(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

Nire NAOrako sarrera

Laguntza

Ikusi pausoz pauso nola moldatu hobeki Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Edo, nahaigo baduzu, joan zuzenean nahi duzun atalera.

Zer da alerta bat?

Alerta abisu bat da, posta elektronikoz jasoko duzun mezu bat, NAOn argitaratu diren iragarkietatik interesatzen zaizkizunen berri emanen dizuna. Mezu hauek jaso ahal izateko, lehenbizi erregistratu egin behar duzu, eta jaso nahi duzun abisu bakoitzerako alerta bat sortu.

Nola erregistratu alertak sortzeko?

Erregistratzeko, NireNAO zerbitzuaren erabiltzaile izan behar duzu aurretik. Oso erraza da. Formulario batean eskatzen zaizkizun datuak sartu besterik ez duzun egin behar: helbide elektronikoa (abisuak jasotzeko) eta pasahitza.

Alerta bat nola sortu

Alerta bat sortzeko, lehenbizi bilaketa bat egin behar duzu bilatzailean. Bilaketa zenbat eta zehatzagoa izan, orduan eta emaitza hobeak emanen dituzte alertek. Hasieran bilaketak emaitzarik ematen ez badu ere, ez du axola. Ailegatuko zaizkizu abisuak, bilaketa-irizpide horiek betetzen dituen iragarkirik argitaratzen baldin bada.

Klik egin “Bilaketa hau alerta bihurtu” izeneko estekan, bilaketaren emaitzen ondoan ageri den laukian.

Hurrengo pantailan, alertari izen bat jarri, nolako alerta den ongi adierazten duen izen bat, eta gero klik egin "Erantsi alerta" botoian.

Sortutako alertaren bilaketa-irizpideak betetzen dituen iragarki bat argitaratzen den bakoitzean, mezu bat jaso duzu posta elektronikoz.

Alerta bat nola sortu, pausoz pauso

Zure intereseko alerta bat sortzeko, urrats hauek egin. Ikus dezagun adibide bat.

Abisua bidaltzea nahi dut, Murchanteko iragarki bat agertzen den aldiro.

  1. Izena eman behar duzu NireNAO zerbitzuaren erabiltzaile izateko, oraindik egin ez baduzu.
  2. Egizu bilaketa bat: hurrengo irudian azaltzen den bezala, "Udala edo Kontzejua" izeneko eremuan Murchante idatzi, besterik ez.
  3. Bilaketaren emaitzarekin, sortu alerta bat, “Bilaketa hau alerta bihurtu” laukian klik eginez.
     
  4. Alertari izena eman, eta klik egin “Erantsi alerta” botoian.

Hemendik aurrera, Murchantetik igorritako iragarki bat argitaratzen den aldiro, abisua bidaliko dizugu posta elektronikoaren bidez.

Hau adibide bat besterik ez da. Bilaketa aurreratua eta alertak konbinatuz, askoz ere aukera gehiago dituzu, eremu desberdinetako hitzetarako alertak edo hitz konbinazio baterako alertak sortzen ahal direlako.

Nola gorde iragarki bat

Zure zerrendari iragarki bat gehitzeko, NireNAOn erregistraturik egon behar duzu, eta honako hauek egin:

  1. Sar zaitez, lehenbizi, interesatzen zaizun eta gorde nahi duzun iragarki edo xedapenean.
  2. “Gorde Nire iragarkiak orrian” izeneko laukian klik egin, eta automatikoki gordeko da.

NireNAO/Nire iragarkiak eremura sartuz, gordetako iragarki guztiak kontsultatzen ahal dituzu.

Zure zerrendatik iragarki bat desagerrarazteko, klik egin iragarki horren “Ezabatu” ikonoan.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa