Descárgate la app
Chivite Lehendakariak Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak deitu ditu
2023ko apirilaren 3a
Chivite Lehendakariak Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak deitu ditu
La Presidenta de Navarra, María Chivite, ha firmado esta mañana en su despacho el decreto foral de convocatoria de elecciones al Parlamento Foral, que se publicará mañana martes en el Boletín Oficial de Navarra, el mismo día en el que entrará en vigor.
Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak gaur goizean sinatu du bere bulegoan Foru Parlamenturako hauteskundeen deialdiaren foru-dekretua, eta bihar, asteartea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, indarrean sartuko den egun berean.
Parlamenturako hauteskundeak datorren maiatzaren 28an, igandea, ospatuko dira, beste bi hauteskunde hitzordurekin batera: udal hauteskundeak, estatu eskumenekoak alegia, eta zinegotzigoarena, zein Exekutiboak deitu zuen joan den asteazkenean, martxoak 29 adostu akordioaren eskutik.
Nafarroako hauteskunde kanpaina, beraz, 15 eguneko iraupenarekin, maiatzaren 12ko, ostirala, zero orduetan hasiko da, hilaren 27ko zero orduetan amaituz. Halaber, deialdi honetako foru dekretuan xedatuaren arabera, boto-ontzietatik aterako den Nafarroako Parlamentu berriaren eraketa-data izango da: ekainak 16, ostirala, 11etan.
Sinadura honetarako ekitaldi instituzionala, Maria Chivite Lehendakariaren bulegoan ospatu da, 12:30etan, eta jarraian, hedabideen aurrean agertu da Nafarroako Jauregian. Bere mintzaldian, Chivite Lehendakariak aitortu du "amaitzear gauden legegintzaldi honetan lana eta aurrerapena izan direla nagusi, ikaskuntza itzelarekin, eta beste behin ere agerian jarri dela gai garela egoera konplexuak, ezezagunak gainditzeko, esaterako pandemia bat edo ziurgabetasunak, adostasuna eta ekintza bateratua oinarritzat hartuz bideratzen ditugunean".
Ildo horretatik, Maria Chivitek gogorarazi du Parlamentuak foru Gobernuaren 97 ekimen legegile onartu dituela, horietatik 38 aho batez eta 31 aurkako botorik gabe. "Beraz, alditan zarata eta polarizazioa nagusitu izan arren, agerikoa da elkarrizketak eta akordioak, politikaren ardatz nagusi izanik, Nafarroako herritarren onerako funtzionatu dutela” erantsi du.
Azkenik, Nafarroako Lehendakariak Gobernuari eta foru Administrazioaren multzoari, Parlamentuari, udalei eta erakunde publikoei eta gizarte zibilari nahiz ekimen pribatuari bere lana eskertu die. Aldi berean, esan du "erakundeek, hauteskundeak ospatu ondoren, ahalik eta azkarren betetasunez lanari ekin ahal izatea nahi genuke, izan ere, erronka eta jarduera ugari daude abian jarri, jarraitu eta gainditzeko".