Castellano | Euskara | Français | English
(1999ko 155. NAOn argitaratua, abenduaren 13an; akats zuzenketa, 2000-02-11ko NAO)
Atarikoa
1999ko otsailaren 17ko Foru Aginduaren bidez Nafarroako Nekazaritzako Praktika Egokien Kodea onetsi zen. Horrekin, nekazaritzako iturrietatik datozen nitratoek sortutako kutxaduraren kontra ura babesteari buruzko 261/1996 Errege Dekretuak, otsailaren 16koak, bere 5. artikuluan dioena betetzen da.
Nekazaritzako Praktika Egokien Kode horren bitartez nekazaritzako nitratoek sortutako kutxaduraren arriskua murriztu nahi da, nekazariek eta abeltzainek Kodea praktikan jarriz. Orain arte Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritza Saila bilduman 1.500 ale argitaratu dira eta bertsio laburtuan 17.000 ale Navarra Agraria izenekoan. Azken hori Departamentu honetako aldizkari teknikoa da.
Interesatuta dauden hirugarrenei Nekazaritzako Praktika Egokien Kodea onetsi dela jakinaraztearren eta horrela haren edukia hedatzeko, bidezkoa da aipatu onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Horrenbestez, agindu dut:
Lehena
Argitara ematea Nafarroako Nekazaritzako Praktika Egokien Kodea onetsi zuen egintza, 1997ko otsailaren 17ko Foru Aginduaren bidez burutu zena, orok jakin dezan.
Bigarrena
Foru Agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena
Foru Agindu hau jakinaraztea Nekazaritza eta Nekazaritzako Finantzaketaren Zerbitzuari, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurugiro Kalitatearen Zerbitzuari, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Nekazaritza Zuzendaritza Nagusiari eta Nekazaritzaren Kudeaketarako Institutu Teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.