(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Landa garapena :
    • Nekazaritza :
      • Landare osasuna :
        • Foru Agindua, 1997ko uztailaren 28koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Produkzio Integraturako Koordinazio Batzordea eratzen duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Foru Agindua, 1997ko uztailaren 28koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Produkzio Integraturako Koordinazio Batzordea eratzen duena

 

(1997ko 103. NAOn argitaratutako testua, abuztuaren 27an)

Atarikoa

Maiatzaren 26ko 143/1997 Foru Dekretuaren 10. artikuluak, produkzio integratua eta hortik sortutako produktuen bereizketa arautzen dituenak, Produkzio Integraturako Koordinazio Batzordea sortu du. Batzordeburua Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura zuzendari nagusia izanen da, edo bestela eskuordetutako pertsona bat, eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko eta nekazaritza sektoreko ordezkariek osatuko dute.

Orain bidezkoa da aipatu Batzordea eratzea eta, beraz, batzordekideak izendatzea.

Hori horrela, xedatu dut:

1. artikulua.

Produkzio Integraturako Koordinazio Batzordea honako kideok osatuko dute:

Batzordeburua:

-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura zuzendari nagusia, edo berak eskuordetutako pertsona bat.

Idazkaria:

Nekazaritzako Ekoizpen eta Merkatuen atalburua.

Batzordekideak:

-Nekazaritza eta Abeltzaintza Zerbitzuko zuzendaria.

-Nekazaritzako Elikagai Industrien eta Elikaduraren Zerbitzuko zuzendaria.

-Nekazaritza Kudeatzeko Institutu Teknikoaren zuzendari-kudeatzailea.

-Navarra de Servicios, S.A.ko ordezkari bat.

Beste hauek ere izan daitezke batzordekide:

-Nafarroako Nekazaritza Kooperatiben Batasuneko ordezkari bat.

-Gehienbat Nafarroan errotuta dauden fruta eta barazki ekoizleen hiru erakunde handienetakoek jarritako ordezkari bana.

-Barazki Kontserben Zentro Tekniko Nazionaleko ordezkari bat.

2. artikulua.

Foru Agindu hau interesatuei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa