“Euskal Liburuaren V. Irakurketa Publikoa” ospatuko du datorren ostiralean Iruñeko Biurdana Institutuak
miércoles, 31 de marzo de 2004Datorren ostiralean, apirilak 2, Biurdana B.H.I.ak Euskal Liburuaren V. Irakurketa Publikoa ospatuko du, aurreko edizioetan bezala, zentroko partaideez gain, euskal kulturarekin erlazionaturiko pertsona ospetsu batzuek parte hartuko dutelarik. Aurten aukeratutako lana Nikolas Ormaetxea "Orixe"ren "Euskaldunak" izan da.
Jarduera publikoa goizeko 9,30ean hasi eta 14,00etan amaituko da. Irakurleek Institutoko Euskara Departamentuko irakasleek aukeratutako zatiak irakurriko dituzte.
Irakurketari amaiera emateko Pello Salaburu euskaltzain eta EHUko irakasleak, Pello Lizarralde idazleak eta Paulo Iztueta adituak hartuko dute parte azken txandan.
Jendaurreko irakuketaz gain, institutoko hiru gelari Orixe, Arturo Campion eta Etxaun Iruri izenak jarriko zaizkie.
Nikolas Ormaetxea Pellejero "Orixe" Orexan (Gipuzkoa) jaio zen 1888an. Hirukia zenez, Uitzira (Nafarroa) eraman zuten, han hamazazpi urte bete arte bizi izan zelarik. Xabierrera joan zen Jesuitekin ikastera. Konpainian hamasei urte egin ondoren, 1923an kanporatu egin zuten.
1931ra bitartean Bilbon izan zen, Azkueren ondoan Euskaltzaindiko bulegoan lehenengo eta "Euzkadi" egunkarian geroago. Errepublika garaian "Euskaldunak" poema epikoa idazteari ekin zion, Euskaltzaleak elkarteak eskatuta.
Gerra Zibilaren garaian, sei hilabete eman zituen kartzelan eta erbestera jo zuen, lehendabizi Frantziara eta gero Amerikara. Atzerrian lan ugari idatzi ondoren, 1954an sorterrira itzuli zen. 1959an euskaltzain izendatu zuten.
"Orixe" 1961ean hil zen Añorgan.
Bere lan ezagunenak honako hauek dira: "Euskaldunak" eta "Barne-muinetan" poesian, "Santa Cruz apaiza" eta "Kito-n arrebarekin" prosan edo "Jainkoaren bila" prosa erlijiosoan. Honez gain, saiakera ugari argitaratu zituen argitalpen desberdinetan eta itzulpen asko egin zituen.