Castellano | Euskara | Français | English
FORU AGINDUA, 2000ko abuztuaren 21ekoa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana. Definitzen du zein den ohiko nekazari praktika egokia FEOGAren Berme atalak landa garapena bultzatzeko kofinantzatzen dituen zenbait laguntza jasotzeko
(2000ko 114. NAOn argitaratutako testua, irailaren 20an)
Atarikoa
Kontseiluaren (EE) 1257/1999 Erregelamenduak, 1999ko maiatzaren 17koak, zeinak arautzen baitu zer laguntza emanen zaizkion Landa Garapenari Nekazaritzaren Berme eta Orientaziorako Europako Fondotik (FEOGA), ezartzen du FEOGAren berme Atalak kofinantzatu zenbait laguntza jasotzeko, hartzaileak nekazari praktika egokiko metodoak, adiera orokorrean, erabili behar dituela, Ingurugiroa errespetatu eta landa-ingurua zaindu beharrarekin bateragarriak, nekazaritza jasangarri bat aurrera eramateko. Kasu horretan daude, adibidez, eremu behartsuetako konpentsaziozko kalte-ordainak (14.2 artikulua) eta Nekazaritzako Ingurugiroari buruzko neurriak (22 eta 23. artikuluak).
Batzordearen 1999ko uztailaren 23ko 1750/1999 (EE) Erregelamenduak (aurreko Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ematen baititu) bere 28. artikuluan definitzen du ohiko nekazari praktika egokiak direla tokian tokiko nekazari arduratsu batek erabiliko lituzkeen ustiatze teknika normalak; gaineratzen du Batasuneko estatuek definitu behar dutela beren landa garapeneko programetan zein diren praktika normal egiaztagarriak eta praktika horietan oro har bete beharreko Ingurugiro baldintzak betetzea ere sartu beharko dela.
Eremu behartsuetako konpentsaziozko kalte-ordainen laguntzak eta nekazaritzako Ingurugiro neurritarakoak pagatu ahal izateko, bada, hartarako arau batean definitu behar da zein diren Nafarroan ohiko nekazari praktika egokiak.
Hortaz, eta Nafarroako Foru Komunitatearen Gobernua eta Administrazioa Arautzeari buruzko apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36.2 b) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, agindu dut:
1. artikulua
Nafarroako ohiko nekazari praktika egokiak dira Foru Agindu honetako eranskinean zehazten direnak, FEOGA Nekazaritzaren Berme eta Orientaziorako Europako Fondoaren Berme Atalak kofinantzatu zenbait laguntza publiko eremu behartsuetarako eta nekazaritzako Ingurugiro neurrietarakoak jasotzeko.
2. artikulua
Foru Agindu honetako eranskinak aipatzen dituen ohiko nekazari praktika egokiak ezinbesteko eta aurrezko baldintza dira aurreko artikuluak aipatzen dituen laguntzak jasotzeko, FEOGAren Berme Atalak kofinantzatuak, Kontseiluaren 1999ko maiatzaren 17ko 1257/1999 Erregelamenduarekin bat.
3. artikulua
1.Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako Administrazioaren dirulaguntzak eman eta kontrolatzeko araubide orokorra arautzen duen ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legeko 21. artikuluarekin bat, osorik itzuli beharko da jasotako diru guztia, dirulaguntza ordaintzetik aurrerako berandutze interesekin Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Foru Legeko 19. artikuluak finkatzen duen zenbatekoan gehitua, frogatzen bada Foru Agindu honek aipatzen dituen ohiko nekazari praktika egokiak oro har ez direla bete.
2. Dirutza hori itzultzeko, ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legeko 3, 4 eta 5. zenbakiek agintzen dutena hartuko da aintzat.
4. artikulua
FEOGAren Berme Atalaren laguntza publiko baten hartzailea Europa-fondo horren zorduna bada, zilegi izanen da zorren konpentsazioa zuzenean aplikatzea.
Azken Xedapen Bakarra
Foru Agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean indar hartuko du.
Iruñean, bi milako abuztuaren hogeita batean.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.
ERANSKINA. Nafarroako ohiko nekazari praktika egokia
1.-HIGADURA
***************tabla******************
2.-UR, ZORU ETA AIREAREN KUTSADURA
*****************tabla************
3.-FITOSANITARIOAK EGOKI ERABILTZEA
**********************tabla**********
4.-HONDAKINAK KUDEATZEA
****************tabla************
5.-BIODIBERTSITATEA MANTENDU ETA SUSTATZEA
****************tabla***********
6.-ANIMALIEN OSASUN BABESA
**************tabla*************