Castellano | Euskara | Français | English
286/2008 FORU AGINDUA, ekainaren 6koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Tokiko Ekintza Taldeak eta horien garatzeko estrategiak hautatzeko deialdia onesten duena, Landa Garapenerako 2007-2013 urteetarako Programako 4. ardatzaren (LEADER) barnean
(2008ko 83. NAOn argitaratutako testua, uztailaren 7an)
Atarikoa
Ikusirik Kontseiluak 2005eko irailaren 20ean eman zuen 1698/2005 EE Erregelamendua (FEADER-Landa Garapeneko Nekazaritzako Europako Funtsaren bidez landa garapenerako laguntzari buruzkoa, 2007-2013 eperako), non 61. artikulutik 65.era ezartzen baitu administrazio publikoak tokian tokiko bazkideekin elkarlanean kudeatu behar duela LEADER ardatza (toki administrazioaren eta sektore pribatuaren ordezkariek osatuko dituzte tokian tokiko bazkideak).
Ikusirik Nafarroako Komunitateko Landa Garapenerako 2007-2013 urteetarako Programa, 2007ko abenduaren 4ko C (2007) 6163 Erabakiak onetsia, non 5.6.2.1 epigrafean adierazten baitu Tokiko Ekintza Taldeak hautatzeko prozedura. Halaber, programan 23.778.000 euroko finantza dotazio publikoa xedatu da denera 4. ardatzerako (LEADER), FEADER-Landa Garapeneko Nekazaritzako Europako Funtsak %55 kofinantzaturik.
2008ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 14an, argitaratu zen 553/2007 Foru Agindua, abenduaren 14koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Tokiko Ekintza Taldeak hautatzeko deialdiko arauak eta haiek garatzeko jokabideak ezartzen dituena, Landa Garapenerako 2007-2013 urteetarako Programako LEADER 4. ardatzaren barruan. Epe barnean (martxoaren 12a artekoa) lau eskaera aurkeztu ziren, tokiko garapenerako estrategiekin, Tokiko Ekintza Talde hauenak: CEDERNA-GARALUR elkartea, EDER Partzuergoa, TEDER elkartea eta Erdialdeko Partzuergoa.
Tokiko Ekintza Taldeak hautatzeko batzordeak -2008ko martxoaren 12an eratua- bi bilera multzo egin ditu, aurkeztu diren eskaerak eta tokiko garapenak baloratzeko. Martxoaren 17ko eta apirilaren 11ko aktetan jaso dira ondorioak.
Ikusirik Landa Aniztasunerako eta Garapenerako Zerbitzuak 2008ko maiatzaren 12an eman zuen txostena, zeinari Tokiko Ekintza Taldeak hautatzeko batzordearen bi akta erantsi baitzaizkio, 2008ko martxoaren 17koa eta apirilaren 11koa, hurrenez hurren.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeko 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, agindu dut:
Lehena
Tokiko Ekintza Taldeak eta horien garatzeko estrategiak aukeratzeko prozedura onestea.
Bigarrena
Honako elkarte hauek hautatzea eta horiei Tokiko Ekintza Talde izaera ematea, Landa Garapenerako 2007-2013 urteetarako Programako 4. ardatzaren (LEADER) tokiko garapena gauzatzeko estrategiak kudeatze aldera.
a) CEDERNA-GARALUR elkartea. IFK: G-31372063.
b) EDER Partzuergoa. IFK: G-31513260.
c) TEDER elkartea. IFK: G-31590219.
d) Nafarroako Erdialdea. G-31733678.
Hirugarrena
1. puntuan aipatutako lau Tokiko Ekintza Taldeek aurkeztutako tokiko garapenerako estrategiak onestea, 4. eta 5. puntuetan adierazitako aldaketekin.
Laugarrena
Tokiko Ekintza Talde bakoitzaren jarduketa eremua onestea, I. eranskinean adierazitakoarekin bat. Talde bakoitzari jarduketarako agindutako udalerrien zerrenda aldatzen ahalko da, Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez. Horretarako, ukitutako Tokiko Ekintza Taldeak aldez aurretik proposamen argudiatua egin beharko du, abenduaren 14ko 553/2007 Foru Aginduan xedatutakoan oinarriturik.
Bosgarrena
Landa Garapenerako 2007-2013 urteetarako Programako 4. ardatzaren (LEADER) finantza dotazio publikoa lau Tokiko Ekintza Taldeen artean banatzea, II. eranskinean adierazitakoarekin bat. 23.778.000 euro izanen dira guztira, eta horietarik 10.700.100 Nafarroako Gobernuak ekarriko ditu, eta 13.077.900 FEADER-Landa Garapeneko Nekazaritzako Europako Funtsak. Landa Garapeneko zuzendari nagusiak aipatutako eranskineko kopuruak aldatzen ahalko ditu, betiere Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren aurrekontuan horretarako dirua dagoen neurrian. Aldez aurretik Tokiko Ekintza Taldeek proposamena eginen dute.
Seigarrena
2009ko urtarrilaren 1etik aurrera aukeratzen ahalko dira Landa Garapenerako 2007-2013 urteetarako Programako 4. ardatzaren (LEADER) gastuak, bi neurri hauetarako: "Toki garapenerako estrategiak" eta "Tokiko Ekintza Taldearen nazioarteko eta lurralde arteko lankidetza". "Jarduna, gaitasuna lortzea eta sustapena" neurriari dagokionez, 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera aukeratzen ahalko dira gastuak.
Zazpigarrena
Tokiko Ekintza Talde bakoitzarekin elkarlanerako hitzarmen bereiziak sinatuko dira. Horietan zehaztuko dira LEADER laguntzak kudeatzean Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarekin izanen diren harremanak. Hauek jasoko dira hitzarmenean: laguntzak tramitatzeko arauak, laguntzak kudeatzeko prozeduraren eskuliburua, kontrolen plana eta departamentuak prestatutako informatika aplikazioarekin jarduteko konpromisoa.
Zortzigarrena
Foru agindu hau jakinaraztea CEDERNA-GARALUR elkarteari, EDER Partzuergoari, TEDER elkarteari, Nafarroako Erdialdea erakundeari, Landa Aniztasunerako eta Garapenerako Zerbitzuari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari eta Ekonomia Aferetarako Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Bederatzigarrena
Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren atariko zerbitzuen katalogoan argitaratzea.
Hamargarrena
Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
I. ERANSKINA. Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2007-2013 urteetarako Programako 4. ardatzaren (LEADER) esparruan, Tokiko Ekintza Taldeen jarduketarako udalerriak
1. CEDERNA - GARALUR
CEDERNA-GARALUR elkartearen jarduketa eremuak ondoko 123 udalerriak hartzen ditu:
KODEA UDALERRIA
3 Abaurregaina
4 Abaurrepea
9 Oibar
10 Altsasu
17 Anue (*)
19 Agoitz
20 Araitz
22 Arantza
24 Arano (*)
25 Arakil
27 Arbizu
28 Artzibar
31 Areso
33 Aria (*)
34 Aribe
37 Arruazu
40 Atetz
44 Bakaiku
49 Basaburua
50 Baztan
52 Beraskoain (*)
54 Bertizarana
55 Betelu
58 Auritz
59 Burgi
69 Kaseda
71 Gazteluberri (*)
73 Ziordia
75 Ziritza (*)
81 Donamaria
82 Etxalar
83 Etxarri (*)
84 Etxarri Aranatz
85 Etxauri (*)
86 Eguesibar (*)
87 Elgorriaga
90 Eratsun
91 Ergoiena
92 Erroibar
93 Ezkaroze
94 Eslaba
95 Espartza Zaraitzu
98 Esteribar
101 Ezkabarte (*)
102 Ezkurra
103 Ezporogi
110 Galipentzu
111 Galoze
112 Garaioa
113 Garde
115 Garralda (*)
117 Goizueta
118 Goñerri
119 Gorza (*)
123 Uharte Arakil
124 Ibargoiti
126 Imotz (*)
127 Irañeta
128 Izaba
129 Ituren
130 Iturmendi
131 Itza (*)
132 Itzagaondoa
133 Itzaltzu
134 Jaurrieta
135 Xabier
136 Txulapain (*)
137 Labaien
138 Lakuntza
140 Lantz (*)
144 Larraun
146 Leatxe
149 Leitza
151 Lerga
153 Lesaka
155 Ledea
156 Lizoain
158 Longida
159 Irunberri
172 Elo
181 Nabaskoze (*)
185 Otsagabia
186 Odieta (*)
187 Oitz
188 Olaibar (*)
189 Olazti
194 Olloibar
195 Orbaitzeta (*)
196 Orbara (*)
198 Orontze
199 Orotz-Betelu
203 Petilla de Aragón
209 Erromantzatua
210 Erronkari
211 Orreaga
212 Zare
213 Saldias
216 Zangoza
221 Doneztebe
222 Sartze
226 Sunbilla
236 Ultzama
237 Untzitibar
239 Urdazubi
240 Urdiain
241 Urraulgoiti
242 Urraulbeiti
243 Urrotz Hiria
244 Urrotz
245 Urzainki
247 Uztarroze
248 Luzaide
250 Bera
252 Bidankoze
253 Bidaurreta (*)
256 Hiriberri Aezkoa
259 Igantzi
261 Esa
262 Zabaltza (*)
263 Zubieta
264 Zugarramurdi
904 Irurtzun
908 Lekunberri
(*) Tokiko Ekintza Taldeak hautatzeko abenduaren 14ko 553/2007 Foru Aginduko 3. artikuluko f) atalaren arabera sartu diren udalerriak.
2. EDER
EDER Partzuergoaren jarduketa eremuak ondoko 28 udalerriak hartzen ditu:
KODEA UDALERRIA
6 Ablitas
32 Arguedas
42 Azagra
48 Barillas
57 Buñuel
62 Cabanillas
64 Cadreita
68 Cascante
70 Castejón
72 Cintruénigo
77 Corella
78 Cortes
104 Faltzes
105 Fitero
106 Fontellas
107 Funes
108 Fustiñana
163 Martzilla
169 Milagro
173 Monteagudo
176 Murchante
202 Azkoien
208 Ribaforada
215 San Adrián (*)
232 Tutera
233 Tulebras
249 Valtierra
254 Villafranca
(*) Tokiko Ekintza Taldeak hautatzeko abenduaren 14ko 553/2007 Foru Aginduko 3. artikuluko f) atalaren arabera jaso den udalerria.
3. Erdialdea.
Erdialdeko Partzuergoaren jarduketa eremuak ondoko 37 udalerriak hartzen ditu:
KODEA UDALERRIA
7 Adios
18 Añorbe
38 Artaxoa
39 Artazu
45 Barasoain
51 Beire
53 Berbintzana
56 Biurrun-Olkotz
65 Caparroso
67 Zarrakaztelu
89 Eneritz
114 Garinoain
121 Girgillao
142 Larraga
147 Legarda
150 Leotz
164 Mélida
167 Mendigorria
171 Miranda Arga
178 Murillo el Cuende
179 Murillo el Fruto
180 Muruzabal
183 Obanos
191 Erriberri
192 Oloritz
197 Orisoain
205 Pitillas
206 Gares
207 Puiu
217 San Martin Unx
220 Santakara
227 Tafalla
229 Tirapu
234 Ukar
235 Uxue
238 Untzue
246 Uterga
4. TEDER
TEDER elkartearen jarduketa eremuak ondoko 67 udalerriak hartzen ditu:
KODEA UDALERRIA
1 Abaigar
2 Abartzuza
5 Aberin
8 Aguilar Kodeskoa
11 Allin
12 Allo
13 Ameskoabarren
14 Antzin
15 Andosilla
21 Aranaratxe
26 Aras
29 Los Arcos
30 Arellano
35 Armañantzas
36 Arroitz
41 Aiegi
43 Azuelo
46 Barbarin
47 Bargota
61 El Busto
63 Cabredo
66 Cárcar
74 Zirauki
79 Desojo
80 Deikaztelu
96 Esprontzeda
97 Lizarra
99 Etaio
100 Eulate
116 Genevilla
120 Gesalatz
125 Iguzkitza
139 Lana
141 Lapoblación
143 Larragoa
145 Elizagorria
148 Legaria
152 Lerin
154 Lezaun
157 Lodosa (*)
160 Lukin
161 Mañeru
162 Marañón
165 Mendabia
166 Mendaza
168 Metauten
170 Mirafuentes
174 Morentin
175 Mues
177 Murieta
182 Nazar
184 Oko
190 Olexua
200 Oteitza
204 Piedramillera
214 Jaitz
KODEA UDALERRIA
219 Santsol
223 Sartaguda
224 Sesma
225 Sorlada
230 Torralba del Río
231 Torres del Río
251 Viana
255 Villamayor de Monjardín
257 Villatuerta
260 Deierri
265 Zuñiga
(*) Tokiko Ekintza Taldeak hautatzeko abenduaren 14ko 553/2007 Foru Aginduko 3. artikuluko f) atalaren arabera jaso den udalerria.
II. ERANSKINA. Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2007-2013 urteetarako Programako 4. ardatza (LEADER) gauzatzeko Tokiko Ekintza Taldeen finantzaketa dotazio publikoa
CEDERNA-GARALUR 7.413.983 417.155 1.186.237 9.017.375
EDER 4.707.435 264.868 753.190 5.725.493
TEDER 4.041.247 227.385 646.600 4.915.232
ERDIALDEA 3.387.335 190.592 541.973 4.119.900
GUZTIRA 19.550.000 1.100.000 3.128.000 23.778.000
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren dotazioaren -FEADER-Landa Garapeneko Nekazaritzako Europako Funtsak %55 kofinantzaturik- oinarria hau da: Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2007-2013 urteetarako Programako 4. ardatzeko (LEADER) finantza plana. Batzordearen C (2007) 6163 Erabakiz eta 2007ko maiatzaren 7ko Gobernuaren Erabakiz onetsi zen programa hori.
Tokiko Ekintza Taldeak hautatzeko deialdiko arauak eta haiek garatzeko jokabideak ezartzen dituen abenduaren 14ko 553/2007 Foru Aginduko 7. artikuluan ezarritako irizpideen arabera banatu dira funtsak lau Tokiko Ekintza Taldeen artean.