(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

Nire NAOrako sarrera

94. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 7a

  • I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
    • Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

225/1998 FORU DEKRETUA, uztailaren 6koa, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta Lanbide Hastapenerako Programak irakasten dituzten ikastetxe publikoetako irakasleen lanaldia eta ordutegia erregulatzen dituena.

Erregimen orokorreko irakaskuntza (Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntza) ematen duten ikastetxeak, antolaketa eta funtzionamenduari dagokionez, Erregelamendu organikoen eta ikasturtero onetsi diren jarraibideen bidez erregulatu dira orain arte. Jarraibide horiek, neurri batean erregelamenduen garapen gisa itxuratu dira, eta beste neurri batean batez ere irakasleen lanaldi eta ordutegiarekin loturiko alderdi berriak eduki ditu.

Foru Dekretu honen xedea da irakasleen lanaldi eta ordutegiarekin loturiko alderdien gaineko oinarrizko zuzentarauak biltzen dituzten arauak onestea, beti ere arau horiek, erregelamenduetan erregulatutako gaiekin batera funtsezkoak direla uste bada ikastetxeen antolamendu zuzena eta funtzionamendu egokia eta horien bidez hezkuntza jarduera koherente eta eraginkorra lortu ahal izateko. Hori dela-eta Dekretu honetan biltzen diren arauei erregelamenduek duten iraupenezko izaera eman nahi zaie, izan ere, horiek guztiek batera erregulatzen dituzte ikastetxeen antolaketa eta funtzionamenduaren oinarrizko alderdiak.

Foru Dekretu honen edukia lau Titulutan antolatua dago. Lehenengo Tituluak funtsezko alderdiak erregulatzen ditu irakasleen lanaldi, ordutegi eta erantzukizunaren gainean eta ondoko hiru tituluak ikastetxeetako irakasleen ordutegia banatu, esleitu, prestatu eta onestearen gaineko xedapen zehatzei dagozkie, horietako bakoitzean irakasten den maila edo etapen arabera ordenatuta. Bereizten dira alde batetik Haur eta Lehen Hezkuntza irakasten duten irakasleak, nor bere ikastetxean, bestetik Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta herri bereko ikastetxe publikoekin batera funtzionatzen duten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ematen duten irakasleak, eta azkenik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuetan, otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera funtzionatzen duten horietan, eta Bigarren Hezkuntzako institutuetan Bigarren Hezkuntza ematen duten irakasleak.

Horiek horrela, Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoan ezarritakoari jarraikiz, baita Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoari, Irakaskuntza Zentroetako Partehartze, Ebaluazio eta Gobernuari buruzko azaroaren 20ko 9/1995 Lege Organikoari, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluari eta Irakaskuntza ez-unibertsitarioetako eginkizun eta zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzea onetsi zuen abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretuari jarraikiz ere, eta Irakasle Ez-Unibertsitarioen Mahai Sektorialak 1998ko urtarrilaren 23an izenpetu eta otsailaren 10eko 25/1998 Foru Aginduan (1998-03-6 Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) argitaratutako "Hezkuntza eta Kultura Departamentua titular duten ikastetxeetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren bigarren zikloa, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa ezartzeko baldintzei buruzko Ituna" delakoarekin bat etorriz; Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposaturik, Nafarroako Eskola Kontseiluaren txostenaren ondoren eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren seiko bilkuran hartutako erabakiarekin bat etorriz, Kontseiluak dioena entzun ondotik,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta Lanbide Hastapenerako Programak irakasten dituzten ikastetxe publikoetako irakasleen lanaldia eta ordutegia erregulatzen dituzten arauak onestea. Horren testua ondoren heldu da.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN HAUR HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZA, DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA, BATXILERGOA, LANBIDE HEZIKETA ETA LANBIDE HASTAPENERAKO PROGRAMAK IRAKASTEN DITUZTEN IKASTETXE PUBLIKOETAKO IRAKASLEEN LANALDIA ETA ORDUTEGIA ERREGULATZEN DITUZTEN ARAUAK

I. TITULUA

Irakasleen lanaldi, ordutegi eta erantzukizunaren gaineko xedapen orokorrak

1. artikulua. Lanaldia.

1. Irakasleen lanaldia orokorrean Nafarroako Gobernuko funtzionarioentzat ezarritakoa izanen da, bakoitzak egin beharreko eginkizunen ezaugarrietara egokituta. Irakasleentzat jaiegun izanen dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko langileen Lan-Egutegian jaiegun direnak.

2. Ikasturteko irakastaldia irailaren 1ean hasi eta ekainaren 30ean amaituko da.

3. Ikasturtean zehar, irakasleek Foru Dekretu honetan eta, hala behar denean, emanen diren jarraibideetan biltzen diren arauek ezartzen dituzten lanaldia eta ordutegia beteko dituzte.

4. Irakastalditik kanpoko lanegunetan, ekain eta irailekoetan alegia, irakasleek egunero bost ordutan egon beharko dute ikastetxe bakoitzean.

5. Ikasturteko gainerako irakastalditik kanpoko lanegunetan, egun horiei dagozkien orduetan, hots, egunero 5 ordu, ikasturtean zehar konpentsatu ahalko dira, ikastetxeko irakasle guztien arteko plan baten bidez. Plan hori irakasle bakoitzaren ordutegi pertsonalean agertuko da, ikastetxeko zuzendariak behar bezala baimendutako salbuespenezko kasuak salbu, zeinek arrazoitutako proposamenaren bidez baimendu beharko ditu.

2. artikulua. Asteko ordutegia. Alderdi orokorrak.

Irakasleek astero hogeita hamar ordu sartuko dituzte ikastetxeko jardueretan. Gainerako orduak, ikastetxean egon beharra eskatzen ez dutenak, irakaskuntza jarduerak prestatzera eta irakasleen maila profesionala hobetzera bideratuko dira, irakasleek batzordeetan eta hautapen epaimahaietan edo antzeko ekintzetan parte hartzeko obligazioa deusetan kendu gabe, horietarako izendatzen dituztenean.

3. artikulua. Ordutegia betetzea eta asistentzi partea.

1. Zuzendaritza taldeak kontrolatuko du irakasleen presentzia ikastetxean, ekaineko eta iraileko irakastalditik kanpoko egunak barne.

2. Ikastetxeetako zuzendariek Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari igorri beharko dizkiote hilabete bakoitzeko 5a baino lehen aurreko hileko asistentzi parteak.

3. Asistentzi parteen eredu ofizialetan agertarazi beharko dira irakasleen hutsegite edo atzerapenak, ikastetxean egon beharreko orduei dagokienez, nor bere ordutegiarekin bat, hutsegitea justifikatua izan edo ez aparte utzita.

4. Irakasleek, ahalik eta lasterren, bere irakaslanean gertatzen den edozein hutsegite edo atzerapenaren berri emanen dio ikastetxeari.

5. Irakasleak behartuta daude hutsegitearen justifikagiriak zuzendariari aurkeztera, honek eskatu beharrik gabe, indarra duen araudiak horretarako ezarri duena kontuan hartuta.

6. Asistentzi partearen kopia bat leku agerian paratu beharko da, irakasleen gelan, hilabete bakoitzeko 5a baino lehen. Beste kopia bat Eskola Kontseiluaren esku jarri beharko da.

4. artikulua. Irakasleen erantzukizuna.

Hezkuntza Administrazioa, indarra duten legeek ezarritakoaren arabera, irakasle funtzionarioen kontrako prozedura judizialetatik etor daitezkeen kalteordainezko erantzukizun zibilei aurre egiteaz arduratuko da, honako kasuotan: lantokian, sarbideetan burutzen dituzten lanagatik edo lanean eta eskolako eremuaren barnean nahiz kanpoan garatzen diren eskolaz kanpoko jardueretan eta jarduera osagarrietan, bidezko denean itzultzeko ekintza burutzeko aukera deusetan galarazi gabe; Hezkuntza Administrazioa, gainera, ahaleginduko da irakasleek defentsa egokia eskura izan dezaten beren eginkizunen esparruan letratu baten sorospena behar dutenean.

II. TITULUA

Haur eta Lehen Hezkuntza ematen duten ikastetxe publikoetako irakasleak

I. KAPITULUA

Asteko orduen banaketa

5. artikulua. Ikastetxera zuzenean bideratutako asteko orduen banaketa.

Irakasleek astean hogeita hamar ordu sartuko dituzte ikastetxearen jardueretan. Horietatik hogeita bost, irakastorduak izanen dira eta gainerako bostak ikastetxean derrigorrez egon beharrekoak. Ordu guztiak irakasle bakoitzaren ordutegian agertaraziko dira, ikasturtean zehar izan daitezkeen irakastalditik kanpoko lanegunak aparte, eta kontuan hartuta, gainera, ikasturteko gainerako lanaldi zatituko asteekin alderatuta iraileko eta ekaineko lanaldi jarraituko asteen berezitasuna.

6. artikulua. Eskola ordutegia. Irizpide orokorrak.

1. Irakastorduak izanen dira zuzenean ikasle talde baten irakaskuntzan ematen direnak.

2. Irakasleak astean 25 ordutan arituko dira ikasle talde bat edo batzuk irakasten, jolasorduak eta taldeko koordinazio didaktiko eta tutoretzako ordu betea barne direlarik.

3. Gertatzen bada irakasle batek, talde, arlo edo zikloetara atxiki ondoren, astean irakaslaneko 25 orduak ez betetzea, ikastetxeko zuzendariak beste jarduera batzuk esleituko dizkio, bereziki ondoko hauek:

-Irakasleen hutsegiteak betetzea, horrela gerta daitekeen edozein gorabeherari konponbidea ematen ahal zaio.

-Ikasteko zailtasunak dituzten ikasleei zuzenean laguntzea.

4. Aurreko idazatian aipatu jarduerak egin beharrik ez bada, ikastetxeko zuzendariak beste zeregin batzuk ematen ahal dizkie, ondoko hauek, besteak beste:

-Hogei ikasle baino gehiago dituzten atzerriko hizkuntzetako taldeak zatibitzea.

-Beste irakasleei laguntza ematea, bereziki Haur Hezkuntzakoei, irakasle bat baino gehiago behar izaten den jardueretan, etapako curriculum proiektuan ezarrita dagoen moduan.

7. artikulua. Eskola ordutegia. Zehaztasunak.

Aurreko artikuluan eskola ordutegiaren gainean adierazitako irizpide orokorretik abiatuta eta, irakastorduen konputorako, kontuan hartuko dira ondoko jarduera eta inguruabarrak:

1. Zuzendaritza taldea.

Zuzendaritza taldeak dituen eskola orduetatik, karguei dagozkien zereginetara, funtzionamenduan diren unitate kopuruaren arabera, gehienez ere ondoko irakastorduak dedikatuko dituzte:

Zuzendaria

Zuzendaria, idazkaria

Zuzendaria, idazkaria, ikasketaburua

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoen Erregelamenduaren 5 eta 35. artikuluetan propio ezarritakoaren indarrez izendatzen den ikasketaburu laguntzaileek ordu batzuk eman beharko dituzte beren karguaren berezko eginkizunetarako eta diru-ordainak izanen dituzte, esleitzen zaien alorrean ikasten ari diren unitateen kopuruaren arabera.

Alde horretatik, D ereduan irakasten den eskola elebidunetan ikasketaburu laguntzailea izendatu ahalko da, gutxieneko hizkuntz ereduko unitate kopurua bostetik gorakoa baldin bada.

Ikasketaburu laguntzailearen ordu dedikazioa, gehienez ere 6 eskola ordukoa, zuzendaritza taldeak karguetan aritzeko dauzkan ordu guztiei gaineratuko zaie, ondoko laukian agertu bezala, zuzendaritza taldeak ateratzen diren ordu guztiak modurik komenigarrienean banatzeko.

Zuzendaritza taldearen ordutegian eta orobat, horren osaketan, egiten den edozein aldaketa Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak onetsi beharko du.

2. Zikloko koordinatzailea.

Zikloko koordinatzaileak bere eskola orduetatik astean ordu bat dedikatu ahalko du zikloko koordinazioari dagozkion zereginetara, berak koordinatzen duen zikloan bi talde bederen badaude.

3. Zerbitzu osagarriez arduratuko diren irakasleak.

Zerbitzu horien eskaintza publikoa dagoen ikastetxeetan, haietaz arduratzen diren irakasleek behar adina ordu emanen dituzte beren eginkizunetan, zuzendariak prestatu eta Eskola Kontseiluak onetsirik, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskatzailetza Teknikorako Zerbitzuaren oniritzia hartu duen ikastetxeko zerbitzu osagarrien planaren arabera.

4. 58 urtetik goitiko irakasleak.

Lanaldi osoa duten 58 urtetik goitiko irakasleek, nahi badute, bost orduz astean gutxitzen ahalko dute beren eskola ordutegia, ikastetxean egoteko asteko ordutegia gutxitu gabe.

Adin hori betetzen dueneko urte naturalean hasten den ikasturtean burutuko da borondatezko gutxitzea eta ezin bateratuko da zuzendaritza edo didaktika arloko karguak betetzearen ondoriozko bestelako ordu gutxitzeekin.

5. Ikastetxe batean baino gehiagotan orduak ematen dituzten irakasleak.

Beste ikastetxe publikoekin banatzen diren irakaskuntzako lanpostuetan aritzen diren irakasleen ordutegia ukituriko ikastetxeetako zuzendariek aldez aurretik erabakirik osatuko da edo, halakorik ezean, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskatzailetza Teknikorako Zerbitzuak erabakirik, kontuan izanik, kasua bada, horri buruzko arauak eta sina daitezkeen itunak. Hori horrela, ikastetxe bakoitzari dagozkion orduak egun osoetan edo, bederen, goizeko edo arratsaldeko lanaldi osoetan biltzen saiatuko da.

6. Jarduera barariazkoez arduratuko diren irakasleak.

Ikastetxean jarduera batzuk egiteko irakasle zenbaiten irakastorduak gutxitzea Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskatzailetza Teknikorako Zerbitzuko zuzendariak erabakiko du, Institutuko zuzendariak arrazoiz proposatu eta klaustroak onetsi ondoren.

8. artikulua. Ikastetxean derrigorrez egoteko ordutegi osagarria.

1. Astean ikastetxean derrigorrez egoteko bost ordu osagarrien helburua jarduera hauek izanen dira:

-Hezkuntza proiektua eta curriculum proiektuak prestatu edo, hala behar denean errebisatzea, eta halakorik badago, prestakuntza jarduerak egitea, kontuan hartuta, beti ere, ikastetxe horien antolaketa eta funtzionamenduko alderdi puntualak kurtso bakoitzerako erregulatzen dituzten jarraibideetan ezarritakoa.

-Gurasoekin bilera eta elkarrizketak egitea. Tutore bakoitzarentzat zehaztuko da asteko ordu finko bat, iragarki oholean ikusgai egonen dena. Ikasleen gurasoak hartzeko ordua zehazterakoan haien interesak hartuko dira kontuan beti eta bileretara etor daitezen erraztasunak emanen zaizkie.

-Taldeko tutoreen eta irakasleen bileretara joatea.

-Ebaluazio bilkurak.

-Klaustroak eta gobernu organo kolegiatuetara joatea.

-Koordinazio bilerak: Koordinazio Pedagogikorako Batzordea, Zikloko taldeak, Tutoreak, etab.

-Hezkuntza arloko hobekuntza edo ikerketa jarduerak.

-Hezkuntza arloko hobekuntza edo ikerketa jarduerak.

2. Ikastetxean egon beharreko orduak ez dira inola ere zatituko ordu batetik beheitiko alditan.

3. Ikastetxeko zuzendariak bildu ahal izanen ditu ikastetxean egon beharreko orduak aste baten barruan, baldin eta ordu gehiagoren beharra suertatzen bada zenbait jardueratarako, hala nola klaustroak, ebaluazioko bilkurak, e.a., baina familiak hartzeko ordu hori ukitu gabe, beti ere.

4. Ikastetxe batean baino gehiagotan irakasten duten irakasleek ikastetxe bakoitzean esleituak dituen eskola ordu kopuruarekin behar den proportzioa gordetzen duten ordu osagarriak sartuko dituzte. Era berean, dedikazio partzialeko araubidean diharduten irakasleek eskola ordu kopuruarekin proportzioa gordetzen duten ordu osagarriak sartuko dituzte.

II. KAPITULUA

Irakasleen ordutegiaren banaketa, prestaketa eta onespena

9. artikulua. Irakasleen ordutegia.

1. Irakasleek ikastetxeko jardueretan astean eman beharreko 30 orduak paratuko dituzte horretarako prestatutako inprimakian, bai eta ikasturtean zehar irakastegunak ez diren lanegunen konpentsazio orduak ere. Kontuan hartuko da, halaber, ikasturteko gainerako lanaldi zatituko asteekin alderatuta iraileko eta ekaineko lanaldi jarraituko asteen berezitasuna.

2. Ikastetxe batean baino gehiagotan orduak ematen dituzten irakasleen ordutegian agertarazi beharko da ikastetxe desberdinetan betetzen duten ordutegi osoa.

10. artikulua. Ordutegiaren banaketa, prestaketa eta onespena.

1. Ikastetxea pedagogiaren aldetik hobeki antolatzeko, malgutasun printzipio bat segituko da, irakasleen adskripzioak eta ikastetxearen benetako premiak uztartzeko moduan.

2. Banaketak egiteko, kontuan hartuko dira honako irizpide hauek:

-Irakasle bakar bat talde berarekin zikloa osatu bitartean mantentzea.

-Irakasleak atxikirik dauden lanpostuaren espezialitatea.

-Gaiturik dauden irakasleek irakasten ahal dituzten bestelako espezialitateak, antolamendu beharrak eta irizpide pedagogikoak kontuan harturik.

3. Zuzendariak, aurreko irizpide horiek eta ikastetxeko plangintzaren beste inguruabarrak errespetatuz, taldeak honela banatuko ditu:

1.-Behin betiko irakasleak, lanpostuan duten antzinatasunari lehentasuna emanez.

2.-Behin-behineko irakasleak, kidegoan duten antzinatasunari lehentasuna emanez.

3.-Praktiketako irakasleak.

4.-Aldi baterako kontratatutako irakasleak, lan kontratua izan edo kontratu administratiboa izan.

4. Aurrekoa gorabehera, zuzendariak adjudikatu ahalko ditu ikasle taldeak, ikastetxearen probetxamendua eta antolaketa hobetuko lituzkeen beste inguruabar batzuk kontuan hartzen baditu.

5. Adskripzioarekin bat ez datozen esleipenak, salbuespenezkoak izanen dira eta aldi baterakoak, eta esleipen horrek ez du inolaz aldatuko jatorrizko adskripzioa.

6. Jolasorduetan zaindari egotea irakasle guztiei dagokie, Zuzendaritza Taldeari eta irakasle ibiltariei izan ezik, non eta beharrezkotzat jotzen ez den horiek ere lan horietan parte hartzea.

7. Ikastetxeak behar diren neurriak hartuko ditu kargu publiko hautetsiak betetzen dituzten irakasleen ordutegia biltzeko, irakasleek arrazoitzen dituzten beharren arabera.

8. Haur eta Lehen Hezkuntzako mailetako Erlijio Katolikoaren arloko irakaskuntzak, ahal delarik, hala eskatzen duten eta eliz agintarien oniritzia duten maisu-maistren kidegoko irakasleek emanen dituzte.

9. Era berean, dagokion araudian aurreikusitako ordu murrizketak kontuan hartuko dira.

10. Ikasketaburuek, kontuan harturik lehenago aipatutako guztiak, irakasleen ordutegia prestatuko dute. Behin prestatu ondoren, ikastetxe bakoitzaren ordutegia Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak onetsiko du; bien bitartean, irakasleek ikasketaburuak prestatu eta behin-behinekoz zuzendariak onetsitako ordutegia bete beharko dute. Gai honi buruzko edozein erreklamazio Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak ebatziko du gehienez ere 15 eguneko epean. Epe hori akitzen bada ebazpen espresurik eman gabe, erreklamazioa ezetsi dela ulertu beharko da.

III. TITULUA

D.B.H.ko irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa behin-behinekoz ematen duten Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetakoak eta herri bereko ikastetxe publikoekin batera funtzionatzen duten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuetakoak

11. artikulua. Bigarren Hezkuntzako institutuetako departamentu didaktikoei atxikiak.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa behin-behinekoz ematen duten Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetakoak eta herri bereko ikastetxe publikoekin batera funtzionatzen duten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuetakoak, ikastetxe horiek Bigarren Hezkuntzako zein instituturi atxikita dauden, hango departamentu didaktikoei atxikiko zaizkie, didaktika arloan koordinatzeko.

I. KAPITULUA

Asteko ordutegiaren banaketa

12. artikulua. Ikastetxean aritzeko asteko ordutegiaren banaketa.

Irakasleek astean hogeita hamar ordu emanen dituzte ikastetxeko jardueretan, eskola ordu, astean zenbatzeko ordu osagarri eta hilean zenbatzeko ordu osagarrien artean, ikasturtean zehar irakastegunak ez diren lanegunetako konpentsazio orduak aparte.

13. artikulua. Eskola ordutegia. Irizpide nagusiak.

1. Ikasle talde batekin zuzeneko irakaslanean emandakoak jotzen dira irakastordutzat.

2. Ikastetxe horietan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ematen duten irakasle guztientzat, orokorki, irakastorduak hemezortzi izanen dira. Salbuespenez, zilegi izanen da hogeita bat irakastordutara ailegatzea, gehienez beti ere, ikastetxearen ordu banaketak hala eskatzen duenean eta beti beraren barnean.

3. Irakasle batek hemezortzi irakastordu baino gehiago eman behar baditu, kontuan izan beharko da irakastorduak eta ordu osagarriak, irakasle bakoitzaren ordutegian agertu behar dutenak, gehienez ere 25 izanen direla astean, ikasturtean zehar irakastegunak ez diren lanegunetako konpentsazio orduak aparte. Dena den, irakasleen ordezkapenak ongi beterik daudenean, hemezortzi ordu horietatik goitiko irakastordu bakoitza bi ordu osagarrirekin konpentsatuko da.

14. artikulua. Eskola ordutegia. Zehaztasunak.

Orokorrean, ikastetxe horietan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza irakasten duten irakasleei Foru Dekretu honen II. Tituluko "Eskola ordutegia. Zehaztasunak" gaia duen 7. artikuluan ezarritakoa aplikatuko zaie, ondoko idazatiei dagokienez: 1.-Zuzendaritza taldea; 3.-Zerbitzu osagarriez arduratuko diren irakasleak; 4.-58 urtetik goitiko irakasleak; 5.-Ikastetxe batean baino gehiagotan orduak ematen dituzten irakasleak; eta 6.-Jarduera berariazkoez arduratuko diren irakasleak.

Horretaz gainera, irakasle horientzat kontuan hartuko dira ondoko jarduera eta inguruabarrak:

1. Zuzendaritza taldea.

Ikastetxe horietako lagun bakarreko gobernu organoei dagozkien eginkizunetan aritzeko irakasleentzako ordutegia, kasuan kasuan, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoentzat Foru Dekretu honen 7. artikuluko Zuzendaritza taldea izeneko 1. idazatian ezarritakoa izanen da, kontuan hartuz arlo honetan herri bereko ikastetxe publikoarekin batera funtzionatzen duten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuek duten berezitasuna, zera, horrelakoetan gainera ikasketaburutza atxikia izanen dutela Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako ikasketaburu atxikia izanen diren irakasleak astean hiru irakastorduz arituko dira kargu horretako zereginetan. Ikasketaburua hautatu, izendatu, kargutik kendu eta bete beharreko eginkizunei dagokienez Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen Erregelamendu Organikoaren 35. artikuluan ezarritakoak arautuko du.

2. Ikastetxe publikoetako D.B.H.ko lehen zikloko taldeko koordinatzailea.

Ikastetxe publikoetan D.B.H.ko lehen zikloko taldeko koordinatzaile diren irakasleek beren irakastorduetatik ordubete emanen dute astean Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen Erregelamendu Organikoaren Lehen Xedapen Iragankorrean ezarritako eskumenak erabiltzen.

3. Herri bereko ikastetxe publikoekin batera diharduten DBHIetako etapa taldeko koordinatzailea.

Herri bereko ikastetxe publikoekin batera diharduten DBHIetako etapa taldeko koordinatzaile diren irakasleek irakastorduetatik ordubete emanen dute astean Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen Erregelamendu Organikoan ezarritako eskumenak erabiltzen.

4. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako tutorea.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasle talde bakoitzeko tutoreek, beren irakastorduetatik ordubete emanen dute astean, taldeko ikasle guztien tutoretzarako.

Tutore horiek, halaber, astean ordubete emanen dute koordinazio lanetarako.

5. Destinoa Lehen Hezkuntzan izanik, behar denean D.B.H.ko lehen zikloan irakasten duten irakasleak.

Destinoa Lehen Hezkuntzan izanik, behar denean D.B.H.ko lehen zikloan irakasten duten irakasleek ordu eta erdi kontatuko dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloan emandako ordubete bakoitza, baldin eta astean gutxienez hemezortzi irakastordu osatzen badituzte, Lehen Hezkuntzan emandakoak eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen ziklokoak batu ondoren.

15. artikulua. Eskola ordutegiaren zenbaketa gehigarria.

Ikastetxe horietako eskola ordutegia zenbatzeko, kontuan hartu beharko da kontzeptu batzuen, hala nola Irakasletza Banatuaren, Aniztasunarekiko Arretaren eta berariazko araudiak erregulatutako beste alderdi batzuen inguruan ezarritakoa.

16. artikulua. Astean zenbatu beharreko ordu osagarriak.

Ikastetxeko jardueretan, irakastorduak eta astean zenbatu beharreko ordu osagarriak batuz, irakasleek hogeita bost ordu emanen dituzte astean, irakasle bakoitzak ikasturtean zehar irakastegunak ez diren lanegunetako izan ditzakeen konpentsazio orduak aparte.

2. Astean sartu beharreko ordu osagarrien xede jarduera hauek izanen dira:

-Bi ordu astean, plangintza instituzionaleko tresnak prestatu edo berraztertzearekin uztarturiko zereginetan (Hezkuntza proiektua, curriculum proiektua...), eta zeregin horiekin loturiko heziketa jardueretan. Ahal delarik asteazkenetan eginen dira, kontuan hartuta, beti ere, ikastetxe horietako eta kurtso bakoitzeko antolaketa eta funtzionamenduaren alderdi puntualak arautzen dituzten jarraibideetan ezarritakoa.

-Hiru ordu astean, tutoretzaren laguntza eskatzen duten lanetan, horien artean ordu bat izanen da gurasoekin hitz egiteko eta beste bat orientatzailearekin biltzeko.

-Beste irakasleak ordezkatzeko eta ikasleak jolasorduetan zaintzeko orduak. Ikastetxe horietako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasleen artean ordezkapenak egiteko orduak banatzeko orduan ahaleginak eginen dira alderantzizko proportzionaltasuna egon dadin irakasle bakoitzak ematen dituen irakastorduen eta bakoitzari ordezkapenak egiteko esleitu zaizkion orduen artean.

-Koordinazio bileratarako orduak: koordinazio pedagogikorako batzordea, Zikloko taldea, Etapako taldea, tutoreak e.a.

3. Irakasle horietako batek ikastetxean zuzendaritza karguren bat betetzen badu, asteko ordu osagarrien artean zuzendaritza taldeko beste kideekin koordinazio lanetara bideratutako ordu batzuk sartu ahalko dituzte.

4. Era berean, kontuan hartu beharko dira, gobernu organo kolegiatu horretan irakasleek dituzten ordezkarientzat Eskola Kontseiluak antolatutako bileretara joateko orduak.

5. Ordu osagarriak, ikastetxe batean baino gehiagotan orduak ematen dituzten irakasleek ikastetxe bakoitzean eman behar dituztenak. Behar den proportzioa gordeko da ordu horien eta irakasleek ikastetxe bakoitzean esleituak dituzten irakastorduen artean.

6. Dedikazio partzialeko araubidearen babesean dauden irakasleek, esleituak dituzten irakastorduekin proportzioa gordeko duten ordu osagarriak sartuko dituzte.

17. artikulua. Hilabetean zenbatu beharreko ordu osagarriak.

Ikastetxean nahitaez egon beharreko asteko beste bost orduak hilabetero zenbatuko zaizkio irakasle bakoitzari ondokoetan jarduteagatik:

-Ikasleen jolasorduak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak zaintzeagatik zenbatzen den denbora izan ezik.

-Klaustroko bileretara joatea.

-Ebaluazio bilkuretara joatea.

Bilerak familiekin eta ikastetxearen funtzionamendu egokirako programatzen den beste edozein jarduera.

Beste jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak.

II. KAPITULUA

Irakasleen ordutegi pertsonala

1. Irakasleek dagokion inprimakian adieraziko dute beren ordutegia, ikastetxeko jardueretan astean ematen dituzten 30 orduak hain zuzen; ikasturtean zehar irakastegunak ez diren lanegunengatik izaten dituzten konpentsazio orduak ere sartuko dira.

2. Ikastetxe batean baino gehiagotan orduak ematen dituzten irakasleen ordutegi pertsonalean agertarazi beharko da ikastetxe horietan ematen dituzten ordu guztien batura.

19. artikulua. Ordutegia esleitu, prestatu eta onestea.

Ikastetxe horietako zuzendariak, behin Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako kurtsoetan dauden ikasle taldeak osaturik, esleitu eginen du ikasturtearen lehen klaustroan zein irakasle arituko diren haietan, honakoak kontuan hartuz:

-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen ziklora sartu diren maisu-maistren kidegoko irakasleek ziklora sartzeko bidea eman zien espezialitateko arloari dagozkion irakaskuntzak hartuko dituzte beren gain, eta bai gaiturik dauden espezialitateko arloari dagozkienak ere.

-Plastika eta Ikus-Hezkuntza eta Teknologia arloetako irakaskuntzak dagozkien irakasleei esleituko zaizkie, indarra duen araudiari jarraikiz.

-Arlo batean behar adina irakastordu izan ez, eta ikasleen hezkuntza beharrak betetzeko asmotan, jakintza esparru baten barruan bi (eta salbuespenez hiru) curriculum arlo edo ikasgai hartzen dituzten lanpostuak ezar daitezke.

-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko Erlijio Katolikoaren arloko irakaskuntzak, ahal delarik, hala eskatzen duten eta eliz agintarien oniritzia duten Maisu-maistren kidegoko irakasleek emanen dituzte.

2. Ikasketaburuek, kontuan harturik lehenago aipatutako guztiak, irakasleen ordutegia prestatuko dute. Ordutegia prest dagoenean Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak onetsiko du; baina onetsi bitartean ikasketaburuak egin eta behin-behinekoz zuzendariak onetsiriko ordutegia beteko dute irakasleek. Gai honi buruz egiten den edozein erreklamazio Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak ebatziko du 15 eguneko epearen barnean. Epea amaitzen bada ebazpen espresurik eman gabe erreklamazioa ezetsitzat joko da.

IV. TITULUA

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuetan, otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera funtzionatzen duten horietan, eta Bigarren Hezkuntzako institutuetan Bigarren Hezkuntza ematen duten irakasleak

I. KAPITULUA

20. artikulua. Ikastetxean aritzeko asteko ordutegiaren banaketa.

Irakasleek astean hogeita hamar ordu emanen dituzte ikastetxeko jardueretan, irakastordu, astean zenbatzeko ordu osagarri eta hilean zenbatzeko ordu osagarrien artean, ikasturtean zehar irakastegunak ez diren lanegunetako konpentsazio orduak aparte.

21. artikulua. Eskola ordutegia. Irizpide nagusiak.

1. Ikasle talde batekin zuzeneko irakaslanean emandakoak jotzen dira irakastordutzat.

2. Ikastetxe horietan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ematen duten irakasle guztientzat, orokorki, irakastorduak hemezortzi izanen dira. Salbuespenez, zilegi izanen da hogeita bat irakastordutara ailegatzea, gehienez beti ere, ikastetxearen ordu banaketak hala eskatzen duenean eta beti beraren barnean.

3. Irakasle batek hemezortzi irakastordu baino gehiago eman behar baditu, kontuan izan beharko da irakastorduak eta ordu osagarriak, irakasle bakoitzaren ordutegian agertu behar dutenak, gehienez ere 25 izanen direla astean, ikasturtean zehar irakastegunak ez diren lanegunetako konpentsazio orduak aparte. Dena den, goardiak ongi beterik daudenean, hemezortzi ordu horietatik goitiko irakastordu bakoitza bi ordu osagarrirekin konpentsatuko da.

22. artikulua. Eskola ordutegia. Zehaztasunak.

Aurreko artikuluan eskola ordutegiaz adieraziriko irizpideak abiapuntu, eskola orduak kontatzeko, ikastetxe bateko irakasle batzuek astean-astean zuzendaritzako karguetan, irakaskuntzako karguetan edo jarduera berezi batzuk antolatzen ematen dituzten eskola orduak hartuko dira kontuan, horrek, nahitaez, ikastetxe oroko eskola orduak gehitzea baitakar berekin. Hori guztia kontuan hartuko da artikulu honen idazatietan adierazi bezala.

Ordu gehikuntza eragin dezaketen eginkizunak hauexek izanen dira:

1. Zuzendaritza taldea:

Zuzendaritza taldeak beren karguen berezko eginkizunetan emanen dituzte eskola orduak, ikastetxe motaren eta ikasle kopuruaren arabera, honelaxe:

1.1. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuak. Otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera funtzionatzen duten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuetan zuzendaria, ikasketaburua eta idazkaria, ikastetxeetako zuzendaritza taldea osatzen dutenak, beren karguei dagozkien zereginetan arituko dira batera 20 irakastorduz astean.

1.2. Bigarren Hezkuntzako institutuak.

Bigarren Hezkuntzako institutuek lagun bakarreko gobernu organoak izanen dituzte, matrikulatutako ikasle ofizialen kopuruaren arabera. Organo horiek batera emanen dituzte beren karguei dagozkien zereginetan ondoren zehazten diren irakastorduak:

Zuzendaria, ikasketaburua, idazkaria

Zuzendaria, zuzendariordea, ikasketaburua, idazkaria

Institutuek, orokorrean, ikasketaburutza atxikiak eduki ahalko dituzte, Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoaren 4.b eta 37. artikuluetan horri buruz ezarritakoaren arabera, ondoko kasu hauetan:

-Gaueko edo txanda bikoitzeko ikasketak ematen dituzten institutuak.

-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa, edo Lanbide Heziketa ematen dituzten institutuek, baldin eta eguneko ikasketetan 1.200 ikasle baino gehiago matrikulatuta badaude eta denak eraikin berean, edo 10 talde edo gehiago Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Lehen Zikloan badituzte, ikasketaburu atxikia izan dezakete etapa horretaz arduratzeko.

-Institutu elebidunak, baldin eta gutxieneko hizkuntz ereduan matrikulatutako ikasle ofizialen kopurua 120tik goitikoa bada.

-Hezkuntzako plangintzaren ondoriozko beharrak direla-eta lerro batzuk institutuaren egoitzatik beste institutu edo ikastetxe batek erabiltzen duen eraikinera eramaten direnean.

Ikasketaburu atxikiek ordu batzuk emanen dituzte beren karguari dagozkion zereginetan eta konpentsazio ekonomikoak izanen dituzte beren ardurapean jarritako arloan ikasketak egiten ari diren ikasleen kopurua zein den ikusita.

Ordu dedikazio hori astean 6 irakastordukoa izanen da, gehienez ere, beren ardurapeko arloan 300 ikasle baino gutxiago badaude, eta 8 irakastordukoa, 300 ikasle baino gehiago egonez gero. Ordu horiek zuzendaritza taldeak bere karguak betetzeko dituen orduei gehituko zaizkie, ondoko taulan agertzen den bezala, zuzendaritza taldeak ordu horiek guztiak berak egokien iruditzen zaion moduan bana ditzan.

1.3. Lehenagoko bi institutuk bat egitetik sortutakoak.

Bat egitearen ondorioz sortutako institutuetan, baldin eta eskola eremu ezberdinetan dauden bi eraikin edo gehiago erabiltzen badituzte eta Lanbide Heziketako ikasketak zein beste mota batekoak aldi berean ematen, zuzendaritza taldea osatuko dute zuzendariak, zuzendariordeak, ikasketaburuak, idazkariak eta, institutuaren egoitza nagusitik bereizita dagoen eremurako, lagun bakarreko gobernu organo atxiki hauek: zuzendaria, ikasketaburua eta idazkaria. Denek era koordinatuan lan eginen dute beren eginkizunak betetzerakoan.

Ikastetxe hauetako Zuzendaritzako Taldeak bere irakastorduetatik gehienez ere ondoko ordu kopurua sartu ahalko du beren karguetako zereginetan:

Zuzendaria, zuzendariordea, ikasketaburua, idazkaria, zudendari atxiki, ikasketaburu atxiki, idazkari atxiki

Zuzendariaren eta zuzendariordearen diru konpentsazioa institutuan ofizialki matrikulaturiko ikasleen osoko kopuruaren araberakoa izanen da, eta ikasketaburu, idazkari, zuzendari atxiki, ikasketaburu atxiki zein idazkari atxikiarena, berriz, bakoitzari esleitzen zaion arloan dituzten ikasleen kopuruaren araberakoa.

2. Didaktika Departamentuko burutza.

Didaktika Departamentuko buruak bere karguaren zereginetara, Koordinazio Pedagogikorako Batzordearen bilerak barne eta Departamentua osatzen duten kideen kopuruaren arabera, atxikiak kontatu gabe irakastordu hauek erabiliko ditu:

-Kide bakarreko edo biko Departamentuak, bi ordu.

-Hiru edo kide gehiagok osatutako Departamentuak, hiru ordu.

-Hamar kide baino gehiagok osatutako Departamentuak, lau ordu.

3. Tutoretza.

-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikasle taldeetako tutoreek irakastordu bat emanen dute astean taldeko ikasleekiko tutoretza kolektiboan.

-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketa Berariazkoko irakaskuntzak ematen dituzten ikasle taldeetako tutoreek irakastordu bat emanen dute astean koordinazio lanetan.

-Esparruko irakasleek hiru irakastordu emanen dituzte koordinazio lanetan eta tutoretza ekintzan.

4. Kanpoko Lanbide Jardueren Departamentuko burutza.

Kanpoko Lanbide Jardueren Departamentuko burutzan diharduten irakasleek hiru irakastordu emanen dituzte astean beren karguaren berezko eginkizunetan, Lanbide Heziketako irakaskuntzetan 300 ikasle baino gutxiago matrikulaturik dauzkaten ikastetxeetan. Ordu horiek astean 6 ordu egin arte gehituko dira irakaskuntza horietan 300 ikasle edo gehiago matrikulaturik dauzkaten ikastetxeetan eta 9 ordu egin arte irakaskuntza horietan 500 ikasle baino gehiago matrikulaturik dauzkaten ikastetxeetan.

5. Heziketa Zikloko koordinatzailea.

Heziketa Zikloko koordinatzaile diren irakasleek hiru irakastordu emanen dituzte astean Bigarren Hezkuntzako Institutuetako Erregelamendu Organikoan ezarririko eginkizunetan. Kasuan kasuko lanbide arloan heziketa ziklo bakarra irakasten deneko ikastetxeetan, Departamentuko buruak heziketa zikloko koordinatzaileari dagozkion eginkizunak beteko ditu.

6. Lantokietan prestatzeko moduluko arduraduna.

Lantokietan prestatzeko moduluko arduradunak hiru irakastordu eginen ditu astean Bigarren Hezkuntzako Institutuetako Erregelamendu Organikoan ezarririko eginkizunetan. Ordu horiek ikasleek lantokietan prestatzeko modulua egiatan zer ikasturtetan egin eta orduantxe sartuko dira.

7. Nafarroako Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialarekin elkar lanean diharduten irakasleak.

Azaroaren 15eko 339/1993 Foru Dekretuko 6. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz (1993-11-24ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), curriculum egokituaren arabera hizkuntzen irakaskuntza espezializatuen lehen mailako oinarrizko zikloari dagozkion ikasketak ematen dituzten irakasleek curriculum egokitu horrekin ematen duten kurtso ezberdin bakoitzeko beren irakastorduetatik astean ordu bana sartuko dute koordinazio lanetan, hain zuzen institutuetako Atzerriko Hizkuntzen Departamentuen eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren artean izan behar den koordinazioa lanetan, lehen aipatu Foru Dekretuaren 6. artikuluak xedatzen duen bezala. Murrizketa horretan proben zuzenketarako lanak ere sartzen dira.

Bestalde, Hizkuntzak urrutitik irakasteko "That's English" Tutoretza Laguntzarako Zentro bezala baimena duten institutuetan, irakasleek, beren borondatez, beren irakastorduak osorik edo hein batean erabili ahalko dituzte programa horretako ikasleei klaseak emateko, kontuan hartuta, beti ere, kurtso bakoitzean ikastetxe horien antolaketa eta funtzionamenduko alderdi puntualak erregulatzeari buruz Hezkuntza eta Kultura Departamentuak emandako jarraibideetan ezarritakoa.

8. Zerbitzu osagarriez arduratuko diren irakasleak.

Zerbitzu horien eskaintza publikoa dagoen institutuetan, haietaz arduratzen diren irakasleek behar adina ordu emanen dituzte zerbitzu horietan, zuzendariak prestatu eta Eskola Kontseiluak onetsirik, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskatzailetza Teknikorako Zerbitzuaren oniritzia hartu duen ikastetxeko zerbitzu osagarrien planaren arabera.

9. 58 urtetik goitiko irakasleak.

Lanaldi osoa duten 58 urtetik goitiko irakasleek, nahi badute, bost orduz astean gutxitzen ahalko dute beren eskola ordutegia, ikastetxean egoteko asteko ordutegia gutxitu gabe.

58 urtetik goitiko irakasle batek, Departamentuko burua denean, eskola ordutegiaren gutxitzearen ondorioz dituen bost orduak Departamentuko burutzako eginkizunetan emanen ditu.

Adin hori betetzen dueneko urte naturalean hasten den ikasturtean burutuko da borondatezko gutxitzea eta ezin bateratuko da zuzendaritza edo didaktika karguetan aritzeko bestelako ordu gutxitzeekin.

10. Ikastetxe batean baino gehiagotan orduak ematen dituzten irakasleak.

Beste ikastetxe publikoekin banatzen diren irakaskuntzako lanpostuetan aritzen diren irakasleen ordutegia ukituriko ikastetxeetako zuzendariek aldez aurretik erabakirik osatuko da edo, halakorik ezean, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskatzailetza Teknikorako Zerbitzuak erabakirik, kontuan hartuz, kasua bada, sinatzen diren itunak eta arauak. Hori horrela, ikastetxe bakoitzari dagozkion orduak egun osoetan edo, bederen, goizeko edo arratsaldeko lanaldi osoetan biltzen saiatuko da.

11. Berariazko jarduerez arduratuko diren irakasleak.

Ikastetxean zenbait jarduera zehatz egiteko irakasle batzuen ordutegian izanen diren murrizketak, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako zerbitzuko zuzendariak emanen ditu, aldez aurretik institutuko zuzendariak proposamen arrazoitua eginda eta klaustroak onetsita.

23. artikulua. Eskola ordutegiaren zenbaketa gehigarria.

Ikasleei hezkuntza arreta hobea ematearren eta ikastetxe horietako eskola ordutegia zenbatzeko, kontuan hartu beharko da kontzeptu batzuen, hala nola Irakasletza Banatuaren, Aniztasunarekiko Arretaren, Batxilergoan gelditutako gaien eta berariazko araudiak erregulatutako beste alderdi batzuen inguruan ezarritakoa.

24. artikulua. Astean zenbatu beharreko ordu osagarriak.

Ikastetxeko jardueretan, irakastorduak eta astean zenbatu beharreko ordu osagarriak batuz, irakasleek hogeita bost ordu emanen dituzte astean, irakasle bakoitzak ikasturtean zehar irakastegunak ez diren lanegunetako izan ditzakeen konpentsazio orduak aparte.

2. Astean sartu beharreko ordu osagarrien xede jarduera hauek izanen dira:

a) Goardia orduak. Ikastetxe horietako irakasleen artean goardiak egiteko orduak banatzeko orduan ahaleginak eginen dira alderantzizko proportzionaltasuna egon dadin irakasle bakoitzak ematen dituen irakastorduen eta bakoitzari goardiak egiteko esleitu zaizkion orduen artean.

b) Ordubete astean, Departamentuaren bileretarako. Bat egitearen ondorioz sortutako institutuetan edo ikasle ugari dituztenetan, antolaketako arrazoiengatik, bilera horiek asteazken arratsaldez egiten ahal dira.

c) Bi ordu astean, plangintza instituzionaleko tresnak prestatu edo berraztertzearekin uztarturiko zereginetan (Hezkuntza proiektua, curriculum proiektua...), eta dagokien koordinazioan, hala nola zeregin horiekin loturiko heziketa jardueretan. Ahal delarik asteazkenetan eginen dira, arratsaldez, kontuan hartuta, beti ere, ikastetxe horietako eta kurtso bakoitzeko antolaketa eta funtzionamenduaren alderdi puntualak arautzen dituzten jarraibideetan ezarritakoa.

d) Hiru ordu astean, tutoretzaren laguntza eskatzen duten lanetan, horien artean ordu bat izanen da gurasoekin hitz egiteko.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako tutoreek beste ordu bat, hirugarrena, izanen dute orientatzailearekin biltzeko.

3. Aurreko puntuko a), b) c) eta d) idazatietan aipaturiko ordu osagarrietan egin beharreko jarduerak behar bezala beteta baldin badaude, irakasleek ordu bat gehiago izanen dute bakoitzari esleitutako jardueren arabera, ordutegi osagarrian ondoko zereginei erantzuteko:

e) Tutoreek ordu bat gehiago izanen dute tutoretzarekin loturiko lanetarako.

f) Bulego orduak zuzendaritza taldeko kideen koordinatze lanetarako.

g) Astean ordu bat Orientabide Departamentuaren bilerak egiteko.

h) Astean ordu bat irakasleek Eskola Kontseiluan dituzten ordezkarientzat.

i) Heziketa Zikloetako koordinatzaileendako orduak.

4. Behar den proportzioa gordeko da ikastetxe batean baino gehiagotan orduak ematen dituzten irakasleen ordu osagarrien eta irakasleek ikastetxe bakoitzean esleituak dituzten irakastorduen artean.

5. Dedikazio partzialeko araubidearen babesean dauden irakasleek esleituak dituzten irakastorduekin proportzioa gordeko duten ordu osagarriak sartuko dituzte.

25. artikulua. Goardiak.

1. Ikastetxean une oroz behar adina irakasle izan behar da goardiei egoki kasu egiteko.

2. Goardiei bereziki kasu egitea eskatzen duten egoerak daudenean, ikastetxeko zuzendariak edo ikasketaburuak irakasle batzuei eska diezaieke goardia ordu horiek bete ditzatela.

3. Goardiako irakaslearen eginkizun nagusiak kurtso bakoitzean antolaketa eta funtzionamenduaren alderdi puntualak erregulatzen dituzten jarraibideetan ezarriko dira.

4. Irakasleek, ikastetxearen beharren arabera, goardia egiteko behar adina ordu sartuko dute astean, kontuan izanik, nolanahi ere, irakasle bakoitzaren ordutegian irakastorduen, goardiakoen eta ordu osagarrien arteko batura hogeita bostekoa izanen dela astean, ikasturtean zehar irakastegunak ez diren lanegunetako konpentsazio orduak aparte.

5. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak jolasorduetan zaintzea eta haiei kasu egitea goardiatzat hartzen da. Maila horietan diharduten irakasleen gain geldituko da lan hori.

6. Ikastetxeren batean, ezarritako ordutegiarekin goardiak behar bezala betetzeko arazorik badago, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak ordu banaketa modu egokian aldatzeko neurriak hartuko ditu, ikastetxeko zuzendaritza taldearekin batera.

26. artikulua. Hilabetean zenbatu beharreko ordu osagarriak.

1. Ikastetxean nahitaez egon beharreko asteko beste bost orduak, hilabetean zenbatu beharreko ordu osagarriak deitzen direnak, alegia, hilabetero zenbatuko zaizkio irakasle bakoitzari ondokoetan jarduteagatik:

a) Ikasleen jolasorduak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak zaintzeko goardietarako irakasle bakoitzari astean ordu osagarri gisa zenbatzen zaizkionak izan ezik.

b) Klaustroko bileretara joatea.

c) Ebaluazio bilkuretara eta irakaskuntza taldeak egiten dituenetara joatea.

d) Familiekin bilerak egitea eta ikastetxeak behar bezala funtzionatzeko programatzen diren beste jarduera guztiak.

e) Irakasle taldeen lana institutuak parte hartzen dueneko proiektu instituzionaletan.

f) Beste jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak.

2. Zenbait jarduera betetzeko, astean arratsalde bat finkatuko da, asteazkena ez den beste bat, irakasle guztiek arratsalde horretantxe egin ahal izan ditzaten, irakastaldia bukatu ondoren.

3. Ikasketaburuak eta berarekin batera zuzendariak, hiruhileko bakoitzerako planifikatuko dituzte artikulu honetan aurreikusitako jarduerak. Jarduera horien programazioa hiruhilekoaren hasieran igorriko zaio Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari.

II. KAPITULUA

Irakasleen ordutegi pertsonala esleitu, prestatu eta onestea

27. artikulua. Irakasleen ordutegi pertsonala.

1. Irakasleek dagokion inprimakian adieraziko dute beren ordutegia, ikastetxeko jardueretan astean ematen dituzten 30 orduak hain zuzen; ikasturtean zehar irakastegunak ez diren lanegunengatik izaten dituzten konpentsazio orduak ere sartuko dira.

2. Irakasleen irakastorduak asteko egun guztien artean banatuko dira, gehienez ere egunean bost klase direla. Berariazko Lanbide Heziketako heziketa zikloetan edo Lanbide Heziketako praktiketan diharduten irakasleek egunean sei klase emanen dituzte gehienez ere.

3. Ikastetxe batean baino gehiagotan diharduten irakasleen ordutegi pertsonalean agertarazi beharko dira ikastetxe horietan ematen dituzten ordu guztiak.

4. Institutuak koordinatzeko, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak ikastetxe horien antolaketa eta funtzionamenduko alderdi puntualak kurtso bakoitzerako erregulatzen dituzten jarraibideetan finkatu ahalko du ikastetxe horietako zuzendariak irakastordutik libre astean zein momentutan egonen diren.

28. artikulua. Taldeak, txandak, eraikinak eta ordutegiak esleitzea.

1. Taldeen banaketa.

Ikasturtearen hasieran, talde baimenduak eratu ondotik, klaustroaren bileran, ikastetxeko zuzendariak irakasgai, arlo, gai edo heziketa zikloetako moduluei dagozkien orduen kopuruaren berri emanen die departamentu didaktiko ezberdinei, eta orokorrean, curriculum ofizialen arabera, horietako bakoitzari dagokien irakaste kargaren berri.

Gainera, zuzendariak Departamentu bakoitzari esleituko dizkio Departamentu horretako irakasleen ordutegiak osatzeko eman behar dituzten antzeko irakasgaiei dagozkien talde zehatzak. Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoaren 41.5 artikuluan aipatzen den esleipena zuzendariak eginen du, irizpide nagusia izanen delarik ahalik eta koherentzia pedagogiko handiena bilatzea eta ikasleek kalitatezko irakaskuntza jasotzeko duten eskubidea errespetatzea; esleipena egitean, halaber, kontuan hartuko da ikastetxeko Koordinazio Pedagogikorako Batzordeak eginiko proposamena. Beraz, antzeko irakasgaiak eman behar dituzten irakasleak dauzkaten Departamentuei esleituko zaizkie, ahal dela, Departamentu hartzailekoetatik curriculum aldetik hurbilen dauden irakasgaiak, eta horien artean, ahal den neurrian, espezializazio maila txikiagoa eskatzen duten taldeak.

2. Txandak eta eraikinak hautatzea.

Ikastetxe batean bi txanda edo gehiagotan ematen bazaizkie ikasketak ikasleei, Departamentu bakoitzeko irakasleak ados jarriko dira beren irakaslana zein txandatan (egunez ala gauez, goizez ala arra- tsaldez) eginen duten finkatzeko. Irakasleren batek ezin badu bere ordutegia osatu aukeratu duen txandan, beste txanda batean osatu beharko du. Departamentuko irakasleak ados jartzen ez badira, artikulu honen "Hautatzeko ordena" izenburuko 4. idazatian ezarritako ordenari jarraituz hautatuko dira txandak.

Ikasketak bi eraikin edo gehiagotan ematen diren institutuetan, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak baimendu ahalko du, hala behar bada, departamentu bakoitzeko irakasleek eraikinak hautatzeko aurreko idazatiko txandak aukeratzeko araubide berbera, baldin eta ikastetxeak dagokion baimena eskatu ondoren, baimen hori bidezkoa juzkatzen badu.

Ikasketak txanda edo eraikin ezberdinetan ematen dituzten ikastetxeetan, ikasketaburu atxikiak behartuta egonen dira klaseak beren eginkizunei dagokien txanda edo eraikin berean ematera.

Bat egitearen ondoriozko ikastetxeetan, ikasketaburuak eta idazkariak klaseak eraikinetako batean emanen dituzte eta zuzendari atxikiak, ikasketaburu atxikiak eta idazkari atxikiak beste eraikinean.

3. Arloak, gaiak, irakasgaiak eta mailak banatzea.

Txanda edo eraikina hautatu ondoren, Departamentuko kideak ados jarriko dira arloak, gaiak, irakasgaiak eta mailak banatzeko. Banaketa honetarako, arrazoi pedagogikoak eta espezialitatekoak hartuko dira aintzat gehienbat.

Maisu-maistren Kidegoko irakasleek beren irakaslana Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloan eginen dute, Plastika eta Ikus-Hezkuntza eta Teknologia bezalako arlo edo gaietan izan ezik, horiek, indarra duen araudiari jarraikiz, dagozkien irakasleei esleituko baitzaizkie.

Hezkuntza Jarduera Antolatua ahal bada Filosofia Departamentuko irakasleek emanen dute, irakasle horiek Filosofia Departamentuaren gaiei dagozkien ordu guztiak bete badituzte, beti ere.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren mailan Natur Zientziak bi arlo hauetan: "Biologia eta Geologia" eta "Fisika eta Kimika" arloetan antolatzen direnean, ahal delarik gai horietako espezialistek emanen dituzte, eta lanpostuen katalogoan erdibana kontatuko dira.

Berariazko Lanbide Heziketa irakasten duten irakasleek beren eskola ordutegia osatu ahalko dute Lanaren bidezko Lanbide Heziketako jarduerak garatuz, behin betiko destinoko ikastetxean irakasleak iraunen duela bermatzeko ezartzen diren kasuetan.

A, B edo D hizkuntz eredua ematen duten ikastetxeetan, ez da zilegi izanen euskarazko postua duen irakasle batek erdarazko klaseak ematea, euskaraz eman beharreko gaiak horniturik ez dauden bitartean.

Halaber, erdarazko postua duten irakasleek ere ez dute zilegi izanen euskarazko klaseak ematea, erdaraz eman beharreko gaiak horniturik ez dauden bitartean. Hori guztia, giza baliabideen antolamenduko beharrek eta ikastetxearen ordu disponibilitateak besterik agintzen ez duten bitartean.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuetan, arlo batean behar adina irakastordu ez dagoenean, eta ikasleen hezkuntza beharrei erantzutearren, jakintza esparru baten barruan bi (eta salbuespenez hiru) curriculum arlo edo ikasgai hartzen dituzten lanpostuak ezar daitezke.

4. Hautatzeko ordena.

Aurreko irizpideak errespetatuz eginen da arlo, gai, modulu, irakasgai eta mailen banaketa.

Adostasunik lortzen ez bada Departamentuko kideen artean, honako prozedurari jarraituko zaio: idazati honetan ezarritako ordenari jarraikiz eta kontuan harturik D.B.H.ko lehen ziklora iritsi diren Maisu-maistren Kidegoko irakasleei buruz azaldu den lehentasuna ziklo horretako ikasketak emateko, hautaketa egiteko lehenengoa den irakasleak lehentasunez eman nahi duen iragasgai eta kurtsoko ikasle talde bat hautatuko du; horren ondoren, hautaketa egiteko bigarrena den irakasleak eginen du, eta horrela hurrengoek, ekintza horretara azaldu diren Departamentuko irakasleen artean lehenbiziko itzuli bat osatu arte. Lehenbiziko itzuli hori amaitutakoan, beste batzuk eginen dira segidan, harik eta irakasle guztiek beren irakastorduak osatu arte edo Departamentuari dagozkion gai eta talde guztiak esleitu arte. Bilkura berezi horretako gorabehera guztiak akta batean azalduko dira, Departamentuko kide guztiek sinatuko dute akta hori eta kopia bat ikasketaburuari emanen zaio.

Maisu-maistren Kidegoko irakasleek, bai kidego horretan jarraitzen badute, bai Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sarturik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Lehen Ziklorako izendatu badituzte, apirilaren 22ko 575/1991 Errege Dekretuko hirugarren xedapen iragankorrean xedatutakoaren arabera (1991-04-23 "E.A.O."), lehentasuna izanen dute Lehen Zikloko ikasketak emateko, irakasle bakoitzari dagokion Departamentuko arlo edo gaiei buruzkoak beti ere. Lehentasun ordena finkatzeko, sarbidea deialdirik zaharrenean lortu izanari eginen zaio kasu eta, antzinatasun horretan berdinketa izanez gero, 4. puntu honen c) idazatian ezarritakoari.

Arloak eta taldeak esleitu ondoren, aurreko lerroaldean aipaturiko irakasleren batzuek ez badute ordutegia osatzen, ikasketaburuak zilegi izanen du beste talde batzuk esleitzea haiei, gaitasuna duten espezialitateko arlo edo gaietan ikasketak egiten dituzten taldeak izanik, beti ere beste Departamentu batekoak.

Gainerako irakasleek beste kurtsoen artean hautatzeko lehentasuna honako ordena honen arabera gauzatuko da:

1) Katedradun diren Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko irakasleak.

2) Ikastetxean behin betiko destinoa duten Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko irakasleak.

3) Behin betiko destinoa izanda, ikastetxean ordutegia osatzerik ez dutelako bertatik mugiarazi dituzten Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko irakasleak.

4) Destino zain dauden Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko irakasleak.

5) Azken oposizio-lehiaketa gainditu duten oposiziogileak.

6) Zerbitzu berezietan dauden funtzionarioak eta lan-kontratatu mugagabeak.

7) Administrazio edo lan erregimenean dauden aldi bateko kontratatuak.

Idazati bakoitzaren barrenean, honela finkatuko da hautatzeko lehentasuna:

a) 1. idazatia: katedradun moduan duten antzinatasuna. Ez da kontuan hartuko borondatezko eszedentzian izandako denbora.

b) 2, 3 eta 4. idazatiak: norbere irakaskidegoan karrerako funtzionario moduan duten antzinatasuna. Ez da kontuan hartuko borondatezko eszedentzian izandako denbora. Funtzionarizatuen kasuan lan-kontratatu finko gisa zein egunetan izendatu zituzten begiratuko da antzinatasuna zehazteko, zerbitzuan egondako lehen urtea kenduta, praktika aldia delako.

c) 1, 2, 3 eta 4. idazatiak: antzinatasunean berdintasunik gertatuz gero, lehentasun ordena zehaztuko da ondoko irizpideak hurrenez hurren aplikatuz:

-Ikastetxean antzinatasun handiena.

-Kidegoan antzinatasun handiena.

-Norberaren Kidegoan sartzeko izandako hautapen prozeduran lortutako puntuaziorik handiena.

d) 5. idazatia: probak gainditu dituzten oposiziogileen Ebazpenetan zein ordenatan agertzen diren.

e) 6. eta 7. idazatiak: Giza Baliabideen Zerbitzuko zerrendetan zein tokitan agertzen diren.

29. artikulua. Ordutegiak prestatu, onetsi eta argitaratzea.

1. Departamentu bakoitzak egindako banaketa errespetatuz, ikasketaburuak egiaztatu eginen du departamentukide bakoitzaren irakastorduak bat datozela Foru Agindu honetan eta, hala bada, berau garatzen duten jarraibideetan ezarritakoarekin, bai eta ikasle talde guztiek badituztela irakasleak edo bete gabeko ordu libreak dituen irakaslerik ez dagoela.

2. Ikasketaburuak ordutegiak prestatuko ditu dagokion araudiak eta, hala denean, Klaustroak ezarritako irizpide pedagogikoei jarraikiz eta departamentu didaktikoek aldez aurretik egindako arlo, gai, modulu, irakasgai eta mailen banaketaren arabera. Irakasleek orduei buruz duten lehenespenak ez du inolaz ere oztopatuko azaldutako irizpideak edo Klaustroak finkatutakoak ezartzea.

3. Ordutegiak prestatzerakoan kontuan hartuko da bereziki, ahal den neurrian eta arestian aipaturiko irizpideen kontrakoa ez bada, klaseak eraikin edo txanda ezberdinetan eman behar dituzten irakasleen egoera, hori dela eta irakasle horiek ahalik eta eragozpen gutxien izan dezaten.

4. Era berean, kontuan hartuko da klaseak unibertsitatean ere ematen dituzten irakasleen egoera, ordutegiak bateragarriak izan ahal ditzaten; horrek ez du esan nahi irakasle horiek Bigarren Hezkuntzako institutuan bete behar duten ordutegian murrizketarik egin daitekeenik.

5. Halaber, dagokion araudian aurreikusiriko ordu murrizketak ere errespetatuko dira.

6. Era berean, ikastetxeak behar diren neurriak hartuko ditu kargu publiko hautetsiak betetzen dituzten irakasleen ordutegia biltzeko, irakasle horiek frogatzen dituzten beharretara egokitzeko.

7. Ordutegia ezin izanen da aldatu geroago irakasleek izan ditzaketen lehenespenengatik.

8. Ikasketaburuek, arestian adierazitako irizpideak kontuan hartuta, irakasleen eskola ordutegia prestatuko dute. Behin prestatu ondoren, ikastetxearen ordutegia Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak onetsiko du; anartean, irakasleek ikasketaburuak egin eta zuzendariak behin-behinekoz onetsi duen ordutegia bete behar dute. Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak ebatziko ditu horri buruzko erreklamazio guztiak, eta horretarako gehienez ere 15 eguneko epea izanen da. Epe hori akitzen bada ebazpen espresurik eman gabe, erreklamazioa ezetsitzat joko da.

9. Beti egon beharko du, edozeinek ikusi ahal izateko moduko tokian, irakasleen gelako iragarki oholean, Ikasketaburutzakoan eta ikastetxeko kide guztiek bistan duten beste tokiren batean, ikastetxearen egoera agertuko duen informazioa, bereziki aipatuz irakasle bakoitzaren ordutegia eta lan tokia, eta zehazki bakoitzaren irakastorduak eta astean zenbatzeko ordu osagarriak. Era berean, zuzendaritza kargu bakoitza ikastetxean zein ordutan egonen den ere adieraziko da.

10. Informazio hori guztia hezkuntza komunitateko edozein kideren eskura egonen da.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehena.-LOGSE Batxilergoa ikasten duten ikasle taldeen irakasle tutoreek astean irakastordu bana emanen dute taldeko ikasleen tutoretza kolektiborako, beti ere, Batxilergoko ikasleentzat Eskola Kontseiluak onetsitako Tutoretza Plan berariazko bat baldin badago.

Bigarrena.-Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoaren Hirugarren Xedapen Gehigarrian ezarritakoaren arabera diharduten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuetan, atxikita dagoen Bigarren Hezkuntzako institutuarekin Hizkuntza eta Gizarte arloetan koordinazio didaktikoaren eginkizunak betetzen dituen irakasleari astean irakastordu bat esleituko zaio, eta beste ordu bat eginkizun horiek Zientzia eta Teknologiaren arloetan betetzen dituenari.

Hirugarrena.-Irakasleek oso-osoan bete beharko dute dagokien irakaskuntza eginkizuna, zeina ez baita irakastea eta ikasleei ikastetxean dauden bitartean kasu egitea soilik, baizik eta beste beharkizunak ere baditu berekin, hala nola, gobernu organoetan eta irakaskuntza koordinazioan parte hartzea eta horiei aktiboki laguntzea baldin eta horien kide ez bada, horrela, guztien partaidetza aktiboaren bidez eta aipatu organo horiek esleituak dituzten eginkizun eta eskumenak zuzenki erabiliz, ikastetxeen antolaketa koherentea eta eraginkorra eta behar bezalako funtzionamendua lortu ahal izan dadin.

Laugarrena.-Heziketa zikloak ematen diren ikastetxeetan departamentu didaktikoak lanbide arloetan eratuko dira, arlo bakoitzean bana. Halere, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak behar diren neurriak arbitratuko ditu zirkunstantzia batzuetan eta baldintza batzuk betetzen direnean lanbide arloari atxikitako departamentuko burutza bat esleitu ahal izateko, ikastetxe horien antolaketa eta funtzionamenduko alderdi puntualak kurtso bakoitzerako erregulatzen dituzten jarraibideen bitartez.

Bosgarrena.-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa behin-behinekoz ematen duten Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako eta herri bereko ikastetxe publikoekin batera funtzionatzen duten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuetako Koordinazio Pedagogikorako Batzordean batzordekide gisa, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen Erregelamendu Organikoaren 44. artikuluan adierazitakoez gainera, beste hauek ere parte hartuko dute: ikastetxeetako DBHko lehen zikloko taldearen koordinatzaileek eta DBHIetako etapako taldekoek, tartean sartuz DBHIetan DBHrako ikasketaburu atxikia ere.

Seigarrena.-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuetan Hezkuntza eta Kultura Departamentuak Natur Zientzietako plazak sortu ahalko ditu. Lanpostu horiek bete ahalko dituzte Fisika eta Kimikako espezialitateetako irakasleek edo Biologia eta Geologiakoek, bereizketarik egiteke.

Zazpigarrena.-Foru Dekretu honetan erreferentziatzat hartzen den araudia beste batekin ordezkatzea suertatuz gero azken hori ere halakotzat hartuko da.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehena.-Koordinazio eginkizunetarako asteko eskola ordua, Foru Dekretu honen 14.4 eta 22.3 artikuluetan aipatzen dena, 1999/2000 ikasturtetik goiti kontatuko da irakasle-tutorearen ordutegi pertsonalean.

Bigarrena.-1998/99 ikasturtearen bukaera arte, goiz-arratsaldeko ordutegia duten ikastetxeetan, Langile Batzordeko kide diren irakasleek edo sekzio sindikalekoek, sindikatu lanerako ordurik ez badute, zilegi izanen dute astearte arratsaldeetan libratzea beren sindikatu lanean aritzeko. Ordutegian sindikatu lanarengatik bi irakastordu zenbatuko zaizkie. Era berean, irakasle horiek zilegi izanen dute astean ordubete libratzea, goizez, ikasleei zuzenki kasu egiteko ez direnetatik.

Goizeko lanaldia duten ikastetxeetan, pertsona horiei asteartean ez zaie irakaste kargarik ezarriko eta lanaldiko azken bi orduetan ikastetxera joan beharretik salbuetsirik egonen dira. Sindikatu laneko bi ordu horiek irakastordu gisa zenbatuko dira.

Halaber, sindikatu lanerako liberazio erdia duten irakasleak dauden ikastetxeetan kontuan hartuko da horien berezitasuna beren orduak bildu ahal daitezen, sindikatu lanak sortzen dizkien beharren eta ikastetxeen antolaketa ahalbideen arabera.

Hirugarrena.-Foru Dekretu honen Laugarren Xedapen Gehigarrian ezarritakoa galarazi gabe, ikastetxean matrikulatutako ikasle gehienek Bigarren Mailako Lanbide Heziketa ikasten badute, institutuetan espezialitate bakoitzeko departamentu teknologiko bana eratuko da, irakaskuntza horiek ematen direino.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe gelditzen dira Foru Dekretu honek manatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo beheragoko arau guztiak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.-Hezkuntza eta Kultura kontseilariari baimena ematen zaio Foru Dekretu honetan xedatutakoa bete eta garatzeko behar diren xedapenak dikta ditzan.

Bigarrena.-Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren seian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A9806820

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa