Castellano | Euskara | Français | English
2752/2007 EBAZPENA, abenduaren 28koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartu eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoetan sartzeko deialdia onesten duena
(2008ko 13. NAON argitaratutako testua, urtarrilaren 28an)
Atarikoa
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hamabigarren xedapen gehigarriak xedatzen du irakasleen funtzio publikoan sartzeko sistema oposizio-lehiaketa izanen dela.
Maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hamazazpigarren xedapen irangakorrak xedatzen duenez, aipatu legea ezartzen den urteetan, irakasleen funtzio publikoan sartzeko hautapen prozedura bat eginen da. Prozedura horren barnean, lehiaketaldian prestakuntza akademikoa baloratuko da eta, bereziki, ikastetxe publikoetan hezkuntza etapa berean irakasle lanetan izaniko esperientzia, legeek baimetzen dituzten mugen barruan. Gainera, oposizioaldia, proba bakar bat izanen duena, kasuan kasuko espezialitatearen edukiez, gaitasun pedagogikoaz eta irakaskuntzarako behar diren tekniken ezagutzaz izanen da.
Arau hori betez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle kidegoetan sartu, bertara igo eta espezialitate berriak eskuratzeko Erregelamendua onetsi eta lege horretako hamazazpigarren xedapen iragankorrean sarrerarako aipatzen den araubide iragankorra arautzen duen otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuko lehen xedapen iragankorrak xedatzen duenez, Hezkuntzari buruzko 2/2006 Foru Legea ezartzen den urteetan deialdien xede diren irakasle kidegoetan sartzeko prozedurei aplikatuko zaizkie VI. tituluko xedapenak.
Bestalde, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hamabigarren xedapen gehigarriko 3. idatz-zatiak ezartzen du Bigarren Hezkuntzako Irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoetan sartzeko aukera izanen dutela funtzio publikoaren legedia indarduneko B taldean sailkatuta dauden irakasle kidegoetako funtzionarioek. Horretarako, lanpostu batzuk gorde beharko dira kidego horietan sartzeko deialdietan.
Xedatutakoa betez, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamendu horren IV. tituluak irakasle funtzionarioen kidegoen arteko sarbidea arautzen du.
Abenduaren 17ko 254/2007 Foru Dekretuaren bidez, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoetako 590 lanpostu huts betetzeko lan eskaintza onetsi da.
Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuak erabaki du Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartu eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoetan sartzeko deialdia egitea, honako arauei jarraikiz.
ARAUAK
Lehenbizikoa. Arau orokorrak.
1. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoetako 590 lanpostu huts betetzeko oposizio-lehiaketarako dei egiten da.
Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bateginak, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak onetsi zuenak, maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legeak ezarritakoari jarraikiz, zazpigarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat, eskainitako lanpostu guztien %5 gorde da %33ko ezgaitasuna edo handiagoa duten izangaientzat, betiere hautaprobak gainditzen badituzte, ezgaitasun maila dagokion unean frogatzen badute eta enpleguari dagozkion lan eta eginkizunetan aritzeko gai direla ziurtatzen badute.
Era berean, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuko 34. artikuluari jarraikiz, lanpostuen %50 gorde da Maisu-maistren eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoetako funtzionarioek Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegora igotzeko aukera izan dezaten, betiere deialdiko baldintzak betetzen badituzte.
Minusbaliatuentzat gordetako lanpostuak edo beste kidego batzuetatik heldu direnentzako lanpostuak osorik edo partzialki betetzen ez badira, dagokien espezialitate eta hizkuntzako lanpostuei gehituko zaizkie, prozedura irekian betetzeko.
3. Hautapen prozedura hauei ondokoa aplikatuko zaie:
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa (106. Estatuko Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 4koa); Europako Parlamentuaren 2004/38/EE Zuzentaraua, langileen joan-etorri askeari buruzkoa; otsailaren 16ko 240/2007 Errege Dekretua, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioari lotutako beste estatu batzuetako herritarrak Espainian sartu eta bizitzeari eta beren joan-etorri askeari buruzkoa (51. Estatuko Aldizkari Ofiziala, otsailaren 28koa); otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretua, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle kidegoetan sartu eta espezialitate berriak eskuratzeko Erregelamendua onetsi eta lege horretako hamazazpigarren xedapen iragankorrean sarrerarako aipatzen den araubide iragankorra arautzen duena (53. Estatuko Aldizkari Ofiziala, martxoaren 2koa); azaroaren 29ko 1701/1991 Errege Dekretua, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko espezialitateak ezarri, kidego horretako irakasleak atxiki eta irakasle horiek irakatsi behar dituzten arlo eta irakasgaiak zehazten dituena; urriaren 6ko 1635/1995 Errege Dekretua, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoetako irakasleak berariazko lanbide heziketako espezialitateetara atxikitzen dituena; abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretua, hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra eta orokorrean aplikatu beharreko gainerako xedapenak ezartzen dituena, bai eta deialdi honetan xedatutakoa ere.
Bigarrena. Izangaien betebeharrak.
Deialdi honetan parte hartzen duten izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte onartuak izateko:
1.-Betebehar orokorrak.
a) Espainiarra izatea edo Europar Batasuneko gainerako Estatuetako batekoa, edo ondoko arauak aplikatuak dituen Estaturen batekoa: langileen joan-etorri askeari buruz Europako Parlamentuak emandako 2004/38/EE Zuzentaraua eta Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioari lotutako beste estatu batzuetako herritarrak Espainian sartu eta bizitzeari eta beren joan-etorri askeari buruzko otsailaren 16ko 240/2007 Errege Dekretua.
Ezkontideak ere parte har dezake, zuzenbidez bananduta ez badaude, bai eta bere ondorengoek eta ezkontidearenek ere, zuzenbidez bananduta ez badaude eta, ondorengoei dagokienez, hogei urtetik beherakoak badira edo, zaharragoak izanez gero, haien bizkar bizi badira edo ezgaiak badira. Halaber, izangaiaren aurreko ahaideek eta haren ezkontidearenek parte hartzen ahal dute, zuzenbidez bananduta ez badaude eta haren kargura bizi badira.
b) Hemezortzi urte beteak izatea eta erretiroa hartzeko orokorrean ezarritako adina ez izatea.
c) Aukeratu nahi den kidego eta espezialitateari dagozkion eginkizunekin bateraezina den eritasunik ez izatea eta muga fisiko edo psikikorik ez izatea.
d) Diziplina espediente bidez Administrazio Publikoen zerbitzutik bereizia ez izana, eta eginkizun publikoak betetzeko desgaituta ez egotea.
Nazionalitate espainiarra ez dutenek frogatu beharko dute beren Estatuko funtzio publikoan aritzea galarazten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela.
e) Karrerako funtzionarioa, praktiketakoa, ez izatea edo sartu nahi den kidego bereko karrerako funtzionario izendatzeko esperoan ez egotea.
2.-Sarbide irekiko prozeduran parte hartzeko berariazko betebeharrak.
Aurreko atalean ezarritako betebehar orokorrez gainera, berariazko betebehar hauek izanen dituzte izangaiek:
I.-Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa
a) Doktore, lizentziadun, ingeniari edo arkitekto titulua edo dagokion gradu titulua izatea.
Halaber, III. eranskinean aipatzen diren espezialitateetan parte hartzeko eskaera egin dezakete, orokorrean eskatutako titulazioa ez izan arren, espezialitateen irakaskuntzarako baliokidetzat hartutako tituluetakoren bat dutenek, eranskin horretan ageri den moduan.
b) Irakaslanerako Espezializazio Titulua edo Irakasgaitasun Ziurtagiria izatea. Ez dute betebehar hori izanen Maisu-maistra titulua dutenek, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakasle diplomadunek, Lehen Hezkuntzako maisu-maistrek eta Pedagogia eta Psikopedagogiako lizentziadunek, ez eta baliokidea den eta prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa ematen duen lizentziatura edo titulazioa dutenek ere.
Era berean, betebehar horretatik salbuetsita egonen dira bi ikasturte osoko irakasle esperientzia dutela frogatzen dutenak edo, halakorik ez bada, elkarren segidan izan ez diren hamabi hilabeteko esperientzia, betiere behar bezala baimendutako irakaskuntza arautuko ikastetxe publiko edo pribatuetan aritu badira.
Salbuetsita egonen dira, orobat, Teknologiaren eta Psikologia eta Pedagogiaren espezialitateetan eta Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Lanbide Heziketako ikasketen espezialitateetan sartzeko deialdian parte hartzeko eskaera egiten dutenak.
II.-Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa
Unibertsitateko diplomadun, arkitekto tekniko edo ingeniari teknikoaren titulua edo dagokion gradu titulua izatea.
Halaber, IV. eranskinean aipatzen diren espezialitateetan parte hartzeko eskaera egin dezakete, orokorrean eskatutako titulazioa ez izan arren, espezialitateen irakaskuntzarako baliokidetzat hartutako tituluetakoren bat dutenek, eranskin horretan ageri den moduan.
Gainera, eta soil-soilik Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak espezialitate bakoitzeko lehenbiziko lau deialdiak burutu ez dituenean (apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuko bigarren xedapen iragankorrean aipatzen zen, otsailaren 27ko 334/2004 Errege Dekretuak ezarritako testu berriaren arabera), ondoko izangaiak onartzen ahalko dira, orokorrean eskatutako titulazioa ez izan arren: Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren ikastetxe publikoetan gutxienez ere bi urtez irakasle lana egin dutela frogatu eta kasuan kasuko lanbide arlokoa den lanbide heziketako espezialitate batean teknikari espezialista edo goi mailako teknikari titulua duten izangaiak. Lau deialdien eraginkortasun epea aipatu den apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuak indarra hartu zuen egunari lotuta dago.
III.-Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoa
Doktore, lizentziadun, ingeniari edo arkitekto titulua edo dagokion gradu titulua izatea.
I., II. eta III. ataletan aipatutako kidegoetako edozeinetan sartu nahi duten izangaiek atzerrian lortutako titulazioak aurkezten badituzte, haien homologazioaren egiaztagiria izan beharko dute, otsailaren 20ko 285/2004 Errege Dekretuan eta azaroaren 3ko 3686/2004 ECI Aginduan ezarritakoarekin bat, edo, onarpenaren egiaztagiria, 2005/36/EE Zuzentarauan eta urriaren 25eko 1665/1991 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.
3.-Minusbaliatuen txandan parte hartzeko berariazko betebeharrak.
Prozedura honetan parte hartzen ahalko dute, eskatzen duten kidegoan sartzeko eskatutako baldintza orokorrak eta berariazkoak betetzeaz gain, %33ko edo hortik gorako ezgaitasuna aitortua duten pertsonek, betiere irakasle lanerako oro har eskatzen den gaitasun funtzionala badute, eta lortu nahi den espezialitaterako behar dena ere bai.
Hautapen prozesuan minusbaliatuek izanen dituzten baldintzak eta sarbide irekiko izangaienak berberak izanen dira, deialdi honen hirugarren arauko ) atalean aipatzen diren egokitzapenak galarazi gabe.
Prozedura honetan parte hartzen duten izangaiek ezin izanen dute kidego, espezialitate eta hizkuntza bereko prozedura irekian parte hartu.
4.-Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegora igotzeko prozeduran parte hartzeko berariazko betebeharrak.
Hautapen prozedura honetan, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan lanpostuen %50 gorde da, eta bertan parte hartzen ahalko dute funtzio publikoari buruzko indarreko legediaren arabera "B" taldean sailkatuta dauden irakasleen kidegoetako funtzionarioek, baldin eta Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko eskatutako titulazioa izateaz eta arau honetako 1. atalean aipatutako baldintza orokorrak betetzeaz gainera, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako, jatorrizko kidegoan gutxienez sei urte egin badituzte karrerako funtzionario gisa.
Prozedura horretan parte hartzen duten izangaiek ezin izanen dute espezialitate eta hizkuntza bereko prozedura irekian parte hartu.
5.-Euskaraz irakasteko lanpostuetarako edo Euskal Hizkuntza eta Literatura espezialitateko lanpostuetarako parte hartzeko berariazko betebeharrak.
1. eta 2. ataletan eta, hala denean, 3.ean ezarritako betebehar orokor eta berariazkoez gainera, izangaiek ondoko titulu hauetako bat izan beharko dute: Euskal Filologiako lizentziadun titulua, EGA titulua (Euskararen Gaitasun Agiria), Euskaltzaindiarena, Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako Euskararen Gaitasun Agiria edo baliokidetzat jotzen den titulu bat.
6.-Nazionalitate espainiarra ez duten izangaien berariazko betebeharrak:
Nazionalitate espainiarra ez duten izangaiek, hautapen prozesuan onartuak izango badira, gaztelaniaz egoki egiten dutela frogatu beharko dute, hirugarren arauko 2.B) atalean xedatutako moduan.
7.-Arau honetan jasotako betebehar guztiak eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean bete beharko dira eta karrerako funtzionario gisa lanpostuaren jabetza hartu arte betetzen jarraitu.
Hirugarrena. Eskabideak eta eskubideen ordainketa.
1. Hautapen prozeduran parte hartu nahi dutenek hala adierazi beharko dute eskabidean; eskabidea, ordainketa gutunaren inprimakiarekin batera, eskura izanen dute interesdunek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan. Halaber, parte hartzeko eskabidea eta ordainketa gutun hirukoiztua Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren webgunean: www.pnte.cfnavarra.es, baita Nafarroako Gobernuaren webgunean ere: www.cfnavarra.es.
Eskabidean izangaiek zehaztu beharko dute zein kidego, espezialitate eta hizkuntzatan parte hartzen duten, deialdi honetako 1. arauan agertzen direnen artean aukeratuz, eta horrez gain, zehaztu beharko dute zer prozeduraren bidez parte hartzen duten espezialitate eta hizkuntza bakoitzerako, ondoko hauen artean:
Zein prozeduraren bidez parte hartzen den:
-Irekia
-Minusbaliatuentzako erreserba
-Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegora igotzea.
2. Izangaiek parte hartzeko eskabide bakar bat aurkeztuko dute, ondoko agiri hauekin batera:
A) Nazionalitate espainiarreko izangaiek:
1.-Nortasun Agiri Nazionalaren edo nortasun agiri baliokidearen fotokopia konpultsatua. Agiri hau DIN-A4 paperean aurkeztuko da.
2.-Zinpeko aitorpena edo hitz ematea inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik diziplina espediente bidez berezia ez dagoela edo eginkizun publikoetarako desgaitua edo gabetua ez dagoela.
3.-Kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko ordainketa gutun bat, arau honetako 8. puntuan ezarritakoaren arabera.
4.-Doktore, lizentziadun, ingeniari edo arkitekto edo, hala behar denean, unibertsitateko diplomadun, ingeniari tekniko edo arkitekto tekniko tituluaren edo irakaslanerako baliokidetzat hartzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, edo titulua emateko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen ziurtagiria.
Titulua atzerrian eskuratu bada, horren fotokopia konpultsatua aurkeztuko da eta, horrekin batera, homologatuta edo onetsita dagoela egiaztatzen duen agiria.
5.-Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko lanpostuak eskuratu nahi dituzten izangaiek ondokoak ere aurkeztu beharko dituzte: Irakaslanerako Espezializazio Tituluaren edo Irakasgaitasun Ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua edo, halakorik ez bada, baldintza hori ez duela bete behar frogatzen duen agiria. Ondoko izangai hauek ez dute betebehar hori izanen:
-Maisu-maistra titulua dutenek, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakasle diplomadunek, Lehen Hezkuntzako maisu-maistrek eta Pedagogia eta Psikopedagogiako lizentziadunek, ez eta baliokidea den eta prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa ematen duen lizentziatura edo titulazioa dutenek ere.
-Teknologiaren eta Psikologia eta Pedagogiaren espezialitateetan eta Berariazko Lanbide Heziketako espezialitateetan sartzeko deialdian parte hartzeko eskaera egiten dutenek.
-Bi ikasturte osoko irakasle esperientzia dutela frogatzen dutenek edo, halakorik ez bada, elkarren segidan izan ez diren hamabi hilabeteko esperientzia, betiere behar bezala baimendutako irakaskuntza arautuko ikastetxe publiko edo pribatuetan aritu badira. Ikastetxe publikoei dagokienez, Zuzendaritza Probintzialak edo Hezkuntza Administrazio eskudunak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da hori. Ez dira kontuan hartuko lanpostuaren jabetza hartzeko eta zerbitzua uzteko orriak. Behar bezala baimendutako ikastetxe pribatu bati dagokionez, ikastetxe horretako zuzendariak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da, kasuan kasuko Hezkuntza Ikuskatzailetzaren oniritziarekin. Ziurtagiri guztietan zerbitzuak hasi eta bukatu zireneko data zehatzak aipatuko dira.
6.-Euskaraz irakasteko lanpostuetarako edo Euskal Hizkuntza eta Literatura espezialitateko lanpostuetarako parte hartuz gero, titulu hauetakoren baten fotokopia konpultsatua: Euskal Filologiako lizentziadun titulua, EGA titulua (Euskararen Gaitasun Agiria), Euskaltzaindiarena, Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako Euskararen Gaitasun Agiria edo baliokidetzat jotzen den titulu bat.
7.-Oposizioaldiko B.2) ariketaren ordez hezkuntza administrazio eskudunak prestatutako txostena aurkeztu nahi duten izangaiek, zortzigarren arauko 1.1.2 puntuan xedatutakoarekin bat, zerbitzuen orria aurkeztu beharko dute, administrazio horrek luzatua, zein kidegotarako izendatu zituzten eta lanean noiz hasi eta noiz gelditu ziren adieraziz. Espresuki adierazi beharko da zerbitzuak ikastetxe publikoetan eman direla. Zerbitzuak lanpostu berean eman direla ere agertarazi beharko da.
Zerbitzuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenturako egin badira, Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz aurkeztuko du zerbitzuen orria.
8.-Merezimenduen frogagiriak, I. eranskinean onartu den baremoan ezarritakoaren arabera.
Irakaskuntzan izaniko esperientziaz merezimenduen baremoko I. atala baloratzeari begira, interesdunek parte hartzeko eskabide orrian eskatzen ahalko dute Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz gehitu ditzala Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarentzat egindako zerbitzuak, izangai bakoitzaren espediente pertsonalean ageri den dokumentazioaren arabera. Eskaera hori egiten ez bada, interesdunek aurkeztutako merezimenduak soilik baloratuko dira.
B) Beste nazionalitate bateko izangaiak:
Atal honetako A) atalean ezarritako betebeharrez gain, beste hauek:
1.-Espainian bizi diren atzerriko izangaiek ondoko hauek aurkeztu beharko dituzte: nortasun agiriaren edo pasaportearen fotokopia konpultsatua eta Europar Batasunean bizi delako indarreko txartelarena edo Europar Batasunean bizi den baten ahaide izatearen indarreko txartelarena edo, kasuaren arabera, Europar Batasunean aldi batez bizitzeko txartelarena edo Europar Batasuneko mugaz gaindiko langilearena.
Europar Batasuneko herrialdeetakoak diren izangaiek, ez badira Espainian bizi, atzerrian bizi direlako edo Espainian "egonaldi" erregimenean daudelako, nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute.
Aurreko horien ahaideek ondoko agirien fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute: pasaportearena, bisatuarena eta, kasuaren arabera, behar den txartela eskatu izanaren gordekinarena edo bisatuaren salbuespena eta behar den txartela eskatu izanaren gordekinarena. Agiri horiek eskatu ezean, agintaritza eskudunek ahaidetasun lotura egiaztatzeko emandako agiriak aurkeztu beharko dituzte, baita, zein espainiarrekin edo Europar Batasuneko zein kiderekin duten ahaidetasun lotura, horren zinpeko aitorpena edo hitz ematea ere, non adieraziko den bere ezkontidearengandik zuzenbidez bananduta ez dagoela eta, kasuaren arabera, izangaia bere bizkar bizi dela edo bere kargupean dagoela. Bestela, haien egoera frogatzeko beste agiri batzuk, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioari lotutako beste estatu batzuetako herritarrak Espainian sartu eta bizitzeari eta beren joan-etorri askeari buruzko otsailaren 16ko 240/2007 Errege Dekretuaren arabera.
Deialdian parte hartzeko eskabidean, nazionalitate espainiarra ez duten izangaiek "Nortasun Agiri Nazionalari" dagokion laukian adierazi beharko dute beren estatuko Nortasun Txartelari dagokion zenbakia edo pasaportearena. Halaber, zein nazionalitate duten adierazi beharko dute, bai eta gaztelaniaren jakite maila frogatzeko azterketa egitetik salbuetsiak dauden ala ez ere.
2.-Zinpeko aitorpena edo hitz ematea, izangaiak bere Estatuko funtzio publikoan sartzeko diziplina zehapenik edo zigor penalik ez duela frogatzen duena.
3.-Gaztelania behar beste badakitela frogatzeko, Gaztelaniaren Goi Mailako Diplomaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, zeina Atzerriko Hizkuntzatzat hartutako Gaztelaniaren Goi Mailako Diplomaren baliokidea baita (urriaren 31ko 1137/2002 Errege Dekretuak ezarritakoa), edo Hizkuntza Eskola Ofizialek atzerritarrendako ematen duten Gaztelaniaren Gaitasun Agiriarena edo Filologia Hispaniko edo Erromanikoaren tituluarena. Era berean, ez dute gaztelania probarik egin beharko hizkuntza ofiziala gaztelania duen herrialde bateko nazionalitatea duten izangaiek, Espainian unibertsitateko titulazio bat erdietsi dutenek eta Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan Gaztelania eta Literaturako espezialitatearen bidez sartu nahi duten izangaiek. Izangaiak behar den ziurtagiria erantsiko du, hautapen prozesuan parte hartzeko eskabidearekin batera.
Hala ez bada, hizkuntzaren jakite proba bat gainditu beharko dute, deialdi honetako zazpigarren arauko 6. atalean xedatutakoari jarraikiz.
C) Minusbaliatuentzako erreserba txandako izangaiak:
Atal honetako A) letran edo, kasua bada, B) letran ezarritako betebeharrez gainera, Nafarroako Mendekotasun Agentziako Balorazio eta Orientazio Taldeek emandako ziurtagiria edo beste irizpen lotzaile bat aurkeztu beharko dute, talde multiprofesional eskudun batek emana, %33ko ezgaitasuna edo handiagoa dutela frogatzeko.
Erreserba prozedura honetan parte hartu ahal izateko, eskabidean adierazi beharko dute izangaiek aukera hori.
Halaber, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero, eta eskabidean bertan adierazi. Aparteko orri batean adierazi beharko dute zein minusbaliotasun duten eta zein egokitzapen eskatzen duten.
Minusbaliotasuna frogatzen duen ziurtagiria edo irizpena aurkeztu ezik, izangaia ezin izanen da onartu minusbaliatuendako txandan eta ezin izanen dira ariketak egiteko egokitzapenak egin.
D) Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegora igotzeko prozedurako izangaiak:
1.-Nortasun Agiri Nazionalaren edo nortasun agiri baliokidearen fotokopia konpultsatua. Agiri hau DIN-A4 paperean aurkeztuko da.
2.-Zinpeko aitorpena edo hitz ematea inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik diziplina espediente bidez berezia ez dagoela edo eginkizun publikoetarako desgaitua edo gabetua ez dagoela.
3.-Kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko ordainketa gutun bat, arau honetako 8. puntuan ezarritakoaren arabera.
4.-Doktore, lizentziadun, ingeniari edo arkitekto titulua edo irakaskuntzarako baliokidea den titulua izatea, edo titulua emateko eskubideak ordaindu izanaren frogagiria.
Titulua atzerrian eskuratu bada, horren fotokopia konpultsatua aurkeztuko da eta, horrekin batera, homologatuta edo onartuta dagoela egiaztatzen duen agiria.
5.-Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuak, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Erregistro Nagusiak edo beren gainetik duten Ministerioak edo erakundeak egindako egiaztagiri edo zerbitzu-orria aurkeztu beharko dute, izaera hori egiaztatzeko, datu hauek azalduta:
a) Beren kidego, arlo edo espezialitatea, langilearen erregistro zenbakia, hala behar balitz, eta jardunean den ala ez.
b) Non eta noiz den jaioa.
c) Titulu akademikoa eta noiz eman zen.
d) Gradu eta bosturtekoen egiaztagiria edo, halakorik bada, hirurteko eta seiurtekoena, eta noiz betetzen diren.
Ezinezkoa baldin bada kidegoan sartzeko eskatutako betebeharren bat ziurtagirietan agertaraztea, interesdunen espediente pertsonaletan ageri ez delako, interesdunek bereizita bidali beharko dituzte horiek frogatzeko agiriak.
Aurreko ataletan adierazitako agiriak aurkezteko ezintasunik baldin bada, behar bezala justifikatua izanez gero, zuzenbidean onartua den edozein frogabidez baliaturik froga dezakete deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela.
Zerbitzuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenturako egin badira, ofizioz aurkez daitezela eskatzen ahalko du izangaiak.
6.-Merezimenduen frogagiriak, II. eranskinean onartu den baremoan ezarritakoaren arabera.
3. Aurkezten diren agiriak jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak izanen dira. Horretarako, Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxeetako zuzendariek ahalmena dute agiriak konpultsatzeko, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak maiatzaren 18an emandako 182/2001 Foru Aginduan ezarritakoari jarraikiz (ekainaren 29ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 79. zk.).
4. Aipatu epearen barrenean agiriak aurkezten ez badituzte, oposizio-lehiaketatik kanpo geldituko dira; orobat, onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onesten dituen Ebazpenaren ondotik egiaztatzen bada ez dituztela baldintzak betetzen, beren jarduketak deuseztatu eginen dira, hasierako eskabideko faltsukeria dela eta legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.
5. Espezialitate eta hizkuntza batean izena eman eta onartzeak ez dio izangaiari bermatuko eskatu dituen espezialitate eta hizkuntza guztietan parte hartu ahal izatea, ezartzen den hautapen prozesuaren antolaketak ondorio hori baldin badakar.
6. Nazioarteko erakundeetako funtzionarioek, Espainiako nazionalitatea badute, parte hartzeko eskabidearekin batera 182/1993 Errege Dekretuaren 7. artikuluan adierazitako homologaziorako ziurtagiria aurkeztu beharko dute, egin behar ez duten proba zein den adierazteko, zortzigarren 8.1.4. arauan ezartzen den bezala.
7. Eskabide orria zein organori zuzendu behar zaion eta aurkezteko tokia.
Deialdian parte hartzeko eskabideak Giza Baliabideen Zerbitzuari zuzenduko zaizkio eta ondoko toki hauetakoren batean aurkeztu beharko dira: Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo, zk.g., Iruña), Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean, Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetan (zerrenda 2007ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 31n), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.
Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.
Atzerrian sinatutako eskabideak kasuan kasuko espainiar ordezkaritza diplomatiko eta kontsularren bidez tramitatzen ahalko dira, deialdi honen laugarren arauan ezarritako epean. Interesdunak azterketa eskubideak ordaindu izanaren banketxeko frogagiria atxikiko dio eskabideari.
8. Azterketa eskubideak.
Bigarren Hezkuntzako Irakasleen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoetako espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko azterketa eskubideengatik 25 euro ordaindu izanaren frogagiria erantsiko zaio eskabideari; 18 euro ordainduko dira, berriz, espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan. Ordainagiria aurkeztu ezean izangaia baztertuta geldituko da.
Azterketa eskubideak Nafarroako Foru Komunitatean ordainduz gero, ordainketa gutun baten bidez egin beharko da edozein banketxetan, edo bestela, banketxeko transferentzia eginez, BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) 01825000 82 0711500306 kontu-zenbakira.
Ordainketa beste autonomia erkidego batean egiten bada, banketxeko transferentziaren bidez soilik eginen da, dirua kontu honetan sartuta: BBVAko (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) 01825000 82 0711500306 zenbakia.
Transferentzia bidez eginez gero, transferentziaren agirian datu hauek jarriko dira:
-Izangaiaren izen-deiturak.
-Ordainketa zein kontu zenbakitan egin behar den.
-Kontzeptua: Irakasleen oposizioak. 2008. urtea.
Kidegoa: ............... Espezialitatea: .................... Hizkuntza:
Izangaia, espezialitatea eta hizkuntza zehazteko datuetakoren bat ez jartzeak izangaia baztertzea ekarriko du.
Ez da onartuko Internet bidez egindako transferentziarik.
Azterketa eskubideak ordaintzeak ez du inolaz ere kenduko arau honetako 7. puntuan aipatutako organoaren aurrean eskabidea aurkeztu beharra, horretarako ezarritako epe eta moduan.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasa eta prezio publikoen gaineko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legeko 31. artikuluaren arabera, tasak ordaintzetik salbuetsita daude:
a) %33ko ezgaitasuna edo handiagoa duten pertsonak.
b) Deialdi hau argitaratu baino hilabete bat lehenagotik gutxienez lan-eskatzaile gisa inskribaturik dauden pertsonak. Salbuespen hau izateko baldintza izanen da epe horretan eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide igoera, prestakuntza edo eraberritze ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikatutako arrazoiren bat izan ezean, eta, halaber, hilabetean lanbide arteko gutxieneko lansaritik goragoko errentarik ez izatea.
Lan-eskatzailea dela frogatzeko, Enplegu Bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan-eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ez eta lanbide igoera, prestakuntza edo eraberritze ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik.
Hilabetean lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako dirusarrerarik ez duela interesdunaren aitorpenaren bidez frogatuko da. Aitorpenaren eredua Nafarroako Gobernuko Informazio Bulegoan eskuratzen ahalko da, edo bestela Internet bidez, arestian emandako helbidean.
Laugarrena. Eskaerak aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko hogei egun naturaleko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Bosgarrena. Izangaiak onartzea.
1. Izangai onartu eta baztertuen zerrendak.
Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Giza Baliabideen Zerbitzuak jendaurrean paratuko du ondoko zerrendak onesteko Ebazpena, horren iragarpena egin ondoren, Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan (Santo Domingo, zk.g., Iruña) eta Hezkuntza Departamentuaren www.pnte.cfnavarra.es webgunean.
-Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak, espezialitate, hizkuntza eta kidegoen arabera. Zerrenda horietan honako hauek adieraziko dira: izangaien izen-deiturak, Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia edo izangaiaren nazionalitatea frogatzen duen agiriarena (espainiarrak ez badira), zein prozeduratan parte hartzen duten eta, baztertuen kasuan, baztertzeko arrazoia. Orobat, bertan agertuko dira gaztelaniaren proba egin behar dutenak eta egitetik salbuetsita daudenak.
-Unitate didaktiko bat prestatu eta ahoz azaltzearen ordez, unitate didaktikoari buruzko ezagutza baloratzen duen txosten bat aurkezteko aukerarako onartu eta baztertu direnen behin-behineko zerrendak, deialdiko zortzigarren arauan eskatutako baldintzak betetzeagatik edo ez betetzeagatik.
Behin-behineko zerrenda horiek onesteko ebazpena argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59. artikuluan aurreikusten diren ondorioetarako.
2. Izangaiek hamar egun naturaleko epea izanen dute, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, kasua bada, baztertua izateko akatsa zuzentzeko. Era berean, beren datu pertsonalak ezartzean akatsak izan direla ohartu diren izangaiek epe horretan jakitera ematen ahalko dute. Erreklamazioak Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuari bidaliko zaizkio eta hirugarren arauko 7. puntuan aipatzen diren tokietako edozeinetan aurkeztuko dira.
Izapide horretan ezin izanen dira inolaz ere zuzendu merezimenduak frogatzen dituzten agiriak.
3. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak.
Aurreko atalean aipatutako erreklamazioak ebatzi ondoren, ondoko zerrendak onesteko ebazpena emanen da:
-Onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak.
-Unitate didaktiko bat prestatu eta ahoz azaltzearen ordez, unitate didaktikoari buruzko ezagutza baloratzen duen txosten bat aurkezteko aukerarako onartu eta baztertu direnen behin betiko zerrendak, deialdiko zortzigarren arauan eskatutako baldintzak betetzeagatik edo ez betetzeagatik.
Ebazpen hori argitara emanen da Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan (Santo Domingo kalea, zk.g., Iruña) eta Hezkuntza Departamentuaren webgunean: www.pnte.cfnavarra.es; nazioanalitate espainiarra ez duten izangaiek gaztelania proba zein egun eta ordutan egin beharko duten ere argitaratuko da.
Behin betiko zerrenda horiek onesten dituen ebazpena argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59. artikuluan aurreikusten diren ondorioetarako.
Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Seigarrena. Hautapen organoak.
1. Izangaien hautapena epaimahaiek eta horretarako izendatutako hautapen batzordeek eginen dute.
Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen baten bidez kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko epaimahai bat izendatuko da, eta horien osaera Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Prozedura desberdinen bidez espezialitate eta hizkuntza berean aurkeztutako izangaien kopuruak halaxe eskatzen badu, epaimahai bat baino gehiago izendatzen ahalko da, Giza Baliabideen Zerbitzuak hala irizten badio eta, hala bada, Hautapen Batzorde bat osatuko da.
2. Mahaikideak karrerako funtzionarioak izanen dira, jardunekoak, bai irakasleen kidegokoak, bai Hezkuntza Administrazioaren zerbitzuko ikuskatzaileen iraungi beharreko kidegokoak. Bost izanen dira.
Izangaiek zein kidegotan sartu nahi duten, sailkapen talde horretako edo goragoko kidego batekoak izanen dira epaimahaiko kide guztiak. Orobat, epaimahaien osaketari dagokionez, hautapen prozesua zein kidegotakoa den, kidego horretako funtzionarioak izaten ahal dira kide gehienak.
Epaimahaiak hautatzerakoan, kontuan hartu beharko da espezialitatearen printzipioa, zeinaren arabera mahaikide gehienek hautapen prozesuaren xede den espezialitateko titular izan beharko duten, eta emakumezko eta gizonezko irakasleen arteko berdintasunera joko da, arrazoi oinarritu eta objektiboek eragozten ez badute behintzat.
Epaimahaiak honela osatuko dira:
-Mahaiburu bat, Hezkuntza Departamentuak zuzenean izendatua.
-Lau mahaikide, zozketa publikoaren bidez hautatuak kasuan kasuko espezialitateari atxikita eta jardunean dauden funtzionarioen artean.
Zozketaren prozedura honelakoa izanen da:
Abezedariotik bi letra aterako dira eta horiek izanen dira kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko irakasle funtzionariaren lehen deituraren hasierako letrak. Hasierako bi letra horiekin hasten den lehenengo deiturarik ez badago, ordena alfabetikoan hurrengoa den deitura hartuko da, "ZZ" letren ondotik "AA" letrak datozela ulertuko delarik, eta "CH" eta "LL" letrak, berriz, "C" eta "L" letren hurrenkeran, hurrenez hurren, egonen dira integratuta.
Espezialitateko titularren kopurua ikusita, zozketa egitea ezinezkoa denean, Hezkuntza Departamentuak zuzenean izenda ditzake mahaikideak.
Salbuespen gisa, horretarako justifikatutako arrazoiak baldin badaude, zilegi izanen da hezkuntzako beste administrazio batzuei kasuko espezialitateko funtzionarioak izenda ditzatela eskatzea, epaimahaiak osatzearren, eta, bai halaber, epaimahaia beste espezialitate bateko funtzionarioekin osatzea, eta kasu horretan aholkulari espezialistak aukeratzen ahalko dira.
Epaimahaiko idazkari lana kidegoan antzinatasunik txikiena duenak eginen du, epaimahaiak bestelakorik erabakitzen ez badu behintzat.
3. Epaimahai bakoitzeko ordezko kideak izendatuko dira, prozedura berari jarraikiz.
4. Hautapen batzordeen osaera. Izangai kopurua eta deialdiko lanpostu kopurua dela-eta, espezialitateren baterako epaimahai bat baino gehiago izendatu beharra gertatzen bada, espezialitate eta hizkuntza bakoitzerako hautapen batzordeak eratuko dira. Batzorde horiek mahaiburuek osatuko dituzte, eta ez dira bost baino gutxiago izanen; mahaiburuak bost baino gutxiago izanez gero, idazkariek osatuko dute kopuru hori, eta hala ez bada, mahaikideek. Batzorde horren buru 1. epaimahaiko burua izanen da beti, eta idazkaria, berriz, batzordea osatzen duten kideen artean kidegoan azkena sartu den funtzionarioa, non eta batzordeak ez duen beste modu batean hautatzea erabakitzen.
5. Maiatzaren 16ko 202/1991 Foru Dekretuaren 1. artikuluak eta otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren 8. artikuluaren 3. puntuak diotenaren arabera, hautapen organoetan parte hartzea nahitaezkoa da, eta epaimahaietako kideei aipatu foru dekretuan zehazten diren ordainak dagozkie.
6. Hautapen organoetako kideek ezin izanen dute bertan parte hartu baldin eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 28. artikuluan jasotako egoeretako batean badaude, edo deialdia argitaratu aurreko bost urteetan kidego eta espezialitate bereko hautaprobetarako izangaiak prestatzen modu sistematikoan aritu izan badira. Horrelakorik gertatuz gero, Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuari jakinarazi beharko diote. Halako egoeraren bat izanez gero, izendapenaren ebazpena jakinarazi eta bost egun balioduneko epean eman beharko da horren berri.
Halaber, izangaiek mahaikideak errefusatzen ahalko dituzte, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. artikuluan aurreikusitako egoeraren bat izaten denean.
7. Deialdi honi dagozkion hautaprobak hasi aurretik, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, beharrezkoa bada, aurreko atalean aurreikusitako arrazoiren batengatik edo ezinbesteko arrazoi batengatik mahaikide izateari utzi diotenen ordez arituko diren kide berriak izendatzeko ebazpena emanen du.
8. Mahaiburuek dei egin ondoren, epaimahaiak eta, horrelakorik badago, hautapen batzordeak eratuko dira, mahaiburua eta idazkaria, edo horien ordezkoak, eta kideen erdiak, gutxienez, bertan direla.
9. Hautapen batzordeak eratu ondoren, beren jarduketek balioa izan dezaten beharrezkoa izanen da mahaiburua eta idazkaria, edo horien ordezkoak, eta kideen erdiak, gutxienez, bertan egotea.
10. Hautapen organoen eginkizunak.
Hautapen organoak autonomia funtzional osoz arituko dira, prozeduraren objektibotasunaren arduradunak izanen dira eta deialdiko arauak betetzen direla bermatuko dute.
Era berean, epaimahaiek antolaketako neurri egokiak har ditzakete, haurdun dauden emakumeek, erditzea epaimahaiaren aurrean aurkezteko egunean eta oposizioko ariketaren bat egiteko egunean izaten denean, hautapen prozeduretako fase guztietan parte hartzeko modua izan dezaten.
10.1. Epaimahaien eginkizunak. Epaimahaiei eginkizun hauek dagozkie:
-Deialdi honek xedatzen duenari jarraikiz, hautapen prozesuak behar bezala burutzen diren begiratzea.
-Oposizioaldiko ariketak kalifikatzea.
-Espezialitate eta hizkuntza bakoitzerako epaimahai bakarra izendatzen bada, honako eginkizun hauek ere izanen dituzte: oposizioaldian eta lehiaketaldian lortutako puntuazioen batuketa egitea, izangaiak ordenatzea, bi faseak gainditzen dituzten izangaien zerrrendak prestatzea, lehiaketaldia eta oposizioaldia gainditu dituzten izangaien deklarazioa egitea, horien zerrendak argitaratzea eta organo dei-egileari igortzea.
10.2. Hautapen batzordeen eginkizunak. Hautapen batzordeei eginkizun hauek dagozkie:
-Epaimahaiak koordinatzea.
-Epaimahaien jarduketarako irizpideak finkatu eta homogeneizatzea.
-Epaimahaiek oposizioaldian emandako puntuazioei lehiaketaldikoak gehitzea, izangaiak ordenatzea eta bi fase horiek gainditzen dituzten izangaien zerrendak prestatzea.
-Lehiaketaldia eta oposizioaldia gainditzen dituzten izangaien deklarazioa egitea, horien zerrendak argitaratzea eta organo dei-egileari igortzea.
Hautapen prozesuko fase guztietan, hautapen batzordeek ebatziko dituzte deialdiko arauak aplikatzerakoan sortzen diren zalantzak.
10.3. Administrazioko beste organo batzuei emandako eginkizunak.
Deialdiaren I. eta II. eranskinetan jasotako baremoaren arabera izangaiei dagokien puntuazioa honako hauek emanen dute:
-Eranskinetako I. atalari dagokionez, Giza Baliabideen Zerbitzuari atxikitako langileek.
-Eranskineko II. eta III. atalei dagokienez, deialdiaren zortzigarren arauko 2. atalean aipatzen diren balorazio batzordeek.
Organo horiek hautapen organoen izenean eginen dute balorazioa eta, oposizioaldia bukatutakoan, emaitzak helaraziko dizkiete.
Era berean, mahaiburu koordinatzaile bat edo gehiago eta idazkari koordinatzaile bat edo gehiago edo, hala badagokio, mahaiburu koordinatzailearen eta idazkari koordinatzailearen laguntzaileak izendatzen ahalko dira. Horiek Hezkuntza Departamentuak esleitzen dizkien eginkizunak beteko dituzte, hautapen prozesua zuzen tramitatzeko eta epaimahaiek eta, halakoak daudenean, hautapen batzordeek beren jarduketa errazago egin dezaten.
10.4. Hautapen organoen jarduketa Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legeak xedatutakoari lotuko zaio beti.
11. Epaimahaiek edo, halakoak daudenean, hautapen batzordeek, beren lanetarako aholkulari espezialistak eta laguntzaileak eskatzen ahalko dituzte. Horiek Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak izendatuko ditu. Lehenbizikoen eginbeharra izanen da hautapen organoaren kideei aholku ematea, espezialitate bakoitzean ezagupenak eta merezimenduak ebaluatzean. Laguntzaileen eginbeharra izanen da hautapen organoei laguntza ematea, horiek adierazten dizkieten zeregin teknikoak eginez. Jarduera bakoitzean batzuk eta besteak beren eskumenetara mugatuko dira.
12. Hautapen organoek behar diren kasuetan neurriak hartuko dituzte, minusbaliotasunak dituzten izangaiek ere gainerako parte-hartzaileek bezalatsuko aukerak izan ditzaten ariketak egiterakoan. Horretarako, deialdi honen 3. arauko 1. atalean aurreikusitako eran, hala eskatzen duten minusbaliatuentzat denbora eta baliabide egokitzapenak bideratuko dira, betiere irakaskuntzaren eginkizunekin bateragarriak baldin badira.
13. Jakinarazpenetarako eta gainerako gorabeheretarako, hautapen organoek Hezkuntza Departamentuan izanen dute egoitza (Santo Domingo kalea, zk.g., Iruña), eta bertan aurkeztu beharko dira hautapen prozeduraren gainean sortzen diren afera guztiak.
14. Hautapen organoek ezin izanen dute deklaratu, inolaz ere, hautapen prozesua kidego, espezialitate eta hizkuntza horretarako lanpostu kopurua baino izangai gehiagok gainditu dutela.
Zazpigarrena. Zehapen prozeduraren nondik-norakoak.
1. Hautapen prozesuan lehiaketaldi bat izanen da; horretan prestakuntza akademikoa baloratuko da eta, bereziki, hezkuntza etapa bereko ikastetxe publikoetan irakasle lanetan izaniko esperientzia, deialdiko I. eranskinean ageri den merezimendu baremoarekin bat; horretaz gainera, oposizioaldia izanen da, proba bakar batekin, kasuan kasuko espezialitateko edukiei, gaitasun pedagogikoari eta irakaskuntzan aritzeko behar diren tekniken ezagutzari buruz. Halaber, praktikaldi bat izanen da, prestakuntza ikastaroak biltzen ahalko dituena eta hautapen prozedura osatuko duena.
Epaimahaiaren aurrean eginen den aurkezpen ekitaldi batekin hasiko da oposizioaldia, eta horretan probako B.1) zatian aipatutako programazio didaktikoa eman beharko dute izangaiek. Aurkezpen ekitaldira joaten ez diren eta programazio didaktikoa ematen ez duten izangaiak hautapen prozeduratik baztertuko dira, eta ez da zilegi izanen beste pertsona batzuk haien ordez agertzea.
Horren ondoren oposizioaldiko proba eginen da, honela banatuta:
-A zatia, ariketa idatzi bat, deialdiaren zortzigarren arauko 1.1.1.1 atalean xedatutakoaren araberakoa.
-B zatia, ondoko ariketa hauetan banatua, deialdiaren zortzigarren arauko 1.1.1.2 atalean xedatutakoaren arabera.
B.1): programazio didaktiko baten aurkezpena.
B.2): unitate didaktiko bat prestatu, azaldu eta defendatzea.
B.3): ariketa praktikoa, deialdiko VI. eranskinean aipatzen diren espezialitateetan.
2. Oposizioaldiari 2008ko ekainaren 16tik aurrera emanen zaio hasiera, aurkezpen ekitaldi baten bidez.
Izangaiei oposizioko aurkezpen ekitaldirako dei eginen zaie Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emandako ebazpen baten bidez. Ebazpen hori argitara emanen da Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan (Santo Domingo, zk.g, Iruña) eta Hezkuntza Departamentuaren webgunean, gutxienez zazpi egun natural lehenago, eta bertan epaimahaien aurrean egin beharreko lana zein egun, ordu eta tokitan eginen den adieraziko da.
Halaber, ebazpen horren bidez oposizioaldiko probaren A zatia egiteko dei eginen zaie.
Sarrera prozeduran beste kidego batetik abiatuta parte hartzen duten izangaiei ere Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen baten bidez eginen zaie dei probarako.
Epaimahaiaren aurrean egin beharreko jarduketak hasi eta gero, izangaientzako hurrengo deialdiak ariketak egin diren tokian eta Hezkuntza Departamentuaren www.pnte.cfnvarra.es wegunean jarriko dira, berrogeita zortzu ordu lehenago gutxienez.
Izangaiei dei bakarra eginen zaie epaimahaien aurreko jarduketak egiteko, eta hautapen prozesutik baztertu eginen dira agertzen ez direnak. Ondorio horietarako, ariketa kolektibo batera deitutakoek deietan ezarritako ordu eta egunean agertu beharko dute epaimahaiaren aurrera. Banan-banako ariketetan, egun bakoitzerako deitutako izangaiek bertan egon beharko dute epaimahaiak jarduketak hasteko ezarritako orduan.
3. Izangaiek parte hartzeko ordena alfabetikoki zehaztuko da; horretarako Giza Baliabideen Zerbitzuak zozketaz bi letra aterako ditu eta lehenengo deituraren hasiera letra horiekin duen izangaia hasiko da, deialdi honen seigarren arauko 2. atalean adierazitako moduan.
Probaren B zatian, adierazi den irizpideari jarraituz, B.1) ariketa soilik egin behar duten izangaiei dei eginen zaie lehenik eta, gero, B.1) eta B.2) ariketak egin behar dituzten izangaiei.
4. Epaimahaiak edozein unetan eskatzen ahalko die izangaiei beren nortasuna froga dezatela.
5. Nazionalitate espainiarra ez duten izangaiek gaztelaniaz badakitela frogatzeko egin beharreko proba:
oposizioaldiko proba egin aitzin, nazionalitate espainiarra ez duten izangaiek gaztelania proba egin beharko dute, ahozko zein idatzizko ulermen eta adierazpenean maila egokia dutela frogatzeko.
Proba horretan idazlan bat egin beharko da gaztelaniaz, gutxienez berrehun hitzekoa, eta elkarrizketa bat epaimahaikoekin.
Oposizioaldiko proba hasi baino lehen eginen da proba hori. Hautapen prozeduretako izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak onesten dituen ebazpenak zehaztuko du proba noiz eta non eginen den.
Proba hori ebaluatuko duen epaimahaia jardunean diren karrerako irakasle funtzionarioek osatuko dute. Irakasle horiek, hautapen prozedurak zein kidegotan sartzeko egin diren, haien sailkapen talde bereko edo goragoko kidego batekoak izanen dira.
Proba horren kalifikazioa "gai" edo "ez gai" izanen da, eta oposizioaldiko probara pasatzeko "gai" balorazioa lortu beharko da.
Proba hori bukatu ondoren azterketa egiten den tokian jarriko dira emaitzak ikusgai.
Proba hori egitetik salbuetsiak izanen dira Gaztelaniaren Goi Mailako Diploma dutenak, zeina baliokidea baita Atzerriko Hizkuntzatzat hartutako Gaztelaniaren Goi Mailako Diplomarekin (urriaren 31ko 1137/2002 Errege Dekretuak ezarritakoa) edo Hizkuntza Eskola Ofizialek atzerritarrendako ematen duten gaztelaniaren gaitasun agiria duten izangaiak edo Filologia Hispaniko edo Erromanikoaren titulua dutenak. Era berean, ez dute gaztelania probarik egin beharko hizkuntza ofiziala gaztelania duen herrialde bateko nazionalitatea duten izangaiek, Espainian unibertsitateko titulazio bat erdietsi dutenek eta Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan Gaztelania eta Literaturako espezialitatearen bidez sartu nahi duten izangaiek. Izangaiak behar den ziurtagiria erantsiko du, hautapen prozesuan parte hartzeko eskabidearekin batera.
Zortzigarrena. Hautapen sistema.
8.1. Oposizioaldia:
Oposizoaldian baloratuko dira aukeratu nahi den irakaskuntza espezialitatearen berariazko ezagutzak, gaitasun pedagogikoa eta irakaskuntzan aritzeko behar diren teknikak menderatzen diren.
Oposizioaldiko ariketen gai zerrendak, zein bere espezialitatekoa, deialdi honen V. eranskinean aipatutakoak dira.
Gai zerrendak Hezkuntza Departamentuaren www.pnte.cfnavarra.es webgunean eta Nafarroako Gobernuaren www.cfnavarra.es webgunean ikusten ahal dira.
Hizkuntza modernoen eta Euskal Hizkuntza eta Literatuaren espezialitateetako ariketa guztiak kasuan kasuko hizkuntzan eginen dira. Euskaraz emanen diren gainerako espezialitateetan izangaiek aukera izanen dute ariketa bakoitza gaztelaniaz ala euskaraz egiteko.
8.1.1. Sarbide irekiko eta minusbaliatuen txandako prozeduretako oposizioaldia.
8.1.1.1. Oposizioaldiko proba.
Oposizioaldian proba bakar bat izanen da, bi zatiz osatuta. Ez da baztertzailea izanen. Epaimahaiak probaren azken nota eta orotarikoa soilik argitaratuko du.
Izangaiek oposizioaldiko probaren ariketa guztietara agertu beharko dute. Horietakoren batera agertzen ez badira, baztertu eginen dira hautapen prozeduratik.
Izangaiak idatzizko ariketak epaimahaiaren aurrean ahoz azaldu edo irakurri behar ez dituenean bere izena ezkutuan egonen dela bermatuko da.
Oposizioaldiko proba zati hauetan banatzen da:
1.-A zatia.
Irakaskuntzan aritzeko behar diren berariazko ezagutzak frogatu beharko dira. Zati honetan, epaimahaiak zozketaz ateratako bost gaietako bat idatziz garatu beharko du izangaiak.
Proba honen A zatia egiteko, izangaiek hiru ordu izanen dituzte gehienez.
Izangaien izena ezkutuan egonen dela bermatzeko, ariketa hau pliken bidez eginen da. Hala ere, epaimahaiak probaren azken nota eta orotarikoa soilik argitaratuko du.
A zatia 0 puntutik 10 puntura bitarte baloratuko da eta oposizioaldiko azken kalifikazioaren %40 eginen du.
2.-B zatia.
Izangaiak duen gaitasun pedagogikoa eta irakasle lanean aritzeko behar diren teknikak noraino menderatzen dituen baloratuko da. Horretarako, programazio didaktiko bat aurkeztu beharko du eta unitate didaktiko bat prestatu eta ahoz azaldu.
Tresnaren bat edo gaitasun teknikoren bat menderatzea eskatzen den espezialitateetan, bigarren zati honetan ariketa praktiko bat izanen da, VI. eranskinean azaltzen diren ezaugarriekin.
B.1) Programazio didaktiko bat aurkeztea.
Programazio didaktikoa izangaiak aukeratu duen espezialitateari lotutako arlo edo modulu baten curriculumari buruzkoa izanen da. Bertan, helburuak, edukiak, ebaluazio irizpideak eta metodologia azaldu beharko dira, bai eta hezkuntza premia berariazkoak dituzten ikasleei laguntza emateko moduak ere.
Programazio hori bat etorriko da hezkuntza maila edo etapa bateko ikasturtearekin, zeinean espezialitate horretako irakasleek irakasteko eskumena baitute.
Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartu nahi duten izangaien kasuan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko edo Lanbide Heziketako Heziketa Zikloetako etapari lotuta egon daiteke.
Psikologia eta Pedagogiako espezialitatean, izangaiek urteko lan plan bat aurkeztu beharko dute. Bertan ikasturte batean garatu beharreko esku-hartze psikopedagogikoko programak jasoko dituzte, izangaiak berak aukeratuko duen Haur eta Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko edota Lanbide Heziketako etapetako baterako.
Programazio didaktikoak 50 orri izanen ditu gehienez, DIN-A4 formatukoak, alde batetik bakarrik idatzita. Gutxienez ere 10 unitate didaktiko zenbakidun eduki beharko ditu. Programazioa egiteko, izangaiak deialdi honetako VII. eranskinean aipatzen diren curriculumak erabili beharko ditu.
Izangaiak prestatzen duen programazioa epaimahaiari eman beharko zaio, horren aurrean aurkezteko ekitaldian, deialdi honetako zazpigarren arauko 2. atalean aurreikusitako tokian, egunean eta orduan. Programazioa izangaiak berak aurkezten ez badu oposizioaren aurkezpen ekitaldian, hautapen prozeduratik kanpo geratuko da.
Programazioa epaimahaiaren aurrean azalduko da. Izangaiak gehienez ere hogeita hamar minutu izanen ditu azaldu eta defendatzeko. Epaimahiko kideek noiznahi ere egiten ahalko dizkiote galderak izangaiari, hizketan ari dela.
Programazio didaktikoa azaltzeko, izangaiak egokia iruditzen zaion material osagarria erabil dezake, berak eramanda.
B.2) Unitate didaktikoa prestatu, azaldu eta, bidezko bada, defendatzea.
Unitate didaktiko bat prestatu eta epaimahaiaren aurrean ahoz azaltzeko lana izangaiak aurkezten duen programazioari loturik egonen da. Unitate didaktikoaren edukia aukeratzeko, izangaiak, berak aurkeztu duen programaziotik, hiru unitate aterako ditu zozketaz eta horietako bat aukeratuko du. Unitate didaktiko hori prestatzerakoan, haren bidez ikaskuntzan lortu nahi diren helburuak zehaztu beharko dira, bai eta haren edukiak, gelan gauzatuko diren ikaskuntza eta irakaskuntza jarduerak eta ebaluazio prozedurak ere.
Berariazko Lanbide Heziketako espezialitateetan, bai Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegokoetan bai Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegokoetan, unitate didaktikoa lan unitateei buruzkoa izaten ahalko da, eta kasuan kasuko lanbide profileko gaitasun unitateei dagozkien amaierako gaitasunekin lotuta egon beharko du.
Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Psikologia eta Pedagogiako espezialitatean, programazio didaktikoari buruzko B.1) ariketan izangaiak aurkeztutako urteko lan planean sartu diren esku-hartze psikopedagogikoko programetako bati buruzkoa izanen da unitate didaktikoa.
Izangaiak ordu bat izanen du unitate didaktikoa prestatzeko.
Unitate didaktikoa azaltzeko, izangaiak egokia iruditzen zaion material osagarria erabil dezake, berak eramanda, baita gidoi bat ere (orri bat baino ez), ariketa bukatutakoan epaimahaiari eman beharko diona.
Izangaiak gehienez ere hogeita hamar minutu izanen ditu unitate didaktikoa azaldu eta defendatzeko. B.1) eta B.2) ariketak azaldu eta defendatu behar dituzten izangaiak ekitaldi bakar batean eginen dute epaimahaiaren aurrean. Epaimahiko kideek noiznahi ere egiten ahalko dizkiote galderak izangaiari, hizketan ari dela.
B.3) Ariketa praktikoa.
Tresnaren bat edo gaitasun teknikoren bat menderatzea eskatzen den espezialitateetan, bigarren zati honetan ariketa praktiko bat izanen da, lortu nahi duten espezialitateko arlo, irakasgai edo moduluak emateko behar diren lan teknikak eta prestakuntza zientifikoa badituztela erakusteko.
Ariketa praktiko honen ezaugarriak eta iraupena deialdiaren VI. eranskinean ageri dira.
8.1.1.2. B.2) ariketaren ordez izangaiak unitate didaktikoaz dakiena baloratzen duen txostena aurkeztea.
A) B.2) ariketaren ordez txostena aurkeztu nahi duten izangaiek bete beharreko baldintzak:
a) Deialdia argitaratzen den egunean jardunean edo eszedentzia berezian egotea.
b) Zein kidegotatik parte hartzen den, kidego horretako lanpostu batean gutxienez hiru hilabetez aritu izana, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin aldi bateko administrazio kontratua sinatuta edo beste hezkuntza administrazio batean bitarteko funtzionario izendatuta, 2007/2008 ikasturtean.
Baldintza hori deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean bete beharko da. Dena dela, 2007-2008 ikasturtean amatasun lizentzia izan dutelako baldintza hori epe horretan betetzen ez duten izangaiek aukera izanen dute B.2) ariketaren ordez txostena hautatzeko, baldin eta atal honetan eskatutako baldintza 2008ko ekainaren 1ean betetzen badute.
Unitate didaktiko bat prestatu ahoz azaltzearen ordez, unitate didaktikoari buruzko ezagutza baloratzen duen txosten bat aurkeztea aukeratzen duten izangaiek horixe adierazi beharko dute eskabidean, ondokoa zehaztuta: 2007/2008 ikasturtean zein hezkuntza administrazio, ikastetxe, kidego eta espezialitatetan ari diren. Hautapen prozesuan parte hartzeko eskabidean dagokion laukian adieraziko dute aukera hori, eta ezin izanen da aldatu eskabidea aurkeztu eta gero.
Halaber, izangaiek dagokien hezkuntza administrazioak luzatutako zerbitzu orria erantsi beharko diote eskabideari; eskatutako baldintzak betetzen dituztela azaldu beharko du orri horrek.
Zerbitzuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenturako egin badira, Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz aurkeztuko du zerbitzuen orria.
Izangaiek txostenaren aukera hautatu badute eskabidean baina txostena emateko aipatu diren baldintzak betetzen ez badituzte, unitate didaktiko bat prestatu eta ahoz azaltzearen ordez unitate didaktikoari buruzko ezagutza baloratzen duen txosten bat aurkezteko aukerarako onartu ez direnen zerrendan sartuko dira, eta probako B.2) ariketa egin beharko dute.
B) Jarduketarako prozedura, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarentzat ari diren izangaien kasuan:
Txosten hori, kasuan kasuko epaimahaiak deialdi honetako seigarren arauko 12. puntuaren bidez esleitutako eginkizunen arabera juzgatu, baloratu eta 0tik 10era puntuatuko du. Txostenean honako hau frogatu beharko da gutxienez: unitate didaktikoen bidez lortu nahi diren ikaskuntza xedeak zehaztea, haien edukiak, gelan egin beharreko irakaskuntza eta ikaskuntza jarduerak eta ebaluazio prozedurak. Txostenaren edukiak deialdiaren VIII. eranskinean aipatzen diren nondik norako eta adierazleak bilduko ditu.
Hurrengo bi lerroaldeetan aipatzen diren batzordeek emanen dute txostena.
Batzordeek hiru kide izanen dituzte: izangaia lanean ari deneko ikastetxeko ikuskatzailea edo Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko zuzendariak izendatutako beste ikuskatzaile bat, batzordeburu lanetan arituko dena; deialdia argitaratzen den egunean lanean ari deneko ikastetxeko zuzendaria, batzordean idazkari lanetan arituko dena; eta batzordekide bat, oposizio-lehiaketan parte hartzen den espezialitateko Departamentu didaktikoko burua. Departamentuko bururik ez badago edo departamentuko burua karrerako funtzionarioa ez bada, ikastetxeko zuzendariak ikastetxean karrerako funtzionario den beste irakasle bat izendatuko du batzordekide.
Aurreko lerroaldean xedatutakoarekin bat osatutako batzorde baten bidez txostena ezin prestatu denean, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuan sortuko den batzorde batek prestatuko du txosten hori. Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko zuzendaria edo honek izendatzen duen ikuskatzailea, Ebaluazio Arloko koordinatzailea eta Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko zuzendariak izendaturiko beste ikuskatzaile bat izanen dira bertan.
Txostena eskatzen duten eta aukera horretarako onartzen diren izangaiek indarra duen curriculumarekin eta oposizio-lehiaketan parte hartzeko espezialitatearekin bat datorren unitate didaktiko bat aurkeztuko dute, gehienez ere bost egun balioduneko epean, B.2) ariketaren ordez txostena aurkezteko aukerarako onartzen diren izangaien behin betiko zerrendak argitaratzen direnetik hasita. Unitate hori, oro har, ikastetxeko zuzendariaren aurrean aurkeztu beharko da.
Izangaiak unitate didaktikoaz dakienari buruzko txostena prestatuko da batzordeko kideek horri buruz aurkeztutako informazioan eta aurkeztutako unitate didaktikoaren azterketan oinarriturik. Batzordeko kideek behar dituzten argibideak eskatzen ahalko dituzte, egoki deritzeten baliabideen bidez.
Txostena 2008ko ekainaren 1erako aurkezten ez bada Giza Baliabideen Zerbitzuan, izangaiari B.2) ariketarako dei eginen zaio.
C) Jarduketarako prozedura, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaz besteko hezkuntza administrazio batentzat ari diren izangaien kasuan:
Giza Baliabideen Zerbitzuak izangaien eskabidean ageri den hezkuntza administrazioko organo eskudunari eskatuko dio txostena eman dezala.
Aipatutako hezkuntza administrazioak txostena ematen ez badu edo txoten hori 2008ko ekainaren 1erako jasotzen ez bada, B.2) ariketa egin beharko du izangaiak.
8.1.1.3. Oposizioaldiaren kalifikazioa.
Probaren zati bakoitza 0 puntutik 10 puntura bitarte kalifikatuko da. Oposizioaldiko orotariko kalifikazioa lortzeko, A zatiak probaren azken puntuazioaren %40 izanen du eta B zatiak %60.
Probako B zatiko ariketa bakoitza 0 puntutik 10 puntura bitarte baloratuko da. B zatiko orotariko kalifikazioa lortzeko, ariketa bakoitzeko puntuazioa honelakoxea izanen da:
I. B.1) eta B.2) ariketak soilik egiten diren espezialitateetan, haietariko bakoitzaren balioa B zatiari emandako balioaren %50 izanen da.
2. Tresnaren bat edo gaitasun teknikoren bat menderatzea eskatzen den espezialitateetan, B.1), B.2) eta B.3) ariketen balioa B zatiari emaniko balioaren 1/3 izanen da.
Probaren azken nota eta orotarikoa 0tik 10era bitarte adieraziko da.
8.1.1.4. Oposizioaldiko proba bukatutakoan, epaimahaiek azken ariketa egin den tokiko iragarki oholean eta Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean paratuko dute proban ebaluatutako izangaiek lortutako azken eta orotariko puntuazioak biltzen dituen zerrenda.
Puntuazio horien kontra interesdunek erreklamazioak egin ditzakete, epaimahaiei zuzenduak, 3 egun naturaleko epean. Halakoetan, kalifikazioetan akats materialik edo egitezkorik, transkripziozkorik edo aritmetikorik egin den aztertuko du epaimahaiak.
Erreklamazioen gaineko ebazpena emandakoan, izangaiek proban lortutako behin betiko puntuazioen zerrenda argitaratuko dute epaimahaiek.
Zerrenda horren kontra interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari zuzendua, eta horren gaineko ebazpena ematerakoan kontuan hartuko da epaimahaiaren jarduketan ageriko akatsik, arbitrariotasunik edo agintearen desbiderapenik izan den.
8.1.2. Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegora igotzeko prozeduretako oposizioaldia:
Oposizioaldian proba bakar bat izanen da, izangaiak irakasgaiari eta baliabide didaktiko zein pedagogikoei buruz duen ezagutza baloratuko da proba horretan, eta bi zati izanen ditu:
A) Parte hartzen duten espezialitateko gai bat ahoz azaldu eta ondoren horren gaineko eztabaida eginen da, hori ere ahoz. Gai hori izangaiak aukeratuko du, espezialitateko gai zerrendatik epaimahaiak zozketaz ateratako zortzi gairen artean, deialdiko V. eranskinean adierazitakoari jarraikiz. Oposiziorako erabiltzen den titulazio akademikoa eta lortu nahi den espezialitatea bat badatoz, gai hori epaimahaiak zozketaz ateratako bederatzi gairen artetik aukeratuko du izangaiak.
Azalpena gaiaren planteamendu didaktiko batez osatuko da, eta hori izangai bakoitzak aukeratutako ziklo edo kurtso bati buruzkoa izanen da.
Izangaiak bi ordu izanen ditu prestatzeko, eta egokia iruditzen zaion material osagarria erabiltzen ahalko du. Halaber, prestaketa denboran eginiko gidoi bat erabiltzen ahalko du azalpenean. Gidoi hori orri batekoa izanen da gehienez, eta proba bukatutakoan epaimahaiari emanen zaio. Gaiaren azalpena eta planteamendu didaktikoa egiteko berrogeita bost minutu izanen ditu gehienez. Gehienez ere hamabost minutu iraunen du eztabaidak.
B) Eduki praktikoaren zatia, deialdi honetako VI. eranskinean zehaztutako espezialitateetan soilik eginen dena.
Probaren zati praktikoa ez dute egin beharko lortu nahi duten espezialitate berari atxikita dauden izangaiek, ez eta atxikita daudeneko lanbide arlo bereko espezialitate batera jotzen dutenek ere.
Proba zero puntutik hamar puntura bitarte baloratuko da, eta izangaiek gutxienez ere bost puntu lortu beharko dituzte gainditzeko.
Probak bi zati baldin baditu, oposizioaldiko puntuazioa honela banatuko da: zati praktikoak %30 izanen du eta gaiaren azalpen eta eztabaidaren zatiak %70.
8.1.3. Oposizioaldiko ariketa bakoitzean, sarbide irekiko eta minusbaliatuen erreserbako prozedura bada, edo proban, igotze prozedura bada, izangai bakoitzaren puntuazioa ateratzeko bertan dauden mahaikide guztien kalifikazioen batez besteko aritmetikoa kalkulatuko da. Mahaikideek emandako puntuazioen artean hiru puntu oso edo gehiagoko aldea baldin badago, puntuaziorik altuena eta baxuena, besterik gabe, ezabatu eginen dira, eta gainerako kalifikazioekin aterako da batez bestekoa.
8.1.4. Otsailaren 5eko 182/1993 Errege Dekretuak ezartzen duenez (46. "Estatuko Aldizkari Ofiziala", otsailaren 23koa), nazioarteko erakundeetako funtzionarioak izan eta nazionalitate espainiarra duten izangaiak salbuetsirik egonen dira Homologaziorako Batzorde Iraunkorraren (errege dekretu horretan sortuaren) arabera nazioarteko erakunde horretan jatorrizko lanpostuetan aritzeko eskatutako ezagupenak egiaztatzeko xedea duten probak egitetik.
Horretarako, otsailaren 23ko 182/1993 Errege Dekretuaren 7. artikuluan aurreikusitako homologazio ziurtagiria aurkeztu beharko da, izangaiak hautapen prozesuan parte hartzeko aurkezten duen eskabidearekin batera.
Salbuetsirik daudela-eta, izangaiek egin behar ez dituzten ariketetan, deialdiak kasuan kasuko ariketari esleitutako puntuazio osoaren erdia emanen da.
Interesdunek zilegi izanen dute kalifikazio horri uko egin eta salbuetsi direneko ariketetan parte hartzea, sarbide irekiko edo minusbaliatuen erreserbako prozeduran parte hartzen duten gainerako izangaien baldintza beretan. Uko hori izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratu eta hurrengo hiru egun baliodunetan egin beharko da. Ukoak Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuari zuzendu eta hirugarren arauko 7. puntuan aurreikusitako edozein lekutan aurkeztuko dira.
8.2. Lehiaketaldia.
Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi ondoren, izangaiek frogatutako merezimenduak baloratuko dira, deialdi honetako I. eta II. eranskinetako baremoei jarraikiz.
Sarbide irekiko prozeduran, aurretik egindako irakasle lana, prestakuntza akademikoa eta etengabea eta beste merezimendu batzuk hartuko dira merezimendutzat. Bestalde, igotze prozeduran merezimendutzat hartuko dira egindako lana, prestakuntza eta hobekuntza ikastaroak eta merezimendu akademikoak eta beste batzuk.
Deialdiko I. eta II. eranskinetan jasotako baremoen arabera izangaiei dagokien puntuazioa honako hauek emanen dute:
-Eranskinetako I. atalari dagokionez, Giza Baliabideen Zerbitzuari atxikitako langileek.
-Eranskinetako II. eta III. atalei dagokienez, arau honetan aipatzen diren balorazio batzordeek.
Organo horiek hautapen organoen izenean eginen dute balorazioa eta, oposizioaldia bukatutakoan, emaitzak helaraziko dizkiete.
Balorazio batzorde bat eratuko da, honako hauek osaturik: batzordeburua, hezkuntza arloko ikuskatzailetzan ari diren funtzionarioen edo Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen edo Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoko funtzionarioen artean hautatua, kasuaren arabera, eta gutxienez lau batzordekide, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen edo Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoetako funtzionarioak.
Erakunde sindikalek balorazio batzordeetan parte hartzen ahal dute.
Balorazio batzordeetako kide izendatzen diren funtzionarioek ez dute parte hartu beharko epaimahaiko kideak izendatzeko zozketan, deialdiko seigarren arauan aipatzen den horretan, non ez den ezinezkoa, espezialitateko titularren kopurua ikusita, espezialitatearen printzipioa bermatzea hautapen organoak eratzean.
Giza Baliabideen Zerbitzuak baremoetako atal guztien puntuazioak batuko ditu eta merezimenduen behin-behineko balorazioak onesten dituen ebazpena argitara emanen du Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta Hezkuntza Departamentuaren webgunean: www.pnte.cfnavarra.es. Aldi berean, Giza Baliabideen Zerbitzuak aurkeztutako zerbitzuak jendaurrean jarriko dira, parte hartzeko eskabidean izangaiek aurretik hala eskatu badute.
Balorazio horien kontra interesdunek erreklamazio idazkia aurkezten ahalko dute Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari zuzendua, jendaurrean jarri eta biharamunetik bost egun balioduneko epean.
Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu eta horiek ebatzi ondoren, merezimenduen behin betiko balorazioak onesten dituen ebazpena argitaratuko da.
Oposizioaldian bost puntu edo gehiago lortu dituztenen kasuan soilik batuko dira lehiaketaldiko eta oposizioaldiko puntuazioak.
Bederatzigarrena. Oposizio-lehiaketa gainditzea.
9.1. Sarbide irekiko eta minusbaliatuen erreserbako prozedurak:
Praktikaldira pasatzeko hautatuko dira, hautapen batzordeek oposizioaldiko eta lehiaketaldiko puntuazio osoen arabera ordenatu ondoren, prozedura bakoitzean kasuan kasuko kidego, espezialitate eta hizkuntzako lanpostu kopuruaren araberako hurrenkera zenbakia edo txikiagoa duten izangaiak.
Oposizioaldiko eta lehiaketaldiko puntuazioen ponderazioa, puntuazio orokorra osatzeko, honako hau izanen da: %60 oposizioaldirako eta %40 lehiaketaldirako.
9.2. Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegora igotzeko prozedurak.
Prozedura hau gaindituko dute eta, beraz, hautatu eginen dira, proba gainditu eta lehiaketaldian eta proban lortutako puntuazioen batuketaren arabera ordenaturik, eskainitako lanpostu hutsen kopuruaren araberako hurrenkera zenbakia edo txikiagoa eskuratzen duten izangaiak.
Oposizioaldiko eta lehiaketaldiko puntuazioen ponderazioa, puntuazio orokorra osatzeko, honako hau izanen da: %55 oposizioaldirako eta %45 lehiaketaldirako.
9.3. Hautatutako izangaien zerrendak argitaratzea:
Oposizioaldiko balorazioa egin ondoren, hautapen prozesu bakoitzean oposizioaldia gainditu duten izangaien zerrenda prestatuko dute hautapen organoek, bakoitzaren nortasun agiri nazionala adierazita, puntuaziorik altuenetik baxuenera ordenatuak, hamar-milarenak ere adierazita, gero oposizioaldiko eta lehiaketaldiko puntuazioak batu, izangaiak lortutako guztirako puntuazioen arabera ordenatu, bi aldiak gainditu dituzten izangaien zerrendak prestatu, oposizioaldia eta lehiaketaldia gainditu dituzten izangaiak aldarrikatu, zerrendak argitaratu eta organo dei-egileari igortzeko.
Hautapen organoek, hautapen prozedurak gainditu dituzten izangaiak zehaztu ondoren, zerrenda bakarra prestatuko dute eta bertan agertuko dira, lehenik, talde desberdineko kidegoetatik abiatutako igotze prozedurako izangaiak eta, bigarrenik, sarbide irekiko prozedurakoak. Minusbaliatuen erreserbako izangaiak bigarren taldean sartuko dira, beren puntuazioaren arabera. Talde horietako bakoitzaren barruan, aurreko arauetan ezarritakoari jarraikiz ordenatuko dira hautatutako izangaiak.
Zerrenda hau prestatzerakoan berdinketarik gertatuz gero, horien artean lehentasuna zeinek duen zehazteko irizpide hauek hartuko dira aintzat:
A) Sarbide irekiko eta minusbaliatuen erreserbako prozeduren bidez parte hartzen duten izangaien kasuan:
1) Oposizioaldian puntuaziorik altuena.
2) Oposizioko probako ariketa bakoitzean puntuaziorik altuena, deialdian duten hurrenkeraren arabera.
3) Merezimenduen baremoko ataletan puntuaziorik altuena, deialdian ageri den hurrenkeraren arabera.
4) Merezimendu baremoko azpiataletan puntuaziorik altuena, deialdian ageri den hurrenkeraren arabera.
Irizpide horiek aplikatuta ere berdinketa hausten ez bada, epaimahaiak bosgarren irizpide bat aplikatuko du; hots, zozketa eginen du puntuazio berbera duten izangaien artean.
B) Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegora igotzeko prozeduraren bidez parte hartzen duten izangaien kasuan:
1) Proban puntuaziorik altuena.
2) Merezimenduen baremoko atal bakoitzean puntuaziorik altuena, deialdian duten hurrenkeraren arabera.
3) Merezimenduen baremoko azpiataletan puntuaziorik altuena, deialdian ageri den hurrenkeraren arabera.
Irizpide horiek aplikatuta ere berdinketa hausten ez bada, epaimahaiak laugarren irizpide bat aplikatuko du; hots, zozketa eginen du puntuazio berbera duten izangaien artean.
Sarbide irekiaren hautapen prozedura gainditu duten izangaiak zehazterakoan, gainerako prozeduretan bete gabe gelditzen diren lanpostuak prozedura honi hasieran esleitutako lanpostuei gehituko dizkiete hautapen organoek.
Ezin izanen da deklaratu, inolaz ere, hautapen prozesua lanpostu kopurua baino izangai gehiagok gainditu dutela.
Probak gainditu dituztenen zerrenda bakarrak, kidegoaren, espezialitatearen eta hizkuntzaren arabera, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen bidez onetsiko dira, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da ebazpen hori. Zerrenda horien kontra interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dute, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Hautapen prozesuaren antolaketa sistemak ahalbidetzen badu izangaiak kidego bereko edo kidego desberdinetako espezialitate batean baino gehiagotan parte hartzea, bi kasu suertatzen ahal dira:
-Hautapen prozesua kidego bereko bi espezialitate edo gehiagotan gainditzen duten izangaiek lanpostu horietako bat aukeratu beharko dute, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari igorritako eskabide orriaren bitartez, prozesua gainditu duten izangaien zerrendak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bost egun balioduneko epean. Praktikaldian gai direla deklaratuz gero, hautapen prozeduran gainditutako espezialitate guztiengatik sartuko dira kidegoan.
-Hautapen prozesua kidego desberdinetako bi espezialitate edo gehiagotan gainditzen duten izangaiek kidego horietako batean gainditutako espezialitateari dagokion praktikaldia egitea hautatu beharko dute, eta beste lanpostuko edo lanpostuetako praktikaldia luzatzeko eskaera egin, hori guztia bost egun balioduneko epean, prozesua gainditu duten izangaien zerrendak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Deialdi honen bidez onetsitako oposizio-lehiaketa gainditzen duten izangaiek, baldin eta kidego berean beste hezkuntza administrazio batean sartzeko hautapen prozesua ere gainditzen badute eta praktiketako funtzionario azken horretan izendatzea hautatzen badute, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari zuzendutako eskabidea aurkeztu beharko dute bost egun balioduneko epean, prozesua gainditu dutenen zerrenda argitaratzen denetik hasita, deialdi honetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiei uko egiteko. Uko egiten ez badute, praktiketako funtzionario izateko izendapena onartzeak oposizio-lehiaketa honi isilbidez uko egiten diotela esan nahiko du.
Hamargarrena. Praktiketako funtzionario izendatzea.
1. Ez dute praktikaldia egin beharko igotze prozeduraren bidez hautatutako izangaiek.
Praktikalditik salbuetsi diren izangai hautatuek jatorrizko kidegoetan jarraituko dute, hautapen prozeduretako espedienteak onetsi eta ondoren karrerako funtzionario izendatu bitarte.
Hautapen prozesuak gainditu eta dagoeneko irakaskuntzako karrerako funtzionario gisa Administrazioan ordainpeko lanean ari diren izangaiek, indarreko araudiaren arabera bakoitzari dagokion administrazio edo lan egoerari kalterik eragin gabe, adierazi beharko dute, arau honetan ezarritako epean, zein ordainketa aukeratu nahi duten praktikaldiko funtzionario diren bitartean, praktiketako funtzionarioen ordainsariak finkatzen dituen otsailaren 10eko 456/1986 Errege Dekretuak, otsailaren 21eko 213/2003 Errege Dekretuaren bidez aldatuak, ezartzen duen moduan.
Praktikaldia egitetik salbuetsirik egon arren, esleitutako destinoan praktiketako funtzionario gisa sartzeko eskatu duten izangaiei ez zaie ebaluaziorik eginen, eta egoera horretan jarraituko dute, hautapen prozeduretako espedienteak onetsi eta ondoren karrerako funtzionario izendatu bitarte. Aukera hori egin beharko da prozesua gainditu dutenen zerrendak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bost egun balioduneko epean.
Halaber, ez dute praktikaldiko ebaluaziorik jaso beharko, gutxienez ikasturte batez karrerako irakasle funtzionario gisa aritu diren izangai hautatuek, baldin eta zerbitzu horiek frogatzen badituzte.
2. Hautatutako izangaiak praktiketako funtzionario izendatuko ditu Hezkuntza Departamentuak (salbuetsita ez badaude, edo salbuetsita egon arren praktiketara joateko erabakia hartzen badute), eta horiek egiteko destinoa emanen die zerbitzuaren beharrak kontuan izanik, lortu duten kidegoko, espezialitateko edo hizkuntzako lanpostu hutsetan edo behin-behineko ordezkapenetan edo, kasua bada, antzeko espezialitateetan. Jakinarazpena jaso eta handik bost eguneko epean izendatuek aipatu destinoak hartzen ez baldin badituzte, hautaprobei uko egiten dietela ulertuko da.
3. Praktikaldia egiteko esleitzen zaien destinoa behin-behinekoa izanen da. Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegora igotzeko prozeduraren bidez hautatutako izangaiek, baldin eta praktikaldia egitea hautatzen badute, lehentasuna izanen dute destinoak lortzerakoan, deialdi honetako prozedura irekiko izangaien aurretik, eta esleipen hori hautapen prozeduran lortutako puntuazioari jarraikiz eginen da.
Praktiketako funtzionario izendatutako izangaiak eta, praktikaldia egitetik salbuetsita egon arren, jatorrizko kidego edo lanpostuetan gelditzea aukeratu duten izangai hautatuak beharturik egonen dira lehenbiziko behin betiko destinoa Hezkuntza Departamentuak zuzenean kudeatzen duen ikastetxeren batean eskuratzera. Lanpostuak betetzeko lehiaketetan parte hartu ahal izateko kasuan kasuko deialdiak xedatzen duenari jarraikiko zaio.
4. Aurreko atalean xedatutakoa gorabehera, igotze prozeduraren bidez hautatutako izangaiek, baldin eta, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren kudeaketa esparruan, behin betiko moduan eta kidego eta espezialitate berean zerbitzuak ematen ari badira, destino berean segitzea aukeratzen ahalko dute. Aukera hori adierazteko epea 5 egun naturalekoa izanen da, prozesua gainditu dutenen zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Aukera hori adierazten ez badute, ulertuko da jatorrizko kidegoan esleiturik duten destinoan berean gelditzeari uko egiten diotela eta, orduan, arau honetako 3. atalean xedatutakoa aplikatuko zaie.
Hamaikagarrena. Praktikaldia.
1. Praktikaldiaren xedea hautatzen diren izangaiek irakasle lanerako duten gaitasuna neurtzea da.
2. Praktikaldia irakasle baten tutoretzapean eginen da, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak praktikaldia arautzeko emanen duen ebazpenean xedatutakoari jarraikiz.
3. Praktikaldian zuzeneko irakaskuntza aldi bat izanen da, bai eta izangaiek egin beharreko prestakuntza ikastaroak ere.
Batzorde kalifikatzaileak eginen du azken ebaluazioa, praktikaldia arautzen duen ebazpenak ezartzen dituen irizpideen arabera, eta "gai" edo "ez gai" kalifikazioa emanen du.
4. Praktikaldian "ez gai" kalifikazioa hartzen dutenek praktikaldia errepikatzeko aukera izanen dute, behin bakarrik, hurrengo promozioan hautatutakoekin batera arituz, eta, horretan, beren espezialitateko azkenaren ondorengo hurrenkera zenbakia izanen dute. Ezin badute hurrengo promozioan sartu urte horretan ez delako deialdirik egin kidego eta espezialitate berean sartzeko hautapen prozedurarako, "ez gai" kalifikatu zituzten ikasturtearen ondorengoan eginen dute praktikaldia. Sartzen ez direnek edo bigarren aldiz "ez gai" ateratzen dutenek karrerako funtzionario izendatzeko eskubide guztiak galduko dituzte.
5. Praktiketako funtzionario izateko izendapena jaso eta karrerako funtzionario izendatu bitartean, izangaiek praktiketako funtzionarioen araubide juridiko-administratiboa izanen dute, betiere irakasle lanpostu batean arituz gero.
6. Praktikaldian, praktiketako funtzionarioei azterketa medikoa eginen zaie, irakaslanean modu egokian aritzeko beharrezkoak diren baldintza fisiko eta psikikoak betetzen dituzten egiaztatu ahal izateko. Azterketa mediko hori gainditzen ez dutenek karrerako funtzionario izendatzeko eskubide guztiak galduko dituzte, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emanen duen ebazpenaren bidez.
Hamabigarrena. Karrerako funtzionario izendatzea.
1. Praktikaldia bukatu ondoren eta "gai" kalifikazioa jasotzen duten izangai guztiek deialdian ezarritako baldintza orokorrak eta berariazkoak betetzen dituztela egiaztaturik, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharreko ebazpen baten bidez, oposizio-lehiaketako espedientea onetsiko du.
2. Halaber, probak gainditu dituzten izangaien zerrendak Hezkuntza eta Zientzia Ministeriora igorriko dira, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko, Lanbide Heziketako Irakasleen Kidegoko eta Hizkuntza Eskoloa Ofizialetako Irakasleen Kidegoko karrerako funtzionario tituluak luza ditzan.
3. Izendapenaren ondorioak praktiketako funtzionario izendatu eta hurrengo ikasturteko lehen egunetik aurrera hasiko dira.
4. Hautapen prozesua gainditzen duten izangaiek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren kudeaketa esparruan izan beharko dute lehenbiziko behin betiko destinoa eta, horretarako, deitzen diren hurrengo lekualdatze lehiaketetan parte hartu. Betebehar horretatik salbuetsirik daude destinoa hamargarren arauko 4. atalean xedatutakoaren arabera berretsi duten Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko funtzionarioak.
Hamahirugarrena. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak.
Hezkuntza kontseilariak irailaren 23ko 156/2005 Foru Agindua aldatzeko abenduaren 27an emandako 228/2007 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat eginen da, oposizioaldiko proba gainditurik ere, hautapen prozedura gainditu ez duten izangaiekin.
Izangai horiek oposizioaldiaren eta lehiaketaldiaren batura ponderatuaren bidez lortutako puntuazioaren arabera antolatuko dira, kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzari dagokion zerrendaren barruan.
Hamahirugarrena. Errekurtsoak.
Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari zuzenduta, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
Ebazpen honen eta bere eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat, eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.
I. ERANSKINA. Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoetan sartzeko merezimenduen baloraziorako baremoa
Izangaiek gehienez ere 10 puntu lortzen ahalko dituzte beren merezimenduengatik.
I.-Irakasle lanean emandako zerbitzuak (7 puntu gehienez).
1.1. Izangaiaren helburu den kidegoko espezialitateetan, ikastetxe publikoetan, irakasle lanean emandako urte bakoitzeko: 0,700 puntu.
Atal honetan aipatzen diren lanpostuetan emandako hilabete edo urteko zatiki bakoitzeko: 0,0583 puntu.
1.2. Izangaiaren helburu den kidegoaz besteko kidegoetako espezialitateetan, ikastetxe publikoetan, irakasle lanean emandako urte bakoitzeko: 0,350 puntu.
Atal honetan aipatzen diren lanpostuetan emandako hilabete edo urteko zatiki bakoitzeko: 0,0292 puntu.
Egiaztagiriak: emandako zerbitzuen ziurtagiria, hezkuntza administrazio eskudunak luzatua. Kasu guztietan adierazi behar da zein kidegotarako izendatu zen, baita zerbitzuak hasi eta bukatu zireneko data zehatzak ere. Ziurtagiri horietan ez bada adierazten zerbitzuak ikastetxe publikoetan eman direla, aipatu zerbitzuak bestelako ikastetxeetan emanak bailiran baloratuko dira, hots, 1.3 edo 1.4 ataletan ezarritakoaren arabera, kasuan-kasuan. Ez dira onartuko jabetza hartzeko eta zerbitzuak uzteko orriak.
Giza Baliabideen Zerbitzuak, izangai bakoitzaren espediente pertsonalean dagoen dokumentazioari jarraikiz, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarentzat eginiko zerbitzuak ofizioz gehituko ditu, izangaiak parte hartzeko eskabidean hala eskatzen badu.
Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren Nafarroako Zuzendaritza Probintzialerako 1990eko urriaren 1a baino lehen eginiko zerbitzuen ziurtagiria interesdunek espresuki aurkeztu beharko dute.
1.3. Izangaiaren helburu den kidegoko hezkuntza maila bereko espezialitateetan, beste ikastetxe batzuetan, irakasle lanen emandako urte bakoitzeko: 0,150 puntu.
Atal honetan aipatzen diren lanpostuetan emandako hilabete edo urteko zatiki bakoitzeko: 0,0125 puntu.
1.4. Izangaiaren helburu den kidegoko beste hezkuntza maila bateko espezialitateetan, beste ikastetxe batzuetan, irakasle lanean emandako urte bakoitzeko: 0,100 puntu.
Atal honetan aipatzen diren lanpostuetan emandako hilabete edo urteko zatiki bakoitzeko: 0,0083 puntu.
Egiaztagiriak: ikastetxearen ziurtagiria, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren oniritziarekin, bertan hezkuntza maila eta zerbitzuen benetako iraupena ageri direla, hasi eta bukatu zireneko data zehatzak adierazita. Ziurtagiri horiei oniritzia emateko, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak interesdunei eskatuko die Gizarte Segurantzaren kotizazio ziurtagiria eta kontratuak aurkez ditzatela.
I. atalerako oharrak:
1. Ez dira kontuan hartuko interesdunek sinatutako kontratuen fotokopien bidez soilik frogatzen diren zerbitzuak, ezta ikastetxe pribatuek edo udal ikastetxeek emandako ziurtagiriak ere, nahiz eta Gizarte Segurantzari kotizatutakoaren ziurtagiriak erantsi, bertan Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren oniritzia agertzen ez bada.
2. Ez dira kontuan hartuko zerbitzuak hasi eta bukatu zireneko data zehatzak ez dituzten ziurtagiriak, nahiz eta bertan adierazi zerbitzuen iraupena ikasturte batekoa izan dela.
3. Zerbitzuak zein kidego edo mailatan eman diren zehazten ez bada, beste kidego edo hezkuntza maila batean emandakotzat joko dira.
4. Atzerrian emandako zerbitzuak dagokion herrialdeko Hezkuntza Ministerioak edo Espainiar Estatuak Atzerrian duen Administrazio Orokorrak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko dira. Bertan ondokoa adierazi beharko da: eman den hezkuntza maila, zerbitzuen iraupena, horiek hasi eta bukatu zireneko data zehatzak eta ikastetxearen izaera (publikoa edo pribatua). Ziurtagiri horiek gaztelaniara itzulita ekarri beharko dira. Zinpeko itzultzaileek egin behar dituzte itzulpen horiek.
5. Unibertsitateko irakasle esperientzia frogatzeko ikastetxearen ziurtagiria beharko da. Bertan ondokoa adieraziko da: zerbitzuak noiz hasi eta bukatu ziren, data zehatzak adierazita, zerbitzu horiek irakasle lanekoak izan zirela eta ikastetxearen izaera (publiko edo pribatua).
6. Ikastetxe publikoak Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren IV. tituluko II. kapituluan aipatzen direnak dira, hezkuntza administrazioek sortu eta sostengatutako ikastetxeen sare publikoan sarturik daudenak.
7. Toki administrazio bat titular duten ikastetxeetan emandako zerbitzuak (Udalen Musika Eskolak, Haur Eskolak, Udal Ikastolak eta antzekoak) toki entitate horrek luzatuko duen eta Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren oniritzia izanen duen ziurtagiri baten bidez frogatuko dira, eta ondokoa azalduko da bertan: hezkuntza maila eta zerbitzuen benetako iraupena, horiek hasi eta bukatu zireneko data zehatzak adierazita. Ziurtagiri horiei oniritzia emateko, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak interesdunei eskatuko die Gizarte Segurantzaren kotizazio ziurtagiria eta kontratuak aurkez ditzatela.
8. Nafarroako Foru Komunitateari transferitutako udal ikastetxeetan emandako zerbitzuak, transferitu aurrekoak, 7. atalean zehaztutako moduan frogatuko dira.
9. Atal honen ondorioetarako, puntuak ezin izanen dira pilatu zerbitzuak aldi berean ikastetxe batean baino gehiagotan eman badira.
II.-Prestakuntza akademikoa eta etengabea (4 puntu gehienez ere).
2.1. Alegatutako tituluari dagokion espediente akademikoa:
Atal honetan izangaiak alegatutako tituluari dagokion espediente akademikoko batez besteko nota soilik baloratuko da, betiere alegatutako titulua bat heldu bada izangaiaren helburu den kidegoan sartzeko orokorrean eskatzen den titulazio mailarekin (doktore, lizentziadun, ingeniari edo arkitekto titulua A mailako irakasleen kidegorako, edo unibertsitateko diplomadun, ingeniari tekniko eta arkitekto tekniko titulua B mailako irakasleen kidegorako), honela zehaztuta:
2.1.1. 6 puntutik 7 puntura bitarte: puntu 1,000.
2.1.2. 7 puntutik 8,5 puntura bitarte: 1,250 puntu.
2.1.3. 8,50 puntutik 10 puntura bitarte: 1,500 puntu.
Zenbateko zehatza agertzen ez den kasuetan batez bestekoa ondoko baliokidetzen arabera aterako da:
-Nahikoa: 5,5 puntu.
-Ongi: 6,5 puntu.
-Oso ongi: 7,5 puntu.
-Bikain: 9 puntu.
-Ohorezko matrikula: 10 puntu.
Egiaztagiriak: izangaiak ziurtagiri akademiko pertsonala, jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua, igorri beharko du; alegatutako titulua lortzeko irakasgai eta kurtso guztietako puntuazioak azalduko ditu, bai halaber, kasuan kasuko ikasketa planean horietako bakoitzari esleitutako kreditu kopurua, horrelakorik baldin badago.
Ez da kontuan hartuko ziurtagiri akademikoan agertzen den batez besteko nota, irakasgaien puntuazioak zenbaki bidez adierazita ez daudenean. Horrelakoetan arestian aipatu baliokidetzen arabera lortuko da.
Irakasgaien arabera antolatutako ikasketa planak direnean, batez besteko nota ateratzeko, puntuazio guztien batuketaren emaitza zati irakasgaien kopurua eginen da. Kredituen bidez antolatutako ikasketa planak direnean, izangaiaren espediente akademikoaren batez besteko puntuazioa ateratzeko formula hau erabiliko da: izangaiak lortutako kredituen batuketa, horietako bakoitza kasuko kalifikazioen balioarekin biderkatuta, zati guztira lortutako kreditu kopurua, irailaren 5eko 1125/2003 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.
Ondorio horietarako, praktiketako notak irakasgai baten balioa izanen du.
Espedientean irakasgai konbalidatuak edo "gai" kalifikazioa dutenak azaltzen badira, ez dute inolako baliorik izanen, baldin eta lehiatzaileak ez badu aurkezten konbalidatutako edo "gai" gisa kalifikatutako irakasgaiaren zenbakizko balioa azaltzen duen ziurtagiria.
Ikasketa planaren barrenean ez dauden prestakuntza jardueren bidez lortutako kredituak ez dira zenbakitara ekarriko, eta ez dira aintzat hartuko ikasketa espedientearen batez bestekoa ateratzeko.
Atal honetan ez da inolaz ere baloratuko izangaiak alegatutako tituluaren espediente akademikoa, baldin eta titulu hori irakaskuntzarako baliokidetzat hartu bada eta irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko bidea eman badu.
Irizpide horiek atzerriko titulu homologatuei ere aplikatuko zaizkie, eta horien ziurtagiri akademikoa zinpeko itzulpenarekin aurkeztu beharko da.
2.2. Graduondoa, doktoretza eta aparteko sariak:
2.2.1. Ikasketa aurreratuen ziurtagiri-diplomagatik (apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretua), master titulu ofizialagatik (urtarrilaren 21eko 56/2005 Errege Dekretua), ikertzeko nahikotasunagatik edo beste edozein titulu baliokiderengatik, irakaskuntzarako funtzio publikoan sartzeko betebeharrak ez badira, puntu 1,000.
2.2.2. Doktore titulua izateagatik: puntu 1,000.
2.2.3. Doktoretzan aparteko saria lortzeagatik: 0,500 puntu.
Egiaztagiriak: tituluaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, ziurtagiri-diploma edo titulua emateko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria.
2.3. Unibertsitateko beste titulazio batzuk:
Unibertsitateko titulazio ofizialak, irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko baldintzak direla-eta alegatutakoak ez badira, honela baloratuko dira:
2.3.1. Lehen zikloko titulazioak:
Diplomatura, Ingeniaritza Tekniko edo Arkitektura Teknikoko titulu bakoitzeko edo legez baliokide diren tituluak eta Lizentziatura, Arkitektura edo Ingeniaritza bateko lehen zikloari dagozkion ikasketak: puntu 1,000.
Atal honetan ez dira inolaz ere baloratuko, B mailako irakasle funtzionarioen kidegoetarako izangaien kasuan, izangaiak aurkezten duen lehen titulua edo era horretako ikasketak.
Atal honetan ez dira inolaz ere baloratuko, A mailako irakasle funtzionarioen kidegoetarako izangaien kasuan, izangaiak aurkezten duen lizentziadunaren, arkitektoaren edo ingeniariaren lehenbiziko titulua lortzeko gainditu behar diren ikasketen titulua edo era horretako ikasketak.
2.3.2. Bigarren zikloko titulazioak:
Lizentziatura, Ingeniaritza edo Arkitekturako bigarren zikloko ikasketak edo legez baliokide diren tituluei dagozkienak: puntu 1,000.
Atal honetan ez dira inolaz ere baloratuko, A mailako irakasle funtzionarioen kidegoetarako izangaien kasuan, izangaiak aurkezten duen lizentziadunaren, arkitektoaren edo ingeniariaren lehenbiziko titulua lortzeko gainditu behar diren ikasketak (lehen zikloa, bigarren zikloa edo, hala badagokio, irakaskuntza osagarriak).
Egiaztagiriak: kidegoan sartzeko alegatutako tituluaren fotokopia konpultsatua, bai eta merezimendu gisa alegatzen diren guztiena ere edo, hala denean, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.
Lehen zikloko titulazioak puntuatuko badira, ezinbestekoa izanen da diplomatura tituluaren fotokopia aurkeztea edo, bestela, lizentziatura, ingeniaritza edo arkitektura bateko lehenbiziko hiru kurtsoetako irakasgaiak egin eta gainditu direla azalduko duen ziurtagiri akademiko pertsonala. Egokitzapen kurtsoa gainditzea ez da hartuko lehen zikloko titulaziotzat.
Lizentziadun, ingeniari edo arkitekto tituluaren fotokopia aurkezten bada, aintzat hartuko dena bigarren zikloko titulazioari dagokion puntuazioa izanen da soilik, salbu eta aurreko atalean aipatzen den ziurtagiri akademikoa aurkezten bada 2.3.1. atalaren arabera baloratzeko.
2.4. Araubide bereziko irakaskuntzako eta berariazko lanbide heziketako titulazioak:
Hizkuntza Eskola Ofizialek, Musikako Kontserbatorio Profesionalek eta Goi Mailakoek eta Arte Eskolek ematen dituzten araubide bereziko ikasketen titulazioak, baita berariazko lanbide heziketakoak ere, ondoren aipatzen denari jarraikiz baloratuko dira, betiere irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko baldintza gisa alegatu ez badira edo alegatutako titulua lortzeko ezinbestekoak izan ez badira:
a) Musika edo dantzako titulu profesional bakoitzeko: 0,500 puntu.
b) Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako maila aurreratuko gaitasun agiri edo baliokide bakoitzeko: 0,500 puntu. EGA titulua edo haren baliokidea: 0,500 puntu.
c) Arte plastikoetako eta diseinuko goi mailako teknikarien titulua: 0,200 puntu.
d) Lanbide Heziketako goi mailako teknikarien titulua: 0,200 puntu.
e) Goi mailako kirol teknikarien titulua: 0,200 puntu.
Egiaztagiriak: merezimendu gisa alegatutako tituluaren fotokopia konpultsatua edo titulua emateko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria, bai eta kidegoan sartzeko alegatu duen titulua lortzeko beharrezkoak izan diren titulu guztien fotokopia konpultsatua ere.
Euskarazko lanpostuetarako lehiatzen bada, ez da euskarazko titulu bakar bat ere baloratuko. Gaztelaniazko lanpostuetarako lehiatzen bada eta euskarazko titulu baliokide bat baino gehiago aurkezten bada, titulu horietako bat bakarrik baloratuko da.
Baliokideak diren zenbait hizkuntza titulu aurkeztuz gero, horietako bat bakarrik baloratuko da.
2.1etik 2.4ra bitarteko ataletarako oharrak:
1. Titulazioak atzerrian lortu badira, behar den homologazioa aurkeztu beharko da.
2.5. Etengabeko prestakuntza:
Gainditutako etengabeko prestakuntzako eta hobekuntzako ikastaroak, aukeratu nahi den espezialitatearekin, eskolaren antolaketarekin, hezkuntzari aplikatutako teknologia berriekin, didaktikarekin, psikopedagogiarekin edo hezkuntzako soziologiarekin loturik egonez gero, hezkuntza eskumen osoa duten administrazio publikoek edo unibertsitateek antolatu badituzte, edo hezkuntza administrazioekin elkarlanean ari diren entitateek antolatutako etengabeko prestakuntzako planean sartutako jarduerak edo kasuan kasuko hezkuntza administrazioak onartutako jarduerak:
a) 3 kreditu gutxienez: 0,2000 puntu.
b) 10 kreditu gutxienez: 0,5000 puntu.
Musikako espezialitatean bakarrik, musikako kontserbatorioek antolatutako ikastaroak berdin-berdin baloratuko dira.
Azpiatal honi dagokionez, 2 kreditutik beherakoak ez diren ikastaroak metatzen ahalko dira, azpiatal honetan zehazten diren betebeharrak betetzen badituzte. bi kreditutik beherakoak ez diren ikastaroak kreditu edo ordu guztiak batuz metatu eta guztirakoa ikastaro bat bailitzan baloratuko da, a) eta b) letretan xedatutakoarekin bat.
2.5 azpiatal honetan ez dira inolaz ere baloratuko titulu akademiko baten (doktoretza barne), "master" edo graduatuondoko beste titulazio baten curriculuma osatzen duten ikastaro edo irakasgaiak. Ikastaro horiek amaitu eta dagozkien tituluak eskuratuta, titulu horiek, egoki bada, 2.5 azpiatalaren arabera baloratuko dira (778/1998 Errege Dekretuaren eta Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoa aldatu duen 4/2007 Lege Organikoaren 34.1 artikuluaren arabera lortutako titulu ez-ofizialak) edo, hala denean, 2.2 azpiatalaren arabera (Urtarrilaren 21eko 56/2005 Errege Dekretuaren araberako titulu ofizial bat bada).
Egiaztagiriak: kasuan kasuko erakunde edo zentroak luzatutako ziurtagiria, non ikastaroaren kreditu edo orduak espresuki adieraziko baitira. Etengabeko prestakuntzaren planeko jardueretan edo hezkuntza administrazioak onartu dituen horietan espresuki adierazi beharko da jarduera plan horretan sartuta dagoela edo hezkuntza administrazioak onartutakoa dela.
Ziurtagirietan kredituen ordez orduak adierazten direnean, ulertuko da 10 orduk kreditu bat egiten dutela.
Ez dira baloratuko ordu edo kredituen iraupena jasotzen ez duten ziurtagiriak.
2.5. atalerako oharrak:
1. 2 kreditutik beherako ikastaroak ez dira metatuko eta ez dira baloratuko.
2. 2.5 azpiatalean ikastaro bakoitza a) eta b) letretan xedatutakoaren arabera baloratuko da.
3. Irakasgaitasun Ziurtagiria eta Espezializazio Didaktikoaren Titulua ez dira baloratuko.
III.-Beste merezimendu batzuk (2 puntu gehienez).
Argitalpenak eta hezkuntza proiektuetan parte hartzea:
Espezialitatearen alderdi zientifikoei buruz, curriculumaren alderdi orokorrei buruz edo eskolaren antolaketari buruz egindako argitalpen zientifiko edo didaktikoak.
Egiaztagiriak: argitalpenen (I.S.B.N. edo I.S.S.N. direlakoak dituzten argitalpenak baizik ez dira baloratuko), programen eta abarren aleak, egindako kritikak eta, bidezkoa bada, sariak lortu izanaren frogagiria.
Merezimenduen baremo osorako oharrak:
1. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako burutu diren merezimenduak soilik baloratuko dira, baldin eta izangaiek epe horretan aurkezten badituzte.
2. Gaztelaniara itzuli beharko dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak eta beste autonomia erkidego bateko hizkuntza ofizial propioan idatzitakoak, euskarazkoak izan ezik. Itzulpenek zinpeko itzultzaileek eginak izan beharko dute.
II. ERANSKINA. Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegora igotzeko merezimenduak baloratzeko baremoa
Baremo hau aplikatuta 10 puntu lor daitezke, gehienez ere.
I.-Egindako lana (gehienez 5,5 puntu).
1. Antzinatasuna (gehienez 4 puntu).
-Jatorrizko kidegoan karrerako funtzionario gisa emandako urte bakoitzeko, parte hartzeko baldintza gisa eskatutako sei urteetatik aparte: 0,5 puntu.
-Hilabete edo urteko zatiki bakoitzeko: 0,0416 puntu.
Egiaztagiriak:
Zerbitzuen orria, dagokion hezkuntza administrazio eskudunak ziurtatua.
2. Berariazko eginkizunak eta hezkuntzako ikuskatzailetzak egindako borondatezko ebaluazioa (gehienez 2,5 puntu).
2.1. Zuzendaritza karguak ikastetxeetan:
2.1.1. Ikastetxe publikoetan zuzendari edo alboko zuzendari lanetan aritutako urte bakoitzeko: 0,25 puntu.
Hilabete edo urteko zatiki bakoitzeko: 0,0208 puntu.
Egiaztagiriak:
Izendapenaren fotokopia konpultsatua, karguaz jabetzeko nahiz uzteko eginbidea agerian duena edo, bestela, karguan jarraitzen duela adierazten duen ziurtagiria.
2.1.2. Ikastetxe publikoetan zuzendariorde, idazkari edo ikasketaburu lanetan eta horiekin parekatutakoetan aritutako urte bakoitzeko: 0,20 puntu.
Hilabete edo urteko zatiki bakoitzeko: 0,0166 puntu.
Egiaztagiriak:
Izendapenaren fotokopia konpultsatua, karguaz jabetzeko nahiz uzteko eginbidea agerian duena edo, bestela, karguan jarraitzen duela adierazten duen ziurtagiria.
2.1.3. Ikastetxe publikoetan beste zuzendaritza kargu batzuetan aritutako urte bakoitzeko: 0,15 puntu.
Hilabete edo urteko zatiki bakoitzeko: 0,0125 puntu.
Egiaztagiriak:
Izendapenaren egiaztagiriaren fotokopia konpultsatua, karguan egiazki emandako denbora adierazten duena.
2.1.4. Ikuskapen lanetan aritutako urte bakoitzeko: 0,10 puntu.
Hilabete edo urteko zatiki bakoitzeko: 0,0083 puntu.
Egiaztagiriak:
Izendapena eta jabetza hartzea eta uztea azaltzen duen egiaztagiriaren fotokopia konpultsatua, edo bestela, karguan jarraitzen duela adierazten duena.
2.2. Borondatezko ebaluazioa:
Irakasle lanaren balorazio positiboa: 0,25 puntu.
Egiaztagiriak:
Balorazio positiboaren ziurtagiria, hezkuntza administrazio eskudunak emana.
I.-atalerako oharrak:
Lehena
I.1 atalaren ondorioetarako, kontatu eginen dira zerbitzu berezien egoeran emandako zerbitzuak, halakotzat hartuak direnean abuztuaren 2ko 30/1984 Legearen 29.2 artikuluan, bai eta abuztuaren 2ko 30/1984 Legearen aurreko xedapenetan ezarritako halako egoerak ere. Era berean, ondorio horietarako baloratuko da eszendentzia berezian egindako denbora, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 27. artikuluarekin bat.
Bigarrena. Zuzendaritza karguen balorazioa.
1. 2.1.1, 2.1.2, 2.1.3 eta 2.1.4 ataletan, Nafarroako Gobernuko karrerako funtzionario edo mugagabeko lan-kontratudun gisa izandako zuzendaritza karguak soilik baloratuko dira.
2. Merezimenduen baremoko 2.1.2 atalean ezarri diren ondorioetarako, zuzendaritza kargu parekatutzat honako hauek hartuko dira gutxienez:
-Atal honetan aipatutako karguak, Lanbide Heziketako Ataletan jardun denean.
-Idazkari albokoa.
-Ikasketaburu albokoa.
-Egoitzako burua.
-Batxilergoko Institutuko ikasketaburuaren delegatua edo autonomia erkidegoetan horren pareko direnak.
-Atal Delegatuko zuzendaria-ikasketaburua.
-Atal filialeko zuzendaria.
-Irakaskuntza Ertaineko Patronatuko zentro ofizialeko zuzendaria.
-Lanbide Heziketako ikastetxeen administratzailea.
-Irakasle delegatua, Lanbide Heziketako Atalaren kasuan.
3. Merezimenduen baremoko 2.1.3 atalean honako zuzendaritza kargu hauek puntuatuko dira gutxienez:
-Idazkariordea.
-Gaueko ikasketen delegatua-ikasketaburua Atal Delegatuan.
-Batxilergoko Institutuetako Hedapenetako idazkariaren delegatua edo autonomia erkidegoetan horien pareko direnak.
-Toki Korporazioekin egindako hitzarmeneko zentro homologatuetako zuzendari, ikasketaburu edo idazkaria.
-Ikastetxe libre adoptatuko zuzendaria, langilearen erregistro zenbakia duena.
-Irakaskuntza Ertainaren Patronatuko zentro ofizialeko idazkaria.
4. Kargu batean baino gehiagotan batera jardunez gero, ezin izanen da puntuazioa metatu.
5. Atal hau baloratzeko, Giza Baliabideen Zerbitzuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko funtzionarioen zerbitzu orria aurkeztuko du, parte-hartzaileen espediente pertsonalean dauden datuei jarraikiz.
II.-Gainditutako prestakuntza eta hobekuntza ikastaroak (gehienez 3 puntu).
Gainditutako etengabeko prestakuntzako eta hobekuntzako ikastaroak, aukeratu nahi den espezialitatearekin, eskolaren antolaketarekin, hezkuntzari aplikatutako teknologia berriekin, didaktikarekin, psikopedagogiarekin edo hezkuntzako soziologiarekin loturik egonez gero, hezkuntza eskumen osoa duten administrazio publikoek edo unibertsitateek antolatu badituzte, edo hezkuntza administrazioekin elkarlanean ari diren entitateek antolatutako etengabeko prestakuntzako planean sartutako jarduerak edo kasuan kasuko hezkuntza administrazioak onartutako jarduerak:
a) 3 kreditu gutxienez: 0,2000 puntu.
b) 10 kreditu gutxienez: 0,5000 puntu.
Musikako espezialitatean bakarrik, musikako kontserbatorioek antolatutako ikastaroak berdin-berdin baloratuko dira.
Azpiatal honi dagokionez, 2 kreditutik beherakoak ez diren ikastaroak metatzen ahalko dira, azpiatal honetan zehazten diren betebeharrak betetzen badituzte. Bi kreditutik beherakoak ez diren ikastaroak kreditu edo ordu guztiak batuz metatu eta guztirakoa ikastaro bat bailitzan baloratuko da, a) eta b) letretan xedatutakoarekin bat.
Atal honetan ez dira inolaz ere baloratuko titulu akademiko baten (doktoretza barne), "master" edo graduondoko beste titulazio baten curriculuma osatzen duten ikastaro edo irakasgaiak. Ikastaro horiek amaitu eta dagozkien tituluak eskuratuta, titulu horiek, egoki bada, 2.5 azpiatalaren arabera baloratuko dira (778/1998 Errege Dekretuaren eta Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoa aldatu duen 4/2007 Lege Organikoaren 34.1 artikuluaren arabera lortutako titulu ez-ofizialak) edo, hala denean, 2.2 azpiatalaren arabera (Urtarrilaren 21eko 56/2005 Errege Dekretuaren araberako titulu ofizial bat bada).
Egiaztagiriak: ikastaroen ziurtagiria, kasuan kasuko erakunde edo zentroak luzatua, non ikastaroaren kreditu edo orduak espresuki adieraziko baitira. Etengabeko prestakuntzaren planeko jardueretan edo hezkuntza administrazioak onartu dituen horietan espresuki adierazi beharko da jarduera plan horretan sartuta dagoela edo hezkuntza administrazioak onartutakoa dela.
Ziurtagirietan kredituen ordez orduak adierazten direnean, ulertuko da 10 orduk kreditu bat egiten dutela.
Ez dira baloratuko ordu edo kredituen iraupena jasotzen ez duten ziurtagiriak.
II.-atalerako oharrak:
1. 2 kreditutik beherako ikastaroak ez dira metatuko eta ez dira baloratuko.
2. Atal honetan ikastaro bakoitza a) eta b) letretan xedatutakoaren arabera baloratuko da.
3. Irakasgaitasun Ziurtagiria eta Espezializazio Didaktikoaren Titulua ez dira baloratuko.
III.-Merezimendu akademikoak eta beste merezimendu batzuk (gehienez 3 puntu).
3.1. Merezimendu akademikoak (gehienez 1,5 puntu).
Baloratzerakoan, Espainiar Estatuan balio ofiziala duten tituluak bakarrik izanen dira kontuan.
3.1.1. Graduondoa, doktoretza eta aparteko sariak:
3.1.1.1. Ikasketa aurreratuen ziurtagiri-diplomagatik (apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretua), master titulu ofizialagatik (urtarrilaren 21eko 56/2005 Errege Dekretua), ikertzeko nahikotasunagatik edo beste edozein titulu baliokiderengatik, irakaskuntzarako funtzio publikoan sartzeko betebeharrak ez badira: puntu 1,000.
3.1.1.2. Doktore titulua izateagatik: puntu 1,000.
3.1.1.3. Doktoretzan aparteko saria lortzeagatik: 0,500 puntu.
Egiaztagiriak: tituluaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, ziurtagiri-diploma edo titulua emateko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria.
3.1.2. Unibertsitateko beste titulazio batzuk:
Unibertsitateko titulazio ofizialak, irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko baldintzak direla-eta alegatutakoak ez badira, honela baloratuko dira:
3.1.2.1. Lehen zikloko titulazioak:
Diplomatura, Ingeniaritza Tekniko edo Arkitektura Teknikoko titulu bakoitzeko edo legez baliokide diren tituluak eta Lizentziatura, Arkitektura edo Ingeniaritza bateko lehen zikloari dagozkion ikasketak: puntu 1,000.
Atal honetan ez dira inolaz ere baloratuko izangaiak aurkeztu duen lehen lizentziadun, ingeniari edo arkitekto titulua lortzeko gainditu behar izan dituen ikasketen titulua edo era horretako ikasketak.
3.1.2.2. Bigarren zikloko titulazioak:
Lizentziatura, Ingeniaritza edo Arkitekturako bigarren zikloko ikasketak edo legez baliokide diren tituluei dagozkienak: puntu 1,000.
Atal honetan ez dira inolaz ere baloratuko izangaiak aurkezten duen lizentziadunaren, arkitektoaren edo ingeniariaren lehenbiziko titulua lortzeko gainditu behar diren ikasketak (lehen zikloa, bigarren zikloa edo, hala badagokio, irakaskuntza osagariak).
Egiaztagiriak: kidegoan sartzeko alegatutako tituluaren fotokopia konpultsatua, bai eta merezimendu gisa alegatzen diren guztiena ere edo, hala denean, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.
Lehen zikloko titulazioak puntuatuko badira, ezinbestekoa izanen da diplomatura tituluaren fotokopia aurkeztea edo, bestela, lizentziatura, ingeniaritza edo arkitektura bateko lehenbiziko hiru kurtsoetako irakasgaiak egin eta gainditu direla azalduko duen ziurtagiri akademiko pertsonala. Egokitzapen kurtsoa gainditzea ez da hartuko lehen zikloko titulaziotzat.
Lizentziadun, ingeniari edo arkitekto tituluaren fotokopia aurkezten bada, aintzat hartuko dena bigarren zikloko titulazioari dagokion puntuazioa izanen da soilik, salbu eta aurreko atalean aipatzen den ziurtagiri akademikoa aurkezten bada 2.3.1. atalaren arabera baloratzeko.
3.1.2.3. Araubide bereziko irakaskuntzako eta berariazko lanbide heziketako titulazioak:
Hizkuntza Eskola Ofizialek, Musikako Kontserbatorio Profesionalek eta Goi Mailakoek eta Arte Eskolek ematen dituzten araubide bereziko ikasketen titulazioak, baita berariazko lanbide heziketakoak ere, ondoren aipatzen denari jarraikiz baloratuko dira, betiere irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko baldintza gisa alegatu ez badira edo alegatutako titulua lortzeko ezinbestekoak izan ez badira:
a) Musika edo dantzako titulu profesional bakoitzeko: 0,500 puntu.
b) Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako maila aurreratuko gaitasun agiri edo baliokide bakoitzeko: 0,500 puntu. EGA titulua edo haren baliokidea: 0,500 puntu.
c) Arte plastikoetako eta diseinuko goi mailako teknikarien titulua: 0,200 puntu.
d) Lanbide Heziketako goi mailako teknikarien titulua: 0,200 puntu.
e) Goi mailako kirol teknikarien titulua: 0,200 puntu.
Egiaztagiriak: merezimendu gisa alegatutako tituluaren fotokopia konpultsatua edo titulua emateko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria, bai eta kidegoan sartzeko alegatu duen titulua lortzeko beharrezkoak izan diren titulu guztien fotokopia konpultsatua ere.
Euskarazko lanpostuetarako lehiatzen bada, ez da euskarazko titulu bakar bat ere baloratuko. Gaztelaniazko lanpostuetarako lehiatzen bada eta euskarazko titulu baliokide bat baino gehiago aurkezten bada, titulu horietako bat bakarrik baloratuko da.
Baliokideak diren zenbait hizkuntza titulu aurkeztuz gero, horietako bat bakarrik baloratuko da.
3.1. atalerako oharrak:
1. Titulazioak atzerrian lortu badira, behar den homologazioa aurkeztu beharko da.
3.2. Argitalpenak, hezkuntza proiektuetan parte hartzea eta merezimendu artistikoak.
Espezialitatearen berariazko alderdiei buruz, curriculumaren alderdi orokorrei buruz edo eskolaren antolaketari buruz egindako argitalpen zientifiko edo didaktikoak: gehienez ere 1,5 puntu.
Egiaztagiriak:
Argitalpenen (I.S.B.N. edo I.S.S.N. direlakoak dituzten argitalpenak baizik ez dira baloratuko), programen eta abarren aleak, egindako kritikak eta, bidezkoa bada, sariak lortu izanaren frogagiria.
Merezimenduen baremo osorako oharrak
Lehena
Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako burutu diren merezimenduak soilik baloratuko dira, baldin eta izangaiek epe horretan aurkezten badituzte.
Bigarrena
Gaztelaniara itzuli beharko dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak eta beste autonomia erkidego bateko hizkuntza ofizial propioan idatzitakoak, euskarazkoak izan ezik. Itzulpenek zinpeko itzultzaileek eginak izan beharko dute.
III. ERANSKINA. Irakaskuntzarako baliokidetzat hartutako titulazioak, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko
Enpresen Administrazioa:
-Enpresa Zientzietan diplomaduna.
-Kudeaketa eta Administrazio Publikoan diplomaduna.
Lanerako Prestakuntza eta Orientazioa:
-Enpresa Zientzietan diplomaduna.
-Lan Harremanetan diplomaduna.
-Gizarte Lanean diplomaduna.
-Gizarte Hezkuntzan diplomaduna.
-Kudeaketa eta Administrazio Publikoan diplomaduna.
Gizartean eta komunitatean esku hartzea:
-Maisu-maistrak, espezialitate guztiak.
-Gizarte Hezkuntzan diplomaduna.
-Gizarte Lanean diplomaduna.
Ibilgailuen mantentze-lanen antolaketa eta prozesuak:
-Itsas nabigazioan diplomaduna.
-Ontzietako irratielektronikan diplomaduna.
-Ontzi-makinetan diplomaduna.
-Aeronautikako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.
-Nekazaritzako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.
-Oihan ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.
-Meatzeetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.
-Ontzietako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.
-Herri lanetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.
-Industria ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.
Fabrikazio mekanikoaren antolaketa eta proiektuak:
-Industria ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.
-Meatzeetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.
-Diseinu Industrialeko ingeniari teknikoa.
-Aeronautikako ingeniari teknikoa, Aireontzien espezialitatea, Aireespazioko Ekipo eta Materialen espezialitatea.
-Ontzietako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.
-Nekazaritzako ingeniari teknikoa:
● Nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategien espezialitatea.
● Nekazaritzako eta elikadurako industrien espezialitatea.
● Landa eraikuntzen eta mekanizazioaren espezialitatea.
-Herri lanetako ingeniari teknikoa, eraikuntza zibilen espezialitatea.
-Ontzi-makinetan diplomaduna.
Energia sistemen antolaketa eta proiektuak:
-Industria ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.
-Aeronautikako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.
-Herri lanetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.
-Telekomunikazioko ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.
-Ontzietako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.
-Nekazaritzako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.
-Meatzeetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.
-Ontzi-makinetan diplomaduna.
Nekazaritzako ekoizpeneko prozesuak:
-Nekazaritzako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.
-Oihan ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.
Osasun Prozesuak:
-Erizaintzako diplomaduna.
Sistema elektronikoak:
-Ontzietako irratielektronikan diplomaduna.
-Aeronautikako ingeniari teknikoa, Airenabigazioko espezialitatea.
-Sistemen Informatikako ingeniari teknikoa.
-Industria ingeniari teknikoa, Elektrizitatearen espezialitatea, Industria Elektronikaren espezialitatea.
-Telekomunikazioko ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.
Sistema elektroteknikoak eta automatikoak:
-Ontzietako irratielektronikan diplomaduna.
-Aeronautikako ingeniari teknikoa, Airenabigazioko espezialitatea.
-Sistemen Informatikako ingeniari teknikoa.
-Industria ingeniari teknikoa, Elektrizitatearen espezialitatea, Industria Elektronikaren espezialitatea.
-Telekomunikazioko ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.
Teknologia:
-Ingeniari teknikoa.
-Arkitekto teknikoa.
-Ontzi-makinetan diplomaduna.
-Itsas nabigazioan diplomaduna.
-Ontzietako irratielektronikan diplomaduna.
Oharra: titulazio horiek Unibertsitateko Titulu Ofizialen Katalogokoak eta horretan gerora sartutakoen multzokoak dira. Irakaskuntzarako baliokidetzat hartzen dira, halaber, zehaztutako horien homologoak diren titulazioak, irailaren 30eko 1954/1994 Errege Dekretuaren arabera (azaroaren 17ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala").
IV. ERANSKINA. Irakaskuntzarako baliokidetzat hartutako titulazioak, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko
Arotz-lanak eta altzariak egin eta instalatzea:
-Zurgintza eta altzarigintzako goi mailako teknikaria.
-Zurgintza eta altzarigintzako produktuen garapeneko goi mailako teknikaria.
-Egurrezko Industria Eraikuntzako teknikari espezialista.
-Ebanisteriako teknikari espezialista.
-Zurgintzako teknikari espezialista.
-Galdaketako Modelogile teknikari espezialista.
-Altzarien diseinu eta fabrikazioko teknikari espezialista.
Makinen mekanizazioa eta mantentze-lanak:
-Mekanizazioaren bidezko produkzioko goi mailako teknikaria.
-Makineriaren muntaia eta eraikuntzako teknikari espezialista.
-Makina-erreminten mikromekanikako teknikari espezialista.
-Tresnen mikromekanikako teknikari espezialista.
-Neurketa sistemetako teknikari espezialista instrumentista.
-Tresneria eta muntaia mekanikoen teknikari espezialista.
-Armen mekanikako teknikari espezialista.
-Fabrikazio mekanikoko teknikari espezialista.
-Makina-erremintetako teknikari espezialista.
-Matrizeriako eta moldeetako teknikari espezialista.
-Kalitatearen kontroleko teknikari espezialista.
-Mikromekanikako eta Erlojugintzako teknikari espezialista.
Elikagaien elaborazioko lanak eta ekipoak:
-Elikagaien industriako goi mailako teknikaria.
Soldadura:
-Metalezko eraikuntzetako goi mailako teknikaria.
-Metalezko eraikuntzetako eta soldadurako teknikari espezialista.
-Soldadurako teknikari espezialista.
-Soldadura-fabrikazioko teknikari espezialista.
-Egitura-txapako galdaragintzako teknikari espezialista.
-Ontzigintzako teknikari espezialista.
-Itsasontzi-marratzaileko teknikari espezialista.
Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko, eta soil-soilik hezkuntza administrazioek espezialitate bakoitzeko lehenbiziko lau deialdiak burutu ez dituztenean (apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuko bigarren xedapen iragankorrean aipatzen zen, otsailaren 27ko 334/2004 Errege Dekretuak ezarritako testu berriaren arabera), ondoko izangaiak onartzen ahalko dira, orokorrean eskatutako titulazioa ez izan arren: deialdia egiten duen hezkuntza administrazioaren mendeko ikastetxe publikoetan gutxienez ere bi urtez irakasle lana egin dutela frogatu eta kasuan kasuko lanbide arlokoa den lanbide heziketako espezialitate batean teknikari espezialista edo goi mailako teknikari titulua duten izangaiak. Lau deialdien eraginkortasun epea aipatu den apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuak indarra hartu zuen egunari lotuta dago.
Oharra: horri dagokionez adierazi behar da deialdi hau espezialitate hauen laugarrena izanen dela: Instalazio elektroteknikoak, Makinen mekanizazioa eta mantentze-lanak, Diagnostiko kliniko eta ortoprotesikoen prozedurak, Osasun eta laguntza prozedurak eta Soldadura.
V. ERANSKINA. Gai zerrendak
Kidego eta espezialitate bakoitzari dagozkion gai zerrendak ondoren aipatzen diren aginduetan agertzen dira, bakoitzaren B zatian, hala denean, azaltzen diren gaiak izan ezik, indarrik gabe gelditu baita.
Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa:
-1993ko irailaren 9ko Agindua (irailaren 21eko "Estatuko Aldizkari Ofiziala"), zeinak onetsi baititu Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoetan sartzeko, espezialitate berriak lortzeko eta espezialitate batzuetarako mugikortasuna izateko prozeduretan erabiliko diren gai zerrendak, ekainaren 4ko 850/1993 Errege Dekretuak arautuak, espezialitate hauetarako:
● Biologia eta Geologia
● Marrazketa
● Gorputz Hezkuntza
● Filosofia
● Fisika eta Kimika
● tsesa
● Geografia eta Historia
● Ingelesa
● Latina
● Gaztelania eta Literatura
● Matematika
● Musika
● Psikologia eta Pedagogia
● Teknologia
-1996ko otsailaren 1eko Agindua (otsailaren 13ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala"), zeinak onetsi baititu Bigarren Hezkuntzako Irakasleen eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoetan sartzeko, espezialitate berriak lortzeko eta espezialitate batzuetarako mugikortasuna izateko prozeduretan erabiliko diren gai zerrendak, espezialitate hauetarako:
● Enpresen administrazioa
● Ekonomia
● Lanerako Prestakuntza eta Orientazioa
● Gizartean eta komunitatean esku hartzea
● Ibilgailuen mantentze-lanen antolaketa eta prozesuak
● Fabrikazio mekanikoaren antolaketa eta proiektuak
● Energia sistemen antolaketa eta proiektuak
● Diagnostiko klinikoen prozesuak eta produktu ortoprotesikoak
● Nekazaritzako ekoizpeneko prozesuak
● Osasun prozesuak
● Sistema elektronikoak
● Sistema elektroteknikoak eta automatikoak
-Azaroaren 3ko 374/1999 Foru Aginduaren II. eranskina (abenduaren 20ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), martxoaren 9ko 86/2000 Foru Aginduak aldatua (martxoaren 20ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), Euskal Hizkuntza eta Literaturaren espezialitaterako.
Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa:
1996ko otsailaren 1eko Agindua (otsailaren 13ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala"), zeinak onetsi baititu Bigarren Hezkuntzako Irakasleen eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoetan sartzeko, espezialitate berriak lortzeko eta espezialitate batzuetarako mugikortasuna izateko prozeduretan erabiliko diren gai zerrendak.
Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoa:
1993ko irailaren 9ko Agindua (irailaren 21eko "Estatuko Aldizkari Ofiziala"), zeinak onetsi baititu Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoetan sartzeko, espezialitate berriak lortzeko eta espezialitate batzuetarako mugikortasuna izateko prozeduretan erabiliko diren gai zerrendak, ekainaren 4ko 850/1993 Errege Dekretuak arautuak.
VI. ERANSKINA. Ariketa praktikoaren ezaugarriak
Ariketa praktikoa.
Ondoren aipatzen diren espezialitateetan probako B zatian ariketa praktiko bat izanen da, lortu nahi duten espezialitateko arlo, irakasgai edo moduluak emateko behar diren lan teknikak eta prestakuntza zientifikoa badituztela egiaztatu ahal izateko.
Espezialitate hauek:
-Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan: Gorputz Hezkuntza, Musika, Teknologia eta Berariazko Lanbide Heziketako espezialitate guztiak (Lanerako Prestakuntza eta Orientazioaren espezialitatea barne).
-Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan: espezialitate guztiak.
-Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoan: espezialitate guztiak.
Epaimahai bakoitzak ezarriko du ariketaren eduki praktikoa zehazteko modua, hurrengo lerroaldeetan espezialitate bakoitzerako ematen diren irizpideei jarraikiz.
Epaimahaiek ekitaldi kolektiboan eginen diete dei izangaiei, banakako probak egin baino lehen, ariketa hau egin dezaten.
B.1) eta B.2) ariketetan izangai bakoitzaren azalpenaren ondoren eginen den eztabaidan, epaimahaiaren galderak ariketa praktikoari buruzkoak ere izaten ahalko dira.
Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa.
-Gorputz Hezkuntza: ariketa praktikoaren bidez egiaztatzen ahalko da izangai bakoitzak zer gaitasun duen ariketak diseinatzeko honako alderdi guztiekin eta batzuekin lotuta: erresistentzia, malgutasuna, abiadura, indarra eta erlaxazioa, bai eta ariketa horiek egiteko zer gaitasun duen ere.
-Musika:
1. Partitura eta/edo entzunaldi moduan aurkeztutako zati baten analisi musikal eta didaktikoa. Epaimahaiak musika zati labur bat aurkeztuko du, aipatu diren bi moduetako batean. Izangaiek bi ordu izanen dituzte ariketa idatzi hau egiteko.
2. Pieza labur edo zati bat (erritmiko-melodikoa) begiratzeaz batera irakurtzea, epaimahaiak emanen duen partituratik abiatuta. Proba honek 10 minutu inguru iraunen du, izangai bakoitzeko.
3. Oposiziogileak aukeratutako pieza edo zati bat, bost minutuz gehienez, interpretatzea, ahotsarekin edo musika-tresna batekin. Izangaiak, nahi izanez gero, lagunduta ere egin dezake, baita elektroakustika baliabidez lagunduta ere. Aretoan piano bat izanen da oposiziogileen eskura. Izangaiak, nahi izanez gero, beste baliabide edo tresna batzuk eramaten ahalko ditu. Aldez aurretik, zehazten den epean, atal honi dagozkion partituren kopia bat eman beharko zaio epamahaiari.
Zati honen puntuazioa kalkulatzeko ondoko ponderazioa erabiliko da: lehen ariketa: %40, bigarren ariketa: %30 eta hirugarren ariketa: %30
-Teknologia eta berariazko lanbide heziketako espezialitateak: epaimahaiak proposatutako kasu praktiko bat ebatzi beharko dute izangaiek, eta kasu hori espezialitateko gai zerrendari buruzkoa izanen da.
Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa.
Espezialitate guztietan ariketa praktikoak eginen dira, izangaiak hautatu duen espezialitateko ezagutza praktikoetan zer gaitasun duen egiaztatu ahal izateko. Espezialitateko gai zerrendari buruzkoak izanen dira.
Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoa.
Ariketa praktikoak hiru zati izanen ditu:
1.-Alderantzizko itzulpena.
2.-Itzulpen zuzena.
3.-225-250 hitz izanen dituen testu garaikide baten azterketa zenbait mailatan (pragmatikoa, semantikoa, morfosintaktikoa eta fonologikoa), horiek testuaren esanahi orokorrerako duten garrantziaren arabera.
Alderantzizko itzulpenak %40eko balorazioa izanen du, itzulpen zuzenak %10ekoa eta testu garaikidearen azterketak %50ekoa. Gehienez ere lau ordu izanen dira.
VII. ERANSKINA. Foru dekretuak, Nafarroako Foru Komunitatean teknikari eta goi mailako teknikari tituluei dagozkien erdi eta goi mailako heziketa zikloen curriculumak ezartzen dituztenak
Nekazaritza jarduerak
Nekazaritzako ustiategi estentsiboak. 194/1997 FD, 97/12/22ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Nekazaritzako ustiategi intentsiboak. 271/2004 FD, 04/09/22ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Abeltzaintzako ustiategiak. 360/1997 FD, 98/2/25eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Lorezaintza. 57/1997 FD, 97/4/23ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Oihan-lanak eta natur ingurunea zaintzeko lanak. 154/1997 FD, 97/7/25eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Nekazaritzako eta abeltzaintzako enpresen kudeaketa eta antolaketa. 360/1998 FD, 99/8/4ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Natur eta paisaia baliabideen kudeaketa eta antolaketa. 218/1999 FD, 99/9/8ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Gorputz eta kirol jarduerak
Gorputz eta kirol jarduerak gidatzea. 273/2004 FD, 04/10/13ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Natur ingurunean gorputz eta kirol jarduerak gidatzea. 111/1998 FD, 98/8/14ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Administrazioa
Administrazio kudeaketa. 226/1996 FD, 96/10/2ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Administrazioa eta finantzak. 272/2004 FD, 04/09/03ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Idazkaritza. 275/1996 FD, 96/12/11ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Merkataritza eta marketina
Merkataritza. 151/1996 FD, 96/5/31ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Nazioarteko merkataritza. 152/1996 FD, 96/5/31ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Merkataritzako kudeaketa eta marketina. 181/1997 FD, 97/11/5eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Garraioaren kudeaketa. 214/1998 FD, 98/11/13ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala. 190/2002 FD, 02/10/02eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Kontsumitzailearentzako zerbitzuak. 220/1999 FD, 99/9/8ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Eraikuntza eta obra zibila.
Eraikuntzako akaberak. 229/1996 FD, 96/12/2ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Igeltserotza lanak. 150/1997 FD, 97/7/21eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Hormigoi lanak. 356/1997 FD, 98/2/25eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Eraikuntza proiektuen garapena eta aplikazioa. 221/1999 FD, 99/9/8ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Elektrizitatea-elektronika
Ekipo eta instalazio elektroteknikoak. 228/1996 FD, 96/12/2ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Kontsumorako ekipo elektronikoak. 274/1996 FD, 96/12/11ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Produktu elektronikoen garapena. 179/1997 FD, 97/12/22ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Instalazio elektroteknikoak. 151/1997 FD, 97/7/21eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Erregulazio eta kontrol sistema automatikoak. 260/1996 FD, 96/12/23ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Telekomunikazio eta informatika sistemak. 357/1997 FD, 98/8/14ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Fabrikazio mekanikoa
Mekanizazioa 224/1996 FD, 96/10/2ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Soldadura eta galdaragintza. 261/1996 FD, 96/12/4ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Metalezko eraikuntzak. 114/1998 FD, 98/8/24ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Proiektu mekanikoen garapena. 346/1998 FD, 99/3/5eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Mekanizazio bidezko produkzioa. 276/1996 FD, 96/12/11ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Ostalaritza eta turismoa
Sukaldaritza 227/1996 FD, 96/12/27ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Pastelgintza eta okintza. 155/1997 FD, 97/7/25eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Jatetxe eta tabernako zerbitzuak. 273/1996 FD, 97/6/13ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Ostatu arloa. 113/1998 FD, 98/8/24ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Turismoaren informazioa eta merkaturatzea. 358/1997 FD, 98/2/25eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Jatetxeen arloa. 359/1997 FD, 98/2/25eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Irudi pertsonala
Dekorazio estetika pertsonala. 277/1996 FD, 97/6/13ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Ile-apainketa. 259/1996 FD, 96/12/4ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Estetika. 180/1997 FD, 97/11/5eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Elikagaien industriak
Barazki, haragi eta arrain kontserbagintza. 116/1998 FD, 98/8/24ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Elikagaien industria. 359/1998 FD, 99/8/4ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Informatika
Informatika sistemen administrazioa. 225/1996 FD, 96/12/23ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Informatika aplikazioen garapena. 110/1998 FD, 98/8/14ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Zurgintza eta altzarigintza
Arotz-lanak eta altzariak neurrira egin eta instalatzea. 262/1996 FD, 97/6/13ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Zurgintza eta altzarigintza. 197/1997 FD, 97/12/24ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Ibilgailu autopropultsatuen mantentze-lanak.
Karrozeria. 52/1997 FD, 97/6/13ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Ibilgailuen elektromekanika. 257/1996 FD, 96/12/4ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Automozioa. 178/1997 FD, 97/11/5eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Produkzioaren zerbitzuak eta mantentze-lanak
Makineriaren eta linea-eroanbideen instalazio eta mantentze-lan elektromekanikoa. 54/1997 FD, 97/4/18ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Hotz, girotze eta bero instalazioak jarri eta mantentzea. 53/1997 FD, 97/4/18ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Industria ekipoen mantentze-lanak. 270/2004 FD, 04/10/06ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Eraikineko eta prozesuko instalazioak mantendu eta muntatzea. 30/2003 FD, 03/5/9ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Lanbide arriskuen prebentzioa. 203/2002 FD, 02/12/13ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Kimika
Laborategia. 56/1997 FD, 97/6/13ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Kimika lantegiko prozesu lanak. 222/1999 FD, 99/9/10eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Analisia eta kontrola. 198/1997 FD, 97/12/24ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Osasuna
Erizaintzako zainketa lagungarriak. 153/1996 FD, 96/5/31ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Farmazia. 212/1998 FD, 98/11/13ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Anatomia patologikoa eta zitologia. 347/1998 FD, 99/3/5eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Osasun dokumentazioa. 152/1997 FD, 97/7/25eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Aho-hortzetako higienea. 278/2001 FD, 02/2/18ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Diagnostikorako irudia. 344/1998 FD, 99/3/5eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Diagnosi klinikoen laborategia. 358/1998 FD, 99/8/4ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Hortz protesiak. 357/1998 FD, 99/8/4ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Ingurumen osasuna. 154/1996 FD, 96/5/31ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Gizarte eta kultur zerbitzuak
Laguntza soziosanitarioa. 269/2004 FD, 04/09/22ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Gizarte eta kultur sustapena. 223/1999 FD, 99/9/10eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Haur Hezkuntza. 213/1998 FD, 98/11/13ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Gizarte integrazioa. 115/1998 FD, 98/8/24ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza
Jantzigintza. 345/1998 FD, 99/3/5eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Foru dekretuak, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko curriculumak ezartzen dituztenak
62/2002 Foru Dekretua, martxoaren 25ekoa, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena (2002ko apirilaren 22ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
151/2004 Foru Agindua, ekainaren 15ekoa, Hezkuntza kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoaren egitura garatu, haren antolaketa arautu, ordutegia finkatu eta aukerako irakasgaien curriculuma onesten duena (2004ko ekainaren 30eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala). Hezkuntza kontseilariak emandako ekainaren 15eko 151/2004 Foru Aginduaren akats zuzenketa (2004ko abuztuaren 4ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
25/2007 Foru Dekretua, martxoaren 19koa, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzarako curriculuma ezartzen duena. (2007ko maiatzaren 25eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
Hizkuntza Eskola Ofizialetako curriculumak ezartzen dituzten foru dekretuak
272/2003 Foru Dekretua, uztailaren 28koa, hizkuntzen irakaskuntza espezializatuetako lehen mailako Goi Zikloa antolatu eta haren curriculuma ezartzen duena (2003ko abuztuaren 25eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
22/2007 Foru Dekretua, martxoaren 19koa, Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoaren araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzen oinarrizko eta erdiko mailako curriculuma ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitatean (2007ko maiatzaren 4ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
VIII. ERANSKINA
A) Espezialitate guztietarako txostena (Psikologia eta Pedagogiakoa izan ezik)
IFZ: .............................
DEITURAK ETA IZENA: ………………………..
KIDEGOA ......................... ESPEZIALITATEA ……………………..
ARI DENEKO IKASTETXEA .............. KODEA …………………………
HERRIA .................................. BESTE EGOERA BATZUK ……………………….
TXOSTENAREN ESPARRUAKEZAGUTZEN EGIAZTAPENA
1.-Ikaskuntzaren helburuen zehaztasuna.
-Helburuak teknikoki ongi azaldurik daude, kohorenteak dira eta curriculum ofizialaren helburu orokorrak zehazten dituzte. BAI [ ] EZ [ ]
-Kasuan kasuko ikasmailara eta ikaslearen ezaugarrietara egokituta daude. BAI [ ] EZ [ ]
2.-Edukiak.
-Edukiak helburuen proposamenarekin bat hautatu dira. BAI [ ] EZ [ ]
-Curriculum ofizialaren esparruan daude eta proposatutako kurtsorako egokiak dira. BAI [ ] EZ [ ]
-Askotariko azalpena dute eta irizpide epistemologiko, kontestualizatu eta funtzionalekin bat datoz. BAI [ ] EZ [ ]
3.-Irakaskuntzako eta ikaskuntzako jarduerak.
-Jardueren programazioak proposatutako helburuak lortzen eta edukiak garatzen laguntzen du. BAI [ ] EZ [ ]
-Motibatzaileak dira, askotarikoak, zailtasunen arabera sailkatuak eta ikasle gehienek egiten ahal dituzte. BAI [ ] EZ [ ]
-Denetariko baliabide didaktikoak erabili asmo dira. BAI [ ] EZ [ ]
4.-Ebaluazio prozedurak.
-Proposatutako helburu, eduki eta jarduerekin bat datoz. BAI [ ] EZ [ ]
-Askotarikoak dira, malguak, ikasleen aniztasunera egokituak, eta errekuperazioko tresnak aurreikusten dituzte. BAI [ ] EZ [ ]
................(e)n, 2008ko .............aren .........(e)an.
(Batzordeko kideen sinadura)
B) Psikologia eta Pedagogiako espezialitaterako txostena
IFZ: ……………………..
DEITURAK ETA IZENA: …………………….
KIDEGOA …………………….
ESPEZIALITATEA …………………….
ARI DENEKO IKASTETXEA …………………….
KODEA …………………….
HERRIA …………………….
BESTE EGOERA BATZUK …………………….
TXOSTENAREN ESPARRUAKEZAGUTZEN EGIAZTAPENA …………………….
1.-Programaren helburuen zehaztasuna.
-Helburuak teknikoki ongi azalduta daude, kohorenteak dira. BAI [ ] EZ [ ]
-Kasuan kasuko ikasmaila, etapa, ziklo edo modulura eta ikaslearen ezaugarrietara egokituta daude. BAI [ ] EZ [ ]
2.-Edukiak.
-Edukiak helburuen proposamenarekin bat hautatu dira. BAI [ ] EZ [ ]
-Indarra duen araudiari lotuta daude. BAI [ ] EZ [ ]
-Hezkuntza komunitateko beste profesional batzuen parte-hartzea aurreikusi da. BAI [ ] EZ [ ]
3.-Jarduerak eta epeak.
-Jardueren programazioak proposatutako helburuak lortzen eta edukiak garatzen laguntzen du. BAI [ ] EZ [ ]
-Jarduerak hiruhilekoetan banatuta daude. BAI [ ] EZ [ ]
-Beste profesional batzuekin koordinatzeko bilerak aurreikusi dira. BAI [ ] EZ [ ]
4.-Ebaluazio prozedurak.
-Proposatutako helburu, eduki eta jarduerekin bat datoz. BAI [ ] EZ [ ]
-Epeak egokiak dira helburu, eduki eta jardueretarako. BAI [ ] EZ [ ]
................(e)n, 2008ko .............aren .........(e)an.
(Batzordeko kideen sinadura)