Castellano | Euskara | Français | English
72/2010 FORU AGINDUA, otsailaren 18koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, "Nekazaritza ustiategiak modernizatzeko" eta "Nezakari gazteak beren gain hasteko" laguntzei buruzko arauak ezartzen dituena, Nafarroako Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren barruan
(2010eko 29. NAOn argitaratutako testua, martxoaren 5ean)
Atarikoa
Nafarroako Foru Komunitateak, bere foru araubideari esker, eskumen osoa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorraren arabera, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluak ezartzen duenez.
Lege organiko horren 56.1.a) artikuluan xedatutakoaren arabera, jarduera ekonomiko orokorraren oinarriekin eta haren antolaketarekin bat, Nafarroaren barruan jarduera ekonomikoa planifikatu eta garapen ekonomikoa sustatzeko eskumen esklusiboa Nafarroako Foru Komunitateari dagokio.
Eskumen horien barruan nekazaritza ustiategiak modernizatu eta nekazari gazteak beren gain hasteko sustapena egitea dago.
Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (FEADER) bitartez kudeatzen diren landa garapenerako laguntzei buruzko Kontseiluaren irailaren 20ko 1698/2005 (EE) Erregelamenduak neurri batzuk ezartzen ditu nekazaritza ustiategiak modernitzatzeko eta nekazari gazteak beren gain hasteko.
2007-2013 aldirako Nafarroako Landa Garapenerako programak neurri horiek jaso ditu, eta horiek zehazterakoan Nafarroako Nekazaritzarako Plan Estrategikoko jarraibideak hartu dira kontuan, gehienbat honako helburu estrategiko hauek: "Ustiategien egokitzapena eta birmoldaketa sustatzea" (I-1), "Ekoizteko baldintzak hobetzea, Nafarroako produktuak merkatuetan hobeki kokatzeko" (II-1) eta "Sektorearen ingurumen iraunkortasuna hobetzea"(III-1).
Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak martxoaren 27an emandako 83/2007 Foru Aginduaren bidez, nekazaritza ustiategiak modernizatzeko eta nezakari gazteak beren gain hasteko laguntzei buruzko arauak ezarri ziren, Landa Garapenerako 2007-2013 urteetarako Programaren barruan. Foru agindu hori honako arauei jarraikiz prestatu zen: Europar Batasuneko arau aplikagarriak, Landa Garapenerako Esparru Nazionalaren proiektuan jasotako oinarrizko irizpideak eta Nafarroako Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren proiektua.
2009ko ekitaldian, komenigarritzat jo zen funtsezko aldaketak egitea laguntza horiei buruzko foru araudian, batez ere irismena handitzeari dagokionez, interesdunak bere ustiategian zuzeneko exekuzioko nekazaritzako interes pribatuko obretan egiten dituen inbertsioak integratuz, inbertsio moduluak eguneratuz eta kudeaketa prozedurak hobetuz.
Gaur egungo ingurune sozioekonomikoan eta, batez ere, Nafarroako Ubidearen azpiegiturari lotutako obren eboluzioari dagokionez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak uste du beharrezkoa dela aipatu 75/2009 Foru Agindua hiru esparrutan aldatzea:
a) Nekazaritzako azpiegituretan jarduteko dekretua duten eremuetan ureztatze sistema eraginkorrak instalatzeko inbertsioak dinamizatu, bizkortu eta erraztea.
b) Inbertsio batzuk mugatzea, tokiko produkzio soberakindunaren ondoriozko arazoei aurrea hartzeko.
c) Prozedurazko alderdi batzuk argitzea, araudiko testuaren interpretazioaren onerako.
Lehen atalari dagokionez, inbertsioak bukatzeko epea luzatu nahi da, ustiategiek beste urte bat izan dezaten lehorreko lurrak ureztatze lur bihurtzeko; halaber, baldintza tekniko batzuk edo neurrien baldintza batzuk kendu nahi dira, gaur egungo baldintzek zailtasunak sortzen baitituzte ureztaketako sistema eraginkorrenak ezartzerakoan.
Aldatu beharreko bigarren alderdiari dagokionez, komenigarria da behin-behinekoz kentzea inbertsio batzuetarako ematen den laguntza, produkzio soberakindunak eragindako arazoei eta epe laburreko merkataritza arazoei aurrea hartzeko edo azpisektore baliokideetan laguntza estrategiak asimilatzeko.
Azkenik, inbertsioei eta onuradunari buruzko betebehar eta baldintzetan aldaketak eta zehaztapenak egin dira, bai eta laguntzak onartu eta ordaintzeko prozeduretan ere.
Aldaketa kopuru handi samarra eginen denez argitasun eta segurtasun juridiko handiago baten alde, komenigarritzat jotzen da, bai izaten ahal diren onuradunentzat bai kudeaketa unitateentzat, laguntza hauek arautuko dituzten arau berriak onestea eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak otsailaren 26an emandako 75/2009 Foru Agindua indargabetzea.
Foru agindu hau urriaren 2ko 67/2006 Foru Dekretuaren azken xedapenetako bigarrenaren babesean eman da. Dekretu horretan, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsa-FEAGAren eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa-FEADERren bidez finantzatzen diren gastuak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen dituen erakundea onetsi eta horren antolamendua eta funtzionamendua ezarri zen. Dekretuaren azken xedapenetako bigarrenak baimena eman zion Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariari, bere eskumenen barruan, behar diren xedapen guztiak emateko foru dekretua garatu eta betearazteko, bereziki, nekazaritzarako Europako funtsekin osorik edo hein batean finantzatzen diren diru-laguntzei buruzko arauak ezartzeko.
Foru agindu honen bidez arautzen diren neurriei Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak otsailaren 8an emandako 30/2007 Foru Agindua aplikatu behar zaie. Agindu horren bidez Landa Garapeneko Nekazaritzako Europako Funtsak (FEADER) kofinantzatzen dituen landa garapenerako laguntzak tramitatzeko prozedura ezarri zen.
Nafarroako Gobernuak 2007ko martxoaren 26an eta urriaren 22an hartutako Erabakien bidez banakako ebaluazioko araubideko laguntzak baimendu zituen "Nekazari gazteak beren gain hasteko" eta "Nekazaritza ustiategiak modernizatzeko" neurriak, hurrenez hurren.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, agindu dut;
I. KAPITULUA. Xedea
1. artikulua. Xedea.
Foru agindu honen xedea da Nafarroako nekazaritza ustiategiak modernizatzeko eta nekazari gazteak beren gain hasteko laguntzei buruzko arauak ezartzea, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidez (FEADER) landa garapenerako laguntzak emateari buruzko irailaren 20ko 1698/2005 (EE) Erregelamenduaren 22. ea 26. artikuluen esparruan.
III. KAPITULUA. Nekazaritza ustiategiak modernizatzeko inbertsioak
2. artikulua. Onuradunek bete beharreko baldintzak.
1. Nekazaritza ustiategiak modernizatzeko inbertsioen onuradun izateko hurrengo baldintzak bete beharko dira:
a) Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribatuta dagoen nekazaritzako ustiategi baten titularra izatea.
b) Bere ustiapenerako inbertsio plan bat aurkeztea, epe ertain eta luzeko enpresa plan baten esparruan, foru agindu honen 8. artikuluan ezarritakoarekin bat.
c) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak eduki behar ditu.
2. Pertsona fisiko onuradunek adinez nagusi izan beharko dute. Emantzipazioa adinez nagusi izatearen baliokide da.
3. Entitate onuradunek nortasun juridikoa izan beharko dute, jaraunspen-komunitateak izan ezik, gutxienez ere sei urtez ez zatitzeko ituna dagoenean. Betiere, Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroari buruzko Foru Legearen testu bategineko 12. artikuluan xedatu bezala osaturiko nekazaritza sozietate zibilak izaten ahalko dira onuradun. Testu bategina uztailaren 2ko 150/2002 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.
3. artikulua. Ustiategien betebeharrak.
1. Modernizatzeko laguntzak betebehar hauek betetzen dituzten nekazaritza ustiategiei emanen zaizkie:
a) Bideragarritasun ekonomikoa aurreikusiriko inbertsio planaren bidez frogatzea, azterlan tekniko-ekonomiko egokian oinarrituta.
b) Kasuan kasuko inbertsioari dagozkion Europar Batasuneko arauak betetzea.
c) Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribaturik egotea.
2. Nekazaritza ustiategiak modernizatzeko laguntzak emateko, titular beraren ustiategi bakar bat hartuko da aintzakotzat, haren lurraldea Nafarroako Foru Komunitatearen barruan eremu geografiko desberdinetan badago ere.
3. Neurri honetan nekazaritzako lan unitateak kontuan hartzen ahalko dira, bai hasierakoak bai inbertsioak gauzatu ondoren sortutakoak. Ondorio horietarako, eta Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan dagoen informazioarekin ezin badira zehaztu esleitutako nekazaritzako lan unitateak, Nekazaritzako Elikagai Industrien eta Nekazaritzako Ustiategien Zerbitzuko teknikariek ezarriko dituzte jarduera edo ustiategi horri aplikatu beharreko nekazaritzako lan unitateak, Nafarroako Foru Komunitatean nekazaritzako lan unitateak ezartzen dituen Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariaren uztailaren 6ko 220/2007 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat.
4. artikulua. Onuradunen konpromiso eta betebeharrak.
1. Modernizatzeko laguntzen onuradunek konpromiso eta betebehar hauek izanen dituzte:
a) Laguntza ematen duen ebazpenean adierazten den epean inbertsio plana burutzea, justifikatutako arrazoiengatik eman daitezkeen luzapenak ukatu gabe.
b) Ustiategiari eta onuradunari dagokienez, laguntza emateko oinarri gisa hartu diren betebehar, konpromiso eta baldintzei gutxienez ere bost urtez eustea, laguntza ematen duen ebazpenaren datatik hasita. Ondorio horietarako, diruz laguntzen ahal diren inbertsioak errentan hartutako finketan edo orubetan egiten direnean, edo finka horiek erabiltzeko eskubidea dagoenean, errentamendu edo aprobetxamendu edo erabiltze kontratua zazpi urtekoa izanen da gutxienez.
c) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan frogatzea, ezarritako moduan eta epeetan, hartutako funtsak diru-laguntza jasotzeko oinarri izan zen helbururako erabili direla, eta hartutako funtsak aplikatzeko egindako gastuak ere frogatzea.
d) Laguntza ongi eman dela eta konpromisoei eutsi zaiela egiaztatzeko behar diren kontrolak onartzea.
e) Ustiategiko teknika, ekonomia, lan eta gizarte arloetako kontuei buruz behar diren argibideak ematea, baita neurri horren esparruan hartutako laguntzei buruz ere, haren jarraipena eta ebaluazioa bideratzeko adierazleak prestatzeko.
f) Helburu bereko beste diru-laguntza publiko batzuk eskatu eta/edo jaso izanaren berri ematea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari.
g) Hartutako laguntzaren kobrantza kontabilitatean edo erregistro liburuan jasotzea, indarreko arauen arabera horrelako liburuak izatera behartuta baldin badago.
h) 50.000 eurotik gorako kostu osoa gainditzen duten inbertsioak dakartzaten ekintzetarako, onuradunak azalpen plaka bat paratu beharko du.
Plaka horretan proiektu edo eragiketaren azalpena agertuko da, horren %25 hartuko duena, gutxienez. Gainera, Europako bandera agertuko da, 1974/2006 (EE) Erregelamenduaren VI. eranskineko 4. puntuan ezarritako arau grafikoekin bat, eta, harekin batera, irakurgarri hau: "Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa: Europak landa eremuetan inbertitzen du".
2. Modernizatzeko laguntzen eskaera aurkezteak esan nahi du foru agindu honetan ezarritako konpromisoak onartzen direla.
5. artikulua. Diru-laguntzen xede izan daitezkeen inbertsioak.
1. Modernizatzeko laguntzen xede diren inbertsioak Nafarroan gauzatu beharko dira.
2. Inbertsioek nekazaritza ustiategiaren errendimendu orokorra hobetu beharko dute eta Europar Batasuneko arauak eta berariazko arauak edo ustiategi motaren arabera ezartzen ahal direnak bete. Horretarako, helburu hauetariko bat edo gehiago lortzeko erabiliko dira:
a) Ekoizpenaren kostuak gutxitzeko.
b) Ekoizpena bidezkoak diren teknika agronomikoen bidez hobetu, berbideratu eta dibertsifikatzeko.
c) Ekoizpenaren kalitatea handitzeko.
d) Ingurumena eta abereen higienea eta ongizatea babestu eta hobetzeko.
e) Uraren eta energiaren erabileran eraginkortasuna hobetzeko.
f) Orotariko hondakinak birziklatzen laguntzeko.
g) Nekazaritza jardueren dibertsifikazioa bultzatzeko, bioenergia sortzeari buruzkoak barne, baldin eta sortutako bioenergia ustiategian bertan erabiltzen bada eta merkaturatzen ez bada.
h) Ustiategien titularren bizi kalitatea hobetzeko.
i) Laneko arriskuei aurrea hartzeko.
3. Inbertsio hauek izaten ahalko dira diru-laguntzen xede:
a) Lurrak erostea, foru agindu honetako 6.1 artikuluan aipatzen diren balditzetan.
b) Ondasun higiezinak eraiki eta erostea.
c) Instalazioak, ustiategian berean kontsumituriko bioenergiak sortu eta/edo aprobetxatzekoak barne, makineria eta bestelako ekipamenduak, informatikoak barne.
d) Ibilgetu ez-materiala; halakotzat jotzen dira aplikazio informatikoak.
e) Labore iraunkorrak ezartzea, merkatuaren antolaketa komunei buruzko Europar Batasuneko araudiarekin bat datozenak.
f) Proiektuaren, aholkularitzaren, obra zuzendaritzaren eta bideragarritasun ikerlanen gastuak, diru-laguntzaren xede izan daitekeen inbertsioaren %12 arte.
4. Inbertsioak Europar Batasuneko arauak betetzeko egiten badira, Europar Batasuneko arau berriak betetzeko egiten diren inbertsioak bakarrik izaten ahalko dira laguntzen onuradun. Kasu horretan, foru agindu honen ondorioetarako, nekazariek graziazko aldia izanen dute arau horiek betetzeko. Epe hori gehienez ere 36 hilabetekoa izanen da, arau horiek nekazaritza ustiategirako nahitaezko bihurtzen direnetik hasita.
Beren gain hasteko laguntza hartzen duten nekazari gazteak izanez gero, Europar Batasuneko arauetara egokitzeko inbertsioetarako emanen zaie laguntza, baldin eta inbertsio horietan instalazioaren enpresa planean nekazaritza jarduerak garatzeko ageri badira. Arauetara egokitzeko graziazko aldia 36 hilabetekoa izanen da gehienez, instalazioaren datatik hasita.
5. Diruz laguntzen ahalko dira abeltzaintzako eraikin eta instalazioak onura publikoko arrazoi higieniko-sanitarioengatik edo ingurumenekoengatik herrigunetik ateratzeko inbertsioak, bai eta baldintza higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak, abereen ongizatea eta abeltegietako lan segurtasuna hobetzeko egiten diren inbertsioak ere, betiere Europar Batasuneko araudiaren ondoriozko mugak errespetatuz. Kasu horietan, utzitako eraikinen zenbatekoa kenduko da inbertsiotik. Tasatzaile independente batek ezarriko du haien balioa.
6. Diruz laguntzen ahalko dira nekazaritzako interes pribatuko lurzatietan presio bidezko ureztatze sareetan egiten diren inbertsioak, ureztaketa lurrak eraldatu eta gaurkotzeko nekazaritzako azpiegituren jarduketa eremuetan egiten direnak, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badira:
a) Lurzatiko instalazioen diseinuak jarduketa eremurako oro har ezarritako baldintza teknikoen araberakoa izan behar du.
b) Ura aplikatzeko sistemak berbera izan behar du ureztatze unitate guztirako edo nekazaritzako azpiegituretan jarduteari buruzko foru dekretuan ezarritako oinarrizko ureztatze azalerarako edo handiagorako.
c) Laguntza eskaerak interes orokorreko obrak bukatzen diren egunetik hasita hiru urte bukatu baino lehen aurkeztu behar dira.
Data hori, 1/2002 Foru Legearen 69. eta 70. artikuluekin bat, honela zehaztuko da:
i) Ureztaketa lur bihurtzeko baldin bada, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak ureztaketa abian jartzearen deklarazioa egiten dueneko data hartuko da kontuan.
ii) Ureztaketa lurra modernizatzeko baldin bada, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak obrak jasotzen ditueneko data hartuko da kontuan.
Edonola ere, nekazaritzako interes pribatuko obrak bukatzeko data 39 hilabetekoa izanen da gehienez, interes orokorreko obrak bukatzen diren egunetik zenbatuta.
Salbuespen gisa, interes orokorreko obrak bukatu eta hiru urte igarota ere eskaerak onartzen ahalko dira, egoera hauetako bat izaten baldin bada:
i) Titulartasun aldaketa baten xede izan diren lurzatiak izatea, finka mugakideak gehitzen badira eta dagoeneko baden ureztaketa unitate baten azalera osatu edo handitzen bada edo ureztaketa unitate berri bat eratzen bada, hori guztia Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 14/2002 Foru Legearen 51. eta 52. artikuluetan jasotakoarekin bat, ureztaketa unitateen araubideari dagokionez.
ii) Aurreikusitako edo benetako hirigintza kalifikazioa aipatu epea igaro ondoren aldatu duen lurzatia izatea, eskaera aurkezteko unean lurzatiaren ekipamendua ahalbidetuko duten legezko egoerak eta aukera teknikoak eman daitezen, aipatutako ureztaketa unitatearen araubidean sartzeko.
Salbuespen izaera duten eskaera hauek egiteko hiru urteko epea izanen da, titulartasunaren edo hirigintza kalifikazioaren aldaketa egunetik zenbatuta, eta hiru hilabete gehiago obrak bukatu arte.
7. Edonola ere, laguntzaren xede izanen diren inbertsioak, baita diru-laguntzarik jasoko ez duten inbertsio osagarriak ere, 6.3 artikuluaren ondorioetarako kontuan hartzen ahal direnak, ez dira hasi behar eskaera aurkezteko data baino lehen. Baldintza hori ez zaie aplikatuko artikulu beraren ) idatz-zatian ageri diren kontzeptuei.
6. artikulua. Laguntzen muga orokorrak.
1. Inbertsio hauek ezin izanen dira diru-laguntzen xede izan:
a) Lurrak erostea, nekazaritza azpiegituretan interes orokorreko jarduketen esparruan ustiapeneko oinarrizko azalerak eratzen direnean izan ezik, betebehar hauek betetzen badira:
-Erosketa eginen da eskualdeko nekazaritza azpiegituretan jarduteko foru dekretuaren ondoren, eta ez da aplikatuko foru agindu honetan inbertsioaren hasierako data ezartzen duen 5.7 artikuluan xedaturikoa.
-Eskualdeko nekazaritza azpiegituretan jarduteko foru dekretua argitaratu baino lehen ustiapeneko oinarrizko azaleraren gutxieneko mugatik beherako eremu baten titularra izan izana.
-Lurzati berrantolamenduko oinarriak onetsi baino lehen ustiapeneko oinarrizko azaleraren gutxieneko mugatik gorako eremu baten titularra izatea.
Kontzeptu honengatik diruz laguntzen ahal den inbertsioaren zenbatekoa diruz laguntzen ahal diren inbertsio guztien %10 izanen da.
b) Ekoizteko eskubideak erostea.
c) Besterik gabe ordezteko eta makinak eta bigarren eskuko ekipoak erosteko inbertsioak.
d) Ustiategiko beste instalazioetatik bereizita dauden biltegiak eraiki edo erostea, baita hurrengo elementuekin batera edo ondoan daudenak ere:
-Urte bateko edo urte anitzeko laboreen lurzatiak.
-Ureztaketa etxolak, erantsiko eraikinekin edo gabe.
karratu baino gutxiagoko etxola edo biltegi sakabanatuak, jarduteko edo irekitzeko lizentziarik gabekoak.
-Artegiak, bordak, itxiturak eta baliokideak, jarduteko eta/edo irekitzeko lizentziarik gabekoak.
Onuradunak, lanbide nagusia nekazaritza duten nekazariak edo 10.4.b) artikuluan aipatzen diren nortasun juridikoko entitateak izanez gero, muga horretatik salbuetsirik egonen dira, poligono edo eremu mugaturiko biltegiak badira, aplikatzekoa den hirigintza legeriaren eta indarra duen toki planeamenduaren arabera.
Betiere, biltegiak nekazaritzako lan unitate bakoitzeko gehienez ere karratuko azaleran izaten ahalko dira diru-laguntzen xede, muga karratukoa dela. Ondoriozko nekazaritzako lan unitateak inbertsio planak egin ondoren aplikatuko dira.
e) Eginak dauden ondasun higiezinak zaindu, mantendu eta konpontzeko inbertsioak soilik, edo eskaeraren aurreko 10 urteko epearen barruan diruz lagundu diren ondasun higiezinen eskuratzeari dagozkionak.
f) Inbertsioak nekazaritzako elikagaien eraldaketari, aisiari, turismoari edo eskulangintzari bideratutako jardueretan.
g) Ustiategiko bertako laneskuaren gastuak eta bestelako zerbitzuenak edo gauzazko ekarpenenak.
h) Ezkontideen edo lehen edo bigarren mailako ahaideen arteko eskualdatzeak, eskualdatzeko prozedura edo era edozein delarik ere.
i) Europar Batasuneko merkatu antolaketen esparruan laguntzak hartzen ahal dituzten inbertsioak, mahastizaintza eta barazkigintza eta frutagintza sektoreetako eta ezti, tabako, olio eta mahaiko olibaren sektoreetako inbertsioak izan ezik, horietan 7. artikuluan xedaturikoa errespetatzen duten inbertsioei emanen baitzaie laguntza.
j) Ekoizpena merkatuaren antolakunde komunek ezarritako murrizketen edo mugen gainetik handitzeko inbertsioak.
k) Modernizatu edo ureztaketa lur bihurtu beharreko nekazaritza azpiegituretarako interes orokorreko jarduketa eremu batean sarturik egon diren finketako ureztaketa instalazioak, hamabost urte pasa arte, interes orokorreko obrak bukatzen direnetik hasita, berotegiak izan ezik, eta laguntzak 5. artikuluko 6.c) idatz-zatian adierazitako epe eta baldintzetan eskatzen direnean.
l) Ureztatzeko instalazioen inbertsioaren zatia, 5. artikuluko 6. idatz-zatian ezarritako baldintzak bete arren, Nekazaritza Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 55. artikuluan, " finantziazioarekin ekipatu beharreko gehieneko azalera", aurreikusitako mugak gainditzen dituztenak.
Horri dagokionez, nortasun juridikoa duten entitateen kasuan, finantziazioarekin ekipatu beharreko gehieneko azalera zehazterakoan, bazkide bakoitzeko, familia ustiategiaren lehentasunezko izaera ezagutu behar denean, eta justifikatzea ezinezkoa denean, ez-lehentasunezko baldintza ezarriko da entitate hori osatzen duten bazkide guztientzat.
m) Onuradunen inbertsio edo partaidetza finantzarioak, kide direneko Ureztatzaile Elkarteak sustatutako interes orokorreko obretan. Gainera, inbertsio horiek ez dira kontuan hartuko inbertsioaren zenbateko osoan makinen eta biltegien partaidetza portzentajea kalkulatzeko oinarri gisa.
2. Inbertsio planean nekazaritzako makinen erosketa eta/edo ustiategiko instalazioetatik bereizitako biltegiena (aurreko ataleko d) letraren salbuespenean aipatuak) sartzen denean, bi kontzeptu horien inbertsio zatiak plan horretako inbertsio guztiaren %50a gainditzen badu, finantziaziorik gabe geldituko da.
3. Inbertsioko ondasun berak ezin izanen ditu batera jaso neurri honetan aurreikusitako laguntzak eta "nekazari gazteak beren gain hasteko" laguntzak, laguntzetarako ezarritako mugak ez gainditu arren.
4. Edonola ere, laguntza jaso ahal izateko, gutxieneko inbertsioa 5.000 eurokoa izanen da.
7. artikulua. Nekazaritza eta abeltzaintza sektoreen mugak.
1. Nekazaritza sektorean ez dira laguntzen xede:
a) Urteko landareetan eta haien landaketetan eginiko inbertsioak.
b) Bi hektareatatik beherako lurzatietan urte anitzeko laboreen landaketetan eginiko inbertsioak. Ez da muga hau aplikatuko baldin eta elkarren ondoko lurzatiak badira, mugakideak, eta laborantzako unitate mekanizagarria izatea eragozten duen egitura-elementurik ez badute, betiere denen artean bi hektareatatik gorako landatzeko azalera baldin badute.
Muga horietatik kanpo daude, halaber, zainzuri sailetan egiten diren inbertsioak, bai eta beste lurzati batzuetatik bereizita dauden lurzatietako landaketetan egiten diren inbertsioak ere; lurzati batzuk eta besteak bereizita egonen dira bide azpiegiturengatik, azpiegitura hidraulikoengatik, eraikuntzengatik edo eraikinengatik, hain zuzen ere laborantzako unitate mekanizagarri handiagoei atxikitzea eragozten dutenengatik.
c) Mahasti eta olibondo landareak eta landaketak.
d) Fruitu eta barazki fresko eta eraldatuen sektoreko merkatuaren antolaketa komunari dagozkion laguntza araubideen aplikazio esparruan sartzen diren inbertsioak. Hala ere, nekazaritza ustiategien titularrek bakarka egin eta finantzaturiko inbertsioak diru-laguntzen xede izaten ahalko dira, fruitu eta barazki ekoizleen elkarte bateko kide badira.
e) Ardogintza eta mahastizaintza sektoreko merkatuaren antolaketa komunaren esparruan mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko onetsiriko planean sarturiko inbertsioak.
f) Tabako, ezti eta mahiko olio eta olibaren sektoreetan eginiko inbertsioak, ekoizle elkarteek sustatuak, merkatuaren kasuan kasuko elkarte komunen esparruan ematen den laguntza hartzen ahal dutenak, hala bada.
g) Berdinketen ondoriozko gastuak, birfintze lana besterik egiten ez bada.
2. Abeltzaintza sektorean ez dira laguntzen xede:
a) Abereak erostea.
b) Esnearen eta esnekien sektoreko tasa osagarriari buruzko erregelamentazioaren arabera zehazturiko erreferentziako kopurua gainditzen duten inbertsioak, salbu eta aldez aurretik erreferentziako kopuru osagarri bat lortu bada.
c) Ustiategiaren beraren ziklo itxietakoak ez diren gizendegi mota orotan eta abereak hazteko edo aurrerakoen hazkuntzarako instalazio mota orotan eginiko inbertsioak.
Salbuespen horretatik kanpo gelditzen dira eraikinak nahitaez lekualdatzeko edo eginak dauden instalazioetan baldintza higieniko-sanitarioak, ingurumenekoak, abereen ongizatea edo laneko osasuna hobetzeko egiten diren inbertsioak. Edonola ere, ez dute ekoizpen ahalmena handitzea ekarri behar.
d) Zerri ekoizpen intentsibora bideratutako inbertsioak. Ez da halakotzat joko zerramen ustiategian berean zikloa ixtea, zerramak proportzioan gutxitzen badira. Horretarako, hazkuntzarako zerramendako postu bat gizendu beharreko 6,5 zerriko izanen da.
e) Ustiategietan eginiko inbertsioak, haien haragitarako behi aziendaren karga azienda larriko bi unitate baino gehiagokoa bada bazka hektareako edo ekoizpen gutxiko bazka aprobetxamenduko eta uztondoetako azaleren ekoizpen baliokideko, eta abere horiek elikatzeko erabiltzen badira.
Abere kargari dagokionez, ustiategi mota honetan, azienda larriko unitateak eta bazka azalerak kalkulatzeko, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak otsailaren 12an emandako 32/2007 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezartzen diren baliokidetzak hartuko dira kontuan. Agindu horretan Nafarroako eskualde menditsuendako eta eskualde behartsuendako kalte-ordainak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezarri zen.
Salbuespen horretatik kanpo gelditzen dira, eginak dauden instalazioetan baldintza higieniko-sanitarioak, ingurumenekoak, abereen ongizatea eta laneko osasuna hobetzeko inbertsioak. Edonola ere, ez dute ekoizpen ahalmena handitzea ekarri behar.
f) Arrautzak eta hegazti haragia lurzoruaren menpe ez dagoen araubide intentsiboan ekoizteko inbertsioak.
Salbuespen horretatik kanpo gelditzen dira:
-Eginak dauden instalazioetan baldintza higieniko-sanitarioak, ingurumenekoak, abereen ongizatea edo laneko osasuna hobetzeko inbertsioak; kasu horretan, ezin izanen dute ekoizpen ahalmena handitu.
-Bestelako hegazti aprobetxamenduetarako inbertsioak, haragia edo arrautzak ekoizteko ez badira.
-Hegazti palmipedoen sektorean "foie-grasa" ekoizteko egiten diren inbertsioak, edozein ekoizpen fasetan, hazte garaitik gizentze garairaino eta bukaeraraino.
8. artikulua. Enpresa plana eta inbertsioa plana.
1. Enpresa plana nekazaritza ustiategia aztertzen duen dokumentua da, hasierako egoeratik abiaturik, negozio ideia bat identifikatu, azaldu eta aztertzen duena, haren bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta finantzarioa aztertzen duena eta proiektua eta berariaz inbertsio plana abian jartzeko behar diren prozedura eta estrategiak garatzen dituena.
2. Enpresa planak honako hau bildu beharko du:
a) Ustiategiaren abiapuntuko egoeraren azalpena, datu hauek barne, besteak beste:
-Ustiategiaren identifikazioa, kokalekua eta ekoizpenari buruzko orientazioa.
-Nortasun fisiko edo juridikoa, titulartasuna eta, bidezkoa bada, titularren zerrenda eta sozietatearen kapitaleko partaidetza azaltzea.
-Ustiategiari atxikiriko laneskuaren zerrenda sailkatu eta zenbatua: familiarena, soldata bidezkoa, finkoa, aldi baterakoa, gizonezkoa, emakumezkoa eta abar.
-Azalera eta batez besteko errendimenduak ekoizpen jarduera bakoitzean.
-Abelburuak, espezieen arabera, eta, hala denean, batez besteko errendimenduak.
-Jarduera bakoitzaren ekoizpen gordina.
-Ekoizpen jarduera bakoitzaren gastuak eta ustiategi osoaren gastu finkoak.
b) Ustiategiaren definizio estrategikoa, epe ertain eta luzerako (5-10 urtera) eta gauzatu nahi diren eta inbertsio plana justifikatu eta/edo osatzen duten neurri eta ekintzen zerrenda.
3. Enpresa planarekin batera inbertsio plan bat aurkeztuko da, gutxienez ere atal hauek izanen dituena:
a) Aurreikusiriko inbertsioen zerrenda baloratua, foru agindu honen 5. artikuluko helburuetakoren bat izanen duena xede.
b) Egin asmo diren inbertsioen azterketa, ikuspuntu tekniko, ekonomiko eta finantzariotik, eta haren eta abiapuntuko ustiategiaren arteko koherentziarena.
c) Ustiategiko bukaerako egoeraren azalpena, abiapuntuko parametroen aipamen konparatiboa barne, eta azterlan ekonomikoa, azken emaitza hori lortzen ahal dela adierazten duena, ustiategiaren errendimendu orokorra hobetu eta haren bideragarritasuna bermatzen dituena. Bideragarritasunaren azterlan ekonomiko honetarako IV. eranskinean ("Ustiategiaren bideragarritasunaren diagnosirako fitxak") ezarritako fitxak erabiliko dira.
d) Hala denean, hondakinak desagerrarazteko, ingurumena ez kutsatzeko eta paisaia errespetatzeko baldintza tekniko-sanitarioak bermatuko dituzten neurrien azalpena.
e) Inbertsio planaren iraupena. Haien izaeraren eta fase bakoitza burutzeko aurreikuspenaren araberakoa izanen da.
4. Inbertsio planak sektorea berrantolatzeko programetan sarturiko eraldaketa eta hobekuntzak biltzen dituenean, programa sektorial bakoitzean ezarririko irizpide tekniko eta ekonomikoetara egokitu beharko du.
9. artikulua. Inbertsio kolektiboak.
1. Partekatzen ahal diren inbertsio kolektiboak, azpiegiturez edo egiturazko osagaiez hornitzekoak, nekazaritza ustiategi batzuk ukitzen ahal badituzte, ustiategi haien inbertsio planetan sartzen ahalko dira, banan-banan, bidezko den proportzioan, inbertsio hari buruz eskuraturiko konpromisoen arabera. Hori dena ustiategiek bat egiteko helburuaren konpromisoa beharrezkoa izan gabe.
2. Inbertsio kolektibo partekatu batean diharduen ustiategi bateko inbertsio plana bakarrik hobekuntza horretarako izaten ahalko da edo ustiategiko bereko bestelako inbertsio esklusiboak izaten ahalko ditu.
3. Inbertsio kolektiboaren zatian, onuradun bakoitzak bereizirik aurkeztu beharko du bere espedientea, eta horietan guztietan agertu beharko dute inbertsio kolektibo horretako titular guztien identifikazioak (onuradunak izan edo ez), bakoitzaren partaidetza ekonomikoak eta inbertsio osoaren bestelako oinarrizko datu teknikoek.
10. artikulua. Laguntzen mota eta zenbatekoa.
1. Nekazaritza ustiategiak modernizatzeko laguntzak kapitaleko zuzeneko diru-laguntzak izanen dira.
2. Laguntzak diruz laguntzen ahal den inbertsioaren bolumenaren muga hauen arabera zehaztuko dira:
a) Espediente bakoitzerako inbertsioaren gehieneko bolumena: 200.000 euro arte nekazaritzako lan unitateko, gehienez ere 10 unitate ustiategi bakoitzean. Muga horiek inbertsio plana burutu ondorengo ustiategiaren egoerari aplikatuko zaizkio.
b) Gainera, muga hauek aplikatuko dira: 2.000.000 euro/espediente eta 4.000.000 euro/ustiategi 2007-2013 programazioaldi osorako.
3. Laguntzen zenbatekoa gehieneko portzentaje hauek aplikatuz zehaztuko da:
a) Diru-laguntzaren xede den inbertsioaren bolumenaren portzentajean adieraziriko laguntzaren zenbateko osoa gehienez ere %40koa izanen da, eta eremu menditsu eta behartsuetan, gehienez ere %50ekoa.
b) Nekazari gazteek, beren gain hastearekin batera edo hasi eta hurrengo bost urteetan inbertsio plan bat aurkezten badute, %50eko laguntza lortzen ahalko dute gehienez eta %60koa eremu menditsu eta behartsuetan. Horretarako, bost urteko epe hori, onuradunaren hurrengo izaerarekin bat zenbatuko da:
-Lehenbizikoz instalatzeko laguntzak jaso baditu: laguntza horien azkeneko ordainketa egiten den unetik.
-Lehenbizikoz instalatzeko laguntzak jaso ez baditu: nekazarien Gizarte Segurantzan alta ematen denetik.
4. Artikulu honen 5. idatz-zatian ezarritakoak ez diren inbertsioetarako, laguntza portzentajeak diruz laguntzen ahal den inbertsioaren %5eko laguntzaren gutxieneko oinarritik abiatuta ezartzen dira, eta oinarri hori metatuz joaten ahalko da, inguruabar hauek gertatzen direnean:
a) Nekazari gazteek eginiko inbertsioak, beren gain hastearekin batera edo hurrengo bost urteetan, inbertsio plana aurkezten badute, inbertsioaren ondoren ogibide nagusi nekazaritza izaten jarraitzen badute edo ogibide nagusi hori hartzen badute: %20. Nagusiki nekazari bihurtzen ez badira: %10.
Hurrengo b) atalean aipatzen diren pertsona juridikoen kasuan, gazteek kapital sozialean duten partaidetzaren eta ogibide nagusia nekazaritza izatearen arabera dagokien proportzioan aplikatuko dira aipatu diren portzentajeak.
b) Onuraduna ogibide nagusia nekazaritza duen pertsona bat bada edo pertsona juridiko bat, zeinean gutxienez ere bazkideen %50ek duten nekazaritza ogibide nagusi, eta sozietatearen kapitalean duten partaidetza gutxienez ere %50ekoa bada, edo kooperatibak edo nekazaritzarako eraldaketa sozietateak badira, zeinetan gobernu organoetako kideen %50ek baino gehiagok nekazaritza duten ogibide nagusi: %30.
c) Eremu menditsuetako ustiategietan egiten diren inbertsioak, eremu horretan bizi izan den eta ogibide nagusia nekazaritza duen nekazari batek egiten baditu, edo aurreko b) atalean ageri diren pertsona juridikoek, sozietatearen helbidea eremu horretan badute: %10.
d) Eremu menditsuetako ustiategietan egiten diren inbertsioak, ogibide nagusia nekazaritza izan arren eremu horretan bizi ez den nekazari batek egiten baditu, edo aurreko b) atalean ageri diren pertsona juridikoetako batek, bizilekua eremu horretan ez badu, edo eremu horretan bizi arren ogibide nagusia nekazaritza ez duen pertsona fisiko batek: %5.
e) Eremu behartsuetako inbertsioak, eremu horretan edo eremu menditsuan bizi diren pertsona fisiko edo juridikoek (aurreko b) ataletakoek) egin badituzte: %5.
f) Europar Batasunaren Intereseko Lekuak erabili eta kudeatzeko planen esparruan aurreikusi eta eginiko inbertsioak: %2.
g) Kalitatea kudeatzeko sistemen eta/edo ingurumena kudeatzeko sistemen ziurtagiriak (ISO motakoak) dituzten ustiategiak, edo BRC, IFS, Eurepgap, Globalgap protokoloak: %2.
h) Lurrak hainbaten artean lantzeko atalak osatzen dituzten nekazari kooperatibek eginiko inbertsioak, I. eranskinean aipatzen diren betebeharrak betetzen dituztenak: %5.
i) Lurrak hainbaten artean lantzen dituzten sozietateek eginiko inbertsioak, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 44. eta 45. artikuluetan ezarritako betebeharrak betetzen dituztenak: %2.
5. Nekazaritako interes pribatuko lurzatietan ureztaketa jartzeko inbertsioen kasuan, lursailak ureztalur bihurtu edo ureztaketa modernizatzeko nekazaritzako azpiegituretan esku hartzeko eremuetan, laguntza portzentajeak ezarriko dira eremu arruntetan diruz laguntzen ahal den inbertsioaren balioaren %25eko gutxieneko laguntza oinarri hartuta, eta %35ekoa eskualde behartsu eta mendialdekoetan. Gutxieneko oinarri hori modu metakorrean gehitzen ahalko da, hurrengoarekin bat:
a) %5 gehikuntza onuradunek hurrengo bi konpromisoak hartzen badituzte:
-Nafarroako Ureztalurrak, S.A.ren Ureztatzaileari Aholku Emateko Zerbitzuak ematen dituen ikastaroetara joatea. Ikastaro hori urtebete baino lehenago bukatu beharko da, nekazaritzako interes pribatuko obretako inbertsioak bukatzearen ziurtatze datatik zenbatuta.
-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak Nafarroako Ureztalurrak, S.A.ren Ureztatzaileari Aholku Emateko Zerbitzuaren bidez ezarritako ur-kontsumoko jarraibideak betetzea, nekazaritzako nteres pribatuko obretako inbertsioak bukatzearen ziurtagiria eman eta hurrengo urteko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra doan epean.
b) %5eko gehikuntza, onuradunak nekazaritzako ustiategien elkarteak direnean edo nortasun juridikoa duten elkarte entitateak, beren xedea, bi kasuetan, lurrak elkarren artean ustiatzea bada eta baldintza hauek betetzen badituzte:
-Elkarlanean ustiatzeko gutxieneko azalerak, guztira, ustiapenaren oinarrizko azaleraren gehieneko muga gainditzea (jarduketa onesten duen foru dekretuak eremurako ezarria). Ondorio horietarako, zenbatuko dira, bakarrik, entitate onuradunak eremu horretan dituen ureztaketa azalerak edo ureztaketa unitatearen edo unitateen ekipamendua egiten deneko ureztaketa sektorean dituenak.
-Erabakiak hartzen dituzten organoetan ordezkarien gehiengoa ogibide nagusia nekazaritza duten nekazarien esku egotea.
-Ustiategiko bazkide batek edo batzuk zuzenean eta pertsonalki parte hartzea ustiategiko lanean.
-Elkarteak eskatzen den gutxieneko iraupena izatea, hau da, hamabost urtekoa.
-Sozietatearen egoitza Nafarroan izatea.
-Estatutuetan agerraraziko da azaleraren %70 gutxienez modalitate hauetako baten edo batzuen arabera landuko dela: entitateak zuzenean, kooperatiben arteko akordioen bitartez, errentamenduen bidez edo ogibide nagusia nekazaritza duten nekazariekin sinatutako beste kontratu mota batzuen bidez (bazkideek lehentasuna izanik).
Dena dela, onuraduna nekazaritzako kooperatiba bat baldin bada eta, gainera, I. eranskineko baldintzak betetzen baditu, %10 gehituko da.
c) %10 gehituko da artikulu honen 4.b) idatz-zatian ezarritako baldintzak betetzen dituzten onuradunak, ogibide nagusia nekazaritza duten pertsona fisikoak, edo pertsona juridikoak badira.
d) %10 gehituko da onuraduna nekazari gaztea denean, artikulu honen 3.b) idatz-zatian ezarritakoarekin bat.
e) Edonola ere, nekazaritzako interes pribatuko lurzatietan ureztaketa jartzeko inbertsioetarako laguntzek, ureztaketa lurrak eraldatu edo modernizatzeko nekazaritzako azpiegituren jarduketa eremuetan, hurrengo mugak izanen dituzte:
i) Inbertsioaren balioaren %55 eskualde behartsu eta mendialdekoetan eta %45 gainerako eremuetan, 1/2002 Foru Legearen 74. artikuluarekin bat.
ii) finantziazioarekin ekipatu beharreko gehieneko azalerei, foru agindu honen 6. artikuluko 1.l) idatz-zatian adieraziak.
6. Espediente batean artikulu honen 2. idatz-zatian ezarritako gehienekoak gaindituz gero, inbertsioaren soberakina, 4. idatz-zatiarekin bat, diruz laguntzen ahal diren inbertsioetatik kenduko da. Soberakin horrekin jarraituz gero, 5. idatz-zatikoak kenduko dira.
11. artikulua. Emateko modua, lehentasunak eta irizpideak.
Laguntzak banakako ebaluazioko prozeduraren bidez emanen dira.
12. artikulua. Betebeharrak frogatzeko modua.
1. Betebeharrak frogatzeko, eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:
a) Eskatzailearen IFZren edo IFKren fotokopia.
b) Laguntzak tramitatzeko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan dauden datu baseak kontsultatzeko baimena.
c) Gizarte Segurantzarekiko eginbeharrak eta zerga arlokoak eguneraturik daudela egiaztatzeko baimena.
d) Ustiategiko inbertsio plana eta enpresa plana, epe ertain edo luzerako, foru agindu honetako 8. artikuluan xedaturikoarekin bat.
e) Proiektu teknikoa, teknikari eskudun batek prestatua, beren izaeragatik edo beren ezaugarriengatik hala behar duten inbertsioetan edo, bestela, memoria baloratua.
f) Pertsona juridikoak izanez gero, eraketaren eskriturak, estatutu eguneratuak eta gobernu organo eskudunak laguntza hauek eskatzeko harturiko erabakia eta eskabidea tramitatzeko ordezkariaren izendapena biltzen dituen dokumentua. Sozietatearen kapitalaren banaketa frogatzen duten agiri osagarriak, horrelakorik baldin bada.
g) Ingurumen arloko baimenak eta/edo abereak babestekoak:
i) Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eskatutakoak.
ii) Abeltzaintzako ustiategien kasuan:
-Albaitari batek luzatutako ziurtagiri edo txostena, zeinean egiaztatuko baita betetzen direla Europar Batasunaren arauak, abeltegietako abereak babesteari buruzkoak, bai eta aratxeak, zerriak edo arrautzatarako oiloak babesteko gutxieneko arauak ere. Agiri hori ere aginduzkoa izanen da abeltegietako inbertsio berriak izanez gero, kasuan kasuko proiektu teknikoan zehazten direnak.
Ustiategiak azienda larriko 20 unitate baino gehiago baditu, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak hondakinak kudeatzeko plana onetsia izatearen adierazpena.
iii) Bioenergiak sortzeko instalazioen kasuan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren aldeko txostena, CO² gutxiago botatzeko sistema eraginkor bat aplikatzen dela eta lurzoruaren, uraren kalitatearen eta biodibertsitatearen gaineko eragin negatibo guztiak kontuan hartzen direla dioena.
h) Diruz laguntzen ahal den inbertsioak ondasun higiezin erabilien erosketa bilduz gero, tasatzaile kualifikatu independente baten ziurtagiria eskatuko da, erosketa prezioa merkatuko balioa baino handiagoa ez dela dioena. Tasazioan lokalaren prezioa eta lurrena bereiziko dira.
i) Diruz laguntzen ahal diren inbertsioak errentan harturiko finka edo orubeetan egiten badira: errentamenduko kontratu erregistratua, aurreikusiriko inbertsioak egiteko jabearendako baimena barne. Errentamendu kontratuen xede izaterik ez duten finken edo orubeen kasuan, finka edo orubea erabiltzeko eskubidea dagoela frogatzen duen agiria aurkeztu beharko da.
j) Inbertsio planean, ustiategiko instalazio bat ordeztea aurreikusten bada, instalazio berriak helburu bera badu, laguntza hauek eskatu ahal izateko, ez da eskatuko instalazio zaharrak ingurumenaren, higienearen eta abereen ongizatearen arloetan indarra duten gutxieneko arauak betetzen dituela frogatzen duen agiririk. Hala ere, onuradunak bermatu beharko du instalazio zaharra ez dela erabiliko Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen menpeko jarduera bakar baterako ere, ez eta inolako azienda mota biltzeko ere.
k) Elkarlaneko laborantzako atal batek eginiko inbertsioetan, honako hauek aurkeztu beharko dira:
-Kooperatiben Erregistroan inskribatuta dagoela erakusten duen ziurtagiria.
-Elkarlaneko laborantzako atalaren helburu nagusia atalera ekarritako lurrak batera ustiatzea dela frogatzen duten behar adina agiri.
-Elkarlaneko laborantzako atala osatzen duten bazkideen kopurua eta nekazaritza ustiategiaren titularrak frogatzen dituzten agiriak. Horien artean pertsona juridikoak badaude, haien estatutuak eta entitate horietako bazkideen izen zerrenda eta sozietatearen kapitalean duten partaidetza ere aurkeztuko dira.
-Estatutuen kopia.
-Elkarlaneko laborantzako atalari atxikiriko bazkideek ekarririko azalera osoa frogatzen duten agiriak.
-Bazkideen alor osoa elkarlaneko laborantzako atalean sarturik dagoela frogatzen duten agiriak, I. eranskineko e) idatz-zatian aurreikusirikoa izan ezik.
l) Ustiatzeko oinarrizko azalerak osatzen dituzten ustiategiak izanez gero, ustiatzeko oinarrizko azaleraren gutxieneko mugatik beherako azaleraren titulartasuna frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira.
m) Hala bada, hemen bizi direla frogatzen duen agiria, erroldatze ziurtagiriaren bidez.
n) Bidezko bada, ustiategia edo haren zati bat Europar Batasunaren Intereseko Leku batean sarturik dagoela eta eginiko inbertsioak Europar Batasunaren Intereseko Leku hori erabili eta kudeatzeko planean agertzen direla frogatzen duten agiriak.
o) Kalitatea eta/edo ingurumena kudeatzeko ezarririko sistema egiaztatzen duten agiriak. Ustiategiak sortzen badira edo ustiategiaren barruan ekoizpen berriak sartzen badira, kudeaketa sistema ezartzeko prozeduren hasiera eta eskabidea egiaztatuko dira. Behin betiko ezarpena inbertsioa bukatzeko epea bukatu baino lehen egiaztatu beharko da.
p) Nekazaritzako interes pribatuko lurzatietan ureztaketa jartzeko inbertsioen kasuan:
-Ureztapenen eta fertirrigazioaren programazioari buruzko prestakuntza ikastaroetara bertaratu izanaren ziurtagiria eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak Nafarroako Ureztalurrak, S.A.ren bidez ezarritako ur-kontsumoko jarraibideak betetzea edo foru agindu honetan aurreikusitako epeetan eginen dela onuradunaren idatzizko konpromisoa.
2. Hala badagokio, Nekazaritzako Elikagai Industrien eta Nekazaritzako Ustiategien Zerbitzuak Nafarroako Ureztalurrak, S.A.ri eskakizun teknikoak betetzeari buruzko txostena eskatuko dio, baita foru agindu honetan aurreikusitakoen artean ureztaketako inbertsioei dagozkien epe, muga eta gainerako baldintzak ere eta, bereziki, 5. artikuluko 6. idatz-zatian eta 10. artikuluan aurreikusitakoei buruzkoak. Instalazioen diseinuari eta ura aplikatzeko sistemari buruzko baldintzak inbertsio proiektuaren gainean egiaztatuko dira, inbertsioak bukatutakoan egiaztatzea galarazi gabe.
III. KAPITULUA. Nekazari gazteak beren gain hastea
13. artikulua. Onuradunek bete beharreko baldintzak.
1. Nekazari gazteak beren gain hasteko laguntzak lortu ahal izateko, onuradunek, laguntza eskabidea aurkeztean, betebehar hauek bete beharko dituzte:
a) 18 urte edo gehiago izatea eta 40 urte baino gutxiago. Emantzipazioa adinez nagusi izatearen baliokide izanen da.
b) Enpresa plana aurkeztea, nekazaritza jarduerak garatzeko.
c) Behar den lanbide gaitasuna eta kualifikazioa izatea. Enpresa planak egokitzapen aldia beharko dela aurreikusten badu, gazteari hiru urteko gehieneko epea ematen ahalko zaio, laguntza esleitzen denetik hasita, baldintza horiek betetzen direla egiaztatzeko. Betiere, beren gain hasten denetik bi urte baino gehiago ezin izanen dira igaro.
2. Laguntza honi dagokionez, ulertuko da bere gain hasi ez den nekazari gaztea 18 urteko edo hortik gorako adina (edo emantzipatua) eta 40 urtetik beherakoa duen pertsona dela, azken bost urteetariko hiru urtetan, azken biak barne, nekazaritza jarduerengatik erreferentziako errentaren %35etik beherako diru-sarrerak lortu dituena eta/edo bere gain hasteko laguntzarako ebazpena jaso ez duena.
3. Laguntza eskabidea aurkeztea nekazariak beren gain hastean diruz laguntzen ahal diren gastuak egin baino lehen edo hurrengo sei hilabeteko epean.
14. artikulua. Onuradunen konpromiso eta betebeharrak.
1. Nekazari gazteak beren gain hasteko laguntzen onuradunek konpromiso eta betebehar hauek izanen dituzte:
a) Ustiategiko buru gisa hastea, titular, titularkide edo eskubide osoko bazkide gisa nortasun juridikoa duen nekazaritza ustiategia baldin bada. Ustiategi horrek Nafarroako Foru Komunitatean kokaturik egon beharko du.
b) Ustiategia Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribatzea, bidezko bada.
c) Enpresa plana eta/edo inbertsio plana gauzatzea, laguntza ematen duen ebazpenean adierazten den epean, justifikatutako arrazoiengatik onartzen ahal diren luzapenak galarazi gabe.
d) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan frogatzea, ezarritako moduan eta epeetan, hartutako funtsak diru-laguntza jasotzeko oinarri izan zen helbururako erabili direla, eta hartutako funtsak aplikatzeko egindako gastuak ere frogatzea.
e) Nekazari gazteak beren gain hasteko arauak betetzea.
f) Ustiategiari eta onuradunari dagokienez, laguntza emateko oinarri gisa hartu diren betebehar, konpromiso eta baldintzei gutxienez ere bost urtez eustea, laguntza ematen duen ebazpenaren datatik hasita.
g) Laguntza ongi eman dela eta konpromisoei eutsi zaiela egiaztatzeko behar diren kontrolak onartzea.
h) Laguntza emateko ebazpenaren ondorengo hiru urteetan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak adierazi edo ezarririko tutoretza teknikoa onartzeko konpromisoa hartzea.
i) Ustiategiaren teknika, ekonomia, lan eta gizarte arloetako kontuei buruz behar diren argibideak ematea, baita neurri horren esparruan hartutako laguntzei buruz ere, haren jarraipena eta ebaluazioa bideratzeko adierazleak prestatzeko.
j) Helburu bereko beste diru-laguntza publiko batzuk eskatu eta/edo jaso izanaren berri ematea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari.
k) Hartutako laguntzaren kobrantza kontabilitatean edo erregistro liburuan jasotzea, indarreko arauen arabera horrelako liburuak izatera behartuta baldin badago.
l) 50.000 eurotik gorako kostu osoa gainditzen duten inbertsioak dakartzaten ekintzetarako, onuradunak plaka bat paratu beharko du, proiektua edo eragiketa azalduko duena. Plakaren %25a hartuko du.
Gainera, Europako bandera agertuko da, 1974/2006 (EE) Erregelamenduaren VI. eranskineko 4. puntuan ezarririko arau grafikoekin bat, eta, harekin batera, irakurgarri hau: Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa: Europak landa eremuetan inbertitzen du".
2. Nekazari gazteak beren gain hasteko laguntzen eskaera aurkezteak esan nahi du foru agindu honetan ezarririko konpromisoak onartzen direla.
15. artikulua. Nekazari gazteak beren gain hasteko ustiategiaren enpresa plana.
1. Laguntza kobratu ahal izateko, enpresa plan bat aurkeztu beharko da, honako kontu hauek bilduko dituena:
a) Abiapuntuko egoeraren edo, hala bada, nekazaritza ustiategiaren hasierako egoeraren azalpena, ustiategi berrirako lortu nahi diren helburuak eta horiek lortzeko beharrezkoak diren ekintzen gauzatze faseak jasoko dituena.
b) Nekazaritza ustiategian jarduera garatzeko behar den inbertsioaren, prestakuntzaren, aholkularitzaren, antolaketaren eta beste edozein neurriren azterketa.
c) Ustiategiaren bideragarritasun ekonomikoari buruzko azterlana, teknikari eskudun batek egina, enpresa planari eta oro har ustiategiari buruzkoa, IV. eranskinarekin bat ("Ustiategiaren bideragarritasunaren diagnosirako fitxak"). Bidezko bada, ustiategiaren ekoizpeneko osagai fisikoak, azterlana egiteko oinarritako balio dutenak, bat etorriko dira Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan laguntzaren xede den ustiategirako ageri direnekin.
2. Instalaziorako enpresa planarekin batera, nekazaritza ustiategiak modernizatzeko inbertsio plan bat aurkeztuz gero, enpresa plan bakar bat eta inbertsio plan bat prestatuko dira, foru agindu honetako 8. artikuluan xedaturikoarekin bat.
3. Enpresa plana betetzen dela kontrolatuko da instalazioari laguntza ematen zaionetik hiru urteko epean gehienez. Bete ezik, laguntzak berreskuratuko dira, 28. artikuluan xedaturikoarekin bat.
16. artikulua. Nekazari gazteak beren gain hasteko modalitateak.
1. Nekazari gazteak hurrengo modalitateetariko edozeinen bidez hasten ahalko dira beren gain:
a) Ogibide nagusia nekazaritza duen nekazari gisa hastea, lehenbiziko aldiz, jadanik baden lehentasunezko nekazaritza ustiategi bateko titular, titularkide edo eskubide osoko bazkide gisa, edo izaera hori lortzea beren gain hasi eta handik bi urtera gehienez ere (laguntza ematen den egunean hasiko da konputua). Gainera, haien enpresa planak frogatu beharko du beren ustiategitik nekazaritza jardueren eta jarduera osagarrien ondoriozko errenta bat jasoko duela, hain zuzen ere Ondorio Askotako Errentaren Adierazle Publikoaren (IPREM) parekoa edo handiagoa. Adierazle hori 3/2004 Errege Lege Dekretuaren bidez ezarri zen.
Ustiategi baten titular bakar gisa instalatuz gero, ustiategiak gutxienez nekazaritzako lan unitate baten lan bolumena eskatu beharko du gutxienez, edo bolumen horretara gehienez ere bi urtetan iristeko konpromisoa hartzea, laguntzak emateko ebazpenaren egunetik hasita.
Instalazioa nortasun juridikoa duen entitate baten barnean egiten bada, edo jada beste titular bat duen ustiategi batean, bai entitate horretan bai titulartasun partekatuko ustiategian nekazaritzako lan unitate bat sortu beharko da kide den gazte bakoitzeko, edo bolumen horretara gehienez ere bi urtetan iristeko konpromisoa hartzea, laguntzak emateko ebazpenaren egunetik hasita zenbatuta. Ez da nekazaritzako lan unitatearen gehikuntza eskatuko gazte batek entitatean baja eman duen beste bazkide baten tokia hartzen duenean.
b) Beren gain hastea, ogibide nagusia nekazaritza izateko betebeharrik gabe, pertsona fisiko titular gisa edo nekazaritza ustiategi bateko titularkide gisa. Ustiategiak nekazaritzako lan unitate bateko bolumena izan beharko du gutxienez eta Europako dimentsioaren 8 unitateren (UDE) pareko dimentsioa beharko du. Aukera horren baliokidetzat joko da kooperatiba, nekazaritzako eraldaketa sozietate edo nortasun juridikoko beste edozein entitatetako bazkide gisa bere gain hastea, entitate horretan, sartzen den gazte bakoitzeko, nekazaritzako lan unitate bat gehitzen denean gutxienez.
2. Neurri honetan aurreikusitakoari dagokionez, Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan dagoen informazioarekin ezin badira zehaztu esleitutako nekazaritzako lan unitateak, Nekazaritzako Elikagai Industrien eta Nekazaritzako Ustiategien Zerbitzuko teknikariek ezarriko dituzte jarduera edo ustiategi horri aplikatu beharreko nekazaritzako lan unitateak.
17. artikulua. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.
1. Nekazari gazteak beren gain hasteko gastuen artetik hauek izan daitezke diru-laguntzen xede:
a) Notariotza eta erregistroko gastuak, nekazariak beren gain hasteak dakartzanak.
b) Lurrak edo nekazaritza eta abeltzaintza instalazioak errentan hartzeko kontratu baten lehenbiziko urteko sariaren ordainketa.
c) Lehen ekitaldiko kanpainako mailegu baten kostu finantzarioa.
d) Onuraduna bere gain hasteko baimen, lizentzia eta baimen administratiboen gastuak.
e) Gazteak kooperatibari, eraldaketarako nekazaritza sozietateari edo nortasun juridikoko entitateari eman beharreko dirua, bertako bazkide bihurtzeagatik.
f) Ekoizpenerako primarako eskubideak eskuratzea, banakakoak eta eskualdatzen ahal direnak, sektorean aplikatzekoa den arautegiarekin bat.
g) Beren gain hasteko maileguen abalen kostuak eta mailegu horiek lehen ekitaldian duten kostu finantzarioa.
h) Nekazaritzako jardueran hasteko prestakuntza ikastaroaren gastuak. Prestakuntza ikastaroak gutxienez ere 200 ordu iraunen du. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak edo hari atxikiriko sozietate publikoek eman beharko dituzte ikastaro horiek edo, bestela, nekazaritza arloan irakasteko onartuta dauden ikastetxeek.
i) Proiektuaren, aholkularitzaren eta bideragarritasun azterlanen gastuak, gastu guztien %12 arte.
j) Lurrak erostea, beren gain hasteko behar dituzten beharren arabera.
k) Ondasun higiezinak eraiki edo erostea eta ustiapeneko kapitalean inbertitzea: instalazioak, makinak eta ekipamendua, aurrerako azienda, hosto iraunkorreko landaketak eta beste.
l) Ibilgetu ez-materiala erostea, hala nola aplikazio informatikoak.
m) Norberaren etxebizitza erosi edo egokitzea.
Etxebizitza ustiategia edo horren zati bat dagoeneko herrian egonen da eta ezin izanen du bestelako zuzeneko laguntzarik hartu. Etxebizitza erabilia bada, tasatzaile kualifikatu independente baten ziurtagiria eskatuko da, erosketa prezioa merkatuko balioa baino handiagoa ez dela dioena. Tasazioan lokalaren prezioa eta lurrena bereiziko dira.
2. Betiere, abereak erosiz gero, ezinbesteko baldintza izanen da erosi beharreko abereek abereen osasun arloan dagoen araudia betetzea.
18. artikulua. Orotariko eta sektore bakoitzerako mugak.
1. Nekazari gazteak beren gain hasteko, ez dira diru-laguntzen xede izanen:
a) Bigarren eskuko makinak eta ekipoak erostea.
b) Ustiategiko beste instalazioetatik bereizita dauden biltegiak eraiki edo erostea, baita hurrengo elementuekin batera edo ondoan daudenak ere:
-Urte bateko edo urte anitzeko laboreen lurzatiak.
-Ureztaketa etxolak, erantsiko eraikinekin edo gabe.
karratu baino gutxiagoko etxola edo biltegi sakabanatuak, jarduteko edo irekitzeko lizentziarik gabekoak.
-Artegiak, bordak, itxiturak eta baliokideak, jarduteko eta/edo irekitzeko lizentziarik gabekoak.
Betiere, biltegiak nekazaritzako lan unitate bakoitzeko gehienez ere karratuko azaleran izaten ahalko dira diru-laguntzen xede. Ondoriozko nekazaritzako lan unitateak inbertsio planak egin ondoren aplikatuko dira.
c) Eginak dauden ondasun higiezinak zaindu, mantendu eta konpontzeko inbertsioak soilik, edo eskaeraren aurreko 10 urteko epearen barruan diruz lagundu diren ondasun higiezinen eskuratzeari dagozkionak.
d) Turismorako eta eskulangintzarako jarduerak abiarazi edo garatzeko gastuak.
e) Ezkontideen edo lehen edo bigarren mailako ahaideen arteko eskualdatzeak, eskualdatzeko prozedura edo era edozein delarik ere.
f) Ustiategiko bertako laneskuaren gastuak eta bestelako zerbitzuenak edo gauzazko ekarpenenak.
g) Europar Batasuneko merkatu antolaketen esparruan laguntzak hartzen ahal dituzten inbertsioak, mahastizaintza eta barazkigintza eta frutagintza sektoreetako eta ezti, tabako, olio eta mahaiko olibaren sektoreetako inbertsioak izan ezik, horietan 7. artikuluan xedaturikoa errespetatzen duten inbertsioei emanen baitzaie laguntza.
h) Ekoizpena merkatuaren antolakunde komunek ezarritako murrizketen edo mugen gainetik handitzeko inbertsioak.
i) Ondasun berak ezin izanen ditu batera jaso neurri honetan aurreikusitako laguntzak eta "Nekazaritza ustiategiak modernizatzeko" laguntzak, laguntzetarako ezarritako mugak ez gainditu arren.
2. Enpresa planak nekazaritzako makineriaren erosketa eta/edo ustiategiko instalazioetatik bereizitako biltegiak, aurreko ataleko b) letraren salbuespenean aipatzen direnak, biltzen dituenean, bi kontzeptu horien inbertsio zatiak plan horretako inbertsio guztiaren %50a gainditzen badu, finantziaziorik gabe geldituko da".
3. Nekazari gazte baten lehen instalazioarekin batera modernizazio plan bat aurkezten bada, aurreko 1. eta 2. puntuetan aurreikusitako muga bi espedienteei aplikatuko zaie, batera hartuta.
4. Nekazaritza sektorean ez dira diru-laguntzen xede izanen:
a) Urteko landareetan eta haien landaketetan eginiko inbertsioak.
b) Bi hektareatatik beherako lurzatietan urte anitzeko laboreen landaketetan eginiko inbertsioak. Ez da muga hau aplikatuko baldin eta elkarren ondoko lurzatiak badira, mugakideak, eta laborantzako unitate mekanizagarria izatea eragozten duen egitura-elementurik ez badute, betiere denen artean bi hektareatatik gorako landatzeko azalera baldin badute.
Muga horietatik kanpo daude, halaber, zainzuri sailetan egiten diren inbertsioak, bai eta beste lurzati batzuetatik bereizita dauden lurzatietako landaketetan egiten diren inbertsioak ere; lurzati batzuk eta besteak bereizita egonen dira bide azpiegiturengatik, azpiegitura hidraulikoengatik, eraikuntzengatik edo eraikinengatik, hain zuzen ere laborantzako unitate mekanizagarri handiagoei atxikitzea eragozten dutenengatik.
c) Mahasti eta olibondo landareak eta landaketak.
d) Fruitu eta barazki fresko eta eraldatuen sektoreko merkatuaren antolaketa komunari dagozkion laguntza araubideen aplikazio esparruan sartzen diren inbertsioak. Hala ere, nekazaritza ustiategien titularrek bakarka egin eta finantzaturiko inbertsioak diru-laguntzen xede izaten ahalko dira, fruitu eta barazki ekoizleen elkarte bateko kide badira.
e) Ardogintza eta mahastizaintza sektoreko merkatuaren antolaketa komunaren esparruan mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko onetsiriko planean sarturiko inbertsioak.
f) Tabako, ezti eta mahiko olio eta olibaren sektoreetan eginiko inbertsioak, ekoizle elkarteek sustatuak, merkatuaren kasuan kasuko elkarte komunen esparruan ematen den laguntza hartzen ahal dutenak, hala bada.
g) Berdinketen ondoriozko gastuak, birfintze lana besterik egiten ez bada.
h) Nekazaritzako interes pribatuko lurzatietan presio bidezko ureztatze sareetan egiten diren inbertsioak, ureztaketa lurrak eraldatu eta gaurkotzeko nekazaritzako azpiegituren jarduketa eremuetan egiten direnak, 5.6 artikuluko a) eta b) idatz-zatietan aipatu baldintzak betetzen ez dituztenak, instalazioaren diseinuari eta ura aplikatzeko sistemari dagozkionak.
5. Abeltzaintza sektorean ez dira diru-laguntzen xede izanen:
a) Esnearen eta esnekien sektoreko tasa osagarriari buruzko erregelamentazioaren arabera zehazturiko erreferentziako kopurua gainditzen duten inbertsioak, salbu eta aldez aurretik erreferentziako kopuru osagarri bat lortu bada.
b) Ustiategiaren beraren ziklo itxietakoak ez diren gizendegi mota orotan eta abereak hazteko edo aurrerakoen hazkuntzarako instalazio mota orotan eginiko inbertsioak.
Salbuespen horretatik kanpo gelditzen dira eraikinak nahitaez lekualdatzeko edo eginak dauden instalazioetan baldintza higieniko-sanitarioak, ingurumenekoak, abereen ongizatea edo laneko osasuna hobetzeko egiten diren inbertsioak. Edonola ere, ez dute ekoizpen ahalmena handitzea ekarri behar.
c) Zerri ekoizpen intentsibora bideratutako inbertsioak. Ez da halakotzat joko zerramen ustiategian berean zikloa ixtea, zerramak proportzioan gutxitzen badira. Horretarako, hazkuntzarako zerramendako postu bat gizendu beharreko 6,5 zerriko izanen da.
d) Ustiategietan eginiko inbertsioak, haien haragitarako behi aziendaren karga azienda larriko bi unitate baino gehiagokoa bada bazka hektareako edo ekoizpen gutxiko bazka aprobetxamenduko eta uztondoetako azaleren ekoizpen baliokideko, eta abere horiek elikatzeko erabiltzen badira.
Abere kargari dagokionez, ustiategi mota honetan, azienda larriko unitateak eta bazka azalerak kalkulatzeko, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak otsailaren 12an emandako 32/2007 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezartzen diren baliokidetzak hartuko dira kontuan. Agindu horretan Nafarroako eskualde menditsuendako eta eskualde behartsuendako kalte-ordainak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezarri zen.
Salbuespen horretatik kanpo gelditzen dira, eginak dauden instalazioetan baldintza higieniko-sanitarioak, ingurumenekoak, abereen ongizatea eta laneko osasuna hobetzeko inbertsioak. Edonola ere, ez dute ekoizpen ahalmena handitzea ekarri behar.
e) Arrautzak eta hegazti haragia lurzoruaren menpe ez dagoen araubide intentsiboan ekoizteko inbertsioak.
Salbuespen horretatik kanpo gelditzen dira:
-Eginak dauden instalazioetan baldintza higieniko-sanitarioak, ingurumenekoak, abereen ongizatea edo laneko osasuna hobetzeko inbertsioak; kasu horretan, ezin izanen dute ekoizpen ahalmena handitu.
-Bestelako hegazti aprobetxamenduetarako inbertsioak, haragia edo arrautzak ekoizteko ez badira.
-Hegazti palmipedoen sektorean "foie-grasa" ekoizteko egiten diren inbertsioak, edozein ekoizpen fasetan, hazte garaitik gizentze garairaino eta bukaeraraino.
19. artikulua. Laguntzen mota eta zenbatekoa.
1. Nekazari gazteak beren gain hasteko laguntzak, foru agindu honen 16. artikuluko a) letran aipatzen den modalitatean, honelaxe ematen ahalko dira:
a) Gehienez ere 40.000 euroko prima bakar bat, edo.
b) Interes hobari baten bidez. Haren balio kapitalizatua gehienez ere 40.000 eurokoa izanen da.
c) Bi laguntza moten konbinazioa. Kasu horretan gehieneko zenbatekoa 70.000 eurokoa izanen da, laguntza mota bakoitzerako aurreko ataletan ezarririko mugekin.
Interes hobarietan, maileguek gehienez ere hamabost urte iraunen dute eta onuradunaren konturako gutxieneko interesa %1,5ekoa izanen da urtean. Instalazioaren gastu guztien %100eko kapitala finantzatzen ahalko da gehienez, prima gisa emandako diru-laguntza kendu ondoren.
Interes hobarien eta beren gain hasteko primaren zenbatekoen batura, onuradunak zuzeneko diru-laguntza gisa kobratu beharrekoa, behin ere ezin izanen da beren gain hasteko gastu eta inbertsioak baino handiagoa.
2. Beren gain hasteko foru agindu honen 16. artikuluko b) letran aipatzen den modalitatean, gehienez ere 24.000 euroko prima bakar baten bidez emanen da.
3. Onuradun berak ezin izanen du prima bat baino gehiago hartu eta bere gain hasteko interesen hobari bat baino gehiago ere ez.
4. Titularkide batzuen instalazio batzuk edo nortasun juridikoko ustiategietan eskubide osoko bazkideen instalazioak izanez gero, gazte bakoitzari eman beharreko laguntza hurrengoaren arabera kalkulatuko da:
a) Entitateak egindako inbertsioetarako, diru-laguntzaren xede direnak, laguntza kapital sozialean duen partaidetzaren portzentajeari egokituko zaio, inbertsioaren balioaren gainean.
b) 17.1.e) artikuluan aurreikusitako diru ekarpenaren kasuan, laguntza kapital sozialean duen partaidetzaren portzentajeari egokituko zaio, erakundearen kontabilitate-balio garbiaren gainean.
20. artikulua. Laguntza emateko modua.
Nekazari gazteak beren gain hasteko laguntzak bananako ebaluazioko prozeduraren bidez emanen dira.
21. artikulua. Betebeharrak frogatzeko modua.
1. Betebeharrak frogatzeko, eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:
a) Eskatzailearen NANaren fotokopia.
b) Laguntzak tramitatzeko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan dauden datu baseak kontsultatzeko baimena.
c) Gizarte Segurantzarekiko eginbeharrak eta zerga arlokoak eguneraturik daudela egiaztatzeko baimena.
d) Lanbide gaitasuna eta kualifikazioa frogatzeko:
-Nekazaritza adarreko ikasketa tituluak, gutxienez ere lanbide heziketako nekazaritza-arduradunaren maila, Bigarren Mailako Lanbide Heziketa titulua edo Erdi Mailako Heziketa Zikloko titulua nekazaritza adarretan.
-Nekazaritza enpresan sartzeko ikastaroa egin dutela frogatzen duen ziurtagiria edo bi urteko epean hala egiteko konpromiso idatzia. Ikastaroak gutxienez berrehun ikastordu iraun beharko du.
e) Ustiategiko enpresa plana, foru agindu honen 15. artikuluan xedaturikoarekin bat.
f) Proiektu teknikoa, teknikari eskudun batek prestatua, beren izaeragatik edo beren ezaugarriengatik hala behar duten inbertsioetan edo, bestela, memoria baloratua.
g) Bere ustiategiaren bideragarritasun ekonomikoa frogatzen duen ikerlana, 15.1.c) artikuluan aipatzen dena.
h) Gehitzea justifikatzen duten alorrak erosi edo errentan hartzeko konpromisoa, bidezko bada.
i) Enpresa planak ondasun higiezin erabilien erosketa bilduz gero, tasatzaile kualifikatu independente baten ziurtagiria eskatuko da, erosketa prezioa merkatuko balioa baino handiagoa ez dela dioena Tasazioan lokalaren prezioa eta lurrena bereiziko dira.
j) Diruz laguntzen ahal diren inbertsioak errentan harturiko finka edo orubeetan egiten badira: errentamenduko kontratu erregistratua, aurreikusiriko inbertsioak egiteko jabearendako baimena barne. Errentamendu kontratuen xede izaterik ez duten finken edo orubeen kasuan, erabilerarako eta/edo ustiapenerako esleipenak arautzen dituzten berariazko ordenantzak izateagatik, agintaritza eskudunak (Udala, Batzordea, etab.) luzatutako frogagiri baliokideak aurkeztu beharko dira.
k) Ingurumen baimenak eta/edo abereen babesari buruzkoak, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eskatuak.
l) Abeltzaintzako ustiategien kasuan:
-Albaitari batek luzatutako ziurtagiri edo txostena, zeinean egiaztatuko baita betetzen direla Europar Batasunaren arauak, abeltegietako abereak babesteari buruzkoak, bai eta aratxeak, zerriak edo arrautzatarako oiloak babesteko gutxieneko arauak ere. Agiri hori ere aginduzkoa izanen da abeltegietako inbertsio berriak izanez gero, kasuan kasuko proiektu teknikoan zehazten direnak.
-Ustiategiak azienda larriko 20 unitate baino gehiago baditu, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak hondakinak kudeatzeko plana onetsia izatearen adierazpena.
m) Enpresa planean, ustiategiko instalazio bat ordeztea aurreikusten bada, instalazio berriak helburu bera badu, instalazio berrirako laguntza hauek eskatu ahal izateko, ez da eskatuko instalazio zaharrak ingurumenaren, higienearen eta abereen ongizatearen arloetan indarra duten gutxieneko arauak betetzen dituela frogatzen duen agiririk. Hala ere, onuradunak bermatu beharko du instalazio zaharra ez dela erabiliko Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen menpeko jarduera bakar baterako ere, ez eta inolako azienda mota biltzeko ere.
n) Bioenergiak sortzeko instalazioen kasuan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren aldeko txostena, CO² gutxiago botatzeko sistema eraginkor bat aplikatzen dela eta lurzoruaren, uraren kalitatearen eta biodibertsitatearen gaineko eragin negatibo guztiak kontuan hartzen direla dioena.
2. Gehitzea elkarte baten nekazaritza ustiategi baten barruan egiten bada, gainera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
a) Elkartearen IFZren fotokopia.
b) Entitateko organo eskudunak luzaturiko ziurtagiria, nekazari gaztearen ekarpena eta hori bazkide edo partaide gisa sartzeko baldintzak adieraziko dituena, eta horrekin batera entitatearen estatutu edo arauen kopia fede-emailea eta bertan zuzendaritza teknikoan eta kudeaketan ari diren pertsonen zerrenda.
3. Hala badagokio, Nekazaritzako Elikagai Industrien eta Nekazaritzako Ustiategien Zerbitzuak Nafarroako Ureztalurrak, S.A.ri eskakizun teknikoak betetzeari buruzko txostena eskatuko dio, baita foru agindu honetan aurreikusitakoen artean ureztaketako inbertsioei dagozkien epe, muga eta gainerako baldintzak ere eta, bereziki, 5. artikuluko 6. idatz-zatian eta 10. artikuluan aurreikusitakoei buruzkoak. Instalazioen diseinuari eta ura aplikatzeko sistemari buruzko baldintzak inbertsio proiektuaren gainean egiaztatuko dira, inbertsioak bukatutakoan egiaztatzea galarazi gabe.
IV. KAPITULUA. Guztiendako xedapen administratiboak
22. artikulua. Eskaerak aurkeztu, tramitatu eta ebaztea.
1. Foru agindu honetan ageri diren diru-laguntzak jasotzeko eskabideak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira, edo nekazaritza bulegoetan, Nafarroako Gobernuko gainerako erregistroetan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 38.4 artikuluan aipatutako bulegoetako edozeinetan.
2. Eskaerak aurkezteko epea urtarrilaren 1etik abuztuaren 31ra artekoa izanen da urtero, eta inbertsio planetan sartzen diren jarduerak egin baino lehen aurkeztu beharko dira.
3. Laguntza eskaerak horretarako ezarritako ereduan aurkeztuko dira. Eredu hori Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Erregistroan, nekazaritzako bulegoetan eta Nafarroako Gobernuaren www.navarra.es Interneteko atariko zerbitzuen katalogoan eskuratzen ahalko da.
4. Eskaerak harturik, eskatzen diren agiri guztiak ote dauden egiaztatuko da. Bestela, interesdunari eskatuko zaio haiek osatzeko, gehienez ere hogeita hamar eguneko epean, eta ohartaraziko, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela eta artxibatzeko ebazpena eman eta jakinaraziko zaiola.
5. Ureztaketa instalazioen eta obren kasuan, Nafarroako Ureztalurrak, S.A. enpresari instalazioen aldeko txosten tekniko-administratiboa eskatuko zaio, foru agindu honen 12. eta 21. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz. Era berean, batera ustiatzeko den kooperatiba bateko atal batean, lurrak hainbaten artean lantzeko sozietateetan edo ustiapenerako oinarrizko azalerak eratzeko egiten diren inbertsioen kasuan, eskatuko da Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak horren aldeko txosten tekniko-ekonomikoa ematea. Kasu bietan, txosten horiek Nekazaritzako Elikagai Industrien eta Nekazaritzako Ustiategien Zerbitzuak berak eskatuko ditu.
6. Eskaera osorik egon ondoren, egiaztatuko da eskatzen diren betebeharrak betetzen dituela. Horretarako behar diren kontrolak eginen dira. Gero, ebaluatu eginen dira. Laguntzaren zenbatekoa zehazteko, diruz laguntzen ahal den aurrekontua eta aplikatzekoa den baremoa hartuko dira kontuan.
7. Proposatutako kostuen moderazioa egiaztatzeko, sistema hauek erabiliko dira:
a) "Inbertsio moduluak" izeneko II. eranskinean aipatutako erreferentziak.
b) "Inbertsio moduluak" izeneko II. eranskinean aipatzen ez diren makina eta ekipoetarako, eskatzaileak hiru aurrekontu edo proformako faktura aurkeztu beharko ditu. Hala ere, ez da beharrezkoa izanen hiru eskaintzak aurkeztea, frogatzen denean hornitzailea hautatu dela irizpide teknikoei edo esklusiba-eskubideak babesteari buruzko irizpideei jarraikiz edo behar beste hornitzaile ez izateagatik.
c) Aurreko kasuetan sartzen ez diren elementuak badira, Balorazio Batzorde batek baloratuko ditu. Batzorde hori kudeaketa atalaren arduradunak eta hango bi teknikarik osatuko dute, eta aurkeztutako aurrekontuaren aldeko txostena eman beharko dute, edo bestela, aurrekontu alternatibo bat aurkeztu.
Onuradunak aurkezturiko aurrekontuaren eta ebaluazioaren ondoriozkoaren artean txikiena izanen da diruz lagun daitekeen aurrekontua.
8. Ebaluazioa bukaturik, kudeaketa unitateak laguntza emateko ebazpen proposamena aurkeztuko du, non eskatzaileak bete beharreko baldintza eta betebeharrak zehaztuko baitira. Interesdunari sei hilabeteko epean jakinaraziko zaio, eskaera aurkezten duenetik hasita. Epe horretan laguntza emateko ebazpenik jakinarazten ez bada, eskaera administrazio-isiltasunaren bidez ezetsitzat jo beharko da.
23. artikulua. Eskaerak aldatzea.
1. Justifikatutako kasuetan, onetsitako ekoizpen programari edo inbertsio planari loturiko aldaketa nabarmenak egin behar direnean, plan osagarri edo alternatibo bakar bat aurkezten ahalko da. Plan hori hasierako planerako irizpide tekniko eta ekonomiko berei jarraituz onetsi beharko da. Hala bada, laguntza doitu beharko da. Doikuntza eginda ere, hasiera batean onarturiko laguntzak ez dira gehituko.
2. Aldaketa nabarmentzat hauxe hartzen da:
a) Ekoizpenaren orientazioa aldatzea, sektore, labore mota edo abere espeziearen arabera.
b) Ekoizpenerako baliabideak, laborantzarako hektareak edo abelburuak %10 baino gehiago gehitu edo kentzea, hasieran aurreikusitakoekin alderatuta.
c) Obra zibileko elementuak, makineria edo ekipamendua gehitu, kendu edo aldatzea, hasieran aurreikusitako balioaren %20tik gora.
24. artikulua. Laguntzen ordainketa.
1. Laguntzak ustiategiak modernizatzen diren neurrian ordaintzea.
a) Laguntzak zatika pagatuko dira, gehienez ere hiru urtean, eta haietariko bakoitza laguntza emateko ebazpenean zehazten den proportzioan.
b) Onuradunak aurrerakin bat eskatzen ahalko du. Aurrekontuan erabilgarri dagoen diruaren arabera emanen da. Aurrerakina ematen bada, lehen urtesaria ordainketa aurreratutzat joko da, eta, horretarako, aurreraturiko zenbatekoaren %110eko abala jarri beharko du, eskatzen zaionean, laguntza eman eta ordaintzeko ebazpena baino lehen. Abal hori aurkeztu ezik, laguntza emateko ebazpenean ordaintzeko modua ezarriko da, aurrekontuko diru erabilgarriaren arabera.
c) Aurrekontuetan behar adina diru egonez gero, inbertsioak bukatuak daudela ziurtatzen duten espedienteetarako ordainketak aurreratzen ahalko dira.
2. Aipatzen diren aurrerakinen zenbatekoa diru-laguntzaren xede den inbertsioaren kostu osoaren %20koa izanen da gehienez. Laguntza emateko ebazpenean ezarririko datetan inbertsioak frogatu ezik eta aurrerakinak kobratzea eskatuz gero, muga hori gainditzen duten urtesarien zenbatekoarengatik laguntzarako eskubidea galduko da.
3. Aurreko puntuetan aipatzen diren banku-abalak abalatutako inbertsioak ordaintzeko ebazpena eman ondoren libratuko dira.
4. Nekazari gazteak beren gain hasteko neurriko laguntzen ordainketa.
a) Prima moduko laguntzak zatika ordainduko dira, bi ordainketa berdinetan. Lehena laguntza emateko ebazpenarekin eta bigarrena instalazioa bukatu dela egiaztatzeko eskatzen ahal diren konpromisoak bete ondoren.
b) Interes puntuen hobarien moduko laguntza maileguaren bizitza osorako emanen da eta ordainketa batera eginen zaio entitate finantzarioari, mailegu hori formalizatu ondoren. Haren zenbatekoa kalkulatuko da interesen hobariaren ondoriozko aldian aldiko zenbatekoei entitate finantzarioekin hitzarturiko eguneratze tasa aplikatuz.
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak nekazari gazteak beren gain hasteko gastu edo inbertsioak finantzatzeko entitate finantzarioekin izenpetzen dituen lankidetza hitzarmenen babesean lortzen diren mailegu edo kredituek bakarrik hartzen ahalko dute interesen hobaria.
5. Onuradunak, laguntzaren xede diren inbertsioak bukaturik, diru-laguntzaren xede diren urteetako azaroaren 15a baino lehen frogatu beharko du, horretarako dagoen inprimakiaren bidez. Jatorrizko fakturak, ordainagiriak eta foru agindu honetan xedaturikoaren ondoriozko baimen eta bestelako agiriak aurkeztu beharko ditu.
6. Jardueraren ezaugarriengatik posible bada, fakturen eta ordainagirien bidez, laguntzaren xede diren gastu eta inbertsio guztiak frogatu beharko dira eta inbertsio planaren osagarri direnak ere bai, diru-laguntzaren xede ez diren arren.
Benetan ordaindutako gastutzat joko da, laguntzaren xede izateko gastuaren ondorioetarako, hurrengo egoeraren bat gertatzen denean:
a) Hartzekodunak justifikatzen den gastuari dagokion zorra ordaindu izanaren zinpeko aitorpena aurkeztea. Dokumentuan modu egokian identifikatu beharko dira bai hornitzailea bai onuraduna.
b) Hartzekodunaren kontuan gastuaren zenbatekoari dagokion transferentzia bat egin edo dirua bankuan sartu izana.
c) Onuradunak hartzekodunari finantza erakunde edo aseguru-etxe batek bermatutako merkataritzako efektu bat entregatu izana.
d) Diru-laguntza jasotzeko eskubidea hartzekodunari edo hartzekodunei eman izana.
7. Bidezko bada, ustiategiaren titulartasuna edo titularkidetasuna frogatzen duen egintza edo kontratuaren kopia fede-emailea aurkeztu beharko da. Eskritura publikoak Jabetzaren Erregistroan inskribatu beharko dira, eta landa errentamendukoak Landa Errentamenduen Erregistroan, horretatik kanpo utziz errentamendu kontratuen xede izaterik ez duten finkak edo orubeak, erabilerarako eta/edo ustiapenerako esleipenak arautzen dituzten berariazko ordenantzak direla-eta.
8. Nekazaritzako Elikagai Industrien eta Nekazaritzako Ustiategien Zerbitzuak behar adina kontrol eginen ditu, egiaztatzeko indarreko araudia eta onuradunak hartutako konpromisoak betetzen direla eta inbertsioa aurkeztutako proiekturako benetan erabili dela. Kontrolen emaitzak ikusirik, bidezkoak diren ordainketak baimenduko ditu, eta diru-laguntzak ordaintzeko ebazpen proposamena prestatuko.
25. artikulua. Murrizketak eta bazterketak. Gutxiago gauzatzeagatiko mailaketa.
1. Inbertsioetarako plana ustiategien modernizazioaren neurrian edo enpresa plana nekazari gazteak beren gain hasteko neurrian buruturik, onetsitako inbertsiotik beherakoa baldin bada egiazko inbertsioaren zenbatekoa, laguntzen zenbatekoa doitu eginen da, proportzioan gutxituta, inolako zehapenik gabe, baldin eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak oraindik ere uste badu gauzatutako planak teknikoki eta ekonomikoki baliozkoak direla. Lehenik kapitaleko zuzeneko diru-laguntza gutxituko da, bidezko bada, eta gero onuradunak hartzen ahal dituen bestelako diru-laguntza modalitateak.
2. Ordainketa eskabideko zenbatekoa onargarritasun azterlana egin ondoren ateratzen den zenbatekoa baino %3 handiagoa bada, ordaintzeko zehaztutako zenbatekoa beste horrenbeste gutxituko da.
Hala ere, ez da bat ere gutxituko onuradunak frogatzen badu ez dela erruduna diru-laguntzaren xede izaterik ez duen zenbatekoa sartzeaz.
3. Espediente egoki baten bidez egiaztatzen bada onuradunak nahita gezurrezko adierazpen bat egin duela, onarturiko laguntzak bertan behera utziko dira, eta ordaindutako zenbateko guztiak berreskuratuko dira. Gainera, onuraduna neurri horretarako laguntzetatik baztertuko da, ekitaldi horretan eta hurrengoan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarririko zehapenak deusetan galarazi gabe.
26. artikulua. Gero betetzeko konpromisoak. Murrizketak eta bazterketak.
1. Foru agindu honetako 4.b) eta ) artikuluetan aipatzen diren konpromisoak bete ezik, laguntzak hein batean edo osorik itzuli beharko dira.
2. 4.b) artikuluan aipatzen den konpromisoa ez betetzat joko da, baldin eta, laguntza ematen duen ebazpenaren ondorengo bost urteko epean, jarduera erabat utzi edo neurri handi batean murrizten bada, ogibide nagusia nekazaritza izateari dagokionez aldaketaren bat izaten bada, ekoizpenerako baliabideak murrizten badira, ustiategia edo instalazioak edo onuradunaren bizilekua aldatzen badira laguntzak ematean portzentaje txikiagoa izanen zukeen eremu batera.
3. ) artikuluan aipatzen den konpromisoa ez betetzat joko da, baldin eta, laguntza ematen duen ebazpenaren ondorengo bost urteko epean, enpresa planean desbideratze handiak atzematen badira hasierako aurreikuspenen aldean jarduera mantentzeari buruz, ekoizpenerako baliabideei buruz edo ustiategia edo onuradunaren bizilekua laguntzak ematean portzentaje txikiagoa izanen zukeen eremu batera aldatzeari dagokionez. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak zilegi du emandako laguntzen zenbatekoa berrikustea.
4. Aurreko bi ataletan aipatzen diren konpromisoen ez betetzeak jarraian zehaztuko diren irizpideen arabera mailakatuko dira, eta laguntzak itzultzeko portzentajeak sortuko dituzte, bertan zehaztuko baitira, eta kasua bada legez ezarritako interesak gehituko zaizkie:
a) Jarduera bertan behera uztea: laguntzaren %100 itzuli beharra.
b) Ustiategiko ekoizpen baliabideen portzentajearen murrizketa, III. eranskineko "Ustiapeneko ekoizpen baliabideak ebaluatzeko baliokidetasun taula" oinarri harturik.
-%15etik %25era bitarteko murrizketa: %10eko itzulketa.
-%25 baino gehiagotik %50era bitarteko murrizketa: %25eko itzulketa.
-%50 baino gehiagotik %75era bitarteko murrizketa: %50eko itzulketa.
-%75 baino gehiagoko murrizketa: %75eko itzulketa.
c) Ustiategiaren ekoizpen egituraren murrizketa.
-Higiezinetan, ekipamenduan edo makinerian inbertsioak egiteko jasotako diru-laguntzaren %100en itzulketa, onuradunak ondasunaren erabiltzaile bakar izateari utzi badio, salmenta, lagapen, alokairu edo antzeko sistemaren baten arabera.
d) Onuradunaren ustiategia, instalazioak edo bizilekua laguntzak ematean portzentaje txikiagoa izanen zukeen eremu batera aldatzea: emandakoaren eta leku berriari dagokion laguntzaren arteko diferentzia osorik itzultzea.
e) Gazteen instalazioetarako aurreikusitako tutoretza onartu ez izana: %100eko itzulketa.
f) Ez frogatzea, foru agindu honen 10. artikuluko 5. atalean ezarritakoaren arabera, Nafarroako Ureztalurrak, S.A.ren Ureztatzaileari Aholku Emateko Zerbitzuak ureztapen eta fertirrigazio arloko ikastaro homologatuetara agertu izana eta/edo ur kontsumorako haien ildoak ez aplikatzea. Konpromiso horiengatik emandako laguntza gehigarria osotara itzultzea.
g) Aldaketa ogibide nagusia nekazaritza izateari dagokionez:
-Ogibide nagusia nekazaritza izatearen baldintza kontzesio ebazpenaren datatik hasita lehenengo hiru urteetan galtzen bada, laguntza osoa itzuli beharko da.
-Ogibide nagusia nekazaritza izatearen baldintza kontzesio ebazpenaren datatik hasita laugarren urtean galtzen bada, laguntzaren %30 itzuli beharko da.
-Ogibide nagusia nekazaritza izatearen baldintza kontzesio ebazpenaren datatik hasita bosgarren urtean galtzen bada, laguntzaren %15 itzuli beharko da.
Onuraduna pertsona fisikoa baldin bada, ez da ez betetzat joko ogibide nagusia nekazaritza izatearen baldintza mantentzearen konpromisoa, baldin eta baldintza horren galera ustiapenaren diru-sarrera erlatiboak murriztearen ondorioz gertatzen bada, ustiapeneko ekoizpen baliabideak eta egiturazkoak murriztu gabe, eta onuradunak titular izaten segitzen badu.
h) Hala denean, 10.4. g) artikuluan aipatu baldintza, kalitateari eta ingurumenari buruzko ziurtapen sistemei buruzkoa, laguntza eskabidean frogatu beharko da eta, gainera, laguntza ematen denean betetzea eskatzen ahalko da. Hala ere, ez da gero betetzeko konpromisotzat joko.
5. Pertsona fisikoa den onuradun batek, laguntza ematen zion ebazpenaren ondoren, erabakitzen badu nortasun juridikoa duen entitate bat sortzea edo halako batean sartzea bere ustiategia osorik edo hein batean jarriz, ez da ulertuko konpromisoa ez dela bete, baldin eta entitate horren kapital sozialean onuradunak duen partaidetzaren arabera, orain entitate horretan duen kontabilitate balio garbia lehen berak zuenaren adinakoa edo handiagoa bada.
6. Konpromisoak betetzen jarraitzen direla ulertuko da onuraduna erretirora pasatzen denean, baldin eta ondorengo ustiategiburuak ustiapen jarduera mantentzeari loturiko betebeharretan, inbertsio plan osoaren garapenean eta lan-osasun, ingurumen, higiene, osasun eta animalien ongizateari dagokionean subrogatzen bada.
7. Ez da ulertuko aurreko ataletan aipatzen diren konpromisoak bete gabe gelditu direla ezinbesteko kasu edo salbuespenezko inguruabar hauek gertatzen direnean:
a) Onuradunaren heriotza.
b) Onuradunaren lanerako ezintasun luzea.
c) Ustiategiaren zati handi baten desjabetzea, konpromisoa hartu zenean ezin baldin bazen aurreikusi.
d) Hondamendi natural larria, ustiategiko lurrak modu nabarmenean ukitzen dituena.
e) Abeltegiko aziendarako eraikinen istripuzko suntsiketa.
f) Abeltzainaren azienda guztia edo parte bat ukitzen duen epizootia.
8. Onuradunak edo haren eskubidedunak idatziz jakinaraziko ditu ezinbesteko kasuak edo salbuespenezko inguruabarrak, bidezko diren frogen bidez, hala egiten ahal duenetik hamar egun balioduneko epean.
9. Onuradun batek inbertsioak egiten dituenean Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko 1/2002 Foru Legearen 58. eta 59. artikuluetan aipatu lurzatietan (ezezagunen finkak eta finka soberakinak), eta horien titularra bada Landa Errentamenduen Erregistroan erregistratutako errentamenduaren bidez eta, ebazpen judizial edo administratiboz, aipatu lurzatiak beste titular bati esleitu beharra badago, ez zaizkio aplikatuko aurreko 4.b) eta 4.j) puntuetan ezarritako itzulketak.
27. artikulua. Bateraezintasunak.
Foru agindu honetan aipatu laguntzak bateraezinak dira, ustiapen mailan, ekintza beretarako, honako laguntza publiko hauekin:
a) 1698/2005 (EE) Erregelamenduan ezarritakoak:
-1. ardatzean: nekazarien eta nekazaritzako langileen erretiro aurreratua eta nekazaritza eta oihangintzako produktuen Balio Erantsiaren gehikuntza.
-3. ardatzekoak: landa ekonomia dibertsifikatzeko neurriak eta landa eremuetako bizi kalitatea hobetzeko neurriak.
-4. ardatzekoak: Nafarroako Landa Garapenerako 2007-2013 Programako Leader ardatzaren esparruan ematen diren laguntzak.
b) Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren bidez tramitatzen diren I+G+B laguntzak.
c) Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen esparruan emandakoak.
d) Jarduera berak finantzatzeko bestelako zuzeneko laguntzak.
28. artikulua. Itzulketak, arau-hausteak eta zehapenak.
1. Foru agindu honetan aipatzen diren laguntzei buruzko itzulketak, arau-hausteak eta zehapenak, Europar Batasuneko araudian xedaturikoa galarazi gabe, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedaturikoarekin bat etorriko dira.
2. Arau-hausteak zehazteko eta zehapenak ezartzeko zehapen prozedura administratiboa abenduaren 9ko 369/1997 Foru Dekretuan ezarritakoa izanen da, haren bidez onetsi baitzen nekazaritza, abeltzaintza eta elikadura arloetako zehapenak jartzeko administrazio prozedura.
Lehenengo Xedapen Gehigarria. Aurrekontuko kredituak.
Arau honetako laguntzak emanen dira 2010eko Gastuen Aurrekontuko "Nekazaritza ustiategien eraginkortasuna hobetzea. PDR (FEADER)" izeneko 721002-72230-7700-412100 (**) kontu-sailean kontzesioaren unean erabilgarri dauden kredituen arabera, edo Nafarroako Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren esparruan neurria indarrean den bitartean baliokide gisa gastuen aurrekontuetan gaitzen den kontu-sailaren kargura, eta betiere behar adinako kreditu egokia baldin badago.
Bigarren Xedapen Gehigarria. Aplikatzeko baldintza.
Foru agindu honetan xedaturikoaren aplikazioa Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2007-2013 Programan jasotako "Nekazaritzako ustiategiak modernizatzea" eta "Nekazari gazteak beren gain hastea" izeneko neurriei buruz Europako Batzordeak emandako jarraibideen menpe egonen da. Europako Batzordearen eskakizunak aintzakotzat hartzeko neurri horietan egin beharreko edozein aldaketak foru agindu honetako laguntzei buruzko arauen egokitzapena ekarriko du.
Hirugarren Xedapen Gehigarria. Eremu behartsuak eta mendialdekoak.
Eremu behartsuak eta mendialdekoak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 2002ko maiatzaren 15ean emandako Foru Aginduan aipatzen dira.
Laugarren Xedapen Gehigarria. Emandako diru-laguntzen publizitatea.
Foru agindu honen babesean ematen diren diru-laguntzak Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea garatzen duten arauetan xedaturikoarekin bat argitaratuko dira.
Lehen Xedapen Iragankorra. Lehenago aurkeztutako eskaerak.
1. Foru agindu honetako xedapen iragankorretan ezarritakoan izan ezik, foru agindu honek indarra hartzen duen egunean ebazteke dauden eskaerak aurkezpen unean indarra duen araudiari jarraikiz ebatziko dira.
Bigarren Xedapen Iragankorra. 5. artikuluaren 6. idatz-zatia aplikatzea.
1. Nekazaritzako interes pribatuko lurzatietan presio bidezko ureztatze sareetan egiten diren inbertsioetarako, ureztaketa lurrak eraldatu eta gaurkotzeko nekazaritzako azpiegituren jarduketa eremuetan egiten direnetarako (5. artikuluko 6. idatz-zatia), laguntza eskaerak aurkezteko epea bi urtetik hiru urtera luzatzea aplikatuko da, halaber, interes orokorreko obrak foru agindu honek indarra hartu aurreko hiru urteetan bukatuak dituzten jarduketetan, hala interesdunek hiru urteko epea izan dezaten, interes orokorreko obrak bukatzen diren egunetik hasita, eskaera egiteko, eta hiru hilabete gehiagoko epea, berriz, nekazaritzako interes pribatuko obrak bukatzeko.
2. Aurreko puntuan aipatu epea, Nafarroako Ubidearen eremuetako I. sektorean dauden lurzatietan, beste urtebete luzatuko da, foru agindu honek indarra hartzen duenetik hasita.
Hirugarren Xedapen Iragankorra. 26.4,g) artikulua aplikatzea.
Foru agindu honen 26.4,g) artikuluan xedatutakoa ondokoei aplikatuko zaie:
a) Nekazaritzako ustiategietan inbertitu eta nekazari gazteak beren gain hasteko laguntzak ezartzen dituen apirilaren 17ko 162/2000 Foru Dekretuaren arabera onetsitako espedienteei.
b) Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariaren martxoaren 27ko 83/2007 Foru Aginduaren arabera onetsitako espedienteei. Horren bidez, Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren barruan nekazaritza ustiategiak modernizatzeko eta nekazari gazteak beren gain hasteko laguntzei buruzko arauak ezarri ziren.
c) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 26ko 75/2009 Foru Aginduaren arabera onetsitako espedienteei. Horren bidez, "Nekazaritza ustiategiak modernizatzeko" eta "Nekazari gazteak beren gain hasteko" laguntzei buruzko arauak ezarri ziren, Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren barruan.
d) Foru agindu honek indarra hartzen duenean ebazteke dauden eskaerei.
Laugarren Xedapen Iragankorra
Ureztaketa abian jartzeko inbertsioen kasuan, inbertsio horiek laguntza eskaerako espediente batean ageri badira Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren ekainaren 5eko 97/2005 Foru Aginduaren arabera (horren bidez arautzen da nola emanen diren azpiegituretan esku hartuz lursailak ureztalur bihurtu edo oraingo ureztalurrak modernizatu nahi diren eremuetako nekazaritzako sail pribatuetan presiozko banaketa-sareak jartzeko obrak finantzatzeko diru-laguntzak), eta horien gainean laguntza ebazpenik eman ez bada 2010eko ekitaldia baino lehen, honako hau aplikatuko da:
-Inbertsio horiek inbertsio planetan kontatuko dira, nekazaritzako makinetan eta biltegietan eginiko inbertsioen eta gainerako inbertsioen arteko proportzioa lortu ahal izateko.
-Horrenbestez, aurreko lerroaldeak ukituriko onuradunek aurkezten dituzten inbertsio planean eta bideragarritasun azterlanetan, egin asmo diren inbertsio guztiak sartuko dira, bai diru-laguntzak hartzen ahal dituztenak, bai eta, halakoak ez izan arren, konputuan kontuan har daitezkeenak ere.
Bosgarren Xedapen Iragankorra. 2010. urtean eskaerak aurkeztea.
2010. urtean eskaerak aurkezteko epea foru agindu honek indarra hartzen duen egunean hasiko da.
Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Indargabetutako arauak.
1. Arau hauek indarrik gabe geratu dira:
75/2009 Foru Agindua, otsailaren 26koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, "Nekazaritza ustiategiak modernizatzeko" eta "Nekazari gazteak beren gain hasteko" laguntzei buruzko arauak ezartzen dituena, Nafarroako Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren barruan.
2. Foru agindu honi kontra egiten dioten maila bereko xedapen guztiak indargabetu dira.
Azken Xedapen Bakarra. Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
I. ERANSKINA. Kooperatibetako elkarlaneko laborantzako atalek bete beharreko beharkizunak, 10, 4, h) artikuluko onura gehigarriak
eskuratu ahal izateko
Nafarroako kooperatibetako elkarlaneko laborantzako atalek honako beharkizun hauek bete behar dituzte:
a) Kooperatiba dagokion kooperatiben erregistroan inskribaturik egotea.
b) Elkarlaneko laborantzako atalaren helburu nagusia atalera ekarritako lurrak batera ustiatzea izatea.
c) Gutxienez hiru bazkidek osatzea elkarlaneko laborantzako atala, nekazaritzako ustiategien titularrak diren aldetik. Pertsona fisikoak edo juridikoak izan daitezke, eta Nafarroako Kooperatibei buruzko abenduaren 11ko 14/2006 Foru Legearen 20. artikuluan ezarritako mugak izanen dituzte.
d) Haren estatutuetan honako hau jasota egotea:
-Lurrak erabili eta aprobetxatzeko eskubidea jarri duten kideen partaidetza-moduluen banaketa eta beren lana ere jarriko dutenei egokituko zaizkienak.
-Bazkideak kooperatibarekin nahitaezko erreserba funtsera bideratzeko egiten dituen eragiketei aplikatu beharreko gutxieneko portzentajea, hori guztia ezertan ukatu gabe abenduaren 11ko 14/2006 Foru Legearen 51. artikuluan ezarritakoa.
-Konpromisoa atal horretatik bazkide bat ateratzen bada, atalak aukera izanen duela hark kooperatiban jarritako finkak trukatzeko atalak dituen balio berdineko beste batzuekin, sozietatearen finken kontzentrazioa mantendu ahal izateko.
-Kooperatibaren betebeharra, urtero Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamenduaren eskura jartzekoa bazkideen mugimenduei buruzko datuak eta elkarlaneko laborantzaren atalean jarri dutenari buruzkoak.
-Kooperatibaren itzulkinak bazkideei aitortzeko irizpideak, betiere jarduera edo zerbitzu kooperatibizatuari jarraikiz eta horretarako kontuan hartuz bi bazkide mota izan daitezkeela.
-Lurra nola landuko den, betiere honako mota hauetakoren baten arabera: kooperatibak berak zuzenean, kooperatiben arteko hitzarmenen bidez, edo ogibide nagusia nekazaritza duten nekazariekin, lehentasuna bazkideei emanez, kooperatibekin edo beste sozietate mota batzuekin egiten diren errentamenduen edo bestelako kontratuen bitartez.
-Nahitaezkoa dela, kontratu formula edozein dela ere, elkarlaneko laborantzako atalaren azalera guztiaren % 50 gutxienez esleitzea ogibide nagusia nekazaritza dutela frogatzen duten kooperatibako bazkideei, haiek hala eskatzen badute. Elkarlaneko laborantzako atalean sartutako lurrak errentan ematekoak badira, lehentasun ordena hau izanen da: azaleraren %70 ogibide nagusia nekazaritza dutela frogatzen duten nekazarientzat; gainerako azalera errentan emateko, halakorik bada, beste nekazari kooperatiba batzuei ematen ahal zaie, eta horiek lehentasuna izanen dute bestelako sozietateen aldean.
e) Elkarlaneko laborantzako ataleko kideek jartzen dituzten lurren azalera, guztira, gutxienez izan dadila 50 ha-koa ureztalurren kasuan eta/edo 200 ha-koa lehorrekoen kasuan.
f) Elkarlaneko laborantzako ataleko kideek dituzten laborantza lur guztiak jarri behar dituzte atalerako, hala beren jabetzako lurrak nola errentan edo beste modu batean hartuak dituztenak. Beretzat gordetzen ahal dute, finka bakarrean, zurezko labore iraunkor bat ezarria duten eta salmentarik gabeko nekazaritzako jarduera bat egiteko diren finkak, gehienez ere bederatziehun metro karratukoak.
g) Elkarlaneko laborantzako atalak hamabost urte iraun beharko du gutxienez, eta urte horietan guztietan betetzea adierazitako beharkizunak.
h) Elkarlaneko laborantzako atala sortzean eratzen den ustiategia Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribatu behar da.
i) Sozietatearen egoitza Nafarroan edukitzea.
II. ERANSKINA. Inbertsio moduluak
KONTZEPTUA |
euroak/unitatea |
LUR EROSKETA | |
1. Lehorreko lurra/ha |
5.000 |
2. Freskorako lehorreko alorra/ha (NPB 2.500 kg/ha-koa edo handiagoa) |
9.000 |
3. Belardiak/ha |
6.500 |
4. Larrea/ha |
2.500 |
5. Ureztaketa intentsiboa /ha |
17.850 |
6. Ureztaketa aldizkakoa/ha |
9.000 |
7. Labore iraunkorreko lehorreko alorra/ha |
10.000 |
LUBERRITZEAK | |
1. Lur sasitsurik gabea/ha |
500 |
2. Lur sasitsua/ha |
1.070 |
LUR BERDINKETAK | |
1. Berdintzea (CR= Batez best. kota gorria cm-tan) x CR x ha |
60 |
2. Landare geruza kentzea (H= geruza kentzearen altuera cm-tan) x H x ha |
73 |
BIDEAK | |
1. 3 m-ko zabalerako bidea eta 0,25 cm-ko geruza berritzea /m.l. |
20 |
UREZTAKETAK ORO HAR | |
1. Erretenen eta hustubideen sarea |
|
1.1. Hormigoizko erretena, hedagailuz eraikitako paretekin, hormigoia 0,15 eta zola 0,15 hormigoia eta 0,15 legarra, sekzioa 0,50 x 0,50 (hondeaketa barne) /m.l. |
45 |
1.2. Hormigoizko erretena, paretek hormigoia 0,20 eta zolak 0,15 hormigoia eta 0,15 legarra, sekzioa 1 x 0,80 (hondeaketa barne) /m.l. |
60 |
1.3. Burdinazko atakak, itxitura elastikokoak /m² |
60 |
1.4. Hustubide berriak /m³ |
2 |
1.5. Drainatze hodia (geotestila, hartxintxarra) /m.l. |
1 |
1.6. Hodi eta legarrezko drainatzea m/l. |
8 |
1.7. Legar edo hodizko drainatzea m/l. |
6 |
LURZATIKO EKIPAMENDUA NEKAZARITZAKO INTERES PRIBATUKO UREZTAKETA INSTALAZIOETARAKO | |
1. Aspertsiozko ureztaketa, lurpekoa osotara/ha |
4.925 |
2. Tantakako ureztaketa (Hektareako). |
3.300 |
3. Pibot bidezko ureztaketa, 150 metroko erradioa baino gutxiagokoa, eta baino azalera txikiagoa ureztatzekoa. (Hektareako). |
4.925 |
4. Pibot bidezko ureztaketa, 150 metroko erradioa edo handiagoa, eta baino azalera handiagoa ureztatzekoa. (Pibotaren metro linealeko). |
220 |
5. Ureztaketa mistoa, pibot eta aspertsio bidezkoa, izkinetako sistema lurperatua duena: |
|
5.1. Pibota, 150 metroko erradioa baino gutxiagokoa eta estaldura osokoa. (Hektareako). |
4.925 |
5.2. Pibota, 150 metroko erradioa edo handiagoa eta estaldura osoa (a+b) |
|
a) Pibot bidezko azalera ureztagarria. (Pibotaren metro linealeko). |
220 |
b) Izkinetako estalduraren bidez ureztatutako azalera, a+b lurzatiaren azaleraren adinakoa edo txikiagoa izanda. (Hektareako). |
5.900 |
5.3. Zenbait pibot: azalera osoa 2 pibotez edo gehiagoz estaltzen bada, aurrekontu lagungarria kalkulatzeko erabilgarri den erradioa izanen da lineal gainditzen duten piboten erradioen batuketa. 150 ml baino gutxiagoko pibotek mendean duten azalerari 3. ataleko zenbakia aplikatuko zaio. Izkinetako gainerako azalerari 5.2.b. ataleko zenbakia aplikatuko zaio. |
Aurrekoen konbinazioak. |
LANDAKETAK (ha-ko) | |
1. Mahats ondoak |
5.305 |
2. Ureztaketa intentsiboa: | |
2.1. Sagarrondoa (markoa 4 x 1,5) |
10.400 |
2.2. Udareondoa (markoa 4 x 2) |
8.500 |
2.3. Mertxikondoa (markoa 4 x 2,25) |
7.600 |
2.4. Brinoiondoa (markoa 4 x 2,25) |
7.600 |
2.5. Gereziondoa (markoa 5 x 3) |
5.650 |
2.6. Basaranondoa (markoa 4 x 1,5) |
10.100 |
2.7. Olibondoa (markoa 3,5 x 2) |
7.150 |
3. Ureztaketakoak: | |
3.1. Sagarrondoa (markoa 5 x 4) |
4.900 |
3.2. Udareondoa (markoa 5 x 4) |
4.700 |
3.3. Mertxikondoa (markoa 6 x 4) |
4.900 |
3.4. Brinoiondoa (markoa 5 x 4) |
4.900 |
3.5. Gereziondoa (markoa 5 x 4) |
4.900 |
3.6. Mertxikondoa (markoa 7 x 5) |
4.500 |
3.7. Basaranondoa (markoa 5 x 4) |
5.200 |
3.8. Olibondoa (markoa 7 x 5) |
4.950 |
3.9. Kiwiondoa (markoa 5 x 5) |
6.200 |
3.10. Intxaurrondoa (markoa 9 x 7) |
5.460 |
4. Lehorrekoa: | |
4.1. Almendrondoa (markoa 7 x 5) |
2.890 |
4.2. Gereziondoa (markoa 6 x 4) |
3.900 |
4.3. Mertxikondoa (markoa 7 x 5) |
3.900 |
4.4. Sagardotarako sagarrondoa (markoa 5 x 3) |
5.230 |
4.5. Olibondoa (markoa 7 x 7) |
4.400 |
4.6. Arte gaineko trufa (markoa 6 x 5) |
5.050 |
FRUTA-ARBOLAK SARTZEKO EUSKARRI OSAGARRIAK | |
1. Tutoreak |
|
1.1. Zurezkoak, banakakoak /ha |
1.810 |
1.2. Besatarako metalezkoa /ha |
3.850 |
2. Kazkabarraren kontrako sarea: |
|
2.1. Euskarri egitura partekatu gabe /ha |
8.300 |
2.2. Euskarri egitura partekatuta /ha |
6.600 |
3. Haize-babesa: Kiwiondoarentzako berezia /ha |
6.900 |
ZAINZURIEN ALORRA (ha-ko) | |
1. Ureztaketakoak: |
|
1.1. Zainzuri zuria (landarea < 0,3 euro/un.) |
8.200 |
1.2. Zainzuri zuria (landarea > 0,3 euro/un.) |
9.550 |
2. Lehorrekoa: |
|
2.1. Zainzuri zuria (landarea < 0,30 euro/un.) |
5.450 |
2.2. Zainzuri zuria (landarea > 0,30 euro/un.) |
6.500 |
BEROTEGIAK | |
1. Eva 4 estalkiko tunela, 800 galgakoa, automatismorik gabe /m2 |
13 |
2. Eva 4zko multikapera estalia, 800 galgakoa. < 3,50 m-ko altuerakoa kanaleraino motorizazio eta mikroprozesagailuarekin /m2 |
20 |
3. Eva 4zko multikapera estalia, 800 galgakoa. > 3,50 m-ko altuerakoa kanaleraino motorizazio eta mikroprozesagailuarekin/m² |
25 |
4. Multikapera estalia eta alboak, 1,5 mm-ko polimetakrilato edo polikarbonatozko plaka zurrunekoa, motorizazio eta mikroprozesagailuarekin/m² |
40 |
5. Pantaila termikoa/m² |
10 |
6. Laborantza-mahaia/m² |
36 |
7. Aire-berokuntza/m2 |
6 |
8. Aspertsioaren eta tantakaketa orokorraren bidezko ureztaketa (m²) |
6 |
9. Ureztaketa lokalizatua, landare bakoitzari zuzendua (m²) |
8 |
BELARDIAK EGITEA | |
1. Hazia /ha |
145 |
ABELTZAINTZAKO ERAIKUNTZAK | |
1. Haragitarako behi azienda.-Ukuilua: lurra prestatzea + zimendua + nabea + iturgintza + saneamendua + instalazio elektrikoa + jetzitegia + esnetegia + bulegoak eta beste obra eta instalazio osagarri batzuk (komunak, dutxak, aldagela, jantokia, etab.)/m², logelak izan ezik. |
290 |
2. Haragitarako behi azienda.-Ukuilua: lurra prestatzea + zimendua + nabea + iturgintza + saneamendua + instalazio elektrikoa + bulegoak eta beste obra eta instalazio osagarri batzuk (komunak, dutxak, aldagela, jantokia, etab.)/m², logelak izan ezik. |
270 |
3. Esnetarako ardi azienda.-Arditegia: lurra prestatzea + zimendua + nabea + iturgintza + saneamendua + instalazio elektrikoa + jetzitegia + esnetegia + bulegoak eta beste obra eta instalazio osagarri batzuk (komunak, dutxak, aldagela, jantokia, etab.)/m², logelak izan ezik. |
290 |
4. Haragitarako ardi azienda.-Arditegia: lurra prestatzea + zimendua + nabea + iturgintza + saneamendua + instalazio elektrikoa + bulegoak eta beste obra eta instalazio osagarri batzuk (komunak, dutxak, aldagela, jantokia, etab.)/m², logelak izan ezik. |
270 |
5. Zerri azienda: | |
5.1. Erditzeko nabeak eta kumeenak (6,5 m²/buruko) /m² |
250 |
5.2. Aurrerakoen hazkuntzarako nabea (0,35 m²/buruko) /m² |
230 |
5.3. Ernaldirako eta estaltzeko nabeak (3,5 m²/buruko) /m² |
180 |
5.4. Gizendegiak (1,20 m²/buruko) /m² |
215 |
5.5. Parke estalia /m² |
100 |
5.6. Parke estaligabea /m² |
40 |
6. Untxiak: | |
6.1. Untxitegia /m² |
150 |
6.2. Erdi-aire zabaleko nabeak /m² |
90 |
7. Ahateak: | |
7.1. Gizendegia /m² |
95 |
7.2. Hasierako gizendegia /m² |
70 |
8. Abeltzaintzako beste eraikuntza batzuk | |
8.1. Simaurtegia | |
8.1.1. Zola/m² |
30 |
8.1.2. Paretak/m³ |
460 |
8.1.3. Estalkia/m² |
60 |
8.2. Kanpoko hobiak (mindak eta esnetegiko urak) | |
8.2.1. Minda-putzu estaligabea/m³ |
70 |
8.2.2. Minda-putzuaren estalkia/m² |
70 |
8.3. Isurialde bakarreko eta hiru paretako aterpeak, zoladunak/m² |
130 |
8.4. Pareta bakarreko lehorpea, isurialde bakarra/m² |
70 |
8.5. Hormigoi armatuzko zoladura,15 cm/m² |
25 |
8.6. Zagorrezko zoladura 20 cm/m² |
5 |
8.7. Minda-putzua, geruza iragazgaitza > /m² Lur mugimenduak izan ezik |
15 |
8.8. Minda-putzua, geruza iragazgaitza <1000 m²/m² Lur mugimenduak izan ezik |
18 |
8.9. Bazka-siloa (zola eta paretak)/m² |
140 |
8.10. Eustormak/m³ |
400 |
BILTEGIAK | |
1. Biltegi itxia, argi baino gehiago eta 4 m-ko altuera baino gehiago /m² |
150 |
2. Biltegi itxia, argi baino gutxiago eta 4 m-ko altuera baino gutxiago /m² |
130 |
3. Biltegi itxi gabea /m² |
100 |
LURRA MUGITZEA ABELTZAINTZAKO ERAIKUNTZAK ETA BILTEGIAK EGITEKO | |
1. Lurra, hustea/m³ |
3 |
2. Harriak/m³ |
24 |
3. Zangak, putzuak, etab. hustea /m³ |
13 |
4. Garraioa eta betelana/m³ |
3 |
LANDA ETXEBIZITZA | |
1. Proiektuaren arabera, gehienez /m², eta gehienez |
815 |
2. Etxebizitza hobetzea, gehienez /m² |
410 |
HESIAK ETA ITXITURAK: | |
1. Sare erronboidal zokaloduna (.) /m.l. |
35 |
2. Sare erronboidal zokalo gabea (.) /m.l. |
25 |
3. Harri-horma, 2 m-koa /m.l. |
45 |
4. Autopistako sarea /m.l. |
5 |
5. Burdin-haria /m.l. |
5 |
7. Heskaia /m.l. |
15 |
8. Urbanizazio zuhaitzak /bakoitza: |
30 |
ERLEZAINTZA | |
1. Zurezko kutxak /bakoitza |
45 |
2. Argizari koadroak /bakoitza |
2 |
3. Erle multzoak /erle multzoa |
45 |
AZIENDA EROSTEA | |
1. Esne-behiak, kartadunak /burua |
1.890 |
2. Esne-behiak, kartagabeak /burua |
1.610 |
3. Esne-biga ernalduak, kartadunak /burua |
1.890 |
4. Esne-biga ernalduak, kartagabeak /burua |
1.610 |
5. Haragitarako behi piriniarrak, eta hazitarakoa, kartadunak /burua |
1.715 |
6. Biga piriniar ernalduak, kartadunak /burua |
1.715 |
7. Haragitarako behiak eta hazitarakoa /burua |
1.430 |
8. Haragitarako biga ernalduak /burua |
1.430 |
9. Haragitarako urtebeteko bigak /burua |
1.000 |
10. Esne-ardia eta aharia /burua |
140 |
11. Esne-arkaztea /burua |
100 |
12. Haragitarako ardia eta aharia /burua |
120 |
13. Haragitarako arkaztea /burua |
80 |
14. Jezteko ahuntza, granadar-murtziarra, malagarra, etab. eta antxume arra /burua |
250 |
15. Ahuntz granadar-murtziarra, malagarra, etab. umearekin /burua: |
300 |
16. Beste arrazetako ahuntzak /burua |
70 |
17. Umetarako zerrama /burua |
215 |
18. Ernalketarako untxi arrak /burua |
20 |
19. Umatzeko untxi emeak /burua |
7 |
20. Garañoa /burua |
1.995 |
21. Behorrak /burua |
715 |
22. Behokak /burua |
465 |
ZIZAK ETA BARRENGORRIAK | |
1. Zizatarako nabea /m² |
110 |
2. Barrengorritarako leizea edo sotoa /m²2 |
140 |
ESKUBIDEAK EROSTEA (araudi indardunean aurreikusiak) | |
1. Esne erosketa/kg |
0,40 |
2. Behi ume-hazleen eskubideak/eskubidea |
650 |
3. Ardi eta ahuntz aziendako eskubideak/eskubidea |
16 |
GEHIENEZKO AZALERA ERAIKUNTZETAN (buruko) (m²) | |
1. Esne-behiak/burua Aurrerakoak barne, etzalekuekin |
17 |
2. Esne-behiak/burua Aurrerakoak barne, azpi beroarekin |
21 |
3. Haragitarako behi azienda, aurrerakoak eta gizentzea barne |
27 |
4. Esnetarako ardi eta ahuntzak/burua Aurrerakoak barne, etab. |
5 |
5. Esnetarako ardi eta ahuntzak/burua Aurrerakoak barne, etab. |
3,5 |
MAKINERIA (inbertsio finantzagarrien mugak unitateko) (euroak) | |
1. Bere indarrez dabilen uzta-makina |
125.000 |
2. Trakzioko makineria (traktoreak) |
80.000 |
2. Gainerako makinak |
50.000 |
III. ERANSKINA. Ekoizpenerako baliabideak ebaluatzeko baliokidetasun taula
Lehorreko laborantza estentsiboko hektarea 1: 5 puntu.
Lehorreko zurezko laboreen hektarea 1: 10 puntu.
Ureztaketako hektarea 1: 25 puntu.
Ureztaketako zurezko laboreen hektarea 1: 35 puntu.
Berotegiko 0,15 hektarea: 20 puntu.
Azienda larriko unitate : 5 puntu.
V. ERANSKINA. Ustiapenaren bideragarritasuna diagnostikatzeko fitxak
EKOIZPEN ELEMENTUAK |
EKOIZPEN JARDUERA |
ORAINGOA |
AURREIKUSIA | ||||||||||
Balio unitarioak |
Unitateak |
Marjina gordina |
Balio unitarioak |
Unitateak |
Marjina gordina | ||||||||
Ekoizpen gordina |
Zuzeneko gastuak |
Ekoizpen gordina |
Zuzeneko gastuak | ||||||||||
Kopurua |
Prezioa |
Diru-laguntza |
Kopurua |
Prezioa |
Diru-laguntza | ||||||||
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
| |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
| |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
| |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
| |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
| |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
| |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
| |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
| |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
| |
ORAINGO MARJINA GORDINA, GUZTIRA |
|
AURREIKUSITAKO MARJINA GORDINA, GUZTIRA |
| ||||||||||
ORAINGO UDE |
|
AURREIKUSITAKO UDE |
|
|
KAPITAL BEREKIAK |
LUR KAPITALA | ||||||||||
|
ORAINGO AZALERA |
AURREIKUSITAKO AZALERA | |||||||||
Guztira (ha) |
Balioa |
Guztira (ha) |
Balioa | ||||||||
Lehorreko azalera |
|
|
|
| |||||||
Ureztaketako azalera |
|
|
|
| |||||||
Beste azalera bat |
|
|
|
| |||||||
ERAIKINAK ETA INSTALAZIOAK | |||||||||||
Mota |
ORAINGOA |
AURREIKUSIA | |||||||||
Urtea |
Balioa |
Urtea |
Balioa | ||||||||
|
|
|
|
| |||||||
|
|
|
|
| |||||||
|
|
|
|
| |||||||
USTIAPEN KAPITALA | |||||||||||
Mota |
ORAINGOA |
AURREIKUSIA | |||||||||
Urtea |
Balioa |
Urtea |
Balioa | ||||||||
Makineria eta ekipamendua |
|
|
|
|
| ||||||
|
|
|
|
| |||||||
|
|
|
|
| |||||||
|
|
|
|
| |||||||
|
|
|
|
| |||||||
|
|
|
|
| |||||||
|
|
|
|
| |||||||
|
|
|
|
| |||||||
|
|
|
|
| |||||||
|
|
|
|
| |||||||
|
|
|
|
| |||||||
|
|
|
|
| |||||||
|
|
|
|
| |||||||
Azienda |
|
|
|
|
| ||||||
|
|
|
|
| |||||||
|
|
|
|
| |||||||
|
|
|
|
| |||||||
Beste batzuk |
|
|
|
|
| ||||||
|
|
|
|
| |||||||
|
|
|
|
| |||||||
|
|
|
|
|
| ||||||
|
ORAINGOA Balioa |
AURREIKUSIA Balioa | |||||||||
USTIATEGIKO BESTE GASTU BATZUK |
AMORTIZAZIOAK |
Eraikinak eta hobekuntzak |
|
| |||||||
Makineria eta ekipamendua |
|
| |||||||||
Instalazioak |
|
| |||||||||
Labore iraunkorrak |
|
| |||||||||
GUZTIRA |
|
| |||||||||
BESTELAKO GASTUAK |
Erregaiak |
|
| ||||||||
Mantentze eta konpontze lanak |
|
| |||||||||
Makineria alokatzea |
|
| |||||||||
Soldatak eta Gizarte Segurantza |
|
| |||||||||
Gastu orokorrak (*) |
|
| |||||||||
GUZTIRA |
|
| |||||||||
(*) Kontribuzioak, Zergak, Uraren gaineko kanona, Errentamenduak, Hornidurak, Besteren kapitalen interesak | |||||||||||
USTIATEGIAREN BIDERAGARRITASUNA | ||
|
ORAINGOA Balioa |
AURREIKUSIA Balioa |
MARJINA GARBIA |
|
|