Castellano | Euskara | Français | English
(Testu bateratua. Jatorrizkoa 159. NAOn argitaratua, abenduaren 31n. Aldaketak: 232DEP/2011 Foru Agindua, ekainaren 9koa)
Atarikoa
Nafarroan merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legeak, apirilaren 6ko 6/2010 Foru Legeak emandako testuaren arabera, 33. artikuluan dioenez, merkataritzaren arloko eskumena duen departamentuak, Nafarroako Txikizkako Merkataritzako Aholku Behatokiari entzun ondoren, hurrengo urteko egutegia ezarriko du urtero, Nafarroako Foru Komunitatean saltokiak irekitzeko zein igande eta jaiegun diren baliodunak adierazita. Artikulu horretan ezartzen da halaber igande eta jaiegun horien kopurua zortzi izanen dela.
Saltokiak irekitzeko baimendutako igande eta jaiegunen 2011ko egutegiaz entzutea eman zaio Nafarroako Txikizkako Merkataritzako Aholku Behatokiari, 2010eko abenduaren 23an egindako bilkuran.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
Ebatzi dut:
1. Ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean, 2011n, saltokiak irekitzeko igande eta jaiegun baliodunak hauek izanen direla:
-Urtarrilaren 2a.
-Urtarrilaren 9a.
-Apirilaren 21a.
-Uztailaren 3a.
-Abenduaren 3a.
-Abenduaren 8a.
-Abenduaren 26a.
-Uztailaren 25a Tuteran, azaroaren 29a Iruñean eta Nafarroako gainerako udalerrietan herriko jaiegun nagusia.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen. Espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete ebazpen honen kontra, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariari zuzenduta, argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.