Castellano | Euskara | Français | English
(1993ko 69. NAOn argitaratutako testua, ekainaren 4an)
Atarikoa
Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 107.3 artikuluak ahalmena ematen dio Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro Kontseilariari animalien espezieak baloratzeko baremoa zehazten duen Foru Agindu bat, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko dena, eman dezan, hori guztia basa faunari eragindako kalte eta galerengatik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari kalteordain gisa ordaindu behar zaiona jakin ahal izateko.
Nafarroako Ingurugiro Kontseiluak 1993.eko apirilaren 22an egindako bilkuran, txosten bat egin zuen xedapen hau ontzat hartuz.
Horrenbestez, eta martxoaren 5eko aipatu Foru Lege horren 107.3 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, agindu dut:
Artikulu Bakarra
Basa faunari eragindako kalte eta galerengatik horren erantzule direnek Nafarroako Foru Komunitateari ordaindu beharreko kalteordainak jakin ahal izateko, basa faunaren espezieak baloratzeko baremoa zehaztea, ondoko hau, alegia:
A) Basa faunaren espezieak, zeinen probetxamendua debekatua baita.
ESPEZIEAK |
BALIOA (PEZETAK) |
UGAZTUNAK |
|
Hartz arrea |
10.000.000 |
Igaraba |
2.000.000 |
Erbinude zuria, Bisoi europarra |
1.000.000 |
Basakatua eta Lepahoria |
300.000 |
Lepazuria, Ipurtatsa, Katajineta, Marmota |
70.000 |
Desmana |
40.000 |
Azkonarra, Erbinudea, Katagorri arrunta |
40.000 |
Saguzarrak |
20.000 |
Gainerako ugaztunak |
15.000 |
HEGAZTIAK |
|
Ugatza |
2.000.000 |
Bonelli arranoa |
2.000.000 |
Amiamoko beltza eta Txori zezena |
1.000.000 |
Arrano beltza, Arrano arrantzalea, Belatz haundia, Aztorea, Hontza handia Zuhaitz-belatza, Belatz txikia, Gabiraia, Naumann belatza |
400.000 |
Lertxunak, Amiltxoria, Mokozabala, Amiamoko zuria |
300.000 |
Sai arrea, Sai zuria, Arrano txikia, Arrano sugezalea, Zingira-mirotza, Mirotz urdina, Mirotz zuria, Zapelatz liztorjalea, Hontza zuria, Miru gorria Gainerako harrapariak |
80.000 |
Murgilak, Txilinportak, Ubarroiak, Amiltxoria, Lertxuntxo txikia, Lertxuntxo itzaina, Zerra handia, Zerra txikia, Zankaluzea, Abozeta, Paita arrunta, Brantak, Gainerako anatidoak, ehizatzeko ez direnak Babestutako gainerako zangaluzeak |
40.000 |
Basoilarra, Basoiloa |
2.000.000 |
Lagopodo zuria, Kurrilo arrunta |
525.000 |
Okil gibelnabarra eta okil ertaina |
200.000 |
Okil beltza, okil ertaina |
100.000. |
Lepitzulia, Okilaren familiako gainerakoak, Basoiloa, Atalarra, Eper grisa, Ganga azpibeltza, Ganga azpizuria, Karraka, Kuku mottoduna, Mika, Harkaitz-txoria |
50.000 |
Dupont hegatxabala, Belatxingak, Mendi-tuntuna, Elur-txonta |
20.000 |
Ur-zozoa, Paparrurdina, Buztanzuri beltza, Harkaitz-zozoak, Zozo paparzuria, Benarriz gorrizta, Euli-txori beltza, Buztanluzea, Tximutxa, Antzandobiak |
7.000 |
Sorbeltz arrunta.Babestutako gainerako paseriformeak |
3.000 |
URETAKO HEGAZTIAK |
|
Ipar-ahatea, Ahate txistularia, Ahate buztanluzea, Ahate mokozabala, Ahate gorrizta, Murgilari arrunta, Murgilari mottoduna, Ahatebeltz arrunta, Zerra ertaina, Uroiloa, Uroilanda, Antxeta mokogorria, Kaio iluna, Kaio hauskara, Bernagorri arrunta eta Kurlinta handia |
15.000 |
Gainerako hegaztiak |
15.000 |
Hegaztien arraultzeei dagokienean, espezie horretako hegazti bakoitzari emandako balorazioa emanen zaie.
ESPEZIEAK |
BALIOA (PEZETAK) |
NARRASTIAK ETA ANFIBIOAK |
|
Dortoka eta gailurretako Uhandrea |
60.000 |
Sugeak |
20.000 |
Baso-igel gorria eta ur-igela |
3.500 |
Gainerako narrasti eta anfibioak |
7.000 |
B) Basa faunaren espezieak, zeinen probetxamendua Nafarroan baimentzen ahal baita.
ESPEZIEAK |
BALIOA (PEZETAK) |
UGAZTUNAK |
|
Oreina |
300.000 |
Adarzabala, Orkatza eta Sarrioa |
300.000 |
Basurdea |
80.000 |
Erbia |
20.000 |
Azeria |
20.000 |
Untxia |
6.000 |
HEGAZTIAK |
|
Antzara hankagorrizta |
50.000 |
Oilagorra |
15.000 |
Haitz-usoa |
15.000 |
Txoloma, Usapala |
15.000 |
Basahatea, Uda-zertzeta, Zertzeta arrunta |
10.000 |
Eper gorria, Faisaia |
10.000 |
Kopetazuri arrunta, Hegabera |
7.000 |
Istingor arrunta, Istingor txikia, Pagausoa |
7.000 |
Galeperra |
2.500 |
Birigarro arrunta, birigarro txikia, Durdula, Garraztarroa, Araba zozo beltza, Araba zozo pikarta, Mika, Bele txikia, Belea |
2.500 |
ARRAINAK |
|
Izokina, 3,5 kilokoa baino haundiagoa |
200.000 |
Izokina, 3,5 kilokoa edo txikiagoa |
150.000 |
Amuarraina, 30 cm-takoa edo luzeagoa |
4.500 |
Zarboa |
4.500 |
Pintoa edo barbarina |
3.000 |
Amuarraina, 19 cm-takoa edo luzeagoa eta 30 cm-takoa baino txikiagoa. Amuarraina, 19 cm-takoa baino txikiagoa |
2.000 |
Aingira, lutxoa eta perka |
1.000 |
Barboa, Zamoa, Zamo txikia, Loina, Tenka, Arrain katua, Silurua eta Korrokoia, 8 cm-takoak baino luzeagoak. |
1.000 |
Barboa, Zamoa, Zamo txikia, Loina, Tenka, Arrain katua, Silurua eta y Korrokoia, 8 cm-takoak baino txikiagoak. |
500 |
ORNOGABEAK |
|
Bertako karramarroa |
5.000 |
Azken Xedapen Bakarra
Foru Agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.