(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Foru Agindua, 2003ko martxoaren 14koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, azienda errepidez garraiatzen duten Ibilgailuak Desinfektatzeko Zentroen Erregistroa sortzen duena

 

(2003ko 83. NAOn argitaratutako testua, uztailaren 2an)

Atarikoa

Abereen Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legearen 3. artikuluak dioenez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari dagokio, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren bitartez, abereen osasunari buruzko eskumenak erabiltzea, bai abereen mugimendu eta garraioari eta haietatik ateratako produktuei buruz hartu beharreko neurri zoosanitarioei dagokienez (f letra), bai instalazioen baimen, kalifikazio, erregistro eta kontrol zoosanitarioari dagokionez (g letra). Bestalde, foru lege beraren 24.3 artikuluan exijitu egiten da azienda garraiatzen duten ibilgailuak desinfektatu eta desintsektatu behar direla erregelamenduak agintzen duen moduan, azienda sail bakoitza garraiatu aurretik eta ondotik, eta agirien bidez frogatu beharko dela; gainera, desinfektatzean ez da ez ura ez ingurumena kutsatuko.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariaren 2002ko abenduaren 30eko Foru Aginduak, azienda garraioko ibilgailuak desinfektatzen dituzten zentroek bete beharreko baldintzak zehazten baititu, aipatu zentroek Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren baimena aldez aurretik izatera behartzen ditu.

Beraz, komenigarri da azienda errepidez garraiatzen duten Ibilgailuak Desinfektatzeko Zentroen Erregistroa sortzea, Abeltzaintza Zerbitzuak kudeaturik.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, agindu dut:

1. artikulua

Azienda errepidez garraiatzen duten Ibilgailuak Desinfektatzeko Zentroen Erregistroa sortzea, Abeltzaintza Zerbitzua kudeatze lanen arduradun izanik.

2. artikulua

Erregistroan inskribatzeko eskaera eta desinfekzio zentroa baimentzekoa batera formalizatuko dira, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Abeltzaintza Zerbitzuari eskabidea igorrita. Eskaeran zentroaren ezaugarriak adieraziko dira 2002ko abenduaren 30eko Foru Aginduari jarraituz, horrelako zentroek bete beharreko baldintzak finkatzen baititu.

3. artikulua

Inskribatu ondotik, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak ebazpen administratiboa emanen du, eta interesatuari jakinaraziko zaio. Haren bitartez, zentroa baimenduta geldituko da, 2002ko abenduaren 30eko Foru Aginduaren ondorioetarako.

Azken Xedapen Bakarra

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa