Castellano | Euskara | Français | English
(Testu bateratua. Jatorrizkoa 2000ko 59. NAOn argitaratua, maiatzaren 15ean. Aldaketak: 39/2005 Foru Agindua, apirilaren 7koa)
Atarikoa
Maiatzaren 14ko 811/1999 Errege Dekretuaren bidez, INEMek kudeatzen zituen enplegurako politika aktiboen arloko eginkizun eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitatearen eskura igaro ziren. Hori dela kausa, beharrezkoa da Erakundea egokitzea eta eskualdatutako arloak kudeatzeko oinarrizko administrazio unitateak jartzea.
Bestalde, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak aldatzeko azaroaren 15eko 587/1999 Foru Dekretuaren bidez hainbat aldaketa egin ziren bertako atalen egituran. Horrenbestez, bulego batzuk kendu eta beste batzuk sortu beharra dago egungo egitura osatzearren. Egitura organiko hori, funtsean, Departamentuko kontseilariak 1999ko urtarrilaren 8ko Foru Aginduaren bidez eta aurreko beste agindu batzuen bidez finkatu zen. Aldaketa horiek direla kausa eta segurtasun juridikoa bermatzearren, egoki da aurreko agindu guztiak derogatzea eta testu bategin berria onestea.
Horregatik, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak, Nafarroako Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Aginduak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, agindu du:
1. artikulua
Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren egitura, bulego mailakoa, eta bertako Zerbitzu eta Atalen atxikipena Foru Agindu honetan ezarritakoa izanen da.
KUDEAKETA ZUZENDARITZA
2. artikulua
Zuzendaritza kudeatzaileari atxikiriko Zuzendaritzaren Idazkaritzako Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Kudeatzailetzaren agiritegia antolatu eta mantentzea.
-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Kudeatzaileatzaren, zerbitzuko zuzendaritzen eta lurraldeetako bulegoen arteko argibideak eta komunikazioa prestatu eta koordinatzea.
-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak dihardueneko batzordeak erregistratu eta haien jarraipena egitea.
-INEM-Estatuko Enplegurako Zerbitzu Publikoarekiko itun eta hitzarmenak kontrolatu eta haien jarraipena egitea.
-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman foru agindu eta ebazpenei buruzko informazio sistema bat garatu eta haren jarraipena egitea.
-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Kudeatzailetzako idazkaritzaz arduratzea.
-Kudeatzailetzak esleitzen dion antzeko edozein.
3. artikulua
1. Aukeren Berdintasunerako eta Enplegu Zerbitzuko Behatokiaren Atalak bulego hauek izanen ditu:
-Aukera Berdintasunerako Bulegoa.
-Ebaluazio eta Hedapen Bulegoa.
2. Aukera Berdintasunerako Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
-Lana aurkitzeko zailtasun gehien dituzten giza taldeekin eta bereziki emakumeekin dagoen bereizkeria bukatzeko programa integratuak eta zeharkakoak bultzatu eta garatzea.
-Lan munduan sartzeko giza taldeen langabezia gutxitu eta lanean hasten laguntzen duten proiektu eta ekintza berritzaileak sustatzea.
-Enpleguan eta prestakuntzan emakumeen parte-hartze aktiboa handitzeko ekintzak bultzatzea.
-Lan merkaturako berdintasunaren arloko egiteko egokiak atzeman eta zabaltzea.
-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Aukera Berdintasunerako Batzordearen ekintzak koordinatu eta bertako idazkaritzan jardutea.
-Ataleko buruak esleitzen dion antzeko edozein.
3. Ebaluazio eta Hedapen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
-Behatokiak bultzatu edo koordinaturiko programa eta proiektuak prestatu, zehaztu eta ebaluatzea.
-Behatokiak bultzaturiko proiektuak begiratu, koordinatu eta kontrolatzea.
-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko beste arloek buruturiko programak ebaluatzeko kalitate irizpideak eta prozedurak ezartzea.
-Lan merkatuaren adierazleak aztertzea, txostenak prestatu eta jarduketak antolatzeko.
-Tituluak, lanak, lanbideak eta enpleguak eta lanerako prestakuntzarekin duten lotura aztertzea.
-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren agiri eta liburuak kudeatu eta zabaltzea.
-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren barne eta kanpo informazioa bideratu eta koordinatzea.
-Erakundearen jakinarazpenak eta zabalpena (prentsa, argitalpenak, ekitaldiak, ekoizpen grafikoa eta ikusizkoa, telematikoa eta teknologia berriak...) garatzeko sostengu teknikoa eta kudeaketa.
-Ataleko buruak esleitzen dion antzeko edozein.
ENPLEGUA SUSTATZEKO ZERBITZUA
4. artikulua
Enplegurako Laguntzen Atalak honako bulego hauek izanen ditu:
-Programa Berekien Bulegoa.
-Elbarriak Lan-mundura Sartzeko Bulegoa.
-Ekonomia Soziala Sustatzeko Bulegoa.
5. artikulua
Programa Berekien Bulegoak honako eginkizun hauek izanen ditu:
-Enplegurako laguntza eta dirulaguntzei buruzko espedienteak erregistratu, administrazio bidean izapidatu eta artxibatzea, honako hauek, hain zuzen:
.Norberaren konturako enplegua sustatzekoak.
.Esperientziarik gabeko tituludunak kontratatzekoak.
-Aipatu arlo horiei buruzko informazioa eta aholku ematea.
-Atalburuak agintzen dion izaera bertsuko beste edozein eginkizun.
6. artikulua
Elbarriak Lan-mundura Sartzeko Bulegoak honako eginkizun hauek izanen ditu:
-Ondoko gaiei buruzko espedienteak erregistratu, administrazio bidean izapidatu eta artxibatzea:
.Elbarriak Enplegurako Zentro Berezietan zein beren kontura lanean hasteko laguntzak.
.Elbarriei behin betiko kontratuak egiteko laguntzak.
.Gizarte Segurantzaren sistemaren barrenean, erretiroa aldez aurretik hartzeko laguntzak.
-Aipatu gaiei buruzko informazioa eta aholku ematea.
-Atalburuak agintzen dion izaera bertsuko beste edozein eginkizun.
7. artikulua
Ekonomia Soziala Sustatzeko Bulegoak honako eginkizun hauek izanen ditu:
-Ondoko arlo hauei buruzko espedienteak erregistratu, administrazio bidean izapidatu eta artxibatzea:
.Kooperatibetan eta Lan Sozietateetan enplegua sustatzeko laguntzak.
.Ekonomia sozialaren arloan, prestakuntza, hedapen eta sustapen jarduerak.
.Kooperatiba eta lan sozietateetako entitate asoziatiboen jarduerak.
.Langabetuei ematen zaizkien ordainketa bakarreko prestazioen proiektuei buruzko bideragarritasun txostenak.
.Gizarte Segurantzaren kuotak, langabetuei ematen zaizkien ordainketa bakarreko prestazioetatik datozenak.
-Aipatu arloei buruzko informazioa eta aholku ematea.
-Atalburuak agintzen dion izaera bertsuko beste edozein eginkizun.
8. artikulua
Lan-mundura Sartzeko Atalak honako bulego hauek izanen ditu bere baitan:
-Europako Batasuneko Ekinbideen Bulegoa.
-Lan-mundura Sartzeko Bulegoa.
-Toki Entitateentzako Laguntzen Bulegoa.
9. artikulua
Europako Batasuneko Ekinbideen Bulegoak honako eginkizun hauek izanen ditu:
-Europako Batasunean enplegu eta giza baliabideen arloetan garatzen diren programa eta ekinbideen inguruan, informazioa, aholku eta laguntza teknikoa ematea.
-Proiektuak erregistratu eta baloratzea eta haiei buruzko txostenak proposatzea.
-Espedienteak administrazio bidean izapidatzea.
-Europako Fondo Sozialaren Unitate Administratzaileari dagokion dokumentazioa izapidatzea, kasuan kasuko organo edo atal eskudunaren bitartez.
-Onesten diren proiektuen segimendu teknikoa eta gauzatzearen gaineko kontrola egitea.
-Atalburuak agintzen dion izaera bertsuko beste edozein eginkizun.
10. artikulua
Lan-mundura Sartzeko Laguntzen Bulegoak honako eginkizun hauek izanen ditu:
-Lan-mundura sartzeko laguntzei buruzko informazioa, aholku eta laguntza teknikoa ematea.
-Enplegu-saretik bazter edo baztertzeko arriskuan dauden kolektiboak lan-munduan sartzeari buruzko espedienteak izapidatzea, honako hauek, alegia:
.25 urtetik beherako langabetu gazteak.
.40 urtetik gorako langabetuak eta/edo denbora luzeko langabetuak.
.Emakume langabetuak.
.Etorkinak.
.Lan-munduan sartzeko zaitasunak dituzten beste talde batzuk (ijitoak, toxikomanoak, espetxeratuak...).
-Atalburuak agintzen dion izaera bertsuko beste edozein eginkizun.
11. artikulua
Toki Entitateentzako Laguntza Bulegoak honako eginkizun hauek izanen ditu:
-Toki Entitateentzako laguntzei buruzko informazioa, aholku eta laguntza teknikoa ematea.
-Ondoko gai hauei buruzko espedienteak administrazio bidean izapidatzea:
.Toki entitateek, interes orokorreko edo sozialeko obra edo zerbitzuak egiteko, kontratatzen dituzten langabetuak.
.Estatuko administrazio orokorrak, autonomi erkidegoek, unibertsitateek edo irabazteko asmorik gabeko erakundeek langabetuak kontratatzeko dirulaguntzak.
-Atalburuak agintzen dion izaera bertsuko beste edozein eginkizun.
ENPLEGURAKO PRESTAKUNTZAREN ZERBITZUA
12. artikulua
Enplegurako Prestakuntzaren Bulegoari zuzenean atxikia, Ikuskapen Bulegoa ezartzen da.
13. artikulua
Ikuskapen Bulegoak honako eginkizun hauek izanen ditu:
-Prestakuntza jarduerak ikuskatzea, programazioa egoki burutzen ote den, ikasleen partehartzea eta prestakuntza zentroaren baldintza fisikoak kontrolatzeko.
-Egindako ikuskapenaren ondoriozko txostenak prestatzea.
-Prestakuntza zentroei eta ikasleei aginduzko dokumentazioa eskatzea.
-Prestakuntza jardueren emaitzak ebaluatzea, hala nola prestakuntza zentroenak.
-Atalburuak agintzen dion izaera bertsuko beste edozein eginkizun.
14. artikulua
Etengabeko Prestakuntzaren Atalak honako bulego hauetan egituratzen da:
-Prestakuntza Enpresan Bideratzeko Bulegoa.
-Prestakuntza Enpresatik Kanpo Bideratzeko Bulegoa.
15. artikulua
Prestakuntza Enpresan Bideratzeko Bulegoak honako eginkizun hauek izanen ditu:
-Prestakuntza enpresan bertan emateko, Europako Fondoen finantzaziokidetzarekin edo nork bere baliabideekin gauzatzen diren programa operatiboak prestatu, proposatu eta burutzeko lanetan aktiboki parte hartzea.
-Enpresetako prestakuntza beharren diagnosi programa kudeatzea.
-Diagnosi programaren ondorioz, enpresetako prestakuntza planen programa kudeatzea.
-Bi programa horien kontrola, segimendua eta ebaluazioa egitea.
-Programa horietarako laguntza eta dirulaguntzei buruzko espedienteak aztertu eta izapidatzea eta haiei buruzko ebazpen proposamena ematea.
-Programa horietako jardueren segimendu ekonomikoa egitea eta haiei buruzko estatistikak prestatzea.
-Lan prestakuntzaren eta/edo esperientziaren ondoriozko profesionaltasun ziurtagirien luzapena izapidatzea.
-Zehaztutako curriculen ondoriozko lanbide moduluak ezartzea.
-Atalburuak agintzen dion izaera bertsuko beste edozein eginkizun.
16. artikulua
Prestakuntza Enpresatik Kanpo Bideratzeko Bulegoak honako eginkizun hauek izanen ditu:
-Enpresa askotarako etengabeko prestakuntza ikastaroak emateko, Europako Fondoen finantzaziokidetzarekin edo nork bere baliabideekin gauzatzen diren programa operatiboak prestatu, proposatu eta burutzeko lanetan aktiboki parte hartzea.
-Programa horren kudeaketa, kontrola, segimendua eta ebaluazioa egitea.
-Programa horretarako laguntza eta dirulaguntzei buruzko espedienteak aztertu, izapidatu eta haiek ebazteko proposamena egitea.
-Programa horren ondoriozko ekintzen segimendu ekonomiko egitea eta haiei buruzko estatistikak prestatzea.
-Lan prestakuntzaren eta/edo esperientziaren ondoriozko profesionaltasun ziurtagirien luzapena izapidatzea.
-Zehaztutako curriculen ondoriozko lanbide moduluak ezartzea.
-Atalburuak agintzen dion izaera bertsuko beste edozein eginkizun.
17. artikulua
Lanerako Prestakuntzaren Atalak honako bulego hauek izanen ditu bere baitan:
-Programazio Bulegoa.
-Kudeaketa Bulegoa.
18. artikulua
Programazio Bulegoak honako eginkizun hauek izanen ditu:
-Lanerako prestakuntzaren arloko beharren prospekzioa egin eta lehentasunak zehaztea, hala programa berekietan nola FIP Planekoetan.
-Lanerako Prestakuntza emateko, Europako Fondoen finantzaziokidetzarekin edo nork bere baliabideekin garatzen diren programa operatiboak prestatu, proposatu eta burutzeko lanetan aktiboki parte hartzea.
-Programa horretarako laguntza eta dirulaguntzei buruzko espedienteak aztertu, izapidatu eta haiek ebazteko proposamena egitea.
-Programa berekien eta FIP Planekoen kudeaketa, kontrola, segimendua eta ebaluazioa egitea.
-Zehaztutako curriculen ondoriozko lanbide moduluak ezartzea.
-Zentro laguntzaileak eta espezialitateak homologatzeko proposamenak egitea, homologazioak aztertu eta izapidatzea.
-Zentro laguntzaileei ikasleak hautatzen laguntzea.
-Lan prestakuntzaren eta/edo esperientziaren ondoriozko profesionaltasun ziurtagirien luzapena izapidatzea.
-Atalburuak agintzen dion izaera bertsuko beste edozein eginkizun.
19. artikulua
Kudeaketa Bulegoak honako eginkizun hauek izanen ditu:
-Programa horretarako laguntza eta dirulaguntzak ordaintzeko espedienteak aztertu, izapidatu eta haiek ebazteko proposamena egitea.
-Programa honen ondoriozko jardueren segimendu ekonomikoa egitea eta horri buruzko estatistikak prestatzea.
-Eginkizun ekonomiko-administratiboak koordinatzea.
-Zentro laguntzaileen erregistroa eramatea.
-Atalburuak agintzen dion izaera bertsuko beste edozein eginkizun.
20. artikulua
Prestakuntzako Zentro eta Enpleguko Lantegien Atalak honako bulego hauek ditu bere baitan:
-Zentro Berekiaren Bulegoa.
-Eskola eta Lantegien Bulegoa.
21. artikulua
Zentro Berekiaren Bulegoak honako eginkizun hauek izanen ditu:
-Zentroko eta Lanerako Prestakuntzako Lantegietako prestakuntza jardueren programazioa eta exekuzioa koordinatzea.
-Zentroko eta Lanerako Prestakuntzako Lantegietako prestakuntza jarduerei laguntza teknikoa ematea.
-Zentroetako prestakuntza jarduerei buruzko espedienteak aztertu, izapidatu eta ebazteko proposamenak egitea.
-Zentroan eta Lanerako Prestakuntzako Lantegietan egindako prestakuntza jarduerak ebaluatzea.
-Zentroko langileen eginkizunak antolatzea.
-Zuzendariaren ordez aritzea, hura kanpoan denean.
-Atalburuak agintzen dion izaera bertsuko beste edozein eginkizun.
22. artikulua
Eskola eta Lantegien Bulegoak honako eginkizun hauek izanen ditu:
-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan onesteko aurkeztu beharreko proiektua prestatzen aholku ematea entitate sustatzaileei.
-Lantegi Eskolak, Lanbide Etxeak eta Enplegu Lantegiak kudeatzea.
-Proiektuaren edukia egiaztatzea, ondoren txostena egiteko.
-Zuzendaritzako langileak, irakasleak eta ikasleak hautatzeko prozesuetan, entitate sustatzaileari laguntzea.
-Finantza arloko kudeaketa gainbegiratzea eta haren koordinazioa, segimendua eta kontrola egitea.
-Kudeaketaren eta aurrekontuaren hilabeteroko dokumentazioa betetzea.
-Jardueraren amaiera eta espedientearen likidazioa kontrolatzea, eta aurreikusitako helburuak lortu ote diren egiaztatzea.
-Prestakuntza jarduerak ebaluatzea.
-Atalburuak agintzen dion izaera bertsuko beste edozein eginkizun.
LANA AURKITZEKO ZERBITZUA
23. artikulua
Bitartekaritza Atalak honako bulego hauek izanen ditu:
-Kanpoko Eskaintzen Bulegoa.
24. artikulua
Kanpoko Eskaintzen Bulegoak honako eginkizun hauek izanen ditu:
-Enplegu-emaileentzako eta enplegu-eskatzaileentzako EURES sarea kudeatzea.
-Europako Gune Ekonomikoko herrialdeetako bizimoduari eta lan baldintzei buruzko informazioa ematea.
-Europako Gune Ekonomikoko herrialdeetan lana aurkitzeko orientabideak ematea.
-EURES sarean diren lan eskaintzei buruzko informazioa ematea, haiek izapidatu eta zabaltzea.
-Atzerriko lan eskaintza izapidatzea.
-Atalburuak agintzen dion izaera bertsuko beste edozein eginkizun.
25. artikulua
Orientazio Atalak honako bulego hauek ditu bere baitan:
-Izapide Administratiboen Bulegoa.
26. artikulua
Izapide Administratiboen Bulegoak honako eginkizun hauek izanen ditu:
-Honako gai hauei buruzko espedienteak administrazio bidean izapidatzea:
.Informazio eta orientazioa.
.Lan bilaketa.
-Lana Aurkitzeko Zerbitzuaren dokumentazio orokorra erregistratzea.
-Atalburuak agintzen dion izaera bertsuko beste edozein eginkizun.
LAGUNTZA JURIDIKO ETA ADMINISTRATIBOAREN ZERBITZUA
27. artikulua
Kudeaketa Ekonomikoaren Atalak honako bulego hauek izanen ditu:
-Kontabilitate Zentroaren Bulegoa.
28. artikulua
Kontabilitate Zentroaren Bulegoak honako eginkizun hauek izanen ditu:
-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko gastu eta dirusarrerei buruzko espedienteen kontabilitatea kudeatzea.
-Ekonomia eta Ogasun Departamentuak ezarritako kudeaketa ekonomiko finantzariorako sistematik datozen kontabilitateko aplikazioak burutzea.
-Espediente ekonomiko-administratiboen izapidaketan laguntzea.
-Atalburuak agintzen dion izaera bertsuko beste edozein eginkizun.
29. artikulua
Kudeaketa Administratiboaren Atalak honako bulego hauek ditu bere baitan:
-Erregistro eta Langileriaren Bulegoa.
-Laguntza Teknikorako Bulegoa.
30. artikulua
Erregistro eta Langileriaren Bulegoak honako eginkizun hauek izanen ditu:
-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari atxikitako funtzionarioen espedienteen erregistroaren segimendua egitea.
-Lanaldia betetzen ote den kontrolatzeko sistema aplikatzea.
-Eritasunen, amatasunagatiko atsedenaldien, lizentzien, eszedentzien, oporren eta langileriaren araubideko gainerako inguruabarren segimendu eta kontrola egitea.
-Atalburuak agintzen dion izaera bertsuko beste edozein eginkizun.
31. artikulua
Laguntza Teknikorako Bulegoak honako eginkizun hauek izanen ditu:
-Aplikazio informatikoak ezartzeko proposamenak egitea, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko administrazio unitateetako espedienteen kudeaketa hobetzeko.
-Ezarritako sistema informatikoak egoki garatzeko behar den laguntza teknikoa ematea.
-Unitateen informazioa hobetzeko teknikak ezartzeko eta modernizatzeko lanean laguntzea.
-Atalburuak agintzen dion izaera bertsuko beste edozein eginkizun.
Azken Xedapenetan Lehena
Indarrik gabe utzi dira Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak 1999ko urtarrilaren 8an emandako Foru Agindua eta, halaber, Foru Agindu honen aurka jotzen duten maila bereko edo baxuagoko xedapenak.
Azken Xedapenetan Bigarrena
Foru Agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.