(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Merkataritza :
    • 330/2012 Ebazpena, abenduaren 4koa, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak emana, saltokiak igande eta jaiegunetan ireki ahal izateko 2013ko egutegia ezartzen duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

330/2012 Ebazpena, abenduaren 4koa, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak emana, saltokiak igande eta jaiegunetan ireki ahal izateko 2013ko egutegia ezartzen duena

 

(2012ko 244. NAOn argitaratutako testua, abenduaren 17an)

Atarikoa

Nafarroan merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legeak, foru lege hori aldatzen duen azaroaren 21eko 1/2012 Foru Lege Dekretuak emandako testuaren arabera, 33. artikuluan dioenez, merkataritzaren arloko eskumena duen departamentuak, Nafarroako Merkataritza Kontseiluari entzun ondoren, hurrengo urteko egutegia ezarriko du urtero, Nafarroako Foru Komunitatean saltokiak ireki ahal izanen diren igande eta jaiegunak barne dituela. Artikulu horretan ezartzen da, halaber, irekitzeko igande eta jaiegunen kopurua hamar izanen dela.

Saltokiak ireki ahal izanen diren igande eta jaiegunen 2013ko egutegiaz entzunaldia eman zaio Nafarroako Txikizkako Merkataritzako Aholku Behatokiari. Behatoki horrek egutegia jaso eta aldeko txostena eman zuen 2012ko azaroaren 16an egindako bilkuran.

Horrenbestez, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 25eko 67/2012 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, ebatzi dut:

1. Nafarroako Foru Komunitatean igande eta jaiegun hauetan ireki ahal izanen dira saltokiak 2013an:

-Urtarrilaren 7an eta 13an.

-Martxoaren 28an.

-Irailaren 1ean.

-Urriaren 12an.

-Azaroaren 1ean.

-Abenduaren 3an, 6an eta 22an.

-Herri bakoitzeko festaren egunean. Iruñean, azaroaren 29an (Iruñeko festaren egunean).

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa