Castellano | Euskara | Français | English
(Testu bateratua. Jatorrizkoa 2013ko 42. NAOn argitaratua, martxoaren 1ean. Aldaketak: 44/2014 Foru Agindua, otsailaren 21ekoa)
Atarikoa
Ekainaren 22ko 11/2012 Nafarroako Gobernuko Lehendakariaren Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko departamentuen egitura finkatu zen, horien artean Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuarena.
Uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen.
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren ekainaren 17ko 298/2010 Foru Aginduaren bitartez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezarri ziren. Gerora egitura hori aldatu egin zen, bulegoak unean uneko egitura premietara egokitzeko.
Azaroaren 25eko 447/1991, uztailaren 17ko 262/2003, irailaren 15eko 324/2003 eta otsailaren 2ko 2/2005 Foru Aginduen bidez Toki Administrazioko Departamentuan bulego maila duten administrazio unitateak berrantolatu ziren.
Gero, Toki Administrazioko kontseilariaren azaroaren 10eko 103/2009 Foru Aginduaren bidez, hiru bulego kendu ziren Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren egitura organikotik.
Beharrezkoa da, beraz, bulegoen egungo eskema Departamentu berriari eta haren egiturari egokitzea, kasu batzuetan bulego batzuk zerbitzu eta atal berriei atxikiz eta, beste batzuetan, indarra duen atxikipenari eutsiz. Hori guztia araugintzako testu berri baten barnean sartzen da, administrazio unitateen jarduketa erraztu eta administratuei nola herritarrei zehaztasuna eta segurtasun juridikoa eskaintzeko.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 24.4 artikuluak kontseilari bakoitzaren esku uzten du bere departamentuko bulegoak sortu, aldatu edo kentzeko eskumena.
Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 59. artikuluak xedatzen duenarekin bat, agindu dut:
I. KAPITULUA. Egitura orokorra
1. artikulua. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia.
Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusian bulego hauek ezartzen dira:
a) Nekazaritza Zerbitzuari atxikia: Nekazaritzako Ikerketaren, Garapenaren eta Berrikuntzaren Koordinazio Bulegoa.
b) Landareen Ekoizpen eta Osasun Atalari atxikita: Landare Osasuneko eta Ugalketarako Materialeko Bulegoa, Nekazaritzako Ekoizpen Baliabideen eta Jasangarritasunaren Bulegoa eta Mahastizaintzako Bulegoa.
c) Merkatuen Erregulazio Atalari atxikita: Merkatuen Erregulazioaren eta Berariazko Laguntzen Bulegoa.
d) Etekinetarako Laguntzen Atalari atxikita: Azaleraren araberako Zuzeneko Laguntzen Bulegoa, Nekazaritzako Ingurumen arloko eta Landa Ingurunea Hobetzeko Laguntzen Bulegoa eta Abeltzaintzarako Laguntzen Bulegoa.
e) Abere Ekoizpenaren Atalari atxikita: Abeltzaintzaren Garapenerako Bulegoa.
f) Abere Osasuneko Atalari atxikita: Epizootiologia Bulegoa.
g) Elikagaien Segurtasunaren eta Abeltzaintzako Langelen Atalari atxikita: Elikagaien Segurtasunaren Bulegoa.
h) Nekazaritzako Elikagaien Laborategiaren Atalari atxikita: Landare Biologiaren Bulegoa eta Enologia Laborategiaren Bulegoa.
i) Erakunde Ordaintzailearen Koordinaziorako Zerbitzuari atxikita: NBEUFren eta LGENFren Ordainketak Burutzeko Bulegoa.
j) Ikuskapenen Atalari atxikita: Kudeaketa eta Kontrol Sistema Integratuko Ikuskapen Bulegoa eta Baldintzen eta Kudeaketa eta Kontrol Sistema Integratutik kanpoko Ikuskapenen Bulegoa.
k) Nekazaritzako Erregistroen Atalari atxikita: Nekazaritzako Informazio Sistemen Bulegoa.
2. artikulua. Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia.
Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusian bulego hauek ezartzen dira:
a) Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari atxikita: Ingurumenaren Kontroleko Bulegoa.
b) Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalari atxikita: Obra Bulegoa eta Lurzati Berrantolamenduaren Bulegoa.
c) Herrilurren Atalari atxikita: Abeltzaintzarako Azpiegiturei Laguntzeko Bulegoa.
d) Nekazaritzako Ustiategiak eta Nekazarien Elkarteak Sustatzeko Atalari atxikita: Nekazaritzako Ustiategietan Inbertitzeko Laguntzen Bulegoa.
e) Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen eta Sustapenaren Atalari atxikita: Nekazaritzako Elikagaien Kalitate Kontrolaren Bulegoa eta Nekazaritzako Kalitateko Elikagaien Sustapenaren Bulegoa.
f) Plan eta Programen Atalari atxikita: Europar Batasuneko Programen Jarraipen Bulegoa.
3. artikulua. Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusia.
Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusian bulego hauek ezartzen dira:
a) Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari atxikita: Ingurumenaren Integrazioari Laguntzeko Bulegoa.
b) Kutsaduraren aurkako Aurreneurrien Atalari atxikita: Baimen Bulegoa eta Ingurumenaren Kontrolari Laguntzeko Bulegoa.
c) Ikuskapen, Airearen Kalitate eta Klima Aldaketaren Atalari atxikita: Kontrol Bulegoa.
d) Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalari atxikita: Ingurumenaren gaineko Eraginaren Bulegoa eta Ingurumenaren Ebaluazioari Laguntzeko Bulegoa.
e) Hondakinen Atalari atxikita: Industria Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen Bulegoa.
f) Habitaten Atalari atxikita: Kontserbaziorako Guneen Bulegoa.
g) Oihanak Kudeatzeko Atalari atxikita: Pirinioaldeko Bulegoa, Oihan Plangintzarako Bulegoa, Erdialdeko eta Erriberako Bulegoa eta Kantaurialdeko Bulegoa.
h) Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari atxikita: Biodibertsitatearen arloko Lankidetza eta Kudeaketa Bulegoa.
i) Ehiza eta Arrantza Atalari atxikita: Arrantza Kudeatu eta Animaliak Babesteko Bulegoa, Ehiza eta Arrantzaren Laguntzako Bulegoa eta Ehiza Kudeatzeko Bulegoa.
j) Ibaiertzak Lehengoratzeko eta Obra Hidraulikoetarako Atalari atxikita: Ibaietako Obren Bulegoa.
k) Ur Baliabideen Atalari atxikita: Lurzoru eta Klimatologia Bulegoa.
l) Ingurumena Zaintzeko Atalari atxikita: Baliabideen Kudeaketarako eta Laguntzarako Bulegoa.
4. artikulua. Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia.
Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusian bulego hauek ezartzen dira:
Toki Araubidearen Atalari atxikita: Laguntza Juridikoaren Bulegoa.
Toki Azpiegituren Zerbitzuari atxikita: Azpiegitura Hidrauliko Sanitarioen Bulegoa eta Hiriko Obren Bulegoa.
Kudeaketa, Plangintza eta Azterlan Atalari atxikita: Azterlan eta Proiektuen Bulegoa.
Azpiegituren arloko Lankidetza Teknikorako Atalari atxikita: Toki Azpiegituren Bulegoa.
5. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusia.
Idazkaritza Tekniko Nagusian honako bulego hauek ezartzen dira:
Langileriarako eta Herritarren Arretarako Atalari atxikita: Langileria Bulegoa eta Herritarren Arretarako Bulegoa.
Aurrekontuen Kudeaketarako Atalari atxikita: Ekonomia Aferetarako Bulegoa eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoa.
Informazioa Kudeatzeko Atalari atxikita: Informazioaren Teknologiaren Bulegoa, NBEUFren eta LGENFren Laguntzen Kudeaketa Informatikorako Bulegoa, Laguntza Mikroinformatikoaren Bulegoa eta Informazioaren Segurtasunari Laguntzeko Bulegoa.
Laguntza Teknikoaren Atalari atxikita: Zerbitzu Orokorren Bulegoa eta Estatistika Bulegoa.
5. bis artikulua. Bulegoak kentzea.
Honako bulego hauek kendu egin dira: Ustiategien eta Eskubideen Erregistroaren Bulegoa, Merkatuen Erregulaziorako Atalari atxikia zegoena, Abeltzaintzako Laborategiaren Bulegoa, Abere Osasuneko Atalari atxikia, Araubide Ekonomikoaren Bulegoa, Plangintza eta Kudeaketa Atalari atxikia, eta Laguntza Juridikoaren Bulegoa, Toki Araubidearen Atalari atxikia.
II. KAPITULUA. Bulegoen eginkizunak
1. atala. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia
6. artikulua. Nekazaritzako Ikerketaren, Garapenaren eta Berrikuntzaren Koordinazio Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Nekazaritzako ikerketa sustatu eta proiektu berriak bultzatzea.
b) Nekazaritzako I+G+Bren Jarraipen Batzordearen idazkaritza eta koordinazioa.
c) Nafarroa ordezkatzea INIAren Nekazaritzako Ikerketaren Batzorde Nazionalean.
d) Baliabide publikoak kudeatzea proiektu propioak eta Zuzendaritza Nagusiak sustatzen dituenak finantzatzeko.
e) Nekazaritza eta abeltzaintzako inbertsioak koordinatzea, Nafarroako Gobernuaren I+G+B-ko urte anitzeko planetan.
f) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Zerbitzuari esleitutakoen artean.
7. artikulua. Landare Osasuneko eta Ugalketarako Materialeko Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Foru Komunitateko programak aurrera eraman, jarraitu eta ebaluatzea, nekazaritzako ekoizpenen antolamenduaren eta sustapenaren arloan.
b) Landare ekoizpenaren arloan, Estatuko Administrazioak ezarrita dituen edota ezartzen dituen interes orokorreko programa eta jarduketak aurrera eraman, jarraitu eta ebaluatzea Nafarroan.
c) Nekazaritza ekologikoaren eta ekoizpen integratuaren esperimentazio eta zabalkundearen arloan, Foru Komunitateko programak aurrera eraman, jarraitu eta ebaluatzea.
d) Ekoizpen eta merkaturatze prozesua ikuskatzea, baita hazien eta mintegiko landareen kontrol eta ziurtapen faseak ere, Estatuko Administrazioarekin beharrezkoa den lankidetza galarazi gabe.
e) Foru Komunitatean kokaturik dauden eta hazien eta mintegiko landareen ekoizpenari eta merkaturatzeari loturiko entitateekin zerikusia duten erregistroak kudeatzea.
f) Hazien eta mintegiko landareen ekoizle eta berretzaile tituluak ematea proposatzea.
g) Hazi lote prezintatuen aurrekontrol eta kontrolondoko saiakuntzak koordinatzea, baita Nafarroan egiten diren balio agronomikoko saiakuntzak ere.
h) Zehapen espedienteak instruitu eta ebazteko lankidetza, artikulu honi dagozkion gaietan.
i) Zaintze lana, landare produkzioetarako agente kaltegarriak atzemateko, eta ukitutako eremuak mugatzea, baita agente horien aurkako prebentzioa eta borroka ere.
j) Izurri edo gaitzen baten deklarazio ofiziala proposatzea, edo eremu libre batena, Foru Komunitatearen lurraldean.
k) Estaturako interesekotzat deklaratzen ez diren landare babeserako kanpainak planifikatu, antolatu, zuzendu eta aurrera eramatea.
l) Estaturako interesekotzat deklaratzen diren kanpaina fitosanitarioak antolatu, zuzendu eta aurrera eramatea.
m) Landare ekoizpenari dagozkion xedapen fitosanitarioak betetzen ote diren zaintzea.
n) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Zerbitzuari esleitutakoen artean.
8. artikulua. Nekazaritzako Ekoizpen Baliabideen eta Jasangarritasunaren Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Nekazaritza produkzioko elikagaien segurtasun arloko araudia proposatu eta betetzen ote den zaintzea, eta horretarako ezartzen diren kontrol planak aurrera eramatea.
b) Produktu fitosanitarioak merkaturatu eta erabiltzeko kontrol planak aurrera eramatea Foru Komunitatearen lurraldean, lehen aldiz merkaturatzeko gehieneko uzta hondakinen kontrola barne.
c) Beharrezkotzat jotzen den laboreetan produktu fitosanitarioak erabiltzeko baimena proposatzea.
d) Foru Komunitatean kokaturik dauden eta produktu fitosanitarioen merkaturatze eta aplikazioari loturiko entitateetan eragina duten erregistroez arduratzea.
e) Produktu fitosanitarioen erabiltzaile txartela ematea eta produktu fitosanitarioak erabiltzen jakiteko prestakuntza ikastaroak koordinatzea.
f) Foru Komunitatean produktu fitosanitarioekin saiakuntzak egiteko eskaera aurkezten duten enpresa baimendunen saiakuntzak ikuskatu eta haien jarraipena egitea.
g) Produktu fitosanitarioak ez diren beste baliabide fitosanitario batzuen jarraipena eta kontrola.
h) Ongarri eta substratuen fabrikazioa eta erabilera kontrolatu eta jarraipena egitea.
i) Nekazaritzan egiten den arazketa lohien erabilera koordinatu, ikuskatu eta jarraipena egitea.
j) Genetikoki eraldatutako hazien erabilera koordinatu, ikuskatu eta jarraipena egitea, eta hura bestelako ekoizpen sistemekin bateragarria izateko ezartzen diren arauak bete daitezen begiratzea.
k) Nekazaritza ekologikoa, produkzio integratua eta nekazaritzako produkzio jasangarriaren beste sistema batzuk sustatu eta jarraipena egitea.
l) Zehapen espedienteak instruitu eta ebazteko lankidetza, artikulu honetan aipatzen diren gaietan.
m) Gai fitosanitarioen erabilera jasangarriari buruzko zuzentaraua Nafarroako Foru Komunitatean ezartzea.
n) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.
9. artikulua. Mahastizaintzako Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Aholku ematea mahastizainei.
b) Mahastizaintzan esperimentatzea.
c) Jakintza helaraztea mahastizainen sektoreari.
d) Mahastizaintzaren sektorea prestatzea.
e) Mahasti barietateak bildu, identifikatu eta ezaugarriak zehaztea.
f) Mahasti barietateen klonak hautatzea, produktore hautatzailearen kategorian.
g) Nafarroako mahastizaintzaren analisia teknika eta ekonomia aldetik.
h) Nafarrroako mahasti produkzioaren neurketak egitea, baita sektoreari loturiko beste txosten ofizial batzuk ere.
i) Mahastiaren izurri eta gaitzei buruz abisu emateko estazio sarea mantentzea.
j) Nekazaritza Zerbitzuak agintzen dizkion guztiak.
10. artikulua. Merkatuen Erregulazioaren eta Berariazko Laguntzen Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Fruta eta Barazki Ekoizleen Erakundeak eta Nekazaritzako Ekoizleen Elkarteak baimentzea eta laguntzak tramitatu eta kudeatzea entitate horiei.
b) Ikastetxeetan ikasleei esnea eta zenbait esneki emateko laguntzak tramitatu eta kudeatzea.
c) Erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzeko laguntzak tramitatu eta kudeatzea.
d) Ikastetxeetan fruta eta barazkiak banatzeko laguntzak tramitatu eta kudeatzea.
e) Europar Batasunak finantzatutako elikagaien doako banaketaren ingurukoak.
f) Zerealen eta arrozaren, behi-haragiaren, gurinaren eta esnekien erosketa eta esku-hartzeen ingurukoak, eta merkatuak arautzeko bestelako neurri batzuk, hala nola NBBEFaren laguntza jasotzen duten haragi-produktuak biltegiratzeko errentamendu pribatuak, biltegi unitateen errentamendu pribatuak eta abar.
g) Siloen sare oinarrizkoaren kontserbazioa eta mantentzea.
h) Nekazaritzako aseguruen kontratazioa sustatzea.
i) Hondamendi naturalen pareko baldintza klimatologikoak eragindako kalteak kudeatzea, halakorik gertatuz gero.
j) Ardoa hirugarren herrialdeetan sustatzeko planak eta horien aldaketak onestea.
k) Ardoa hirugarren herrialdeetan sustatzeko laguntzak tramitatu eta kudeatzea.
l) Mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko laguntzak tramitatu eta kudeatzea.
m) Mahastizaintzako eta ardogintzako azpiproduktuen destilaziorako laguntzak tramitatu eta kudeatzea.
n) Europar Batasuneko herrialdeetan, Espainian izan ezik, mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektorean inbertitzeko laguntzak tramitatu eta kudeatzea.
o) Mahastizaintzako eta ardogintzako produkzio deklarazioen kontrola.
p) Mahastizaintzako eta ardogintzako uztari buruzko deklarazioen kontrola.
q) Mahastizaintzako eta ardogintzako izakinei buruzko deklarazioen kontrola.
r) Legez kanpoko mahastietako produkzioen destinoari buruzko deklarazioen kontrola, mahastizaintzaren eta ardogintzaren arlokoa.
s) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.
11. artikulua. Azaleraren araberako Zuzeneko Laguntzen Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Laguntza eskaera bakarra, ordainketa bakarreko araubideko laguntzari buruzkoa, aurkeztu eta erregistratzeko prozesuak koordinatu eta ereduak prestatzea; zehazki, 73/2009 Erregelamenduaren 68. artikuluan aipatzen diren azaleren araberako berariazko laguntzena.
b) Lagapenak, erreserba nazionala eta desakoplamenduak kudeatu eta tramitatzea, Kontseiluaren irailaren 29ko 1782/2003 Erregelamenduaren arabera emandako ordainketa bakarreko eskubideetan dagokiona.
c) NPBaren Erreformaren aplikazioan 2014-2020 aldirako eman daitezkeen ordainketa eskubideak kudeatzea.
d) NBEUFk finantzatzen dituen laguntza lerro hauek kudeatzea:
I. Ordainketa bakarraren araubidea, Kontseiluaren irailaren 29ko 1782/2003 Erregelamenduari jarraituz emandako eskubideen titularrentzat.
II. Landutako azaleren araberako berariazko ordainketak.
e) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.
12. artikulua. Nekazaritzako Ingurumen arloko eta Landa Ingurunea Hobetzeko Laguntzen Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Laguntza eskaera bakarra aurkeztu eta erregistratzeko prozesuak koordinatu eta ereduak prestatzea; zehazki, eskualde behartsuetako kalte-ordainena eta LGENFren kargurako nekazaritza eta ingurumen arloko laguntzena, eta Estatuaren laguntzei dagokiena.
b) LGENFk kofinantzatzen dituen laguntza lerro hauek kudeatzea:
I. Nafarroako eskualde behartsuentzako kalte-ordainak.
II. Nekazaritza ekologikoa.
III. Abeltzaintza ekologikoa.
IV. Galtzeko zorian dauden arrazak.
V. Ingurune naturalaren zainketarekin bateragarriak diren nekazaritzako ekoizpen metodoak aplikatzea lehorreko zereal-laborantza sistema estentsiboan.
VI. Artzaintza jasangarriko metodoak aplikatzea Errege Bardean eta Urbasan eta Andian.
c) Estatuaren laguntza lerro hauek kudeatzea:
I. Plastiko biodegradagarriaren bidezko estaltze teknika sustatzeko laguntzak.
II. Hazitarako patataren laborantzan nekazaritza eta ingurumen arloko neurriak sustatzeko laguntzak.
III. Mahastietan nekazaritza eta ingurumen arloko neurriak aplikatzeko laguntzak.
IV. Emakumeak nekazaritzako gizarte segurantzan kide daitezen sustatzeko laguntzak.
d) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.
13. artikulua. Abeltzaintzarako Laguntzen Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Laguntza eskaera bakarra aurkeztu eta erregistratzeko prozesuak koordinatzea eta ereduak prestatzea; zehazki, behi ume-hazleen primarena eta laguntza osagarriarena, baita 73/2009 Erregelamenduaren 68. artikuluan abeltzaintzarako aipatzen diren berariazko laguntzena ere.
b) NBEUFk finantzatzen dituen laguntza lerro hauek kudeatzea:
I. Behi-aziendaren produktoreei lotutako ordainketak.
II. Berariazko ordainketak haragitarako eta esnetarako behi aziendaren eta ardi aziendaren sektoreetan.
c) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.
14. artikulua. Abeltzaintzaren Garapenerako Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Abeltzaintzako ustiategien eta gune zoologikoen erregistroa kudeatzea.
b) Indarra duen araudia aplikatzea abereak identifikatzeko eta haien SITRAN erregistroa (REGA, REMO, RIIA) mantendu eta eguneratzeko.
c) Esne kuota kudeatzea.
d) Esne tasa gehigarria kudeatzea.
e) Abeltzaintzako ustiategietan esnearen kalitate higienikoaren kontrola egitea.
f) Esnearen kontrola gainbegiratzea.
g) Abeltzain elkarteentzako laguntzak sustatu eta kudeatzea.
h) Abeltzaintzarako estatu laguntzak sustatu eta kudeatzea.
i) Abeltzaintza integratua sustatzea.
j) Hiltegietan kanalak sailkatzeari lotutako jarduerak kudeatzea.
k) Abeltzaintzako lehiaketa eskaerak tramitatu eta kudeatzea.
l) Abere ekoizpenaren arloan ezartzen zaizkion gainerako eginkizunak.
15. artikulua. Epizootiologia Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Abereen eta ustiategien kontrola eta zainketa, epizootiak atzemateko.
b) Osasunaren Defentsarako Elkarteak sustatzea.
c) Agente ziurtatzaileen erregistroa eta prestakuntza.
d) Abereen garraioan nahitaezkoak diren neurri zoosanitarioak kontrolatzea.
e) Abereen osasuna eta ustiategien segurtasun biologikoa garatu eta hobetu daitezen sustatzea.
f) Erakunde publikoei beharrezko informazioa ematea, abereen osasuna koordinatzeko.
g) Europar Batasunaren edota gure foru komunitatearen interesekoak deklaratutako gaixotasunak zaindu, kontrolatu eta ezabatzeko programak planifikatu, antolatu, zuzendu, gauzatu eta ebaluatzea.
h) Abeltzaintzaren saneamenduko kanpainak egiteko ezartzen diren kalte-ordainak kudeatzea.
i) Abereen osasunari buruzko programa informatikoa garatzea.
j) Abeltzaintzako Laborategiarekin koordinaturik aritzea, abere osasunerako kanpainetako analisi ofizialak egiteko eta abere osasunaren arloko gainerako determinazioak betetzeko.
k) Abere osasunaren arloan ezartzen zaizkion gainerako eginkizunak.
16. artikulua. Elikagaien Segurtasuneko Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Animaliendako botikekin lotutako establezimenduak erregistratzea.
b) Animaliendako botikak kontrolatzea.
c) Produktu zoosanitarioen banatzaileak erregistratu eta kontrolatzea.
d) Abeltzaintzaren arloan hondakinak ikertzeko plan nazionala (PENIR) garatzea.
e) Animalien Elikaduraren sektoreko establezimenduak erregistratzea.
f) Animalien Elikadura kontrolatzea.
g) Aurrekoen osagarri diren eginkizunak, edo elikaduren segurtasunari loturik agintzen zaizkionak.
17. artikulua. Landare Biologiaren Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Landareen gaitzak atzemateko analisiak egitea.
b) Departamentuko zerbitzuei eta sozietate publikoei laguntza ematea landare biologiaren arloan, batez ere determinazio analitikoak aplikatuz.
c) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.
17.bis artikulua. Enologia Laborategiaren Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Ardoei eta edari bizigarriei analisi fisiko-kimikoak egitea.
b) Mahastizaintzako eta ardogintzako produktuen analisiak egitea.
c) Analisi ofizialak bermatzeko behar diren sinestamenduak mantentzea.
d) Zerbitzuko zuzendaritzak agintzen dizkion beste egiteko batzuk. Behar izanez gero, analisien lehentasunak zuzendaritzak finkatuko ditu.
18. artikulua. NBEUFren eta LGENFren Ordainketak Burutzeko Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Funtsak eskatzeaz arduratzen den unitateari jakinaraztea zein diren epe bakoitzean burutu beharreko ordainketak.
b) Itzuli gabe dauden eta NBEUFren eta LGENFren zordunei dagozkien diru kopuruak atxikitzea, ordainketa-proposamenetan oinarriturik.
c) Ordainketarako proposatutako titularrei dagozkien atxikipenak egitea.
d) Ordainketak burutzeko behar diren dokumentazioa eta euskarri magnetikoak prestatu eta unitate egokira bidaltzea.
e) NBEUFren eta LGENFren kargura egindako ordainketen erregistro informatikoak prestatu eta Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsa deitu koordinazio erakundeari komunikatzea.
f) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Zerbitzuari esleitutakoen artean.
19. artikulua. Kudeaketa eta Kontrol Sistema Integratuko Ikuskapen Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Nekazaritzako ustiategietan bertan egin beharreko ikuskapenak eta kontrolak antolatu, koordinatu eta egitea, beharrezkoak direnak kudeaketa eta kontrol sistema integratuan oinarritutako laguntzak tramitatzeko.
b) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.
20. artikulua. Baldintzen eta Kudeaketa eta Kontrol Sistema Integratutik kanpoko Ikuskapenen Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Ikuskapen eta kontrolak antolatu, kontrolatu eta egitea, beharrezkoak direnak kudeaketa eta kontrol sistema integratuan sartu gabeko NBEUFren kargurako laguntzak tramitatzeko.
b) Baldintzazkotasunari buruzko araudia betearazteko kontrolak antolatu, koordinatu eta egitea.
c) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.
21. artikulua. Nekazaritzako Informazio Sistemen Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) NPBGISeko mantentze-lana eta hura beste erregistro publiko batzuekin koordinatzea.
b) Nekazaritzako Informazio Sistema diseinatu, mantendu eta ustiatzeko lanak koordinatzea, Nafarroako Lurraldeko Informazio Sistemaren (SITNA-NLIS) esparru orokorrean.
c) Departamentuko gainerako unitate organikoei informazio geografikoko sistemak ezartzen laguntzea.
d) Nekazaritzako natur baliabideei buruzko datu baseak garatu, mantendu eta ustiatzea.
e) Nekazaritzaren eta nekazaritzako natur baliabideen gaineko kartografia prestatu eta zabaltzea.
f) Lurzoruaren okupazioari buruzko kartografiarekin zerikusia duten lanak sustatu eta koordinatzea.
g) Laboreei eta aprobetxamenduei buruzko kartografiarekin zerikusia duten lanak sustatu eta koordinatzea.
h) Nekazaritzako natur baliabideen inbentarioan eta ebaluazioan urrutiko detekzioa erabiltzearekin zerikusia duten lan ildoak bultzatzea.
i) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.
2. atala. Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia
22. artikulua. Ingurumenaren Kontroleko Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak sustatzen dituen nekazaritzako azpiegituren arloko jarduketei loturiko Ingurumen eraginaren azterlanak tramitatu, gainbegiratu eta artxibatzea.
b) Herrilurren Atalarekin eta Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalarekin jarduerak koordinatzea, horiek nekazaritzako azpiegituren arloko jarduketen Ingurumen eraginaren adierazpenari loturiko gaietan.
c) Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiarekin harremanak koordinatzea, horiek nekazaritzako azpiegituren arloko jarduketen Ingurumen eraginaren adierazpenari loturiko gaietan.
d) Ingurumena lehengoratzeko beharrezko proiektuak tramitatu eta gainbegiratzea, baita proiektu horietan sartutako lanak zuzentzea ere.
e) Ingurumen edukia duten txostenak prestatzea eta nekazaritzako azpiegituren arloko lanetan diharduten funtzionarioen ingurumen prestakuntza lanetan inplikatzea.
f) Nekazaritzako azpiegituren arloko jarduketen ingurumen jarraipenari eta kontrolari loturik agintzen zaizkion lan guztiak egitea.
23. artikulua. Obra Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Bide eta hustubideen sareetako obretarako plan, oinarrizko proiektu eta eraikuntza proiektuak gainbegiratzea, lurzati berrantolamenduen zonetan.
b) Obrak esleitzeko espedienteak tramitatu eta artxibatzea.
c) Bide eta hustubideen sareetako obretarako eraikuntza proiektuetako obra zuzendaritza, lurzati berrantolamenduen zonetan.
d) Egindako obrei buruz aurkeztutako alegazio eta errekurtsoak aztertu eta ebazpena proposatzea.
e) Zerbitzuko zuzendariak agindurik, lurzati berrantolamenduko obrei loturiko lan guztiak egitea.
24. artikulua. Lurzati Berrantolamenduaren Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Lurzati berrantolamenduaren zona bakoitzean egiten diren lan eta jardueren aplikazioaz arduratzea, haiek hasteko foru agindua ematen denetik lursail berrien jabetza hartzen den arte.
b) Lurzati berrantolamenduaren aholku batzordearen bileretan parte hartzea.
c) Lurzati berrantolamenduaren dokumentazio ofizialarekin zerikusia duten lan guztiak, Administrazioak berak eginak edo beste enpresa batzuek edo hirugarrenek eginak, zuzendu eta gainbegiratzea.
d) Lurzati berrantolamenduaren lanak egitean aurkeztutako alegazioak aztertu eta ebaztea.
e) Lurzati berrantolamenduari loturiko erreklamazio eta errekurtsoak aztertu eta ebazpena proposatzea.
f) Zerbitzuko zuzendariak agindurik, lurzati berrantolamenduari loturiko lan guztiak egitea.
25. artikulua. Abeltzaintzarako Azpiegiturei Laguntzeko Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Abeltzaintzako azpiegiturei laguntzeko espedienteak tramitatzea, horiek toki entitateek sustatzen dituztenean Europar Batasunaren landa garapeneko programen esparruan.
b) Abeltzaintzako, nekazaritzako eta nekazaritza industriako azpiegiturei laguntzeko espedienteak tramitatzea, horiek toki entitateek sustatzen dituztenean Landa Garapen Jasangarriaren Programako esparru nazionalean.
c) Nafarroako Gobernuko departamentuek eta Estatuko Administrazio Orokorrak Landa Garapen Jasangarriaren Programan sartutako proiektu eta neurrien segimendua, kontrola eta koordinazioa.
d) Zerbitzuaren eginkizunei loturik agintzen zaizkion lan guztiak egitea.
26. artikulua. Nekazaritzako Ustiategietan Inbertitzeko Laguntzen Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Informazio eta zabalkunde ekintzak koordinatzea Nafarroako nekazaritzako ustiategietan ekoizpen egiturak sortu eta modernizatzeko eta, halaber, inbertsio programa osagarriak egiteko laguntza ematea.
b) Ustiategiak modernizatzeko, nekazari gazteen lehen instalazioetarako eta nekazaritza aldez aurretik uzteko, LGENFk kofinantzatzen dituen laguntzen espedienteak tramitatzea.
c) Nekazaritzako ustiategiak hobetu eta modernizatzeko inbertsioa bultzatzen duten estatu-laguntzen espedienteak tramitatzea.
d) Departamentuaren eta INTIA-Ureztaketa Sailaren arteko koordinazio tresnak definitu eta aplikatzea, nekazaritza interes pribatuko obretako inbertsioei laguntzeko ekintzetan, nekazaritzako azpiegiturak ezartzen diren zonetan ureztalur bihurtuta edo ureztaketa modernizatuta.
e) Aipatu laguntzen onuradunei arreta emateko jarduerak koordinatzea eskualdeko zein eremuko bulegoetan.
b) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.
27. artikulua. Nekazaritzako Elikagaien Kalitate Kontrolaren Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Nekazaritzako elikagaiak merkaturatzeko erregelamenduzko xedapenak betetzen ote diren ikuskatu, kontrolatu eta egiaztatzea, kalitatearen ikuspegitik.
b) Nahitaezko edo nahierako kalitate zeinuz bereizitako nekazaritzako elikagaiak merkaturatzeko erregelamenduzko xedapenak betetzen ote diren kontrolatu eta zaintzea.
c) Pestizidak fabrikatu, merkaturatu eta erabiltzeko erregelamenduzko xedapenak betetzen ote diren ikuskatu eta begiratzea.
d) Abereen elikaduran sartzen diren gai eta produktuen kontrola.
e) Ongarrien arloko erregelamenduzko xedapenak betetzen ote diren kontrolatzea.
f) Artikulu honek eta horrekin lotutakoek aipatzen dituzten gaietako zehapen espedienteak ireki eta ebazten laguntzea.
g) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.
28. artikulua. Nekazaritzako Kalitateko Elikagaien Sustapenaren Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Kalitate berezituko figurak (JDB, AGB eta AG) Europar Batasuneko erregistro ofizialetan inskribatzeko espedienteak tramitatzea, baita tramita litezkeen aldaketakoak ere.
b) Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioarekin eta beste autonomia erkidego batzuekin koordinatzea, kalitate berezituko figuren inguruan jarraipena egiten eta aholkuak ematen eta adierazleak lortu eta kudeatzen.
c) Kudeaketa organoei laguntzea Nafarroako kalitate berezituko figuretarako baldintza-agiriak prestatzen eta tramitatzen.
d) Laguntza teknikoa ematea kalitate berezituko figurei (JDB, AGB, AG, Nafarroako Nekazaritza Ekologikoa, Nekazaritzako Elikagaien Eskulangintza, Produkzio Integratua, eta abar), baldintza-agiriak prestatu, eguneratu eta aplikatzean, baita departamentuaren ustez bultzatu beharreko sustapen ekintzetan ere.
e) Kalitate berezituko zeinuz babestutako nekazaritzako elikagaiak, ekologikoak edo nekazaritzako elikagaien eskulagintzakoak nahiz Departamentuak interesgarritzat jotako beste ezaugarri batzuk dituztenak sustatu eta haien publizitatea egiteko laguntzak kudeatzea.
f) Nekazaritzako elikagaien eskulangintzako enpresen erregistro ofiziala kudeatzea.
g) Departamentuak erabakitzen dituen kalitate figuren kontseilu arauemaileetako kideak.
h) Nekazaritzako elikagaien ziurtapen eta kontrolerako entitateak erregistratzea eta haien baimenak tramitatzea Nafarroako Foru Komunitatean.
i) INTIArekin koordinatzea nekazaritzako kalitateko elikagaiak sustatzeko eta kalitate berezituko figurak kontrolatu eta ziurtatzeko.
j) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.
29. artikulua. Europar Batasuneko Programen Jarraipen Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Departamentuak landa garapenean aplikatzen dituen Europar Batasuneko programei jarraipena egin eta ebaluatzea, urteko exekuzioari buruzko txostenen, bi aldeko bileren (Batzordea eta Ministerioa) eta abarren bidez.
b) Departamentuaren landa garapenerako programak kudeatzen dituzten agintariei laguntza eta lankidetza ematea haien eginkizunetan, Nafarroako Foru Komunitateko Erakunde Ordaintzaileko unitateek garatzen dituzten jarduketei jarraipena eginez eta gainbegiratuz; orobat, eragiketak hautatzeko irizpideak, prozedurako eskuliburuak, kontrol planak...
c) Departamentuak landa garapenean aplikatzen dituen programetako aldaketak prestatzen eta tramitatzen parte hartzea.
d) Landa Garapeneko Batzordetik eta Europako nahiz nazioko bestelako erakundeetatik heldu diren NPBri buruzko legeak, dokumentazioa eta argibideak biltzea eta haien jarraipena egitea, baita horiek departamentuetako unitateei, sektoreari eta haren erakunde ordezkariei jakinaraztea ere.
e) Hierarkian gorago dauden organoek Europar Batasunaren landa garapeneko programei buruz agintzen dizkioten guztiak.
3. atala. Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusia
30. artikulua. Ingurumenaren Integrazioari Laguntzeko Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Zerbitzuko zuzendaritzari lagundu eta harekin elkarlanean aritzea.
b) Atal eta bulegoen lan administratiboa antolatzea.
c) Aurrekontua betearazteko egoera-orriez arduratzea.
d) Zerbitzuaren liburu eta agiriak kudeatu eta kontrolatzea.
e) Zerbitzuaren jardueren estatistika eta adierazleak prestatzea.
f) Atalak haren esku uzten dituen beste guztiak.
31. artikulua. Baimenen Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen espedienteetako txostenak, kontrola eta tramitazioa.
b) Ingurumena babesteko jarduera sailkatuei buruzko araudiaz aholku teknikoak ematea toki entitateei.
c) Industria jardueren ingurumenaren gaineko eragina deklaratzeko proposamena.
d) Diru-laguntza eta laguntzei buruzko espedienteak tramitatzea, aurreko jarduerekin zerikusia duten gaietan.
e) Atalak haren esku uzten dituen beste eginkizun guztiak.
32. artikulua. Ingurumenaren Kontrolari Laguntzeko Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Uraren kalitateari buruzko datu-baseak mantentzea.
b) Airearen kalitateari buruzko datu-baseak mantentzea.
c) Ekoizle txikien eta garraiolarien erregistroak eta hondakin sortzaile eta kudeatzaileen datu-baseak mantentzea.
d) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.
33. artikulua. Kontrol Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Industrien isurketak eta emisioak kontrolatzea.
b) Azaleko uren kalitatea kontrolatzeko sareak kudeatzea.
c) Airearen kutsadura zaindu eta kontrolatzeko sarea kudeatzea.
d) Atalak haren esku uzten dituen beste guztiak.
34. artikulua. Ingurumenaren gaineko Eraginaren Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Planak eta programak estrategikoki ebaluatzea, ingurumenari dagokionez.
b) Ingurumenaren gaineko eragina adierazteko proiektu eta proposamenak ebaluatzea, ingurumenari dagokionez.
c) Ingurumenaren gaineko ukipenak ebaluatzeko prozedurak garatzea eta haietan ezarritako neurri zuzentzaileei jarraipena egin eta kontrolatzea.
d) Atalak haren esku uzten dituen beste guztiak.
35. artikulua. Ingurumenaren Ebaluazioari Laguntzeko Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Atalari buruzko agirien sarrera-irteerak kontrolatu eta erregistratzea.
b) Ingurumenaren gaineko ukipenak aztertzeko espedienteen tramitazioak, ingurumena zaintzeko programak, ukituriko ingurumena lehengoratzeko proiektuak eta Atalaren argibide eskaerak eta kontratazioak kontrolatu eta erregistratzea.
c) Atalaren agirien artxiboa kontrolatu eta kudeatzea.
d) Atalak haren esku uzten dituen beste eginkizun guztiak.
36. artikulua. Industria Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Hondakinen kudeaketa kontrolatu eta haren jarraipena egitea.
b) Hondakinak Kudeatzeko Plan Integratuaren jarraipena egitea, ingurumenari dagokionez.
c) Hondakinak kudeatzeko sistema integratuak baimendu eta haien jarraipena egitea.
d) Lurzoru kutsatuak kontrolatu eta haien jarraipena egitea.
e) Atalak haren esku uzten dituen beste guztiak.
37. artikulua. Kontserbaziorako Guneen Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Nafarroako naturguneen sarea eta Natura 2000 sarea kudeatzen laguntzea.
b) Biodibertsitatearen kontserbaziorako interesa duten beste arlo batzuk kudeatzen laguntzea.
c) Atalak haren esku uzten dituen beste eginkizun guztiak.
38. artikulua. Baliabideen Kudeaketarako eta Laguntzarako Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Basozaintzaren funtzionamendurako behar diren ibilgailuak, baliabideak eta materialak kudeatzea.
b) Jantzien erosketak eta biltegia kudeatzea.
c) Miluzeko finka kudeatzeko langileak eta baliabideak koordinatzea.
d) Atalak haren esku uzten duen beste edozein eginkizun.
39. artikulua. Pirinioetako Eskualdeko Bulegoa.
Bere lurralde eremuan eginkizun hauek beteko ditu:
a) Mendi antolatuak ustiatu eta hobetzeko urteroko planak prestatu eta haien jarraipena egitea.
b) Mendi antolatugabeetan mozketak egiteko baimenak prestatu eta haien jarraipena egitea.
c) Oihangintzako jarduketak prestatu eta proposatzea, hala nola, oihanberritzekoak, azpiegiturak, suteei aurrea hartzekoak, etab.
d) Toki entitateek eta partikularrek proposaturiko oihangintzako jarduketen gainean txostenak ematea.
e) Oihanetako zorua ukitzen duten egintza, plan eta proiektuen gainean txostenak ematea.
e) Mendi katalogatuen jarraipena egitea.
g) Nafarroako Oihan Ondareko finkak kudeatzea.
h) Oihanak kudeatzeko planak prestatu eta haien jarraipena egitea eta Natura 2000 Sarean oihangintzaren arlorako aurreikusiriko neurrien gainean txostenak prestatzea.
i) Atalak haren esku uzten dituen beste eginkizun guztiak.
40. artikulua. Oihan Plangintzarako Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Oihanak antolatzeko proiektuak gauzatzen eta haien jarraipena egiten laguntzea.
b) Oihanetako gaixotasun eta izurriteen jarraipena eta kontrola egitea.
c) Zura eta oihanetako biomasa erabili eta sustatzearekin zerikusia duten jarduketak.
d) Oihan ziurtapenekin zerikusia duten jarduketak.
e) Oihangintzaren ikerketari eta esperimentazioari laguntzea.
f) Oihangintzaren arloan hezi eta trebatzeko jarduerak abian jartzea.
g) Atalak agintzen dion beste edozein eginkizun.
41. artikulua. Erdialdeko eta Erriberako Bulegoa.
Bere lurralde eremuan eginkizun hauek beteko ditu:
a) Mendi antolatuak ustiatu eta hobetzeko urteroko planak prestatu eta haien jarraipena egitea.
b) Mendi antolatugabeetan mozketak egiteko baimenak prestatu eta haien jarraipena egitea.
c) Oihangintzako jarduketak prestatu eta proposatzea, hala nola, oihanberritzekoak, azpiegiturak, suteei aurrea hartzekoak, etab.
d) Toki entitateek eta partikularrek proposaturiko oihangintzako jarduketen gainean txostenak ematea.
e) Oihanetako zorua ukitzen duten egintza, plan eta proiektuen gainean txostenak ematea.
e) Mendi katalogatuen jarraipena egitea.
g) Nafarroako Oihan Ondareko finkak kudeatzea.
h) Oihanak kudeatzeko planak prestatu eta haien jarraipena egitea eta Natura 2000 Sarean oihangintzaren arlorako aurreikusiriko neurrien gainean txostenak ematea.
i) Urbasa-Andiako parke naturala kudeatu eta mantentzea.
j) Atalak agintzen dion beste edozein eginkizun.
42. artikulua. Kantaurialdeko Bulegoa.
Bere lurralde eremuan eginkizun hauek beteko ditu:
a) Mendi antolatuak ustiatu eta hobetzeko urteroko planak prestatu eta haien jarraipena egitea.
b) Mendi antolatugabeetan mozketak egiteko baimenak prestatu eta haien jarraipena egitea.
c) Oihangintzako jarduketak prestatu eta proposatzea, hala nola, oihanberritzekoak, azpiegiturak, suteei aurrea hartzekoak, etab.
d) Toki entitateek eta partikularrek proposaturiko oihangintzako jarduketen gainean txostenak prestatzea.
e) Oihanetako zorua ukitzen duten egintza, plan eta proiektuen gainean txostenak prestatzea.
e) Mendi katalogatuen jarraipena egitea.
g) Nafarroako Oihan Ondareko finkak kudeatzea.
h) Oihanak kudeatzeko planak prestatu eta haien jarraipena egitea eta Natura 2000 Sarean oihangintzaren arlorako aurreikusiriko neurrien gainean txostenak prestatzea.
i) Atalak haren esku uzten dituen beste eginkizun guztiak.
43. artikulua. Biodibertsitatearen arloko Lankidetza eta Kudeaketa Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Zerbitzuaren eskumenekin loturiko laguntzen araubideak prestatzea, eta horien ondoriozko espedienteak kudeatzea.
b) Europar Batasuneko programen jarraipena egitea, Zerbitzuak kudeatzen dituen neurriak biltzen badituzte.
c) Nafarroako abelbideen sarea babestu, errekuperatu eta kudeatzea.
d) Zerbitzuak agintzen dizkion gainerako eginkizunak.
44. artikulua. Arrantza Kudeatu eta Animaliak Babesteko Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Arrantza debekatzeko aginduen proposamenak prestatzea.
b) Arrain populazioen jarraipena egitea.
c) Arrantzako beste jarduerak kudeatzea.
d) Basa faunako espezieak osasunari dagokionez kontrolatzea.
e) Animaliak Babesteko 7/1994 Foru Legearen ondoriozko jarduketak tramitatzea.
f) Atalak haren esku uzten dituen beste guztiak.
45. artikulua. Ehiza eta Arrantzarako Laguntzako Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Ehizari eta arrantzari buruzko agirien sarrerak kontrolatu eta erregistratzea.
b) Ehiza barruti eta ehiza antolatzeko planetako erregistro, artxibo eta datu-basea eguneratu eta mantentzea.
c) Ehiza eta arrantzako aholku batzordeei buruzko agiriak artxibatu eta erregistratzea.
d) Atalak haren esku uzten dituen beste eginkizun guztiak.
46. artikulua. Ehiza Kudeatzeko Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Ehiza espezieen populazioen jarraipena egitea.
b) Ehiza debekatzeko aginduen proposamenak prestatzea.
c) Ehiza barrutiak eta ehiza antolatzeko planak tramitatu eta haien jarraipena egitea.
d) Ehiztarien azterketa egitea.
e) Ehizarako animaliek eginiko kalteari aurrea hartzeko jarduketak tramitatzea.
f) Ehizako beste jarduerak kudeatzea.
g) Atalak haren esku uzten dituen beste eginkizun guztiak.
47. artikulua. Ibaietako Obren Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Ibai bazterrak lehengoratzeko proiektuak kontrolatzea, bai ubide nagusietan bai uraldietan gainezkabiderako balia daitezkeen ubide berrietan ere.
b) Nafarroako Foru Komunitatean ura bideratzeko lanak eta ibaiak babestekoak kontrolatzea.
c) Atalak haren esku uzten dituen beste eginkizun guztiak.
48. artikulua. Lurzoru eta Klimatologia Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Agroklimatologiari, edafologiari eta, oro har, Nafarroako nekazaritzako natur baliabideen inbentarioari eta ebaluazioari buruzko azterlanak egitea. Klimaren eta lurzoruaren gaineko datu bankuak mantendu eta kudeatzea.
b) Meteorologia eta klimatologia arloko jarraipena eta garapena. Estatuko Meteorologia Agentziarekiko harremanak. Beste departamentu batzuekin koordinatzea meteorologiarekin eta klimatologiako informazioarekin zerikusia duten jarduketetan, eta Nafarroako Meteorologia Sarea sustatu eta mantentzea.
c) Lurzoruak nekazaritzaren ondoriozko degradazio prozesuetatik (higadura, gazitzea eta beste batzuk) babesteko azterlanak egitea.
d) Nekazaritzako natur baliabideen arloan aholku ematea Nafarroako Gobernuko departamentuei eta Departamentuak zehaztuko dituen entitate eta erakunde publikoei, eta haiekin elkarlanean aritzea.
e) Nafarroako Nekazaritza Arro Esperimentalen Sarea sustatu, mantendu eta kudeatzea, nekazaritzak eragindako higadura eta kutsadura ikertzeko.
f) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.
4. atala. Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia
49. artikulua. Laguntza Juridikoaren Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Txostenak egitea toki entitateen espedienteei buruz.
b) Toki-tributuetan onetsitako hobari fiskalen konpentsazio ekonomikoa eskatzeko espedienteak kudeatzea.
c) Desjabetze espedienteak kudeatzea.
d) Kudeaketa Batzordeak eratzeko espedienteak kudeatzea.
e) Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpenen betearazpen subsiodiariorako prozedurak kudeatzea.
f) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.
50. artikulua. Azpiegitura Hidrauliko Sanitarioen Bulegoa.
a) Toki entitateen obrak kudeatu eta proiektuak aztertzea.
b) Obra exekuzioaren jarraipen teknikoa.
c) Txosten eta proposamen tekniko administratiboak prestatzea.
d) Inbertsio planak prestatzeko lankidetza.
e) Aholkularitza teknikoa toki entitateei, Departamentuak kudeatutako obrei loturiko inbertsioen eremuan.
f) Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, Kudeaketa, Plangintza eta Azterlan Ataleko burutzak esleitzen dion beste edozein eginkizun.
51. artikulua. Hiriko Obren Bulegoa.
a) Toki entitateen obrak kudeatu eta proiektuak aztertzea.
b) Obra exekuzioaren jarraipen teknikoa.
c) Txosten eta proposamen tekniko administratiboak prestatzea.
d) Inbertsio planak prestatzeko lankidetza.
e) Aholkularitza teknikoa toki entitateei, Departamentuak kudeatutako obrei loturiko inbertsioen eremuan.
f) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.
52. artikulua. Azterlan eta Proiektu Bulegoa.
a) Uraren goi hornidurarako plan zuzentzaileari loturiko obra eta espedienteak aztertu eta jarraipena egitea, inbertsio planen eremuan.
b) Toki azpiegituren plangintzan eta plan zuzentzaileak prestatzen parte hartzea.
c) Uraren goi horniduraren plan zuzentzailea eguneratu eta mekanizatzea.
d) Ur murrizketengatik toki entitateei ematen zaizkien laguntzen programa kudeatzea.
e) Toki entitateen obrak kudeatu eta proiektuak aztertzea.
f) Obra exekuzioaren jarraipen teknikoa.
g) Txosten eta proposamen tekniko administratiboak prestatzea.
h) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.
53. artikulua. Toki Azpiegituren Bulegoa.
a) Gpi/Sap sistemaren taula estandarrak eta orokorrak administratzea, espedienteen karga automatikoa prestatzea.
b) Gpi/Sap sistemari erantsitako word dokumentuen sorrera automatikoa parametrizatzea (dokumentu ereduak, txantiloiak eta aldagaiak).
c) Querien definizioa Gpi/Sap sistemaren informazio ez estandarra lortzeko eta beste ingurune batzuetara migratzeko.
d) Azpiegitura planen informazio erantsia eta estatistika sortzea.
e) Zerbitzuaren azken erabiltzaileei aholku ematea, Gpi/Sap sistemako tresnen erabilerari buruz.
f) Azpiegitura planetako hautaketa adierazleak kalkulatzea (DIG, RI, CSP) eta planak lehenesteko zerikusia duten funtzionalitateak garatzea.
g) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.
5. atala. Idazkaritza Tekniko Nagusia
54. artikulua. Langileria Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Departamentuari atxikitako langileei buruzko gaiak tramitatzea.
b) Departamentuko prestakuntza plana prestatu eta abian jartzea.
b) Departamentuko langileek egindako prestakuntza ekintzen kontrola.
c) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.
55. artikulua. Herritarren Arretarako Bulegoa:
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Departamentuko Erregistro Orokorraz arduratzea eta erregistro osagarriak koordinatzea.
b) Departamentuko informazio orokorraren telefonoaz arduratzea, baita informazio orokorraren postontziaz ere.
c) Departamentuko eskualdeko eta arloko bulegoekiko harremanak koordinatzea.
d) Ziurtagiri digitalak baimentzea.
e) Dokumentazioa konpultsatzea.
f) Erregistroko eta informazioko adierazleak prestatzea.
g) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.
56. artikulua. Ekonomia Aferetarako Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Departamentuko Kontabilitate Zentroa kudeatzea.
b) Departamentuen diru-sarrera eta gastuen espedienteak kontabilizatzea.
c) Justifikatu beharreko funts libratuak kudeatu, jarraipena egin eta justifikatzea.
d) Departamentuko zuzendaritza nagusiekin elkarlanean aritzea aurrekontua betearazteko arloan.
e) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.
57. artikulua. Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoa.
a) Departamentuan dagoen informazio ekonomikoa ustiatzea.
b) Aurrekontuen kudeaketaren eta betearazpenaren jarraipena eta kontrola eta, aldian behin, haien gaineko txostenak egitea.
c) Zordunak kudeatu eta diru-sarrerak kontrolatzea.
d) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.
58. artikulua. Informazioaren Teknologiaren Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Departamentuko Informazio Sistema Integratuan dagoen informazioa tratatu, prestatu eta kudeatzea.
b) Departamentuko informazio sistemen inguruko baliabideak koordinatzea.
c) Departamentuak behar dituen eta bulego honi agindutako aplikazio informatikoak sustatu eta gainbegiratzea.
d) NBEUFren eta LGENFren laguntzen kudeaketa informatikorako euskarri diren aplikazioei lotutako proiektuak kudeatzea.
e) NBEUFren eta LGENFren laguntzen ordainketari lotutako prozesu informatikoak garatu eta mantentzea.
f) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.
59. artikulua. NBEUFren eta LGENFren Laguntzen Kudeaketa Informatikorako Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Ordainketa prozesuen aurretik, NBEUFren eta LGENFren laguntzak kudeatzeko behar diren aplikazioen inguruko lanak kudeatu eta gainbegiratzea: diseinua, garapen informatikoa, saiakuntzak, abian jartzea, dokumentazioa, ekoizpenera igarotzea, mantentzea eta eguneratzea.
b) NBEUFren eta LGENFren laguntzak kudeatzeko behar diren informatikako prozesu guztien dokumentazioa eguneratzea eta funtzionalitateak kontrolatzea.
c) Informazioaren Teknologiaren Bulegoarekin lan egitea Nafarroako Foru Komunitateko NBEUFren eta LGENFren laguntzen kudeaketari lotutako prozesu informatikoak koordinatzeko zereginetan.
d) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.
60. artikulua. Laguntza Mikroinformatikoaren Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Sistemen euskarria Departamentuaren ingurune mikroinformatikoetan.
b) Barneko eta kanpoko giza baliabideak koordinatzea Departamentuko laguntza eta mantentze-lan mikroinformatikoen arloan.
c) Eskuratu beharrekoen zerrenda egitea, eta organo eskudunen aurrean kudeaketa lanak egitea, Departamentuaren tresneria informatikoa egokitu eta mantentzeko behar direnak eskuratzeko.
d) Gorabeherak kudeatzeko arloan, Departamentuko informazio sistemen segurtasunerako beharrezkotzat jotzen diren neurriak nola betetzen diren berrikustea.
e) Departamentuko ekipamendu mikroinformatikoaren inbentarioa eguneratuta izatea.
f) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.
61. artikulua. Informazioaren Segurtasunari laguntzeko Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Informazioaren segurtasunaren arloan beharrezko diren neurriak ezarri eta haien jarraipena egitea, hori guztia Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusiarekin elkarlanean, informazio sistemak eta aplikazio informatikoak eratu eta ezartzeko, auditoretzarako eta kontrolerako, informazioaren segurtasunari dagokionez, departamentukoak edo korporatiboak izan.
b) Web orria eta Ezagutzaren Ataria kudeatzea: edizioa, edukiak eguneratzea, baimenak eta Departamentuko unitate organikoen lan metodoak hobetu eta integratzeko zereginak.
c) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.
62. artikulua. Zerbitzu Orokorren Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Departamentuaren instalazioen mantentze-lan osoa, prebentiboa eta zuzentzailea.
b) Segurtasunerako eta laneko arriskuei aurrea hartzeko neurrien ezarpena eta jarraipena.
c) Departamentuari atxikitako higiezin eta finketako beharrei erantzutea.
d) Departamentuaren bulegoetarako materialen hornidura kudeatu eta kontrolatzea.
e) Eraikinen mantentze-lanari eta erosketei buruzko fakturak kontrolatzea.
f) Posta zerbitzuaz arduratzea.
g) Erreprografia zerbitzua.
h) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.
63. artikulua. Estatistika Bulegoa.
Eginkizun hauek izanen ditu:
a) Estatistikak eskuratu, prestatu eta koordinatzea Departamentuaren eskumeneko gaietan, baita beste estatistika organo batzuekin batera aritzeko akordioetatik datozen eragiketa estatistikoak ere.
b) Departamentuko estatistiken eta horien ondoriozko analisien zabalkundea sustatzea.
c) Laguntza teknikoa ematea estatistikako gaietan Departamentuko beste unitate batzuei.
d) Segitzen diren politiken ondorioei buruzko analisi orokor eta partzialak egitea.
e) Azterlan teknikoak eta ekonomikoak egitea jarduera arloen arabera, edo gai eta proiektu jakin batzuen gainean.
f) RICAN sarea (Nafarroako nekazaritzako kontabilitatearen informazio sarea) ezarri, zuzendu eta ikuskatzea.
g) Nekazaritzako ustiategien eta produkzio sistemen karakterizazio tekniko ekonomikoaren analisia egitea.
h) Nafarroako nekazaritza sektorearekin zerikusia duten argitalpenak sustatu eta egitea.
i) Departamentuaren liburu funtsak kudeatzea bertako liburutegiaren bidez.
j) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Atalari esleitutakoen artean.
Lehen Xedapen Gehigarria. Izendapenak.
Berretsi edo finkatu egiten dira, sortu ziren baldintza beretan, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuaren eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuaren egitura organikoan izanik, foru agindu honetan ezarritako egitura organikoan izen bera duten bulegoetako buruen izendapenak. Horiez gainera, baita honako bulegoburu hauen izendapenak ere: Landare Ekoizpenaren bulegoburuarena, Nekazaritzako Ekoizpen Baliabideen eta Jasangarritasunaren bulegoburua izanen baita; Landare Osasuneko bulegoburuarena, Landare Osasuneko eta Ugalketa Materialeko bulegoburua izanen baita; FBEEendako Laguntzen bulegoburuarena, Merkatuen Erregulazioko Laguntza Sektorialen bulegoburua izanen baita; Ikuskapen bulegoburuarena, SIGCeko Ikuskapenen bulegoburua izanen baita; Sistema Horizontalen eta Baldintzazkotasunaren bulegoburuarena, Baldintzen eta SIGCetik kanpoko Ikuskapenen bulegoburua izanen baita; Kontrol eta Iruzurren bulegoburuarena, Nekazaritzako Elikagaien Kalitate Kontrolaren bulegoburua izanen baita; Nekazaritzako Gaiak Merkaturatzeko bulegoburuarena, Nekazaritzako Kalitateko Elikagaien Sustapenen bulegoburua izanen baita; Leader Kudeaketa bulegoburuarena, Europar Batasuneko Programen Jarraipenaren bulegoburua izanen baita; Nekazaritzako Estatistikaren eta Azterlanen bulegoburuarena, Estatistika bulegoburua izanen baita; Erdialdeko eta Iruñerriko bulegoburuarena, Erdialdeko eta Erriberako bulegoburua izanen baita; eta Laguntzak Kudeatzeko bulegoburuarena, Biodibertsitatearen arloko Lankidetza eta Kudeaketa bulegoburua izanen baita.
Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Indargabetutako arauak.
Indarrik gabe gelditzen dira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren ekainaren 17ko 298/2010 Foru Agindua, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoak ezarri zituena, eta Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiari dagokionez, Toki Administrazioko kontseilariaren azaroaren 25eko 447/1991 Foru Agindua, uztailaren 17ko 262/2003 Foru Agindua, irailaren 15eko 324/2003 Foru Agindua eta otsailaren 2ko 2/2005 Foru Agindua, baita Toki Administrazioko kontseilariaren azaroaren 10eko 103/2009 Foru Agindua ere, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren egitura organikoa ezarri zuena bulegoen mailan.
Azken Xedapen Bakarra. Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.