(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Ekonomia :
    • Administrazio kontratazioa :
      • 96/2008 Foru Agindua, maiatzaren 6koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, Nafarroako Kontratazio Publikorako Batzordeko kideek jasoko dituzten diru-sariak arautzen dituena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

96/2008 Foru Agindua, maiatzaren 6koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, Nafarroako Kontratazio Publikorako Batzordeko kideek jasoko dituzten diru-sariak arautzen dituena

 

(2008ko 69. NAOn argitaratutako testua, ekainaren 4an)

Atarikoa

Kontratazio Publikorako Batzordea eta bere karguko prozedura eta erregistroak arautzen dituen azaroaren 5eko 236/2007 Foru Dekretuaren 4.2. eta 35.3. artikuluen arabera, Kontratazio Publikorako Batzordeko Arbitraje Batzordeko kideek ez dute aldizkako ordainsaririk jasoko haien lanagatik. Hala ere, dietak jasotzen ahal dituzte, deitutako bileretara joateagatik, bai eta kalte-ordainak ere, kide gisa jarduteagatik, betiere Ekonomia eta Ogasun kontseilariak erabakitzen duen zenbatekoaren arabera.

Bestalde, aipatu azaroaren 5eko 236/2007 Foru Dekretuko azken xedapenetako lehenak ahalmena ematen dio Ekonomia eta Ogasun kontseilariari behar diren xedapenak eman ditzan, aipatu foru dekretua garatzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta bere lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, agindu dut:

1. Kontratazio Publikorako Batzordeko kideek 70 euroko dieta jasoko dute agertzen diren Osoko Bilkura edo Batzordearen bilkura bakoitzeko, salbu eta Nafarroako Gobernuko kideak edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko langile behin-behinekoak badira.

2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko langileek, obra-kontratuen aldaketetan prezioak finkatzeko Arbitraje Batzordeak osatzeko izendaturik daudenean, 70 euroko dieta jasoko dute agertzen diren bilkura bakoitzeko.

3. Ezinen dira batera jaso foru agindu honetan ezarritako sariak eta kontzeptu berarengatik aparteko orduei dagozkien lansariak.

4. Azaroaren 5eko 236/2007 Foru Dekretuko 35. artikuluko 1. ataleko d) letran xedatutakoarekin bat, Kontratazio Publikorako Batzordeak Arbitraje Batzordeko kide izendatutako teknikaria Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzura ez dagoenean, diru-sari orokor bakarra jasoko du arbitraje prozeduran jarduteagatik. Diru-sari hori zenbatekoa izanen den erabakitzeko, prozedura burutzeko egin beharreko lana, haren konplexutasuna eta behar den denborari begiratuko zaio, eta 1.000tik 2.000 euro bitartekoa izanen da.

5. Iruñetik kanpo norabait joan behar izanez gero, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko langileek eta batzordeko gainerako kideek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioentzako horretarako erregelamenduz ezarritako kalteordainak jasoko dituzte.

6. Foru agindu honetan ezarritako diru-sariak ordaintzeko, beharrezkoa izanen da Kontratazio Publikorako Batzordeko idazkariaren ziurtagiria.

7. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa