(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

7/1999 Foru Legea, martxoaren 16koa, Nafarroako Foru Komunitateko Ureztaketa lanean sartutako ureztaketetako jarduketa eta obrei buruzkoa

 

(Testu bateratua. Jatorrizkoa 1999ko 37. NAOn argitaratua, martxoaren 26an. Aldaketak: 212/2002 Foru Dekretua, urriaren 7koa)

Atarikoa

Nafarroako Parlamentuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi Batzordeak, 1998ko abenduaren 2an egindako bilkuran, Nafarroako Foru Komunitateko Ureztaketa Plana onetsi zuen, horren inguruko ebazpen proposamenarekin batera.

Ebazpen proposamen horren barruan, Garatu beharreko Jarduketa Programen artean, "Lege mailako Garapena" izeneko Programa sartu da. Bertan, Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio hiru hilabeteko epearen barruan, Foru Lege Proiektu bat bidal diezaion Nafarroako Parlamentuari, hain zuzen Nafarroako Foru Komunitateko Ureztaketa Planean sartutako ureztaketetako jarduketa eta obrak zerrendatzeko eta, orobat, lur horien onura publikoa edo interes soziala deklaratu eta ureztaketako lurrak lurzoru urbanizaezin gisa babesteko behar diren zehaztapenak biltzeko, interes publikoa dela kausa izan litezkeen salbuespenak onartzeko aukera galarazi gabe.

Foru Lege Proiektu horren bidez, ahalmena emanen zaio Nafarroako Gobernuari aipatu jarduketa eta obren zerrendan aldaketa puntualak egiteko, foru dekretu bidez, arrazoituak beti ere, inguruabar bereziak direla-eta, lur gehiago sartzea edo daudenak oso-osorik edo neurri batean aldatzea beharrezkoa edo komenigarria dela ikusten bada. Foru Lege Proiektu horrek, bestalde, bidea eman beharko luke Nafarroako Foru Komunitateko Ureztaketa Planaren jarduketa eta obrak finantzatzeko aurreikuspenak Nekazaritzako Azpiegituren Erreformari buruzko abenduaren 9ko 18/1994 Foru Legean eta Nekazaritzaren Finantzazioari buruzko lege mailako xedapen guztien Testu Bategina onetsi zuen otsailaren 16ko Legegintzako 54/1998 Foru Dekretuan adierazitakoari moldatzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Ureztaketa Planari atxikitako ebazpen proposamen horretan adierazitakoa betearazteko, bidezko da dagokion Foru Legea artikulatzea, batetik, Planean aurreikusitako ureztaketetako jarduketa eta obrak zerrendatzeko, eta bestetik, ebazpenean bildutako zehaztapenak emateko, hori guztia Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren indarrez, Nafarroako Foru Komunitateak ureztaketen, nekazaritzaren, herrilanen, ingurugiroaren eta lurraldearen antolamenduaren arloetan dituen eskumenak baliatuz.

1. artikulua

Foru Lege honen Eranskinean azaltzen diren ureztaketetako obra eta jarduketak Nafarroako Parlamentuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi Batzordeak 1998ko abenduaren 2an egindako bilkuran onetsitako Nafarroako Foru Komunitateko Ureztaketa Planean sartuko dira.

2. artikulua

Nafarroako Gobernuak ahalmena du Foru Lege honen Eranskinean eta Ureztaketa Planean agertzen diren jarduketa, obra, esparru eta diru-zenbatekoetan aldaketa justifikatuak egiteko, Nekazaritzako Azpiegituren Erreformari buruzko abenduaren 9ko 18/1994 Foru Legeari jarraikiz, kasuan-kasuan gertatzen diren inguruabarren arabera.

3. artikulua

1. Foru Lege honen Eranskinean zerrendatzen diren jarduketa eta obren onura publikoa eta interes orokorra deklaratzen da, bai halaber, 2. artikuluan adierazitakoari jarraikiz, indarra duen legerian ezarritako bidezko helburu eta ondorioetarako, Nafarroako Gobernuak zerrenda horretan gero sartzen dituen guztiena.

2. Zehazki, Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenez den bezainbatean, ondorengo lan hauen onura publikoa eta interes orokorra deklaratzen da, ondorio guztietarako: Nafarroako Ubidearen obra eta jarduketak, eta haren eraginpeko eskualde ureztagarrien ureztaketak ezarri eta hobetzekoak.

4. artikulua

Foru Lege honen babesean sustatzen diren ureztaketetako obra eta jarduketak Nekazaritzako Azpiegituren Erreformari buruzko abenduaren 9ko 18/1994 Foru Legean eta aplikatu beharreko gainerako xedapenetan aurreikusitakoari jarraikiz burutuko dira.

5. artikulua

Foru Lege hau eta Nafarroako Foru Komunitateko Ureztaketa Plana garatu eta aplikatzeko behar diren obra eta jarduketen finantzazioari dagokionez, Nafarroako Gobernua Nafarroako Foru Komunitatean dauden finantzabideak hobetzeko izan litezkeen Estatuko edo Europako Batasuneko xedapen, programa eta planetan ezarritakoaren menean egonen da, eta, zehazki, honakoetan adierazitakoarenera: Nekazaritzako Azpiegituren Erreformari buruzko abenduaren 9ko 18/1994 Foru Legea eta Nekazaritzaren Finantzazioari buruzko lege mailako xedapen guztien Testu Bategina onetsi zuen otsailaren 16ko Legegintzako 54/1998 Foru Dekretuaren III. Titulua. Hori horrela, jarduketa eta obra horiek finantzatzeko egokien juzkatzen dituen baliabide ekonomiko eta administratiboak lortzeko behar diren Hitzarmenak sinatu ahalko ditu.

6. artikulua

Lurraldearen eta hirigintzaren antolamendurako baliabideetan, orohar, behar diren zehaztapen eta aurreikuspenak sartu beharko dira Ureztaketa Planean eta Foru Lege honen Eranskinean ureztagarri gisa deklaraturiko eskualdeak hiri- garapenaren prozesuaz babesteko. Hori helburu, lur horiek lurzoru urbanizaezinen sailean segituko dute eta babesteko behar duten kasuan kasuko hirigintza kategoria emanen zaie, salbu eta interes publiko edo sozialeko arrazoi justifikatuak tarteko, hiri lurzoru edo lurzoru urbanizagarri bihurtzea komenigarria baldin bada.

Xedapen Gehigarri Bakarra

Nafarroako Gobernuari esleitu zaizkion ahalmenak galarazi gabe, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari dagokio, dela zuzenean, dela “Riegos de Navarra, SA” kapital publikoko enpresaren bitartez, Nafarroako Ureztaketa Plana sustatu, garatu eta burutzea, Foru Komunitateko eskumenen esparruan.

Azken Xedapenetako Lehena

Nafarroako Gobernuari ahalmena ematen zaio Foru Lege hau eta Nafarroako Foru Komunitateko Ureztaketa Plana garatu eta aplikatzeko behar diren erregelamenduzko xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetako Bigarrena

Indarrik gabe uzten dira Foru Lege honetan ezarritakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken Xedapenetako Hirugarrena

Foru Lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

I. ERANSKINA. Nafarroako Foru Komunitateko Ureztatze Plana osatzen duten obra eta jarduketak

***********tablas Decreto Foral 212/2002, de 7 de octubre, 25-11-2002 BON*******

IV. BESTE JARDUKETA BATZUK

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak finantzatutako jarduketak dira, ureztatzeak aldatu eta hobetuko dituzten aldez aurreko azterlan eta proiektuak prestatzeko egiten direnak. Hona zertan:

a) Ureztalur bihur daitezkeen eremuak hautatzea.

b) Egiteko dauden azterlanen inbentarioa eta metodologia zehaztea, ureztalur bihurtzen ahal diren eremuei buruz.

c) Ureztalur bihurtutako eremuen diagnostikoa eta jarraipena etorkizuneko proiektuen metodologia eta kostuak hobetzeko.

d) Ureztatze teknikak eta ingurumenekoak erakustea ureztatzaileei.

e) Ureztalurreko nekazaritzaren eta nekazaritzako elikagaien industriaren arteko lotura oinarrizkoa lortzeko azterlanak, baita nekazaritzako energia industriarekikoa ere.

II. ERANSKINA. Jarduketa berariazkoetako aldaketak egiteko arrazoiak

Eranskin honetan, zifrak eurotan eman dira, edozein dela ere beste arrazoiren batengatik haien zenbatekoak izan duen aldaketa.

I. atala.Ureztalurrak modernizatu eta hobetzea.

a) Obra zerrendatik kendu dira Nafarroako Ureztatze Planeko jarduketa hauek, eginda eta bukatuta daudelako.

1.1. Viana I, Caparroso (Bayunga) eta Egaibar. Azalera: .

1.2. Santakara, Melida eta Azkoien-Martzilla. Azalera: .

1.3. Traibuenas (Bayunga), Zarrakaztelu II (), Gares, Arguedas (Aragoi), Murillo el Fruto, Ribaforada (Ubide Inperiala), Abartzuza eta Cabanillas. Azalera: .

b) Kendu egin da 1.4 atala, sinadurak biltzeko prozesuan edo sustatze aldian zeuden eremuei dagokiena, eta alta eman zaie jarduketa berariazko hauei, aurreko faseak gainditu direlako, bai onarpen sozialaren aldetik bai sinaduren aurkezpenaren aldetik:

Jarduketa berariazkoak.

I.1. atal berria._Herrilur ureztatuak modernizatu eta hobetzea, presioko ureztatzea jarriz erabatean.

Fitero (Hospinete), Caparroso (Sotillo), Lodosa (Soto Gobella), Montes de Cierzo II (Lodosako ubidea), Melida (Nafarroako Ubidea).

Azalera: .

Aurreikusitako kostua: 20,24 milioi euro.

Egiteko epea: 2002-2010.

I.2. atal berria._Partikularren ureztalurrak modernizatu eta hobetzea, presioko ureztatzea jarriz erabatean.

Saso Pedríz (Lodosako ubidea), Ablitas (Lodosako ubidea).

Azalera osoa: .

Aurreikusitako kostua: 21,23 milioi euro.

Egiteko epea: 2003-2007.

I.3. atal berria._Partikularren ureztalurrak modernizatu eta hobetzea, presioko ureztatzea jarriz parte batean, edo sistema aldatu gabe.

Villafranca (Aragoi), Faltzes (Arga), Azkoien (Arga-Aragoi), Valtierra (Aragoi), Cortes (Lodosako ubidea eta Inperiala), Fustiñana (Tausteko ubidea), Berbintzana eta Larraga (Arga), Carcar (Ega), Mendabia (Ebro).

Azalera osoa: .

Aurreikusitako kostua: 90,54 milioi euro.

Egiteko epea: 2004-2018.

II. atala. Prestatzen ari diren ureztalurrak bukatzea.

a) Obra zerrendatik kendu dira Nafarroako Ureztatze Planeko I. Eranskineko jarduketa hauek, eginda eta bukatuta daudelako, plana eguneratzeko.

_2.1. Marín putzua, El Ferialgo eremu ureztagarrian. Azalera: .

_2.2. Rubio Alto, Mendabian. Azalera: .

b) Viana II-ko eremuak (2.3 zenak) II.1. bezala jarraituko du I. Eranskinean, II. atalean, datu hauek eguneratuta dituela.

II.1._Mendabiako interes nazionaleko eremua.

_Viana II, 311 ha-ko azalera, eta 3,18 milioi euroko inbertsio kostua duena.

Egiteko epea: 2002-2003.

Ureztalurren azalerako datuak aldatu badira, eremu horretako parte batean industrialde bat eginen delako da, eta datak, konpainia elektrikoak 2002 arte ez duelako eskura utzi ponpatze estazioak behar duen energia elektrikoa.

Eguneratu dadin, Nafarroako Ureztatze Planeko III. ataletik II. atal honetara aldatu da Nafarroako Ubideko Eremu Ureztagarrien 3.1 azpiatala, Nafarroako Ubidearen I, II eta III. tarteak egiten ari direlako. Horregatik, Nafarroako Ubideko Eremu Ureztagarrietako obren hasierako urtea aldatu da, aipatu hiru tarteak egiten hasiak direlako eta 2005erako IV. tartea abian izatea aurreikusita dagoelako, I. sektorea (Izarbeibar aldea) ureztatzeko. Bi aldi izanen ditu Nafarroako Ubidearen jarduketak: 2005etik 2008ra, , H-2008 Ureztatze Plan Nazionalak dioen zifra bera; eta 2009tik 2018ra, gainerako eremu ureztagarria ().

III. atala. Ureztalur berriak sortzea.

3.2. atala. Ureztalur sozial berriak.

Kendu egin da 3.2 azpiatal osoa eta III.1.a) izenekoa sortu eguneratutako I. Eranskin berrian, II. Eranskinean ("2008rako ureztalur sozialen jarduketa programa", apirilaren 5eko 329/2002 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ureztatze Plan Nazionalekoa) datozen obren zerrenda berria gehitzeko, egungo errealitateari dagozkion azalerak agertzen direla, ingurumen, kontzesio, hirigintza, teknika eta lurzatien antolamenduaren arloko tramiteak egin ondoren dakizkigun zifra berriekin.

Ureztatzeko eremua

Ureztalur bihurtu beharreko azalera, hektareatan

Bargota II

92

Funes "El Raso y Las Suertes"

800

Urraulbeiti-Irunberri

235

Sesma III

98

Santakara "El Saso"

220

Andosilla II

750

Oibar "El Saso"

528

Aurreikusitako kostua: 21,61 milioi euro.

Egiteko epea: 2002-2004.

Oraingo testuaren eta proposatu denaren artean aldeak badaude, aurreko taulako eremuetara egokitu beharraz gain, ondoren zehaztu diren arrazoiak daudelako da:

A) "El Raso eta Las Suertes" izena hartu du Funesek eta izan beharrean dira, Argako alubialeko hiru putzuetan ur gehiago dagoelako, eta inbertsioaren gehieneko kostua 435 milikoi pezeta izan beharrean, 7,15 milioi euro.

B) Kendu egin da Irunberri, "Los Sasos del Salazar" izeneko herrilurretako jarduketa egin eta amaitu delako, administrazioari dagokionez.

C) Urraulbeiti-Irunberri: izan beharrean ditu, kontzesio proiektura moldatzeko, eta inbertsioaren kostua 238 milioi pezeta izan beharrean 2,11 milioi euro.

D) Deierri: kendu egin da atal osoa, 200 ha-ko gehieneko azalera zuena, eta 200 milioi pezetako kostu gehienekoa, jarduerak aurrera egin ez duelako. Ur baliabideak arautzeko egin behar den urtegiak laguntza sozial eskasa izan du.

E) Andosilla: azalera 800 ha-koa izan beharrean, 750 ha-koa izanen da, eta inbertsioaren gehieneko kostua 700 milioi izan beharrean, 4,50 milioi euro; izan ere, hobeki dakigu zer lur ureztatuko den kontzesio proiektua eta lurzatien berrantolamendua egin eta gero.

F) Munta txikiagoko beste eremu batzuk: kendu egin da atal hori eta "Ureztatze Plan Nazionala berrikusteko ureztatze sozial berriak" izeneko III.1.b) azpiatala sortu; izan ere, 2004an berrikusteko aukera egonen da, apirilaren 5eko 329/2002 Errege Dekretuaren 7. artikuluaren arabera. Ondoko eremu hauek sartu dira, presioz ureztatuko direnak:

San Adrián "El Monte"

.

Xabier (Bardeako Ubidea)

.

Carcar "Hoyanda-Casetas"

.

Guztira

.

Egiteko epea: 2003-2005.

Aurreikusitako kostua: 7,93 milioi euro.

IV. atala. Beste jarduketa batzuk.

Atal honetan sartzen dira ureztaketako lur bihurtu eta ureztaketak hobetu aurreko ikerlan eta azterlanak egiteko jarduketak, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak finantzatuak, gai hauen ingurukoak:

a) Lur ureztagarriak hautatzea.

b) Urezta litezkeen eskualdeen gainean egin gabe dauden ikerlanen metodologia eta inbentarioa ezartzea.

c) Ureztalur bihurturiko eskualdeen diagnostikoa eta segimendua, metodologia eta etorkizuneko proiektuen kostuak hobetzeko.

d) Ureztatzaileen prestakuntza, ureztaketa tekniketan eta ingurugiroko gaietan.

e) Ureztaketako nekazaritzak nekazaritzako elikagaien eta nekazaritzako energiaren industriekin behar lukeen oinarrizko lotura lortzera bideraturiko azterlanak.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa