Castellano | Euskara | Français | English
Añorbeko herri ondasunen probetxamenduak arautzen dituen ordenantza hau ezarri da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduan (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretua) xedatutakoaren babesean.
I TITULUA
Herri ondasunen probetxamendua
I KAPITULUA
Xedapen orokorrak
1. artikulua. Ordenantza honek arautzen dituen probetxamenduak honako hauek dira:
a) Laborantzako herrilurren probetxamendua.
b) Herri larreen probetxamendua.
2. art. 1. Orokorrean, herrilurretako probetxamenduen onuradun izateko, famili unitateen titularrek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Adinez nagusia izatea edo adingabe burujabea nahiz judizialki gaitua izatea.
b) Añorbeko erroldan herritar bezala inskribatua egotea hiru urteko antzinatasunez.
c) Añorben urtean bederatzi hilabetez bederen egiazki eta jarraian bizi izatea.
d) Añorbeko Udalarekin inolako zor fiskalik ez izatea.
2. Famili unitateko kideak etxe berean bizi diren guztiak izanen dira. Edonola ere, famili unitate independientetzat hartuko da guraso jubilatuek osatua, familiakoekin bizi arren, beti ere beraien dirusarrerak lanbidearteko gutxieneko soldata baino baxuagoak baldin badira.
3. Banan-banan argituko ditu Añorbeko Udalbatzak artikulu hau interpretatzerakoan sor litezkeen zalantzak, aldez aurretik, eta horrela behar denean, dagokion udal batzordeak txostena emanda.
II. KAPITULUA
Laborantzako herri lurren probetxamendua
3. art. Añorbeko laborantzako herrilurren probetxamenduak hiru modu desberdinetan eginen dira, lehentasun ordena honen arabera:
a) Herritarrendako lehentasunezko probetxamenduak.
b) Herritarrendako esleipen zuzeneko probetxamenduak.
c) Enkante irekian esleitzea edo Udalak zuzenean ustiatzea.
LEHEN SAILA
Herritarrendako lehentasunezko probetxamenduak
4. art. Probetxamendu modu honen onuradun izateko, famili unitateen titular diren herritarrek 2.1 artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, eta famili unitateko kide bakoitzarengatiko dirusarrerek lanbidearteko gutxieneko soldataren % 30 baino txikiagoak izan beharko dute, edo famili unitatearen dirusarrera osoak soldata eta erdiaren azpitik egon.
Famili unitatean fisikoki edo adimenez gutxituak diren kideak baldin badaude, agiri bidez egiaztatuta, lanbidearteko gutxieneko soldataren % 60ren pareko dirusarrera kontatuko da kide bakoitzeko.
Errenta mailak zehazteko jarraitu behar diren irizpideak honako datu objektibo hauetan oinarrituz finkatuko dira: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena, soldatak, pentsioak, landa lurrak errentamenduan nahiz beste edozein tituluren bidez edukitzea, landalur, abere eta industri kontribuzioen kapital zergagarria, hirilur kontribuzioarena, norberaren etxebizitzari dagokiona kenduta, antzeko izaera duen beste edozein datu; bai eta Alkatetzak lan egoerari eta dirusarreren izaerari buruz bildu txostenak ere.
Lehentasunezko probetxamendua emateko erabilitako baldintza ekonomikoak esleipena indarrean dagoen bitartean mantendu beharko dira.
5. art. Modu honetan esleitu laborantzako loteetako azalera aski izan beharko da sortzen dituen dirusarrera garbiak lanbidearteko gutxieneko soldataren erdiaren parekoak izan daitezen. Hauek dira horretarako ikusten diren oinarriko azalerak:
-Lehorreko laborantzako lotea: 20 erregu, zainzuriak landatzeko balioko dutenak.
6. art. Esleipen modu honen onuradunak diren famili unitateei eman beharreko loteak ereduzko loteari honako koefiziente hauek aplikatu ondorengoak izanen dira:
-Hiru kide bitarteko famili unitateak: 1 koefizientea (lehorreko 20 erregu).
-Lau kidetik seira bitarteko famili unitateak: 2 koefizientea (lehorreko 40 erregu).
-Zazpi kidetik bederatzira bitarteko famili unitateak: 3 koefizientea (lehorreko 60 erregu).
-Bederatzi kide baino gehiagoko famili unitateak: 5 koefizientea (lehorreko 100 erregu).
7. art. Herritarrendako lehentasunezko probetxamendurako finkatu baldintzak betetzen dituzten famili unitate asko badira, eta horrek arazo sozialik sortzen badu, Udalak, aldez aurretik Foru Komunitateko administrazioaren baimena jasota, aurreko bi artikuluetan adierazitako faktoreak beheratu egin ahalko ditu proportzionalki eta arrazoituz, baina inoiz ez igo. Horrelako kasuetan, gutxienez ere laborantzako herrilurren % 50 gordeko da banaketa modu honetan esleitzeko.
8. art. Probetxamendua erabiltzeko epea zortzi urtekoa izanen da. Epe hori baino ziklo luzeagoko landaketak badira epea luzatu ahalko da, interesatuak eskatua eta justifikatua, probetxamendua landaketa erabilgarri den epera egokitzeko.
9. art. Hauxe da esleipen hartzaileek probetxamendu modu honetan ordaindu beharreko kanona:
-Lehorreko lurrak: 1.750etik 2.000ra bitarteko pezeta/erregu/urtea.
Zenbateko horiek 1999ko urtekoari dagozkio eta urtero eguneratuko dira, epealdi horretarako, nekazari edo abeltzainek jasotako prezioen aldaketa aplikatuz, erakunde ofizial eskudunak onetsitako indizeei jarraikiz.
Edonola ere, gutxienez, Udalak jasan behar dituen kostuak bete beharko ditu urteko kanonak.
10. art. Herri lurzatiak onuradunek zuzenean eta pertsonalki landu beharko dituzte, eta ezin izanen dute errentan eman edo ustiatu lan pertsonala ez den beste moduren baten bidez.
Onuradunei esleitutako lurzatien landaketa komuna zuzeneko landaketa pertsonaltzat hartuko da, haiek kooperatibetan edo legez eratutako lan taldeetan elkartzen direnean eta kide guztiek herri probetxamenduen esleipena hartzeko orokorrean jarritako baldintzak biltzen badituzte.
11. art. Ondorio guztietarako, zuzeneko landaketa pertsonaltzat jotzeko, esleipen hartzaileak edo beronen famili unitateko kideek, herri probetxamenduen esleipen hartzaile izateko orokorrean ezarri baldintzak bildurik, landu beharko dute, eta soldatapekorik ezin izanen dute hartu, non ez duten urtaroen edo nekazaritza ustiapenaren gorabeherek horretara behartzen.
Alabaina, zuzeneko landaketa pertsonala egiteko ahalmenik ez du galduko, Udalaren iritzian, landaketa pertsonala egitea eragozten dion eritasun edo aldi bateko beste arrazoirengatik bestelako bitartekoak erabiltzen direnan. Horrelakoetan, hamabost (15) eguneko epearen barrenean jakinaraziko zaio Udalari, behar den baimena eman dezan.
Ezintasun fisikoa edo besteren bat, Udalaren iritzian, behin-betikoa bada eta herri lurzatien zuzeneko landaketa pertsonalik egiterik ez badago, hurrengo artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.
12. art. Ezintasun fisikoa edo besteren bat izateagatik onuradunak ezin baditu lurzatiak zuzenean eta pertsonalki landatu, esleitzeko momentuan edo probetxamenduaren epearen barrenean, Udalak esleitu eginen ditu herritarren arteko esleipen zuzeneko probetxamenduaren bidez. Kasu hauetan Udalak lurzatien onuradunei esleipenetik ateratako dirusarrerak ordainduko dizkie, kanona kendu ondotik.
Udalak ezintasun fisikorik edo besteren bat noiz dagoen erabakitzeko eskumena du, eta interesatuari egoki juzkatzen dituen egiaztagiriak eskatu ahal dizkio.
Onuradunek beren landak erdibanakoan eman edo beste batzuei lagatzen badizkiete, kendu eginen zaizkie herri lurzatiak esleipen epea amaitu bitarte. Lurzatiak galtzen dituzten onuradunek lur banaketa edo lagapena gertatu zenetik lortutako mozkinak sartu beharko dituzte udal gordailuzaintzan.
14. art. Udalak egoki juzkatzen dituen egiaztaketak egin ahalko ditu edozein unetan, landaketa zuzenean eta pertsonalki egiten dela ziurtatzeko.
Lurrak zuzen eta pertsonalki lantzen ez direla ulertuko da:
a) Nekazaritzako makineria izanik, berari esleitu herrilurrak lantzeko erabiltzen ez denean.
b) Esleitu herri lurzatiak, aurreko hiru artikuluetan xedatzen den bezala, zuzen eta pertsonalki lantzen ez direnean, dagozkion udal zerbitzuen txostenen arabera.
c) Lurra landu, lehengaiak erosi eta produktuak saltzeko lanak, eurek edo Udalak baimendutako hirugarrenek burutuak, egin izana frogatzeko agiriak aurkeztea eskatu ondoren, horretarako agindu epean aurkezten ez direnean.
d) Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenean nekazaritzako etekinik aitortzen ez denean, horretara beharturik daudenean.
e) Esleitutako lurzatiaren % 80, gutxienez ere, lantzen ez denean.
f) Laborantzako lurren jabeak izanik, hirugarrenei errentan utzita dituztenean.
15. art. Onuradunek, toki entitatearen baimen berariazkorik gabe, ezingo dituzte herrilurrak esleipenarenak ez diren beste erabilpen, probetxamendu edo landaketetan erabili.
BIGARREN SAILA
Herritarrendako esleipen zuzeneko probetxamenduak
16. art. Lurzatiak Lehen Sailean ezarritakoaren arabera banatu ondoren, geratzen diren laborantzako herrilurrak, bai eta onuradunek zuzenean eta pertsonalki lantzen ez dituzten lurzatiak ere, zuzenean esleituko dira orokorrean herri probetxamenduen onuradunak izateko ezarri baldintzak betetzen dituzten famili unitateko titularrak diren herritarren artean.
17. art. Herritarren artean zuzenean esleituko diren loteen azalera Udalak zehaztuko du, herritarrendako lehentasunezko esleipena egin ondoren. Esleipena gelditu diren lurren azalera eta sarturiko eskabideen arabera eginen da, famili unitate bakoitzaren dirusarrera garbien alderantzizko proportzioan, edota ustiapenaren tamainaren alderantzizko proportzioan, esleipen hartzaileak nekazariak direnean.
18. art. Esleipen epea zortzi urtekoa izanen da. Epe hori baino ziklo luzeagoko landaketak badira epea luzatu ahalko da, interesatuak eskatua eta justifikatua, probetxamendua landaketa erabilgarri den epera egokitzeko.
19. art. Probetxamendu mota honetako herri lurzatien onuradunek kanon hau ordaindu beharko dute:
-Lehorreko lurrak: 3.500etik 4.000ra bitarteko pezeta/erregu/urtea, lurraren kalitatearen arabera. Esleipen bakoitzarekin lurzatien eta prezioen zerrenda bat eginen da.
Zenbateko horiek 1999ko urtekoari dagozkio, eta urtero eguneratuko dira proposatu den kanonari dagozkio eta urtero eguneratuko dira, epealdi horretarako nekazari edo abeltzainek jasotako prezioen aldaketa ezarriz, erakunde ofizial eskudunak onetsitako indizeei jarraikiz.
20. art. Udalak lurzati kopuru bat gordeko du onuradun berriei esleitzeko.
21. art. Landaketa zuzenean eta pertsonalki eginen du esleipen hartzaileak. Horretarako herritarrendako lehentasunezko esleipenaren onuradunei buruz ezarritakoari jarraituko zaio.
22 art. Onuradunek, toki entitatearen baimen berariazkorik gabe, ezingo dituzte herrilurrak esleipenarenak ez diren beste erabilpen, probetxamendu edo landaketetan erabili.
HIRUGARREN SAILA
Udalak egindako zuzeneko ustiapena edo esleipena enkante irekiaren bidez
23. art. Udalak, lehen eta bigarren sailetan ezarritako prozedurak aplikatu ondoren, laborantzako lurra sobran baldin badago, horren esleipena eginen du enkante irekiaren bidez, lurrak berriro ere banatu arte ustiatzeko.
Erregelamenduzko enkantea egin ondoren laborantzako lurra sobran geratuko balitz, Udalak zuzenean ustiatu ahalko luke.
LAUGARREN SAILA
Esleipena egiteko prozedura
24. art. Udalbatzak aldez aurretik hala erabakirik, hogeita hamar egun naturaleko epea irekiko da, beren burua eskuduntzat jotzen duten pertsonek herri lurzatien esleipena eskatu ahal izan dezaten. Erabaki hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren ediktu oholean argitaratu beharko da.
25. art. Eskabideekin batera, honako puntuei buruzko zinpeko aitorpena aurkeztu beharko da:
a) Udalerriko herritar izatea 3 urteko antzinatasunaz bederen eta urtean, gutxienez, bederatzi hilabete bertan bizitzea.
b) Betebehar fiskalak ordainduta izatea, eskatzailea lotuta dagoen toki entitateekiko.
c) Famili unitatea osatzen duten kideak. Horietako baten batek adimen ezintasunik nahiz gabezia fisikorik izanez gero, adierazi egin beharko dute herritarrendako lehentasunezko probetxamenduen eskatzaileek.
d) Jabetzan duten laborantzako lurreko azalera, eta berariaz adierazi labore motak zeintzu diren.
e) Errentamenduan edo jabetza ez den beste tituluren bat dela medio, landatzen dituen lurrak, eta berariaz adierazi labore motak zeintzu diren.
f) Hiri Aberastasuneko kapital zergagarriak, titularra den ondasunenak, norberaren etxebizitzari dagozkionak salbu, eta adierazi famili unitateko kide bakoitzak dituen abelburuak eta zein espeziekoak diren.
g) Famili unitateko kide bakoitzak nekazaritza, abeltzaintza, industri edo zerbitzu sektoretik jasotzen dituen dirusarrerak, bai eta Gizarte Segurantzako pentsionistenak eta beste errentak ere.
Zinpeko aitorpen hori egiaztatzeko, Udalak, agirietan eta datu objektiboetan oinarriturik, errenta mailak onesteko beharrezko juzkatzen dituen agiriak eskatzeko eskumena izanen du.
26. art. Aurkeztutako eskabideak aztertu ondoren, Udalbatzak onetsiko du lehentasunezko esleipenean nahiz herritarren artekoan onartutakoen zerrenda. Zerrenda hori behin-behinekoa izanen da.
27. art. Modu bakoitzean onartutakoen behin-behineko zerrenda Udalaren ediktu oholean jarriko da eta interesatuei jakinaraziko zaie, hamabost (15) egun naturaletan egoki juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
Alegaziorik aurkeztuko ez balitz, behin-behineko zerrenda, besterik gabe, behin betikoa bihurtuko litzateke.
28. art. Alegazioak edo akatsak zuzentzeko eskakizunak eginez gero, Udalbatzak horiei buruzko ebazpena emanen du eta mota bakoitzean herri lurzatien onuradun izateko eskubidea dutenen behin-betiko zerrenda onetsiko; zerrenda Udalaren ediktu oholean argitaratuko da.
29. art. Herritarrendako lehentasunezko probetxamendua hartzeko eskubidea duten herriko famili unitateko titularren behin-betiko zerrenda ikusirik, Udalbatzak loteak banatzeari ekinen dio. Lote horien ezaugarriak Ordenantza honetan ezarritakoak izanen dira.
Sobran gelditzen diren laborantzako herrilurrekin Udalbatzak loteak esleituko ditu, herritarrendako probetxamendu zuzeneko behin betiko zerrendan agertzen diren famili unitateko titularren artean. Lote horien ezaugarriak eta azalerak Ordenantza honetan ezarritakoak izanen dira.
Lurzatiak esleitu ondoren, onuradunen eta dagozkien lurzatien zerrenda Udalaren iragarki oholean argitaratuko da eta interesatuei jakinaraziko zaie, zortzi (8) egun naturaletan egoki juzkatzen diren alegazioak aurkez daitezen.
30. art. Zerrenda horien aurka jarritako alegazioak ebatzi eta akatsak zuzendu ondoren, Udalak behin-betikoz joko du laborantzako herrilurren probetxamenduaren esleipena.
III. KAPITULUA
Herri larreen probetxamendua
31. art. Añorbeko Udaleko herri larreek ustiapen unitatea osatzen dute beste finka partikularrekin batera, antzinako ohitura, edo lege nahiz hitzarmenari jarraikiz, ondoko bazkatokietan banatua:
a) Larransus bazkatokia.
b) Zalurdain bazkatokia.
c) Becaira bazkatokia.
d) Olazari bazkatokia.
e) El Monte bazkatokia.
f) El Pueblo bazkatokia.
g) Pastizal.
32. art. Añorbeko Udaleko herri larreen probetxamendua modu hauetako batean, eta lehentasunezko ordena horretan, eginen da:
a) Herritarrei zuzenean esleituz.
b) Antzinako ohituraren bidez.
c) Enkante publikoaren bidez esleituz.
33. art. Ordenantza honen 2. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten famili unitateetako tilularrak izanen dira herri larreen probetxamenduaren herritarrendako zuzeneko esleipenaren onuradunak.
34. art. Zuzenean probetxatuko dira larreak eta ez da zilegi izanen haien azpierrentamendua edo lagapena. Hori dela eta, Añorbeko Udalak ulertuko du ez dituela larreak zuzenean probetxatzen:
a) Bere aziendari edo abeltzaintzako jarduerari toki entitateko zergapetzean baja ematen dionak:
b) Abeltzaintzako etekinak adierazten ez dituenak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenean, hau egitera behartuta egonik.
c) Bazkalurren jabe izanik ere, hirugarrenei errentan ematen dituenak.
d) Zuzeneko probetxamendua egiaztatzen duten agiriak, hots, artzainen Gizarte Segurantzako egiaztagiriak, albaiteroen ziurtagiriak, erosketenak edo bestelakoak eskaturik, paratzeko epean aurkezten ez dituenak.
35. art. Esleipena 15 urtetarako izanen da.
36. art. Añorbeko Udalak kalkulatu duenez, 29. artikuluan adierazitako bazkatokiek azienda karga hau jasan dezakete:
a) Larransus bazkatokiak 200 ardi.
b) Zalurdain bazkatokiak 200 ardi.
c) Becaira bazkatokiak 200 ardi.
d) Olazari bazkatokiak 200 ardi.
e) El Monte bazkatokiak 300 ardi.
f) El Pueblo bazkatokiak 300 ardi.
g) Pastizal bazkatokiak 500 ardi.
Ondorio hauetarako Añorbeko Udalak baliokidetasun hau paratu du:
-Zaldi bakoitzeko abelgorri bat eta erdi.
-Abelgorri bakoitzeko zortzi ardi.
37. art. Kontuan hartuz abelburu kopurua, larreen aberastasuna eta ixtegirik dagoen ala ez, Añorbeko Udalak bere bazkatokiak erabiltzeko ondoko kanona finkatu du:
a) Larransus bazkatokia: 300.000 pezeta.
b) Zalurdain bazkatokia: 300.000 pezeta.
c) Becaira bazkatokia: 300.000 pezeta.
d) Olazari bazkatokia: 300.000 pezeta.
e) Del Monte bazkatokia: 500.000 pezeta.
f) Del Pueblo bazkatokia: 450.000 pezeta.
g) Pastizal: 1.900.000 pezeta.
Zenbateko horiek jarri dira aipatu bazkatoki bakoitzeko juzkatzen den baloreagatik, eta herritarrendako zuzeneko esleipenaren urteko kanona zenbateko horien % 90 ezarri da.
38. art. Zenbateko hauek 1999ko urtekoari dagozkio eta urtero eguneratuko dira, epealdi horretarako ezartzen den nekazariek eta abeltzainek eskuratutako prezioen aldaketa aplikatuz, beti ere erakunde ofizial eskudunak onetsitako indizeei jarraikiz.
39. art. Urte bakoitzari dagokion kanona bi epetan ordainduko da:
-Lehenbiziko epea: urteko zenbatekoaren % 50ri dagokiona, esleipen egunetik sei hilabete igarota.
-Bigarren epea: urteko zenbatekoaren gainerako % 50ri dagokiona, esleipen egunetik hamabi hilabete igarota.
40. art. Añorbeko Udalak herri larreen bostena gorde ahalko du, esleipen espediente bakoitzean, ager daitezkeen beste onuradun batzuentzat.
41. art. Herri larreak probetxatzen dituzten abereek beharko dute izan osasun ziurtagiri bat egiaztatzen duena herri larreak probetxatzen dituzten abereen Osasun Babesari buruzko maiatzaren 4ko 5/1984 Foru Legearen 1. artikuluak eskatutako baldintzak betetzen direla, eta horregatik bete behar dira aipatu Foru Legean eta haren Erregelamenduan zehaztutako baldintza guztiak.
42. art. Herriko ohituraren arabera eta nekazariei kalterik ez eragiteko, Udalak ondoko baldintzak finkatzen ditu:
a) Esleipen hartzaileen aziendak ezingo ditu inola ere larreak probetxatu olibondo, mahasti edo ureztalur finketan, hauen jabeen edo errentatzaileen baimen idatzirik ez badute. Baldintza hau betetzen ez badute, esleipen hartzaileak egindako kalteen erantzuleak izanen dira.
Errentariek alor ereindu eta landaketa mota guztiak errespetatu behar ditu. Ezingo ditu herrilurretako eta finka partikularretako belarrak erabili euria izan den egunetan, ezta ondokoetan ere, kalte nabariak sortzen ahal dituen heinean.
Esleipen hartzaileak uzta egin den finkak errespetatu behar ditu, uzta egin eta 15 egun iragan arte.
c) Nekazariek uztondoak erretzen ahalko dituzte irailaren hamabostetik (edo Foru Komunitateko erakunde eskudunek ezarritako datatik) aurrera, aldez aurretik erregelamenduzko baimena izanik.
d) Nekazariek beren laboreak egiteko eramandako lan abereek libreki alatu ahalko dute errentako lurretan.
43. art. Prozedura. Udalaren erabakiaren ondoren, hogeita hamar egun naturaleko epea irekiko da eskubidea dutela uste dutenek herri larreen probetxamendua eska dezaten. Erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren ediktu oholean argitaratuko da.
44. art. Eskabideekin batera zinpeko aitorpena aurkeztu beharko da, ordenantza honen 25. artikuluan aipatzen diren puntuak bilduz.
Zinpeko aitorpen horrekin batera aurkeztuko dira abelburu kopuruaren katastroko ziurtagiria eta osasun ziurtagiria, larreak probetxatzen dituzten abereen Osasun Babesari buruzko 5/1984 Foru Legearen 1. artikuluak eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duena, eta horregatik bete behar dira aipatu Foru Legean eta haren Erregelamenduan zehaztutako baldintza guztiak. Halaber, erabili nahi diren bazkatokien zerrenda, lehentasunaren araberakoa, aurkeztuko da.
45. art. Udalak behin-behineko esleipena eginen du ondoko inguruabar hauek kontuan harturik:
a) Lehentasuna izanen dute dirusarrera ttikienak dituzten famili unitateek.
b) Bazkatokiek hartzen ahal duten abelburu kargaren arabera esleituko dira abelburu kopurua antzekoa duten eskatzaileen artean.
c) Bazkatoki bera abeltzain batzuei esleitzen ahal zaie, beti ere abelburuek, guztira, abelburu zama gainditzen ez badute. Kasu honetan kanona abelburuko kalkulatuko da.
d) Abeltzain bati bi bazkatoki esleitzen ahal zaizkio, baldin eta abererik aski badu eta herriko gainerako abeltzainen eskaerak betetzen badira.
46. art. Behin-behineko esleipena egindakoan, Udalaren ediktu oholean argitaratuko da eta zazpi eguneko epea emanen da erreklamazioak aurkezteko; epea halakorik gabe bukatzen baldin bada, behin-betikoz onetsitzat joko da; bestelakoan toki entitateak ebatziko ditu aurkeztutako erreklamazioak eta behin betiko esleipenari dagokion erabakia hartuko du.
47. art. Herritarren arteko banaketa egin ondotik gelditu diren larreak enkante publikoaren bidez esleituko dira 15 urtetarako, indarrean dagoen legeriari eta ordenantza honen xedapenetan aplikagarri direnei jarraikiz.
IV. KAPITULUA
Herri ondasunen hobekuntzak
48. art. 1. Añorbeko Udalak indarrik gabe uzten ahal ditu probetxamenduen esleipenak, lur horiek honako xedea baldin badute:
a) Herrilurren gaineko kargak kentzea.
b) Herrilurra hobetzea.
c) Gizarterako proiektuak egitea, inguruabar pertsonalak, familiarrak edo sozialak direla medio beharrean daudela justifikatzen duten herritarrei laguntzeko.
2. Proiektu horiek Udalak nahiz interesaturik dauden herritarrek sustatzen ahal dituzte eta lehentasuna izanen dute.
3. Hauxe da kasu horietan jarraitu beharreko prozedura:
a) Udalaren erabakia, proiektua eta ukitutako herrilurren probetxamendua arautuko duen erregelamendua onesten dituena.
b) Hilabete batez jendaurrean jartzea eta Udalaren erabakia, aurkezten diren alegazioei buruz.
c) Nafarroako Gobernuaren onespena.
4. Nafarroako Gobernuaren onespenak indarrik gabe utziko ditu ukitutako herrilurretan diren esleipenak, eta titularrei sortarazten zaizkien kalte eta galerak, bai eta lurretan eginak dituzten hobekuntzak ere, ordainduko zaizkie, zuzenbidez hala egokitzen bazaie.
5. Probetxamenduaren onuradunak herrilurra hobetzeko egiten dituen proiektuak Udalak baizik ez ditu onetsi beharko, aldez aurretik 15 egunez jendaurrean jarri eta gero aurkezten diren alegazioak ebatzi ondoren.
49. art. Herrilurretan laboretarako goldatu nahi denean, aldez aurretik baimena eman beharko du Nafarroako Gobernuko departamentu eskudunak.
II. TITULUA
Arau-hausteak eta zehapenak
50. art. Honako hauek dira arau-hauste administratiboak:
a) Erabilpena zuzenean eta pertsonalki ez egitea (esleitutako bazkatokia errentan berrematea edo eskualdatzea, esaterako).
b) Probetxamenduaren kanonak ez ordaintzea Udalak finkatzen dituen epeetan.
c) Herrilurraren probetxamendua nabarmen gaizki edo osoki ez egitea.
d) Ordenantza honek debekatzen dituen toki eta denboran azienda sartzea, herrilurretako laborantzen kaltez.
e) Eskortetan eta aziendendako idoietan kalte egitea.
f) Landaketa iraunkorrak edo esleipeneko garaia baino erabilgarritasun luzeagoa dutenak (frutarbolak, zainzuriak..) egitea, horretarako Udalaren baimena izan gabe. **
g) Esleipenetako garaiak ez errespetatzea. **
h) Herrilarretan bazkatzen den Aziendaren Osasun Babesari buruzko ** Foru Legean eta Erregelamenduan xedatutakoa ez betetzea. **
i) Hildako abereak lurperatu gabe uztea. **
j) Larratze eremuak ez errespetatzea. **
k) Ordenantza honetan xedatutakoaren kontrakoa den beste edozein ** gertaera edo egintza. **
51. art. Aipatu arau-hausteek zehapen hauek izanen dituzte: **
-a), b), c), f) eta h) arau-hausteengatik kontzesioa kenduko da, ** nahiz horrek ez duen galarazten Nafarroako Gobernuaren organo ** eskudunek zehapenak ezartzea. **
-g) arau-haustearengatik, herrilur edo larreak probetxatzeko ** debekuarekin zehatuko da. **
-Gainerako arau-hausteen zehapena, egindako kaltearen balioaren ** halako bost eta hamar bitartean ordainaraziz. Balio hori zehazterik ** ez badago, zehapena ezarriko da, gehienez ere berrogeita hamar mila ** pezetakoa. **
52. art. Arau-hausteak bi hilabeteren buruan preskribituko dira, ** egintzak burutu diren egunetik kontatzen hasita. **
AZKEN XEDAPENA **
Ordenantza honek xedatzen ez duen orotan aplikagarria izanen da ** Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru ** Legean, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduan ** (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretua) eta Nafarroako Foru Zuzenbide ** Administratiboko gainerako arauetan nola Foru Zuzenbide Pribatuko ** arauetan ezarritakoa.
Iragarkiaren kodea: A9906836