Castellano | Euskara | Français | English
(Testu bateratua. Jatorrizkoa 2005eko 58. NAOn argitaratua, maiatzaren 16an. Aldaketak: 179/2009 Foru Agindua, apirilaren 8koa; 202/2006 Foru Agindua, ekainaren 5ekoa; 127/2008 Foru Agindua, apirilaren 4koa)
Atarikoa
Irailaren 29ko 1786/2003 (EE) Erregelamenduak Kontseiluaren 603/95 (EE) Erregelamendua ordeztu zuen, Europar Batasuneko bazka lehortuen merkatuen antolamendua finkatzen duena, eta martxoaren 7ko 382/2005 (EE) Erregelamenduak, berriz, Batzordearen 785/96 Erregelamendua ordeztu zuen, aplikazio xedapenak ezartzen zituena.
Otsailaren 22ko 283/1999 Errege Dekretuaren lekua martxoaren 18ko 311/2005 Errege Dekretuak hartu du eta bazka idortuen sektoreko laguntzen oinarrizko arauak ezarri ditu.
1782/2003 (EE) Erregelamenduak bazka idortuak ekoizten dituzten nekazarientzako laguntza zuzeneko bat sortu du, 2006/07tik aurrera ordainketa bakarraren araubidean sartuko dena. Bitarte batez, 2005/06 kanpainarako, 382/2005 (EE) Erregelamenduak laguntza eraldaketa-industriaren bitartez bideratzea ezarri du.
Aldaketa funtsezkoak egin dira bazka idortuen Merkatu Bateratuen Antolamenduari buruzko araudi argitaratu berrian. Horregatik, Batasuneko erregelamenduak eta gai honetan estatuak emandako oinarrizko legeria zuzenean aplikatzea galarazi gabe, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari interesgarria iruditu zaio, interesatuek hobeto ulertu ahal izan dezaten eta informaturik egon daitezen, alde batetik foru agindu hau ematea, bertan ezartzen baitira Nafarroako bazka idortuen sektorearentzako laguntzak eskatu, tramitatu eta emateko prozedura, eta, bestetik, 2002ko martxoaren 1eko Foru Agindua indargabetzea.
Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta haren lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluko 2. idatz-zatiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, agindu dut:
I. KAPITULUA. Laguntzaren onuradunak eta merkaturatzearen beste eragile batzuk
1. artikulua. Xedea.
1. Foru agindu honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatean bazka idortuen sektorearentzako laguntzak emateko prozedura ezartzea. Laguntza horiek honako hauetan daude aurreikusita: Kontseiluaren irailaren 29ko 1786/2003 (EE) Erregelamenduan eta Batzordearen martxoaren 7ko 382/2005 (EE) Erregelamenduan, eta martxoaren 18ko 311/2005 Errege Dekretuan.
2. Produktu horien merkaturatze kanpaina urte bakoitzeko apirilaren 1ean hasi eta hurrengo urteko martxoaren 31n amaituko da, hala ezartzen baitu 1786/2003 (EE) Erregelamenduko 2. artikuluak.
2. artikulua. Onuradunak.
Laguntzen onuradun dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak baimenduntako eraldaketa-enpresak, baldin eta beren instalazioak Nafarroan badituzte eta, Europar Batasuneko erregelamenduetan, 311/2005 Errege Dekretuan eta foru agindu honetan ezarritakoari jarraituz, jatorri hauek dituzten bazkak prozesatzen badituzte:
a) Eraldatuko diren bazken ekoizleekin egindako kontratuak.
b) Beren ekoizpena edo, batasunak direnean, kideena; hain zuzen ere, azaleraren adierazpena izan duten lurzatietan lortutakoa.
c) Idortu eta birrintzeko bazken erosle baimendunak, bazken ekoizleekin kontratuak egin dituztenak.
3. artikulua. Eraldaketa-enpresa izateko baimena.
1. Baimena eskuratu nahi duten enpresek, 1786/2003 (EE) Erregelamenduari jarraituz, merkaturatze kanpaina hasi baino lehen aurkeztuko dute, Nekazaritza Zerbitzuan, 1. eranskineko ereduaren araberako eskabidea eta, horrekin batera, oroit-idazki teknikoa, 382/2005 (EE) Erregelamenduko 5. artikuluan aipatutako hauek bilduko dituena gutxienez:
a) Eraldaketa-enpresaren esparruaren deskribapena; honako toki hauek azaldu beharko ditu zehazki: bazkak eta, halakorik bada, eraldatuko diren bestelako produktuak sartzeko tokiak, biltegiak eta produktu bukatuen irteera-tokia, eta eraldaketa-instalazioen eremua.
b) Instalazio teknikoen deskribapena, zehazki deshidratatze labeak eta bazka birrintzeko eta pisatzeko instalazioak -orduko lurruntze ahalmena, funtzionamenduko tenperatura eta lurrintzea lortzeko behar den erregaiaren kontsumoa adierazita-, egitekoak hauek baitira: bazka berdearen deshidratatzea, eguzkitan idortutako bazken ehoketa, proteinen kontzentratuak luzerna eta belar zukutik ateratzea edo azken horietatik ateratako produktu deshidratatuak. Kogenerazio kasuetan, txosten teknikoa erantsiko da, dagokion elkargoak ikus-onetsia. Bertan frogatuko da kogenerazio ekipoak tromelari orduoro igortzen dizkion kilokalorien kopurua, bai eta deshidrataziorako erabiltzen den energia-portzentajea ere. Adierazi behar da halaber tromel bakoitzean instalatutako termografoa zer motatakoa den eta zer ezaugarri dituen, eta gauza bera tenperatura neurtzeko zunda dagoen lekuari buruz, hala agintzen baitu 382/2005 (EE) Erregelamenduko 2.2.a) artikuluak eta 311/2005 Errege Dekretuaren 4. artikuluak.
c) 382/2005 (EE) Erregelamenduko 2.5 artikuluak eta 5. artikuluko a) letrak diotenaren arabera, deshidratatze prozesuan edo aurretik erabilitako gehigarrien zerrenda, bai eta fabrikazioan erabilitako gainerako produktuak eta produktu bukatuak azalduko dituen zerrenda ere.
d) Izakinen kontabilitatearen erregistroen ereduak. Horien bidez, egunero honakoen jarraipena egin ahalko da: deshidratatu eta/edo txikitzeko sartzen diren produktu kopuruak, ekoitzitako kopuruak eta fabrikazioan erabiltzen diren eranskarien edo gainerako gehigarrien kopuruak; baimendutako enpresa baten esparruan onartzen edo berronartzen diren bazkek berariazko erregistroa beharko dute izakinen kontabilitatean. Betiere, izakinen kontabilitateak, gutxienez, 1786/2003 (EE) Erregelamenduko 10. artikuluan eta 382/2005 (EE) Erregelamenduko 12. artikuluan eskatutakoa bildu beharko du.
Eskabidearekin ondoko agiri hauek aurkeztuko dira:
e) Pertsona fisikoen kasuan eskatzailearen nortasun agiri nazionala edo, bidezko denean, ahalordetze eskritura.
f) Eskatzailea pertsona juridikoa baldin bada, eratze eskritura edo Sozietate Anonimoen edo Erantzukizun Mugatuko Sozietateen Legeari egokitzearena, kasuan-kasuan bidezkoa dena, Merkataritza Erregistroan behar bezala inskribatua (erregistraturik eskatzea zilegi denean, merkataritzako legeriaren arabera), eta behar adinako notario-ahalmena, sinatzailearen ordezkaritza frogatzen duena.
g) Kooperatiben kasuan, eratze eskritura eta Kooperatiben Erregistroaren inskripzio-ziurtagiria
h) Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren azken ordainagiria.
i) Kanpainan zehar aldatzen baldin bada baimena eskatzeko aurkeztutako txosten teknikoan ageri diren azalpenetakoren bat, eraldaketa-enpresak Nekazaritza Zerbitzuari adierazi beharko dio, hamar egun naturaleko epean, baimenaren berrespena lortzeko.
2. Merkaturatze kanpaina hasi baino lehen eta lurrean bertan egiaztaturik arauetan ezarritako baldintzak betetzen direla, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak, Nafarroako Foru Komunitatean laguntzak ordaintzen dituen erakundeko zuzendaria den aldetik, baimen eskaerak ebatziko ditu: Salbuespenez, behin-behineko baimena ematen ahal zaio kasuan kasuko kanpaina hasi eta hurrengo bi hilabeteetarako gehienez ere.
Behin-behineko baimenaldian eraldatutako bazka sartzen ahal da bazka idortuetarako laguntzen araubidean, baldin eta industriak behin betiko baimena kanpainaren lehenbiziko bi hilabeteetan lortzen badu.
3. Aurreko kanpainetan eraldaketa-enpresa gisa aritzeko baimena eskuratu zuten enpresek Nekazaritza Zerbitzuari idatziz adierazi beharko diote eraldaketa-enpresa gisa jarraitzeko asmoa, betiere egindako aldaketak adieraziz, halakorik egin badute. Halaber, behar den dokumentazioa bidali beharko dute aurreko 1. ataleko baldintzak betetzeko. Nekazaritza Zerbitzuak urtero berretsiko du baimen hori kanpainaren hasiera baino lehen.
4. 382/2005 (EE) Erregelamenduaren 7. artikuluarekin bat, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak eraldaketa enpresa bati emandako baimena aldi baterako etenda utziko du, urte batetik hiru urtera bitarte, Foru Komunitateko, Estatuko eta Europar Batasuneko araudian ezarritako baldintzetakoren batzuk betetzeari uzten badio, eta epe hori zehazteko arau-haustearen larritasuna hartuko da aintzat, betiere 30. artikuluan ezarritakoa galarazi gabe. Baimena kentzeak zehapena bide administratiboan irmo bihurtzen den kanpainaren ondokoaren hasieratik aurrera izanen ditu ondorioak.
4. artikulua. Eraldaketa-enpresen betebeharrak.
Eraldaketa-enpresek 1786/2003 (EE) Erregelamenduan ezarritako baldintzak bete behar dituzte, bai eta 382/2005 (EE) Erregelamendua eta 311/2005 Errege Dekretua ere, eta zehazkiago:
a) Foru agindu honen 2. artikuluan ezarritako modalitateetakoren batean eskuratutako bazka baizik ez dute prozesatuko.
b) Idortze artifizialerako bazkak honako hauek dira: eraldaketa lantegira xeheturik eta %25 baino hezetasun handiagoarekin iristen direnak.
c)
d) Halaber, eraldaketa-enpresak 382/2005 (EE) Erregelamenduaren 9. artikuluanaurreikusitako eragiketaren bat egin nahi duenean, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritza Zerbitzuaren aldez aurreko baimena eskatu beharko du, eta hark ezarriko dizkio lana egiteko baldintzak eta gainbegiratuko ditu eragiketak.
Espezie nahastuekin egiten badira bazka idorrak, eta tartean badira bazka-zerealak, enpresek bi egun lehenago eman beharko diote horren berri Nekazaritza Zerbitzuari, eta zereal horiek zein proportziotan sartuko diren adierazi beharko dute. Nahasketa horietatik sortutako produktuak ez dira gordeko bazka deshidratatuak edo proteina-kontzentratuak gordetzen diren biltegi beretan.
e) Izakinen eguneroko kontabilitatea eginen dute, gutxienez, eta1786/2003 (EE) Erregelamenduko 10. artikuluan eta 382/2005 (EE) Erregelamenduko 12.ean aipatzen direnak bilduko ditu. Laguntzarako eskubidea kontrolatzeko beharrezkoak diren frogagiriak aurkeztu beharko dituzte, bereziki 785/95 (EE) Erregelamenduko 13. artikuluan aipatzen direnak.
Izakinen kontabilitate hori bereizita eginen da; hau da, 382/2005 (EE) Erregelamenduko 2. artikuluaren 1. puntuko a), b), c) eta d) atalek aipatzen dituzten produktuetako bakoitzak berea izanen du.
Eraldaketa enpresa batek arestian aipatutakoak ez diren produktuak deshidratatu edota egiten baditu, berariazko kontabilitate bereizia izan beharko du deshidratatu edo egiten dituen beste produktuentzat.
382/2005 Erregelamenduko 7. artikuluan xedatutakoa gorabehera, kontabilitatean errakuntzarik edo hutsik aurkituz gero (zuzentzeko modukoak Nekazaritza Zerbitzuaren txostenaren arabera), laguntzen tramitazioa geldiarazi eginen da, harik eta enpresak huts horiek zuzentzen dituen arte, eta epe bat jarriko zaio horretarako. Epe horretan hutsak zuzendu ezean, edo zuzenezintzat jotzen badira, bazka kopuru horietarako dirulaguntza ukatuko da, hau da, onuradunari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik prozesua kontrolatzerik ez dagoen epean produzitutako bazka kopuruetarako dirulaguntza, eta 382/2005 Erregelamenduko 30. artikuluan ezarritako murrizketak eta bazterketak eginen dira.
Inola ere ez da onartu behar dokumentazio gehigarria geroago aurkeztea bazka-izakinak justifikatzeko, kontrola egin zenean bazka horiek ez baldin bazeuden agirietan jasoak.
f) Nekazaritza Zerbitzuan, arauzko epeetan, honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
-Foru agindu honen II. kapituluan aipatzen diren kontratu, azalera eta emanaldien deklarazioen kopia.
-Euskarri magnetikoa, kontratu eta deklarazioetan sartutako laborantzako lurzati guztiak bilduko dituena, adieraziko den formatua erabilita.
g) Bazka idorrak enpresatik ateratzen diren momentuan hartuko dira laginak; pisatu ere, enpresatik ateratzen direnean egin behar dira, 382/2005 (EE) Erregelamenduko 10. artikuluaren arabera.
h) Neurtzeko aparatuetan disfuntziorik gertatzen bada, eraldaketa-enpresak horren berri emanen dio Nekazaritza Zerbitzuari. Ez da inola onartuko egiaztapen bat egin beharreko momentuan ematea horren berri. Horrela gertatuz gero, bazka kopuru horietarako dirulaguntza ukatuko da, hau da, onuradunari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik prozesua kontrolatzerik ez dagoen epean produzitutako bazka kopuruetarako dirulaguntza, eta 382/2005 Erregelamenduko 29. artikuluan ezarritako murrizketak eta bazterketak eginen dira.
i) Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritza Zerbitzuari jakinarazi beharko diote dirulaguntza jaso dezakeen bazka idortuaren ateratze programa, 382/2005 (EE) Erregelamenduko 10. artikuluaren 2. atalean aurreikusi egiaztapenak egiteko.
Bazka ateratzeko programa jakinarazten denetik produktua benetan ateratzen den arteko gutxieneko denbora ez da inoiz ere ordu betetik beherakoa izanen, eta betiere kargatzen hasi baino lehen egin beharko da. Denbora horretan, garraiorako ibilgailuak enpresan egon beharko du eta kudeaketa-organoaren eskura, egin beharreko kontrolak behar bezala egin ditzan.
Bazkaren ateratze programa jakinarazten denetik produktua ateratzen den arteko gutxieneko denbora ez da inoiz ere ordu betetik beherakoa izanen, eta betiere kargatzen hasi baino lehen egin beharko da. Ibilgailuak enpresatik irten baino lehen bertan eginen duen denbora, kasu horietan, 10 minutu izanen da.
Ateratzeko edo nahasketa bat egiteko ordutegi ezarria aldatzen bada, jarduera horiek aldez aurretik jakinarazi diren kasuetan, eraldaketa-enpresak Nekazaritzako Zerbitzuari jakinarazi beharko dio, aurreko lerroaldean ezarritako baldintza berberetan. Ez da inola ere onartuko egiaztapen bat egin beharreko momentuan ematea baliogabetze edo aldaketa horren berri.
Produktuak astegunetan aterako dira (larunbatetan ez), 08:00etatik 19:00etara bitartean, eraldaketa-enpresaren "komertzialerako" irteerak ez diren gainerakoetan. "Komertzialerako" irteerak, 08:00etatik 14:30era bitartean eginen dira.
Esandako orduetatik kanpora egindako ateratzeak, eta behar den epean jakinarazi gabeak badira, dirulaguntzarik gabe geldituko dira.
Agintari eskudunak egiaztatzen badu aldez aurretik jakinarazitako ateratzea ez dela egin edo garraiorako ibilgailua ez zegoela enpresan aipatu diren denbora-tarteetan, Batzordearen 382/2005 Erregelamenduko 29. artikuluan ezarritako murrizketak eta bazterketak eginen dira, eta baimena kentzen ahalko da (otsailaren 22ko 311/2005 Errege Dekretuaren 9.3. artikulua).
j)
k) Bazken pisua eta hezetasuna neurtzeko tresnen kalibrazioaren ziurtagiria izan beharko dute.
l) Kanpaina-bukaeran eta hurrengo kanpainaren maiatzaren 1a baino lehen energia-kontsumoaren balantze bat aurkeztu beharko du, 382/2005 (EE) Erregelamenduko 13.1.e) artikuluak aipatzen duena, erregelamendu horren 33.2.e) artikuluak ezarritakoa betetzeko.
m) Halaber, eraldaketa-enpresek 1786/2003 (EE) Erregelamenduan ezarritako baldintzak bete behar dituzte, bai eta 382/2005 (EE) Erregelamenduan eta 311/2005 Errege Dekretuan ezarritakoak ere.
5. artikulua. Bazka-erosleentzako baimenak.
1. Idortu eta birrintzeko bazken erosle moduan 382/2005 (EE) Erregelamenduko 6.artikuluko baimena eskuratu nahi duten pertsona fisiko edo juridikoek 2. eranskineko ereduaren araberako eskabidea aurkeztu beharko dute, merkaturatze kanpaina hasi aurretik, Nekazaritza Zerbitzuan.
2. Merkaturatze kanpaina hasi aurretik, eta arauek ezarritako baldintza guztiak betetzen direla egiaztatu ondoren, baimen eskabideak ebatziko ditu Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak. Salbuespenez, behin-behineko baimena ematen ahal zaio kasuan kasuko kanpaina hasi eta hurrengo bi hilabeteetarako gehienez ere.
Behin-behineko baimenaldian eskuratutako bazka sartzen ahal da bazka idortuetarako laguntzen araubidean, baldin eta erosleak behin betiko baimena kanpainaren lehenbiziko hi hilabeteetan lortzen badu.
3. Aurreko kanpainetan eraldaketa-enpresa gisa aritzeko baimena eskuratu zuten erosleek Nekazaritza Zerbitzuari idatziz adierazi beharko diote, merkaturatze kanpaina hasi baino lehen, erosle jardueran jarraitzeko asmoa, betiere egindako aldaketak adieraziz, halakorik egin badute.
4. 382/2005 (EE) Erregelamenduaren 7. artikuluarekin bat, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak bazka erosleei emandako baimena aldi baterako etenda utziko du, urte batetik hiru urtera bitarte, Foru Komunitateko, Estatuko eta Europar Batasuneko araudian ezarritako baldintzetakoren batzuk betetzeari uzten badiote, eta epe hori zehazteko arau-haustearen larritasuna hartuko da aintzat, betiere 382/2005 (EE) Erregelamenduaren 30. artikuluan ezarritakoa galarazi gabe. Baimena kentzeak zehapena bide administratiboan irmo bihurtzen den kanpainaren ondokoaren hasieratik aurrera izanen ditu ondorioak.
6. artikulua. Bazka-erosleen betebeharrak.
Baimendutako bazka-erosleek betebehar hauek dituzte:
a) Produktuen erregistroa izatea, gutxienez 382/2005 (EE) Erregelamenduko 6. artikuluaren a) atalean agertzen diren xehetasunak bilduko duena.
b) Bazken pisua eta hezetasuna neurtzeko tresnen kalibrazioaren ziurtagiria izan beharko dute.
c) Nekazaritza Zerbitzuan aurkeztea, erregelamenduz ezarritako epeetan:
-Foru agindu honen II. kapituluan aipatzen diren kontratuen kopia.
-Aurkeztutako kontratuetan sartutako nekazaritzako lurzati guztiak (euskarri magnetikoan bilduta).
d) Kontrolez arduratzen diren funtzionarioei eskueran jartzea bazka-emanaldien adierazpena edo industriarekin formalizatutako kontratua eta izakinen kontabilitatea eta finantzena, eta kontrol-eragiketak erraztea.
II. KAPITULUA. Kontratuak eta azalera-adierazpenak eta eraldaketarako bazken emanaldiak
7. artikulua. Gutxieneko argibideak.
1. Honako betebehar hauen arabera eginen dira eraldatzeko bazken hornidura-kontratuak, eraldaketa-enpresek edo baimendutako erosleek ekoizleekin egindakoak, bai eta beren ekoizpena edo elkarteko kideena lantzen duten eraldaketa-enpresek egin beharreko azalera-adierazpenak ere, eta emanaldi adierazpenak, enpresa hori erosle baimendunen bitartez hornitzen denean:
a) Kontratuek 1786/2003 (EE) Erregelamenduko 12. artikuluan eta 382/2005 (EE) Erregelamenduko 14. artikuluan agertzen diren zehaztasunak bilduko dituzte, gutxienez, eta eraldaketarako bazken salerosketa egiteko kontratu eredu bat erabiliko dute, hots, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak homologatua.
b) Azalera eta emanaldien adierazpenetan emanen dira, gutxienez, 382/2005 (EE) Erregelamenduko 15. artikuluan adierazten diren zehaztasunak.
2. Nolanahi ere, laborantzako lurzatien identifikazioa, lurzati horiek direlarik ekoizle bakar baten eta bazka bateko azalera jarraituak, osorik edo hein batean katastroko lurzatia osatzen duten ELLIGSeko esparruen erreferentzia alfanumerikoekin eginen da. Kontratupeko lurzatiak bazka idortutarako gisa kontatuta egon beharko dute laguntza bakarraren eskabidean. Adierazpen hori nahitaezkoa da kontratuetan edo adierazpenetan azaltzen diren lurzati guztietarako.
8. artikulua. Aurkezpena.
1. Kontratuen eta azalera eta emate adierazpenen kopia bat, halakorik bada, Nekazaritza Zerbitzuan aurkeztuko da, urriaren 31 baino lehen, Batzordearen 382/2005 (EE) Erregelamenduaren 16. artikuluan ezarritakoa alde batera utzi gabe. Horrekin batera zerrenda edo euskarri magnetiko bat aurkeztuko da, kontratu eta adierazpenetan sartutako nekazaritza lurzati guztiak bilduko dituena.
2. Hala ere, eta beharrezko kontrolak egin ahal izateko, eraldaketa-enpresek eta erosle baimendunek zeregin horretan ari den administrazio unitatera igorriko dute hileko kontratu eta adierazpenen kopia eta, horrekin batera, unitate horrek eskatutako zehaztasunak bilduko dituen euskarri informatiko bakar bat. Kontratu eta adierazpen horiek eta euskarri informatikoa lehenbiziko emanaldia baino bi egun baliodun lehenago aurkeztuko dira, edo formalizazio dataren ondoko hilabeteko bosgarren eguna baino lehen
3. Aurrekoa gorabehera, urteko espezieen laborantzari dagokionez, kontratazioko edo norberaren ekoizpeneko modalitate guztietan, kontratuen eta emanaldi eta azalera-adierazpenen kopia Nekazaritza Zerbitzuan utzi beharko da, ebaki aurreko hamar egunen barrenean beranduenez.
4. Kooperatibekin egindako kontratuen kasuan, kontratuarekin batera, bazkide bakoitzak landutako laborantzako lurzatiak jasotzen dituen euskarri informatikoa, ezartzen den formatuaren araberakoa.
5.
6. Kontratuen eta adierazpenen aldaketa guztiak idatziz jakinarazi beharko zaizkio Nekazaritza Zerbitzuari, betiere, aldaketa hori gertatu eta biharamunetik hamar laneguneko epean, behar diren kontrolak egin ahal izateko. Ez da aldaketarik onartuko kontrolak egiten diren bitartean ez eta kontrolen ondoren ere, hartu beharreko laguntzak zehaztu ahal izateko.
Kontratuen eta adierazpenen aldaketak aurkezteko mugaeguna azaroaren 15a izanen da.
9. artikulua. Emanaldiak eta kontrolak.
1. Eraldaketa-enpresek eta erosle baimendunek astero euskarri magnetiko bat igorriko dute Nekazaritza Zerbitzura, aurreko astean eginiko emanaldiak bilduko dituena.
2. Bazka deshidratatzen duten enpresek ordu mugarik gabe jasotzen ahalko dute lehengaia. Hala ere, salbuespen gisa, Nekazaritza Zerbitzuak arriskutsutzat jo ditzake zenbait kontratu.
Arriskutsutzat jotako kontratuen kasuan, industriari egindako bazka-emanaldiak 24 ordu lehenago jakinarazi beharko dira Nekazaritza zerbitzuan, eta egun baliodunetan eta aipatu zerbitzuak horretarako ezarritako ordutegian bakarrik egiten ahalko dira. Ordutegi hori egunean sei ordukoa izanen da gutxienez.
Kontratu bat arriskutsutzat jotzeko honako irizpideak hartuko dira kontuan:
a) Aurreko kanpainan enpresako kontratu guztien etekinaren batez bestekoaren %60tik gorako etekina (kilogramo/hektarea) lortu duten kontratuak.
b) Aurreko urteko kontroletan gorabeherak izan dituzten kontratuak.
c) Azalera kontratuak eta azaleraren aitorpenak.
d) Luzerna kontratuak, baldin eta kontratatutako ekoizpenak 19.000 kilogramo/hektareatik gorakoak badira.
e) Egiten ari den kanpainako kontroletan agerian geratutako ustekabeko aldaketak dituzten kontratuak, baldin eta ez betetzeko arrisku handiagoa ekartzen badute.
Nekazaritza Zerbitzuak kontratua arriskutsutzat jo dela jakinaraziko die kaltetutako aldeei. Bazka emateko baldintzak jakinarazpena egin eta 24 ordu igarota aplikatu beharko dira.
3. Ezarritako epeetatik kanpo aurkeztutako kontratu edo adierazpenen xede diren lehengaien emanaldiek ez dute eskubiderik izanen foru agindu honetako dirulaguntzak jasotzeko.
4. Kontratu edo adierazpen baten peko bazka-emanaldiak gaindituko direla uste denean, eraldaketa-enpresak edo erosle baimendunak handitu eginen ditu, ekoizleak onarturik, eta idatziz adieraziko dio Nekazaritza Zerbitzuari gorabehera horren berri, gertatu baino lehen betiere. Handitze horiek ez dira zilegi harik eta hasiera batean kontrataturiko kopuruen 100eko 80a jaso behar dituenari eman arte.
5. Kontratu edo adierazpen baten peko ekoizpen soberakinik baldin bada hasieran aurreikusitakoaren aldean eta ez baldin bada aurreko lerroaldean ezarritako modu eta epean gorabeheraren berri eman, soberakin horiengatik ez da laguntzarako eskubiderik izanen. Kopuru horiek, halakorik bada, merkaturatze kanpainaren bukaeran deskontatuko dira.
Hala ere, kanpaina bakoitzean mozketa bakarra duten espezieen kasuan, kontratu edo adierazpen horien kargura diren emanaldien gainean ehuneko 10eko aldea onartuko da.
6. 382/2005 (EE) Erregelamenduko 24. artikuluko 1. idatz-zatiari jarraituz egindako kontroletan, NBBEF-Bermearen kargura finantzatutako beste laguntza araubide batzuekiko gorabeherarik atzematen bada, kasu bakoitzean aplikatu behar den arautegiaren araberako ondorioak sortuko dira.
Luzernaren kasuan, ekoizpen kanpaina batean mozketa bat baino gehiago duenez, haziak biltzeko egiten den mozketa edo mozketak eraldaketarako laguntzatik kanpo utzi behar dira. Hala ere, gainerako mozketen kasuan jaso daiteke eraldaketarako laguntza.
7. Kontrol batean atzematen bada kontratuan edo adierazpenean ageri den azalera egiaztatutakoa baino handiagoa dela, eta alde hori egiaztatutako azaleraren ehuneko 20koa edo txikiagoa bada, kontratu edo adierazpen horretan dirulaguntza izateko eskubidea duen bazka kopurua egiaztatutako azaleraren karguko kopuru onargarria adinakoa izanen da, baina deskontua eginen da, gehiegizko azalerari dagokion kopurua halako bi, hain zuzen.
Gehiegizko azaleraren eta egiaztatutako azaleraren artean ehuneko 20 baino gehiagoko aldea baldin badago, ez zaio dirulaguntzarik emanen kontratu edo adierazpen horretako bazkari.
Laborearen egoeraren kontrolean ikusten bada ezin dela kontratatutako kopurura iritsi, kalkulatutako ekoizpenetik kenduko da ikuskapenean zehaztutako gehiegizko bazka.
Kontratuan onartzeko modukoa den kopuruaren gainetik emandako kopuruak, egiaztaturiko azalerari buruz kontaturik, ez dira kontuan hartuko Kontseiluaren 1786/2003 (EE) Erregelamenduko 4. artikuluan jasotako laguntzetarako, ez eta 1782/2003 (EE) Erregelamenduko 71. artikuluan jasotako laguntzetarako ere, eraldaketa-enpresei ordainduko baitzaizkie, ekoizleei transferitzeko.
8. Jarraipen orrien azterketaren ondorioa baldin bada kontratu baten kargura emandako kopuruak ezin direla ulertu eskualde jakin batean laborantza-praktika hoberenekin lor daitezkeen ekoizpenekin alderaturik, soberakin horiek ez dira kontuan hartu behar Kontseiluaren 1786/2003 (EE) Erregelamenduko 4. artikuluan jasotako laguntzetarako, ez eta 1782/2003 (EE) Erregelamenduko 71. artikuluan jasotako laguntzetarako ere, eraldaketa-enpresei ordainduko baitzaizkie, ekoizleei transferitzeko.
9. Bazka eraldaketa-enpresatik ateratzean produktu eta aurkezpen motagatik lortutako hezetasuna kontrolatzean ikusten baldin bada hezetasuna diferente samarra dela Nekazaritza Zerbitzuak lortu duenaren aldean, zerbitzu horrek lortu duena erabiliko da Nekazaritza Zerbitzuak zein partiden lagina hartu eta horien hezetasunaren baliotzat. Ondorengo atalean %12ko hezetasuna duen lehengaiaren balantzea finkatzeko erabiliko dira balio horiek.
10. Oro har, eta bereziki kanpainaren bukaeran, lehengaiaren balantzea egitean egiaztatuko balitz industrian sartu diren bazka kopuruak (%12ko hezetasun tasa oinarri harturik) ateratakotzat ematen direnak baino handiagoak direla (hezetasun tasa berdinerako), balizko soberakinak ez du laguntza izateko eskubiderik sortuko, ez baita bazka prozesagarriaren sailean sartzen. Hala denean, Batzordearen 382/2005 Erregelamenduko 29. artikuluan aipatu murrizketak eta bazterketak aplikatuko dira.
11. Lehengaiak hornitzen dituztenei eta bazka idortuak eman zaizkien eragileei egindako kontroletan -382/2005 (EE) Erregelamenduko 27. artikuluan ezarriak-, eragileek egiaztapenei oztopoak jartzen dizkietenean edo laguntzen ez dutenean, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak industria-jabeari eskatuko dio behar bezalako neurriak hartzeko, bestela partida haietarako laguntzak galtzea gerta dakiokeela.
III. KAPITULUA. Laguntzen eskabideak eta ordainketa
10. artikulua. Laguntza-eskabideak
1. Laguntzak ordaintzeko eskabideak Nekazaritza Zerbitzuari aurkeztuko dizkio onuradunak, 3. eranskineko ereduaren arabera, bazkak eraldaketa enpresatik ateratzen diren hilaren bukaeratik 45 egun naturaleko epean, 382/2005 (EE) Erregelamenduaren 18. artikuluaren arabera. Ez da inolako laguntzarik aurkezterik izanen kanpaina jakin baterako, kasuko kanpainaren bukaeraren ondoko apirilaren 30etik aurrera.
Onar daitezke, hala ere, kasu bakoitzeko epearen ondoko hogeita bost egun naturalen barrenean gehienez ere, aurkeztutako laguntza eskabideak, laguntzaren zenbatekotik %1 kenduko bada ere atzerapeneko egun baliodun bakoitzeko, ezinbesteko kasuetan izan ezik. Atzerapena handiagoa izanez gero, eskabidea ez da onartuko eta ez da laguntza eskubiderik izanen
2. Eraldaketa-enpresek laguntzaren aurrerakin bat jaso ahal izanen dute, laguntza-eskubidea badela egiaztatu eta gero, 1786/2003 (EE) Erregelamenduko 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta kasu bakoitzean adierazitako zenbatekoa adinakoa; halaber, zilegi dute eskatzea aldez aurreko ordainketa, are laguntza-eskubidea egiaztatu baino lehen, nahiz eta, kasu horretan, eskatutako aurrerapenaren zenbatekoaren 100eko 110eko bermea aurkeztu beharko duen.
Eraldaketa-enpresak aurkeztu beharko du, laguntza eskabidearekin batean, izakinen kontabilitatearen eta jarraipen orrien kopia, eta, horretaz gainera, enpresan eraldaketarako sartutako bazken hezetasunaren batez besteko ehunekoa eta enpresatik ateratako bazken (laguntza eskaerakoen) hezetasun eta proteina edukien analisien emaitzak, aurreko hilabeteari dagozkionak.
Eraldaketa-enpresek aurreko hilabeteko izakinen kontabilitatearen kopia igorriko diote unitate administratibo arduradunari, eskatutako zehaztasunak betetzen dituen euskarri informatikoarekin batera.
11. artikulua. Laguntza sortzen duen egintza.
Nekazaritzako merkatuen antolakunde bateratua sortu zuen eta nekazaritzako zenbait produkturentzako berariazko xedapenak ezarri zituen Kontseiluaren urriaren 22ko 1234/2007 EE Erregelamenduaren 88. artikuluan ezarritako laguntza jaso ahal izateko, eskatuko da xedeko bazka idortuak eraldaketa lantegitik irtetea eta erregelamendu horren 86. artikuluaren 2. atalean ezarritako baldintzak betetzea.
12. artikulua. Laguntza nola emanen den.
1. Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez emanen da laguntza.
2. Espedienteak Europar Batasuneko, Espainiako eta Foru Komunitateko arautegiek ezarri epeetan ebatziko dira.
Laguntzak emateko ebazpenaren aurka bidezko da gora jotzeko errekurtsoa paratzea, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluen arabera.
13. artikulua. Laguntzen ordainketa.
1. Nafarroako Foru Komunitateko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak, "NBBEF-Bermea"-ren laguntzen erakunde ordaintzailea den aldetik, bidezko bada, laguntzen aurrerakina ordainduko du, haiek jasotzeko eskubidea badela egiaztatutakoan. Eskabidea aurkeztu eta 90 eguneko epean eginen da egiaztapena.
Aurrekoa hala izanik ere, ordainketa aurreratu egin daiteke eta laguntzarako eskubidea egiaztatu aurretik eman, baldin eta eraldaketa-enpresak behar besteko bermea aurkezten badu, 1786/2003 (EE) Erregelamenduko 7. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz.
2. Hala ere, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak laguntzaren saldoa pagatuko du, hala bada, Batzordearen 382/2005 (EE) Erregelamenduko 21. artikuluan xedaturikoarekin bat, Batzordeak saldoaren zenbatekoa Europako Elkarteetako Egunkari Ofizialean argitaratu eta hirurogei eguneko epean.
14. artikulua. Murrizketak eta bazterketak.
1. Europar Batasuneko, Espainiako edo Nafarroako araudietan ezarritako egiaztapenen baten ondorioz erabakitzen bada laguntza-eskaera batean edo gehiagotan laguntza-eskubidea duen kopurua gainditzen duela, dirulaguntza jaso dezaketen kopuruak oinarri hartuz kalkulatuko da laguntzaren zenbatekoa, eta kasu bakoitzean Batzordearen 382/2005 Erregelamenduko 29. artikuluan adierazten diren murrizketak eta bazterketak eginen dira.
2. Kontrol batean egiaztatzen bada idortegiko funtzionamendu tenperatura ez dela iristen 382/2005 (EE) Erregelamenduan ezarritakora, beheragoko tenperaturetan deshidrataturiko kopuruei dagokiekeen laguntza ukatuko da, eta Batzordearen 382/2005 (EE) Erregelamenduko 29. artikuluko murrizketak eta bazterketak aplikatuko dira.
3. Foru agindu honen 4. artikuluko k) letran aipatzen diren energia-kontsumoen azterketatik ateratzen bada ezinezkoa dela bazka kopuru jakin bat idortzea, ezinezkoa den kopuru horri dagokiona ordaindu gabe utziko da.
4. Laguntza jasota dagoen kasuetan, dagokion espedienteari emanen zaio hasiera eta, itzuli behar baldin bada, jasotako dirutik egokitzen dena itzularaziko da. Horrek horrela behar du, hala ezartzen baitute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorrari buruzko ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 21. eta 22. artikuluek.
5. Hala eta guztiz ere, 382/2005 (EE) Erregelamenduko 29. eta 30. artikuluetako azken lerroaldeetan aurreikusitako zehapenak ezarriko dira, artikulu horietan aurreikusitako kasuetan eta ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legeko 27. artikulutik 31.era bitarteko artikuluetan ezarritakoaren arabera.
6. Okerreko edozein aurrerakin edo ordainketa itzuli behar denean, diru zenbatekoak gehi interesak itzuliko dira, ordainketatik onuradunak dirua itzuli arte iragandako epearen arabera kalkulatuak; dagokion urtean indarra duen Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean ezarritako berandutza interesaren tasa aplikatuko da. Okerreko ordainketa Administrazioaren erruz egin bada, ez da aplikatuko.
Lehen Xedapen Gehigarria
Nafarroako Gobernuaren Navarra de Servicios S.A. (NASERSA) sozietate publikoaren laborategia izendatzen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren laborategi, bazka idortuetarako.
Bigarren Xedapen Gehigarria
Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak ezarriko ditu laborategiak kontrola egiteko behar diren protokoloak.
Hirugarren Xedapen Gehigarria
Bazka idortuen sektorearentzako laguntzak eskatu, tramitatu eta emateko prozedura arautzeko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariaren martxoaren 23ko 57/2005 Foru Aginduan Kontseiluaren irailaren 29ko 1786/2003 (EE) Erregelamenduari buruz egiten diren aipamen guztiak Kontseiluaren urriaren 22ko 1234/2007 (EE) Erregelamenduarenak direla ulertuko da eta XXIII. eranskinean agertzen diren baliokidetza-taulen arabera irakurri behar dira.
Lehen Xedapen Iragankorra
382/2005 (EE) Erregelamenduko 35. artikuluan aurreikusitako laguntza, 1782/2003 Erregelamenduko 71. artikuluan ezarritako bitarteko aldiari buruzkoa, onartutako kopuruen arabera kalkulatua, eraldaketa-industriei ordainduko zaie, 311/2005 Errege Dekretuko xedapen iragankor bakarrean adierazten denaren arabera.
Eraldaketa-industriek ekoizleei transferituko diete diru hori, haiengandik jasotako bazka-kopuruen arabera. Beharkizun hori ez betetzeak 382/2005 (EE) Erregelamenduko 30. artikuluko bigarren lerroaldean ezarritako penalizazioa ekarriko du berekin.
Ekoizleek enpresei emandako 100eko 12ko hezetasuna oinarri hartuz kalkulaturiko bazken aldera transferitu beharreko zenbatekoak kalkulatzeko, Nekazaritza Zerbitzuak 311/2005 Errege Dekretuko xedapen iragankor bakarrean adierazten den koefiziente murriztailea erabiliko du.
Eraldaketa-industriek 1782/2003 (EE) Erregelamenduan ezarritako laguntza ekoizleei transferitu zaiela frogatu beharko diote Nekazaritza Zerbitzuari, eta 382/2005 Errege Dekretuaren 35. artikuluaren arabera aplikatu dela, eta, horretarako, 311/2005 Errege Dekretuan aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko dituzte, eta baita Nekazaritza Zerbitzuak eskatzen dituenak ere.
Bigarren Xedapen Iragankorra
2004/05 kanpainan ekoiztutako bazka idortuak, ez baldin badira eraldaketa-enpresatik edo biltegietako batetik atera 2005eko martxoaren 31 baino lehen, 603/95 Erregelamenduko 3. artikuluan aurreikusitako laguntza eskatu ahal izanen dute 2005/06ko merkaturatze kanpainan, baldin eta 382/2005 (EE) Erregelamenduko 34. artikuluan ezarritako beharkizunak betetzen badira.
Aurreko lerroaldean aipatutako laguntzak eskatu nahi dituzten eraldaketa-industriek 2005eko martxoaren 31n dituzten bazka kopuruak adierazi behar dizkiote Nekazaritzan Zerbitzuari, eta banakaturik kontatuko dira izakinen kontabilitatean. Laguntza-eskabidea ere industriatik ateratako gainerako bazketatik bereizirik eginen da.
Xedapen Indargabetzaile Bakarra
Bakarra.-Indarrik gabe gelditzen da 2002ko martxoaren 1eko Foru Agindua, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, bazka idortuen sektorearentzako laguntzak eskatu, izapidatu eta emateko prozedura arautzen duena.
Azken Xedapen Bakarra
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.
1. ERANSKINA. Bazka eraldatzeko enpresa izateko baimen eskabidea
********************impreso**************
2. ERANSKINA. Bazka-erosle izateko baimen eskabidea
*************************impreso*****************
3. ERANSKINA
*******************impreso****************