(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Enplegua :
    • 406/2010 Foru Agindua, abenduaren 16koa, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren egitura organikoa ezartzen duena, atalen azpiko unitate organikoen eta bulegoen mailan

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

406/2010 Foru Agindua, abenduaren 16koa, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren egitura organikoa ezartzen duena, atalen azpiko unitate organikoen eta bulegoen mailan

 

(2011ko 15. NAOn argitaratutako testua, urtarrilaren 24an)

Zioen Azalpena

Irailaren 13ko 59/2010 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutu berriak onetsi ziren. Horien ondorioz, zenbait aldaketa etorri dira, besteak beste, egitura berri bat, erakunde autonomo horren eskumen eta eginkizunen antolamendu berria dakarrena funtsean. Egitura berri horrek beste antolamendu bat ekarri du lehendik zeuden ataletan, sortu diren zerbitzu berriei atxiki zaizkienean, beren esku zituzten arloak aldatu direnean eta, enpleguaren esparruan atzemandako behar berriei erantzuteko, atal berriren bat sortu denean. Horrek guztiak Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bulegoak berriz antolatzera behartzen du, indarra hartu berri duen egiturari eta ondorioz sortu diren beharrei egokitzearren.

Orobat, Nafarroako Gobernuak 2009ko irailaren 21ean hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioan eta bere erakunde autonomoetan diren unitate organikoen kopurua %10 murrizteko agindu zen.

Bestetik, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak enpleguaren politika aktiboen arloan kudeatutako eginkizun eta zerbitzuak eskualdatuta, Industria, Merkataritza, Turismo eta Laneko kontseilariaren 2000ko maiatzaren 2ko Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren lurralde unitateak zehaztu ziren. Egokitzat jotzen da aipatu erakundearen egitura organikoaren erregulazioan atalaren pareko bihurtu ez diren unitateak integratzea, eta parte hartze handiagoa ematen zaie enpleguaren politika aktiboetan, gero eta garrantzia handiagoa hartu baitute lan munduan sartzeko eta lanera orientatzeko jardueretan, eta enplegu agentziak deituko dira.

Aurrekoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 24.4 artikuluan xedatutakoari jarraituz, kontseilariei beren departamentuko bulegoak sortu, aldatu eta kentzeko eskumena ematen baitzaie, agindu dut:

I. KAPITULUA. Kudeaketako Zuzendaritza

1. artikulua. Zuzendaritza Idazkaritzaren Bulegoa.

Zuzendaritza Idazkaritzaren Bulegoak, zuzendari kudeatzaileari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:

a) Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Kudeaketako dokumentazioaren artxiboa antolatu eta zaintzea.

b) Kudeaketaren eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko lan zentroen eta zerbitzu zuzendaritzen arteko informazioa eta komunikazioa prestatu eta koordinatzea.

c) Nafarroako Enplegu Zerbitzuak zein batzordetan hartzen duen parte, haiek erregistratu eta jarraipena egitea.

d) Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoarekin egindako akordio eta itunei jarraitu eta haiek kontrolatzea.

e) Nafarroako Enplegu Zerbitzuak emandako ebazpenen gaineko informazio sistema garatu eta hari jarraitzea, baita erakunde horrek proposatuta onesten diren foru aginduena ere.

f) Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Kudeaketaren Idazkaritza kudeatzea.

g) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

II. KAPITULUA. Laguntza Tekniko eta Administratiboaren Zerbitzua

2. artikulua. Erregistro eta Langileriaren Bulegoa.

Erregistro eta Langileriaren Bulegoak, Kudeaketa Administratiboaren Atalari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:

a) Nafarroako Enplegu Zerbitzuari atxikitako langileen espedienteei jarraipena egitea.

b) Lanaldia betetzeko kontrolaren sistema aplikatzea.

c) Gaixotasuneko gorabeherei, amatasunagatiko atsedenaldiari, lizentziei, eszedentziei, oporrei eta langileen araubidearen ondoriozko gainontzekoei jarraitu eta haiek kontrolatzea.

d) Nafarroako Enplegu Zerbitzuko langileen berariazko prestakuntzaren jarduerak koordinatzea.

e) Administrazio prozesuei jarraitzea, baita Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Modernizazioarekin zerikusia dutenei ere.

f) Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren erregistroa eta artxiboak koordinatzea.

g) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

3. artikulua. Kontabilitate Zentroaren Bulegoa.

Kontabilitate Zentroaren Bulegoak, Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:

a) Nafarroako Enplegu Zerbitzuan sortzen diren gastu eta diru-sarreren espedienteei buruzko kontabilitatea kudeatzea, ezarritako kudeaketa sistema ekonomiko finantzarioaren aplikazioen bidez.

b) Espediente ekonomiko administratiboak tramitatzen laguntzea.

c) Laguntza teknikoa ematea, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren informazio eta komunikazio sistemak behar bezala gara daitezen.

d) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

III. KAPITULUA. Prestakuntza Zerbitzua

4. artikulua. Prestakuntzarako Metodologiaren Bulegoa.

Prestakuntzarako Metodologiaren Bulegoak, Enplegurako Prestakuntza Garatzeko Atalari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:

a) Prestatzaileen prestakuntzarako jarduketak sustatzea.

b) Berrikuntza didaktikoa sustatu eta bultzatzea.

c) Zerbitzuak eta ekintzak proposatzea aditu eta prestatzaileen komunitatearentzat.

d) Lanbide gaitasuna ebaluatu eta egiaztatzeko prozesuak garatzen laguntzea.

e) Laguntza eta aholkuak ematea prestakuntzarako kalitate planak ezartzeko.

f) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

5. artikulua. Programazio Bulegoa.

Programazio Bulegoak, Enplegurako Lanbide Prestakuntzako Programen eta Kalitate Jarraipenaren Atalari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:

a) Prestakuntza beharrak aztertu eta lehenestea.

b) Parte hartze aktiboa izatea Europako funtsekin edo baliabide berekiekin finantzatutako programa eragileak prestatu, proposatu eta aurrera eramateko prestakuntza arloan.

c) Laguntzak eta diru-laguntzak emateko espedienteak aztertzen eta haiek ebazteko proposamena egiten laguntzea.

d) Prestakuntza programak kontrolatu, jarraipena egin eta ebaluatzea.

e) Aurreko letran aipatu programetan garatutako ekintzei eta duten parte hartzeari buruzko estatistikak aztertu eta analizatzea.

f) Enplegurako eta espezialitateetarako lanbide prestakuntzako zentroak aztertu, tramitatu eta baimen daitezen proposatzea.

g) Inskribatu eta egiaztatutako zentroen erregistroa kudeatzea.

h) Espezialitateen katalogoa eta profesionaltasunari buruzko ziurtagirien jarraipena, kontrola eta luzapena kudeatzea.

i) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

6. artikulua. Prestakuntza Enpresan Bideratzeko eta Berariazko Programetarako Bulegoa.

Prestakuntza Enpresan Bideratzeko eta Berariazko Programetarako Bulegoak, Enplegurako Lanbide Prestakuntza Kudeatzeko Atalari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:

a) Parte hartze aktiboa izatea prestakuntza programak jorratu, proposatu eta gauzatzen enpresetarako, talde jakin batzuetarako eta prestakuntza programak garatzen dituzten hitzarmenetarako.

b) Prestakuntza programak kudeatzea, enpresetarako eta talde jakin batzuetarako, baita prestakuntza ekintzak garatzeko lankidetza hitzarmenak ere.

c) Programa horietarako laguntza eta diru-laguntzei buruzko espedienteak aztertu, tramitatu eta ebazteko proposamena egitea.

d) Prestakuntza ekintzak kontrolatu, jarraipena egin eta ebaluatzea.

e) Programa horien ondoriozko ekintzen jarraipen ekonomikoa eta haiei buruzko estatistikak prestatzea.

f) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

7. artikulua. Prestakuntza Enpresatik Kanpo Bideratzeko Bulegoa.

Prestakuntza Enpresatik Kanpo Bideratzeko Bulegoak, Enplegurako Lanbide Prestakuntza Kudeatzeko Atalari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:

a) Parte hartze aktiboa izatea langileentzako prestakuntza ikastaroetako programak prestatu, proposatu eta gauzatzen, sektoreko, sektorearteko, ekonomia sozialeko eta autonomoen eremuetan, erkidegokoak edo estatukoak izan.

b) Langileentzako prestakuntza ikastaroetako programak kudeatzea, erkidegokoak edo estatukoak izan.

c) Programa horietarako laguntza eta diru-laguntzei buruzko espedienteak aztertu, tramitatu eta ebazteko proposamena egitea.

d) Prestakuntza ekintzak kontrolatu, jarraipena egin eta ebaluatzea.

e) Programa horien ondoriozko ekintzen jarraipen ekonomikoa eta haiei buruzko estatistikak prestatzea.

f) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

IV. KAPITULUA. Enplegua Sustatzeko eta Aukera Berdintasunerako Zerbitzua

8. artikulua. Lantegi Eskolen Bulegoa.

Lantegi Eskolen Bulegoak, Lan-munduan Sartzeko eta Aukera Berdintasunerako Atalari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:

a) Lantegi eskolen entitate sustatzaileei aholku ematea, Nafarroako Enplegu Zerbitzuan aurkeztu beharreko proiektuak prestatzeko, hark onar ditzan.

b) Lantegi eskolei buruzko espedienteak kudeatzea.

c) Proiektuaren edukia egiaztatzea, haren gaineko txostena egin aurretik.

d) Entitate sustatzailearekin elkarlanean aritzea zuzendaritzako kideak, irakasleak eta ikasleak aukeratzen.

e) Finantza kudeaketa gainbegiratzea, eta koordinatu, jarraipena egin eta kontrolatzea.

f) Kudeaketaren eta aurrekontuaren dokumentazioa betetzea.

g) Jarduera bukaeraren eta espedientearen likidazioa kontrolatzea, eta bilatutako helburuak lortu ote diren egiaztatzea.

h) Prestakuntza ekintzak ebaluatzea.

i) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

9. artikulua. Toki Entitateentzako Laguntzen Bulegoa.

Toki Entitateentzako Laguntzen Bulegoak, Lan-munduan Sartzeko eta Aukera Berdintasunerako Atalari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:

a) Laguntzen arloko informazioa, aholkuak eta laguntza teknikoa ematea toki entitateei, beste administrazioei eta irabazi-asmorik gabeko entitateei.

b) Interes orokorreko edo sozialeko zerbitzuetarako edo obretarako, toki entitateek langabeei egiten dizkieten kontratazioei buruzko espedienteak tramitatzea.

c) Enplegu zerbitzu publikoen eta irabazi-asmorik gabeko erakunde eta entitate publiko eta instituzionalen arteko lankidetza programei buruzko espedienteak tramitatzea.

d) Toki garapena sustatzeko programei buruzko espedienteak tramitatzea: tokiko enplegu eta garapenerako agenteak; tokiko ekimenak enplegurako, eta merkatuko azterlanak eta toki sustapeneko kanpainak.

e) Enplegurako esperimentazio programei buruzko espedienteak tramitatzea.

f) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

10. artikulua. Aukera Berdintasunaren eta Lan-munduan Sartzeko Laguntzen Bulegoa.

Aukera Berdintasunaren eta Lan-munduan Sartzeko Laguntzen Bulegoak, Lan-munduan Sartzeko eta Aukera Berdintasunerako Atalari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:

a) Enplegua eskuratzeko zailtasun handienak dituzten taldeak, emakumeak bereziki, bazter ez daitezen bideratutako programa integratu eta zeharkakoak bultzatu eta garatzea.

b) Lan-munduan sartzea zail duten taldeen langabezia gutxitu eta haien enplegagarritasuna handituko duten proiektu eta ekintza berritzaileak bultzatzea.

c) Enpleguari eta prestakuntzari dagokienez, emakumeen parte hartze aktiboa handituko duten ekintzak bultzatzea.

d) Lan-munduan sartzeko zentro edo enpresei buruzko espedienteak tramitatzea. Baztertutako taldeak edo enplegutik baztertzeko arriskua dutenak lan-munduan sartzeko laguntzetarako informazioa eta aholku teknikoak ematea.

e) Nekazaritzako aldi baterako langileei buruzko espedienteak tramitatzea.

f) Etorkinak prestatu eta lan-munduan sartzeko espedienteak tramitatzea.

g) Enplegu egonkortasunaren eta deklaratu gabeko enpleguaren erregularizazioaren aldeko ekintzak bultzatzea.

h) Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegua eta Emakumea Batzordearen ekintzak koordinatu eta haren idazkaritza eramatea.

i) Emakumeak lan-munduan sartzen eta langileen laneko eta familiako eginkizunak bateratzen laguntzeko programei buruzko espedienteak erregistratu, tramitatu eta artxibatzea.

j) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

11. artikulua. Programa Berekien Bulegoa.

Programa Berekien Bulegoak, Enplegurako Laguntzen Atalari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:

a) Enplegu autonomoa bultzatzeko enplegurako laguntza eta diru-laguntzei buruzko espedienteak tramitatzea.

b) Informazioa eta aholkuak ematea aurreko letran aipatu arloetako interesdunei.

c) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

12. artikulua. Desgaituak Lan-munduan Integratzeko Bulegoa.

Desgaituak Lan-munduan Integratzeko Bulegoak, Enplegurako Laguntzen Atalari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:

a) Desgaituak, enpleguko zentro berezietan, lan-munduan sartzeko laguntzei buruzko espedienteak tramitatzea.

b) Enplegu lagundurako eta desgaituen kontratazio mugagaberako laguntzei buruzko espedienteak tramitatzea.

c) Gizarte Segurantzaren sisteman erretiro arruntaren aurreko laguntzei buruzko espedienteak tramitatzea.

d) Informazioa eta aholkuak ematea aurreko letran aipatu arloetako interesdunei.

e) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

13. artikulua. Ekonomia Soziala Sustatzeko Bulegoa.

Ekonomia Soziala Sustatzeko Bulegoak, Enplegurako Laguntzen Atalari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:

a) Lan-sozietate eta kooperatibetan enplegua sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko espedienteak tramitatzea.

b) Langabeziako prestazioa ordainaldi bakarrean emateko proiektuen bideragarritasunari buruzko txostenen gaineko espedienteak tramitatzea.

c) Ordainaldi bakarreko langabeziako prestazioaren ondoriozko Gizarte Segurantzaren kuotei buruzko espedienteak tramitatzea.

d) Informazioa eta aholkuak ematea aurreko letran aipatu arloetako interesdunei.

e) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

14. artikulua. Europako Batasuneko Ekinbideen Bulegoa.

Europako Batasuneko Ekinbideen Bulegoak, Enplegurako Laguntzen Atalari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:

a) Europako proiektuei buruzko informazioa eta aholkuak ematea.

b) Proiektuak erregistratu, baloratu eta haien gaineko informazioa proposatzea.

c) Onetsitako proiektuak nola garatu eta gauzatzen diren, jarraipen teknikoa egin, lagun egin eta kontrolatzea.

d) Europako Gizarte Funtsa Administratzeko Unitateari buruzko dokumentazioa tramitatzea.

e) Programak gidatu eta kudeatzeko batzordeetan parte hartzea.

f) Programen alderdi berritzaileak atzematea.

g) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

V. KAPITULUA. Bitartekaritza eta Behatoki Zerbitzua

15. artikulua. Kanpoko Eskaintzen Bulegoa.

Kanpoko Eskaintzen Bulegoak, Bitartekaritza Atalari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:

a) Enplegu eskaintzak jaso, tramitatu eta hedatzea EURES sarean.

b) Enplegua bilatzeko orientazioa Europako Esparru Ekonomikoaren herrialdeetan.

c) Europako Esparru Ekonomikoaren herrialdeetako bizimodu eta lan egoerari buruzko informazioa.

d) EURES-SNE jarduera planak prestatu eta haiei jarraipena egitea.

e) Enplegatzaileen eta enplegu eskatzaileen Nafarroako EURES sarea kudeatzearen ondoriozko beste edozein eginkizun.

f) EURES jarduerak Nafarroako Foru Komunitatean hedatu eta sustatzea.

g) Atzerriko enplegu eskaintzak kudeatzea.

h) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

16. artikulua. Proiektu eta Ekintzak Kudeatu eta Jarraitzeko Bulegoa.

Proiektu eta Ekintzak Kudeatu eta Jarraitzeko Bulegoak, Orientazio Atalari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:

a) Orientazio ekintzetarako laguntzen gaineko espedienteak tramitatzea.

b) Orientazio ekintzak erregistratu eta haiei jarraipena egitea.

c) Nafarroako Lanbide Orientazioaren eta Informazioaren Sarea zaindu eta dinamizatzea.

d) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

17. artikulua. Iruñeko 1., 2. eta 3. eta Tuterako langile barrutiak.

Iruñeko 1., 2. eta 3. eta Tuterako langile barrutiek, Iruñeko 1., 2. eta 3. eta Tuterako enplegu agentziei atxikita eta arduradun bat buru dutela, eginkizun hauek beteko dituzte.

a) Enplegu eskatzaileak lanbidearen arabera sailkatzeko ekintzak egitea.

b) Enplegu Zerbitzu Publikoen Informazio Sisteman (SISPE) erregistratutako enplegu eskatzaileen informazioari buruzko ziurtagiriak prestatzea.

c) Enplegurako eta prestakuntzarako lanbide orientazioa eta informazioa kudeatzea.

d) Lanbide prestakuntzaren eskaintza eta hartarako eskaeren bilketa kudeatzea.

e) Enplegua eskatzen duten pertsonen enplegagarritasuna hobetzera eta haiek lanbidean txertatzera bideratutako ekintza guztiak lurralde eremuan zabal daitezen kudeatzea.

f) Esleitutako helburuak betetzeko behar diren baliabideak koordinatzea.

g) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

18. artikulua. Iruñeko 1., 2. eta 3. eta Tuterako enpresa barrutiak.

Iruñeko 1., 2., eta 3. eta Tuterako enpresa barrutiek, Iruñeko 1., 2. eta 3. eta Tuterako enplegu agentziei atxikita eta arduradun bat buru dutela, eginkizun hauek beteko dituzte.

a) Enplegu eskaintzak kudeatzea.

b) Lurralde eremuko lan merkatua aztertzea.

c) Kontratazioaren erregistroa kudeatzea.

d) Kontratazioari buruzko enplegatzaileentzako informazioa kudeatzea.

e) Dokumentuak erregistratzeko zereginak eta administraziokoak, oro har, kudeatzea.

f) Esleitutako helburuak betetzeko behar diren baliabideak koordinatzea.

g) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

19. artikulua. Tafalla, Lizarra, Altsasu, Lodosa, Doneztebe eta Agoizko enplegu agentziak.

Tafalla, Lizarra, Altsasu, Lodosa, Doneztebe eta Agoizko enplegu agentziek, Bitartekaritza eta Behatoki Zerbitzuari atxikita eta arduradun bat buru dutela, eginkizun hauek beteko dituzte:

a) Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren izenean solaskide izatea agente lokalekin, enplegu politika aktiboen arloan.

b) Enplegu agentziako langileak gidatu eta antolatzea, esleituak dituen xedeak bete daitezen.

c) Agintariekin, solaskide sozialekin eta enpleguari zein prestakuntzari loturiko entitateekin koordinatzea jarduketaren lurralde eremuan.

d) Zerbitzuak eta aholku ematea enplegu eskatzaileei, langileei, enpresaburuei eta erakunde publikoei zein pribatuei enplegu eta prestakuntza arloan, Nafarroako gainontzeko enplegu agentziekin koordinatuz.

e) Diharduen lurralde eremuan enplegu eta prestakuntza arloan diren beharrak atzeman eta aztertzea.

f) Tokian tokiko lan merkatuetako jarduketak bultzatu, proposatu, gauzatu eta koordinatzea, haietan atzemandako beharren arabera, zerbitzuak herritarrei hurbilduta.

g) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

20. artikulua. Tafalla, Lizarra, Altsasu eta Lodosako enplegu barrutiak.

Tafalla, Lizarra, Altsasu eta Lodosako enplegu barrutiek, hurrenez hurren Tafalla, Lizarra, Altsasu eta Lodosako agentziei atxikita eta arduradun bat buru dutela, eginkizun hauek beteko dituzte:

a) Enplegu eskatzaileak eta eskaerak erregistratzearen ondoriozko zereginak sistema informatikoan sailkatzea.

b) Lurralde eremuko informazioa, lanbide orientazioa eta prestakuntza eskaintzaren ondoriozko ekintzak kudeatzea.

c) Lurralde eremuko enplegu eskaintzak kudeatu eta lan merkatua aztertzea.

d) Kontratuei buruzko informazioa eta kontratazioa erregistratzea.

e) Esleitutako helburuak betetzeko behar diren baliabideak koordinatzea.

f) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

Xedapen Gehigarri Bakarra. Izendapenak.

Honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan:

a) Elbarriak Lan-munduan Sartzeko Bulegoko buruarena, Desgaituak Lan-munduan Integratzeko Bulegoa baita orain.

b) Eskola eta Lantegien Bulegoko buruarena, Lantegi Eskolen Bulegoa baita orain.

c) Prestakuntza Enpresan Bideratzeko Bulegoko buruarena, Prestakuntza Enpresan Bideratzeko eta Berariazko Programetarako Bulegoa baita orain.

d) Tafalla, Lizarra, Altsasu, Lodosa, Doneztebe eta Agoizko lurralde unitateen arduradunenak, Tafalla, Lizarra, Altsasu, Lodosa, Doneztebe eta Agoizko enplegu agentziak baitira orain.

e) Iruñeko 1., 2. eta 3. lan eskaeretarako arloko arduradunenak, Iruñeko 1., 2. eta 3. langile barrutiak baitira orain.

f) Iruñeko 1., 2. eta 3. eta Tuterako lan eskaintzetarako arloko arduradunenak, Iruñeko 1., 2. eta 3. eta Tuterako enpresa barrutiak baitira orain.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe gelditzen dira foru agindu honetan ezarritakoaren kontra jotzen duten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak eta, bereziki:

a) Industria, Merkataritza, Turismo eta Laneko kontseilariaren 2000ko maiatzaren 2ko Foru Agindua, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren egitura bulegoen mailan garatzen duena.

b) Industria, Merkataritza, Turismo eta Laneko kontseilariaren 2000ko maiatzaren 2ko Foru Agindua, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren lurralde unitateak zehazten dituena.

Azken Xedapen Bakarra. Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa