Castellano | Euskara | Français | English
(2014ko 234. NAOn argitaratutako testua, azaroaren 28an)
Atarikoa
Nafarroan merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legeak, apirilaren 17ko 15/2013 Foru Legeak emandako testuaren arabera, 33. artikuluan dioenez, merkataritzaren arloan eskumenak dituen departamentuak, Nafarroako Merkataritza Kontseiluari entzun ondoren, hurrengo urteko egutegia ezarriko du, horren barne direla Nafarroako Foru Komunitatean merkataritzan aritzeko egun balioduntzat hartuko diren igandeak eta jaiegunak. Artikulu horretan irizpideak ezartzen dira, baita irekitzeko igande eta jaiegun baimenduen kopurua ere, hamar hain zuzen.
Saltokiak irekitzeko igande eta jaiegun baliodunen 2015eko egutegiaz entzunaldia eman zaio Nafarroako Merkataritza Kontseiluari. Kontseilu horrek egutegia jaso eta aldeko txostena eman zuen 2014ko urriaren 27an egindako bilkuran.
Horrenbestez, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 25eko 67/2012 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, ebatzi dut:
1. Nafarroako Foru Komunitatean 2015. urteko igande eta jaiegun hauek izanen dira egun baliodunak merkataritzan aritzeko:
–Urtarrilaren 4a.
–Martxoaren 19a.
–Apirilaren 2a.
–Uztailaren 25a.
–Abuztuaren 15a.
–Urriaren 12a.
–Abenduaren 3a.
–Abenduaren 20a.
–Herriko festa eguna; betiere, otsailean, maiatzean, ekainean, irailean edo azaroan izan beharko du eta ez da igandea izanen.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean