Castellano | Euskara | Français | English
(2004ko 48. NAOn argitaratutako testua, apirilaren 21ekoa)
Atarikoa
Merkataritzako eskaintzaren kontzentrazioa fenomeno ekonomiko-sozial garrantzitsua izan da azken hamar urteetan. Nafarroako merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legeak araubide juridiko bat finkatu du fenomeno horrek sortutako saltoki handiei aplikatzeko. Joera horrekin batera, aldaketa batzuk gertatu dira pentsamoldean, gustuetan, premietan, maila ekonomikoetan, garraiobideetan, ohituretan eta gizarte roletan. Dena den, egia bada ere "saltoki handiak" kontuan hartu beharreko errealitate sozio-ekonomiko baten ondorio direla, esan behar da saltoki horiek ugalduko balira, zaila izanen litzatekeela gaur egun dauden merkataritza eremuek irautea eta horrek nagusitasuneko egoera onartezinak sortuko lituzke merkatuan. Azpiegitura eta ekipamenduen lurralde orekak ere establezimendu horien eragina jasan lezake. Eragin hori arriskugarria izan liteke hiriaren ereduarentzat ere, elkarbizitzarako bilguneak dituen hirigunearen sustapenean oinarritutako ereduarentzat, alegia. Babestu beharrekotzat jotzen den ereduarentzat, hain zuzen.
Hori abiapuntu, uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legeak establezimendu handien araubide juridiko bat ezarri du. Haren barruan, funtsezko elementua da saltoki handien lurralde eredua, baloraziorako legezko irizpideak finkatzeko baliabide gisara definitzen baitu, Nafarroako Foru Komunitatean saltoki handiak ireki, eraiki edo handitzeko baimenak eman edo ukatzeko.
Gauzak horrela, merkataritza arautzen duen foru legearen bosgarren xedapen gehigarriari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak saltoki handien lurralde ereduaren arloko garapen erregelamendu bat onetsi behar du, indarra duen lurralde eredutik abiatuta. Nafarroako Gobernuak erregelamendu hori egiteko eskatu dio Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberari, horrela arau gisa funtzionatuko baitu.
Nafarroako Merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legearen 63.2.b) artikuluari jarraituz, foru dekretu honek Nafarroako Txikizkako Merkataritzako Kontseilu aholku-emailearen irizpena behar izan du, eta haren adostasun txostena eskuratu zuen 2002ko azaroaren 14ko bilkuran.
Nafarroako merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Legearen 18.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako saltoki handien lurralde ereduaren erregelamenduaren proiektua 2003ko martxoaren 7ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (29. zk.) argitaratu eta jendaurrean egon zen hilabete batez, Nafarroako Gobernuak behin betiko onespena eman aurretik.
Orobat, eta Nafarroako Kontseiluari buruzko martxoaren 16ko 8/1999 Foru Legearen 16.1.f) artikuluan xedatutakoari jarraituz, Nafarroako Gobernuaren 2003ko abenduaren 15eko erabakiaren bitartez hartu zen kontuan Nafarroako saltoki handien lurralde ereduaren erregelamendua onesten duen foru dekretuaren proiektua, Nafarroako Kontseiluak beharrezko txostena eman zezan. Eta 2004ko martxoaren 9an eman zuen txosten hori, bere adostasuna adierazi zuena.
Hori horrela, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta lauko martxoaren hogeita bederatzian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat, dekretatu dut:
Artikulu bakarra
Nafarroako saltoki handien lurralde ereduaren erregelamendua onestea. Haren testua ondotik heldu da.
Azken Xedapen Bakarra
Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.
NAFARROAKO SALTOKI HANDIEN LURRALDE EREDUAREN ERREGELAMENDUA
1. artikulua. Xedea.
Nafarroako Foru Komunitateko saltoki handien lurralde ereduaren helburu nagusia da saltoki handien ezarpena egoki antolatzen dela sustatzea, eremuen eta banaketa moduen arteko ekipamendu orekatua lortzearren, herritarrek beraien erosketa beharrizanak behar bezala asetu ahal ditzaten, eta aldi berean lurralde oreka bermatzea, Nafarroako merkataritzaren eredu orokorraren barrenean.
2. artikulua. Edukia.
Nafarroako Foru Komunitateko saltoki handien lurralde ereduak ondoko elementuak izanen ditu baloratu eta zehazteko:
a) Nafarroako Foru Komunitateko merkataritzako eskaintza eta eskaria aztertzea. Merkataritzako egituraren, eskatzaileen eta Nafarroako gastu-fluxuen definizioa.
b) Erreferentziako lurralde eredua: Nafarroarendako merkataritzako egituraren prototipo egokiena da, Foru Komunitatean ezarri nahi den merkataritzako egituraren enkoadre integratua, Komunitatearen eta hiriaren eredu kontzeptualaren definizioa barne, dakarrelakoz. Merkataritza-orekako eremuen eta erkidegorako oreka mailen definizioa.
c) Merkataritza eremu handiak jarri zein handitzeko proiektuak ebaluatzeko prozedurak eta lizentzia berariazkoa eman edo ukatzeko irizpideak zehaztea.
d) Ereduaren jarraipena egiteko adierazleak, Nafarroako merkataritzaren garapena behar bezala balioesten lagunduko duten adierazleak diren aldetik.
e) Lurralde eremuak eta oreka mailak zehazteko metodologia zehaztu eta abiaraztea.
3. artikulua. Printzipio gidariak.
Merkataritza antolatzeko printzipio gidariak, lurralde eremuaren oinarriak direnak, ondoko hauek dira:
1. Jendeari kalitate, barietate, prezio eta ordutegiaren aldetik baldintza onak dituzten artikuluak eskaintzea, txikizkako saltokien egungo egoerari eta garapen joerei jarraikiz.
2. Erosteko joan-etorriak gutxiagotzea, batez ere eguneroko artikuluei dagokienez.
3. Txikizkako saltokien modernizazioa eta enpresa-eraginkortasuna bultzatzea.
4. Monopolio egoerak edo merkatu-nagusitasuna saihestea.
5. Saltoki ertainak bultzatzea handien aurretik.
6. Hirigunean sartutako lokalak bultzatzea.
7. Gastu-galerak saihestea.
8. Kanpoko gastua erakartzeko bide ematea.
9. Enplegua sortzea sustatzea.
10. Unean-uneko merkataritzako egituraren modernizazioari behar den beta ematea.
4. artikulua. Kontzeptuak.
1. Merkataritza-orekako eremua.
Merkataritza-orekako eremuak Nafarroa osatzen duten merkataritzako aldeak dira. Faktore geografikoen, komunikazio-bideen, eremuko herriburu baten menpekotzaren eta beste faktore batzuen aldetik merkataritza-fluxu berdintsuak dituzten udalerriek osatzen dituzte.
Ereduaren analisirako lurralde unitateak dira, eta haien barruan eskaintzaren eta eskaeraren arteko oreka bilatu behar da.
Nafarroak merkataritza-orekako hamabi eremu ditu, ondoko hauek: Baztan, Bera, Leitza, Altsasu, Pirinioaldea, Lizarra, Iruña, Zangoza, Viana, San Adrian, Tutera eta Tafalla.
Erregelamendu honen 1. eranskinean eremu horietako udalerriak ageri dira. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak merkataritza-orekako eremuen osaera eguneratu eta, ahal den neurrian, Nafarroako Lurralde Estrategian ezartzen diren aurreikuspenetara egokituko dira.
Merkataritza-orekako eremuak zona geografikoak dira, eta uste da Nafarroak gastu gehigarria erakartzen ahal duela horietan. Eremu horiek, oro har, kanpoko udalerriek osatuko dituzte, Nafarroako merkataritza-orekako eremu periferikoen hogeita hamar minutuko isokronen barruan dauden udalerriek, hain zuzen. Dena den, formatu bereziak ebaluatzeko, eraginpeko eremu hori handitu ahalko da, behar bezala justifikaturiko kasu berezietan betiere.
2. Eremuko herriburua.
Eremuko herriburua da, erosteko ohituretatik heldu den gastu-mugikortasunaren arabera, merkataritza-orekako eremua osatzen duten inguruko udalerrientzat merkataritza-erakarpeneko gunetzat hartzen dena.
3. Merkataritza arloan bete beharreko eskaera eta egun dagoen merkataritza-eskaintzak erakartzen ahal duen gastua.
3.1. Herri edo merkataritza-orekako eremu bakoitzean merkataritza arloan asebete beharreko eskariak ondoko osagai hauek izanen ditu:
a) Merkaturatzen ahal den gastua, Nafarroako bizilagunek Nafarroan egina. Hori kalkulatzeko, kontuan hartuko da bizilagunen kopurua eta pertsona bakoitzak artikulu mota bakoitzean gastatzen duen batez besteko diru kopurua, Estatistikaren Nazio Erakundearen Famili Aurrekontuei buruzko Inkestatik eta, hala behar izanez gero, Nafarroako merkataritza arloko eskariari buruzko azterlan osagarrietatik abiaturik.
b) Bizilagunek kanpoan egiten duten gastua berbideratzea. Erosketak eta aisia direla eta, merkataritza-orekako eremu batetik at egindako gastua berbideratzeko, printzipio gidarietatik heldu diren ondoko arau hauek aplikatuko dira:
-Merkataritza-orekako eremu bateko biztanleek eguneroko artikuluak erosteko kanpoan egiten duten gastua eremuaren barruan egin behar da, eremuko herriburuan edo 3.000 biztanletik gorako edozein herritan.
-Herriburua duen merkataritza-orekako eremu bateko biztanleek egunerokoak ez diren artikuluak erosteko Nafarroatik kanpo egiten duten gastua, herriburu horretan asebete behar du, merkataritzan duen garrantzia indartzeko.
-Herribururik ez duen merkataritza-orekako eremu bateko biztanleek egunerokoak ez diren artikuluak erosteko Nafarroatik kanpo egiten duten gastua jatorrizko merkataritza-orekako eremu horretako 3.000 biztanletik gorako edozein herritan egin behar da, kanpoko helmuga hurbil badago, edo Iruñean, erkidegoko hiriburua den aldetik, urrun badago.
c) Kanpotarren gastua Nafarroara ekartzea. Artikulu motaren arabera kalkulatuko da, erakargarritasunari buruz egin beharreko inkestetatik abiaturik eta bertan sartuko dira bai gaur egun Nafarroak erakartzen duen kanpoko gastua, bai merkataritza-orekako eremuen zabalkuntzaren mugapenari jarraikiz, erakartzen ahal den kanpoko-mugako gastua.
3.2. Herri edo merkataritza-orekako eremu bakoitzaren merkataritzako eskariak erakartzen ahal duen gastua kalkulatzeko, kontuan hartuko da bertako saltokien salmentarako azalera garbia, Nafarroako Merkataritzako Establezimenduen Erroldaren arabera, eta hari metro karratu bakoitzeko salmenten batez besteko ratio nazionalak aplikatuko zaizkio, merkataritza-formatu bakoitzean eta merkataritzako banaketari buruzko argitalpen espezializatuetan oinarri hartuta kalkulatuak.
4. Oreka maila.
Merkataritza-orekako eremu baten oreka maila, ereduan aipatutako artikulu-kategoria bakoitzari dagokiona, zehazteko, asebete beharreko eskariaren balioen eta egun dagoen merkataritzako eskaintzak erakartzen ahal duen gastuaren arteko aldea kalkulatu behar da, bi kopuru horiei ondoren azaltzen diren modulazioak aplikatu ondoren.
a) Asebete beharreko eskari modulatua.
4.3.1. artikuluan azaldutako asebete beharreko eskariari ondoko modulazio hauek aplikatuz kalkulatzen da:
-ehuneko +5 gehienez, eskariaren fluxuen zenbatespenen errore aldea konpentsatzeko;
-ehuneko +15 gehienez, artikuluaren arabera, udalerri jakin batzuei emandako merkataritza-eginkizuna, batez ere eremuko herriburua badira.
b) Egun dagoen merkataritza eskaintzak erakartzen ahal duen gastua, modulatua.
Hori kalkulatzeko, 4.3.2. artikuluan azaldutako merkataritzako egungo eskaintzari modulazio bat aplikatu behar zaio, ehuneko -10 gehienez, egun dauden merkataritza formatuak berritzeko gehieneko maila baita.
5. Merkataritza-formatuak.
Saltoki handien lurralde ereduari begira, merkataritza-formatuak dira, artikuluen arabera azalduta, erregelamendu honen 2. eranskinean daudenak.
5. artikulua. Ereduan aipatutako produktuak.
Saltoki handien lurralde ereduan ondoko artikulu kategoria hauek ageri dira:
1. Egunerokoak: elikagaiak eta edariak (haragia, arraina, fruta eta barazkiak, esnea, edariak, kontserbak, ogia eta opilak); higiene pertsonala, garbiketa eta etxerako artikuluak.
2. Etxeko hornidura: etxeko ehunkiak, menajea, etxetresna elektrikoak, burdineria, brikolajea, akzesorioak.
3. Ekipamendu pertsonala: jantziak eta osagarriak, zapatak, bitxiak eta erlojuak.
4. Aisia eta kultura: liburuak, diskoak, prentsa, jostailuak, kirol artikuluak, material zinematografikoa.
Eredutik at gelditu dira ondoko hauek: eguneroko bestelako artikuluak (tabakoa eta sendagaiak), eta beste batzuk, egunerokoak ez direnak (altzariak, optika eta aparatu terapeutikoak, ibilgailuak, animaliak, landareak, eraikuntzako materialak, lorazaintza eta haren osagarriak). Hala ere, artikulu mota hauetarako azalerak Ereduko produktuetarako azalera portzentaje nabarmenean gainditzen baldin badu, beharrezkoa izanen da horren justifikazioa egitea.
Halaber, Nafarroan merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legearen 17. artikuluaren arabera saltoki handiak izan, baina mugako merkataritzan tradizioa duten herrietan dauden saltokiak ere Eredutik at geldituko dira.
6. artikulua. Ebaluatzeko irizpideak.
Saltoki handiak jarri edo handitzeko proiektuak ebaluatzeko, eta, hala behar izanez gero, haiei lehentasuna emateko, dagokien merkataritzako lizentzia berariazkoa emateko, kontuan hartuko dira ondoko irizpide hauek:
1. Baimentzen ahal diren gehieneko neurriak.
Baimentzen ahal diren gehieneko neurriak kalkulatzeko, ondoko metodologia hau erabiliko da:
a) Oreka-mailen kalkulua.
4.4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, oreka-mailak honela kalkulatuko dira merkataritza-orekako eremu bakoitzean:
-banan-banan eremuko herriburuan eta 3.000 biztanletik gorako udalerrietan;
-eta modu orokorrean, gainerako udalerrietan eta berbideratutako eta erakarritako merkataritza-fluxuen kasuan. Horren izena "Gainerako udalerriak + Berbideratutako fluxuak" da.
b) Eskaintza-defizitaren esleipena.
"Gainerako udalerriak + Berbideratutako fluxuak" izeneko ataleko oreka-mailan eskaintzaren defizit bat agertzen denean, defizit hori ondoko arau hauei jarraikiz esleituko da:
-Herriburua duten merkataritza-orekako eremuetan, eguneroko artikuluak badira, eremuko herriburuari nahiz 3.000 biztanletik gorako edozein herriri aplikatuko zaio; gainerako artikuluen kasuan, eremuko herriburuari aplikatuko zaio bakarrik.
-Herribururik ez baina 3.000 biztanletik gorako herriak dituzten merkataritza-orekako eremuetan, herri horietako edozeini aplikatuko zaio.
-Ez herribururik, ez 3.000 biztanletik gorako herririk ez duten merkataritza-orekako eremuetan, merkataritza-orekako edozein herriri aplikatu ahalko zaio.
c) Baimentzen ahal diren gehieneko neurrien kalkulua.
Eremuko herriburuan eta 3.000 biztanletik gorako herri bakoitzean, baimentzen ahal diren gehieneko neurriak kalkulatuko dira, artikuluen lau kategorietariko bakoitzean.
d) Baimentzen ahal diren gehieneko neurriak nahikoak ote diren baloratzea.
Azkenik, formatu bakoitzaren fakturazio-ratioa aplikatuz, saltoki handiaren proiektuak erakartzen ahal duen gastua kalkulatuko da, artikuluen kategoria bakoitzeko. Ezin izanen da saltoki handi bat jarri edo handitzeko baimenik eman, baldin eta baimentzen ahal diren gehieneko neurriak nahikoak ez badira. Dena den, baterako balorazio ponderatuan puntuazio altua dutela eta, merkataritzaren aldetik erakargarritzat hartzen diren proiektuetan, baimentzen ahal diren gehieneko neurriak gainditu ahalko dira, gehienez % 10.
e) Baimentzen ahal diren gehieneko neurriak etengabe eguneratzen dira eta lizentziak eman ahala ordurarteko espazio hutsak automatikoki betez joaten dira.
2. Establezimenduaren neurriak.
Merkataritza formatu bakoitzean, muga bat jarri da salmentarako benetako azalera garbiarentzat, honela kalkulatua: salmentarako azalera garbi osoa ken eredutik at gelditu diren eguneroko eta egunerokoak ez diren bestelako artikuluetarako erabiltzen dena, 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Gehieneko azalera horiek gainditzen dituzten proiektuak ez dira baimenduko.
Kontuan harturik saltoki handien aurrean tamaina ertainekoei lehentasuna emateko printzipioa, ondoko muga hauek ezarri dira:
-Hipermerkatua: karratu.
-Erostetxe handia: karratu.
-Saltoki handia, espezializatua: karratu.
-Merkataritza-gunea: karratu.
Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak artikulu honetan aipatutako mugak eguneratuko ditu, Ereduaren aldian-aldiko eguneratzearen barrenean, formatu bakoitzaren batez besteko azalera estatalak aldatzen diren neurrian.
3. Ezarpen murriztua aurretik baimendutako proiektuen ondoan.
Unean-uneko merkataritza sarea berritzen laguntzeko asmoz, eta salmentarako azalera garbia koadro baino gehiagoko merkataritza gune eta erostetxe handi eta merkataritza guneak paratzeari dagokionez soilik, ez da merkataritzako baimen berariazkorik emanen merkataritza-orekako eremu berean formato berdineko beste saltoki handi bat paratzeko harik eta aurreko lizentzia eman zenetik urtebetea, gutxienez, pasatzen den arte.
4. Formatuen eta kokalekuen lehentasunak.
Irizpide hau Iruñerrian eta Tuteran baizik ez da aplikatuko. Horretarako, merkataritzaren ondorioetarako bakarrik, Iruñerria ondoko lau eremu hauetan banatzen da: erdialdean, bizileku aldean, periferian eta hiri-inguruan, eta Tutererrikoa, ondoko hauetan: erdialdean, bizileku aldea-periferian eta hiri-inguruan.
Formatuaren eta kokalekuaren konbinazio bakoitzari 0 puntutik 10era bitarteko puntuazioa ematen zaio. Gutxienez puntu bat lortzen ez duten proiektuak baztertuko dira.
Balorazioa egiteko ondoren azaltzen diren taulak aplikatuko dira. Taulen xedea da periferiaren aurrean erdialdea bultzatzen duen hiriaren merkataritza-eredu bat lortzeko printzipio zuzendaria betetzea.
Iruñerria
Ekipamendu pertsonala
Etxeko bestelako ekipamenduak
Jostailuak eta kirol materiala
Aisia eta kultura 7 5 5 5
Brikolajea 1 3 5 5
Denda espezializatua. Eguneroko
artik., janariak eta bestelakoak
Denda mistoa, eguneroko artik.
Maxisuperra 5 5 5 5
Hipermerkatua 1 3 5 5
Bestelako erostetxe orokorrak 5 5 5 5
Erostetxe handiak
Merkataritza-gunea 10 5 0 0
Merkataritza eremua
Merkataritza parkea 0 0 5 5
Tuterako udalerria
Ekipamendu pertsonala
Etxeko bestelako ekipamenduak
Jostailuak eta kirol materiala
Aisia eta kultura 7 5 5
Brikolajea 1 3 5
Denda espezializatua. Eguneroko artikukuak,
janariak eta bestelakoak
Denda mistoa, eguneroko artikuluak
Maxisuperra 5 5 5
Hipermerkatua 1 3 5
Bestelako erostetxe orokorrak 5 5 5
Erostetxe handiak
Merkataritza-gunea 10 5 0
Merkataritza eremua
Merkataritza parkea 0 0 5
5. Udalerriaren araberako lehentasuna.
Proiektuak haien kokalekuaren arabera ebaluatuko dira, ondoren azaldu bezala:
-Eremuko herriburuei eta, merkataritza-orekako eremuan herribururik ez badago, 3.000 biztanletik gorako udalerriei, hamar puntu.
-Herriburua duten merkataritza-orekako eremuetako 3.000 biztanletik gorako udalerriei, bost puntu.
-3.000 biztanletik beherako udalerrietako proiektuei zero puntu.
6. Kontsumitzaileentzako alde onak.
Zero puntutik hamarrera bitarteko puntuazioa emanen da, eskaintzaren zabaltasunaren eta sakontasunaren arabera, baita haren kalitatearen, prezioaren, ordutegiaren eta zerbitzu osagarrien arabera ere.
7. Komunitateari plusbalioak itzultzea.
Zero puntutik hamarrera bitarteko puntuazioa emanen da, ondoko alderdi hauen arabera: sortutako enplegua, saltoki handiaren eraginpeko eremuko merkatariei bertan denda jartzeko ematen zaizkien erraztasunak, produktuak nafarrak ote diren, erabilera publikoko dotazioen finantzaketan zenbaterainoko partaidetza dagoen Administrazioarekin, batez ere herrietako alde zaharretan.
7. artikulua. Proiektuen ebaluazioa.
Lehenbizi, proiektuak banan-banan ebaluatuko dira, eta horretarako baztergarritzat hartutako banakako irizpideak zein mailatan betetzen diren aztertuko da; bigarrenik, baterako ebaluazio ponderatua eginen da, irizpide batzuk batera erabiliz.
1. Banakako ebaluazioa:
Saltoki handiaren proiektua ondoko hauek bete beharko ditu:
1. Baimentzen ahal diren gehieneko neurriei buruzko irizpidean eskatutakoa.
2. Formatu motaren araberako mugak errespetatzea.
3. Formatuak eta kokalekuak lehenesteko irizpidean gutxienez puntu bat lortzea.
Aurreko baldintzetako edozein betetzen ez bada, merkataritzako lizentzia berariazkoa ukatuko da.
2. Baterako ebaluazioa:
1. Proiektuaren baterako balorazio ponderatua eginen da, banakako irizpideetan emandako balorazioei ondoko ponderazio hauek aplikatuz:
a) Iruñerriko eta Tuterako ezarpenak.
Formatu eta kokapenen lehentasunei, udalerrien lehentasunei, kontsumitzaileentzako alde onei eta komunitateari plusbalioak itzultzeari buruzko irizpideetan lortutako balorazioei % 50, % 20, % 20 eta % 10eko ponderazioak aplikatuko zaizkie, hurrenez-hurren.
b) Gainerako udalerrietako ezarpenak.
Udalerrien lehentasunei, kontsumitzaileentzako alde onei eta komunitateari plusbalioak itzultzeari buruzko irizpideetan lortutako balorazioei % 40, % 40, eta % 20ko ponderazioak aplikatuko zaizkie, hurrenez-hurren.
2. Proiektua baimentzeko, bost puntuko baterako balorazio ponderatua lortu beharko du gutxienez.
8. artikulua. Jarraipena.
Nafarroako merkataritzaren garapena baloratzeko, Ereduaren jarraipena eginen da, ondoko adierazle hauei jarraikiz:
-Merkataritza eskaintzak erakartzen ahal duen gastuak asebete beharreko eskariaren estaldura.
-Dagoen merkataritza-azalera, biztanleriari buruz (merkataritza-dentsitatea).
-Merkataritza-azaleraren kuotak, artikuluaren eta establezimendu motaren arabera.
-Eremuko herriburuek merkataritza-orekako dagokien eremuetan duten merkataritza-erakarpena.
-Iruñerriak Nafarroan duen merkataritza-erakarpena.
-Merkataritza-azaleraren banaketa hirietako aldeetan (erdialdea, bizileku-aldea, periferia eta hiri-ingurua).
-Nafarroako populazioaren gogobetetze maila merkataritzan dagoen eskaintzari dagokionez.
-Enpleguaren garapena txikizkako merkataritzaren sektorean.
9. artikulua. Berrikuspena.
1. Saltoki Handien Lurralde Eredua lau urterik behin berrikusiko da, gutxienez. Dena dela, horren ebaluazioak egiten ahal dira, osoak zein partzialak, bi urterik behin.
2. Hori gorabehera, berrikuspen edo ebaluazioa egiten denean, ereduaren jarraipena egiteko adierazleen garapena eta ondoko hauek hartuko dira kontuan:
a) Biztanleen erosteko ohituren bilakaera.
b) Merkataritzako eskaintzaren osaketan saltoki tipologien bilakaera.
c) Merkataritzako banaketaren sektoreko enpresa kontzentrazioaren bilakaera.
d) Saltoki handien ezarpenak hiriarteko merkataritzan sortuko dituen eraginak, bereziki gune historiko tradizionaletan, zertarako-eta berariaz horien merkataritzako hustuketaren fenomenoa saihesteko.
I. ERANSKINA. Merkataritza-orekako eremuak
I. ERANSKINA
1.-BAZTAN
SAILKAPENA UDALERRIA
Bertako herriburua Elizondo
3.000 biztanletik gorako udalerriak
Bestelako udalerriak Urdazubi
Zugarramurdi
2.-BERA
SAILKAPENA UDALERRIA
Bertako herriburua
3.000 biztanletik gorako udalerriak Bera
Bestelako udalerriak Arantza
Bertizarana
Donamaria
Etxalar
Elgorriaga
Ituren
Lesaka
Oitz
Doneztebe
Sunbilla
Urrotz-Malerreka
Igantzi
Zubieta
3.-LEITZA
SAILKAPENA UDALERRIA
Bertako herriburua
3.000 biztanletik gorako udalerriak Leitza
Bestelako udalerriak Araitz
Arano
Areso
Betelu
Eratsun
Ezkurra
Goizueta
Labaien
Larraun
Lekunberri
Saldias
4.-ALTSASU
SAILKAPENA UDALERRIA
Bertako herriburua Altsasu
3.000 biztanletik gorako udalerriak
Bestelako udalerriak Arakil
Arbizu
Arruazu
Bakaiku
Ziordia
Etxarri-Aranatz
Ergoiena
Uharte-Arakil
Irañeta
Iturmendi
Lakuntza
Olazti
Urdiain
5.-PIRINIOALDEA
SAILKAPENA UDALERRIA
Bertako herriburua
3.000 biztanletik gorako udalerriak
Bestelako udalerriak Abaurregaina
Abaurrepea
Artzibar
Aria
Aribe
Auritz
Burgi
Gazteluberri
Ezkaroze
Espartza
Galoze
Garaioa
Garde
Garralda
Gorza
Izaba
Itzaltzu
Jaurrieta
Nabaskoze
Otsagabia
Orbaitzeta
Orbara
Orontze
Orotz-Betelu
Erronkari
Orreaga
Sartze
Urraulgoiti
Urzainki
Uztarroze
Luzaide
Bidankoze
Hiriberri-Aezkoa
6.-LIZARRA
SAILKAPENA UDALERRIA
Bertako herriburua Lizarra
3.000 biztanletik gorako udalerriak
Bestelako udalerriak Abaigar
Abartzuza
Aberin
Allin
Allo
Ameskoabarren
Antzin
Aranaratxe
Arellano
Arroitz
Aiegi
Barbarin
Zirauki
Deikaztelu
Etaio
Eulate
Gesalatz
Iguzkitza
Lana
Larragoa
Legaria
Lezaun
Lukin
Mañeru
Metauten
Mirafuentes
Morentin
Murieta
Nazar
Oko
Olexua
Oteitza
Jaitz
Villamayor de Monjardín
Villatuerta
Deierri
Zuñiga
Sorlada
Mendaza
Piedramillera
7.-IRUÑA
SAILKAPENA UDALERRIA
Bertako herriburua Iruñerria:
Iruña
Barañain
Burlata
Zizur Nagusia
Atarrabia
Antsoain
Berriozar
Noain
Aranguren
Uharte
Eguesibar
Orkoien
Ezkabarte
Zizur
Galar
3.000 biztanletik gorako udalerriak
Bestelako udalerriak: Adios
Anue/Olague
Añorbe
Agoitz
Artazu
Atetz
Barasoain
Basaburua (Beruete)
Beraskoain
Beriain
Berriobeiti
Biurrun-Olkotz
Ziritza
Etxarri-Etxauribar
Eneritz
Erroibar
Esteribar
Etxauri
Garinoain
Goñibar
Girgillao
Ibargoiti
Imotz
Irurtzun
Itza
Itzagaondoa
Txulapain:
Lantz
Legarda
Leotz
Lizoain
Longida
Elo
Muruzabal
Obanos
Odieta
Olaibar
Ollo
Oloritz
Oltza
Orisoain
Gares
Tiebas
Tirapu
Ukar
Ultzama
Untziti
Untzue
Urrotz-Itzagaondoa
Uterga
Bidaurreta
Zabaltza
8.-ZANGOZA
SAILKAPENA UDALERRIA
Bertako herriburua Zangoza
3.000 biztanletik gorako udalerriak
Bestelako udalerriak Oibar
Kaseda
Ezporogi
Galipentzu
Xabier
Leatxe
Ledea
Irunberri
Petilla de Aragón
Erromantzatua
Zare
Urraulbeiti
Esa
9.-VIANA
SAILKAPENA UDALERRIA
Bertako herriburua
3.000 biztanletik gorako udalerriak Viana
Lodosa
Mendabia
Bestelako udalerriak Aguilar Kodeskoa
Aras
Los Arcos
Armañantzas
Azuelo
Bargota
El Busto
Cabredo
Desojo
Esprontzeda
Genevilla
Lapoblación
Elizagorria
Marañon
Mues
Santsol
Torralba del Río
Torres del Río
Sesma
10.-SAN ADRIAN
SAILKAPENA UDALERRIA
Bertako herriburua
3.000 biztanletik gorako udalerriak Azagra
Azkoien
San Adrian
Bestelako udalerriak Andosilla
Cárcar
Faltzes
Funes
Lerín
Martzilla
Sartaguda
11.-TAFALLA
SAILKAPENA UDALERRIA
Bertako herriburua Tafalla
3.000 biztanletik gorako udalerriak Erriberri
Bestelako udalerriak Artaxoa
Berbintzana
Beire
Caparroso
Zarrakaztelu
Eslaba
Larraga
Lerga
Mélida
Mendigorria
Miranda-Arga
Murillo el Cuende
Murillo el Fruto
Pitillas
Puiu
San Martín Unx
Santakara
Uxue
12.-TUTERA
SAILKAPENA UDALERRIA
Bertako herriburua Tutera
3.000 biztanletik gorako udalerriak Cascante
Castejón
Cintruénigo
Corella
Cortes
Murchante
Ribaforada
Bestelako udalerriak Ablitas
Arguedas
Barillas
Buñuel
Cabanillas
Cadreita
Fitero
Fontellas
Fustiñana
Milagro
Monteagudo
Tulebras
Valtierra
Villafranca
II. ERANSKINA. Merkataritza formatuak artikuluen arabera
II. ERANSKINA
MERKATARITZA FORMATUAK IAE EPIGRAFE MULTZOA
Saltoki espezialistak
Denda espezializatua (eguneroko elikagaiak, azokako saltokiak barne ) Frutak, barazkiak
Haragiak
Arrainak
Ogia, pastelak
Ardoa eta edariak
Denda espezializatua (egunerokoak, elikagaiak kanpo) Drogeria eta lurrin-dendak
Denda espezializatu txikia (egunerokoak ez diren artikuluak, ekipamendu pertsonala)
< Ehunak <
Zapatak <
Bitxi-dendak eta erloju-dendak <
Larru-denda <
Denda espezializatu txikia (egunerokoak ez diren artikuluak, etxeko ekipamendua)
< Elektrizitatea eta etxetresna elektrikoak <
Menajea, burdindegia <
Etxearen dekorazioa <
Denda espezializatu txikia (egunerokoak ez diren artikuluak, aisia eta kultura)
< Zinematografiako aparatuak eta materiala <
Liburuak eta prentsa <
Jostailuak eta kirol materiala <
Saltoki espezializatu handia (ez egunerokoak) -
Saltoki espezializatu handiak -
Ehunak, zapatak, bitxiak eta larrua
Ekipamendu pertsonala Menajea eta burdindegiak
Brikolajea Etxearen dekorazioa, elektrizitatea
Etxeko bestelako ekipamendua Etxetresna elektrikoak
Jostailuak eta kirol materiala Jostailuak eta kirol materiala
Aisia eta kulturako bestelakoak Liburuak, prentsa, zinematograf. apar. eta materiala
Saltoki mistoak edo orokorrak
Eguneroko artikuluen denda misto txikia Denda txikia
Autozerbitzua < Autozerbitzua <
Superzerbitzua 120- Superzerbitzua 120-
Supermerkatua, 400- Supermerkatua <
Maxisuperra 1.000- Supermerkatua 1.000-
Hipermerkatua <
Hipermerkatuak - Hipermerkatua -
Supermerkatua -
Bestelako erostetxe orokorrak < Salgai xeheetarako erostetxeak <
Erostetxe handiak - Erostetxe handiak -
Bestelako establezimenduak (eredutik kanpo)
Bestelako establezimenduak Optika eta aparatu terapeutikoak
Animaliak eta landareak
Tabako-dendak, erretzaileentzako artikuluak
Botikak
Altzariak
Bulegoko altzariak
Eraikuntza eta bainu-gelak
Ibilgailuak eta piezak
Lorazaintza eta artikulu osagarriak