Castellano | Euskara | Français | English
(2004ko 97. NAOn argitaratutako testua, abuztuaren 13an)
Atarikoa
Abenduaren 30eko 280/2002 Foru Dekretuaren IV. kapituluko 19. artikuluak laguntzak ezartzen ditu nagusiki nekazari direnentzat finantza-entitateek bultzatutako pentsio planetarako, baldin eta entitate horiek aldez aurretik lankidetza-hitzarmena sinatu badute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin. Laguntza horien administrazioa eta kudeaketa egokiak egiteko, beharrezkoa da aurrekontuan muga bat jartzea, laguntzen zenbatekoak bertan dagoen dirua baino handiagoak direnean gehieneko laguntzak proportzionalki txikiagotzeko.
Horrenbestez, Nekazaritza Zerbitzuak proposaturik, eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36. artikuluak eman dizkidan ahalmenak erabiliz, agindu dut:
Artikulu Bakarra
Nagusiki nekazariak direnen pentsio planetarako laguntzak aurrekontuetako mugen araberakoak izanen dira, eta laguntza guztiek osotara aurrekontuan helburu honetarako esleitutako kopurua baino handiagoa egiten badute, dirulaguntza proportzionalki murriztuko da.
Azken Xedapen Bakarra
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.