(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Egitura organikoa :
    • 67/2012 Foru Dekretua, uztailaren 25ekoa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

67/2012 Foru Dekretua, uztailaren 25ekoa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena

(Testu bateratua. Jatorrizkoa 2012ko 150. NAOn argitaratua, uztailaren 31n. Aldaketak: 14/2013 Foru Dekretua, otsailaren 6koa; 20/2013 Foru Dekretua, martxoaren 20koa; 11/2014 Foru Dekretua, urtarrilaren 29koa)

Atarikoa

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren ekainaren 23ko 11/2012 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen araberako egitura eta departamentu bakoitzaren eskumen esparrua ezarri ziren. Foru dekretu hori 2012ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 23an.

Halaber, uztailaren 2ko 33/2012 Foru Dekretuaren bidez, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen, alde batera utzi gabe gero garatu ahal izatea.

Foru dekretu honen helburua, beraz, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organiko berria finkatzea eta garatzea da.

Horiek horrela, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko uztailaren 25ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat, dekretatu dut:

I. KAPITULUA. Xedapen orokorrak

1. artikulua. Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren eskumenen esparrua.

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak honako arlo hauetan bereganatuak dituen eskumenak gauzatzea: kultur ondarea babestu eta handitzea; herritarrek kulturarako sarbidea izateko erraztasunak ematea; Nafarroako turismo sektorea antolatu eta bultzatzea; barne merkataritza eta eskulangintza antolatu eta sustatzea; Lehendakariari laguntzea; Parlamentuarekiko eta Foru Komunitateko, autonomia erkidegoetako, Espainiako eta Europako beste erakunde batzuekiko harremanak; Nafarroako Gobernuaren erakunde irudia babestu, garatu eta sustatzea; Europar Batasuneko erakundeetan parte hartzea; informazio politika koordinatzea; herritarrentzako arreta; hedabideak; Nafarroako Gobernuaren agerpena Interneten eta sare sozialetan; Foru Komunitatetik kanpo bizi diren nafarrekiko eta Nafarroako Etxe eta Zentroekiko koordinazioa; Gobernuaren eledunaren eginkizunak; bai eta indarra duten xedapenetan emandako gainerako eskudantziak ere.

2. artikulua. Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria.

1. Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariari, departamentuko titularra baita, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan ezarritako eskudantziak dagozkio, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztutako eskumen esparruari dagokionez.

2. Bereziki, eskumenen eskudantzia hauek erabiltzea dagokio:

a) Diru-laguntza deialdiak eta haren oinarri arautzaileak onestea.

b) Lankidetza hitzarmenak eta elkarlanerako hitzarmenak eta akordioak sinatzea Estatuarekin, autonomia erkidegoekin eta beste administrazio publiko batzuekin.

c) Bere eskumenen esparruan beste administrazio batzuekin batera jarduteko planak onestea.

d) Nafarroako Gobernuaren eledunaren eginkizunak, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat.

3. Orobat, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren zeregina da, departamentuaren titularra den aldetik, kide anitzeko organo hauetako buru izatea:

a) Nafarroako Kultura Kontseilua.

b) Nafarroako Turismo Kontseilua.

c) Txikizkako Merkataritzako Aholku Behatokia.

4. Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren laguntza politiko eta teknikorako unitate gisa, departamentuan kontseilariaren Kabinetea dago, zuzen-zuzenean haren menpean eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 19. artikuluan ezarritakoari loturik.

3. artikulua. Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren antolaketa orokorra.

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere egituran:

a) Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia.

b) Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia.

c) Erakunde Harremanetako Zuzendaritza Nagusia.

d) Komunikazio Zuzendaritza Nagusia-Nafarroako Gobernuaren Eledunaren Bulegoa.

e) Idazkaritza Tekniko Nagusia.

4. artikulua. Zuzendaritza nagusien eskudantziak.

Foru dekretu honen 2.2 artikuluan ezarritakoa alde batera utzi gabe, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko zuzendaritza nagusiek, kontseilariaren goi-zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluan eta azken xedapenetako lehenbizikoan ezarritako eskudantziak izanen dituzte eta, horietaz gainera, indarra duten xedapenek esleitzen dieten edo Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak haien esku uzten duen beste edozein.

5. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskudantziak.

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztu den eskumen-esparruaren barruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 23. artikuluan eta idazkaritza tekniko nagusiak arautzen dituen otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuan ezarritako eskudantziak (8. artikuluan aurreikusten direnak barne) erabiliko ditu Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren goi-zuzendaritzapean, berari atxikita baitago zuzenean, bai eta indarra duten xedapenek emandakoak eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak agintzen dizkion guztiak ere, eta horretarako behar diren ebazpenak emanen ditu.

6. artikulua. Zerbitzuen eskudantziak.

Zerbitzuek, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, ondoko eginkizunak izanen dituzte: beren menpeko atalak edo unitate organikoak planifikatu, koordinatu, zuzendu eta kontrolatzea; prozedurak arindu, arrazionalizatu eta errazteko printzipioak bultzatu eta sustatzea; indarra duten xedapenek berariaz ezarritakoak eta departamentuko organo eskudunek banatzen edo eskuordetzen dizkietenak.

7. artikulua. Atalen eskudantziak.

Atalek, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, ondoko eginkizunak izanen dituzte: beren eskumenen esparruko lanak gauzatzea eta gainean duten buruarentzako txostenak eta proposamenak egitea, haien menpeko unitateek edo bulegoek egiten dituzten lanak koordinatu, zuzendu eta kontrolatzea eta departamentuko organo eskudunek agintzen dizkieten gainerako guztiak.

II. KAPITULUA. Vianako Printzea Erakundea - Kultura Zuzendaritza Nagusia

1. atala. Eskumenen esparrua eta egitura

8. artikulua. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparrua.

Vianako Printzea-Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eskudantziak izanen ditu arlo hauetan:

a) Kultura, Estatuarekin koordinaturik.

b) Historia, arte, monumentu, arkitektura, arkeologia eta zientzia ondarea, betiere ondare hori esportazioaren eta espoliazioaren aurka defendatzeko Estatuak dituen ahalmenak deusetan ukatu gabe.

c) Artxiboak, museoak eta kulturaren biltegi gisa erabiltzen diren beste zentro batzuk, haien titularra estatua ez bada.

d) Liburutegiak eta hemerotekak.

e) Indarra duten xedapenek Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuari esleitzen dizkiotenak, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren berezko esparruan.

9. artikulua. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

1. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu bere egituran:

a) Ondare Historikoaren Zerbitzua.

b) Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzua.

c) Museoen Zerbitzua.

d) Liburutegi Zerbitzua.

e) Kultur Ekintza Zerbitzua.

2. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari zuzenean atxikita, Sustapenaren, Azterlanen eta Garapen Estrategikoaren Atala dago.

2. atala. Ondare Historikoaren Zerbitzua

10. artikulua. Ondare Historikoaren Zerbitzuaren eginkizunak.

Ondare Historikoaren Zerbitzuak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ondare historikoa babestu, zaindu, katalogatu eta hedatzea, balio artistikoa, arkeologikoa edo antzekoa duenean.

b) Ondare historikoa zaindu eta babesteko irizpide teknikoak ezartzea.

c) Obra publiko edo pribatu batek multzo edo ondasun higiezin historikoak edo ondasun arkeologiko edo higigarriak edo horien inguruak ukitzen baldin baditu, proiektu horiei buruz aginduzko txostenak egitea eta, arlo horretan, Nafarroako Gobernuaren beste zerbitzu batzuekiko koordinazioa erraztea, bakoitzaren eskudantzien esparruan.

d) Ondare historikoa ikuskatzea indarreko legeek ezarri bezala.

e) Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroa sortu eta kudeatzea.

f) Interes kulturaleko ondasunak, ondasun inbentariatuak eta garrantzi lokaleko ondasunak deklaratzeko espedienteak tramitatzea.

g) Nafarroako kultur ondarearen zainketa, babesa eta hedapena sustatzea, indarreko legedian aurreikusita dauden ekintzen bitartez.

h) Ondare historikoa zaintzeko ezartzen diren laguntzak kudeatzea.

i) Nafarroako Gobernuko ondare historikoaren inbentarioak eta katalogo dokumental eta teknikoak prestatu, mantendu eta kontsultarako antolatzea.

j) Nafarroako ondare historikoaren gainean egiten diren esku-hartzeen proiektuak prestatu edo gainbegiratzea eta lan horiek zuzentzea.

k) Nafarroako Gobernuko monumentuen kudeaketa planifikatzea, kontratatzea eta gainbegiratzea.

l) Nafarroako Gobernuaren arkeologia biltegia antolatu eta kudeatzea.

m) Indusketa eta prospekzio arkeologikoetarako baimenak eman behar ote diren proposatzea eta horiek tramitatzea, eta, behar denean, baita lan horiek egitea ere.

n) Interes kulturaleko ondasunei buruz Departamentuak sustatzen dituen programa guztietan parte hartzea.

ñ) Aurretik adierazitako eginkizunei dagozkien espediente administratiboen instrukzioa egitea.

o) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

11. artikulua. Ondare Historikoaren Zerbitzuaren egitura.

Ondare Historikoaren Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Ondare Arkitektonikoaren Atala.

b) Arkeologia Atala.

c) Ondasun Higigarrien eta Ondarearen Erregistroaren Atala

12. artikulua. Ondare Arkitektonikoaren Atalaren eginkizunak.

Ondare Arkitektonikoaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ondare arkitektonikoaren legezko babesaz arduratzea eta monumentuak ikuskatzea.

b) Ondare arkitektonikoa dokumentatzea eta hedatzea.

c) Ondare arkitektonikoaren eraikinetan obra proiektuak eta zuzendaritza lana egitea.

d) Eraikin historiko artistikoetako obren plangintza eta kontratazioa.

e) Eraikin historiko artistikoak berritzeko diru-laguntzak kudeatzea.

f) Vianako Printzea Erakundearen Artxiboa, Monumentuen Batzordea eta Argazkien Artxiboa zaintzea eta horien mantentze-lanez arduratzea.

g) Ondare arkitektonikoaren interes kulturaleko ondasunak, ondasun inbentariatuak eta garrantzi lokaleko ondasunak deklaratzeko espedienteak prestatzea.

h) Inbentario arkitektonikoa prestatzea.

i) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak edo helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak.

13. artikulua. Arkeologia Atalaren eginkizunak.

Arkeologia Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ondare arkeologikoari legezko babesa ematea eta aztarnategiak ikuskatzea.

b) Ondare arkeologikoa dokumentatzea eta hedatzea.

c) Ondare arkeologikoan esku hartzeko proiektuak prestatu eta zuzentzea.

d) Indusketen Urteko Plana eta esku-hartze arkeologikoetarako baimenak tramitatu eta kudeatzea.

e) Ondasun arkeologiko higiezinetan mantentze-lanak egitea eta haiek kudeatzea (aztarnategiak).

f) Arkeologia biltegia antolatzea eta kudeatzea.

g) Nafarroako Arkeologiaren inbentarioa prestatzea.

h) Ondare arkeologikoaren interes kulturaleko ondasunak, ondasun inbentariatuak eta garrantzi lokaleko ondasunak deklaratzeko espedienteak prestatzea.

i) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak edo helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak.

14. artikulua. Ondasun Higigarrien eta Ondarearen Erregistroaren Atalaren eginkizunak.

Ondasun Higigarrien eta Ondarearen Erregistroaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ondare higigarriari legezko babesa ematea.

b) Ondare higigarria dokumentatzea eta hedatzea.

c) Ondare higigarrian esku hartzeko proiektuak prestatu eta zuzentzea.

d) Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroa sortu eta kudeatzea.

e) Nafarroako ondare historikoaren ondasun higigarrietan egin beharreko esku-hartzeak planifikatu eta kontratatzea.

f) Ondasun higigarri historiko artistikoak berritzeko diru-laguntzak kudeatzea.

g) Nafarroako Gobernuaren ondasun higigarrien mantentze-lanez arduratzea eta horiek kudeatzea.

h) Nafarroako Kultur Ondareko Ondasun Higigarrien Katalogoa prestatzea.

i) Kultur intereseko ondasunen eta ondasun higigarri inbentariatuen espedienteak prestatzea.

j) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

3. atala. Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzua

15. artikulua. Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuaren eginkizunak.

Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako artxibo sistemaren arduradun edo buru izatea, eta sistema horretan dauden organoei dagozkien eginkizunak prestatu, erraztu eta bideratzea.

b) Nafarroako Gobernuaren artxibo sistemaren buru izatea, agirien antolaketa, tratamendu, azterketa eta zainketarako arauen koordinazioa bere gain hartuz, artxibo sistema horren maila guzti-guztietakoak (bulegoetako artxiboak, artxibo zentralak, Administrazio Artxiboa eta Artxibo Historikoa).

c) Nafarroako Gobernuaren dokumentu ondarea zuzen kudeatu, kontserbatu eta babesteko behar diren erregelamenduak eta bestelako arauak prestatu eta organo eskudunei igortzea, onets ditzaten.

d) Artxiboen inguruko administrazio jarduketak eta jardueren programazioak planifikatu eta kontrolatzea.

e) Dokumentu Ondareari eta Nafarroako Artxibo Nagusiari esleitutako berariazko eginkizunak gainbegiratzea eta koordinatzea.

f) Interes kulturaleko ondasunak deklaratzeko espedienteak tramitatzea, dokumentu ondareari buruzkoak badira.

g) Dokumentu ondarearen kontserbazio eta babeserako irizpide teknikoak ezartzea.

h) Dokumentu ondarea ikuskatzea, indarra duen legediak ezarritako moduan.

i) Nafarroako dokumentu ondarearen kontserbazioa eta babesa sustatzea, indarra duten legeetan aurreikusitako ekintzen bidez, eta dokumentuen ondasunak kontserbatzeko ezartzen diren laguntzak kudeatzea.

j) Nafarroako Gobernuaren Dokumentu Ondarearen agiritegiak eta artxibo teknikoak eratu, mantentze-lanez arduratu eta kontsultarako antolatzea.

k) Dokumentu ondareko ondasunei buruz Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuak sustatzen dituen programa guztietan parte hartzea.

l) Aurretik adierazitako eginkizunei dagozkien espediente administratiboen instrukzioa egitea.

m) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

16. artikulua. Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuaren egitura.

Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren Atala

b) Dokumentu Ondarea Kudeatzeko Atala.

17. artikulua. Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren Atalaren eginkizunak.

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Dokumentuak zaintzeko sistemak planifikatzea, dokumentuek edozein euskarri dutelarik ere.

b) Dokumentuentzat instalazio egokia lortzea, beren ezaugarri fisikoak eta erabilera kontuan hartuta.

c) Arriskuei aurrea hartzeko programak diseinatzea.

d) Hondatutako dokumentuak berritzeko teknikak aplikatzea.

e) Dokumentuak zaintzeko baldintzei buruzko aholkuak ematea.

f) Erreprografia zerbitzua kudeatzea.

g) Funtsak sailkatzeko koadroa ezartzea.

h) Informazioa jendearen eskura jartzea, horretarako dokumentuen sailkapen, antolamendu eta deskribapen programak garatuz.

i) Dokumentuen deskribapena planifikatzea nazioarteko arauei jarraikiz.

j) Liburuen funtsa antolatu eta deskribatzea.

k) Nafarroako Errege Artxibo Nagusian gordetzen den dokumentazio historikoaren zirkuituak egoki funtzionatzen duen gainbegiratzea.

l) Dokumentuetara iristeko politika egokiak ezartzea.

m) Informazioa erabiltzailearengana hurbiltzea.

n) Zabalkunde programak garatzea.

ñ) Programak diseinatzea beste erakunde edo entitate batzuekin elkarlanean.

o) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

18. artikulua. Dokumentu Ondarea Kudeatzeko Atalaren eginkizunak.

Dokumentu Ondarea Kudeatzeko Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Gobernuaren artxibo sistema zaintzea.

b) Nafarroako dokumentu ondarea zaindu, antolatu eta hedatzeko politika sustatzea.

c) Nafarroako artxiboen zentsu-gida bultzatu eta eguneratzea.

d) Nafarroako Artxiboen Erreferentzia Erregistroa koordinatzea.

e) Dokumentuen bizitza zikloko fase guztietan teknika artxibistikoak ezartzeko gainbegiratze lana egitea eta aholkuak ematea.

f) Dokumentuak kudeatzeko irizpideak ezartzea Nafarroako Artxiboen sareko zentro guztietan.

g) Etengabeko prestakuntzarako programak diseinatu eta koordinatzea administrazio publikoetako artxibo eta dokumentuen ardura duten langileentzat.

h) Artxibo pribatuak zaintzeko eta eskura jartzeko politikak bideratzea.

i) Nafarroako Gobernuaren artxibo administratiboko dokumentazio historikoaren zirkuituak egoki funtzionatzen duen gainbegiratzea, baita Estatuko administrazio periferikotik iritsi eta Nafarroako Artxiboan gordetzen den dokumentazioarenak ere.

j) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

4. atala. Museoen Zerbitzua

19. artikulua. Museoen Zerbitzuaren eginkizunak.

Museoen Zerbitzuak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Museoen plangintza prestatzea eta horien kudeaketa administratiboaz arduratzea.

b) Nafarroako museoen sistemaren arduradun edo buru izatea, eta sistema horretan dauden organoei dagozkien eginkizunak prestatu, erraztu eta bideratzea.

c) Museoen inguruko administrazio jarduketak eta jardueren programazioak planifikatu eta kontrolatzea.

d) Museoetako bildumak kontserbatu, babestu eta ezagutarazteko irizpide teknikoak ezartzea.

e) Museoetako bildumak ikuskatzea, indarra duen legediak ezarritako moduan.

f) Museoen eta bilduma museografiko iraunkorretan ondasunen kontserbazioa, ikerketa, erakusketa eta zabalkundea sustatzea.

g) Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren museoak eta beren funtsak zuzentzea eta kudeatzea, eta funtsak kontserbatu, handitu, ezagutarazi eta hedatzeko programak burutzea.

h) Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuak museoen arloan sustatzen dituen programa guztietan parte hartzea.

i) Museoetarako eta bilduma museografiko iraunkorretarako ezartzen diren laguntzak kudeatzea.

j) Museo eta bilduma museografiko iraunkor gehiago sortu eta egokitzea.

k) Nafarroako museotako eta bilduma museografiko iraunkorretako funtsak Interes Kulturaleko Ondasun eta Ondasun Inbentariatu deklaratzeko espedienteetarako txostenak egitea.

l) Museo eta bilduma museografiko iraunkorrak ezagutzeko espedienteak tramitatzea, indarreko legediaren arabera.

m) Nafarroako museoen eta bilduma museografiko iraunkorren Erregistroa prestatzea eta eguneratzea.

n) Nafarroako museoetako eta bilduma museografiko iraunkorretako funtsen inbentario orokorra prestatu eta eguneraturik edukitzea.

ñ) Museoei eta bilduma museografiko iraunkorrei aholku eta laguntza ematea.

o) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

20. artikulua. Museoen Zerbitzuaren egitura.

Museoen Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Museoen Atala.

b) Nafarroako Museoaren Atala.

21. artikulua. Museoen Atalaren eginkizunak.

Museoen Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Museoetarako eta bilduma museografiko iraunkorretarako ezartzen diren laguntzak kudeatzea.

b) Museoetako eta bilduma museografiko iraunkorretako funtsak zaindu, ikertu eta ezagutarazteko lanak sustatu eta koordinatzea.

c) Museoak eta bilduma museografiko iraunkorrak ikuskatzea, indarra duen legedian ezartzen den moduan.

d) "Julio Caro Baroja" Nafarroako Museo Etnologikoa eta Karlismoaren Museoa kudeatzea eta koordinatzea.

e) Ondasun etnologikoei eta ondasun ez-materialei buruz egiten diren Interes Kulturaleko Ondasunen eta Ondasun Inbentariatuen deklarazioen espedienteetan txostenak egitea.

f) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak edo helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak.

22. artikulua. Nafarroako Museoaren Atalaren eginkizunak.

Nafarroako Museoaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Museoari esleitutako funtsen tratamendu administratibo eta teknikoa.

b) Nafarroako Museoan gordetzen den kultur ondarea zaindu eta bere segurtasunaz arduratzea.

c) Beste toki batzuetan gordetako funts propioak kontrolatzea.

d) Nafarroako Museoaren instalazioetako mantentze eta segurtasun lanak.

e) Oinarrizko jarduketa arloei buruz (eskurapenak, zaintza, ikerketa, zabalkundea) izaten diren jardueren urteko plana prestatu eta organo eskudunari proposatzea.

f) Nafarroako Museoaren jarduera eta ematen dituen zerbitzuak antolatu eta kudeatzea.

g) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak edo helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak.

5. atala. Liburutegien Zerbitzua

23. artikulua. Liburutegi Zerbitzuaren eginkizunak.

Liburutegi Zerbitzuak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Kultura, informazioa, prestakuntza eta aisialdi sortzailea eskura izateko aukeren demokratizazioa sustatzea, Nafarroako Liburutegien Sistemaren bitartez.

b) Nafarroako ondare bibliografikoa, filmografikoa eta ikus-entzunezkoa babestu, zaindu, antolatu eta ezagutaraztea.

c) Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemaren erregelamenduak erredaktatzea.

d) Liburutegien Zerbitzuko jardueren urteroko memoria erredaktatzea.

e) Foru Administrazioak Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemari ematen dizkion baliabideak eragimenez kudeatzea.

f) Informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera sustatzea Nafarroako Liburutegi Publikoen Sisteman.

g) Liburutegietako langileen etengabeko prestakuntza bultzatzea.

h) Liburutegietako zerbitzuak erabiltzeko prozesu teknikoak eta prozedurak normalizatzea.

i) Liburutegi Publikoen Sistema Nafarroako Liburutegien Sistemarekin elkarlanean aritzeko prozedurak ezarri eta garatzea.

j) Liburutegien bestelako sistemekin eta irakurketa eta informazioaren teknologia berriak sustatzeko erakundeekin elkarlanean aritzeko prozedurak ezarri eta garatzea.

k) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

24. artikulua. Liburutegi Zerbitzuaren egitura.

Liburutegi Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Nafarroako Liburutegiaren Atala

b) Liburutegien Sarearen Atala.

25. artikulua. Nafarroako Liburutegiaren Atalaren eginkizunak.

Nafarroako Liburutegiaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Atalaren giza baliabideen eta baliabide materialen erabilera kudeatu, ebaluatu eta hobetzea.

b) Nafarroako ondare bibliografikoa, ikus-entzunezkoa eta digitala bildu, babestu eta ezagutaraztea.

c) Nafarroako Liburutegiaren erabiltzaileei arreta emateko zerbitzuak programatu, kudeatu eta ebaluatzea.

d) Nafarroako Liburutegirako dokumentuen eskurapenak programatu, kudeatu, prozesu teknikoa gauzatu eta ebaluatzea.

e) Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemaren liburutegien arteko mailegu zerbitzua koordinatzea.

f) Legezko Gordailua kudeatzea.

g) Interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedienteak prestatzea, ondare bibliografikoari dagokionez.

h) Nafarroako Ondare Bibliografikoaren Katalogo Kolektiboaren prestaketa eta zabalkundea koordinatzea.

i) Nafarroako Liburutegi Digitalaren prestaketa eta zabalkundea koordinatzea.

j) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

26. artikulua. Liburutegien Sarearen Atalaren eginkizunak.

Liburutegien Sarearen Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Atalaren giza baliabideen eta baliabide materialen erabilera kudeatu, ebaluatu eta hobetzea.

b) Nafarroako Liburutegi Publikoen Sisteman sartutako liburutegietan Irakurketa Maparen jarraibideak aplikatzea.

c) Nafarroako Liburutegi Publikoen Sisteman sartutako liburutegietan Zerbitzuen Zorroa aplikatzea.

d) Liburutegi publikoak kudeatzeko Foru Administrazioak toki entitateekin sinatu dituen hitzarmenetan hartutako konpromisoak betetzea.

e) Liburutegi publikoak kudeatzeko toki entitateekin sinatutako hitzarmenen jarraipena egitea.

f) Nafarroako Liburutegi Publikoen Sisteman sartutako liburutegien ekipamendu, antolaketa eta jendearentzako zerbitzua hobetzeko Foru Administrazioak ematen dituen laguntzak kudeatzea.

g) Nafarroako Liburutegi Publikoen Sisteman liburutegiaren zabalpeneko programak sustatu, lagundu eta koordinatzea.

h) Atalaren jardueren urteko memoria erredaktatzea.

i) Nafarroako Liburutegi Publikoen Sareko dokumentuen eskurapenak edo, behar izanez gero, dokumentuen garbiketak programatu, kudeatu, prozesu teknikoa gauzatu eta ebaluatzea.

j) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

6. atala. Kultur Ekintza Zerbitzua

27. artikulua. Kultur Ekintza Zerbitzuaren eginkizunak.

Kultur Ekintza Zerbitzuak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Sustapen, plangintza, koordinazio eta promozio lana egitea, herritar guztiek eskura izan dezaten kalitatezko arte eskaintza askotariko bat, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan banatua.

b) Arte programa berekiak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea, kultur eskaintza sendotu eta osatzeko asmoarekin.

c) Arte eta kultur eskaintza koordinatzea eta arte eta kultur taldeen sorrera eta garapena sustatzea Kultura Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuekin eta departamentuko gainerako zuzendaritza nagusiekin batera.

d) Toki entitateekin batera lan egitea artea eta kultura hedatzeko.

e) Arte eta kultur programak egiten dituzten beste kultur eragile batzuekin batera lan egitea, baita ikastetxeekin, herritarren elkarteekin eta talde artistikoekin ere.

f) Arte eta kultur sorkuntza eta hedapenerako ekipamenduen kudeaketa eta antolaketa hobetu eta indartzea, hala nola arlo horretan diharduten giza taldeak.

g) Toki entitateetako kultur jarduera garatzeko kultur azpiegituren eraikuntzan edo ekipamenduan laguntzea eta aholku teknikoa ematea.

h) Arte arloko talentua eta sorkuntza lagundu, erraztu eta sustatzea, kalitatea sustatzen duten irizpideen bidez, baita herritarren arte jardun ezberdinak ere, hala zuzenean nola hirugarrenekin elkarlanean, bereziki toki entitateekin batera.

i) Nafarroako Foru Komunitateko sortzaile eta artistak ezagutarazten eta balioesten laguntzea eta horretarako erraztasunak ematea.

j) Arteetarako publiko berria sortu eta trebatzea.

k) Kultur eskaintzaren berri izan eta hartaz gozatzeko herritarrek izan ditzaketen oztopo guztiak kentzea (ekonomikoak, sozialak, fisikoak, heziketakoak eta bestelakoak).

l) Artearen eta kulturaren garapenean gizarteak, boluntarioek eta ekimen pribatuak parte har dezaten laguntzea eta eginkizun horretan aurrera egitea.

m) Nafarroako arte eta kultur entitateekin izenpetzen diren hitzarmenak kudeatzea eta horien jarraipena egitea indarra duten bitartean.

n) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

28. artikulua. Kultur Ekintza Zerbitzuaren egitura.

Kultur Ekintza Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Artearen Hedapenaren Atala.

b) Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atala.

29. artikulua. Artearen Hedapenaren Atalaren eginkizunak.

Arte Hedapenaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Artearen hedapenerako jarduerak koordinatu eta planifikatzea, bere programen bidez edo hirugarrenekin elkarlanean, eta programak kalitatezkoak eta bikainak izan daitezen begiratzea.

b) Artearen hedapenerako programetan arlo guztiak modu orekatuan agertzen direla begiratzea, bereziki musika, antzerkia, dantza eta beste arte eszeniko batzuk, arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak, idazmena eta irakurketa, folklorea eta ondareari lotutako arte adierazpenak, eta egoki iruditzen zaion beste edozein adierazpen.

c) Zuzendaritza Nagusiko gainerako zerbitzuekin eta departamentuko beste zuzendaritza nagusiekin, eta Zuzendaritza Nagusiaren menpe dauden gainerako erakundeekin batera, bakoitzak artearen hedapenerako prestatzen dituen programak koordinatzea, eskaintza bateratua egiteko, jarduerak bikoiztea saihesteko eta ahalik eta eskaintza zabalena eta bateratzaileena osatzeko.

d) Toki entitateekin batera elkarlanean aritzea kultura hedatzeko eta kultur ekipamenduak sustatu eta dinamizatzeko.

e) Artearen hedapenerako programak gauzatzea beste kultur eragileekin elkarlanean, esate baterako, ikastetxeekin, herritarren elkarteekin, enpresekin edo interes publikotzat jotzen diren programa eta ekimenak dituztenekin.

f) Kulturaren hedapena sustatzeko laguntza eta diru-laguntzak kudeatzea.

g) Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atalarekin koordinatzea artearen hedapenerako programetan, hala bere programetan nola hirugarrenekin elkarlanean egiten dituztenetan, tokiko sortzaile eta eragileen sormenari eta produkzioari tokia emateko.

h) Artearen arlo guztietan, publiko berria erakarri eta trebatzeko hedapen programak prestatzea.

i) Artearen hedapenerako programetan hezkuntza arloko estrategiak sartzea.

j) Kudeaketa, erabiltzen diren baliabideen eraginkortasuna eta gastuaren eta inbertsioaren errentagarritasuna hobetzea, eta helburu eta adierazleak ezartzea, geroko ebaluazioa egin ahal izateko, hala ekipamenduen kudeaketan nola programen eta laguntzen kudeaketan.

k) Nafarroako ondare artistikoa zaindu, babestu eta hedatzea, batez ere b) idatz-zatian aipatutako arloetan.

l) Behar diren baliabideak ezartzea herritarrek eta herritarren elkarteek arte eta kultur ekintzan parte har dezaten, eta herritar batzuek arte programetara iristeko dituzten oztopoak desagerrarazteko.

m) Behar diren neurriak ezartzea herritarrek artearen hedapenerako programa eta jarduerei buruz ongi prestatutako informazio eta komunikazio aski izan dezaten.

n) Nafarroan burutzen diren artearen hedapenerako programak kanpoan proiektatzea eta, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiarekin elkarlanean, programa horiek Nafarroako Foru Komunitatearen interes turistikoaren zati garrantzitsu bat izan daitezen lan egitea.

ñ) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

30. artikulua. Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atalaren eginkizunak.

Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Arte sorkuntza eta jarduera lagundu, sustatu eta bultzatzea, baita arte ekoizpena ere, kalitate eta bikaintasun altuena helburu.

b) Sorkuntza bultzatzea, batez ere antzerki, musika, dantza eta beste arte eszeniko batzuetan, arte plastiko eta ikus-entzunezkoetan, idazmenean, folklorean, ondareari lotutako arte adierazpenetan eta egoki iruditzen zaion beste edozeinetan.

c) Sorkuntza, produktu artistikoen garapena eta arte eta kultur enpresen hazkundea sustatzen eta ahalbidetzen duten laguntza eta deialdien programak diseinatu eta kudeatzea, sormenaren eta kulturaren sektore egonkor, berritzaile eta lehiakor bat hazten laguntzeko.

d) Arte produkzioen eta sortzaileen proiekzioa eta aitzatespena sustatzea herritarren artean eta beste kultur eragile batzuen artean, eta bereziki, behar diren bideak irekitzea herritarrek laguntza publikoak jasotzen dituzten pertsona eta entitateen lana ezagut dezaten.

e) Sortzaileekin, arte eragileekin eta kultur enpresekin elkarlanean aritzea baterako programetan, eta sortzen diren lan eta produktuen hedapena sustatzea.

f) Artearen Hedapenaren Atalarekin koordinatzea Nafarroako Foru Komunitatearen eskaintza artistikoa osatzen duten programetan ohikoa izan dadin tokiko eragileen sormen-lan eta produkzioak agertzea.

g) Zuzendaritza Nagusiko gainerako zerbitzuekin eta haren menpeko beste erakundeekin elkarlanean, baita departamentuko gainerako zuzendaritza nagusiekin ere, kultur enpresak eta sorkuntza sustatzeko haiek egiten dituzten ekintza guztiak koordinatzea.

h) Nafarroako arte eta kultur sorkuntza eta produkzioa kanpoan proiektatzea.

i) Arte eta kultur sorkuntzaren eta proiekzioaren arloan jarduten duten lanbide sektoreetarako berariazko prestakuntza programak sustatzea, konparazio batera, prestakuntza artistikorako bekak, enpresen ekimenei laguntzea eta interesgarritzat jotzen den beste edozein ekimen.

j) Sektoreak parte hartzeko prozesuak sustatzea, eta sektore horrekiko elkarrizketa ere bai.

k) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

7. atala. Sustapenaren, Azterlanen eta Garapen Estrategikoaren Atala

31. artikulua. Sustapenaren, Azterlanen eta Garapen Estrategikoaren Atalaren eginkizunak.

Sustapenaren, Azterlanen eta Garapen Estrategikoaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Herritarrak kulturaren aurrean sentsibilizatzen laguntzea.

b) Kulturaren bidezko komunikazioa erraztea.

c) Kulturaren sustapena erraztea.

d) Azterlanak egitea dauden aukerabideen analisia egin eta erabakiak eraginkortasunez hartu ahal izateko informazioa edukitzeko.

e) Zuzendaritza Nagusiaren beharren arabera, jarduteko eta garapen-ereduetarako dauden aukerak aztertzea, eta beste kultur entitate batzuek kultur politikaren eta kudeaketaren arloan aplikatu dituzten neurriak aztertu eta konparatzea.

f) Nafarroako Kultur Behatokia sustatzea eta garatzea, eta urtero txostenak egitea eta datuak aztertu eta haiei zentzua ematea.

g) Kulturaren Plan Estrategikoaren prozesua diseinatzea eta, gero, plana prestatzea.

h) Nafarroako Kulturaren Kontseiluarekin elkarlanean aritzea eta harekin lan egitea Kontseiluko kideen eta batzordeen eginkizunak hobeki gauzatzeko.

i) Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren argitalpenen urteko planaren proposamena prestatzea (argitalpen monografikoak, zientifikoak, dibulgatiboak, aldizkariak, inprimakiak, entzunezko materialak, ikus-entzunezkoak eta multimediakoak).

j) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

III. KAPITULUA. Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia

1. atala. Eskumenen esparrua eta egitura

32. artikulua. Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparrua.

Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eskudantziak izanen ditu arlo hauetan:

a) Nafarroako turismoa eta merkataritza sustatzea.

b) Turismoa sustatzea, antolatzea eta garatzea.

c) Barne merkataritza eta eskulangintza antolatu eta sustatzea.

d) Indarra duten xedapenek Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuari esleitzen dizkiotenak, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiaren berezko esparruan.

33. artikulua. Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

1. Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu bere egituran:

a) Turismoko Marketinaren eta Produktuen Garapenerako Zerbitzua.

b) Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzua

2. atala. Turismoko Marketinaren eta Produktuen Garapenerako Zerbitzua

34. artikulua. Turismoko Marketinaren eta Produktuen Garapenerako Zerbitzuaren eginkizunak.

Turismoko Marketinren eta Produktuen Garapnerako Zerbitzuak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroa sustatzea, turismoko eta merkataritzako helburu gisa.

b) Turismo marka aplikatzea eta beste marka edo azpimarkekiko erlazioa koordinatzea.

c) Marketin Turistikoaren Plan Integrala prestatu eta aurrera eramatea.

d) Sustapenerako ekintzen plana koordinatu eta nazioko eta nazioarteko merkatuetan aurrera eramatea.

e) Turespañari laguntzea Espainiaren irudia eta autonomia erkidegoek prestatutako produktuak (Pirinioak eta Done Jakue Bidea, esate baterako) atzerrian sustatzeko lanetan.

f) Nafarroako informazio turistikoaren sarea koordinatzea.

g) Nafarroako turismo produktuak merkaturatzen laguntzea.

h) Turismo produktu jakin batzuetarako plan berariazkoak kudeatzea.

i) Turismoari buruzko argitalpenak eta turismoa sustatzeko gainerako materialen argitalpena koordinatzea.

j) Publizitate kanpainak eta komunikazio eta harreman publikoetako programak kudeatzea.

k) Beharrezkoak diren azterlan eta lanak egitea eskaintzaren, eskariaren eta lehia turistikoaren behaketa ekonomikoa eta estatistikoa egiteko.

l) On line marketin-programa kudeatzea, web-gunea sustatzea eta teknologia berriak erabiltzea turismoaren informazio eta sustapenaren mesederako, arlo horren eskumena duen departamentuarekin elkarlanean.

m) Barneko turismoa sustatzea.

n) Herritarrak turismoaren arloan sentsibilizatzen laguntzea.

ñ) Sektore publikoarekiko eta pribatuarekiko koordinazioa eta Nafarroako turismoaren sektorean zer esana duten gainerako agenteekiko koordinazioa sustatzea.

o) Toki entitateek baliabide turistikoak sor ditzaten laguntzea eta lan hori koordinatzea.

p) Urte anitzeko jarduketa planak egin eta kudeatzea.

q) Turismo produktuak sor daitezen sustatzea eta populazioa turismoaz sentsibiliza dadin bultzatzea.

r) Komunikaziorako teknologia berriak sektore turistikoan aplika daitezen sustatzea.

s) Seinalizazio Turistikoaren Plana diseinatu, planifikatu eta betearaztea.

t) Turismoko eta merkataritzako eskaintza garatzeko programa, Nafarroako Txikizkako Merkataritza Bultzatzeko Planaren barnekoa, burutzea.

u) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

35. artikulua. Turismoko Marketinaren eta Produktuen Garapenerako Zerbitzuaren egitura.

Turismoko Marketinaren eta Produktuen Garapenerako Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Turismoko Marketinaren Atala.

b) Turismoko Produktuen Garapenerako Atala.

36. artikulua. Turismoko Marketinaren Atalaren eginkizunak.

Turismoko Marketinaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Egin beharreko lanak atalaren menpeko bulegoen artean antolatu eta koordinatzea.

b) Nafarroari buruzko informazio turistikoaren lanak antolatzea.

c) Nafarroako turismoaren irudi korporatiboa aplikatzea.

d) Argitalpenen eta sustapenerako beste baliabide batzuen plana kontrolatzea.

e) Datu baseen eta irudien artxiboaren mantentze- eta eguneratze-lanez arduratzea.

f) On line marketin-plana kudeatzea, web-gunea sustatzea eta teknologia berriak erabiltzea turismoaren informazio eta sustapenaren mesederako, eskumena duen zuzendaritza nagusiarekin elkarlanean.

g) Barne komunikaziorako planak antolatzea turismo sektorearentzat eta bertako biztanleentzat.

h) Nafarroako turismoaren behatoki estatistiko eta ekonomikoa diseinatu eta abian jartzea.

i) Nafarroa sustatzeko gertakari, feria eta aurkezpenak diseinatu eta aurrera eramatea.

j) Publizitate plana eta komunikazio programak diseinatu eta betearaztea.

k) Harreman publikoen plana diseinatu eta betearaztea.

l) Prentsaren eta preskriptoreen aurrean aurkezteko eta girotzeko bidaiak antolatzea.

m) Turismo sektorearen merkaturatzeari laguntzeko planaren kudeaketa.

n) Turismoko eta merkataritzako marketin neurriak, Nafarroako Txikizkako Merkataritza Bultzatzeko Planaren barnekoak, burutzea.

ñ) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

37. artikulua. Turismoko Produktuen Garapenerako Atalaren eginkizunak.

Turismoko Produktuen Garapenerako Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Turismoko Produktuak Garatzeko Plana eta partzuergoek eta toki entitateek turismo produktuak sortzeko programak prestatu, kudeatu eta haien jarraipena egitea.

b) Urte anitzeko jarduketa programak prestatu, kudeatu eta haien jarraipena egitea.

c) Turismo partzuergoekin eta beste administrazio publiko batzuekin aurreko gaiei buruz egiten diren protokoloak tramitatzea.

d) Turismo unitateak garatzeko planak sustatzea.

e) Seinalizazio Turistikoaren Plana diseinatu, planifikatu eta betearaztea.

f) Egungo produktuak hobetu eta modernizatzea.

g) Produktuen Klubak sustatzea.

h) Inbertsio proiektuak kudeatzea.

i) Nafarroako Gobernuko Turismo Bulegoen sarea eta informaziorako beste gune batzuk koordinatu eta gainbegiratzea.

j) Interes turistikoko zentroen sarea kudeatzea.

k) Monumentuak eta intereseko eraikinak irekitzeko programak prestatzea eta haien jarraipena egitea.

l) Turismoko eta merkataritzako eskaintza garatzeko neurriak, Nafarroako Txikizkako Merkataritza Bultzatzeko Planaren barnekoak, burutzea.

m) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

3. atala. Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzua

38. artikulua. Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuaren eginkizunak.

Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Turismoko eta merkataritzako jarduera planifikatzea.

b) Turismoari buruzko Foru Legea eta Merkataritzari buruzko Foru Legea garatzeko araudia prestatzea.

c) Turismoaren eta merkataritzaren sektorearen jarduera sustatu eta antolatzea.

d) Turismoaren eta merkataritzaren kalitate programak sustatu eta planifikatzea.

e) Turismo Erregistroa eta Nafarroako Merkataritza-establezimenduen Zentsua kudeatzea.

f) Urte anitzeko jarduketa planak egin eta kudeatzea.

g) Departamentuari atxikitako azpiegitura turistikoak kudeatzea.

h) Komunikaziorako teknologia berriak turismoaren eta merkataritzaren sektoreetan aplika daitezen sustatzea.

i) Establezimenduetan energia berriztagarriak erabil daitezen sustatzea, eta jarduera turistikoan ingurumena zaintzeko komeni diren neurriak bultzatzea.

j) Turismoaren eta merkataritzaren sektoreetan sarbideak errazteko neurrien aplikazioa bultzatzea.

k) Turismoaren eta merkataritzaren sektoreak antolatu eta sustatzeko har litezkeen neurri edo jarduketei buruzko proposamenak egin ahal izateko azterketa eta lanak egitea.

l) Turismoaren eta merkataritzaren jarduera ikuskatu eta begiratzea eta arloko araudia betearaztea.

m) Merkataritzaren eta turismoaren jarduerari buruzko erreklamazio eta salaketak eta bidezko diren zehapen espedienteak tramitatzea.

n) Beste administrazio publiko batzuekin aurreko gaiei buruz egiten diren protokoloak hitzartzea.

ñ) Turismo eta Merkataritza arloko Prestakuntza Plana diseinatu eta gauzatzea.

o) Baimentzen diren prezioak tramitatzea.

p) Eskulangintza antolatu eta sustatzea.

q) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

39. artikulua. Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuaren egitura.

Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Turismoa eta Merkataritza Antolatzeko Atala.

b) Turismoa Sustatzeko Atala.

c) Merkataritza Sustatzeko Atala.

40. artikulua. Turismoa eta Merkataritza Antolatzeko Atalaren eginkizunak.

Turismoa eta Merkataritza Antolatzeko Zerbitzuak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Turismoari buruzko Foru Legea eta Merkataritzari buruzko Foru Legea garatzeko araudia aztertzea eta prestatzea.

b) Turismo eta merkataritza enpresa eta jardueren inskripzioa.

c) Nafarroako Turismo Erregistroa eta Nafarroako Merkataritza-establezimenduen Zentsua kudeatzea.

d) Departamentuari atxikitako azpiegitura turistikoak kudeatzea.

e) Behar diren azterketa eta lanak egitea turismoaren eta merkataritzaren sektorea antolatu eta sustatzeko har litezkeen neurri edo jarduketei buruzko proposamenak egiteko.

f) Turismoaren eta merkataritzaren jarduera ikuskatu eta begiratzea eta arloko araudia betearaztea.

g) Merkataritzaren eta turismoaren jarduerari buruzko erreklamazio eta salaketak eta bidezko diren zehapen espedienteak tramitatzea.

h) Baimentzen diren prezioak tramitatzea.

i) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak edo helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak.

41. artikulua. Turismoa Sustatzeko Atalaren eginkizunak.

Turismoa Sustatzeko Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Turismoaren sektoreko jarduerak sustatzeko laguntzak tramitatzea.

b) Kalitate turistikoaren programa sektorialak, helburukoak eta produktuenak aztertu, proposamenak egin eta ebaluatzea.

c) Turismo iraunkorra duten herrien proiektuak edo antzekoak aztertu, proposamenak egin eta ebaluatzea.

d) Urte anitzeko jarduketa planak prestatu, kudeatu eta jarraipena egitea.

e) Turismo produktuak sortzeko laguntzak tramitatu eta ebaluatzea.

f) Komunikaziorako teknologia berriak sektore turistikoan aplikatzeko sustapen programak kudeatzea.

g) Establezimenduetan energia berriztagarriak erabiltzeko sustapen programak kudeatzea eta jarduera turistikoan ingurumena zaintzeko komeni diren neurriak bultzatzea.

h) Sarbideak errazteko neurriak sektore turistikoan aplikatzeko sustapen programak kudeatzea.

i) Ematen diren laguntzen jarraipena, egiaztapena eta kontrola egitea.

j) Prestakuntza Plana diseinatu eta gauzatzea.

k) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

42. artikulua. Merkataritza Sustatzeko Atalaren eginkizunak.

Merkataritza Sustatzeko Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Merkataritzako banaketaren sektorea antolatu eta sustatzea.

b) Merkataritza Plana prestatu eta gauzatzea.

c) Merktaritzaren sektoreko jarduerak sustatzeko laguntzak tramitatzea.

d) Merkataritzari laguntzeko programen gaineko azterketak, proposamenak eta ebaluazioa egitea.

e) Urte anitzeko jarduketa planak prestatu, kudeatu eta jarraipena egitea.

f) Komunikaziorako teknologia berriak merkataritzaren sektorean aplikatzeko sustapen programak kudeatzea.

g) Sarbideak errazteko neurriak merkataritzaren sektorean aplikatzeko sustapen programak kudeatzea.

h) Ematen diren laguntzen jarraipena, egiaztapena eta kontrola egitea.

i) Prestakuntza Plana sustatzea.

j) Merkataritza elkarteak sustatzea.

k) Eskulangintza antolatu eta sustatzea.

l) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

IV. KAPITULUA. Erakunde Harremanetako Zuzendaritza Nagusia

1. atala. Eskumenen esparrua eta egitura

43. artikulua. Erakundeekiko Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparrua.

Erakundeekiko Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eskudantziak izanen ditu arlo hauetan:

a) Nafarroako Parlamentuarekin eta Foru Komunitateko, beste autonomia erkidego batzuetako, Espainiako edo nazioarteko beste erakunde batzuekin harremanak artikulatu eta sustatzea.

b) Nafarroako Foru Komunitatea ordezkatzea Espainiako eta Europako foro, batzorde, biltzar eta erakundeetan, deusetan galarazi gabe Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Gobernuko gainerako departamentuen eskumenak.

c) Kontseilarien kabineteen arteko harremanak koordinatzea.

d) Nafarroako Gobernuaren protokoloa eta zeremoniala.

e) Gobernuak beste erakunde eta entitate batzuekin eta beste erkidego batzuetako biltoki eta etxeekin dituen harremanetan segitu beharreko ildoak zehaztea.

f) Nafarroako Gobernuaren argitalpenez eta paperezko materialez arduratzea.

g) Indarra duten xedapenek Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuari ematen dizkioten gainerako eginkizunak, zuzendaritza nagusi honen esparruan.

44. artikulua. Erakunde Harremanetako Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Erakunde Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu bere egituran:

a) Nafarroako Parlamentuarekiko eta beste erakunde batzuekiko Harremanetarako Zerbitzua.

b) Erakundeen Proiekzioaren Zerbitzua.

2. atala. Nafarroako Parlamentuarekiko eta beste Erakunde batzuekiko Harremanetarako Zerbitzua

45. artikulua. Nafarroako Parlamentuarekiko eta beste Erakunde batzuekiko Harremanetarako Zerbitzuaren eginkizunak.

Nafarroako Parlamentuarekiko eta beste Erakunde batzuekiko Harremanetarako Zerbitzuak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Gobernuaren eta gainerako foru erakundeen arteko harremanbideak modernizatzea.

b) Erakundeekiko harremanei eustea helburu duten politika publikoak bultzatu, haien jarraipena egin eta gainbegiratzea.

c) Nafarroako Gobernuaren legegintza programa aztertu, jarraipena egin eta koordinatzea, fase parlamentarioan dagoenean.

d) Nafarroako Parlamentuaren eta bere menpeko erakundeen jardunari buruz aholkuak eman eta txostenak egitea, baita Nafarroako Gobernuarekiko harremanei buruz ere.

e) Administrazio Publikoen eta Nafarroako Foru Komunitateko erakundeen arteko lankidetza sustatzea interes komuneko gaietan, herritarrei zerbitzu hobea emateko.

f) Parlamentuaren jarduerekin lotutako eginkizunetan Administrazioko departamentuei lagundu, aholku eman eta haiekin kolaboratzea.

g) Departamentuei informazioa ematea erakundeekiko harremanen esparruan garatutako jarduerei buruz, harreman horiek haien eskumenen esparruari lotuta baldin badaude.

h) Nafarroako Parlamentuarekin harremanak izateko bide arinak artikulatzea, bakoitzaren eskumen-esparrua elkarrekin kudeatzeko bideak hobetzeko.

i) Nafarroako Foru Komunitatearen Arartekoari laguntzea bere eginkizunak betetzeko egin behar dituen ikerketa eta ikuskapenetan, bat eginik herritarren eskubide eta askatasun konstituzionalak hobeki babestu eta sustatzeko asmoz.

j) Herritarrek bere zerbitzura dituzten foru erakundeak hobeki ezagutzeko sustapen lana egitea.

k) Erakundeen arteko lankidetza bultzatu eta sustatzea, bai autonomia erkidegoaren barrenean, bai atzerrian.

l) Departamentuei informazioa ematea beste herrialde eta autonomia erkidego batzuetako erakundeek izandako jarduketei buruz, jarduera horiek haien eskumenen esparrukoak badira.

m) Erkidegoen etxe eta biltokiekin harremanak izatea.

n) Erakunde Harremanetako Zuzendaritza Nagusiari aholku teknikoak ematea Europar Batasuneko erakundeekin dituen harremanetan, hots, Batzordearekin eta Parlamentuarekin, Europako Kontseiluarekin, Eskualdeetako Lantaldearen osoko bilkurarekin eta antzeko beste organo batzuekin.

ñ) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 92. artikuluak aipatzen duen Hitzarmen eta Akordioen Erregistroa antolatu eta kudeatzea.

o) Nafarroako Gobernuak Europar Batasunaren gaineko Aferetarako Konferentzian dituen ordezkari instituzionalei laguntzea eta parte-hartze horren ondoriozko gaien jarraipena egitea.

p) Europako Aferetarako Estatuko Idazkaritzarekin goi mailako harremanak izatea.

q) Indarra duten legeek esleitzen dioten beste edozein eginkizun, edo Erakunde Harremanetako zuzendari nagusiak eskatzen dizkionak.

46. artikulua. Nafarroako Parlamentuarekiko eta beste Erakunde batzuekiko Harremanetarako Zerbitzuaren egitura.

Nafarroako Parlamentuarekiko eta beste Erakunde batzuekiko Harremanetarako Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Foru Erakundeekiko Harremanetarako eta Hitzarmenen Erregistrorako Atala.

b) Eskualdeen arteko Harremanetarako Atala.

c) Europako eta Nazioarteko Erakundeekiko Harremanetarako Atala.

47. artikulua. Foru Erakunde Harremanetako eta Hitzarmenen Erregistrorako Atalaren eginkizunak.

Foru Erakunde Harremanetako eta Hitzarmenen Erregistrorako Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Parlamentuaren eta Arartekoaren jardunaren jarraipena egitea, Zerbitzuak finkatzen dituen irizpideekin bat.

b) Parlamentuaren eta Arartekoaren jardueraren ondoriozko dokumentazioa eta prozedurak kudeatu eta tramitatzea.

c) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Hitzarmen eta Akordioen Erregistroa kudeatzea.

d) Herritarrendako interesgarriak diren estatistikak prestatzea, Nafarroako Parlamentuari, Foru Komunitateko Arartekoari eta beste foru erakunde batzuei buruz.

e) Nafarroako Parlamentuaren eta Foru Komunitateko Administrazioko departamentuen arteko harremanen ondoriozko espedienteak eta dokumentazioa artxibatzea eta kontrolatzea.

f) Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetarako Zerbitzuak eta beste erakunde batzuek agintzen dioten beste edozein eginkizun administratibo.

48. artikulua. Eskualdeen arteko Harremanetarako Atalaren eginkizunak.

Eskualdeen arteko Harremanetarako Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Foru Komunitatean eragina izan dezaketen beste autonomia erkidego batzuetako eta Estatuko erakunde eta instituzioen ekimen eta jarduera administratiboaren segimendua egitea.

b) Nafarroako Foru Komunitatearentzat interesgarri izan daitezkeen beste autonomia erkidego batzuetako eta Estatuko erakunde eta instituzioen jarduerari buruzko dokumentazioa bildu, artxibatu eta txostenak prestatzea.

c) Beste autonomia erkidego batzuetako erakundeekin elkarlanean aritzea bientzat interesgarriak diren gaietan, politika bateratuak jorratzeko eta interes komunak behar diren instantzietan eta foroetan batera defenditzeko.

d) Zerbitzuari aholkuak ematea eta laguntzea Erakunde Harremanetako Zuzendaritza Nagusiari estatuko eta autonomia erkidegoetako erakunde eta instituzioen arloetan laguntza teknikoa emateko dituen eginkizunetan.

e) Nafarroak Pirinioetako Lan Komunitatearen Partzuergoan parte hartzeak eta, hala dagokionean, lehendakari izateak dakartzan eginkizunen kudeaketan laguntzea.

f) Beste autonomia erkidego eta beste herrialde batzuetan dauden nafarren biltokiei sostengua eman, sustatu eta haientzako laguntzak kudeatzea.

g) Nafarroan ezarrita dauden beste autonomia erkidegoen biltoki eta etxeei laguntzeko eta elkarlanean aritzeko harremanei eustea.

h) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.

49. artikulua. Europako eta Nazioarteko Erakundeekiko Harremanetarako Atalaren eginkizunak.

Europako eta Nazioarteko Erakundeekiko Harremanetarako Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Laguntza publikoei, kexei eta zehapen prozedurei, arau eta erregelamendu teknikoei eta Solvit sareari buruzko Europar Batasuneko prozeduren gaineko kontrola, koordinazioa eta aholkularitza.

b) Kanpo Arazoetarako eta Lankidetzarako Ministerioaren organo eskudunekin bitartekari lana egin eta elkarlanean aritzea, lehenago aipatutako arloen gainean, Europako erakundeen aurrean kudeatzeko.

c) Europar Batasunaren eremu juridiko eta jurisprudentzialaren barrenean, Europako erakundeetatik datorren dokumentazioaren jarraipena eta sistematizazioa.

d) Nafarroako Gobernuaren erakunde-ordezkariei aholku teknikoak ematea, Eskualdeetako Lantaldean, Europar Batasunaren gaineko Aferetarako Konferentzian eta eskualde arteko edo nazioez gaindiko edo nazioarteko beste edozein erakunde, batzorde eta instituziotan parte hartzearekin lotutako gaietan.

e) Nafarroako Foru Komunitatearen eskumen diren arloen gaineko Europar Batasuneko zuzentarauen transposizio prozesuak sustatzea.

f) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.

3. atala. Erakundeen Proiekzioaren Zerbitzua

50. artikulua. Erakundeen Proiekzioaren Zerbitzuaren eginkizunak.

Erakundeen Proiekzioaren Zerbitzuak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Gobernuaren protokoloa eta zeremoniala.

b) Gobernuak erakundeekin, entitateekin eta pertsonekin dituen harreman sozialak.

c) (Indargabetua)

d) Nafarroaren errealitatea ezagutarazteko ekimenak antolatzea eta ohiz kanpoko ekitaldietan parte hartzea.

e) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuek euskarri inprimatuan, ikus-entzunezkoan eta digitalean egiten dituzten argitalpenen plangintza eta edizioa koordinatzea, sustatzea eta banatzea.

f) Nafarroako Gobernuari proposatzea Nafarroako Gobernuaren Argitalpenen Katalogoa jendeari saltzeko prezioak baimentzea.

g) Edizio prozesuarekin lotutako edozein alderdiri buruzko aholkuak ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuei.

h) Nafarroako Foru Komunitatea ordezkatzen duten adierazpen grafikoen identitateari buruzko arauak proposatu, garatu, aplikatu eta kontrolatzea.

i) Garrantzi berezia duten Nafarroako Gobernuaren argitalpenak sustatzeko jarduerak antolatzea, inprimatuak izan, ikus-entzunezkoak, digitalak zein euskarri berezietan eginak.

j) Nafarroako Foru Komunitatearen iragana, oraina eta etorkizuna ezagutzeko garrantzi berezia duten lanak argitaratzeko proposamenak egitea Nafarroako Gobernuari, euskarri inprimituan, ikus-entzunezkoan zein digitalean.

k) Erakunde Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak esleitzen dion beste edozein eginkizun.

51. artikulua. Erakundeen Proiekzioaren Zerbitzuaren egitura.

Erakundeen Proiekzioaren Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Protokolo Atala.

b) Argitalpen Atala.

52. artikulua. Protokolo Atalaren eginkizunak.

Protokolo Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Gobernuak, lehendakariak edo kontseilariek, edo Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuek sustatzen dituzten ekitaldi ofizialak antolatzea.

b) Gobernuko kideei laguntzea egin behar dituzten bisitetan eta bestelako jarduera ofizialetan.

c) Gobernuari, Administrazioko beste organo batzuei eta toki entitateei protokoloaren, zeremonialaren eta ekitaldi ofizialak antolatzearen gaineko aholkuak ematea.

d) Nafarroako Jauregian, hots, Gobernuaren egoitzan, egiten diren jarduerak eta bertako bisitak koordinatzea.

e) Nafarroaren Proiekzioaren Zerbitzuak esleitzen dion beste edozein eginkizun.

53. artikulua (indargabetua)

54. artikulua. Argitalpen Atalaren eginkizunak.

Argitalpen Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Gobernuaren eta haren departamentuen argitalpen inprimatu, ikus-entzunezko eta digital guztien plangintza eta edizioa koordinatzea.

b) Nafarroako Gobernuari proposatzea Nafarroako Gobernuaren Argitalpenen Katalogoa jendeari saltzeko prezioak baimentzea.

c) Nafarroako Gobernuko departamentuei edizio prozesuari buruzko aholku teknikoak ematea.

d) Nafarroako Foru Komunitatea ordezkatzen duten adierazpen grafikoen identitateari buruzko arauak proposatu, garatu, aplikatu eta kontrolatzea.

e) Nafarroako Gobernuaren Argitalpen Funtsaren obren edizio prozesuaren tramitazio administratiboa eta segimendu teknikoa.

f) Nafarroako Gobernuaren Argitalpen Funtsa gordetzea, sustatzea, argitalpenak erakundeetan eta saltokietan banatzea eta saltzea.

g) Nafarroako Gobernua ordezkatzen duten adierazpen grafikoak jasotzen dituzten paper-gauza arruntak argitaratzea.

h) Erakundeen Proiekzioaren Zerbitzuak esleitzen dion beste edozein eginkizun.

V. KAPITULUA. Komunikazio Zuzendaritza Nagusia-Nafarroako Gobernuaren Eledunaren Bulegoa

1. atala. Eskumenen esparrua eta egitura

55. artikulua. Komunikazio Zuzendaritza Nagusia-Nafarroako Gobernuaren Eledunaren Bulegoaren eskumenen esparrua.

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia-Nafarroako Gobernuaren Eledunaren Bulegoak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu arlo hauetan:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuetako politika informatiboak koordinatzea.

b) Kontseilariari Nafarroako Gobernuaren eledun lanetan laguntzea.

c) Komunikabideekiko harremanez arduratzea.

d) Ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua.

e) Nafarroako Gobernuaren agerpena Interneten, navarra.es informazio eta zerbitzuen atariaren bidez.

f) Nafarroako Gobernuaren agerpena sare sozialetan eta komunikazioaren teknologien bidezko beste bide batzuetan.

g) Herritarrentzako arreta.

h) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren tramite eta zerbitzuen katalogoa.

i) Proiektuak egitea, iritzi publikoak Nafarroako Gobernuaren jarduna ezagut dezan.

j) Nafarroako nortasuna hedatzea.

k) Erakundeen publizitatea.

l) Ordainketak agintzea.

m) Indarreko xedapenek Komunikazio Zuzendaritza Nagusia-Nafarroako Gobernuaren Eledunaren Bulegoari esleitzen dizkiotenak eta, orobat, agintzen zaizkion gainerakoak

.

56. artikulua. Komunikazio Zuzendaritza Nagusia-Nafarroako Gobernuaren Eledunaren Bulegoaren egitura.

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia-Nafarroako Gobernuaren Eledunaren Bulegoaren barrenean Komunikazio Zerbitzua dago.

2. atala. Komunikazio Zerbitzua

57. artikulua. Komunikazio Zerbitzuaren eginkizunak.

Komunikazio Zerbitzuak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Gobernuak komunikabideekin dituen harremanen arloan finkatzen den politika sustatu eta betearaztea.

b) Foru Komunitatea sustatzea.

c) Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiei eta Gobernuko kideen jardunari buruzko informazioa prestatzea eta komunikabideek eskatzen duten informazioa ematea.

d) Departamentuei informazioa ematea.

e) Herritarrentzako arreta zuzentzea.

f) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren tramite eta zerbitzuen katalogoa zuzentzea.

g) Nafarroako Gobernuak sare sozialetan dituen kontu eta profil ofizialak eta navarra.es ataria zuzentzea.

h) Informazioaren arloko lanbide-elkarteekiko harremanez arduratzea.

i) Nafarroako Foru Komunitatean ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuen prestazioarekin lotutakoak.

j) Ikus-entzunezko sektorea sustatzeko laguntzak kudeatzea.

k) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada

.

58. artikulua. Komunikazio Zerbitzuaren egitura.

Komunikazio Zerbitzuaren egituran ondoko atalak daude:

a) Prentsa Bulegoaren Atala.

b) Sustapen Atala.

c) Navarra.es Atariaren Atala.

d) Herritarren Arretarako Atala

.

59. artikulua. Prentsa Bulegoaren Atalaren eginkizunak.

Prentsa Bulegoaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Komunikabideei Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren jarduerei buruzko informazioa ematea.

b) Nafarroako Gobernuari eta departamentuei aholku teknikoak ematea komunikabideen arloan.

c) Nafarroari buruz edo Nafarroako Gobernuaren jardunari buruz idatzizko, ikus-entzunezko edo en bidezko komunikabideetan argitaratzen edo agertzen diren informazioak jaso eta antolatzea.

d) Nafarroako Gobernuaren jardunari buruzko politika informatiboaren eraginkortasuna ebaluatzea.

e) Nafarroako Gobernuari buruzko berriak zabaltzea "Navarra.es" eko Atariaren eta gizarte sareen bidez.

f) Nafarroako Jauregiko Prentsa Aretoa kudeatzea.

g) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.

60. artikulua. Sustapen Atalaren eginkizunak.

Sustapen Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Foru Komunitatearen irudia Nafarroan berean eta kanpoan sustatzeko ekintzak antolatu eta koordinatzea.

b) Foru Komunitateko Administrazioak sustatutako publizitate-espazioak kudeatu eta sustapen ekintza horietan Nafarroako Gobernuaren irudia homogeneizatzea.

c) Hitzarmen, akordio edo laguntza publikoen bidez hirugarrenek egiten dituzten sustapen ekintzetan Nafarroako Gobernuaren irudia homogeneizatzea.

d) Nafarroako Gobernuaren enpresa eta fundazio publikoek egiten dituzten sustapen ekintzetan Nafarroako Gobernuaren irudia homogeneizatzea.

e) Nafarroako Gobernuak sare sozialetan eskaintzen dituen edukiak sustatu, homogeneizatu eta gainbegiratzea.

f) Nafarroako ikus-entzunezko sektorea sustatzea, produkziorako laguntzen kudeaketa barne.

g) Nafarroako Foru Komunitatean ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuen arloko prozedurak tramitatzea, ikuskapena eta kontrola barne, bai eta Ikus-entzuleen Defentsarako Bulegoaren ardura izatea.

h) Nafarroako ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuen emaileen Erregistroa kudeatu eta mantentzea.

i) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada

.

61. artikulua. Navarra.es Atariaren Atalaren eginkizunak.

Navarra.es Atariaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (navarra.es) dauden informazioak eta zerbitzuen edukiak sustatu, homogeneizatu eta gainbegiratzea.

b) Navarra.es atarian eleaniztasuna sustatu eta bultzatzea.

c) Navarra.es atariko zuzendaritzak atarirako onesten dituen ekintza planak gauzatzea.

d) Navarra.es atariko zuzendaritzari eta atariaren sektoreetako egileei eta editoreei laguntza teknikoa ematea.

e) Komunikazio Zerbitzuko gainerako atalekin koordinatzea, navarra.es ataria edukiz hornitzeko nahiz erabilera-datuak eta herritarren interakzioari buruz jaso direnak analizatzeko.

f) Nafarroako Gobernuaren Irudien Funtsa kudeatu eta zabaltzea.

g) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.

62. artikulua. Herritarren Arretarako Atalaren eginkizunak.

Herritarren Arretarako Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Gobernuak herritarrentzako arretarako dituen zerbitzuak ematea, aurrez aurrekoak, telefonokoak nahiz telematikoak izanik, Nafarroako Gobernuaren Interneteko ataria barne.

b) Herritarrentzako arreta sare sozialen bidez kudeatzea.

c) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren tramite eta zerbitzuen katalogoa kudeatu eta sustatzea.

d) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada

.

VI. KAPITULUA (indargabetua)

VII. KAPITULUA. Idazkaritza Tekniko Nagusia

63. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren egitura.

Idazkaritza Tekniko Nagusiak honako atal hauek ditu bere egituran:

a) Araubide Juridikoaren Atala.

b) Kudeaketa Administratiboaren Atala.

c) Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atala.

64. artikulua. Araubide Juridikoaren Atalaren eginkizunak.

Araubide Juridikoaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Aginduzko txosten juridikoak egitea beharrezko duten espedienteetan, bai eta eskatzen zaion beste edozein ere.

b) Departamentuaren egintza eta xedapenen kontra jarritako administrazio errekurtsoen ebazpen proposamenak prestatzea.

c) Departamentuaren eskumeneko arau eta xedapenen proiektuak prestatzen laguntzea eta haien gaineko txostenak egitea.

d) Departamentuko organo tekniko eta administratiboei aholkularitza juridikoa ematea.

e) Departamentuko Babesletzaren menean jartzen diren fundazioekin zerikusia duten izaera juridikoko eginkizunak gauzatzea.

f) Jabetza Intelektualaren Erregistroaren kudeaketarekin zerikusia duten eginkizunak gauzatzea.

g) Departamentuari lotutako organoetako idazkaritzen eskumenak izan arren, esleitzen zaizkion eginkizunak betetzea.

h) Departamentua ukitzen duen eta Nafarroan aplikatu beharreko foru legeria, estatukoa zein Europar Batasunekoa, biltzea eta eguneratzea.

i) Arlo juridikoko funts bibliografikoak eratzea eta mantentze-lanez arduratzea.

j) Departamentuaren intereseko legedia, jurisprudentzia eta doktrina aztertu eta haien gaineko txostenak egitea.

k) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

65. artikulua. Kudeaketa Administratiboaren Atalaren eginkizunak.

Kudeaketa Administratiboaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Departamentuko zerbitzuek proposatzen dituzten espediente guztiak tramitatu eta artxibatzea eta horien kontrol administratiboa egitea.

b) Departamentuaren egitura organikoa kontrolatu eta haren jarraipena egitea.

c) Departamentuari atxikitako langileak kontrolatu eta kudeatzea.

d) Organo eskudunekin lankidetzan aritzea Departamentuaren modernizaziorako proiektuetan eta prozedurak antolatu eta koordinatzeko sistemak hobetzeko proiektuetan.

e) Agiriak konpultsatzea.

f) Agirien sarrera-irteeren erregistroa kudeatzea.

g) Jendeari argibideak ematea eta, horrekin batera, Departamentuarekin zerikusia duten inprimaki eta dokumentu guztiak eskura jartzea.

h) Atalaren jarduerei buruzko txosten eta memoriak prestatzea.

i) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak edo helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak.

66. artikulua. Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalaren eginkizunak.

Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Departamentuko aurrekontuen aurreproiektua egiten laguntzea eta lan hori koordinatzea.

b) Diru-sarrera eta gastuen aurrekontua nola garatzen den kontrolatzea, eta zerbitzuei zein erabiltzaileei aldian-aldian informazioa ematea, ezartzen den moduan.

c) Klausula ekonomikoak dituzten espedienteak tramitatzen laguntzea, eskatzen denean.

d) Aurrekontu aldaketak proposatzea kudeaketa lanak eskatzen duenean.

e) Departamentuko aurrekontua kudeatzeaz arduratzen direnentzat informazioa prestatu eta banatzea, aurrekontua egoki garatu ahal izateko jarraibide edo irizpideak ezartzeko.

f) Idazkaritza Tekniko Nagusiak eskatzen dizkion txostenak prestatzea.

g) Eskatzen zaizkion txostenak, azterlanak edo datuak prestatzea

h) Ogasun Publikoari buruzko Foru Legea departamentuari dagokionean betetzen dela begiratzea.

i) Kontu-hartzaile delegatuarekin lankidetzan aritzea.

j) Nafarroako Estatistika Institutuarekin elkarlana izatea eta, beraz, Institutuak eskatzen duen informazioa koordinatu eta prestatzea, zehazten diren estatistika plan eta programen arabera.

k) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

Lehenbiziko Xedapen Gehigarria. Eskumenak banatzeko betebehar orokorrak.

Indarra duten arauek organo bati ematen dizkioten eskumenak hierarkian menpeko diren beste organo batzuen artean banatzen ahal dira, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den xedapen orokor baten bitartez, eskumenak esleitzeko arauetan finkatutako baldintzak bete beharra galarazi gabe.

Bigarren Xedapen Gehigarria. Deskontzentrazioa.

Departamentuko zuzendari nagusien esku deskontzentratzen dira, nork bere eskumenen esparruan, kontratazioaren eta ondare-erantzukizunaren arloetan, bai eta arau-hauste arinen eta larrien zehapen-prozedura hasi eta ebazteko ere, indarreko araudian Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariari eta Nafarroako Gobernuari esleitzen zaizkien eskudantzia administratiboen titulartasuna eta erabilera.

Hirugarren Xedapen Gehigarria. Izendapenak.

1. Nafarroako Liburutegi Nagusiaren Ataleko buruaren alde egindako izendapena berretsi egiten da, baldintza beretan baina izena aldatuta, Nafarroako Liburutegiaren Ataleko buru izanen baita.

2. Sustapen Ataleko buruaren alde egindako izendapena berretsi egiten da, baldintza beretan baina izena aldatuta, Sustapenaren eta Ikus-entzunezko Bitartekoen Ataleko buru izanen baita.

3. Interneteko Atariaren eta Ikus-entzunezko Baliabideen Ataleko buruaren alde egindako izendapena berretsi egiten da, baldintza beretan baina izena aldatuta, Atariaren eta Komunikazioko Teknologien Ataleko buru izanen baita.

Laugarren Xedapen Gehigarria. Unitateen jarraipena.

Foru dekretu hau garatzeko neurriak hartu bitartean, atalak baino maila txikiagokoak diren unitate organikoek berdin jarraituko dute eta oraingo izenari eta eginkizunei eutsiko diete. Behin-behinekotasunez, egitura berriko organoei atxikiko zaizkie, orain arte izan dituzten eginkizunekin bat.

Bosgarren Xedapen Gehigarria. Organo eta unitate administratiboak.

Foru dekretu honen bidez Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko kontseilariari edo bere menpeko organoei esleitutako eginkizunei buruz indarreko beste arau batzuetan dauden aipamen guztiak foru dekretu honen bidez araututako organo eta unitateei dagozkiela ulertuko da.

Seigarren Xedapen Gehigarria. Aurrekontuen aldaketak.

Ahalmena ematen zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari foru dekretu honetan ezarritakoa betetzeko beharrezkoak diren aurrekontu aldaketak egin ditzan.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauak indargabetzea.

Xedapen hauek indarrik gabe geratzen dira:

a) 119/2011 Foru Dekretua, abuztuaren 1ekoa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

b) Foru dekretu honek ezarritakoari aurka egiten dioten maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

Azken Xedapenetan Lehena. Garatzeko ahalmenak.

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariari ahalmena eman zaio foru dekretu honetan ezarritakoa garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetan Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa