(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

207/2011 Ebazpena, maiatzaren 11koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, 2011-2012 ikasturtean Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programetan ikasleak rtzeko jarraibideak onesten dituena

 

(2011ko 114. NAOn argitaratutako testua, ekainaren 12an)

Atarikoa

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak 30.1 eta 75.1 artikuluetan hurrenez hurren ezartzen duenez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulurik lortzen ez duten ikasleentzat Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programak ezarriko dira, baita hezkuntza premia bereziak izanik derrigorrezko bigarren hezkuntzako helburuak lortu ezin dituzten ikasleak gizarteratu eta laneratzeko prestakuntza arloko eskaintzak ere.

Kontuan harturik Hezkuntzako kontseilariaren uztailaren 4ko 109/2008 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programak arautzen dituena, urtarrilaren 13ko 1/2010 Foru Agindua, 2011-2012 ikasturtean, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Erdi Mailako eta Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasketak egiteko, ikasleak ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozedura arautuko duten oinarriak onesten dituena eta, ikusirik Lanbide Heziketaren Zerbitzuak eta Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuak emandako aldeko txostenak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, ebatzi dut:

1. 2011-2012 ikasturtean diru publikoarekin ari diren Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programetan ikasleak onartzeko prozeduraren berariazko arauak ezartzea. Ondoko oinarrietan zehazten dira:

ALDERDI OROKORRAK

1.-1. Izen-ematearen urte naturalean 16-21 bitarteko adina duten gazteek eskatzen ahalko dute Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programetan sartzea, baldin eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua (DBH) ez badute.

2. Salbuespenez, bai ikaslea bai guraso edo tutoreak ados egonez gero, adin hori 15 urtera murriztu ahal izanen da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren kurtsoa egin eta etapa horretan jada behin errepikatu eta, dagokion ebaluazioaren ondoren, hirugarrenera igarotzeko moduan ez dauden ikasleen kasuan. Era berean, indarra duen legerian aniztasunari arreta emateko ezarrita dauden bide arruntak agortuak izan beharko dituzte.

3. Orokorrean, programa hauek egiteko ezinbesteko baldintza izanen da aurretik Lanbide Hastapeneko beste Kualifikazio Programa bat egina ez izatea.

4. Aurreko atalen arabera aurkeztutako eskaerak bideratu ondoren, ikaspostu hutsak gelditzen diren programetan, Eskolatzearen Batzorde Orokorrak, salbuespen gisa, matrikula hauek egiteko baimena ematen ahal du:

a) Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programa baten kurtso bat egin baina gainditu ez duten gazteak.

b) Lanbide Hastapeneko Programa baten kurtso bat egin baina gainditu ez duten gazteak.

5. Orobat, Eskolatzearen Batzorde Orokorrari dagokio, salbuespen gisa, ikasturte bat luzatzeko baimena ematea programa bukatu baina gainditzen ez duten ikasleei, programa horretako hezkuntza taldeak proposatuz gero. Ikasturtea luzatzeko baimenek ez dute murrizketarik ekarriko programako ikaspostuen eskaintzan.

6. Ikasleak onartzeko prozesuak ondoko epe hauek izanen ditu: Eskaera epea ekainaren 20tik 24ra izanen da, biak barne. Programetan onartu diren pertsonen behin-behineko zerrendak ekainaren 30ean jakinaraziko dira eta erreklamazioak aurkezteko egunak ekainaren 30a eta uztailaren 1a izanen dira. Onartuen behin betiko zerrendak uztailaren 4an argitaratuko dira. Matrikula, berriz, uztailaren 4tik 15era bitarte eginen da, biak barne.

7. Izena emateko epean -ekainaren 20tik 24ra- kasuren batean aurtengo ikasturteari dagozkion ikasketa agiriak aurkeztu ezin badira ikasleen azken ebaluazioaren prozesuak oraindik bukatu ez direlako, agiri horiek erreklamazioetarako ezarritako epearen barnean aurkezten ahalko dira.

8. Onarpen prozesuaren ondoriozko ikaspostu hutsak jendaurreko ekitaldi batean eskainiko dira, Hezkuntza Departamentuan, 2011ko irailaren 9an.

9. Ezarritako epetik (ekainaren 20tik 24ra) kanpo izena emateko aurkezten diren proposamenak aurreko puntuan aipatu jendaurreko ekitaldian ebatziko dira.

10. Ikasleak Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programetan sartzeko prozedura programa horiek arautzen dituen uztailaren 4ko 109/2008 Foru Aginduaren 6. artikuluan ezarrita dagoenaren araberakoa izanen da.

11. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 75.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ikaspostu bat gordeko da talde bakoitzeko Oinarrizko modalitatean eta Lanbide Lantegiak izenekoan, zentzumenetako eta/edo mugimenduko desgaitasuna duten ikasleentzat. Ikaspostu hori beteko da kontuan hartuz, Oinarrizko modalitatean, dauden erreserba kupoak; hala, desgaitasuna duen pertsonak hamabost urte baditu, erreserbatutako hiru ikaspostuetako bat esleituko zaio eta, hamasei urte edo gehiago baditu, gainerako ikaspostuetako bat esleituko zaio. Desgaitasuna duen pertsona bat baino gehiago izanez gero erreserba kupo desberdinetan, Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programako Oinarrizko modalitatean ikaspostu bat erreserbatuko da Errentaren gaineko Zergaren aitorpena egin beharra ez duten edo 2009ko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpeneko guztirako likidazio oinarri (525 kodea) txikiena duten familien eskaerarentzat.

Ikaspostu hori ez badute berariazko ikasle horiek eskatzen ekaineko aurreinskripzioko epean (20tik 24ra), eskaintza orokorrera pasatuko da.

12. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak eta Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuak 1999ko ekainaren 7an sinatutako hitzarmenaren seigarren oinarrian ezarritakoarekin bat, Hezkuntza Departamentuak zenbait ikaspostu gordeko ditu Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren Internamendu Zentroetan bizi diren ikasleentzat edo institutu horrek kudeatzen dituen beste programa batzuetatik heldu direnentzat, Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programetan, Oinarrizko modalitatean eta Lanbide Lantegi Egokituen modalitatean, jarraian aipatzen diren irabazi asmorik gabeko entitate eta erakundeetan:

ERAKUNDEAK

PROGRAMA

ERRESERBATUTAKO IKASPOSTUAK

Lantxotegi lantegi eskola

Eraikinen mantentze-lanetako laguntzailea

5

Haritz Berri baserri eskola

Igeltserotzako eta estalduretako laguntzailea. Oinarrizkoa

6

Zurgintzako laguntzailea

5

Lorezaintzako laguntzailea

5

Etxabakoitz lantegi eskola

Etxebizitzen instalazio elektrikoetako laguntzailea

5

Zurgintzako laguntzailea

5

Ile-apainketako laguntzailea

5

El Castillo lantegi eskola

Zurgintzako eta altzarien instalazioko laguntzailea. Oinarrizkoa

6

Sukaldeko laguntzailea

2

Iturgintzako laguntzailea

2

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren Internamendu Zentroetan bizi diren ikasleak direla edo institutu horren mendeko beste programa batzuetatik heldu diren ikasleak direla frogatzeko, Familiaren, Haurraren eta Kontsumoaren Zuzendaritza Nagusiak luzatutako agiria beharko da.

Erreserbatutako ikaspostu horiek ez badituzte berariazko ikasle horiek eskatzen ekaineko aurreinskripzio epean (20tik 24ra), eskaintza orokorrera pasatuko dira, eta aukera izanen da bi ikaspostu gordetzeko Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak proposaturik berandu sartzen diren ikasleentzat.

Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programak

Oinarrizko modalitatea

Lehenengo mailako lanbide gaitasunak eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua lortzera bideratutako modalitatea.

2.-1. Hezkuntzako kontseilariaren uztailaren 4ko 109/2008 Foru Aginduaren 11. artikuluan azaltzen denaren arabera, Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programetan, Oinarrizko modalitatean, ikasle ratioak hauek izanen dira: talde bakoitzean gutxienez 6 ikasle eta gehienez 12.

2. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 30.1 artikuluan azaltzen dena betetzeko, programa hasten den urtean 15 urte beteta dituzten gazteek, berariazko baimena badute, modalitate horretan emanen dute izena nahitaez.

3. Diru publikoarekin ari diren ikastetxeetan egiten diren modalitate horretako ikasle taldeak eratzean, 3 ikaspostu erreserbatuko dira talde bakoitzeko salbuespenezko baimena duten 15 urteko ikasleentzat; gainerako 9 ikaspostuak gainerako ikasleentzat gordeko dira. Prozesu arrunta bukatu arte mantenduko dira erreserba horiek. Irabazi asmorik gabeko erakundeek ez dute ikaspostu mugarik izanen 15 urteko ikasleentzat, eta lehentasuna emanen zaie Curriculum Egokituko Programetatik heldu eta 2011ko abenduaren 31 baino lehen 15 urte betetzen dituzten ikasleei.

3.-Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programako modalitate hori egiteko eskabideak ebazpen honen eranskinean jasotako ereduei jarraituz bete beharko dira, hau da, 1.A eranskina erabiliz 15 urteko gazteen kasuan eta 1.B eranskina 16 urte edo gehiago dituztenen kasuan.

4.-1. Eskatzaile bakoitzak eskabide bakar bat aurkeztuko du eta bertan adieraziko du, lehentasunaren araberako hurrenkeran, zer programa eta ikastetxe eskatzen duen, hiru aukera bitarte.

2. Zer ikastetxe aukeratzen den lehendabizi, haren administrazio bulegoetan aurkeztuko da eskabidea, uztailaren 4ko 109/2008 Foru Aginduan ezarritako "Inskripzio orrian" deskribatutako dokumentazioa gehituta; I.3 eta I.4 eranskinak 16 urteko edo gehiagoko ikasleen kasuan, eta II.3 eta II.4 edo II.5 eranskinak 15 urteko ikasleen kasuan. Horiek guztiak ebazpen honi erantsita daude. Eskabidea bi lekutan aurkeztuz gero, deuseztatu eginen dira.

5.-Salbuespenez baimendutako 15 urteko ikasleen kasuan, Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programako Oinarrizko modalitatean sartzea eskatzen badute, lehentasunen zerrenda eginen da, lehentasunari buruzko irizpide hauek kontuan harturik:

1. Programa lehen hautuan aukeratu duten pertsonak:

a) Talde hauek, lehentasunaren araberako hurrenkeran:

-Lehenik: Zer ikastetxetan eskaintzen den programa, hartan bertan matrikulatuta dauden eskatzaileak.

-Bigarrenik: Aukeratutako programaren eskaintza egiten duen Bigarren Hezkuntzako Institutuari atxikitako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuetan matrikulatuta dauden eskatzaileak.

-Hirugarrenik: Aurreko bi puntuetan aipatutako ikastetxeetatik kanpo matrikulatuta dauden eskatzaileak.

Arestian aipatu diren alderdiak ikasleen jatorrizko ikastetxeek egiten dituzten txostenen bidez egiaztatuko dira.

b) Aurreko puntuan aipatutako talde bakoitzaren barnean, hurrenkera hauek ezarriko dira: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena egitera behartuta ez dauden familien eskaerak; gero, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren 2009ko Aitorpenaren Guztirako Likidazio Oinarri txikienetik handienera -525 kodea- ordenatuko da.

Zerga-oinarria egiaztatzeko, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko 2009ko ekitaldiko aitorpenaren kopia aurkeztuko da, eta gutxienekoa baino diru-sarrera txikiagoa izateagatik aitorpena egin beharrik ez izatea, hala ziurtatzen duen Nafarroako Ogasunaren dokumentuaren bidez.

Aurreko atalekoa frogatzeko dokumentaziorik ez duten eskabideak talde bakoitzeko zerrendaren azken tokian jarriko dira.

c) Berdinketa izanez gero, jendaurreko zozketa eginen da.

2. Programa bigarren hautuan aukeratu duten pertsonak. Aurreko ataleko irizpide berak erabiliko dira.

3. Programa hirugarren hautuan aukeratu duten pertsonak. Aurreko ataleko irizpide berak erabiliko dira.

6.-16 urte edo gehiagoko ikasleen kasuan, Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programako Oinarrizko modalitatean sartzea eskatzen badute, lehentasunen zerrenda eginen da, lehentasunari buruzko irizpide hauek kontuan harturik:

1. Programa lehen hautuan aukeratu duten pertsonak:

a) Talde hauek, lehentasunaren araberako hurrenkeran:

-Lehenik: Zer ikastetxetan eskaintzen den programa, hartan Curriculum Egokituko Programetan, Curriculum Aniztasuneko 3. mailan, Curriculum Aniztasuneko 4. mailan, DBHko 3. mailan edo DBHko 4. mailan matrikulatuta dauden ikasleak.

-Bigarrenik: Eskaintza egiten duen Bigarren Hezkuntzako Institutuari atxikitako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuetan, Curriculum Egokituko Programetan, Curriculum Aniztasuneko 3. mailan, Curriculum Aniztasuneko 4. mailan, DBHko 3. mailan edo DBHko 4. mailan matrikulatuta dauden ikasleak.

-Hirugarrenik: Aurreko puntuetan aipatu ikastetxeetatik kanpo, Curriculum Egokituko Programetan, Curriculum Aniztasuneko 3. mailan, Curriculum Aniztasuneko 4. mailan, DBHko 3. mailan edo DBHko 4. mailan matrikulatuta dauden ikasleak.

-Laugarrenik: Beste egoera batzuetan matrikulatuta daudenak.

Arestian aipatu diren alderdiak ikasleen jatorrizko ikastetxeek egiten dituzten txostenen bidez egiaztatuko dira.

b) Aurreko puntuan aipatutako talde bakoitzaren barnean, hurrenkera hauek ezarriko dira: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena egitera behartuta ez dauden familien eskaerak; gero, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren 2009ko Aitorpenaren Guztirako Likidazio Oinarri txikienetik handienera -525 kodea- ordenatuko da.

Zerga-oinarria egiaztatzeko, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko 2009ko ekitaldiko aitorpenaren kopia aurkeztuko da, eta gutxienekoa baino diru-sarrera txikiagoa izateagatik aitorpena egin beharrik ez izatea, hala ziurtatzen duen Nafarroako Ogasunaren dokumentuaren bidez.

Aurreko atalekoa frogatzeko dokumentaziorik ez duten eskabideak talde bakoitzeko zerrendaren azken tokian jarriko dira.

c) Berdinketa izanez gero, jendaurreko zozketa eginen da.

2. Programa bigarren hautuan aukeratu duten pertsonak. Aurreko ataleko irizpide berak erabiliko dira.

3. Programa hirugarren hautuan aukeratu duten pertsonak. Aurreko ataleko irizpide berak erabiliko dira.

7.-1. Ebazpen honen 1. oinarrian ezarritakoaren arabera gauzatuko dira ikasleak Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programetan onartzeko prozesua eta epeak.

2. Bereizita aurkeztuko dira 15 urteko eskatzaileen behin-behineko eta behin betiko zerrendak eta 16 urtekoenak edo gehiagokoenak.

3. 15 urteko eskatzaileek beren aukeretako bakar batean ikasposturik lortzen ez badute, aurtengo ikasturtean matrikula egina duten ikastetxean eskolatuko dira.

4. Ikasleek ebazpen honi gehitutako 2. eranskina baliatuz eginen dute matrikula ikastetxean.

Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programak

Lanbide Lantegien modalitatea

Lehenengo mailako lanbide gaitasunak lortzera eta gazteak gizartean eta lan munduan txertatzera bideratutako modalitatea.

8.-1. Hezkuntzako kontseilariaren uztailaren 4ko 109/2008 Foru Aginduaren 11. artikuluan azaltzen denaren arabera, Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programetan, Lanbide Lantegi Arrunten modalitatean ikasle ratioak hauek izanen dira: talde bakoitzean gutxienez 6 ikasle eta gehienez 12; Lanbide Lantegi Egokituen modalitatean, berriz, gutxienez 5 ikasle eta gehienez 10 ikasle izanen dira talde bakoitzeko.

9.-Programa eta modalitate horiek egiteko eskabideak ebazpen honen I.B eranskineko ereduaren araberakoak izanen dira.

10.-1. Eskatzaile bakoitzak eskabide bakar bat aurkeztuko du eta bertan adieraziko du, lehentasunaren araberako hurrenkeran, zer programa eta ikastetxe eskatzen duen, hiru aukera bitarte.

2. Zer ikastetxe aukeratzen den lehendabizi, haren administrazio bulegoetan aurkeztuko da eskabidea, uztailaren 4ko 109/2008 Foru Aginduan ezarritako "Inskripzio orrian", ebazpen honi gehitutako III.1 edo III.2 eranskinetan ezarritako dokumentazioa gehituta. Eskabidea bi lekutan aurkeztuz gero, deuseztatu eginen dira.

11.-Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programetako Lanbide Lantegien modalitatean sartzea eskatzen duten ikasleen kasuan, lehentasunen zerrenda eginen da, lehentasunari buruzko irizpide hauek kontuan harturik:

1. Programa lehen hautuan aukeratu duten pertsonak:

a) Talde hauek, lehentasunaren araberako hurrenkeran:

Lehenik: Hezkuntza mailaren edo programaren batean matrikulatuta egon ez direnak.

Bigarrenik: Curriculum Egokituko Programetan, DBHko 4. mailan edo Curriculum Aniztasuneko 4. mailan matrikulatuta daudenak.

Hirugarrenik: Beste programa edo hezkuntza maila batzuetan matrikulatuta daudenak.

Arestian aipatu diren alderdiak ikasleen jatorrizko ikastetxeek egiten dituzten txostenen bidez egiaztatuko dira.

b) Aurreko puntuan aipatutako talde bakoitzaren barnean, hurrenkera hauek ezarriko dira: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena egitera behartuta ez dauden familien eskaerak; gero, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren 2009ko Aitorpenaren Guztirako Likidazio Oinarri txikienetik handienera -525 kodea- ordenatuko da.

Zerga-oinarria egiaztatzeko, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko 2009ko ekitaldiko aitorpenaren kopia aurkeztuko da, eta gutxienekoa baino diru-sarrera txikiagoa izateagatik aitorpena egin beharrik ez izatea, hala ziurtatzen duen Nafarroako Ogasunaren dokumentuaren bidez.

Aurreko atalekoa frogatzeko dokumentaziorik ez duten eskabideak talde bakoitzeko zerrendaren azken tokian jarriko dira.

c) Berdinketa izanez gero, jendaurreko zozketa eginen da.

2. Programa bigarren hautuan aukeratu duten pertsonak. Aurreko ataleko irizpide berak erabiliko dira.

3. Programa hirugarren hautuan aukeratu duten pertsonak. Aurreko ataleko irizpide berak erabiliko dira.

12.-1. Ebazpen honen 1. oinarrian ezarritakoaren arabera gauzatuko dira ikasleak Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programetan onartzeko prozesua eta epeak.

2. Ikasleek ebazpen honi gehitutako 2. eranskina baliatuz eginen dute matrikula ikastetxean.

3. Ezarri diren epeetan matrikula egiteko baldintza guztiak bete arren matrikula egiten ez duten ikasleek galdu eginen dute dagokien ikasposturako eskubidea.

4. Matrikula egin eta, arrazoirik azaldu gabe, 15 eguneko epean klaseetan hasten ez badira, ikastaroa hasten denetik, ikastetxeak ofizioz baztertuko ditu eta matrikularen ondoriozko eskubide guztiak galduko dituzte.

Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programak

Modalitate Berezia

Modalitate honen helburu nagusia da desgaitasunen baten ondorioz hezkuntzarako zenbait laguntza eta arreta behar dituzten gazteak gizarteratzea eta lan munduan sartzea.

13.-1. Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programa bat modalitate berezian egiteko aukera duten ikasleek aurretiaz NHBBZn (Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroan) izena eman beharko dute ezarritako epeetan, "Desgaitasunak izateagatik hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko informazioa eta orientabidea. 2011-2012 ikasturtea" izeneko agirian zehazten den bezala.

2. NHBBZko Informaziorako eta Lan Munduan Sartzeko Unitateko arduradunak eginen ditu aurreinskripzioak ikasleek ikaspostua esleitua duten ikastetxeetan.

3. Ikaspostua baieztatu ondoren, matrikula familiek tramitatuko dute ikastetxean zuzenean, orokorrean ezarrita dauden epeetan.

4. Programa batean aurrez izena emanda dauden ikasleen kopuruak Nafarroan lanbide hastapeneko kualifikazio programak arautzen dituen uztailaren 4ko 109/2008 Foru Aginduan ezarritako ratioa gainditzen badu, ikasleak hautatzean ondoko lehentasun irizpide hauei jarraituko zaie:

a) Derrigorrezko hezkuntzatik zuzenean datozen ikasleak.

a1) Oinarrizko Hezkuntza berariazko curriculum baten bidez egina duten ikasleak.

a2) Adimen desgaitasuna dela-eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza curriculum egokitzapen garrantzitsuekin egina duten ikasleak.

b) Ikasle eskolatu gabeak.

c) Eskatzailearen adina; adinik handienekoei lehentasuna emanen zaie.

14.-Salbuespen gisa, beste mota bateko desgaitasunen bat duen ikasle batek aurrez izena emateko lehentasuna izanen du bere desgaitasunaren ondoriozko hezkuntza premia berezietarako egokiak diren programetan.

2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen honen berri Nafarroako Aldizkari Ofizialari ematea, argitara dezan.

4. Ebazpen hau igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzura, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Haur eta Nerabeentzako Sustapen, Laguntza eta Babesaren Zerbitzura, Ikastetxeen Plangintza eta Garapenerako Atalera eta Hezkuntza Premia Berezien Atalera.

ERANSKINA (15 urte). Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programak Izena emateko orria. 2011-2012 ikasturtea

Eskaera zk.:

Sarrera eguna:

Oharrak: Eskatzaile bakoitzak eskabide bakar bat aurkeztu beharko du lehenik aukeratzen duen ikastetxeko administrazio bulegoetan. Eskabidea bi lekutan aurkeztuz gero, baremoa aplikatu ondoren lortutako puntu guztiak galduko dira.

Datu pertsonalak

Deiturak: …………………………..

Izena: …………………………….. NANa: ……………………….

Helbidea: ...................... Zk.: .............. Solairua: ............. Letra: ……………………….

Herria: ............. PK: ................ Etxeko tel.: ........... Sakelakoa: …………………………

Minusbalioren bat du: [ ]

Eskatzen dituen programak (LHKPko oinarrizko modalitatea)

HURRENKERA

PROGRAMA

IKASTETXEA

Lehena

Bigarrena

Hirugarrena

Adina ……………………..

Jaioteguna:  …………………………………..

Adina (2011ko abenduaren 31n): urte.

Eskolatze datuak edo datu akademikoak. 2010-2011 ikasturtea

IKASTETXEA

MAILA

KURTSOA

Ikastetxea: Ikastetxearen izena; Maila: C.E.P. (Curriculum egokituko programa), C.A. (Curriculum aniztasuna), D.B.H. (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza), H.M.P.A. (Hizkuntzan Murgiltzeko Programa Atzerritarrentzat); Kurtsoa: 2.a eta 3.a.

Datu ekonomikoak

Familia unitatearen zerga-oinarria, guztira:

(Familiaren Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren 2009ko aitorpenetik atera beharreko datua (Likidazio oinarria, guztira: 525. laukitxoa).

Ez zen aitortu beharrik izan [ ]

Aurkeztu beharreko agiriak

Nahitaezkoak:

-Eskabidea: "Izena emateko orria. 2011-2012 ikasturtea". Guztiz betea, eta sinatua.

-Nortasun agiri nazionalaren fotokopia edo balio bereko dokumentu batena (AIZ, Ikasle txartela).

-2010-2011 ikasturte honetan matrikulatuta dagoen ikastetxeak egindako agiriak (uztailaren 4ko 109/2008 Foru Aginduaren eranskinak):

Aukerakoak:

-Familiaren Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako 2009ko aitorpenaren fotokopia.

-Aitorpenik egin ez bazen, Nafarroako Ogasunaren agiria, hori justifikatzeko.

-Minusbalioaren egiaztagiria.

"Biltzen diren datuak tresna informatikoen bitartez tratatuko dira behar bezalako isilpekotasun eta zuhurtasuna zainduz. Datuak zein helburutarako bildu diren, horretarako soilik erabiliko dira, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera".

Eskaitzaileak sartzeko baldintza guztiak betetzen dituela eta izena emateko orri honetako datu guztiak egiazkoak direla adierazten dugu eta honako hau sinatzen .............(e)n, 2011ko ekainaren .............. (e)an.

Aita, ama edo tutorearen sinadura Interesdunaren sinadura

1. B ERANSKINA (16 urte). Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programak Izena emateko orria. 2010-2011 ikasturtea

Eskaera zk.:

Sarrera eguna:

Oharrak: Eskatzaile bakoitzak eskabide bakar bat aurkeztu beharko du lehenik aukeratzen duen ikastetxeko administrazio bulegoetan. Eskabidea bi lekutan aurkeztuz gero, baremoa aplikatu ondoren lortutako puntu guztiak galduko dira.

Datu pertsonalak

Deiturak: ……………………………

Izena: NANa: …………………………….

Helbidea: ...................... Zk.: .............. Solairua: ............. Letra: ………………………..

Herria: ............. PK: ................ Etxeko tel.: ........... Sakelakoa: ……………………………..

Minusbalioren bat du: [ ]

Eskatzen dituen programak

HURRENKERA

PROGRAMA

MODALITATEA

IKASTETXEA

Lehena

Bigarrena

Hirugarrena

Modalitatea: LHKPko Oinarrizkoa; LHKPko Lanbide Lantegiak.

Adina: ……………………

Jaioteguna: …………………………………..

Adina (2011ko abenduaren 31n): urte.

Eskolatze datuak edo datu akademikoak. 2010-2011 ikasturtea

IKASTETXEA

MAILA

KURTSOA

Ikastetxea: Ikastetxearen izena; Maila: C.E.P. (Curriculum egokituko programa), C.A. (Curriculum aniztasuna), D.B.H. (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza), H.M.P.A. (Hizkuntzan Murgiltzeko Programa Atzerritarrentzat); Kurtsoa: 2.a, 3.a, 4.a.

Datu ekonomikoak

Familia unitatearen zerga-oinarria, guztira:

(Familiaren Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren 2009ko aitorpenetik atera beharreko datua (Likidazio oinarria, guztira: 525. laukitxoa).

Ez zen aitortu beharrik izan [ ]

Aurkeztu beharreko agiriak

Nahitaezkoak:

-Eskabidea: "Izena emateko orria. 2011-2012 ikasturtea". Guztiz betea, eta sinatua.

-Nortasun agiri nazionalaren fotokopia edo balio bereko dokumentu batena (AIZ, Ikasle txartela).

-2010-2011 ikasturte honetan matrikulatuta dagoen ikastetxeak egindako agiriak (uztailaren 4ko 109/2008 Foru Aginduaren eranskinak):

Aukerakoak:

-Familiaren Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako 2009ko aitorpenaren fotokopia.

-Aitorpenik egin ez bazen, Nafarroako Ogasunaren agiria, hori justifikatzeko.

-Minusbalioaren egiaztagiria.

"Biltzen diren datuak tresna informatikoen bitartez tratatuko dira behar bezalako isilpekotasun eta zuhurtasuna zainduz. Datuak zein helburutarako bildu diren, horretarako soilik erabiliko dira, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera".

Eskatzaileak sartzeko baldintza guztiak betetzen dituela eta izena emateko orri honetako datu guztiak egiazkoak direla adierazten dugu eta honako hau sinatzen .............(e)n, 2011ko ekainaren .............. (e)an.

Aita, ama edo tutorearen sinadura Interesdunaren sinadura

LANBIDE HASTAPENEKO KUALIFIKAZIO PROGRAMETAN SARTZEA

Oinarrizko modalitatea

I.1 ERANSKINA. 16 urtetik gorako ikasleak sartzeko proposamen txostena

Ikaslearen datu pertsonalak

Izen-deiturak: ……………………………….

Jaioteguna: ...../..../..... NANa: …………………………………..

Helbidea: ....................................................... PK: ………………………………….

Herria: ....................... Telefonoa: ………………………………….

Ikaslearen datu akademikoak

Ikastetxe honetan matrikulatua:

Egindako kurtso edo programa: .......................................... Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.

Kurtsoa errepikatu du?: BAI EZ Hala bada. Zein kurtso? DBHko 1.a, 2.a, 3.a, 4.a.

(Zirkulu batez inguratu).

Kurtso batean edo gehiagotan gainditu gabe dituen irakasgaiak:

Aipatu ikaslearen ebaluazio prozesuaren ardura izan duen irakasle taldeak haren ikaskuntza baloratu du, kontuan izanik lortutako oinarrizko gaitasunak eta hezkuntza helburuak, haren gaitasunak eta egindako lana eta ahalegina, eta uste du ikasle hori Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programa batean sartzea, oinarrizko modalitatean, neurririk egokiena izan daitekeela Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua lortuko duela bermatzeko, bai eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko 1. mailako lanbide gaitasunak lortzeko ere, laneratzeko aukera izan dezan.

.............(e)n, 20.......(e)ko ..........aren ..........(e)an.

O. E.

Zuzendaritza taldea

Zuzendaria

Tutorearen sinadura

I.2 ERANSKINA. Txosten psikopedagogikoa 16 urtetik gorako ikasleentzat

Ikaslearen datu pertsonalak

Izen-deiturak:

Jaioteguna: ...../..../..... NANa: ………………………………….

Helbidea: ....................................................... PK: ……………………….

Herria: ....................... Telefonoa: …………………………………

DBHko eskolatze datuak

Ikasturtea

Ikastetxea

Herria

Etapa

Kurtsoa

Hartutako hezkuntza neurriak (1)

(1) Kurtsoa errepikatzea, curriculum egokituko programa. Curriculum aniztasuna, beste batzuk (adierazi zein).

Garapen pertsonala eta hezkuntzakoa

(Ikaslea LHKPn sartzeko garrantzia duen informazioa jarri: motibazioa, interesak, lanerako eta ikasteko lehentasunak eta igurikapenak, gizarte egokitzapena eta harremanak, lan ohiturak, autokontzeptua/autoestimua, eta beste datu jakingarri batzuk).

Gizarte eta familia inguruneari buruzko alderdiak

(Ikaslea LHKPn sartzeko garrantzia duten datuak jarri: familiak eta gizarte inguruneak ikaslearen garapenean duten eragina eta prestakuntza-hezkuntza prozesurako garrantzia duten datu guztiak).

Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programan sartzeko proposamena

Programaren modalitatea:

[ ] LHKP. Oinarrizkoa.

[ ] Lanbide lantegiak. Arrunta.

[ ] Lanbide lantegiak. Egokitua.

[ ] LHKP. Berezia.

Programak (lehentasun ordena):

1.a

2.a

3.a

(Ikus Hezkuntza Departamentuaren eskaintza).

Txostena egitea

Ikastetxe honetako Orientabide Departamentua:

Txostena egin duen pertsona:

 .............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.

 Sin.:

IKASTETXEKO ZUZENDARIA .................................................................................

I.3 ERANSKINA. Borondatezko moduluak egiteko konpromisoa. 16 urtetik gorako ikasleak

Konpromisoa

................................................... ikasleak, ................. zenbakidun NANa duenak, .......... (e)ko ............. aren .....(e)an jaioak, adierazten du prest dagoela Lanbide Hastapeneko Kualifikazioko Programa batean sartzeko, oinarrizko modalitatean, eta konpromisoa hartzen du modalitate horretako curriculumeko borondatezko moduluak egiteko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua lortzeko, eta eskuarki klaseetara joanen dela eta jarrera positiboa izanen duela.

Eta horrela jasota gera dadin, agiri hau sinatzen du.

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.
Sin.:

I.4 ERANSKINA. Sartzeko azken proposamena. 16 urtetik gorako ikasleak

Ikaslearen datu pertsonalak

Izen-deiturak: ………………………………………

Jaioteguna: .........../.........../......... NANa: ……………………………

Helbidea: ..................................................... PK: ……………………………

Herria: .............................................. Telefonoa: …………………………

Ikasturtea: ................ Egindako kurtso edo programa: ……………………………….

Eskolatzeko ikastetxea:

Ikastetxeko zuzendariak, hezkuntza taldeak eta Orientabide Departamentuak, Nafarroan lanbide hastapeneko kualifikazio programak arautzen dituen ebazpenean ezarritako prozedura bete ondoren, aipatu ikaslea honako programan/modalitatean sartzea proposatzen dute.

Proposamen honi agiri honen kopia erantsi zaio:

-Ikaslearen konpromiso pertsonala.

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.

O. E.

Zuzendaria

Ikastetxeko ikuskatzailea

IKASTETXEKO IKUSKATZAILEA .............................................................................

2. ERANSKINA. Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programak

Modalitatea:

Matrikula orria. 2011-2012 ikasturtea

Data: ............../.........../..................... Matrikula zk.:

Programa:

Ikaslearen datuak

Deiturak: ..................................................................................

Egungo
argazkia

Izena: .................................................... NANa: ......................

Jaioterria: ....................................... Probintzia: .......................

Jaioteguna: ....................... Adina: ................................... urte.

Helbidea: .................................................................................

Kalea/Plaza: ...................... Zk.: .......... Solairua: ..... Letra: ....

Telefono zk.:

........................

........................

Herria: ...................................................... PK: ........................

Gizarte Segurantzako zenbakia: .............................................

Gurasoen edo legezko tutoreen datuak

-Aita edo tutorea:

Izena: ............................................ Deiturak: ………………………

NANa: .................................. Telefonoa: ……………………………….

-Ama edo tutorea:

Izena: ............................................. Deiturak: ……………………………..

NANa: .................................. Telefonoa: ………………………………

Datu akademikoak

2010-2011 ikasturtean eskolatua egon da?: BAI EZ

Jatorrizko ikastetxea:

DBHn: ..............

Egindako azken kurtsoa: .......... Gainditutako azken kurtsoa: ...........

Egindako beste ikasketa batzuk:

Hezkuntza premia bereziak dituen ikaslea: BAI EZ

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

-Karnet neurriko argazki bat, berriki ateratakoa.

-Gizarte Segurantzako zenbakiaren fotokopia.

-Eskola asegurua ordaindu izanaren bankuko frogagiria.

"Biltzen diren datuak tresna informatikoen bitartez tratatuko dira behar bezalako isilpekotasun eta zuhurtasuna zainduz. Datuak zein helburutarako bildu diren, horretarako soilik erabiliko dira, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera".

Matrikula orri honetako datuak egiazkoak direla adierazi eta honako hau sinatzen dugu.

....................... (e)n, 2011ko ................... aren ........(e)an.
Ikaslearen sinadura Aitaren, amaren edo tutorearen sinadura

Oharrak

Baja

Data: .

Arrazoia:

II.1 ERANSKINA. 15 urtetik gorako ikasleak sartzeko proposamen txostena

Ikaslearen datu pertsonalak

Izen-deiturak: ………………………………

Jaioteguna: ............./........./.................. NANa: ………………………………

Helbidea: .............................................. PK: ……………………………..

Herria: ..................... Telefonoa: …………………………………….

Ikaslearen datu akademikoak

Ikastetxe honetan matrikulatua:

Egindako kurtso edo programa: ................................. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.

Kurtsoa errepikatu du?: BAI EZ Hala bada. Zein kurtso? DBHko 1.a, 2.a, 3.a, 4.a.

(Zirkulu batez inguratu).

Kurtso batean edo gehiagotan gainditu gabe dituen irakasgaiak:

Irakasle taldeak goian aipatutako ikaslearen ikaskuntza prozesuari buruzko informazioa aztertu du, behaketa sistematikoaren, lanen balorazioaren eta berariazko proben bidez bildua, eta honako hau uste du:

1. Ikasle horrek zailtasun handiak izanen dituela etapako oinarrizko gaitasunak eta helburuak lortzeko, hala talde arrunt batean nola curriculum aniztasunean.

Erabakiaren oinarri diren zailtasun pedagogikoak eta jarreraren ingurukoak, labur azaldurik:

2. Ikaslearen interesa eta motibazioa nahikoak direla Lanbide Hastapeneko Kualifikazioko Programa batean, oinarrizko modalitatean, etapako oinarrizko gaitasunak garatu eta helburuak lortu ahal izateko eta, horrenbestez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua eskuratzeko.

Horregatik guztiagatik, irakasle taldeak, ............(e)ko ............... aren ........... (e)an egindako bilkuran, ikasle hori Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programa batean, oinarrizko modalitatea, sar dadila proposatzea erabaki du, neurri hori egokiena delakoan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua eskura dezan eta, halaber, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko 1. mailako lanbide gaitasunak lor ditzan, laneratzeko aukera izateko.

 .............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.

Irakasle taldea Ikaslearen tutorea

IKASTETXEKO ZUZENDARIA .................................................................................

II.2 ERANSKINA. Txosten psikopedagogikoa 15 urteko ikasleentzat

Ikaslearen datu pertsonalak

Izen-deiturak: …………………………

Jaioteguna: .........../...../...... NANa: …………………..

Helbidea: .................................. PK: …………………………………

Herria: .......................... Telefonoa: …………………………………

DBHko eskolatze datuak

Ikasturtea

Ikastetxea

Herria

Etapa

Kurtsoa

Hartutako hezkuntza neurriak (1)

(1) Kurtsoa errepikatzea, curriculum egokituko programa. Curriculum aniztasuna, beste batzuk (adierazi zein).

Garapen pertsonala eta hezkuntzakoa

(Ikaslea LHKPn sartzeko garrantzia duen informazioa jarri: programan sartzerakoan etapako arlo bakoitzean duen curriculum maila, motibazioa, interesak, lanerako eta ikasteko lehentasunak eta igurikapenak, gizarte egokitzapena eta harremanak, lan ohiturak, autokontzeptua/autoestimua, eta beste datu jakingarri batzuk).

Gizarte eta familia inguruneari buruzko alderdiak

(Ikaslea LHKPn sartzeko garrantzia duten datuak jarri: familiak eta gizarte inguruneak ikaslearen garapenean duten eragina eta prestakuntza-hezkuntza prozesurako garrantzia duten datu guztiak).

Hezkuntza premien identifikazioa

(Ikaslea LHKPn sartzeko garrantzia duen informazioa jarri: curriculum atzerapena, garatu behar dituen oinarrizko gaitasunak, eskola inguruneari egokitzea, azken ikasturteko absentismo maila eta beste datu jakingarri batzuk).

Ikaslearekiko irakaskuntza-ikaskuntza prozesurako orientabideak

Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programan sartzeko proposamena

Oinarrizko modalitatea

Programak (lehentasun ordena):

1.a: ..............................................................

2.a: ..............................................................

3.a: ..............................................................

(Ikus Hezkuntza Departamentuaren eskaintza)

Txostena egitea

Ikastetxe honetako Orientabide Departamentua:

Txostena egin duen pertsona:

 .............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.

 Sin.:

IKASTETXEKO ZUZENDARIA .................................................................................

II.3 ERANSKINA. Borondatezko moduluak egiteko konpromisoa. 15 urteko ikasleak

Ikaslearen konpromisoa

....................................... ikasleak, ................. zenbakidun NANa duenak, ...........(e)ko .................aren .............(e)an jaioak, adierazten du prest dagoela Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programa batean sartzeko, oinarrizko modalitatean, eta konpromisoa hartzen du modalitate horretako curriculumeko borondatezko moduluak egiteko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua lortzeko, eta eskuarki klaseetara joanen dela eta jarrera positiboa izanen duela.

Eta horrela jasota gera dadin, agiri hau sinatzen dute:

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.
Sin.:

Guraso edo legezko tutoreen konpromisoa

....................... jauna ........................................ NANa:

................ andrea ............................................ NANa:

Goian aipatutako ikaslearen gurasoak/legezko tutoreak diren aldetik, adierazten dute ados daudela ikasle hori Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programa batean sartzearekin, oinarrizko modalitatean.

Eta horrela jasota gera dadin, agiri hau sinatzen dute:

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.
Sin.: ..................... Sin.: .....................

II.4 ERANSKINA. Norberaren ikastetxeko programa batean sartzeko azken proposamena. 15 urteko ikasleak

Ikaslearen datu pertsonalak

Izen-deiturak:

Jaioteguna: .........../........../............. NANa: ………………..

Helbidea: .................................. PK: ………………………..

Herria: .................................... Telefonoa: ………………………..

Ikasturtea: ...................... Egindako kurtso edo programa: …………………………

Eskolatzeko ikastetxea:

Ikastetxeko zuzendariak, hezkuntza taldeak eta Orientabide Departamentuak, Nafarroan lanbide hastapeneko kualifikazio programak arautzen dituen ebazpenean ezarritako prozedura bete ondoren, aipatu ikaslea honako programan/modalitatean sartzea proposatzen dute.

Proposamen honi agiri honen kopia erantsi zaio:

-Ikaslearen eta gurasoen edo legezko tutoreen konpromisoa.

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.

O. E.

Zuzendaria

Ikastetxeko ikuskatzailea

IKASTETXEKO IKUSKATZAILEA .............................................................................

II.5 ERANSKINA. Beste ikastetxe bateko programa batean sartzeko azken proposamena. 15 urteko ikasleak

Ikaslearen datu pertsonalak

Izen-deiturak: ………………………………

Jaioteguna: .........../........../.................... NANa: ……………………..

Helbidea: ......................................... PK: ……………………….

Herria: ................. Telefonoa: ……………………………

Ikasturtea: .............. Egindako kurtso edo programa: …………………………..

Eskolatzeko ikastetxea: …………………………….

Ikastetxeko zuzendariak, hezkuntza taldeak eta Orientabide Departamentuak, Nafarroan lanbide hastapeneko kualifikazio programak arautzen dituen ebazpenean ezarritako prozedura bete ondoren, aipatu ikaslea honako programan/modalitatean sartzea proposatzen dute.

Proposamen honi agiri hauen kopia erantsi zaio:

-Ikaslearen eta gurasoen edo legezko tutoreen konpromisoa.

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.

O. E.

O. E.

Zuzendaria

Ikastetxeko ikuskatzailea
Eskolatze Batzordea

NAFARROAKO ESKOLATZE BATZORDEKO BURUA.

LANBIDE HASTAPENEKO
KUALIFIKAZIOKO PROGRAMETAN SARTZEA

Lanbide Lantegien modalitatea

III.1 ERANSKINA. Programetan sartzeko proposamen-txostena, eskolatutako ikasleentzat

Ikaslearen datu pertsonalak

Izen-deiturak: ……………………..

Jaioteguna: ........./........../....................... NANa: ………………………..

Helbidea: ........................................................... PK: …………………………

Herria: .......................................... Telefonoa: ……………………….

Ikaslearen datu akademikoak

DBHn matrikulatua. Ikastetxea:

Egindako kurtsoa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.

Kurtsoa errepikatu du?: BAI EZ Hala bada. Zein kurtso? DBHko 1.a, 2.a, 3.a, 4.a.

(Zirkulu batez inguratu).

Kurtso batean edo gehiagotan gainditu gabe dituen irakasgaiak:

Zein LHPtan edo bestelako programatan dagoen matrikulatua. Ikastetxea:

Programa: .......................................... Iraupena: kurtso.

Aipatu ikaslearen ebaluazio prozesuaren ardura izan duen irakasle taldeak haren ikaskuntza baloratu du, kontuan izanik lortutako oinarrizko gaitasunak eta hezkuntza helburuak, haren gaitasunak eta egindako lana eta ahaleginak, eta uste du ikasle hori Lanbide Hastapeneko Kualifikazioko Programa batean, lanbide lantegien modalitatean, sartzea neurririk egokiena izan daitekeela Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko 1. mailako lanbide gaitasunak lortzeko, laneratzeko aukera izan dezan, eta, halaber, gizarteratzea erraztuko dioten oinarrizko gaitasunak handitzeko eta, kasua bada, beste ikasketa batzuk egiten jarraitzeko.

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.
Zuzendaria O.E. Ikuskatzailea

III.2 ERANSKINA. Txosten akademikoa eskolatu gabeko ikasleentzat

Ikaslearen datu pertsonalak

Izen-deiturak: …………………………….

Jaioteguna: ..../...../..... NANa: …………………………..

Helbidea: .................................. PK: ………………………..

Herria: ........................ Telefonoa: ……………………………..

Egindako azken kurtsoko ikasketen ziurtagiria

......................................................................................jaunak/andreak, ................................ikastetxeko/entitateko zuzendariak, ziurtatzen du, behar diren ondorioetarako, goian aipatutako ikaslea ikastetxe honetan matrikulaturik egon dela ......-....... ikasturtean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ........................ kurtso edo programan, eta bertan guztizko kalifikazio hau lortu duela: .......................

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.
Zuzendaria

Ikastetxean dauden txostenak

[ ] Ebaluazio psikopedagogikoa.

[ ] Txosten psikiatriko edo psikologikoak.

[ ] Txosten sozialak.

[ ] Beste txosten interesgarri batzuk.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa