Castellano | Euskara | Français | English
(2009ko 50. NAOn argitaratutako testua, apirilaren 27an)
Atarikoa
Abere produkzio integratua arautzen duen abenduaren 16ko 253/2002 Foru Dekretuak ezartzen du Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak behar diren berariazko erregelamendu teknikoak onetsiko dituela. Horietan abere produkzioa "abere produkzio integratutzat" jotzeko behar diren betebeharrak ezarriko dira. Nahitaezkoak, komenigarriak eta debekatuak diren egitekoak ere bilduko ditu.
Foru dekretu horren arabera, Abere Produkzio Integraturako Koordinazio Batzordeak produktu bakoitzari dagokion erregelamenduari buruzko txostena egin behar du, besteak beste.
Abeltzaintza Zerbitzuak jakinarazi du Abere Produkzio Integraturako Koordinazio Batzordeak, 2008ko abenduaren 9ko bilkuran, esne-behien produkzio integraturako erregelamendu teknikoari buruzko proiektuaren aldeko txostena eman zuela.
Erregelamenduaren proiektu horrek Abere produkzio integratua arautzen abenduaren 16ko 253/2002 Foru Dekretuan ezarritako baldintzak betetzen ditu.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 124/2007 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, ebatzi dut:
1. Nafarroako moxal haragiaren produkzio integraturako erregelamendu teknikoa onestea.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.