Castellano | Euskara | Français | English
(2011ko 217. NAOn argitaratua, azaroaren 2an)
Atarikoa
Abenduaren 14ko 39/2006 Legeak, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoak, Autonomiarako eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemaren prestazioak eta arreta zerbitzuen katalogoa arautzen ditu.
Ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuaren bidez, gizarte zerbitzu orokorren zorroa onetsi zen, hau da, gizarte zerbitzuen sistema publikoak dituen prestazioak, mendekotasunaren arretari dagozkionak, besteak beste.
Bestetik, urriaren 6ko 1/2011 Foru Lege-Dekretuak, defizitaren helburua betetzeko hainbat neurri onesten dituenak, 7.2 artikuluan ezartzen du ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuan onetsi zen gizarte zerbitzu orokorren zorroko prestazioak bateraezinak direla beren artean mendekotasunaren arretarako arloan, eta Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren foru aginduen bitartez erabakitzen ahalko dela prestazio horien arteko bateragarritasuna.
Mendekotasun egoeran edo hala egoteko arriskuan dagoen jendeari arreta egokia emateko prestazio eta zerbitzuen arteko osagarritasuna dela bide, egokia da prestazio horietako batzuen arteko bateragarritasuna ezartzea.
Horregatik guztiagatik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen ) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, agindu dut:
1. artikulua. Xedea.
Mendekotasunaren arretarako arloan gizarte zerbitzuen zorroa onetsi zuen ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuak bermatzen dituen prestazio eta zerbitzuen bateragarritasun araubidea ezartzea du helburu foru agindu honek.
2. artikulua. Bateragarritasunaren araubidea.
Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroak mendekotasunaren arretarako arloan bermatzen dituen prestazio hauek bateragarriak dira beren artean:
a) Larrialdiko telefono zerbitzua eta mendekotasunaren arretarako bermatzen diren prestazio guztiak, egoitzako prestazio iraunkorrak izan ezik.
b) Mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditzeko eta haien zaintzaileen aldeko laguntza ekonomikoak eta udalek ematen duten etxeko laguntza zerbitzua, larrialdiko telefono zerbitzuaz gain.
c) Mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditzeko eta haien zaintzaileen aldeko laguntza ekonomikoak eta arreta goiztiarreko zerbitzua, larrialdiko telefono zerbitzuaz gain.
d) Laguntzarekiko garraio egokituaren zerbitzua eta eguneko egonaldia, eguneko zentroa eta gaueko zentroa, zein dela ere modalitatea, larrialdiko telefono zerbitzuaz gain.
Azken Xedapen Bakarra. Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra, eta 2011ko urriaren 6tik aurrera izanen ditu ondorioak.