(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Ogasuna :
    • Balio Erantsiaren gaineko Zerga :
      • 235/2014 Foru Agindua, uztailaren 28koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, 309 eredua, “Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Ez-aldizkako aitorpen-likidazioa” izenekoa, onesten duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

235/2014 Foru Agindua, uztailaren 28koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, 309 eredua, “Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Ez-aldizkako aitorpen-likidazioa” izenekoa, onesten duena

 

(2014ko 181. NAOn argitaratutako testua, irailaren 16an)

Atarikoa

Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 112. artikuluak xedatzen duenez, zergaren subjektu pasiboek tributu zorra zehaztu eta ordaindu beharko dute Ekonomia eta Ogasun Departamenduak ezartzen dituen tokian, moduan, epeetan eta inprimakiak erabiliz.

Bestalde, martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuak onetsitako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62.8 artikuluan ezartzen da zein kasutan aurkeztu behar diren zergaren ez-aldizkako aitorpen-likidazioak. Horiek, noski, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak ezarritako tokian, moduan, epeetan eta inprimakiak erabiliz aurkeztuko dira. Era berean, artikulu bereko 7. atalean adierazten denez, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak zehaztuko du zein pertsonari edo entitateri eragiten dien aitorpen-likidazioak aurkezteko betebeharra.

Gaikuntza horietan oinarriturik, azaroaren 9ko 278/2001 Foru Aginduaren bidez, zerga-aitorpenak eurotan egiteko zenbait eredu onetsi ziren, ordura arte egokitu gabe baitzeuden Espainiak europar moneta bakarra hartu zuenetik; besteak beste, 309 eredua egokitu zen, hots, “Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Ez-aldizkako aitorpen-likidazioa” izenekoa (hori gerora aldatu zen, uztailaren 1eko 99/2010 Foru Aginduaren bidez), bai eta “Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Garraiobide berriak Batasunaren barruan eskuratzea. Ez-aldizkako aitorpen-likidazioa” izeneko 319 eredua ere.

Aipatu 278/2001 Foru Aginduak ezartzen duenez, aitorpen-likidazioak aurkezteko tokia eta epea, kuotaren sarrera eta aplikatzekoak diren gainerako baldintzak eta betebeharrak pezetatako ereduetarako foru aginduen bidez onetsitako berberak izanen dira.

Arautu den bakarra eredu horien aurkezpen telematikoa izan denez, beharrezkotzat jo da 309 ereduaren edukia eta ezaugarriak osorik arautzea, subjektu pasiboei beren zerga-betebeharrak betetzen laguntze aldera.

Halaber, egokitzat jo da 319 ereduaren, hots, “Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Garraiobide berriak Batasunaren barruan eskuratzea. Ez-aldizkako aitorpen-likidazioa” izeneko aitorpen-likidazioaren edukia 309 ereduan sartzea, zerga-administrazioen arteko inprimakiak bateratzeko asmoz. Horrenbestez, xedapen indargabetzaile bakarrak 319 eredua eta 725 ordainketa gutuna indargabetzen ditu.

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari foru agindu bidez arautu dezan zergadunek eta entitateek zein kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliz aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko arautegiak eskatutako beste agiri guztiak.

Horrenbestez, eta aurretik aipatutako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62.8 artikuluko eskudantziarekin bat, agindu dut:

1. artikulua. 309 eredua, “Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Ez-aldizkako aitorpen-likidazioa” izenekoa, onestea.

1. 309 eredua, “Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Ez-aldizkako aitorpen-likidazioa” izenekoa, onesten da. I. eranskinean ageri da.

2. 309 ereduaren aurkezpena, foru agindu honen 4. artikuluan xedatutakoarekin bat eginen da, bide hauetako bat erabiliz:

a) Paper inprimatuan, I. eranskinean ezarritako ereduaren arabera; bi ale ditu, “Administrazioarentzako alea” eta “Interesdunarentzako alea”.

b) Telematika bidez, erabiliz, 5. eta 6. artikuluetan ezarritako baldintza orokorrei eta prozedurari jarraikiz.

2. artikulua. 309 eredua aurkeztera behartuta daudenak.

Honako hauek aurkeztuko dute 309 eredua, “Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Ez-aldizkako aitorpen-likidazioa” izenekoa:

1. Jarraian adierazten diren pertsonek eta entitateek, Batasunaren barnean ondasunak eskuratzen badituzte eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren ondorioetarako identifikatuak baldin badaude Batasunaren barnean eskuratutako ondasunen bolumena Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 14. artikuluan ezarritako mugara iristeagatik edo artikulu berean aurreikusten den aukera gauzatzeagatik:

a) Nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta arrantzaren araubide bereziaren mende dauden subjektu pasiboek, Batasunaren barnean eskuratutako ondasunak aipatu araubidearen mendeko jarduerak garatzeko erabiltzen badira.

b) Zerga osorik edo partzialki kentzeko eskubidea sortzen ez duten eragiketak bakarrik egiten dituzten subjektu pasiboek.

2. Nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta arrantzaren araubide berezia aplikatzen zaien jarduerak besterik egiten ez dituzten subjektu pasiboek, beren jardueren garapenean Balio Erantsiaren gaineko Zergaren mende eta harengandik salbuetsiak ez dauden ondasun higiezinak entregatzen badituzte, bai eta zerga horren subjektu pasibo badira ere, abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 31.1.2 artikuluan xedatutakoarekin bat.

3. Baliokidetasun-errekarguaren araubide berezia aplikatzekoa zaien jarduerak baizik gauzatzen ez dituzten Balio Erantsiaren gaineko Zergaren subjektu pasiboek, zerga hori eta errekargua Batasunaren barnean ondasunak eskuratzeagatik derrigorrez ordaindu behar dituztenak, bai eta Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 31.1.2 artikuluan aurreikusitako kasuetan ere.

Halaber, baliokidetasun-errekarguaren araubide berezia aplikatzekoa zaien jarduerak baizik gauzatzen ez dituzten subjektu pasiboek eredu hori aurkeztu beharko dute baldin eta gauzatutako eragiketetan 19/1992 Foru Legearen 17.2 artikuluan eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 8.1 artikuluan aurreikusitako salbuespena aplikatzeari uko egin badiote. Aipatu erregelamendua martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

4. Enpresaburuak edo profesionalak ez diren pertsonek edo entitateek, Batasunaren barnean garraiobide berriak kostu bidez eskuratzen badituzte.

5. Enpresaburu edo profesional gisa jarduten ez duten pertsona juridikoek, baldin eta Batasunaren barruan garraiobide berriez bestelako ondasunak eskuratzen badituzte eta eskurapen horiek zergari lotuta badaude; eta 19/1992 Foru Legearen 5.4. artikuluan xedatutakoaren arabera enpresaburutzat edo profesionaltzat hartzen badira.

6. Esleipen-hartzaileek nahitaezko betearazpeneko prozedura administratiboetan edo judizialetan, enpresaburu edo profesional izaera badute Balio Erantsiaren gaineko Zergarako eta ahalmena badute aipatu zergaren subjektu pasiboaren izenean eta haren kontura dagokion aitorpen-likidazioa aurkezteko eta esleipenaren ondoriozko zerga sartzeko, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren laugarren xedapen gehigarrian aurreikusitako terminoetan. Martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen aipatu erregelamendua.

Termino horiekin bat, eredu hau aurkezten ahalko dute esleipen-hartzaileek nahitaezko betearazpeneko prozedura administratiboetan edo judizialetan, enpresaburuak edo profesionalak ez badira Balio Erantsiaren gaineko Zergarako.

7. Nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta arrantzaren araubide bereziaren mende dauden subjektu pasiboek, bidegabeki jasotako kalte-ordainak itzuli behar dituztenean, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 78. artikuluan xedatutakoaren arabera.

8. Nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta arrantzaren araubide bereziaren mende dauden subjektu pasiboek, aipatu araubide berezia aplikatzen hastearen ondorioz egindako erregularizazioen diru-sarrera egitean, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 38.bis artikuluan xedatutakoaren arabera.

9. Enpresaburu edo profesional gisa ari ez diren pertsonek eta entitateek, bai eta Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 17. eta 22. artikuluetan jasotako jarduketa salbuetsiak bakarrik gauzatzen dituzten subjektu pasiboek ere, ogasun publikoaren aldeko kreditua zor dutenek, osorik edo partzialki ordaindu gabe dauden jarduketen zerga-oinarria aldatzearen ondorioz, aipatu foru legearen 28.5.5 artikuluan xedatutakoarekin bat.

10. Balio Erantsiaren gaineko Zergaren tasa murriztuaren aplikazioaren onuradunek, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 37.Bi.1.4 artikuluan ezarritakoa, Batasunaren barnean ibilgailuak eman edo eskuratzeko jarduketetan, baldin eta zergaren subjektu pasiboak ez badira ere, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 17 bis.Bi.1.2 artikuluan ezarritako betebeharra betetzen ez badute. Halaber, 309 eredua aurkeztu beharko du zergaren subjektu pasiboa ez den beste edozein pertsonak edo entitatek baldin eta bere zerga-egoera erregularizatu behar badu Balio Erantsiaren gaineko Zergan onura fiskalak aplikatzeko eskatzen diren betebeharrak ez betetzearen ondorioz, kanpoan utzita inportazioaren zergapeko egintzari aplikatzekoak direnak.

11. Balio Erantsiaren gaineko Zergaren subjektu pasiboek, haientzat hala xedatu bada.

3. artikulua. 309 eredua aurkezteko eta diru-sarrera egiteko epea.

1. Hiruhileko bakoitzaren ondoko hilabetearen lehen hogei egun naturalak dira 309 ereduaren aitorpen-likidazioa aurkeztu eta horren ondoriozko diru-sarrera egiteko epea, salbu bigarren eta laugarren hiruhilekoetako aitorpen-likidazioen kasuan, horien epeak abuztuaren 5ean eta urtarrilaren 31n bukatuko baitira, hurrenez hurren.

Nahitaezko betearazpeneko prozedura judizialak edo administratiboak badira, aurkezpena egiteko epea hilabetekoa izanen da, esleipenaren zenbatekoa ordaintzen denetik aurrera zenbatzen hasita.

Europar Batasunaren barnean eskuratutako garraiobide berrien kasuan, aitorpen-likidazioa eta ordainketa egiteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, Batasunaren barneko eskurapena egiten den egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta, nolanahi ere, aipatu garraiobideak behin betiko matrikulatu baino lehen.

Garraiobidea matrikulatzeko, subjektu pasiboak 309 ereduaren “Interesdunarentzako alea” eramanen du Trafikoko Burutza Probintzialera, Ontzien Erregistrora edo Aireontzien Erregistrora, eta ale horri Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Bereziaren autolikidaziorako 576 eredua ere (aldez aurretik ordandu beharrekoa) erantsiko dio.

Nafarroako Zerga Ogasunaren edozein erakunde laguntzailetan eginen da aitorpen-likidazio horren ondoriozko diru-sarrera, 727 ereduko ordainketa gutunaren bidez. Gainera, Nafarroako Zerga Ogasunak ordaintzeko gaitzen duen beste edozein bide erabiliz egin dezakete diru-sarrera.

4. artikulua. Aurkezteko moduak.

309 eredua honela aurkezten ahalko da:

1. Telematika bidez, erabiliz; bide hori nahitaezkoa izanen da Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 3ko 132/2009 Foru Aginduan ezarritako kasuetan. Foru agindu horren bidez, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak, urteko aitorpen-laburpenak, informazio-aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko araudiak eskatutako beste agiri batzuk baliabide telematikoen bidez eta ordenagailuz irakurtzeko euskarriaren bidez aurkeztera behartzen duten kasuak arautzen dira.

2. Paper inprimatuan, telematika bidez aurkeztea nahitaezkoa ez den kasuetan, aurreko 1. atalarekin bat, Nafarroako Zerga Ogasuna Erakunde Autonomoaren edozein bulegotan.

Inprimaki hori Nafarroako Zerga Ogasunak inprimakiak sortzeko duen zerbitzuan lortuko da, beste inon ez, eta eko http://www.hacienda.navarra.es helbidean eskuratzen ahal da.

5. artikulua. 309 ereduari dagozkion aitorpenak telematikoki, bidez, aurkezteko baldintza orokorrak.

1. 309 ereduari dagozkion aitorpenen aurkezpen telematikoa baldintza hauei jarraikiz eginen da:

a) Aitortzaileak identifikazio fiskaleko zenbakia eduki beharko du (IFZ).

b) Aitortzaileak ziurtagiri elektronikoa eduki beharko du, Nafarroako Zerga Ogasunak onartua, Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuan ezarrita dagoenari jarraikiz.

Baimendutako ziurtapen zerbitzuak eta ziurtagiri elektronikoak dagokien atalean aipatzen dira; hartara, eko http://www.hacienda.navarra.es helbidetik iristen ahal da.

c) Aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko beste dokumentu batzuk hirugarren pertsonen izenean baliabide telematikoak erabiliz aurkezteko eta tributu zorren ordainketa baliabide telematikoak erabiliz tramitatzeko kanpo-lankidetzarako akordioa onesten duen ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat, aurkezleak, aitorpenak hirugarrenen izenean egiteko baimendutako pertsona edo entitate bat baldin bada, Nafarroako Zerga Ogasunak onartutako ziurtagiri elektronikoa, aurreko b) letran aipatzen dena, eduki beharko du.

d) Aitortzaileak edo, bidezkoa bada, aurkezle baimendunak igorri beharreko aitorpena duen fitxategia lortzeko laguntza programa bat erabili beharko du aurretik, salbu aurkezpen telematikoa egiteko prestatu den datu-orria erabiltzea aukeratzen badu. Laguntza programa hori Nafarroako Zerga Ogasunak 309 ereduko aitorpenetarako prestatu duena edo formatu bereko fitxategi bat sortzen duen beste bat izan daiteke.

Fitxategi horien edukia foru agindu honen II. eranskinean ezartzen diren erregistroen diseinuen araberakoa izanen da.

e) Aitortzaileek aurkezpen telematiko hori egiteko eskatzen diren arau teknikoak bete beharko dituzte. Arau horiek Nafarroako Zerga Ogasunaren web orrian daude ikusgai, eko http://www.hacienda.navarra.es helbidean.

2. Telematika bidez igortzen diren aitorpenetan akats formalak agertzen direnean, sistemak berak emanen dio horren berri aitortzaileari akatsak azaltzeko mezuen bitartez, behar den zuzenketa egin dezan.

6. artikulua. 309 ereduari dagozkion aitorpenen aurkezpen telematikoa, bidez, egiteko prozedura.

1. Web-eko datu-orritik abiatuta prozesu hau erabiliko da:

a) Nafarroako Ataritik, Ogasunarekin egiten diren izapideen atalean sartu.

b) Egin nahi den aitorpenaren eredua hautatu, eta aitorpena aurkeztu ahal izateko datu guztiak bete.

c) Aitorpena bete ondoren, igortzeko aukera erabili. Aitorpena zuzena bada, sistemak balioztatuko du. Akatsik atzemanez gero, inprimakiaren bidez komunikatuko da, eta haiek zuzendu arte ezin izanen da aitorpena aurkeztu. Aitorpena zuzen bete ondoren, sistemak komunikatuko du aurkeztutako aitorpenari esleitutako zenbakia eta, orobat, inprimatzeko aukera eskainiko du, frogagiri gisa erabiltzeko.

2. Nafarroako Zerga Ogasunak prestatutako laguntza programatik abiatuta, prozesu hau segitu beharko da:

a) Aitorpena bete laguntza programa erabiliz.

b) Aitorpena bete ondoren, balioztatu egin behar da, aurkeztu aurretik.

c) Aitorpena balioztatu ondoren, en bidez igortzen ahalko da. Igorpen berean aitorpen bat baino gehiago sar daiteke, betiere eredu eta urte berekoak baldin badira.

d) Aitorpena igorri ondoren, sistemak erantzunen du, hartze-agiri zenbakia eta aurkezpenaren eguna eta ordua emanda. Igorpena balioztatu eta prozesatu ondoren, haren emaitza laguntza programan eskura dauden loteen kontsultatik aztertzen ahalko da.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauen indargabetzea.

1. Foru agindu hau indarrean sartzean, indarrik gabe geratuko dira Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 9ko 278/2001 Foru Agindua, 309 eta 319 ereduei dagokienez, eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren irailaren 28ko 242/2001 Foru Agindua, eurora aldatzeko zenbait arau ezartzen dituena, Nafarroako Zerga Ogasunaren laguntzaile diren finantza entitateen bitartez ordain-gutun normalizatuak erabiliz egiten diren zerga sarrerei dagokienez, 725 ordainketa gutunari dagokionez.

2. Era berean, indarrik gabe uzten dira foru agindu honetan ezarritakoaren kontrakoak diren maila bereko edo apalagoko xedapenak.

Azken Xedapen Bakarra. Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

I. ERANSKINA

II. ERANSKINA. 309 ereduaren arabera aurkeztu beharreko aitorpen-likidazioen fitxategietako erregistroen diseinuak

309 EREDUA

A. 0. MOTAKO ERREGISTROA. Aurkezpen kolektiboa

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

Konstantea: ‘0’ (zero).

2-4

Alfazenbakizkoa

AURKEZTEKO EREDUA.

Konstantea: ‘309’.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

Euskarrian sartutako aitorpenen zerga ekitaldiari dagozkion lau zifrak.

9-17

Alfazenbakizkoa

AURKEZLEAREN IFZ.

Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

18-57

Alfazenbakizkoa

AURKEZLEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATEAREN IZENA.

1. motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da.

58-109

Alfazenbakizkoa

ZURIUNEAK UTZITA.

110-157

Zenbakizkoa

EUSKARRIAN DAUDEN ERREGISTROEN KONTAGAILUAK.

110-117

1. motako erregistroen kopurua.

118-125

2. motako erregistroen kopurua.

126-133

3. motako erregistroen kopurua.

134-141

4. motako erregistroen kopurua.

142-149

5. motako erregistroen kopurua.

150-157

6. motako erregistroen kopurua.

158

Alfabetikoa

AURKEZPEN MOTA.

‘T’ : telematikoa

159-207

Alfazenbakizkoa

HARREMANETARAKO PERTS.

Eremu hau bitan banatzen da:

159-167

TELEFONOA.

Zenbakizkoa, 9 idazgunekoa.

168-207

IZEN-DEITURAK.

1. motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da.

208-237

Alfabetikoa

ZURIUNEAK UTZITA.

238-250

Alfazenbakizkoa

LAGUNTZA PROGRAMAREN BERTSIOA.

Ogasunak prestatutako laguntza programekin egindako aitorpenetarako erreserbatu den eremua. Bestelako edozein kasutan zuriuneak utziko dira.

* Zenbateko guztiak positiboak izanen dira.

* Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

* Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuetan eta eremu alfabetikoetan zuriuneak utziko dira.

* Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

* Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.

309 EREDUA

B. 1. motako erregistroa. Aitortzailearen erregistroa

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

Konstantea: ‘1’ (bat).

2-4

Alfazenbakizkoa

AURKEZTEKO EREDUA.

Konstantea: ‘309’.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

Aitorpenaren zerga ekitaldiari dagozkion lau zifrak.

9-11

Zenbakizkoa

EPEALDIA.

9

Aitorpenari dagokion hiruhilekoa.

Balioak: 1, 2, 3 edo 4

10-11

00 (zeroak)

12-17

Zenbakizkoa

ZEROZ BETETZEKOA.

18-26

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IFZ.

Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

27-66

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATEAREN IZENA.

Pertsona fisikoa bada, honela paratuko da: lehenengo deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat, eta izena osorik, hurrenkera horretantxe. Pertsona juridikoen kasuan, sozietatearen izen osoa jasoko da, anagramarik gabe.

67-80

Zenbakizkoa

ZEROZ BETETZEKOA.

81

Alfabetikoa

AURKEZPEN MOTA.

‘T’ Telematikoa

82-130

Alfazenbakizkoa

HARREMANETARAKO PERTS.

Eremu hau bitan banatzen da:

82-90

TELEFONOA.

Zenbakizkoa, 9 idazgunekoa.

91-130

IZEN-DEITURAK.

Aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da.

131-143

Zenbakizkoa

ZEROZ BETETZEKOA.

144

Alfabetikoa

ZURIUNEAK UTZITA.

145

Alfabetikoa

OHIKO AITORPENA EDO ORDEZKOA.

Aitorpen arruntak: bete gabe utziko da.

Ordezko aitorpenak: ‘’S’’ bat jarriko da

146-158

Zenbakizkoa

ORDEZTUAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA.

Ordezko aitorpena baldin bada, ordeztu den aitorpenaren frogagiriaren zenbakia adieraziko da eremu honetan.

159-178

Zenbakizkoa

BANKUKO KONTUA, ITZULKETA ETA ORDAINKETETARAKO.

Dirua itzultzeko eta ordainketa tramitatzeko, bankuaren kontu zenbakia adierazi beharko da. Beste edozein kasutan zeroz beteko da.

179

Zenbakizkoa

ORDAINKETA OGASUNAREN BIDEZ TRAMITATZEKO ESKAERA.

Balioak:

0

Ordainketa tramitatzeko eskaerarik ez dela egin adierazten du.

1

Ordaintzeko aitorpenetan besterik ez.

Adierazten du eskatzen dela ordainketa Ogasunak banku entitatearekin tramita dezala, telematikoki, norbere izenean.

2

Ordaintzeko aitorpenetan besterik ez.

Adierazten du eskatzen dela ordainketa Ogasunak banketxearekin tramita dezala, telematikoki, aurkezlea aitorpenaren aitortzailearen izenean arituz.

3

Ordaintzeko aitorpenetan besterik ez.

Adierazten du eskatzen dela ordainketa Ogasunak banketxearekin tramita dezala, telematikoki, aitorpenaren aurkezlearen funtsen horniduraren bitartez.

4

Ordainketa epearen azken egunean egiteko agindua. Ordaintzeko aitorpenetan besterik ez. Adierazten du eskatzen dela ordainketa Ogasunak banku entitatearekin tramita dezala, telematikoki, norbere izenean.

5

Ordainketa epearen azken egunean egiteko agindua. Ordaintzeko aitorpenetan besterik ez. Adierazten du eskatzen dela ordainketa Ogasunak banketxearekin tramita dezala, telematikoki, aurkezlea aitorpenaren aitortzailearen izenean arituz.

6

Ordainketa epearen azken egunean egiteko agindua. Ordaintzeko aitorpenetan besterik ez. Adierazten du eskatzen dela ordainketa Ogasunak banketxearekin tramita dezala, telematikoki, aitorpenaren aurkezlearen funtsen horniduraren bitartez.

7

Ordainketa helbideratzearen bidez egitea. Ordaintzeko aitorpenetan besterik ez. Adierazten du Ogasunak helbideratzearen bidezko ordainketa banketxearekin tramita dezala eskatzen dela.

Ordainketaren tramitazioa Ogasunaren esku uzten bada, goian adierazitako bankuko kontuak tramitazio modu hori onartzen duen banketxe batekoa izan beharko du. Bestela, fitxategian agertzen den aitorpena baliozkoa izanen da, baina ordaintzeko agindua ez da tramitatuko.

180-201

Alfazenbakizkoa

Zuriunez betetzekoa.

202-209

Zenbakizkoa

Zeroz betetzekoa.

210-211

Alfazenbakizkoa

IBAN ESTATU-KODEA.

212-213

Alfazenbakizkoa

IBAN KONTROL-KODEA.

214-237

Alfazenbakizkoa

Zuriunez betetzekoa.

238-250

Alfazenbakizkoa

Laguntza programaren bertsioa.

Ogasunak prestatutako laguntza programa ofizialekin egindako aurkezpenetarako erreserbatu den eremua.

Bestelako edozein kasutan zuriuneak utziko dira.

* Zenbateko guztiak positiboak izanen dira.

* Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

* Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuetan eta eremu alfabetikoetan zuriuneak utziko dira.

* Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

* Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.

309 EREDUA

B. 2. motako erregistroa
Aitorpenaren zenbakizko datuak

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

Konstantea: ‘2’ (bi).

2-26

Alfazenbakizkoa

1. motako erregistroko 2tik 26ra arteko idazguneak.

27-46

Alfazenbakizkoa

Laukitxoa, ikurra eta zenbatekoa.

Eremu honetan autolikidazioaren datu ekonomikoak adierazi behar dira.

Eremu hau hirutan banatzen da:

27-30

Laukitxoaren kodea inprimakian. Zenbakizkoa, 4 idazgunekoa. Ezkerraldean 0z beteta.

31

Balioaren ikurra. Positiboa bada, zuriz, eta negatiboa bada, “N”.

32-46

Zenbatekoa. Zenbakizkoa, 15 idazgunekoa. Punturik eta koma dezimalik gabe grabatuko da, eta eskuinaldean lerrokatuta. Zati dezimalean zeroak jarriko dira eskuinaldean, datuari dagozkion dezimalen kopurua osatu arte. Osoko zatia zeroekin osatuko da ezkerraldean.

47-226

Alfazenbakizkoa

Laukitxoa, ikurra eta balioa. Bederatzi errepikapen.

27-46 idazguneetako informazioa emateko adierazitako egitura bera erabiliko da 47-66, 67-86, 87-106, 107-126, 127-146, 147-166, 167-186, 187-206 eta 207-226 idazguneetan.

Balioa izanez gero bete beharreko laukitxoen zerrenda:

Datua

Lauk.

Mota

Luzera

Balidazioa

Erreg.

Edukia

 

ZERGA-EGOERA

Nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta arrantzaren araubide bereziaren mendeko subjektu pasiboa

71

E

15

2

1: araubidearen mende dagoela esan nahi du.

Baliokidetasun errekarguaren araubide bereziaren mendeko subjektu pasiboa

72

E

15

2

1: araubidearen mende dagoela esan nahi du.

Kenkaria egiteko eskubiderik ez duen subjektu pasiboa (BEZari buruzko Foru Legearen 14.1-2 artikulua)

73

E

15

2

1: araubidearen mende dagoela esan nahi du.

Enpresaburua edo profesionala ez den pertsona juridikoa

74

E

15

2

1: enpresaburua edo profesionala ez dela esan nahi du.

Aldizkako likidazioak aurkezteko betebeharrik ez duten beste enpresaburu eta profesional batzuk

79

E

15

2

1: aurkezteko betebeharrik ez duen profesionala dela esan nahi du.

Aurretik aipatu ez diren bestelako zerga-egoera batzuk

80

E

15

2

1: aurretik aipatu ez den egoera batean dagoela esan nahi du

ZERGAPEKO EGINTZA

Batasunaren barnean ondasunak eskuratzea (garraiobide berriak izan ezik)

75

E

15

2

1: esan nahi du hori dela zergapeko egintza

Batasunaren barnean zerbitzuak eskuratzea

76

E

15

2

1: esan nahi du hori dela zergapeko egintza

Higiezinetako inbertsioko ondasunak ematea

77

E

15

2

1: esan nahi du hori dela zergapeko egintza

Nahitaezko betearazpeneko prozedura administratibo eta judizialetan ondasunak eta zerbitzuak ematea

78

E

15

2

1: esan nahi du hori dela zergapeko egintza

Aurretik aipatu ez diren beste kasu batzuk

81

E

15

2

1: esan nahi du hori dela zergapeko egintza

LIKIDAZIOA

%21eko tasa orokorraren mendeko eragiketen zerga-oinarria

03

E

15

2

13 zenbaki oso eta 2 dezimal

Tasa orokorreko kuota

13

E

15

2

13 zenbaki oso eta 2 dezimal

%10eko tasa murriztuko eragiketen zerga-oinarria

04

E

15

2

13 zenbaki oso eta 2 dezimal

Tasa murriztuko kuota

14

E

15

2

13 zenbaki oso eta 2 dezimal

%4ko tasa murriztuko eragiketen zerga-oinarria

05

E

15

2

13 zenbaki oso eta 2 dezimal

Tasa murriztuko kuota

15

E

15

2

13 zenbaki oso eta 2 dezimal

%5,2ko baliokidetasun-errekarguaren zerga-oinarria

06

E

15

2

13 zenbaki oso eta 2 dezimal

%1,4ko baliokidetasun-errekarguaren zerga-oinarria

07

E

15

2

13 zenbaki oso eta 2 dezimal

%1,4ko baliokidetasun-errekarguaren kuota

17

E

15

2

13 zenbaki oso eta 2 dezimal

%0,5eko baliokidetasun-errekarguaren zerga-oinarria

08

E

15

2

13 zenbaki oso eta 2 dezimal

%0,5eko baliokidetasun-errekarguaren kuota

18

E

15

2

13 zenbaki oso eta 2 dezimal

Nek., Abel. eta Arr. Araub. Berez. konpentsazioen zerga-oinarria

09

E

15

2

13 zenbaki oso eta 2 dezimal

Nek., Abel. eta Arr. Araub. Berez. konpentsazioen kuota

19

E

15

2

13 zenbaki oso eta 2 dezimal

SORRARAZITAKO KUOTAK OSOTARA Batura (13-19)

20

E

15

2

13 zenbaki oso eta 2 dezimal

Kontuaren zenbakia

E

20

1

* Zenbateko guztiak positiboak izanen dira.

* Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

* Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuetan eta eremu alfabetikoetan zuriuneak utziko dira.

* Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

* Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.

309 EREDUA

B. 3. motako erregistroa
Aitorpenaren alfazenbakizko datuak

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

‘3’ (hiru) konstantea.

2-26

Alfazenbakizkoa

1. motako erregistroko 2tik 26ra arteko idazguneak.

27-80

Alfazenbakizkoa

Laukitxoa eta datuaren xehetasuna.

Eremu hau bitan banatzen da:

27-30

Laukitxoaren kodea inprimakian. Zenbakizkoa, 4 idazgunekoa. Ezkerraldean 0z beteta.

31-80

Datuaren xehetasuna. Alfazenbakizkoa, 50 idazgunekoa.

Eremu honetan autolikidazioaren datu alfazenbakizkoak adierazi behar dira. Ezkerraldean lerrokaturik grabatuko da eta eskuinaldean zuriunez beterik.

81-188

Alfazenbakizkoa

Laukitxoa eta datuaren xehetasuna. Bi errepikapen.

27-80 idazguneetako informazioa emateko adierazitako egitura bera erabiliko da 81-134 eta 135-188 idazguneetan.

Balioa izanez gero bete beharreko laukitxoen zerrenda:

Datua

Lauk.

Mota

Luzera

Balidazioa

Erreg.

Edukia

Helbide elektronikoa

3003

J

50

3

189-250

Alfabetikoa

Zuriunez betetzekoa

* Zenbateko guztiak positiboak izanen dira.

* Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

* Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuetan eta eremu alfabetikoetan zuriuneak utziko dira.

* Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

* Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa