Castellano | Euskara | Français | English
(2015eko 114. NAOn argitaratutako testua, ekainaren 15ean)
Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak, artikulu bakarraren 3. idatz-zatian, 10. idatz-zatia gehitzen dio Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 3. artikuluari, eta Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak sortzen ditu hezkuntza sistemako Lanbide Heziketan. Orobat, abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak, azken xedapenetako bosgarrenean, ziklo horiek ezartzeko egutegia ezartzen du. Horren arabera, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetako lehen kurtsoa 2014-2015 ikasturtean ezarriko da.
Aurrekoa betetzeko, presako araubidea egin zen Oinarrizko Lanbide Heziketako irakaskuntzei dagokionez, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen araubidea baino lehen. Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketako berariazko alderdiak arautzen dituen otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuak, V. kapituluan, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetako sarrerari eta onarpenari buruzko determinazioak ezartzen ditu.
Era berean, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak 2014-2015 ikasturtean ezarriak direnez, bidezkoa da haren erregulazioa eta banaketa eta ikasleak onartzeko prozesua ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean, irakaskuntza horien araudi orokorra egin baino lehen.
Horregatik guztiagatik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen ) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, agindu dut:
I. KAPITULUA. Xedapen orokorrak
1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.
Foru agindu honek helburu du Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen egiturari eta antolaketari buruzko jarraibide orokorrak ezartzea Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzetan, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoan, Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoan eta Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketako berariazko alderdiak arautzen dituen otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuan xedatuarekin bat; orobat, helburu du irakaskuntza horiek arautzea gure komunitatean, baita ikastetxe publiko, pribatu itundu eta funts publikoen bidez lagundutako erakundeetan ikasleak onartzeko prozedura ere, Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak egin ditzaten.
2. artikulua. Xedea eta helburuak.
1. Oinarrizko lanbide tituluak eskuratzeko irakaskuntzen xedeak eta helburuak dira hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako oro har ezarritakoak.
2. Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 40.2 artikuluan zehaztutako helburuaz gain, non adierazten baita ikasleak etengabeko ikaskuntzaren gaitasunak eskuratu edo bete behar dituela, honako hauek ere izanen dira ziklo horietako helburuak:
a) Ikasleen garapena eta heldutasuna erraztea. Horretarako, ikasleek lanean eta gizarte eta kultur jardueran modu arduratsuan parte hartzea ahalbidetuko dieten ohiturak eta gaitasunak bereganatu behar dituzte. Gizarte trebetasunak eta autoestimua arreta bereziz landu behar dira.
b) Oinarrizko prestakuntzari dagozkion eta aukeratutako lanbidearekin zerikusia duten gaitasunen garapena ahalbidetzea, gazteak lanbide, kultur eta gizarte jarduerarako prestatzea helburu nagusia dela.
c) Segurtasunez lan egiteko eta laneko arriskuei aurrea hartzeko behar diren ohiturak eta jarrerak erakustea.
d) Lan esperientziak eskaintzea lantokiko prestakuntza izeneko moduluaren bidez, lortutako prestakuntzaren eta lanbide gaitasunen arabera.
e) Ikasleen laneratzea erraztea, tutoreen laguntza eta banakako orientabide soziolaboral eta akademikoaren bitartez, arreta berezia emanez haien garapen pertsonalari, ikaskuntzei, lan merkatuaren ezagutzari eta lan bilaketa aktiboari.
f) Esparru desberdinetan prestakuntzarekin jarraitzeko beharrezko gaitasunak garatzea erraztea, bizitzan zehar ikasten segitzeko.
3. artikulua. Oinarrizko Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloetan sartzea.
1. Lanbide Heziketako irakaskuntza horiek egin ditzakete, otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren 15.1 artikuluan ezartzen den bezala, ondoko baldintzak batera betetzen dituzten ikasleek:
a) Hamabost, hamasei edo hamazazpi urte betetzea kurtsoaren urte naturalean.
b) DBHko hirugarren kurtsoa egin izana, edo, salbuespenez, DBHko bigarren kurtsoa edo curriculum egokituko programa bat egin izana.
c) Irakasle-taldeak gurasoei edo legezko tutoreei hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean sartzea proposatu izana, Hezkuntzaren kalitatea hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak aldatutako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 30. artikuluan adierazitakoarekin bat.
2. Otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren 15.3 artikuluan xedatuarekin bat, ikaslea irakaskuntza horietan sartzeko, baimentzeko agiria emanen dute gurasoek edo legezko tutoreek, eta agiria ikaslearen espedientean sartuko da, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan inskribatzeko prozeduran erabiltzen diren gainerako agiri guztiekin.
4. artikulua. Aholku orientatzailea.
Maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 28.7 artikuluan aipatzen den aholku orientatzaileak, Oinarrizko Lanbide Heziketan ikasleak inskribatzeko prozeduran erabiliak, otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren 15.3 artikuluan xedatua bete beharrez, ondokoa eduki beharko du gutxienez:
a) Txosten arrazoitua, adieraziz helburuak zenbateraino bete diren eta dagozkion gaitasunak eskuratu diren.
b) Ikastetxeak ikasleari jarri dizkion aniztasunarekiko arretatako neurrien identifikazioa.
c) Aginduzko ebaluazio psikopedagogikoa, ikaslearekin izandako elkarrizketa barne.
d) Azken aholkua, adieraziz hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketan onartzeko prozeduran inskribatzea ibilbide egokiena den ala ez den.
5. artikulua. Modalitateak.
Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen eskaintzak ondoko modalitate hauek izanen ditu, sartzeko baldintzak betetzen dituzten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei berariazko erantzunak emateko asmoz eta haien egoera sozial, pertsonal eta hezkuntzakoaren ondoriozko aldagaiak kontuan izanik:
a) Oinarrizko Lanbide Heziketako A modalitatea.
Modalitate hau lehentasunez zuzentzen zaio beharrezko ebaluazioa egin ondoren ikasteko jarrera positiboa agertzen duen ikasleari, etapako oinarrizko gaitasunak garatzea galarazten dizkioten zailtasun pedagogikoak egiaztatzen direnean DBHko aniztasuneko taldeetan edo talde arruntetan eta ikusten denean ikasleak eta haren legezko ordezkariek interesa agertzen dutela ziklo hauekiko, etengabeko ikaskuntzaren gaitasunak eskuratu edo betetzeko eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko 1. mailako lanbide gaitasunak eskuratzeko.
Bi ikasturte osoan egiten da. Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo hauek ikastetxe publiko eta ikastetxe pribatu itunduetan ikasi eta irakatsiko dira. Ikastetxeek Oinarrizko Lanbide Heziketako modalitate hori ezartzeko eska dezakete, eta Hezkuntza Departamentuak emanen du baimena.
b) Oinarrizko Lanbide Heziketako B modalitatea.
Modalitate hau lehentasunez zuzentzen zaio beharrezko ebaluazioa egin ondoren ikasi-irakasteko prozesua nahasten duten jarrera desegokiak eta moldaera eza agertzen dituen ikasleari, baita ikasgelako lanari ez moldatzearekin lotzen den atzerapen larria eta absentismoa hezkuntza sistema uzteko arriskua agertzen dituenari ere, ikusten denean ikasleak eta haren legezko ordezkariek interesa agertzen dutela ziklo hauekiko Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko 1. mailako lanbide gaitasunak eskuratzeko bai eta, halakorik bada, etengabeko ikaskuntzaren gaitasunak ere.
Modalitate honek ekartzen du aniztasunarekiko arretari buruzko neurriak garatzea, Nafarroako Foru Komunitatean aniztasunarekiko arreta erregulatzen duen araudian ezarritakoak.
Bi ikasturte osoan egiten da. Oinarrizko Lanbide Heziketako B modalitateko zikloak entitate publikoetan edo irabazi asmorik gabeko pribatuetan, instituzioetan edo elkarteetan irakatsiko dira lehentasunez, Hezkuntza Departamentuak baimena eman ondoren, eta ikaslearen eskolatzea partekaturik egonen da, esan nahi baita Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloa ematen duen entitatea atxikita egonen dela ikaslea matrikulaturik izanen duen ikastetxe publikoari.
Orobat, ikastetxeek Oinarrizko Lanbide Heziketako modalitate hori irakasteko baimena eska dezakete, eta Hezkuntza Departamentuak emanen du.
II. KAPITULUA. Inskripzioa, prozedura eta rtzeko irizpideak
6. artikulua. Oinarrizko Lanbide Heziketako A modalitatean onartzeko prozeduran inskribatzea.
1. Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketako A modalitatean onartzeko prozeduran inskribatzeko, prozedura honi jarraituko zaio:
a) Ebaluazio akademikoa: ikasturtearen bigarren ebaluazioa bukatutakoan, hau da, azken hiruhilekoan eta ikasturtearen azken ebaluazioa burutu arte, irakasle-taldeak inskripzio-txostena nola egin adostuko du. Txostenean justifikatu beharko da zergatik Oinarrizko Lanbide Heziketako A modalitaterako proposatutako inskripzioa neurri egokia den ikasleak gaitasunak eskura ditzan. Tutoreak eginen du proposamen-txostena, foru agindu honen 1. eranskineko ereduaren arabera, eta ikastetxeko zuzendariari bidaliko zaio.
b) Aholku orientatzailea: ikastetxeko zuzendariak orientatzaileari eskatuko dio aholku orientatzailea egin dezala. Kontseiluaren helburua izanen da zehaztea ikaslea proposatutako neurrira egokitzen den ala ez; 4. artikuluan adierazitako atalak izanen ditu, gutxienez, foru agindu honen 2. eranskineko ereduaren arabera, eta ikastetxeko zuzendariari bidaliko zaio.
c) Guraso edo legezko tutoreentzako informazioa: ikastetxeko zuzendariak irakasle-taldearen txosten proposamena eta aholku orientatzailea aztertu ondoren, zuzendaritza-taldeko kide bat eta tutorea gurasoekin edo legezko tutoreekin bilduko dira ikaslea Oinarrizko Lanbide Heziketako A modalitatean onartzeko prozeduran inskribatzea komenigarria dela planteatzeko. Bilera bukatzean, gurasoek edo legezko tutoreek idazki bat sinatuko dute, foru agindu honen 3. eranskineko ereduaren arabera, helburu hauekin:
–Aurkeztutako proposamenaren eta Oinarrizko Lanbide Heziketako A modalitatearen ezaugarrien berri eman dietela adierazteko.
–Proposamena onartzen dutenetz adierazteko.
–Proposamenarekin lotura duten alderdien gaineko alegazioak egiteko.
d) Hezkuntza Departamentuaren esku-hartzea: Zuzendariak proposamena, 4. eranskinaren araberakoa, igorriko dio ikastetxeko ikuskatzaileari eta horrek egiaztatuko du foru agindu honen 3. artikuluan sartzeko zehaztutako baldintzak betetzen diren, artikulu honetako prozedurari jarraituz, baita aholku orientatzaileak proposatzen duen ikaslea inskribatzea eta gurasoek edo legezko tutoreek inskripzioaren proposamena onartzen duten ere Oinarrizko Lanbide Heziketako A modalitatean sartzeko prozeduran. Inskripzioaren azken proposamena aztertuta eta Oinarrizko Lanbide Heziketako A modalitateko ikaslea den zehaztuta, ikuskatzaileak ikastetxeko zuzendariari jakinaraziko dio onartu den ala ez inskripzioaren azken proposamen hori.
2. Ikastetxeko zuzendariak ikasleari emanen dio, eta, hala balegokio, gurasoei edo legezko ordezkariei, Oinarrizko Lanbide Heziketako A modalitatean inskripzioa egiteko azken proposamenaren agiria. Prozedura garaiz bukatu behar du, kontuan hartuta ikasleak denbora behar duela kasuan kasuko ikasturterako ezarritako epean inskribatzeko.
7. artikulua. Oinarrizko Lanbide Heziketako B modalitatean onartzeko prozeduran inskribatzea.
1. Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketako B modalitatean onartzeko prozeduran inskribatzeko, prozedura honi jarraituko zaio:
a) Ebaluazio akademikoa: ikasturtearen bigarren ebaluazioa bukatutakoan, hau da, azken hiruhilekoan eta ikasturtearen azken ebaluazioa burutu arte, irakasle-taldeak inskripzio-txostena nola egin adostuko du. Txostenean justifikatu beharko da zergatik Oinarrizko Lanbide Heziketako B modalitaterako proposatutako inskripzioa neurri egokia den ikasleak gaitasunak eskura ditzan. Tutoreak eginen du proposamen-txostena, foru agindu honen 5. eranskineko ereduaren arabera, eta ikaslea zer ikastetxetan dagoen matrikulaturik, hango zuzendariari bidaliko zaio.
b) Aholku orientatzailea: Ikaslea zer ikastetxetan dagoen matrikulaturik, hango zuzendariak orientatzaileari eskatuko dio aholku orientatzailea egin dezala. Kontseiluaren helburua izanen da zehaztea ikaslea proposatutako neurrira egokitzen den ala ez; 4. artikuluan adierazitako atalak izanen ditu, gutxienez, foru agindu honen 6. eranskineko ereduaren arabera, eta ikastetxeko zuzendariari bidaliko zaio.
c) Guraso edo legezko tutoreentzako informazioa: ikastetxeko zuzendariak irakasle-taldearen txosten proposamena eta aholku orientatzailea aztertu ondoren, zuzendaritza-taldeko kide bat eta tutorea gurasoekin edo legezko tutoreekin bilduko dira ikaslea Oinarrizko Lanbide Heziketako B modalitatean onartzeko prozeduran inskribatzea komenigarria dela planteatzeko. Bilera bukatzean, gurasoek edo legezko tutoreek idazki bat sinatuko dute, foru agindu honen 7. eranskineko ereduaren arabera, helburu hauekin:
–Aurkeztutako proposamenaren eta Oinarrizko Lanbide Heziketako B modalitatearen ezaugarrien berri eman dietela adierazteko.
–Proposamena onartzen dutenetz adierazteko.
–Proposamenarekin lotura duten alderdien gaineko alegazioak egiteko.
d) Hezkuntza Departamentuaren esku-hartzea: zuzendariak proposamena, 8. eranskinaren araberakoa, igorriko dio ikastetxeko ikuskatzaileari eta horrek egiaztatuko du foru agindu honen 3. artikuluan sartzeko zehaztutako baldintzak betetzen diren, artikulu honetako prozedurari jarraituz, baita aholku orientatzaileak proposatzen duen ikaslea inskribatzea eta gurasoek edo legezko tutoreek inskripzioaren proposamena onartzen duten ere Oinarrizko Lanbide Heziketako B modalitatean sartzeko prozeduran. Inskripzioaren azken proposamena aztertuta eta Oinarrizko Lanbide Heziketako B modalitateko ikaslea den zehaztuta, ikuskatzaileak ikastetxeko zuzendariari jakinaraziko dio onartu den ala ez inskripzioaren azken proposamen hori.
2. Ikastetxeko zuzendariak ikasleari emanen dio, eta, hala balegokio, gurasoei edo legezko ordezkariei, Oinarrizko Lanbide Heziketako B modalitatean inskripzioa egiteko azken proposamenaren agiria. Prozedura garaiz bukatu behar du, kontuan hartuta ikasleak denbora behar duela kasuan kasuko ikasturterako ezarritako epean inskribatzeko.
8. artikulua. Taldeak eratzea.
Oro har, ratioa 10 ikaslekoa izanen da gutxienez eta 14 ikaslekoa gehienez, eta salbuespenez, 16koa, betiere ratio horren barruan sartuta kurtsoa errepikatzen duen ikaslea.
9. artikulua. Ikasleak onartzeko prozedura.
1. Ikasleak onartzeko prozedura apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuaren 4. artikuluko 1., 2., 4. eta 5. ataletan ezarritakoaren arabera eginen da. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitatean unibertsitatez kanpoko irakaskuntza ematen duten ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko arauak onetsi ziren.
2. Ikasleak Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketan inskribatzeko berariazko prozedura egiteko, foru agindu honen 14. eta 15. artikuluei jarraituko zaie, Oinarrizko Lanbide Heziketako A eta B modalitateetan, hurrenez hurren.
10. artikulua. Jarraibideak eta inskripzio-epea.
1. Epe bakarra dago Oinarrizko Lanbide Heziketan onartua izateko prozesuan inskribatzeko, epe arrunta alegia. Ikasturtearen gainerakoa epetik kanpokotzat joko da.
2. Ikasturte bakoitzerako prozesua zehazten duten epe eta jarraibideak Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiak ebazpen bidez ezarriko ditu urtero.
11. artikulua. Tramitazioa.
Ikastetxeek EDUCA informatika-aplikazioaren bidez eginen dute eskolatze prozesuaren tramitazio osoa.
12. artikulua. Eskaerak aurkeztea.
1. Eskatzaile bakoitzak eskabide bakarra aurkeztuko du, gehienez ere hiru aukera dakartzana, behar bezala betea eta eredu ofizialaren araberakoa, ikasturte bakoitzerako zehazten den epean.
2. Eskabide bat baino gehiago aurkeztuz gero, bertan behera geratuko dira guztiak eta, ondorioz, ez dira tramitatuko.
3. Lehenik aukeratutako Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloa ematen duen ikastetxeko bulego administratiboetan aurkeztuko da izena emateko eskaera.
13. artikulua. Ikaspostuak erreserbatzea.
1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 75.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, epe arruntean, plaza bat gordeko da talde bakoitzeko, zentzumenetako eta/edo mugitzeko desgaitasuna duten ikasleentzat.
Desgaitasun bat duten bi pertsona edo gehiago badira, hurrenkera-zerrendan gorago dagoenari erreserbatuko zaio ikaspostua. Zerrenda hori osatzeko, foru agindu honen 14. eta 15. artikuluetan ezarritako onartzeko irizpideak aplikatuko dira, A eta B modalitateetarako hurrenez hurren. Berdinketak jendaurreko zozketa baten bidez hautsiko dira.
2. Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan, epe arruntean, plaza bat gordeko da goi errendimenduko kirolarientzat ikasle-talde bakoitzeko.
Goi mailako edo errendimendu handiko kirolari bat baino gehiago izanez gero, ikaspostua erreserbatuko zaio kirol maila handiena duenari, Goi mailako eta errendimendu handiko kirolariei buruzko ekainaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluan xedatuari jarraituz. Kirol mailan berdintasunik bada, Oinarrizko Lanbide Heziketan sartzeko batez besteko notarik hoberena duen eskabideari erreserbatuko zaio ikaspostua. Berdinketak jendaurreko zozketa baten bidez hautsiko dira.
3. Ikasle horiek ez badituzte plaza horiek eskatzen ekaineko aurreinskripzioko epe arruntean, eskaintza orokorrera pasatuko dira.
14. artikulua. Baremazioa eta A modalitatean onartzeko irizpideak Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan.
1. Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketako berariazko alderdiak arautzen dituen otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoa garatuz, honako hauek dira Nafarroako Foru Komunitatean epe arrunterako ezarritako onartzeko irizpideak Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetako A modalitatean sartzeko eskatzen duten ikasleen hurrenkera-zerrenda egiteko:
1.–Zikloa lehen hautuan aukeratu duten pertsonak.
2.–Zikloa bigarren hautuan aukeratu duten pertsonak.
3.–Zikloa hirugarren hautuan aukeratu duten pertsonak.
2. Plazak esleitzeko, sortzen diren hiru taldeetako bakoitzean, ikasleak irizpide hauei jarraikiz ordenatuko dira:
–Lehenik: justifikatu gabeko absentismoa kurtsoko eskola guztien %20koa edo handik beherakoa dutenak.
–Bigarrenik: justifikatu gabeko absentismoa kurtsoko eskola guztien %20tik gorakoa dutenak.
3. Aurreko puntuan adierazitako irizpideak aplikatuta sortzen diren taldeak irizpide hauei jarraikiz ordenatuko dira:
–Lehenik: eskaera aurkeztean DBHko 3. edo 4. kurtsoa ikastea (modu arruntean, curriculum aniztasuneko programa batean).
–Bigarrenik: eskaera egitean DBHko 2. kurtsoa edo curriculum egokituko programa bat ikastea.
4. Oinarrizko Lanbide Hezkuntzara sartzeko batez besteko notaren arabera ordenatuko dira, handienetik txikienera, aurreko puntuan adierazitako irizpideak aplikatuta sortzen diren taldeak.
5. Berdinketak jendaurreko zozketa baten bidez hautsiko dira.
6. Epe arrunteko onarpen prozesuan hutsik gelditzen diren ikaspostuak, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura baten bidez eskainiko dira, foru agindu honen 10.2 artikuluan aipatzen den urteroko ebazpenean zehazten denari jarraituz. Prozedura horren bidez ikaspostua lortzen dutenek bi eskola eguneko epean egin beharko dute matrikula, Hezkuntza Departamentuak ikaspostuaren esleipena iragartzen duenetik zenbatzen hasita. Matrikula egin ezean, esleitutako ikaspostua galduko du.
15. artikulua. Baremazioa eta B modalitatean onartzeko irizpideak Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan.
1. Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketako berariazko alderdiak arautzen dituen otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoa garatuz, honako hauek dira Nafarroako Foru Komunitatean epe arrunterako ezarritako onartzeko irizpideak Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetako B modalitatean sartzeko eskatzen duten ikasleen hurrenkera-zerrenda egiteko:
1.–Zikloa lehen hautuan aukeratu duten pertsonak.
2.–Zikloa bigarren hautuan aukeratu duten pertsonak.
3.–Zikloa hirugarren hautuan aukeratu duten pertsonak.
2. Plazak esleitzeko, sortzen diren hiru taldeetako bakoitzean, ikasleak irizpide hauei jarraikiz ordenatuko dira:
–Lehenik: justifikatu gabeko absentismoa kurtsoko eskola guztien %20koa edo handik beherakoa dutenak.
–Bigarrenik: justifikatu gabeko absentismoa kurtsoko eskola guztien %20tik gorakoa dutenak.
3. Aurreko atalean adierazitako irizpideak aplikatuta sortzen diren taldeak irizpide hauei jarraikiz ordenatuko dira:
–Lehenik: eskaera egitean curriculum egokituko programa bat ikastea.
–Bigarrenik: eskaera aurkeztean DBHko 3. edo 4. kurtsoa ikastea (modu arruntean, curriculum aniztasuneko programa batean).
–Hirugarrenik: eskaera egitean DBHko 2. kurtsoa ikastea.
4. Oinarrizko Lanbide Hezkuntzara sartzeko batez besteko notaren arabera ordenatuko dira, handienetik txikienera, aurreko puntuan adierazitako irizpideak aplikatuta sortzen diren taldeak.
5. Berdinketak jendaurreko zozketa baten bidez hautsiko dira.
6. Epe arrunteko onarpen prozesuan hutsik gelditzen diren ikaspostuak, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura baten bidez eskainiko dira, foru agindu honen 10.2 artikuluan aipatzen den urteroko ebazpenean zehazten denari jarraituz. Prozedura horren bidez ikaspostua lortzen dutenek bi eskola eguneko epean egin beharko dute matrikula, Hezkuntza Departamentuak ikaspostuaren esleipena iragartzen duenetik zenbatzen hasita. Matrikula egin ezean, esleitutako ikaspostua galduko du.
16. artikulua. Onarpena.
1. Ikasle bat ikastetxe batean onartu dela ulertuko da, onartutako ikasleen behin betiko zerrendan agertzen denean, edo Hezkuntza Departamentuak ikastetxe batean plaza esleitzen dionean.
2. Ikasle bat Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean onartzeak, modalitatea edozein dela ere, eskolatuta dagoen ikastetxean ez baizik eta beste batean garatuta, ekarriko du jatorrizko ikastetxeko ikaspostua zuzenean galtzea. Galera horrek ikasturtearen bukaeratik aurrera izanen ditu ondorio akademikoak.
17. artikulua. Oinarrizko Lanbide Heziketan sartzeko batez besteko nota eta asistentziaren ziurtagiria.
1. Sartzeko batez besteko nota frogatzeko, ikaslearen historial akademikoa, Kalifikazio Liburua edo, besterik ezean, ikasketen ziurtagiri pertsonala aurkeztuko da. Ikaslea zer ikastetxetatik datorren, harexek kalkulatu beharko du.
2. Sartzeko batez besteko nota, jatorrizko ikastetxeak kalkulatuko du, eta azken kurtsoan eskuratutako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa izanen da, bi hamartarrekin, ondotik ezartzen denarekin bat:
–Curriculum egokituko programatik datozen ikasleak: Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloan sartzeko batez besteko nota izanen da curriculum egokituko programan lortutako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa.
–DBHko kurtso arrunt batetik edo curriculum aniztasuneko programa batetik datozen ikasleak: Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloan sartzeko batez besteko nota DBHn edo Curriculum Egokituko Programan egindako azken ikasturtean eskuratutako batez besteko aritmetikoa izanen da.
3. Sarrerako batez besteko notarik aurkeztu ezean, ikaslea taldearen azken postura pasatuko da.
4. Behar izatera, Hezkuntzako kontseilariak abenduaren 18an emandako 217/2007 Foru Aginduan agertzen den kalifikazioen taula erabiliko da.
5. Batez bestekoa biribildu beharra dagoenean emaitza bi dezimalekin adierazteko, biribiltzeko arau matematikoak erabiliko dira.
6. Ikaslearen asistentzia eskoletara eta justifikatu gabeko absentismoa egiaztatzeko, ikaslearen ikastetxeko zuzendariak ziurtagiri bat eginen du.
7. Ziurtagiri horretan berariaz jasoko da ikaslearen justifikatu gabeko absentismoa kurtsoko eskola guztien %20koa edo handik beherakoa den inskripzioaren ikasturtean edo justifikatu gabeko absentismoa, berriz, kurtsoko eskola guztien %20tik gorakoa den.
8. Asistentziaren ziurtagiria aurkeztu ezean, justifikatu gabeko absentismoa kurtsoko eskola guztien %20tik gorakoa dutenen artean sailkatuko da ikaslea.
18. artikulua. Matrikulazioa.
1. Ikastetxean sartu berri diren ikasleen matrikula formalizatzeko, foru agindu honen 10.2 artikuluan aipatzen den urteko ebazpenean zehazten den dokumentazioa aurkeztu beharko da.
2. Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan, foru agindu honen 10.2 artikuluak aipatzen duen urteko ebazpenak xedatutakoarekin bat, Hezkuntza Departamentuak “hautua hobetzeko” prozesu bat eginen du ikaspostu hutsak dituzten zikloetan, matrikulan hori berariaz eskatu duten ikasleentzat. “Aukera hobetzeko” prozesua eginez gero, Hezkuntza Departamentuak zein plaza berri lortu duten jakinaraziko die inplikatutako ikasleei, beste matrikula bat egin dezaten ezartzen zaien epean. Hori egin ezean, hasieran egindako matrikularen eskubideak galduko dituzte.
3. Ikastetxeko iragarki oholean eta Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak egiten dituzten entitateetakoan egonen da ikusgai irakaskuntza horietan eskatzen den dokumentazioa.
4. Matrikula foru agindu honen 10.2 artikuluak aipatzen duen urteko ebazpenak adierazten dituen epeetan formalizatzen ez bada, ikasleak dagokion ikaspostua hartzeko eskubidea galduko du.
5. Hamasei urteko edo hamasei urtetik gorako ikasleak, Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean matrikulatuta, arrazoirik azaldu gabe 15 eguneko epean klaseetara joaten ez badira, ikasturtea hasten denetik kontatuta, ikastetxeak ofizioz baja emanen die eta matrikularen ondoriozko eskubide guztiak galduko dituzte.
19. artikulua. Entitate publiko edo pribatuen lankidetza.
1. Hezkuntza Departamentuak beste administrazio batzuen edo irabazi-asmorik gabeko entitate publiko zein pribatuen edo erakundeen edo elkarteen lankidetza izaten ahalko du Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak emateko.
2. Oinarrizko Lanbide Heziketako B modalitateko ziklo oso bat irakasten duten irabazi asmorik gabeko entitateek Hezkuntza Departamentuko baimena izan behar dute.
20. artikulua. Informazioa Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiari.
Ikastetxeek eta Departamentuko zerbitzuek beren eginkizunei buruzko txostenak emanen dizkiote Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiari, eskatzen dizkienean.
III. KAPITULUA. Oinarrizko Lanbide Heziketako prestakuntza zikloen diseinua eta antolaketa
21. artikulua. Oinarrizko Lanbide Heziketako prestakuntza zikloen antolaketa eta egitura.
1. Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloek egitura hau dute:
a) Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko 1. mailako gaitasun unitateei lotutako lanbide moduluak.
b) Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 42.4 artikuluan ezarritako multzo amankomunei lotutako lanbide moduluak, etengabeko ikaskuntzaren gaitasunak eskuratzea bermatzen dutenak:
–Komunikazioa eta Gizartea I eta Komunikazioa eta Gizartea II izeneko moduluak.
–Zientzia Aplikatuak I eta Zientzia Aplikatuak II izeneko moduluak.
c) Lantokiko Prestakuntza izeneko lanbide modulua.
d) Tutoretza.
2. Orobat, titulu bakoitzeko oinarrizko curriculumak beste modulu batzuk, tituluko lanbide-profilarekin zerikusia duten gaitasun unitateei lotu gabeak, jasotzen ahalko ditu.
22. artikulua. Moduluen iraupena, sekuentziazioa eta denbora banaketa.
1. Oinarrizko Lanbide Heziketako A modalitatean, moduluen iraupena, sekuentziazioa eta denbora banaketa da Nafarroako Foru Komunitateko oinarrizko lanbide tituluen egitura eta curriculuma ezartzen dituzten foru dekretuen 2 B) eranskinetan erreferentziatzat hartutakoa:
a) 1. mailako gaitasun-unitateei lotutako lanbide moduluak: 17 ordu astean lehen kurtsoan eta 17 ordu astean bigarren kurtsoan.
b) Etengabeko ikaskuntzaren gaitasunei lotutako lanbide moduluak:
–Komunikazioa eta Gizartea I eta Komunikazioa eta Gizartea II izeneko moduluak: 6 ordu astean lehenean eta 6 ordu astean bigarrenean.
–Zientzia Aplikatuak I eta Zientzia Aplikatuak II izeneko moduluak: 6 ordu astean lehenean eta 6 ordu astean bigarrenean.
c) Lantokiko Prestakuntza izeneko lanbide modulua: 240 orduko iraupena, zikloko bigarren kurtsoan edo bi kurtsoetan.
d) Tutoretza: ordu bat astean prestakuntza zikloko bi kurtsoetako bakoitzean.
2. Oinarrizko Lanbide Heziketako B modalitatean, moduluen iraupena, banaketa eta sekuentziazioa da Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiaren ebazpenetan erreferentziatzat hartutakoa.
Otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren 9.5 artikuluan xedatua garatu beharrez, ondokoa izanen da, oro har, Oinarrizko Lanbide Heziketako B modalitateko zikloen iraupena, banaketa eta sekuentziazioa:
a) 1. mailako gaitasun unitateei lotutako lanbide moduluak: 18 ordu astean lehen kurtsoan eta 18 ordu astean bigarren kurtsoan.
b) Etengabeko ikaskuntzaren gaitasunei lotutako lanbide moduluak:
–Komunikazioa eta Gizartea I eta Komunikazioa eta Gizartea II izeneko moduluak: 5 ordu astean lehenean eta 5 ordu astean bigarrenean.
–Zientzia Aplikatuak I eta Zientzia Aplikatuak II izeneko moduluak: 5 ordu astean lehenean eta 5 ordu astean bigarrenean.
c) Lantokiko Prestakuntza izeneko lanbide modulua. 240 orduko iraupena, zikloko bigarren kurtsoan edo bi kurtsoetan.
d) Tutoretza: bi ordu astean prestakuntza zikloko bi kurtsoetako bakoitzean.
3. Ikastetxeek eta entitateek Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan oinarrizko lanbide tituluetarako erreferentziatzat hartutako iraupena, sekuentziazioa eta denbora banaketa aldatzeko eskatzen ahalko diote Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiari, erabakitzen den prozedurari jarraituz. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiaren ebazpenaren bidez baimendu beharko da aldaketa hori.
23. artikulua. Prestakuntza unitateak lanbide moduluetan.
1. Ikasleen berariazko behar berezietara egokitzearren, eta ikastetxeen antolaketa eta kudeaketarako autonomia erraztearren, Oinarrizko Lanbide Heziketako prestakuntza ziklo bateko lanbide modulu baten edo gehiagoren edukia hainbat prestakuntza unitatetan banatzen ahal da, horiek bereizita emateko, eta kidego eta espezialitate desberdineko irakasleek ematen ahalko dituzte.
Ofizioz edo ikastetxeek eta entitateek eskaera arrazoitua eginda antolatzen ahal da modulu bat zenbait prestakuntza unitatetan; Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiari egin beharko zaio eskaera, erabakitzen den prozedurari jarraituz. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiaren ebazpenaren bidez baimendu beharko da antolaketa hori.
2. Prestakuntza unitateak lanbide moduluan lortzen ahal diren gaitasun pertsonalei, sozialei eta etengabeko ikaskuntzari lotutako ikaskuntza-emaitza bat baino gehiago jaso beharko ditu.
3. Prestakuntza unitate bakoitzaren ziurtapenak Nafarroako Foru Komunitatean du balioa. Lanbide modulua osatzen duten prestakuntza unitate guztiak gainditzeak eskubidea emanen du modulu horren ziurtapena izateko, hori baita ziurtapenerako gutxieneko unitatea, Espainia osoan balio duena.
4. Antolakundeak ziurtatu behar du ikasleak modulua osatzen duten prestakuntza-unitate guztiak eginak dituenean haren curriculumaren eduki guztiei dagokien prestakuntza jasoa izanen duela. Gainera, prestakuntza unitateen ordu guztien batura, gutxienez ere, dagokion zikloan indarra duen curriculumerako aurreikusitako ordu kopuru adinakoa izanen da.
24. artikulua. 1. mailako gaitasun unitateei lotutako lanbide moduluak.
1. 1. mailako lanbide moduluak Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloko bi kurtsoetan irakasten dira.
2. Gaitasun unitate bati edo batzuei lotutako lanbide modulua, arrazoi pedagogikoak edo antolaketakoak direla eta, lehen eta bigarren kurtsoetan egiten diren bi prestakuntza unitatetan banatzen ahal dira.
3. Prestakuntza unitate bakoitzak bere programazio didaktikoa izan beharko du, eta gaitasun unitate bati edo batzuei lotutako kasuan kasuko lanbide modulua osatzen duten beste prestakuntza unitateekin koherentzia gordeko du.
3. Lanbide modulu horiei lotutako 1. mailako gaitasun unitateak sartzen ahal dira oinarrizko lanbide tituluko 1. mailako kualifikazio oso edo ez oso batean.
4. Gaitasun unitateei lotutako lanbide modulua gainditzeak kasuan kasuko gaitasun unitateak ziurtatzen ditu, kasuan kasuko oinarrizko lanbide titulua ezartzen duen errege dekretuan ezarritakoari jarraituz.
5. 1. mailako gaitasun unitateei lotutako lanbide moduluak gainditzeak ziurtagiri akademiko baterako eskubidea emanen du; horrexek, dagozkion ondorio akademikoez gain, ondorio metagarriak izanen ditu Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren Sistema Nazionalean eskuratutako lanbide gaitasuneko unitatean edo unitateetan egiaztapen partziala egiteko.
25. artikulua. Etengabeko ikaskuntzaren gaitasun unitateei lotutako lanbide moduluak.
1. Komunikazioa eta Gizartea I eta Komunikazioa eta Gizartea II izeneko moduluak bi prestakuntza unitatetan antola daitezke:
–Atzerriko hizkuntzako gaitasunaren prestakuntza unitatea. Komunikazioa eta Gizartea izeneko moduluan irakatsi eta oro har ingelesaren C1eko maila egiaztatua duten irakasleek irakatsiko dute lehentasunez. Bestela, ingeles espezialitateko irakasleek irakatsiko dute.
–Prestakuntza unitatea Komunikazioa eta Gizartea izeneko modulu bakoitzeko gainerako edukiekin.
Ingelesaren C1eko maila egiaztatzen duten titulazioak edo ziurtagiriak dira Irakasleek frogatu ditzaketen berariazko profilak zehaztu eta haiek egiaztatzeko prozedura ezartzeko Hezkuntzako kontseilariak martxoaren 11n emandako 32/2013 Foru Aginduaren 1. eranskineko PI profilean ezarritakoak.
2. Atzerriko hizkuntzako gaitasunaren prestakuntza unitatearen iraupena, oro har, astean ordu batekoa izanen da Komunikazioa eta Gizartea I izeneko moduluan, baita Komunikazioa eta Gizartea II izenekoan ere.
3. Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloko bi kurtsoetako batean irakats daitezke Komunikazioa eta Gizartea I eta Komunikazioa eta Gizartea II moduluei dagokien atzerriko hizkuntzaren gaitasunaren prestakuntza unitateak.
4. Zientzia Aplikatuak I eta Zientzia Aplikatuak II izeneko moduluak bi prestakuntza unitatetan edo gehiagotan antola daitezke, zein irakasleen espezialitate batek edo gehiagok irakatsiko baitituzte.
5. Ofizioz edo ikastetxeek eta entitateek eskaera arrazoitua eginda sortzen ahal dira prestakuntza unitateak, beste espezialitate bateko irakasleek ematen ahal dituzte, prestakuntza unitateen erreferentziako iraupena aldatzen ahal da, eta atzerriko hizkuntzaren gaitasunaren prestakuntza unitateak kurtso bakar batean banatzen ahal da; Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiari egin beharko zaio eskaera, erabakitzen den prozedurari jarraituz. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiaren ebazpenaren bidez baimendu beharko dira proposamen horiek.
6. Modulu bakoitza osatzen duten prestakuntza-unitateak programatzeko, koordinazioa beharko da haiek ematen dituzten irakasleen artean, irakaskuntza horien printzipio globalizatzailea manten dadin; gainera, modulu horien ikasketa emaitza guztiak lortzen direla bermatu beharko da eta, betiere, haietarako guztira ezarritako iraupena errespetatu.
26. artikulua. Lantokiko Prestakuntza izeneko modulua.
1. Lanbide modulu hori, oro har, bigarren kurtsoko hirugarren hiruhilekoan irakatsiko da, prestakuntza zikloko gainerako lanbide moduluen ebaluazio positiboa eskuratu ondoren.
Dena dela, lanbide tituluaren ezaugarriengatik hala iritziz gero, ikastetxeak beste denbora banaketa bat proposatzen ahalko du; horretarako, ikastetxeak proposamen arrazoitu bat aurkeztu beharko du eta Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza nagusiak baimendu.
2. Lantokiko Prestakuntza izeneko lanbide modulua soilik bigarren kurtsoan egiten denean, bi prestakuntza unitatek osatua egonen da: lehendabiziko prestakuntza unitate bat, Laneko arriskuak prebenitzekoa, 30 ordukoa, eta bigarren prestakuntza unitate bat, Enpresan aritzekoa, 210 ordukoa. Hori ez da lantzat hartuko eta benetako produkzio ingurune batean edo ikastetxe edo instituzio publiko batean eginen da (lantoki moduan), otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren 10.4 artikuluan ezarritako baldintzetan.
Enpresan aritzeko prestakuntza unitatea egiteko, eskatuko da lehen eta bigarren kurtsoko lanbide modulu guztiak gainditurik izatea. Nolanahi ere, irakasleen taldeak sarrera hori baimendu diezaioke etengabeko ikaskuntzaren gaitasunei lotutako lanbide modulu bat gainditu gabe gehienez duen ikasleari.
3. Lantokiko Prestakuntza izeneko lanbide modulua bi ikasturteetan egiten denean, hiru prestakuntza unitatek osatua egonen da: lehendabiziko prestakuntza unitate bat, Laneko arriskuak prebenitzekoa, 30 ordukoa, eta bi prestakuntza unitate, Enpresan aritzekoa (I eta II), guztira 210 ordukoak. Horiek ez dira lantzat hartuko eta benetako produkzio ingurune batean edo ikastetxe edo instituzio publiko batean eginen dira (lantoki moduan), otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren 10.4 artikuluan ezarritako baldintzetan.
Enpresan aritzeko bi prestakuntza unitateak egiteko, eskatuko da lehen edo bigarren kurtsoko lanbide modulu guztiak gainditurik izatea, kasua zein den. Nolanahi ere, irakasleen taldeak sarrera hori baimendu diezaioke dagokion kurtsoan etengabeko ikaskuntzaren gaitasunei lotutako lanbide modulu bat gainditu gabe gehienez duen ikasleari.
4. Kurtso bakoitzean irakatsitako Enpresan aritzeko I eta II prestakuntza unitateak kasuan kasuko kurtsoan garatzen diren gaitasun unitateei lotuko zaizkie.
5. Laneko arriskuen prebentzioa izeneko prestakuntza unitatea Enpresan aritzeko prestakuntza unitatea baino lehenago eginen da.
27. artikulua. Laneko arriskuen prebentzioa izeneko prestakuntza unitatea.
1. Nafarroako Foru Komunitatean Oinarrizko Lanbide Heziketan egiten diren prestakuntza ziklo guztietan, Laneko arriskuen prebentzioa izeneko lehenengo prestakuntza unitate bat izanen da, Lantokiko Prestakuntza izeneko moduluan integratua.
2. Lantokiko Prestakuntza izeneko moduluko lehenbiziko astean, laneko arriskuen prebentzioari buruzko prestakuntza jasoko dute ikasleek. 30 orduko berariazko prestakuntza unitate baten gisa antolatuko da, eta Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloko bigarren kurtsoko hezkuntza taldeak irakatsiko du ikastetxean, Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak izeneko espezialitateko moduluko irakasleekin elkarlanean, zeinek irakaskuntza zuzeneko karga murriztua izanen baitute Lantokiko Prestakuntza izeneko modulua egitean. Prestakuntza unitate hori Lantokiko Prestakuntza izeneko lanbide moduluan ebaluatuko da.
3. Lantokiko Prestakuntza egiteko ikastetxeek eta lantokiek sinatzen duten lankidetza hitzarmenean, halaber, lanbide modulu horretan ikasle bakoitzak egin beharreko jardueren berariazko arriskuen prebentzioa sartuko da lehendabiziko prestakuntza jarduera gisa.
4. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiak baimentzen ahal du lanbide modulu hori egitea ikastetxe edo instituzio publikoetan, lantoki moduan, otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren 10.4 artikuluan ezarritako baldintzetan.
28. artikulua. Tutoretza.
1. Irakaslana, eta, zehatzago, tutoretza, ikasleak orientatzeko eta hezkuntza prozesuan laguntzeko lehen maila da. Oinarrizko Lanbide Heziketako prestakuntza zikloko irakasle guztiek parte hartu beharko dute, nork bere jarduketaren esparruan, tutoretzan eta orientabidean, hezkuntzan parte hartzeko neurri hori bereziki garrantzitsua baita aniztasunarekiko arreta bermatzearren.
2. Ikasturte bakoitzean tutoretzan egiten diren jarduerak taldeko berariazko programazio batean planifikatuko dira, eta haren parte izanen dira, tutoretza planaren arabera.
3. Orokorki, gaitasun unitateei lotutako moduluak irakasten dituen irakasle batek gauzatuko du tutoretza prestakuntza zikloan, eta, ahal dela, pertsona berari esleituko zaio bi kurtsoetan. Bigarren kurtsoko tutorea, gainera, lantokiko prestakuntza izeneko lanbide moduluko tutorea izanen da.
4. Otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren 14.2 artikuluan ezarritakoa lortu dadila errazteko, oro har hiru eduki multzo ezartzen dira, tutoretza lanetarako:
a) Garapen pertsonal eta sozialeko multzoa.
b) Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuen multzoa.
c) Prestakuntzako eta laneko ibilbidea kudeatzeko abilezien multzoa.
5. Bigarren kurtsoan bereziki kontuan hartuko da hurrengo erabakiak hartzeko orientazioa, prestakuntzan jarraitzeari dagokionez; horretarako, jarraitzen ahal diren ibilbideak ezagutu beharko dituzte, eta lan munduaren informazio eguneratua eduki, hezkuntzan eta lanbide arloan etorkizuna kudeatu ahal izateko.
6. Irakaskuntza horietan, harreman estua izan beharko da honako hauen artean: tutoreak, irakaskuntza ematen duten irakasleak, orientatzailea eta gurasoak edo ikasleen legezko tutoreak. Hori dena kontuan hartuko da horien antolakuntzan.
7. Ikasle talde bakoitzaren tutore lanaren urteko programazioan inguruko enpresetarako bisitak sartu beharko dira, ikasleak lan mundura hurbil daitezen.
8. Halaber, tutoreek informazioa eta orientazioa eman beharko dituzte ikasteko aukerei buruz, prestakuntza ibilbideei buruz eta prestakuntza zikloa bukatutakoan dauden prestatzeko eta lanerako aukerei buruz.
9. Erdi mailako graduetan bezainbeste eskolaldi eta aldi osagarri erabiliko dira, astean, tutoretzarekin lotutako eginkizunak betetzeko.
29. artikulua. Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak emateko baimena.
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari dagokio eskaintza planifikatzea eta behar den baimena ematea Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak bi modalitateetan irakasteko, halako moduz non bermatuko baita prestakuntza ziklo hauen eskaintzan nahikotasuna, kalitatea eta egonkortasuna izatea.
IV. KAPITULUA. Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak garatzeko ildo estrategikoak
30. artikulua. Dibertsitaterako arreta-neurriak.
1. Aniztasunarekiko arretaren printzipioak antolatzen du Oinarrizko Lanbide Heziketa, eta aukera ematen du hezkuntza inklusiborako eskubidea gauzatzeko eta, horri esker, ikasleek dagokien ziurtagiria edo titulazioa eskuratzen dute.
2. Ikastetxeek aniztasunari arreta emateko neurri metodologikoak ezartzen ahalko dituzte, haiei esker, duten autonomia baliatuz, ikasleen ezaugarriei egokitutako Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak antolatzeko, hartutako neurriek ikasketen ebaluazioa gutxitzea ekarri gabe.
3. Aniztasunari arreta emateko neurriak ikasleen hezkuntza behar zehatzei erantzutera bideratuko dira eta tituluko lanbide gaitasunei lotutako ikaskuntza-emaitzak lortzera.
4. Oinarrizko Lanbide Heziketako bi modalitateetako etengabeko irakaskuntzako moduluetan eta gaitasun unitateei lotutako lanbide moduluetan curriculumeko egokitzapen ez-garrantzitsuak egin daitezke.
5. Aniztasunari arreta ematen dion hezkuntza erantzun egokia emateko, foru agindu honetan ezarritakoaz gain, Nafarroan aniztasunarekiko arreta erregulatzen duen araudian xedatutakoari jarraituko zaio Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetako ikasleentzat.
31. artikulua. Printzipio metodologikoak.
1. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak banakakoa izan behar du, eta ikasleen behar eta ezaugarrietarako egokia. Horretarako, tutoreak, irakasle taldearekin batera, banakako prestakuntza planak diseinatuko ditu. Plan horiek helburu izan dezakete ikasleak oinarrizko lanbide titulua lortzea, profesionaltasunaren ziurtagiri bat lortzea erraztuko dioten lanbide moduluak gainditzea edo prestakuntza zikloko lanbide modulu batzuk gainditzea.
2. Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan erabiltzen den metodologiak lagundu egin beharko die ikasleei haien gaitasunak eta ikaskuntza-emaitzak eskuratzen. Prestakuntza zikloaren lanbide profilak lanbide kualifikazio desberdinetako gaitasun unitateak baditu ere, zikloaren izaera unitarioa mantendu behar da, hari esker osotasunean hartuta lortuko baitira helburuak.
3. Orobat, irakasle lanak ikuspegi globalizatzailea izan behar du, ahalbidetuko duena lanbide modulu desberdinetako ezagutzak integratzea, baita eskuratu beharreko gaitasun pertsonalak eta sozialak ere, horiek erlazionatuz behar den tituluko profileko lanbide gaitasunekin, zehaztuko direnak curriculumean eta programazio didaktikoetan.
Atzerriko hizkuntzaren ikaskuntzan ere ikuspegi globalizatzaile hori erabiliko da, eta ikasleek ulertu behar dute beharrezkoa dela beren lanean beste hizkuntza batzuetan ere komunikatzea, eta, horretarako, beren profil profesionalarekin lotutako oinarrizko terminoak ezagutu beharko dituzte.
Horregatik, Hezkuntza Departamentuak bultzatuko du proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren metodologia erabil dadila ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan.
4. Ikasleen konpromisoa lortzeko ahalegina eginen da, beren heziketa pertsonalaren eta lanbide prestakuntzaren prozesuaz jabetu eta arduratu daitezen.
5. Horretaz gain, honako hauek bultzatuko dira: autonomia pertsonala, ikasleen ardura eta talde lana, jarduerak motibatzaileak izan daitezela eta aurreikusitako emaitzak lortzea ahalbidetuko duten irakaskuntza-ikaskuntza egoerak sortzea. Halaber, ikasleak sozializazio prozesuei aurre egin diezaioten prestatu beharko dira, bai lanerako bai eguneroko bizirako. Gainera, agudoago aurrera egiten duten edo laguntza gutxiago behar duten ikasleentzat, halako jarduerak garatuko dira zeinek ahalbidetuko duten sakontzea eta lan autonomoagoa egitea.
6. Behar diren neurriak hartuko dira ikasleekin ahalik eta irakasle gutxien izan daitezen, eta koordinazio eraginkorragoa izan dadin irakasle taldearen artean, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetako metodologia printzipioak bultzatzeko.
7. Ahal dela, talde egonkorrak sortuko dira Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak zikloko bi urteetan emateko.
32. artikulua. Proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren sustapena.
1. Hezkuntza Departamentuak, Oinarrizko Lanbide Heziketan, sustatuko du halako lan metodologikoak erabil daitezela zeinek sustatuko duten ikasleek behar diren tresnak har ditzatela bizitza osoko prestakuntzari aurre egiteko, baita beren enplegagarritasuna hobetzeko ere, eta bultzatuko duten ikasleek behar diren abileziak gara ditzatela gai izan daitezen gizartean sarean elkarlanean aritzen ikasteko.
2. Horretarako, Hezkuntza Departamentuak sustatuko du proiektuetan oinarritutako ikaskuntza erabil dadila, honako hauen bidez:
–Proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren metodologiarako prestakuntza ikastaroak antolatzea, Oinarrizko Lanbide Heziketa zikloak irakasten dituzten irakasleentzat.
–Proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren erabilerari egokitutako antolakuntza ereduak baimentzea.
33. artikulua. Ludifikazioa sustatzea.
1. Hezkuntza Departamentuak sustatuko du ludifikazioa erabil dadila Oinarrizko Lanbide Heziketan, eta proiektuetan oinarritutako ikaskuntzan integra dadila, horrela ahalik handiena izan dadin ikasle eta irakasleen gozamena eta hezkuntzako parte-hartzea eta ikasleek beren ikaskuntzarekin duten konpromisoa hobetu dezaten.
2. Horretarako, Hezkuntza Departamentuak tresna digital bat inplementatuko du, ahalbidetuko duena, besteak beste, irakasleek proiektuak diseinatu, kudeatu eta ebaluatzea, eta ikasleek beren aurrerapena eta ebaluazioa irudikatzea, eta sustatuko duena proiektuetan oinarritutako ikaskuntza erabiltzea, honako hauen bidez:
–Ludifikaziorako prestakuntza ikastaroak antolatzea, Oinarrizko Lanbide Heziketa zikloak irakasten dituzten irakasleentzat.
–Proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren erabilerari egokitutako antolakuntza ereduak baimentzea.
V. KAPITULUA. Bestelako xedapenak
34. artikulua. Ebaluazioa, titulazioa eta egiaztapen akademikoa.
1. Oinarrizko Lanbide Heziketako prestakuntza zikloetako ikasleen ebaluazioa lanbide moduluka eginen da. Modulu bakoitzaren azken kalifikazioa zenbaki bat izanen da, batetik hamarrera bitartekoa (dezimalik gabe), salbuespena izanik lantokiko prestakuntza izeneko modulua, hartan, kalifikazioa “Gai” edo “Ez gai” izanen baita. Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloaren azken kalifikazioa zikloaren moduluetan lortutako kalifikazioaren batez besteko aritmetikoa izanen da, bi dezimalekin.
2. Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloaren helburu orokorren esparruan, ebaluazioa etengabekoa izanen da, eta hura egiteko, lanbide modulu bakoitzeko ikaskuntza-emaitzak eta ebaluazio irizpideak hartuko dira erreferentzia gisa; kontuan hartuko da zer gaitasun profesional, pertsonal eta sozial eskuratu diren, eta, horretaz gain, zer gaitasun eskuratu diren bizitza osoko etengabeko ikaskuntzarako eta ziklo horietako zer zeharkako gaitasun; hori guztia, Europako Batzordeak definitutako gaitasun nagusien esparruan, hezkuntza etapen curriculumetan baitaude.
3. Oinarrizko Lanbide Heziketako prestakuntza ziklo bat gainditzen duenak egoki den lanbide titulua lortuko du. Titulu horiek ofizialak dira eta balio akademikoa eta profesionala dute lurralde nazional osoan. Oinarrizko lanbide tituluak egiaztatzen ditu lanbide kualifikazioak, hartan dauden gaitasun unitateak eta horrek dakarren prestakuntza, jardun profesionalaren erregulazioa izan gabe.
Oinarrizko lanbide tituluak ahalbidetuko du erdi mailako graduko prestakuntza zikloetara sartzea, araudiarekin bat, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu tituluaren lan arloko ondorio berberak izanen ditu enplegu publikoetan zein pribatuetan sartzeari dagokionez.
4. Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bateko lanbide modulu bat edo batzuk gainditzen dituztenek, baina ez ziklo osoa, gainditu dituzten lanbide moduluen ikasketen ziurtagiri akademikoa jasoko dute. Ziurtagiri horrek, ondorio akademikoak izateaz gain, lortutako lanbide gaitasunen egiaztapen partzialeko ondorio metagarriak izanen ditu, Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren Sistema Nazionalaren arabera.
5. Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetako ebaluazioa, titulazioa eta egiaztapen akademikoa egiteko behar den araudia garatuko du Hezkuntza Departamentuak.
35. artikulua. Otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren 17.3.b artikuluan aurreikusitako kolektiboak tituluak nola eskuratu.
1. 22 urtetik gorako pertsonek oinarrizko lanbide titulua eskuratzen ahalko dute, oinarrizko lanbide titulu bateko gaitasun unitate guztiak dituztela frogatuz gero, era honetan:
a) Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa baten ziurtagiria.
b) Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Lantegi bat gainditu izanaren ziurtagiria.
c) 1. mailako profesionaltasunaren ziurtagiriak.
d) Lanbide gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko ezarritako prozedura.
Ondoren azaltzen da oinarrizko lanbide titulua eskuratzeko prozedura.
2. 22 urtetik gorako interesdunak eskaera egin beharko dio Oinarrizko Lanbide Heziketaren prestakuntza zikloa emateko baimendua dagoen ikastetxeko zuzendaritzari, ziklo horren bidez lortzen ahal baita nahi duen titulua, eta dagokion oinarrizko lanbide tituluaren gaitasun unitate guztiak egiaztatzen dituen dokumentazioaren kopia erantsiko du.
3. Ikastetxeko Idazkaritzan dokumentazioa egiaztatu ondoren, ikaslea matrikulatu eta titulua eskuratzera eraman dezakeen administrazio espedientea tramitatuko da. Matrikula horrek titulua tramitatzeko baino ez du balio.
Titulua tramitatzeko, ikastetxeko ikasleentzat erabiltzen den prozedura bera baliatuko da. Tramitazioaren bidez, lehenbailehen eskuratuko da titulua. Prozedura hau abenduaren 4ko 1850/2009 Errege Dekretuak aurreikusten duenari lotu beharko zaio, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako irakaskuntzei buruzko ikasketa tituluak eta lanbidekoak ematearen gainekoa baita.
4. Aurkezten den dokumentazioa egiaztatu ondoren, ikusten bada eskatzaileak ezin duela titulurik eskuratu, eskatzen diren gaitasun unitate guztiak egiaztatu gabe daudelako, ikastetxeko zuzendariak horren berri eman beharko dio interesdunari. Kasu horretan, eskatzaileak ez du eskubiderik falta duen prestakuntza egiteko plazarako.
36. artikulua. Helduentzako eskaintza.
1. Bizitza osoko ikaskuntza errazteko, ikaskuntza eta familiako eta laneko biziak bateragarri egiteko eta jendearen enplegagarritasuna sustatzeko, baimentzen ahalko da, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren ebazpen bidez, zenbait ikastetxek Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak helduei irakastea.
2. Derrigorrezkoa ez den eskaintza honen hartzaileek frogatu behar dute ez dutela lanbide heziketako titulurik, ez bestelako titulurik ere, frogatzen duenik bigarren mailako ikasketak osorik eginak dituztela.
Lehenbiziko Xedapen Gehigarria. Hezkuntza Departamentuak eskolatzearen arloan dituen eskumenak.
Foru agindu honetan Hezkuntza Departamentuari esleitzen zaizkion eskolatze eginkizunak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko Eskolatze Arloak kudeatuko ditu.
Bigarren Xedapen Gehigarria. Ikasleen datu pertsonalen babesa.
Ikaslearen datu pertsonalak lortzeari, datu horiek ikastetxe batetik bestera lagatzeari eta datuen segurtasun eta konfidentzialtasunari dagokienez, datu pertsonalak babestearen arloan indarra duten arauetan ezarritakoari jarraikiz jokatuko da, eta betiere Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.
Lehenbiziko Xedapen Iragankorra. Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetako A eta B modalitateetan onartuak izateko irizpideak, 2015-2016 ikasturteko onartze prozesurako.
2015-2016 ikasturteko onartze prozesuan, ez da aplikatzekoa izanen justifikatu gabeko absentismoaren irizpidea, foru agindu honen 14. eta 15. artikuluen 2. atalean sartua, bai ordea gainerakoak, eta artikulu horietan azaldutako hurrenkeran. Aipatutako artikuluetan ezarritako ikasleak onartzeko irizpideen multzoa 2016-2017 ikasturteko onartze prozesuan izanen da aplikatzekoa.
Bigarren Xedapen Iragankorra. 2014-2015 ikasturtean Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat hasi duten ikasleak.
1. 2014-2015 ikasturtean Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean hasi diren ikasleek, beste kurtso batera igarotzekoak badira, hasitako prestakuntza planean jarraituko dute.
2. Ikasleak 2014-2015 ikasturtean hasi badira Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean, eta kurtsoa errepikatu behar badute, kontuan harturik zer ikastetxetan dauden matrikulaturik, bertako Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloko modalitateko prestakuntza planaren arabera errepikatuko dute kurtsoa.
Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauak indargabetzea.
1. Indarrik gabe gelditzen dira Hasierako Lanbide Kualifikazioko programetako “Oinarrizkoa” eta “Lanbide Lantegia” modalitateei buruzko xedapen guztiak. Horiek Hasierako Lanbide Kualifikazioko programak Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan arautzen dituen Hezkuntzako kontseilariaren uztailaren 4ko 109/2008 Foru Aginduan daude jasota.
2. Indarrik gabe gelditzen da 50/2014 Foru Agindua, maiatzaren 23koa, Hezkuntzako kontseilariak emana. Haren bidez arautu ziren hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketaren zenbait alderdi, eta onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitatean funts publikoen bidez sostengatutako ikastetxe eta erakundeetan Lanbide Heziketako irakaskuntza horietan ikasleak onartzeko prozedurako oinarri arautzaileak.
3. Orobat, indargabetu egiten dira foru agindu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.
Azken Xedapenetako Lehena. Arauen garapena.
Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiari ahalmena ematen zaio behar diren neurriak har ditzan foru agindu honetan xedatutakoa aplikatzeko, garatzeko eta gauzatzeko.
Azken Xedapenetako Bigarrena. II. kapitulua argitaratzea.
Foru agindu honen II. kapitulua eta 10.2. artikuluan aipatzen den urteroko ebazpena inplikatutako ikastetxe guztietako iragarki oholean jarriko dira, agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik onarpen eta matrikulazio prozesua bukatzen den arte, interesdun guztiek horien berri izan dezaten.
Azken Xedapenetan Hirugarrena. Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta 2015-2016 ikasturtetik aurrera aplikatuko da.
HEZKUNTZA SISTEMAKO LANBIDE HEZIKETAKO IRAKASKUNTZEN OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETAKO A MODALITATEAN INSKRIBATZEKO PROZEDURAREN DOKUMENTAZIOA
1. ERANSKINA. Irakasle taldearen proposamen-txostena
Ikaslearen datu pertsonalak.
Deiturak ......................................, Izena ............................................
Jaioteguna ...... / ........ / ........, Zer herrialdetan jaioa: .......................
NAN/AIZ/AIT .................................
Helbidea ................................................................., PK: ..................
Herria .........................................................., Telefonoa ...................
Ikaslearen datu akademikoak.
Zer kurtsotan dagoen matrikulatua: ....................................................
Zer kurtso edo programatan dagoen matrikulatua: .............................
............................................................................................................
DBHn kurtsorik errepikatu al du? BAI ¨ EZ ¨
Hala bada, zer kurtso? 1.a ¨ 2. ¨ 3.a ¨ 4.a ¨
Kurtso batean edo gehiagotan gainditu gabe dituen irakasgaiak:
............................................................................................................
............................................................................................................
............................................................................................................
Irakasle taldeak goian aipatutako ikaslearen ikaskuntza prozesuari buruzko informazioa aztertu du, behaketa sistematikoaren, lanen balorazioaren eta berariazko proben bidez bildua, eta honako hau uste du:
1. Ikasle horrek zailtasun handiak izanen dituela etapako oinarrizko gaitasunak eta helburuak lortzeko, bai irakasgaien arabera bakarrik antolatutako talde arrunt batean bai curriculum aniztasuneko talde batean.
Erabakiaren oinarri diren zailtasun pedagogikoak eta jarreraren ingurukoak, labur azaldurik: ................................................................................
............................................................................................................
............................................................................................................
2. Ikaslearen interesa eta motibazioa nahikoak direla Oinarrizko Lanbide Heziketako A modalitatean etengabeko ikaskuntzaren gaitasunak eskuratzeko edo osatzeko.
Oharrak:
............................................................................................................
............................................................................................................
............................................................................................................
Horregatik guztiagatik, irakasle taldeak, .............. (e)ko ................................ aren ........... (a) egunean egindako bilkuran, erabaki du proposatzea ikasle hau hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako A modalitateko onartze prozeduran INSKRIBATZEA, neurri hori egokiena delakoan, etengabeko ikaskuntzako gaitasunak eskuratzeko edo osatzeko, baita Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko 1. mailako lanbide gaitasunak eskuratzeko ere.
................................, (e)n, ..........(e)ko ..................... aren ..... (e)an
Tutorea
Stua.: ........................................
Irakasle taldea:
Stua.: ...................................... Stua.: ........................................
Stua.: ...................................... Stua.: ........................................
Stua.: ...................................... Stua.: ........................................
Ikastetxeko zuzendaria .......................................................................
2. ERANSKINA. Aholku orientatzailea
Ikaslearen datu pertsonalak.
Deiturak ..............................., Izena ...................................................
Jaioteguna ....... / ........ / ........, Zer herrialdetan jaioa: .......................
NAN/AIZ/AIT .................................
Helbidea ................................................................., PK: ..................
Herria .........................................................., Telefonoa ...................
Ikaslearen DBHko eskolatze datuak.
IKASTURTEA |
IKASTETXEA |
HERRIA |
ETAPA |
KURTSOA |
HARTUTAKO HEZKUNTZA-NEURRIAK ETA ANIZTASUNAREKIKO ARRETARAKOAK (1) |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
(1) Kurtsoa errepikatzea, Curriculum Egokituko Programa, curriculum aniztasuneko neurriak, bestelakoak (zehaztu). |
Ebaluazio psikopedagogikoa: garapen pertsonala eta hezkuntzakoa.
Ikaslea Oinarrizko Lanbide Heziketako A modalitatean onartzeko prozeduran inskribatzeko informazio garrantzitsua eman:
a) Etapako zer jarduera motatan moldatu den hobekien.
b) Etapako zer jarduera motatan izan dituen zailtasun gehien.
c) Lanean duen autonomia maila eta jarraikitasuna.
d) Zailtasunei aurre egiteko ahalegina.
e) Ikasketarako motibazioa eta autoestimu maila.
f) Gelako giroan eta ikaskideen artean nola egokitzen den.
g) Etapako oinarrizko gaitasunen garapen maila.
h) Ikaslea neurriarekin nola identifikatzen den.
i) Ikaslearen interesak eta espektatibak.
j) Beste edozein argibide interesgarri.
Ebaluazio psikopedagogikoa: gizarte eta familia inguruneari buruzko alderdiak.
Ikaslea Oinarrizko Lanbide Heziketako A modalitatean onartzeko prozeduran inskribatzeko informazio garrantzitsua eman:
a) Familiak ikaslearen garapenean duen eragina.
b) Gizarte inguruneak ikaslearen garapenean duen eragina.
c) Familia neurriarekin nola identifikatzen den.
d) Familiaren interesak eta espektatibak.
e) Beste edozein argibide interesgarri.
Ebaluazio psikopedagogikoa: hezkuntza premien identifikazioa.
Ikaslea Oinarrizko Lanbide Heziketan onartzeko prozeduran inskribatzeko informazio garrantzitsua eman:
a) Curriculum-atzerapena.
b) Oinarrizko gaitasun eskuratuak.
c) Oinarrizko gaitasun garatugabeak.
d) Eskola inguruneari egokitzea.
e) Azken ikasturteko absentismo maila.
f) Beste edozein argibide interesgarri.
Aniztasunarekiko arretarako hartutako neurriak identifikatzea.
............................................................................................................
............................................................................................................
............................................................................................................
Azken aholkua.
Aholku orientatzaile hau egiteko eskura dagoen informazioa aztertu eta goian aipatzen den ikaslearekin aginduzko bilera egin ondoren, orientatzaileak honako hau erabaki du:
¨ Ikasle hau Hezkuntza sistemako lanbide heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketako A modalitatean onartzeko prozeduran inskribatzea proposatzea,
a) Uste baita ikasleak ezin dituela etapako oinarrizko gaitasunak garatu talde arruntetan edo DBHko aniztasuneko taldeetan, eta
b) Uste baitu neurri hau egokiena dela etengabeko ikaskuntzaren gaitasunak eskuratzeko edo osatzeko eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko 1. mailako lanbide gaitasunak lortzeko.
¨ Ikasle hau Hezkuntza sistemako lanbide heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketako A modalitatean onartzeko prozeduran inskribatzea ez proposatzea, uste baitu ikasleak etapako oinarrizko gaitasunak gara ditzakeela talde arruntetan edo DBHko aniztasuneko taldeetan.
.........................., (e)n, ..........(e)ko ..................... aren ..... (e)an
Orientatzailea
Stua.: ........................................
Ikastetxeko zuzendaria .......................................................................
3. ERANSKINA. Guraso edo legezko tutoreentzako informazioa
Izena ....................................................................................., NAN/AIZ/AIT .................................
Izena ......................................................................................, NAN/AIZ/AIT .................................
Honako ikasle honen guraso / legezko tutore diren aldetik:
Izen-deiturak .........................................................................., NAN/AIZ/AIT .................................
–Ikastetxearen aldeko proposamenaren berri eman digute aipatu ikaslea Oinarrizko Lanbide Heziketako A modalitatean onartzeko prozeduran inskribatzeari buruz.
–Oinarrizko Lanbide Heziketako A modalitatearen ezaugarrien berri eman digute: iraupena, antolaketa, eskuratzen den titulazioa, etab.
–Irakaskuntza hauetan onartzeko prozesuaren berri eman digute.
–Proposamenaren garrantzia ulertzen dugu.
Horrenbestez:
¨ Inskribatzeko proposamena onartzen dugu eta, horren ondorioz, Oinarrizko Lanbide Heziketako A modalitatean onartzeko prozeduran inskribatzeko baimena ematen dugu.
¨ Inskribatzeko proposamena ez dugu onartzen eta, horren ondorioz, ez dugu baimenik ematen Oinarrizko Lanbide Heziketako A modalitatean onartzeko prozeduran inskribatzeko.
Egindako alegazioak:
............................................................................................................
............................................................................................................
............................................................................................................
.........................., (e)n, ..........(e)ko ..................... aren ..... (e)an
Gurasoak edo legezko tutoreak
Stua.: ..................................... Stua.: ........................................
Tutorea eta zuzendaritza taldearen ordezkaria
Stua.: ..................................... Stua.: ........................................
4. ERANSKINA. Oinarrizko Lanbide Heziketako A modalitatean inskribatzeko azken proposamena
Ikaslearen datu pertsonalak.
Deiturak ............................................, Izena ......................................
Jaioteguna ....... / ........ / ........, Zer herrialdetan jaioa: .......................
NAN/AIZ/AIT .................................
Helbidea ................................................................., PK: ..................
Herria .........................................................., Telefonoa ...................
Egindako kurtsoa/Programa................................................................., ikasturtea .........................................................................
Ikastetxea ...........................................................................................
Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 23ko 50/2014 Foru Aginduan ezarritako prozedurari jarraitu ondoren, ikastetxeko zuzendariak, irakasle-taldeak eta orientatzaileak proposatzen dute aipatu ikaslea hezkuntzako sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketako A modalitatean onartzeko prozeduran inskribatzea.
................................, (e)n, ..........(e)ko ..................... aren ..... (e)an
Zuzendaria
Stua.: ........................................
Ikastetxeko ikuskatzaileak.
¨ Ikaslea Oinarrizko Lanbide Heziketako A modalitatean onartzeko prozeduran inskribatzeko azken proposamena onartzen du.
¨ Ez du onartzen Ikaslea Oinarrizko Lanbide Heziketako A modalitatean onartzeko prozeduran inskribatzeko azken proposamena, arrazoi hauengatik:
¨ 1. eranskina (Irakasle-taldearen txosten-proposamena) ez dagoelako edo zuzena ez delako.
¨ 2. eranskina (Aholku orientatzailea) ez dagoelako edo inskribatzearen aurkako aholku orientatzailea delako.
¨ 3. eranskina (Guraso edo legezko tutoreentzako informazioa) ez dagoelako edo Oinarrizko Lanbide Heziketako A modalitatean inskribatzeko proposamena onartzen ez delako.
Stua.: ........................................
HEZKUNTZA SISTEMAKO LANBIDE HEZIKETAKO IRAKASKUNTZEN OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETAKO B MODALITATEAN INSKRIBATZEKO PROZEDURAREN DOKUMENTAZIOA
5. ERANSKINA. Irakasle taldearen proposamen-txostena
Ikaslearen datu pertsonalak.
Deiturak ..............................., Izena ...................................................
Jaioteguna ....... / ........ / ........, Zer herrialdetan jaioa: .......................
NAN/AIZ/AIT .................................
Helbidea ................................................................., PK: ..................
Herria .........................................................., Telefonoa ...................
Ikaslearen datu akademikoak.
Zer kurtsotan dagoen matrikulatua: ...................................................
Zer kurtso edo programatan dagoen matrikulatua: .............................
............................................................................................................
DBHn kurtsorik errepikatu al du? BAI ¨ EZ ¨
Hala bada, zer kurtso? 1.a ¨ 2. ¨ 3.a ¨ 4.a ¨
Kurtso batean edo gehiagotan gainditu gabe dituen irakasgaiak:
............................................................................................................
............................................................................................................
............................................................................................................
Irakasle taldeak goian aipatutako ikaslearen ikaskuntza prozesuari buruzko informazioa aztertu du, behaketa sistematikoaren, lanen balorazioaren eta berariazko proben bidez bildua, eta honako hau uste du:
1. Ikasle horrek zailtasun handiak izanen dituela etapako oinarrizko gaitasunak eta helburuak lortzeko, bai irakasgaien arabera bakarrik antolatutako talde arrunt batean bai curriculum aniztasuneko talde batean.
Erabakiaren oinarri diren zailtasun pedagogikoak eta jarreraren ingurukoak, labur azaldurik: ................................................................................
............................................................................................................
............................................................................................................
2. Ikaslearen interesa eta motibazioa nahikoak direla Oinarrizko Lanbide Heziketako B modalitatean 1. mailako lanbide gaitasunak eskuratzeko, edo, kasua bada, etengabeko ikaskuntzaren gaitasunak eskuratzeko.
Oharrak:
............................................................................................................
............................................................................................................
............................................................................................................
Horregatik guztiagatik, irakasle taldeak, .............. (e)ko ................................ aren ........... (a) egunean egindako bilkuran, erabaki du proposatzea ikasle hau hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako B modalitateko onartze prozeduran INSKRIBATZEA, neurri hori egokiena delakoan Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko 1. mailako lanbide gaitasunak eskuratzeko, eta, kasua bada, etengabeko ikaskuntzako gaitasunak eskuratzeko.
................................, (e)n, ..........(e)ko ..................... aren ..... (e)an
Tutorea
Stua.: ........................................
Irakasle taldea:
Stua.: ...................................... Stua.: ........................................
Stua.: ...................................... Stua.: ........................................
Stua.: ...................................... Stua.: ........................................
Ikastetxeko zuzendaria .......................................................................
6. ERANSKINA. Aholku orientatzailea
Ikaslearen datu pertsonalak.
Deiturak .............................., Izena ...................................................
Jaioteguna ....... / ........ / ........, Zer herrialdetan jaioa: .......................
NAN/AIZ/AIT .................................
Helbidea ................................................................., PK: ..................
Herria .........................................................., Telefonoa ...................
Ikaslearen DBHko eskolatze datuak.
IKASTURTEA |
IKASTETXEA |
HERRIA |
ETAPA |
KURTSOA |
HARTUTAKO HEZKUNTZA-NEURRIAK ETA ANIZTASUNAREKIKO ARRETARAKOAK (1) |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
(2) Kurtsoa errepikatzea, Curriculum Egokituko Programa, curriculum aniztasuneko neurriak, bestelakoak (zehaztu). |
Ebaluazio psikopedagogikoa: garapen pertsonala eta hezkuntzakoa.
Ikaslea Oinarrizko Lanbide Heziketako B modalitatean onartzeko prozeduran inskribatzeko informazio garrantzitsua eman:
a) Etapako zer jarduera motatan moldatu den hobekien.
b) Etapako zer jarduera motatan izan dituen zailtasun gehien.
c) Lanean duen autonomia maila eta jarraikitasuna.
d) Zailtasunei aurre egiteko ahalegina.
e) Ikasketarako motibazioa eta autoestimu maila.
f) Gelako giroan eta ikaskideen artean nola egokitzen den.
g) Etapako oinarrizko gaitasunen garapen maila.
h) Ikaslea neurriarekin nola identifikatzen den.
i) Ikaslearen interesak eta espektatibak.
j) Beste edozein argibide interesgarri.
Ebaluazio psikopedagogikoa: gizarte eta familia inguruneari buruzko alderdiak.
Ikaslea Oinarrizko Lanbide Heziketako B modalitatean onartzeko prozeduran inskribatzeko informazio garrantzitsua eman:
a) Familiak ikaslearen garapenean duen eragina.
b) Gizarte inguruneak ikaslearen garapenean duen eragina.
c) Familia neurriarekin nola identifikatzen den.
d) Familiaren interesak eta espektatibak.
e) Beste edozein argibide interesgarri.
Ebaluazio psikopedagogikoa: hezkuntza premien identifikazioa.
Ikaslea Oinarrizko Lanbide Heziketako B modalitatean onartzeko prozeduran inskribatzeko informazio garrantzitsua eman:
a) Curriculum-atzerapena.
b) Oinarrizko gaitasun eskuratuak.
c) Oinarrizko gaitasun garatugabeak.
d) Eskola inguruneari egokitzea.
e) Azken ikasturteko absentismo maila.
f) Beste edozein argibide interesgarri.
Aniztasunarekiko arretarako hartutako neurriak identifikatzea.
............................................................................................................
............................................................................................................
............................................................................................................
Azken aholkua:
Aholku orientatzaile hau egiteko eskura dagoen informazioa aztertu eta goian aipatzen den ikaslearekin aginduzko bilera egin ondoren, orientatzaileak honako hau erabaki du:
¨ Ikasle hau Hezkuntza sistemako lanbide heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketako B modalitatean onartzeko prozeduran inskribatzea proposatzea,
a) Uste baita ikasleak ezin dituela etapako oinarrizko gaitasunak garatu talde arruntetan edo DBHko aniztasuneko taldeetan, eta
b) Uste baita neurri hori egokiena dela Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko 1. mailako lanbide gaitasunak eskuratzeko, eta, kasua bada, etengabeko ikaskuntzako gaitasunak eskuratzeko.
¨ Ikasle hau Hezkuntza sistemako lanbide heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketako B modalitatean onartzeko prozeduran inskribatzea ez proposatzea, uste baitu ikasleak etapako oinarrizko gaitasunak gara ditzakeela talde arruntetan edo DBHko aniztasuneko taldeetan, edo, kasua bada, komeni dela beste kurtso batez egotea Curriculum Egokituko Programan.
.........................., (e)n, ..........(e)ko ..................... aren ..... (e)an
Orientatzailea
Stua.: ........................................
Ikastetxeko zuzendaria .......................................................................
7. ERANSKINA. Guraso edo legezko tutoreentzako informazioa
Izena ......................................................................................, NAN/AIZ/AIT .................................
Izena ......................................................................................, NAN/AIZ/AIT .................................
Honako ikasle honen guraso / legezko tutore diren aldetik:
Izen-deiturak .........................................................................., NAN/AIZ/AIT .................................
–Ikastetxearen aldeko proposamenaren berri eman digute aipatu ikaslea Oinarrizko Lanbide Heziketako B modalitatean onartzeko prozeduran inskribatzeari buruz.
–Oinarrizko Lanbide Heziketako B modalitatearen ezaugarrien berri eman digute: iraupena, antolaketa, eskuratzen den titulazioa, etab.
–Irakaskuntza hauetan onartzeko prozesuaren berri eman digute.
–Proposamenaren garrantzia ulertzen dugu.
Horrenbestez:
¨ Inskribatzeko proposamena onartzen dugu eta, horren ondorioz, Oinarrizko Lanbide Heziketako B modalitatean onartzeko prozeduran inskribatzeko baimena ematen dugu.
¨ Inskribatzeko proposamena ez dugu onartzen eta, horren ondorioz, ez dugu baimenik ematen Oinarrizko Lanbide Heziketako B modalitatean onartzeko prozeduran inskribatzeko.
Egindako alegazioak:
............................................................................................................
............................................................................................................
............................................................................................................
.........................., (e)n, ..........(e)ko ..................... aren ..... (e)an
Gurasoak edo legezko tutoreak
Stua.: ...................................... Stua.: ........................................
Tutorea eta zuzendaritza taldearen ordezkaria
Stua.: ...................................... Stua.: ........................................
8. ERANSKINA. Oinarrizko Lanbide Heziketako B modalitatean inskribatzeko bukaerako proposamena
Ikaslearen datu pertsonalak.
Deiturak ..............................., Izena ...................................................
Jaioteguna ....... / ........ / ........, Zer herrialdetan jaioa: .......................
NAN/AIZ/AIT .................................
Helbidea ................................................................., PK: ..................
Herria .........................................................., Telefonoa ...................
Egindako kurtsoa/Programa................................................................., ikasturtea ..................................................................................................
Ikastetxea ...........................................................................................
Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 23ko 50/2014 Foru Aginduan ezarritako prozedurari jarraitu ondoren, ikastetxeko zuzendariak, irakasle-taldeak eta orientatzaileak proposatzen dute aipatu ikaslea hezkuntzako sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketako B modalitatean onartzeko prozeduran inskribatzea.
................................, (e)n, ..........(e)ko ..................... aren ..... (e)an
Zuzendaria
Stua.: ........................................
Aniztasunarekiko Arretaren eta Hezkuntza Premia Berezien Atala / ikastetxeko ikuskatzaileak:
¨ Ikaslea Oinarrizko Lanbide Heziketako B modalitatean onartzeko prozeduran inskribatzeko azken proposamena onartzen du.
¨ Ez du onartzen Ikaslea Oinarrizko Lanbide Heziketako B modalitatean onartzeko prozeduran inskribatzeko azken proposamena, arrazoi hauengatik:
¨ 5. eranskina (Irakasle-taldearen txosten-proposamena) ez dagoelako edo zuzena ez delako.
¨ 6. eranskina (Aholku orientatzailea) ez dagoelako edo inskribatzearen aurkako aholku orientatzailea delako.
¨ 7. eranskina (Guraso edo legezko tutoreentzako informazioa) ez dagoelako edo Oinarrizko Lanbide Heziketako B modalitatean inskribatzeko proposamena onartzen ez delako.
¨ Ez da Oinarrizko Lanbide Heziketako B modalitatearen xede den ikaslea.
Stua.: ...................................... Stua.: ........................................