Eraikinak zaharberritzeko laguntzen udal ordenantzan eta indarra duen gainerako araudian aipatzen diren baldintzak betetzen direla frogatu behar da.

Jarduketa lagungarrien gaineko obren aurrekontua, zergak kenduta, kopuru hauek baino handiagoa izanen da:

-200.000 pezeta bizitegi bakoitzeko, eraikina egokituz gero.

-500.000 pezeta obra osorako, oztopo arkitektonikoak kenduz gero.

Obrak hasi gabeak egon behar dira, laguntzak eskatu aitzin, Udalak berariaz baimena ematen duenean izan ezik.

Aurrekontu babestuaren % 10eko dirulaguntza (fondo galduan) emanen da laguntzatako, eta gehienez ere 2.000.000 pezeta. Laguntza hori elkarte sustatzaileari emanen zaio obrak akitutakoan.

Udalaren laguntza tramitatzeko dokumentazioa

1.-Laguntza eskaera Udalari (Udalaren eskaera-inprimakia)

2.-Elkartearen ordezkariaren N.A.N.

3.-Elkartearen I.F.Z.

4.-Elkartearen banku kontuaren zenbakia.

5.-Udalaren katastroaren egiaztagiria, hauen berri emanen duena: eraikinaren identifikazioaren eta antzinatasunaren gaineko datuak, bizitegien eta lokalen zerrenda eta haien jabeena.

6.-Jabe elkartearen erabakia, gutienez ere honakoak bilduko dituena:

-Elkarteak bere gain hartutako obrak.

-Ordezkariaren izendapena.

-Jabe bakoitzaren partaidetzaren portzentaiak delako obren kostu osoan.

7.-Proiektu teknikoa edo aurrekontua zehaztua (zer behar den, huraxe), egin beharreko obrak zein diren (estalkia, fatxadak, igogailua, etab.) eta indarra duen araudian eskatzen diren baldintzak nola betetzen diren, horren berri emanen duena.

8.-Udalaren obra lizentzia edo haren eskaera.

Iragarkiaren kodea: A9909188

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa