(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

225/1991 Foru Dekretua, ekainaren 13koa, Nafarroako Farmakozaintza Zentrua sortzen duena

 

(Testu bateratua. Jatorrizkoa 1991ko 83. NAOn argitaratua, uztailaren 3an. Aldaketak: 126/2008 Foru Dekretua, abenduaren 22koa)

Atarikoa

Farmakozaintza, botikak merkatura atera ondotik, haiek erabiltzean sortutako ondorio gaiztoak atzeman, ebaluatu eta kontrolatzea da, komunikazio bide arautuen bitartez edo programa bereziak eginez. Azken helburua, botikak erabiltzeko ahalik eta segurtasunik handiena izatea da.

Espainiako farmakozaintza sistemak bilatzen dituen ondorioak izan ahal ditzan, beharrezko da, gutxienez, Komunitate Autonomoak Farmakozaintza Zentru baten jabe izatea, botiken ondorio gaiztoak bildu eta ebaluatzen saiatuko direnak.

Nafarroako Gobernuaren Osasun Departamentuak oinarrizkotzat du Osasun eta Kontsumo Ministraritzarekiko lankidetza, Estatu osoan barna farmakozaintzako sistema bakarra ezarri ahal izateko.

Horrenbestez, Osasun Kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeitamaikako ekainaren hamahiruan egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat etorriz, dekretatu dut:

1. artikulua

Sortu egiten da Nafarroako Farmakozaintza Zentrua, Farmakozaintzako Sistema Foru Komunitatean ezartzeko behar diren iharduera eta eginkizunen ardura hartuko duena.

2. artikulua

Nafarroako Farmakozaintza Zentroa Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasun Laguntzako Zerbitzuko Antolamendu eta Ikuskapen Farmazeutikoaren Atalari atxiki zaio.

3. artikulua

Farmakozaintza Zentroko zuzendaritza Osasun Laguntzako Zerbitzuko zuzendariari dagokio.

Azken Xedapen Bakarra

Foru Dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa