Castellano | Euskara | Français | English
(2014ko 144. NAOn argitaratutako testua, uztailaren 24an)
Atarikoa
Illongo mendilerroa eta Burgiko arroila izeneko gunea Nafarroako ipar-ekialdeko muturrean dago, Burgiko, Nabaskozeko, Gazteluberriko eta Erromantzatuko udal mugapeetan. Gune horretan Nafarroako aniztasun biologikoaren adierazgarriak diren habitat naturalak eta basa flora eta fauna daude; gainera, zenbait kasutan horiek galzorian daude haien banaketa naturaleko eremuan, edo banaketa naturaleko azalera murritza daukate, bai atzera egin dutelako bai berez eremu murritza dutelako. Horregatik, eremu batzuk hautatu behar dira, non bermatuko baita habitat natural eta basa espezie horiek epe luzean iraunen dutela, kudeaketa aktibo eta prebentiborako sistema eraginkor eta eragingarrien bidez.
Habitat natural nahiz espezie horietako batzuk sarturik daude Kontseiluak 1992ko maiatzaren 21ean emandako Habitat naturalak eta basa fauna eta flora kontserbatzeari buruzko 92/43/EEE Zuzentarauan, edo Basa hegaztiak kontserbatzeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009/147/EE Zuzentarauan. Horrenbestez, balio handia dute ez bakarrik Foru Komunitatean, baita Europar Batasunean ere. Bi zuzentarau horiek dira Europar Batasunak naturaren kontserbazioaren arloan duen tresna nagusia. Horretarako, lekuen sare ekologiko bat sortu zen, Natura 2000 Sarea, non Batasunaren interesekotzat hartu diren basa florako eta faunako espezie eta habitat natural guztien adierazgarriak lehengoratu edo egoki kontserbatu behar baitira.
92/43/EEE Zuzentaraua abenduaren 7ko 1997/1995 Errege Dekretuaren bidez sartu zen Espainiako ordenamendu juridikoan.
Zuzentarauak irizpide zientifiko batzuk eta egutegi bat ezarri zituen Natura 2000 Sarea eratzeko. 4. artikuluaren arabera, Europar Batasuneko estatuek lekuen zerrenda bat proposatu behar diote Batzordeari, eta adierazi leku bakoitzean dauden natur habitat motak eta Batasunaren intereseko espezieak.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, Gobernuak 2000ko maiatzaren 15ean hartutako Erabakiaren bidez, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzen ahal diren lekuen zerrenda behin-behinekoz onetsi zuen, gero Natura 2000 Europako sare ekologikoan sar zitezen. Horien artean, “Illongo mendilerroa eta Burgiko arroila” izeneko ES0000124 gunea dago.
Batasunaren Garrantzizko Leku gisa onetsirik, Europar Batasuneko estatuak ahalik eta lasterren deklaratu behar du Kontserbazio Bereziko Eremu, gehienez ere sei urteko epean. Horretarako, kudeaketa plan baten bidez, behar diren kontserbazio neurriak ezarri behar dira, Batasunaren Garrantzizko Leku izatearen arrazoi diren natur habitatak eta espezieen populazioak kontserbazio-egoera onean mantentzeko, edo egoera hori berriz ezartzeko.
2006ko uztailaren 19ko 2006/613/EE Erabakiaren bidez, Europako Batzordeak eskualde biogeografiko mediterraneoaren barreneko Batasunaren Garrantzizko Lekuen zerrenda onetsi zuen. Horrenbestez, Europako zuzentaraua aplikatzearen ondorioetarako, kontserbazio bereziko eremu izendatuko dira leku horiek.
“Illongo mendilerroa eta Burgiko arroila” gunerako Kudeaketa Plana Europar Batasuneko araudiaren betebeharrekin bat prestatu da, eta, beraz, bertan jaso dira Lekuan dauden habitat eta taxonen eskakizun ekologikoei dagozkien ekintza, neurri eta jarraibideak, aipatutako 92/43/EEE Zuzentarauan biltzen direnak.
Hori dela eta, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak proposaturik, 2014ko uztailaren 2an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat, Nafarroako Gobernuak, dekretatu dut:
1. artikulua. Xedea.
Foru dekretu honen xedea hauxe da:
1. “Illongo mendilerroa eta Burgiko arroila” izeneko ES0000124 Batasunaren Garrantzizko Lekua Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzea.
2. “Illongo mendilerroa eta Burgiko arroila” izeneko ES0000124 Kontserbazio Bereziko Eremuaren kudeaketa plana, foru dekretu honi erantsia, onestea.
2. artikulua. Planaren aplikazio eremua eta lurralde mugaketa.
“Illongo mendilerroa eta Burgiko arroila” izeneko gunea Nafarroako ipar-ekialdeko muturrean dago, eta 4.700,76 hektareako azalera dauka.
Hona hemen haren lurralde mugak:
–Ekialdean eta iparraldean:
Ekialdean Zaragoza du mugakide, Gazteluberritik Plana de Sasiraino. Iparraldean, aipatu Planatik Ezka ibairaino jaisten da muga eta, gero, Las Coronas mendatera igotzen da eta NA-214 eta NA-178 errepideekiko paraleloan eta tarte bera utziz batera zein bestera , Santa Kolomako arroileraino.
–Mendebaldeko eta hegoaldeko mugak:
Mendebaldean mugak aurrera egiten du San Quiricoren hegoaldeko mazeletan barna, Biotzariraino. Hegoaldeko marra NA-2200 errepidearen paraleloan doa, Biotzaritik Zaragozako mugaraino, Gazteluberrin.
Foru dekretu honek onetsitako planaren aplikazio eremuaren mugaketa ofiziala bertan jaso den kartografiak ezarri du.
Nafarroako Onura Publikoko Mendien (OPM) Katalogoa onetsi zuen Nafarroako Gobernu Zibilaren 1912ko maiatzaren 14ko Zirkularraren arabera, eremu horrek 49., 50., 169. eta 170. OPMak ukitzen ditu, eta 3.026,37 hektareako azalera du.
3. artikulua. Zuzendaritza Batzordea.
1. Zuzendaritza Batzordea sortuko da. “Illongo mendilerroa eta Burgiko arroila” gunearen kontserbazioa kudeatzeko kontsultarako eta partaidetzarako organoa izanen da. Mendien titularrak diren entitateetako ordezkariek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko ordezkariek osatuko dute.
2. Zuzendaritza Batzordeak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Kudeaketa planean jasotako neurriak bete daitezela sustatzea. Aurreikusitako egutegia betetzen saiatuko da eta planaren neurriak aplikatzeko ahalmena duten eskualdeko eragile guztien lankidetza eta koordinazioa bultzatuko du.
b) Planaren lan-programa dauden aukeretara egokitzea, Planaren neurriak ahalik eta errazen eta modurik eraginkorrenean aplikatzen direla errazteko.
c) Proposamenak egitea Planean ezarritako ekintzak eraginkorragoak izan daitezen, aurreikusitako helburuak betetzeari begira.
d) Foru Komunitateko Administrazioari adieraztea Kudeaketa Planaren garapena baldintza dezaketen ekintzak edo mehatxuak.
e) Planaren betetze-maila aldian behin ebaluatzea, eta entitate, administrazio eta organo eskudunei eskatzea neurriak garatzeko behar diren konpromisoak bete ditzatela.
f) Natur baliabideen azterketa eta ikerketa bultzatzea, baita gizarteak baliabide horiek ezagut ditzala eta haiekin goza dadila ere, betiere haien balioekiko errespetua eta ingurumen hezkuntza sustatuz.
Lehen Xedapen Gehigarria. Gaikuntza Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari ahalmena ematen zaio behar diren tramiteak egin ditzan foru dekretu hau eta, bidezkoa bada, plana aplikatzeko behar den kostu ekonomikoaren kalkuluak Europar Batzordeari igortzeko, Habitat naturalak eta basa fauna eta flora kontserbatzeari buruzko maiatzaren 21eko Kontseiluaren 92/43/EEE Zuzentarauaren 8. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.
Bigarren Xedapen Gehigarria. Lotutako araudia.
1. Benasako arroilako natur erreserbari dagokionez (NE-17), oso-osorik “Illongo mendilerroa eta Burgiko arroila” lekuan sartutako espazioa baita, eta Burgiko arroilako natur erreserbari (NE-18) dagokionez, gehienbat leku berean sartutako espazioa baita, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legean eta Nafarroako natur erreserbak erabili eta kudeatzeko plan zuzentzaileak onesten dituen uztailaren 6ko 230/1998 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera arautuko da.
2. Leku honen barrenean, onura publikoko mendi gisa katalogatutako eremuan, Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio.
Azken Xedapenetako Lehena. Kudeaketa Planaren indarraldia.
1. Hauxe da foru dekretu honen bidez onesten den Kudeaketa Planaren indarraldia:
a) Mugagabea, funtsezko elementuei, azken helburuei, arauei eta jarraibideei dagokienez.
b) 10 urtekoa, espero diren emaitzei eta jarduketei (neurriak) dagokienez. Epe hori bukatutakoan, plana berraztertuko da.
2. Hala ere, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak uste baldin badu planean aurreikusirik ez zegoen funtsezko gorabeheraren bat gertatu dela, gunearen balioen zainketan eragina izan dezakeena, plana berraztertzen edo aldatzen ahalko da.
3. Kudeaketa Plana ukitzen ahal duen edozein aldaketa edo berrikuspen foru dekretu bidez onetsi beharko da.
Azken Xedapenetako Bigarrena. Beste plan batzuekiko erlazioa.
1. Foru dekretu honek onesten duen plana bat etorriko da aniztasun biologikoaren kontserbazioari buruz ezartzen diren maila goragoko planekin, eta, zehazki, Nafarroako Naturgune Babestuen Sarerako jarduketa-ildo orokorrak finkatzeko onesten direnekin.
2. Dena dela, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, kudeaketa plan honetako zehaztapenak zuzenean aplikatu beharrekoak dira, eta tokiko entitateen hirigintzako udal planeamenduan sartuko dira, planeamendua egitean edo berraztertzen denean. Hori horrela, oraingo lurralde antolamendurako edo antolamendu fisikorako tresnak, kudeaketa plan honen aurkakoak badira, egokitu beharko dira, lehenbizikoz aldatzen edo berrikusten direnean.
Azken Xedapenetako Hirugarrena. Garatzeko gaikuntza.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.
Azken Xedapenetako Laugarrena. Indarra hartzea.
Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
ERANSKINA. Ilongo mendilerroa eta Burgiko arroila izeneko ES0000124 Zainketa Bereziko Eremuaren (ZBE) kudeaketa plana
Aurkibidea
I.–Planaren helburua.
II.–Kontserbatu beharreko balio naturalak.
III.–Planaren azken helburuak.
IV.–Planaren aplikazioaren ondorioz espero diren emaitzak.
V.–Araudia.
VI.–Kudeaketarako jarraibide edo orientazioak.
VII.–Jarduketak.
VIII.–Kudeaketa planaren finantzaketa.
IX.–Mugak.
X.–Jarraipen-programa.
XI.–Mugaketa-mapa eta barnean dauden entitateak.
I.–Planaren helburua.
Plan honen helburua da behar diren neurri aktiboak eta prebentzio neurriak ezartzea hurrengo atalean adieraziko diren habitat naturalak, espezieak, prozesu ekologikoak eta osagai natural eta kulturalak kontserbazio-egoera onean mantentzeko edo egoera onera berriz ekartzeko (kasua zein den).
Kudeaketa plan honen arabera hartzen diren neurrien azken helburua da gunearen osotasun ekologikoa bermatzea eta Nafarroako Natura 2000 Sareari koherentzia ematen laguntzea. Kontserbazio Bereziko Eremua ukitzen ahal duen beste edozein plan, programa edo proiektuk bat etorri beharko du helburu horrekin.
Hala ere, plan honen bidez hartzen diren neurriek eta haren ondoriozkoek kontuan hartuko dituzte betebehar ekonomiko, sozial eta kulturalak, eta, ahal den neurrian, saiatuko dira bateragarri egiten gaur egungo erabilera eta aprobetxamenduak eta gizartearen eskari berriek ekar ditzaketenak, hala nola, aisialdia, ingurumeneko hezkuntza eta ikerketa. Era berean, eremu hau babesteko arrazoi diren balioak galtzea ekar dezaketen aldaketak saihestuko dira.
II.–Kontserbatu beharreko balio naturalak.
Baso formazioek hartzen dute lurraldearen erdia baino gehiago; gehienbat, Pinus sylvestris espezieko pinudi ordeztaileek. Ospelean pagadiak daude (Buxo-Fagetum eta Galio-Fagetum); beherago eta eguteran, hariztiak (Roso-Quercetum humilis), eta garrigek (Spiraeo-Quercetum rotundifoliae) sakonera txikieneko lurzoruak hartzen dituzte, arroiletan batez ere. San Quiricoko gainaldean amezti gaztelar-kantauriarreko (Festuco-Quercetum pyrenaicae) baso txikiak ageri dira; horiexek dira, Leireko mendilerroko ameztiekin batera, haritz hori duten Nafarroako lekune piriniotar bakarrak.
Ezkaidi eta elorri-triskadi submediterraneoak, ertzeko ezpeldi ez iraunkorrak, Genista occidentalisko sastrakadiak eta Bromiongo larreak dira baso horiek ordezteko etapak eta, Illongo eguteran bezala, azalera handi samarrak hartzen dituzte. Pagadi azidofiloak ordezten dituzten txilardi prepirinioarrak (Genista anglica) tarteka marteka ageri dira eta bi komunitateek interes biogeografiko handia dute. Teucrium pyrenaicum subsp. guarensis Pirinioetako flora endemiko bat da, eta Nafarroan, San Migel, Illon eta Leireko mendilerroetan baino ez dago. Larre eta sastrakadi irekietako landare bat da, Nafarroan interesgarritzat jotzen dena.
Arroilek interes berezia dute beren geomorfologia bitxiagatik eta dibertsitate biologiko handiagatik. Interes handiko landare komunitateak dituzte, hala nola, ezkidiak eta erreka-zuloetako baso mistoak. Toki horietan bazterreko guneetan bakarrik aurkitzen diren espezieak ageri dira, edo Nafarroako basoetan urri direnak. Aipatu beharrekoak dira hagina (Taxus baccata), ezkia (Tilia platyphyllos), izeia (Abies alba), zumarra (Ulmus glabra) eta urkia (Betula pendula).
Arroiletan eta malkarretan ere bai ezpeldi iraunkorrak eta komunitate kasmofitikoak daude. Azken horien artean Valeriana longiflora subsp. longiflora dago, Nafarroan “kaltebera” gisa katalogatua dagoen florako espeziea. Benasako arroilako erreka-zuloak uhandre piriniotarren (Calotrion asper) populazio garrantzitsua babesten du, Nafarroan “interes bereziko” gisa katalogatuta dagoen endemismo piriniotarra.
Burgiko arroilatik ekialdean Sasiko idoiak daude, non Potamogeton natans-en komunitateak, platanarioen komunitateak (Sparganium erectum eta Eleocharis palustres) eta ihidiak (Juncus inflexus) bizi diren. Ihidi hori aipagarria da Carex hordeistichos landarea, Nafarroan “kaltebera” gisa katalogatutako espeziea, bertan bizi delako. Idoi horiek anfibioen ordezkaritza ugaria dute, eta uhandre marmolairea (Triturus marmoratus) eta zuhaitz-igel arrunta (Hyla arborea) nabarmentzen dira, bi-biak “interes bereziko” gisa katalogatutako espeziak Nafarroan.
Kareharrizko amildegi ugarietan harrapari harkaiztarren komunitate garrantzitsua bizi da. Burgiko arroilakoa Nafarroan direnen bariatu eta ugarienetako bat da. Bertan bizi dira ugatza (Gypaëtus barbatus), arrano beltza (Aquila chrysaëtos), belatz handia (Falco peregrinus), sai zuria (Neophron percnopterus) eta sai arrea (Gyps fulvus).
Ospeleko baso hezeetan okil beltzak (Dryocopus martius) eta zata arruntak (Caprimulgus europaeus) habia egiten dute.
Lekuan entomofaunako bi espezie bizi dira, Batasunaren interesekoak: Eriogaster catax, espezie arraro eta urria Iberiar Penintsulan, Crataegus elordiei lotutakoa, eta Graellsia isabelae lepidopteroa, Europa hego-mendebaldeko tximeleta endemikoa, Pinus sylvestris pinudietan bizi dena.
Aurreko balioak kontuan hartuta, habitat batzuk eta KBE honetan dauden edo egon litezkeen flora eta faunako espezie batzuk hautatu dira, lurraldearen adierazgarri diren balio natural guztiak ordezkatzen dituztenak. Habitat eta espezie horiei “funtsezko elementu” esaten zaie. Izan ere, KBEaren kontserbazio “aktiboa” oinarritzeko ardatz gisa erabiltzen dira. Hori horrela, funtsezko elementu guzti-guztietarako proposatutako helburuetatik abiaturik, gaur egungo kontserbazio-egoera baldintzatzen duten faktoreak aztertu ondoren, arauak, kudeaketako jarraibideak eta jarduketak proposatu dira, KBE osoaren balio naturalak mantentzeko eta hobetzeko aukera ematen dutenak.
Hona hemen KBEa kudeatzeko “funtsezko elementuak”:
1. Baso autoktonoak.
2. Sastrakadiak eta larreak.
3. Harkaiztiak, arroilak eta erreka-zuloak.
4. Sasiko hezegunea.
5. Eriogaster catax eta graellsia isabelae.
6. Ugatza eta beste hegazti harkaiztar batzuk.
Gainera, lan-arlo hau zehaztu da:
–A. Erabilera publikoa.
III.–Planaren azken helburuak.
Kudeaketak, aurreko atalean aipatutako funtsezko elementu guztien kontserbazio-egoera ona ahalik eta lasterren lortzeko, bilatu behar dituen xede edo helmugak dira azken helburuak.
1.–Baso autoktonoak:
1.1. Azken helburua: baso autoktonoak kontserbazio-egoera onean segurtatzea.
2. Sastrakadiak eta larreak:
2.1. Azken helburua: sastrakadi eta larreen habitatek kontserbazio-egoera ona izan dezatela bermatzea.
3. Harkaiztiak, arroilak eta erreka-zuloak:
3.1. Azken helburua: harkaizti, arroila eta erreka-zuloen habitatek eta haiei lotutako espezieek kontserbazio-egoera ona izan dezatela bermatzea.
4. Sasiko hezegunea:
4.1. Azken helburua: Sasiko hezegunearen habitaten eta hari lotutako intereseko fauna eta florako espezien bideragarritasuna mantentzea.
5. Eriogaster catax eta graellsia isabelae:
5.1. Azken helburua: Eriogaster catax-aren eta graellsia isabelae-aren kontserbazioa bermatzea.
6. Ugatza eta beste hegazti harkaiztar batzuk:
6.1. Azken helburua: ugatzaren, sai zuriaren, sai arrearen, arrano beltzaren eta belatz handiaren kontserbazioa bermatzea.
–A. Erabilera publikoa:
A.1. Azken helburua: Lekuaren balio naturalen erabilera publikoa eta kontserbazioa bateratzea.
IV.–Planaren aplikazioaren ondorioz espero diren emaitzak.
Gerta liteke ezinezkoa izatea planaren azken helburuak edo helmugak lortzea haren indarraldiaren bitartean, arrazoi ekologiko, sozial edo ekonomikoengatik. Horregatik, indarraldi horretan planaren aplikazioaren ondorioz espero diren emaitzak zehazten dira. Emaitza horiek proposatu diren azken helburuak lortzen lagundu behar dute. Hona hemen, bada, espero diren emaitzak funtsezko elementuei eta azken helburuei emandako zenbakien arabera:
1. Baso autoktonoak:
1.1.1. Helburu operatiboa: baso autoktonoen gaur egungo azalerak kontserbatzea.
1.1.2. Helburu operatiboa: arboladiak hobetzea ekologia aldetik.
1.1.3. Helburu operatiboa: interes ekologikoa duen arboladiaren kontserbazioa bermatzea.
1.1.4. Helburu operatiboa: baso autoktonoei eta interes ekologikoa duen arboladiari lotutako intereseko faunako espezien ezagutza eta kontserbazio-egoera hobetzea.
2. Sastrakadiak eta larreak:
2.1.1. Helburu operatiboa: larre eta sastrakak haien kontserbazioa segurtatuko duen moduan erabiltzea.
2.1.2. Helburu operatiboa: sastraka eta larreen habitatei lotutako intereseko flora eta faunako taxonen ezagutza hobetzea eta haien kontserbazioa bermatzea.
3. Harkaiztiak, arroilak eta erreka-zuloak:
3.1.1. Helburu operatiboa: harkaizti, arroila eta erreka-zuloei lotutako habitaten eta espezieen gaineko ukipenak saihestea.
3.1.2. Helburu operatiboa: harkaizti, arroila eta erreka-zuloetako flora eta fauna mehatxatuen espezieak ezagutzea.
3.1.3. Helburu operatiboa: flora exotikoaren espezieak gutxitzea.
4. Sasiko hezegunea:
4.1.1. Helburu operatiboa: Sasiko hezegunearen ur beharrak eta ezaugarri ekologikoak ezagutzea.
4.1.2. Helburu operatiboa: hezegunearen habitaten eta hari lotutako espezieen gaineko ukipenak saihestea.
5. Eriogaster catax eta graellsia isabelae:
5.1.1. Helburu operatiboa: Eriogaster catax-aren eta graellsia isabelae-aren populazioen bilakaera ezagutzea.
5.1.2. Helburu operatiboa: Eriogaster catax-aren eta graellsia isabelae-areen habitata kontserbatu eta hobetzea.
6. Ugatza eta beste hegazti harkaiztar batzuk:
6.1.1. Helburu operatiboa: ugatzaren, sai zuriaren, sai arrearen, arrano beltzaren eta belatz handiaren bilakaera ezagutzea.
6.1.2. Helburu operatiboa: ugatzak, sai zuriak eta sai arreak behar duten eskaintza trofikoa mantentzea.
6.1.3. Helburu operatiboa: hegaztientzako arrisku-faktoreak gutxitu eta ezabatzea.
–A. Erabilera publikoa:
A.1.1. Helburu operatiboa: Lekuan egiten diren erabilera publikoko erabilerak arautzea.
V.–Araudia.
–Araudi orokorra:
1. Baso-zoruan egin nahi den edozein jarduketa otsailaren 21eko 3/2007 Foru Legeak aldatutako Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legearen bidez arautuko da. Aipatutako foru legearen arabera, mendi katalogatuetan onura publikoko mendiaren edo mendi babeslearen izaerarekin bateragarriak diren jarduerak baino ez dira baimenduko.
2. Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen menpe egonen dira haren eranskinetan ageri diren titulartasun publiko nahiz pribatuko plan, programa, proiektu eta jarduerak, haiek sortu, abian jarri edo gauzatzearen ondorioz ingurumenaren baldintzak aldatzen ahal dituztenak, edo ingurumenari, pertsonen osasunari edo segurtasunari eta haien ondasunei kalte eragiten ahal dietenak.
3. Ematen diren baimen guztietan bermatuko da Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legean ezarritakoa betetzen dela eta ez direla ukitzen Batasunaren intereseko animalia eta landare espezieak, ez haien habitatak, ezta Kontserbazio Bereziko Eremua kontserbatzeko garrantzi handia duten paisaiako elementuak ere.
4. Ematen diren baimen guztietan bermatuko da honako arau hauetan ezarritakoa beteko dela: batetik, Natur Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legea, eta bestetik, otsailaren 4ko 139/2011 Errege Dekretua, babes bereziko araubidea duten basa espezieen zerrenda eta espezie mehatxatuen Espainiako katalogoa garatzekoa.
–Berariazko araudia:
1. Benasako arroilako natur erreserba (NE-17):
1.1. Benasako arroilako natur erreserban egiten diren jarduera edo jarduketa guztiak Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legean eta Nafarroako natur erreserbak erabili eta kudeatzeko plan zuzentzaileak onesten dituen uztailaren 6ko 230/1998 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera arautuko dira.
2. Burgiko arroilako natur erreserba (NE-18):
2.1. Burgiko arroilako natur erreserban egiten diren jarduera edo jarduketa guztiak Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legean eta Nafarroako natur erreserbak erabili eta kudeatzeko plan zuzentzaileak onesten dituen uztailaren 6ko 230/1998 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera arautuko dira.
3. Habitatak, flora eta fauna:
3.1. Harkaizti, arroila eta erreka-zuloetan egiten diren erabilera eta aprobetxamenduetan, haiei lotutako balio naturalen kontserbazioa bermatzeko behar diren baldintzak jaso beharko dira, salbu eta tartean giza-osasunarekin eta segurtasun publikoarekin zerikusia duten arrazoiak badaude.
3.2. Sasiko idoietan egiten diren erabilera eta jarduketetan, habitat horien eta haiei lotutako flora eta faunaren kontserbazioa bermatzeko behar diren baldintzak sartu beharko dira.
3.3. Intereseko flora eta fauna duten lekuneetan egiten diren erabilera eta jarduketetan, haien kontserbazioa bermatzeko behar diren baldintzak sartu beharko dira.
3.4. 92/43/EEE Zuzentarauan dauden eta kontserbazio-egoera onean dauden larreek eta sastrakadiek hartutako azaleretan ez da luberritzerik edo ereiterik eginen.
3.5. Putzu berriak eraikitzeko eta lehendik daudenak hobetzeko proiektu guztiek anfibioak zaintzeko neurriak bilduko dituzte, baita basa faunako espezieak itotzea eragozteko neurriak ere.
3.6. Flora mehatxatuari dagokionez, Nafarroako Flora Mehatxatuaren Katalogoa sortu eta katalogatzen den basa flora kontserbatzeko neurriak ematen dituen apirilaren 7ko 94/1997 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraituko zaio.
VI.–Kudeaketarako jarraibide edo orientazioak.
Kudeaketarako jarraibide edo orientazio hauek gomendio gisa hartu behar dira, eta kontrakoa justifikatzen duen arrazoi oinarriturik ez badago, aplikatu beharko dira.
1. Zuhaiztietarako jarraibideak:
1.1. Gaur egungo baso autoktonoen azalerak gutxienez kontserbatzen direla bermatuko da.
1.2. Interes ekologikoa duten zuhaitzek irautea bermatuko da.
1.3. Basoetan lurrean zein zutik dagoen zur hila errespetatuko da.
1.4. Bigarren mailako espezieak errespetatuko dira, eta haien zainketa bermatuko da. Birsortzeko mozketak egin behar diren guneetan baldin badaude bigarren mailako zuhaitz espezie horiek, behar diren neurri guztiak hartuko dira bigarren mailako espezieek mendian iraun dezaten eta haien berezko birsorkuntza berma dadin, haien behar ekologikoekin bat datozen jarduketen bidez.
1.5. Motzaldiak saihestuko dira 2-3tik gorako hektareako azaleretan edo higadura-arrisku nabarmena duten lurretan.
1.6. Baso-aprobetxamenduetan erreka bazterretako landareak errespetatuko dira.
2. Larre eta sastrakadietarako jarraibideak:
2.1. 92/43/EEE Zuzentarauan adierazitako habitatak diren eremuak ongarritzeko eta/edo medeatzeko, tratatu beharreko eremuak, osagaiak eta erabiliko den dosia zehaztuko dira. Nolanahi ere, bermatu beharko da landaretza naturala ez dela ukituko, ezta lurzoruaren eta uren ezaugarriak ere. Gainera, iraganean gauzatu diren jarduketei dagokienez proiektu jakin batek izan dezakeen metatze efektua aintzat hartu eta aztertuko da.
2.2. Belar-sastrakak garbituko dira, ondoriozko paisaia-egitura larreen eta sastrakadien mosaiko heterogeneo eta orekatua izateko moduan.
2.3. Larreak hobetzeko ez da belar-sastrakarik garbituko edo erreko %50etik gorako maldetan. Gainera, jarraibide hori aldatzen ahalko da eta murriztaileago bihurtu eremu ahulenetan.
2.4. Belar-sastrakak garbitu beharreko guneetan, babestu beharreko elementu ekologiko interesgarriak mugatuko dira.
2.5. Ez da belar-sastrakarik garbituko edozein troka edo errekatatik 10 metroko tartea baino gutxiago badago.
2.6. Laborantzan ibilitako lurzatien eremuetan belar-sastrakak garbitzeko, haien arteko muga eta ezpondetako landare zerrendak errespetatuko dira.
3. Faunarako jarraibideak:
3.1. Eriogaster catax-arentzat egokiak izan daitezkeen guneetan sastrakak garbitzeko proiektuetan elorrien alde (Crataegus spp. eta Prunus spinosa) jokatuko da, eta haiek ezabatzea saihestuko da.
3.2. Ehizaren kudeaketaren ardura dutenei tresna arin bat emanen zaie ehiza-uxaldien tokia edo eguna aldatzeko, ugatzaren habiagintzako eremuetan egitekoak direnean.
3.3. Baliabide trofikoen hornikuntza bermatuko da, halako moduz non ugatzak eta gainerako hegazti nekrofagoek elikagaiak izanen dituzten urte osoan.
4. Beste jarraibide batzuk:
4.1. Pistak hobetzeko eta eraikitzeko proiektuek paisaiara egokitzeko neurriak izanen dituzte.
4.2. Pistak eta zura ateratzeko bideak drainatzeko sistemak ez du utziko solidoak erreketara iristea.
4.3. Pistak hobetzeko eta eraikitzeko proiektuek eta baso-aprobetxamenduen baldintzen agiriek erreken gaineko ukipena ahalik eta txikiena izateko behar diren neurriak jasoko dituzte.
VII.–Jarduketak.
Plan honek indarra duen eperako, jarduketa hauek ezarri dira:
1. Zuhaiztiei lotutako neurriak:
1.1. Interes ekologikoko zuhaiztiei buruzko inbentarioa prestatzea (tamaina handiko zuhaitz helduak edo zuhaitz lepatuak).
1.2. Interes ekologikoko zuhaiztiak kontserbatu eta hobetzeko jarduketak egitea.
2. Larre eta sastrakadiei lotutako neurriak:
2.1. Larre eta sastrakadiak kontserbatzeko plana prestatzea habitat horiek ageri diren eremu nagusietan.
2.2. Nekazaritza bultzatzen duten jarduketak egitea, larre eta sastrakadiak kontserbatzeko planaren arabera.
2.3. Nafarroako Nekazaritzako Industrien Teknologien eta Azpiegituren Institutuaren (ITGG) eta Nafarroako Nekazaritza Ekologikoko Ekoizpenaren Kontseiluaren laguntzaz (NNPEK), entitate titularren eta abeltzainen artean sustatzea larreak “produkzio ekologikoko eremutzat” jotzea, interesa duten ekoizleek horiek erabili ahal izatea bermatzeko.
2.4. Larreen azalera handitzea 10 ha-tan gutxienez ere belar-sastrakak garbituta, plan honen indarraldian.
3. Faunari lotutako neurriak:
3.1. Habitatei buruzko zuzentarauan sartutako intsektu saproxilikoen espezieen kontserbazio-egoera ezartzea, eta espezie horiei jarraipena egiteko protokoloa abiatzea.
3.2. Euphydryas auriniaren presentzia eta kopurua zehazteko prospekzioak egitea.
3.3. Nafarroako Gobernuak Eriogaster catax-ari urtean egiten dion jarraipenarekin segitzea.
3.4. Nafarroako Gobernuak Graellsia isabelae-ari urtean egiten dion jarraipenarekin segitzea.
3.5. Eriogaster catax bizitzeko moduko eremuen kartografia egitea, kontserbazio-egoeraren ebaluazioa barne.
3.6. Eriogaster catax-erako habitata hobetzeko proiektuak egitea, baso bilakatzeko prozesuan diren elordietan.
3.7. Sasiko idoian bizi diren odonatoen komunitatearen zentsua prestatzea, eta jarraipena egiteko protokoloa abian jartzea.
3.8. Arroilako erreka-zuloan bizi diren Calotriton asperren zentsua prestatzea, eta jarraipena egiteko protokoloa abian jartzea.
3.9. Sasiko idoietan bizi diren anfibio espezieen populazioen zentsua prestatzea, eta jarraipena egiteko protokoloa abian jartzea.
3.10. Okil beltzaren zentsuak aldika-aldika egitea.
3.11. Nafarroako Gobernuak ugatzari buruz urtean egiten dituen monitorizazio lanekin segitzea.
3.12. Nafarroako Gobernuak sai arrearen, arrano beltzaren, sai zuriaren eta belatz handiaren populazioei buruz egiten duen jarraipenarekin segitzea.
3.13. Hegaztientzat arriskutsuak diren linea elektrikoak moldatzea.
3.14. Faunarentzat ihesbideak sortzea Ollateko idoian.
4. Florari eta habitatei lotutako neurriak:
4.1. Erantsitako habitaten azalera berrien inbentarioa eta kartografia egitea, eta “mendi handietako ler gorriko pinudi kaltzikolen” habitata berrikustea.
4.2. Sastrakadi eta larreen habitatei lotutako intereseko flora espezieei buruzko diagnostikoa egitea, eta jarraipena egiteko protokoloa abian jartzea.
4.3. Prospekzioak egitea, Valeriana longiflora eta harkaiztiei lotutako intereseko beste flora espezie batzuk ote dauden zehazteko.
4.4. Sasiko idoian bizi diren Carex hordeistichosen populazioen zentsua prestatzea, eta jarraipena egiteko protokoloa abian jartzea.
4.5. Sasiko idoietako habitaten kontserbazio egoerari buruzko ebaluazioa, eta haiek kudeatzeko alternatibak proposatzea.
4.6. Azterlan bat egitea, Sasiko hezegunearen ezaugarri hidrogeomorfologikoak eta ur erregimena zehazteko.
4.7. Ur hornidurari buruzko proiektu bat prestatzea Plana de Sasiko aziendarentzat, Sasiko hezegunearen ezaugarri hidrogeomorfologikoei eta ur erregimenari buruzko azterlaneko ondorioen arabera.
4.8. Flora exotikoko espezieak Benasako arroila eta pistako erreka-zulotik pixkanaka kentzea.
5. Erabilera publikoari lotutako neurriak:
5.1. Erabilera publikoa antolatu eta kudeatzeko jarduketak egitea Benasako arroilan.
VIII.–Kudeaketa planaren finantzaketa.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak honako hauek hartuko ditu bere gain:
–Guneko kontserbazio-egoera ona bermatzen duten mantentze eta lehengoratze proiektuak gauzatzeko behar diren diru-zenbatekoak.
–Ekipamenduak eta kudeaketaren egitura mantentzeko behar diren diru-zenbatekoak.
–Erabilerak eta jarduerak murriztearen ondoriozko kalte-ordainak eta ingurumenaren arloko borondatezko kontratuak ordaintzeko behar diren kontu-sailak.
–Plana gauzatzeko eta haren helburuak lortzeko behar diren bestelako kontu-sailak.
Hori guztia ordainduko da horretarako kreditu egokia baldin badago. Beraz, behar diren konpromisoak hartuko dira unean-unean aurrekontuan dagoen diruaren arabera.
Nafarroako Gobernuko departamentuek beren politika sektorialak ingurumenean integratzeko sustatzen dituzten jarduketek, baita toki entitateek sustatzen dituzten ekintzek eta ekarpen pribatuekin edo Europar Batasunaren ekarpenekin egiten direnek ere, laguntzen ahal dute plan hau garatzen.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak oso-osorik finantzatzen ahalko ditu partikularrek edo tokiko entitateek beren herrilurren ondarea administratzeko sustatzen dituzten jarduketak, baldin eta horien helburua plan hau garatzea bada, irabazi asmorik gabe, eta KBEaren kontserbazio-egoera ona mantentzen laguntzen badute. Inguruko herriguneen garapen sozioekonomikoa sustatzeko asmoz, departamentu honen menpeko beste edozein laguntzatan, ahal denean, lehentasuna emanen zaie Kontserbazio Bereziko Eremu honen barnean proposatzen diren jarduketei, guneen kontserbazioarekin bateragarriak badira. Gainera, laguntzaren portzentajea handiagoa izanen da, eremu horretatik kanpo edo beste edozein naturgunetatik kanpo proposatzen diren beste jarduketa batzuekin alderatuta. Halaber, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua aurrekontuetatik kanpoko funtsak aplikatzen saiatuko da, haien helburua plan honetan aurreikusitako ekintzetako baten bat garatzea bada.
IX.–Mugak.
Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen 28. artikuluan xedatu bezala ordainduko dira erabilerak eta jarduerak murriztearen ondoriozko kalte-ordainak. Hala ere, bestelako ordainak ere hitzartzen ahalko dira, hala nola laguntzak, diru-laguntzak, zerbitzuak ematea edo bestelako sustapenak.
X.–Jarraipen programa.
Jarraipena egiteko programa bat ezartzen da, plana ongi gauzatzen dela eta haren helburuak lortzen direla bermatzeko. Programa horrek objektiboki egiaztatzen ahal den adierazle bat izanen du, gutxienez, helburu bakoitzerako.
Urtero, programa horren emaitzen eta, oro har, planaren gauzatze-mailaren berri emanen zaio Zuzendaritza Batzordeari.
Lortutako emaitzei erreparatuta, ikusten bada espero ziren emaitzen aldean desbiderapena gertatu dela edo aurreikusten zen epean ezin direla lortu, kudeaketaren eragingarritasuna eta eraginkortasuna hobetzeko behar diren neurri guztiak eransten ahalko zaizkio planari.
FUNTSEZKO ELEMENTUA |
AZKEN HELBURUA |
HELBURU OPERATIBOA |
JARRAIPENERAKO ADIERAZLEA |
HASIERAKO BALIOA |
ARRAKASTAREN IRIZPIDEA |
1. Baso autoktonoak |
1.1. Baso autoktonoek kontserbazio-egoera ona izan dezaten bermatzea |
|
Kontserbazio-egoera onean dagoen baso autoktonoaren azalera |
Ezezaguna |
|
|
1.1.1. Baso autoktonoen gaur egungo azalerak kontserbatzea |
Baso autoktonoaren azalera |
2401,87, ha |
| |
1.1.2. Arboladiak hobetzea ekologia aldetik. |
Zenbat zur hil dagoen, lurrean eta zutik |
Ezezaguna |
Hasierako balioa baino handiagoa | ||
Bigarren mailako zenbat espezie dauden |
Ezezaguna |
Hasierako balioa baino handiagoa | |||
Erreketan ondorio txarra duten jarduketak |
Ezezagunak |
ez dago | |||
1.1.3. Interes ekologikoa duen arboladiaren kontserbazioa bermatzea |
Inbentarioan sartutako interes ekologikoko zuhaiztien unada kopurua |
0 |
Interes ekologikoko zuhaitz unaden %100 | ||
Zuhaitz helduak kontserbatzeko ekintzek ukitutako azalera |
0 |
| |||
1.1.4. Baso autoktonoei eta interes ekologikoa duen arboladiari lotutako intereseko faunako espezien ezagutza |
Ornogabe saproxilikoen laginketak |
Egin gabeko laginketak |
Egindako laginketak | ||
Okil beltzari buruzko zentsuak |
Egin gabeko laginketak |
Egindako zentsuak | |||
2. Sastrakadiak eta larreak |
2.1. Sastrakadi eta larreen habitaten kontserbazio-egoera ona bermatzea |
|
Kontserbazio-egoera onean dauden larre, sastrakadi eta harkaiztien azalera |
Ezezaguna |
|
|
2.1.1. Larre eta sastrakak haien kontserbazioa segurtatuko duen moduan erabiltzea |
Larreen eta sastrakadien azalera |
|
| |
Larre eta sastrakadiak kontserbatzeko plana |
Egin gabe |
Egina | |||
Abeltzaintzari laguntzeko ekintzak |
Zenbait ekintza egin dira abeltzaintzari laguntzeko |
Abeltzaintzari laguntzeko jarduerak indartu dira | |||
2.1.2. Sastrakadien eta larreen habitatei lotutako intereseko flora eta faunako taxonen ezagutza hobetzea eta haien kontserbazioa bermatzea |
Intereseko floraren populazioari buruzko diagnostikoa |
Egin gabeko diagnostikoa |
Egindako diagnostikoa | ||
Euphydryas auriniari buruzko prospekzioak |
Egin gabeko prospekzioak |
Egindako prospekzioak | |||
Faunan ondorio kaltegarria duten abeltzaintzako putzuen kopurua |
1 |
Ez dago | |||
3. Harkaiztiak, arroilak eta erreka-zuloak |
3.1. Harkaizti, arroila eta erreka-zuloen habitatek eta haiei lotutako espezieek kontserbazio-egoera ona izan dezatela bermatzea. |
|
Zenbateko azalera duten harkaizti, arroila eta erreka-zuloen habitatek kontserbazio egoera onean |
Ezezaguna |
|
|
3.1.1. Harkaizti, arroila eta erreka-zuloen habitatek eta haiei lotutako espezieek ukipenak izan ditzaten saihestea |
Erregistratutako ukipen kopurua |
Ezezaguna |
Ez dago | |
3.1.2. Harkaizti, arroila eta erreka-zuloetako flora eta fauna mehatxatuen espezieak ezagutzea |
Calotrion asper-ari buruzko zentsuak |
Zentsu bat 1993an |
Zentsu bat, 5 urtean behin | ||
Intereseko florari buruzko prospekzioak |
Egin gabeko prospekzioak |
Egindako prospekzioak | |||
6.1.1. helburu operatiboaren adierazleak aplikatzen dira, hau da, “Ugatzaren, sai zuriaren, sai arrearen, arrano beltzaren eta belatz handiaren bilakaera ezagutzea”, “Ugatza eta beste hegazti harkaiztar batzuk” funtsezko elementuaren barrenean |
|
| |||
3.1.3. Flora exotikoaren espezieak gutxitzea |
Flora exotikoak hartzen duen azalera |
Ezezaguna |
Ederki gutxitu da flora exotikoak hartzen duen azalera | ||
4. Sasiko hezegunea |
4.1. Sasiko hezegunearen habitaten eta hari lotutako intereseko fauna eta florako espezien bideragarritasuna mantentzea |
|
Habitaten eta flora eta faunako espezieen kontserbazio-egoera |
Ezezaguna |
Ona |
|
4.1.1. Sasiko hezegunearen ur beharrak eta ezaugarri ekologikoak ezagutzea |
Habitat eta espezieen kontserbazioarekin bateragarria den ur erregimena |
Ezarri gabe |
Ezarria | |
Habitaten kontserbazio-egoera |
Ebaluatu gabe |
Ebaluatua | |||
Carex hordeistichos-ari buruzko zentsua |
Egin gabe |
Zentsu bat, 5 urtean behin | |||
Anbifioen zentsua |
Zentsu bat 1993an |
Zentsu bat, 5 urtean behin | |||
Odonatoei buruzko errolda |
Egin gabe |
Zentsu bat, 5 urtean behin | |||
4.1.2. Hezegunearen habitaten eta hari lotutako espezieen gaineko ukipenak saihestea |
Erregistratutako ukipen kopurua |
Ezezaguna |
Ez dago | ||
5. Eriogaster catax eta graellsia isabelae |
5.1. Eriogaster catax-aren eta graellsia isabelae-aren kontserbazioa bermatzea |
|
Graellsia isabelae-aren kontserbazio-egoera |
Ezezaguna |
Kontserbazio-egoera ona |
|
5.1.1. Eriogaster catax-aren eta graellsia isabelae-aren populazioen bilakaera ezagutzea |
Eriogaster catax-ari buruzko laginketak |
Laginketa bat urtean |
Laginketa bat urtean | |
Graellsia isabelae-ari buruzko laginketak |
Laginketa bat urtean |
Laginketa bat urtean | |||
5.1.2. Eriogaster catax-aren eta graellsia isabelae-areen habitata kontserbatu eta hobetzea |
Eriogaster catax bizitzeko moduko azalera |
Ezezaguna |
Ezaguna | ||
|
Eriogaster catax-aren habitata hobetzeko ekintzek ukitutako azalera |
|
| ||
|
Graellsia isabelae-arentzat 1.1.1. helburu operatiboaren adierazleak aplikatzen dira, hau da,”Baso autoktonoen gaur egungo azalerak kontserbatzea”, “Baso autoktonoak” funtsezko elementuaren barrenean. |
|
| ||
6. Ugatza eta beste hegazti harkaiztar batzuk |
6.1. Ugatzaren, sai zuriaren, sai arrearen, arrano beltzaren eta belatz handiaren kontserbazioa bermatzea |
|
Ugatzen, sai arreen, sai zurien, arrano beltzen eta belatz handien bikote habiagileak edo lurralde aktiboak |
Ugatza: lurralde aktibo bat, sai zuria: 6 bikote, sai arrea: 74 bikote, arrano beltza: lurralde aktibo bat, belatz handia: lurralde aktibo bat |
Hasierako kopurua bezalakoa edo handiagoa |
|
6.1.1. Ugatzaren, sai zuriaren, sai arrearen, arrano beltzaren eta belatz handiaren bilakaera ezagutzea |
Espezieen jarraipena |
Urteko jarraipena ugatzari. Bosturteko jarraipena sai arreari. Hamar urteko jarraipena sai zuriari, arrano beltzari eta belatz handiari |
Urteko jarraipena ugatzari. Bosturteko jarraipena sai arreari. Hamar urteko jarraipena sai zuriari, arrano beltzari eta belatz handiari | |
6. Ugatza eta beste hegazti harkaiztar batzuk |
|
6.1.2. Ugatzak, sai zuriak eta sai arreak behar duten eskaintza trofikoa mantentzea |
Ugatzak, sai zuriak eta sai arreak behar dituzten baliabide trofikoak |
Bermatua |
Bermatua |
2.1.1 helburu operatiboaren adierazleak aplikatzen dira, hau da, “Larre eta sastrakak haien kontserbazioa segurtatuko duen moduan erabiltzea”, “Larreak, sastrakak eta harkaiztiaren habitatak” funtsezko elementuaren barrenean. |
|
| |||
6.1.3. Hegaztientzako arrisku-faktoreak gutxitu eta ezabatzea |
Linea elektriko arriskutsuen kopurua |
Linea arriskutsu bat |
Ez dago linea arriskutsurik | ||
Kalteak habietan |
Ezezagunak |
Ez dago | |||
Intoxikazio kopurua, pozoituta |
Ezezagunak |
Ez dago. | |||
A. Erabilera publikoa |
A.1 Lekuko balio naturalen erabilera publikoa eta kontserbazioa bateratzea |
|
Kontserbazioarekin bateragarriak diren erabilera publikoko jarduerak |
Bateragarriak |
Bateragarriak |
|
A.1.1. Lekuan egiten diren erabilera publikoko erabilerak arautzea |
Erabilera publikoa antolatu eta kudeatzeko jarduketak egitea Benasako arroilan |
Bada lankidetzarako hitzarmen bat, zaintza, informazio eta mantentze-lanak egitea jasotzen duena. |
Erabilera publikoa antolatu eta kudeatzeko jarduketak egiten jarraitzen da |
XI.–Mugaketa-mapa eta barnean dauden entitateak.