(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Foru Agindua, 2001eko otsailaren 12koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana. Ofizialki deklaratzen du "Behi-aziendaren Entzefalopatia Espongiformea" delako gaitza agertu dela

 

(2001eko 30. NAOn argitaratutako testua, martxoaren 7an)

Atarikoa

Abenduaren 2ko 2459/1996 Errege Dekretuko 2.1 artikuluak (ezartzen du zein animali gaitz diren nahitaez deklaratu beharrekoak eta zein arau begiratu behar diren jakinarazpena egiteko) agintzen du Komunitate Autonomoetako organo eskudunek ofizialki deklaratuko dutela Errege Dekretu horretako I. eranskineko A eta B ataletan ageri diren animali gaitzak agertu direla.

I. eranskineko A letran "Behi-aziendaren Entzefalopatia Espongiformea" delako gaitza ageri da nahitaez deklaratu beharrekotzat.

Behi-aziendaren Entzefalopatia Espongiformerako Erreferentziako Laborategi Nazionalak, Zaragozako Unibertsitatearen Albaitaritza Fakultatean baitago, berretsi du animali gaitz hori agertu dela, eta beraz horren deklarazio ofiziala egin behar da.

Honako lege arauak aintzat harturik: Animali Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legeko 15.1 artikulua, abenduaren 2ko 2459/1996 Errege Dekretuak, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi kontseilariaren martxoaren 9ko Foru Agindua (ezartzen du zein animali gaitz diren nahitaez deklaratu beharrekoak eta zein arau begiratu behar diren jakinarazpena egiteko), Europako Batzordearen 1998ko apirilaren 23ko Erabakia (98/272/EB), abenduaren 18ko 2654/1985 Errege Dekretuko Eranskineko E.4 a) letra (Estatuaren Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera Nekazaritza, Abeltzaintza eta Oihan gaietako zerbitzuak aldarazteko Errege Dekretua), eta Nafarroako Foru Komunitatearen Gobernua eta Administrazioa Arautzeari buruzko apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36.2 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, agindu dut:

Lehena

Ofizialki deklaratzen da agertu dela "Behi-aziendaren Entzefalopatia Espongiformea" delako gaitza.

Bigarrena

Aditzera ematen zaio deklarazio hau Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari, hark, hala bide bada, berretsi dezan.

Hirugarrena

Agintzen zaio Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Abeltzaintza Zerbitzuari har ditzala behar diren animali osasuneko neurriak, bereziki abenduaren 22ko 3454/2000 Errege Dekretuan aurreikusten direnak (Animalien Entzefalopatia Espongiformeak Begiratu eta Kontrolatzeko Programa Integral Koordinatua ezarri eta arautzeko Errege Dekretua).

Laugarrena

Foru Agindu honen berri ematea Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministerioari (Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Azpi-idazkaritza; Nekazaritza eta Abeltzaintza Idazkaritza Nagusia eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia); Osasun Departamentuari, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari; Gobernuaren Nafarroako Delegazioari; Barne Zuzendaritza Nagusiari; Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiari; Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien Zuzendaritza Nagusiari eta Abeltzaintza eta Elikaduraren eta Elikagai Industrien Zerbitzuei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Bosgarrena

Foru Agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezaten.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa