(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

Nire NAOrako sarrera

Laguntza

Ikusi pausoz pauso nola moldatu hobeki Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Edo, nahaigo baduzu, joan zuzenean nahi duzun atalera.

Zer da bilatzailearen eremu bakoitza? Zer egin dezaket bertan?

Bilaketa-eremu hauetako bat edo gehiago erabiltzeko aukera ematen dizu bilatzaileak:

  • Iragarki osoan: iragarkian nonahi dauden hitzak bilatuko ditu.
  • Idazpuruan: idatzitako hitza(k) iragarkiaren idazpuruan bilatuko d(it)u, ez beste inon.
  • Atal honetan(*): Iragarkiak sailkatzeko ataletako batean bilatzeko modua eskaintzen du. Atala aukeratzeko, goitik beherakoan ageri direnetako batean egin klik:
    • Foru Legeak eta Legegintzako Foru Dekretuak
    • Foru Dekretuak
    • Foru Aginduak
    • Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza.
    (*)2003ko abenduaz geroztik argitaratutako aldizkarietarako baizik ez du balio atal honek.
  • Udala / Kontzejua(*): Nafarroako Aldizkari Ofizialera Toki administrazioren batek bidalitako iragarkiak bilatzen ahal dituzu ((udal, kontzeju, mankomunitate...). Besteren baten iragarkiak bilatzeko, ordea, erabili “Beste igorle batzuk” eremua.
    (*)2003ko abenduaz geroztik argitaratutako aldizkarietarako baizik ez du balio atal honek.
  • Beste igorle batzuk(*): PNAOra edozein igorlek bidalitako iragarkiak bilatzen ahal dituzu, Toki Administraziokoak izan ezik. Adibidez: Nafarroako Gobernuaren Departamentuak, Epaitegiak, Estatuko Administrazioaren erakundeak...
    (*)2003ko abenduaz geroztik argitaratutako aldizkarietarako baizik ez du balio atal honek.
  • Noiz argitaratua: aukeratu goitik beherakoan zure ustez noiz argitaratu zen bilatzen ari zaren iragarkia.
  • Data hauen artean argitaratua (uuuu/hh/ee): denbora tarte batean argitaratutako iragarkiak hautatzen ahal dituzu. Ezin da bilaketarik egin bakar-bakarrik dataren arabera. Beraz, datuen araberako bilaketa aurreko bilaketa-moduren batekin konbinatu behar da.

Nola lortu emaitza hobeak

Emaitza zehatzagoak lortzeko, bilaketa ahalik gehiena mugatzea komeni zaigu, ahal dela eremu bat baino gehiago erabiliz aldi berean.

Aurkitutakoa sartzeko edo baztertzeko, eragileak erabiltzen ahal dira bilaketetan. Kakotxak ere erabiltzen ahal dira: hitz sail bat kakotxen artean sartuz gero, hitz multzo hori horrelaxe duten iragarkiak erakutsiko ditu, hau da, hitz horiexek eta kakotxen artean idatzita dauden bezalaxe. Beraz, erabili baino lehenago, seguru egon behar dugu bilatzen ari garen bezalaxe argitaratu zela NAOn.

Nola erabili eragileak bilaketetan

Bilaketa zorrotzagoak egin eta emaitza zehatzagoak lortzeko, eragile hauek erabiltzen ahal ditugu:

  • OR: hitz horietako bat agertzen den iragarkia bilatu nahi dugu, nahiz eta hitz guztiak ez agertu.
    Adibidez: "Udala / Kontzejua" izeneko eremuan “Lizarra OR Tafalla” jarriz gero, Lizarrako edo Tafallako Udalak argitaratutako iragarkiak agertuko dira (batak zein besteak argitaratuak).
  • AND: bilatzen ditugun iragarkiek hitz guztiak izan behar dituzte. Hauxe da funtzionatzeko modu arruntena, eragilerik jartzen ez bada
  • AND NOT: aditzera ematen du iragarkiak lehenbiziko hitza izan behar duela, baina ez bigarrena.
    Adibidez: "Lizarra AND NOT Tafalla" jarriz gero, Lizarra bai baina Tafalla agertzen ez den iragarkiak emanen dizkigu. Hau da, iragarki batean Lizarra eta Tafalla batera agertuz gero, hori ez digu emanen.
  • Parentesiak + eragileak: bilaketaren parte batzuk bildu daitezke, eragileak hitz bat baino gehiagorekin erabiltzeko.
    Adibidez: (Lizarra OR Tafalla) AND NOT Tutera jarriz gero, Lizarra edo Tafalla hitza bai baina Tutera hitza ez duten iragarkiak agertuko dira.

Bilaketa adibideak

Iragarki osoan:

“Txertaket*” “egutegi*” 2010

Txertaketen egutegi ofiziala bilatzeko bidea ematen dizu. Bilatzaileak “egutegi” eta “txertaketa” hitzak dituzten iragarkiak hautatzen ditu, deklinabide atzizkia edozein dutela ere. 2010 ere jarri dugunez bilaketa-hitz modura, urte hartakoak emanen ditu, ez besterik.

“Lehen Hezkuntzako” “laguntz*" “ikasliburu*” “2010*”

Lehen Hezkuntzan 2009/2010 ikasturtean ikasliburuak erosteko beka eta diru-laguntzen deialdiaren bila gabiltza. Bilaketa honetan bakarka doazen hitzak eta katea osatzen dutenak elkartu ditugu. Kakotx artean eta izarñorik gabe bildu ditugunak horrela aurkitzea espero dugu, “lehen hezkuntzako”. Bakarka doazenentzat, ordea, izarñoak deklinabide kasu guztien aukera uzten digu zabalik.

"15/2007 Foru Dekretua”

Iragarki batean ageri den hitz kate bat zehatz-mehatz zein den jakinez gero, kasu honetan bezala, hura aurkitzeko modu errazena hitz katea kakotxen artean sartzea da. Adibide honetan, esate baterako, foru dekretu hau aurkitu dugu, idazpuruan horrela ageri baita, baina, horrekin batera, baita 15/2007 Foru Dekretua horrela (nor kasuan eta singularrean) aipatzen den beste edozein iragarki ere.

Idazpuruan:

Lezkairuko Udal Plana

Bilatzen ari garen hitzak iragarkiaren idazpuruan galdetuta, zera zehazten diogu bilatzaileari: sartutako hitzek idazpuruan agertu behar dutela nahitaez.

Udala / Kontzejua(*):

Elizondo Data hauen artean argitaratua (uuuu/hh/ee): 2007/05/01- 2007/08/01

2007ko maiatzetik abuztura Elizondoko Udalak zer iragarki argitaratu dituen da gure galdera. Horrela, iragarkiak argitartzen dituen edozein erakundek zenbait ezaugarri betetzen dituzten iragarkiak kontsultatzen ahalko ditu.

Atal honetan:

Oposizioak eta lehiaketak. Lan Publikoaren Eskaintza.

Horrela, bai Nafarroako Gobernuak bai udalek iragarritako Lan Publikoaren Eskaintza ikusiko dugu. Dataren arabera ordenatzeko agindua emanez gero, iragarkiak berrienetik zaharrenera agertuko zaizkigu.

Eragileen bidezko bilaketak:

(Deialdia ingeniari) AND NOT tekniko

Ingeniari izateko deialdiak bilatu nahi ditugu, ingeniari tekniko izateko direnak kenduta. Bilaketa are gehiago zehaztu nahi badugu, denbora epea ere gehitu dezakegu (esate baterako, aurten argitaratu direnak, besterik ez).

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa