Castellano | Euskara | Français | English
(2014ko 54. NAOn argitaratutako testua, martxoaren 20an)
Preámbulo
Kirolari buruzko urriaren 15eko 10/1990 Legeak kirolaren antolamendua ezartzen du, eta 55.1 artikuluan zehazten du ezen, Gobernuak, Hezkuntza Ministerioak proposaturik, kirol teknikarien ikasketak arautuko dituela, hezkuntza mailetan ageri diren betebeharren arabera. Bestetik, Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legeak, II. tituluko I. kapituluaren (Foru Komunitateko Administrazioaren eskumenak arautzen ditu) 5. artikuluko h) idatz-zatian, ezartzen du Nafarroako Gobernuaren eskumena dela kirol teknikarien prestakuntza garatu eta arautzea.
Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren Sistema Nazionala ezartzen du, produkzio sektorearen eskakizunei erantzutera bideratutako prestakuntza ekintzen esparruan, zeinean jarduera fisikoak eta kirolak sektore aipagarria osatzen baitute ondorio ekonomikoetarako.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak kirol irakaskuntzaren antolaketa eta haren egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza sistemaren barrenean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean biltzen ditu, zeinean kirol irakaskuntzako zikloek eginkizun garrantzitsuak betetzen baitituzte, kirol jarduera edo modalitate bateko lanbide jarduera izanen duten ikasleak prestatzeari begira, eta lan eta kirol munduaren bilakaerari eta herritar aktiboei egokitzen laguntzen baitute.
Urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuak, araubide bereziko kirol irakaskuntzaren antolamendu orokorra ezartzen duenak, kirol irakaskuntza ziklo hierarkizatuetan antolatzen dela ezartzen du, eta horiek kirol prestakuntzako bloke eta moduluetan, modulu eta blokeen araberako eskaintza eginez. Orobat, 10. artikuluko 2. atalean, ezartzen du kirol irakaskuntzaren modulu komunek osatuko dutela bloke komuna, eta beti bera eta nahitaezkoa izanen dela kirol modalitate eta espezialitate guztietan, zikloetako bakoitzean.
Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, araubide bereziko kirol irakaskuntzaren antolamendua eta garapena arautzen dituen abenduaren 28ko 248/1011 Foru Dekretuak eredu bat zehazten du araubide bereziko kirol irakaskuntzaren curriculuma garatzeko, kirol modalitate eta espezialitateen ezaugarri eta helburuetara egokitu dadin, baita ikasleen ezaugarri eta beharretara ere.
248/2011 Foru Dekretua garatuz, eta Nafarroako Foru Komunitateari arlo horretan (Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan) aitortzen zaizkion eskumenak erabiliz eman da foru agindu hau, kirol irakaskuntzaren modulu komunei lotutako prestakuntza arautzen duena, araubide bereziko kirol irakaskuntzaren erdi mailako azken zikloko bloke komunaren esparruan, aipatu foru dekretuaren III. kapituluan diseinurako ezarritako jarraibideei erantzutearren. Modulu komun horiek urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 8. artikuluko b) ataleko 3. puntuan eta 238/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluko a) ataleko 4. puntuan definituta daude.
Foru agindu honen bidez erdi mailako azken zikloko bloke komunaren curriculuma onestea maiatzaren 15eko 43/2012 Foru Aginduko erregulazioaren berezko jarraipena da, foru agindu horren bidez araubide bereziko kirol irakaskuntzaren erdi mailako hasierako zikloko bloke komunaren egitura eta curriculuma ezarri baitziren Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan.
Curriculum hau, foru agindu honen 2. puntuan zehaztua eta 1. eranskinean garatua, bi zatiz osatzen da. Alde batetik, lanbide modulu hauen helburu komunak daude (kirol titulazioen azken ziklorako planteatzen diren helburuen ondorioak dira) eta, bestetik, haien garapena eta iraupena.
Lanbide modulu bakoitzaren curriculumak badu atal bat orientabide didaktikoei buruzkoa. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta sekuentziazioari, ebaluaziorako orientabideei eta irakaskuntza-ikaskuntza jardueren tipologiari eta definizioari dagozkie.
Azkenik, foru agindu hau arautzen duen azken elementua bloke komun hau ezartzeko baldintzei buruzkoa da. Baldintza horiek 7. eta 8. puntuetan deskribatuta daude, beren 2. eta 3. eranskinekin, eta irakasleen profila eta behar diren gune eta ekipamenduen ezaugarriak dituzte mintzagai.
Hori horrela, Lanbide Heziketaren Zerbitzuak proposaturik, agindu dut:
1. Araubide bereziko kirol irakaskuntzaren erdi mailako azken zikloko bloke komunaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, foru agindu honen 1. eranskineko A) atalean jasotzen den moduan.
2. Bloke komuna nahitaezkoa izanen da eta ikasketak ofizialak izanen dira; hortaz, bat etorriko dira urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuak erregulatzen duen araubide bereziko kirol irakaskuntzarentzat ezarritakoarekin, araubide bereziko kirol irakaskuntzaren antolamendu orokorra ezartzen baitu errege dekretu horrek.
3. Ikaskuntzaren emaitzetan, ebaluazio irizpideetan, edukietan eta orientabide didaktikoetan antolatzea bloke komun hori osatzen duten kirol irakaskuntzaren moduluak, foru agindu honen 1. eranskinaren B) atalean garatzen den moduan, abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
4. Bloke komun hau ematen duten ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute kirol irakaskuntza osatzen duten ikasketen modulu komunetako bakoitzerako.
5. Bloke komuneko kirol irakaskuntzaren moduluetako bakoitza, erdi mailako azken ziklokoa, gainditzeak edozein kirol modalitate eta espezialitatetarako balioko du, urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 41. artikuluari jarraituz.
6. Kirol irakaskuntzaren bloke komun honetako ikasketak osatzen dituzten moduluen irakaskuntzako esleipenak eta titulazio baldintzak ezartzea, ) eranskinean hezkuntza administrazioko ikastetxe publikoetarako adierazitakoarekin bat, eta foru agindu honen 2 B) eranskinaren arabera, hezkuntzaz bestelako administrazioetako titulartasun publikoko ikastetxeetarako eta ikastetxe pribatuetarako.
7. Araubide bereziko kirol irakaskuntzaren bloke komuna emateko baimenduta diren ikastetxeek guneei eta ekipamenduei buruz bete beharreko baldintzak jartzea, foru agindu honen 3. eranskinean ezarritakoari jarraituz.
8. Foru agindu hau Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusira, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomora eta Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
9. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Argitaratzen den egunetik aurrera izanen ditu ondorioak.
1. ERANSKINA. Curriculuma
A) Azken zikloko bloke komuneko moduluen helburu orokorrak
a) Kirol teknifikazioaren etapari lotutako nerabezaroaren ezaugarri psikologiko eta sozialak identifikatu eta atzematea, kirolaria baloratu eta hautatzeko eta entrenamendua programatu eta koordinatzeko.
b) Kirolariaren oinarrizko entrenamenduaren eta hobekuntza teknikoaren erreferentziako programazioak aztertu eta interpretatzea, zereginak aukeratuz eta diseinatuz eta ezarritako metodoak aplikatuz, entrenamendu saioa dagokion kirol modalitateari egokitzeko eta zehazteko.
c) Zuzendaritza, koordinazio eta kirolariari laguntzeko teknikak aplikatzea entrenamenduan, hobekuntza teknikoan eta lehiaketan, kirol modalitatearen programazioa eraginkortasunez garatzeko eta jarrera eta balio pertsonal eta sozialak txertatzeko.
d) Ariketa fisikoarekin zerikusia duten gorputzaren funtzio anatomikoak eta fisiologikoak aztertzea gizonen eta emakumeen ezaugarri fisikoak identifikatu eta atzemateko, kirol teknifikazioaren etapari loturik.
e) Mailari dagozkion lehiaketa eta ekitaldien antolaketaren egitura zehaztea, antolaketaren ezaugarriak eta beharrezko baliabide materialak eta giza baliabideak identifikatzeko eta instalazioen segurtasun baldintzak eta kirola egiteko erabiltzen diren baliabideak aztertzeko.
f) Kirol hastapenaren eta teknifikazioaren eremuan, lege esparrua aplikatzea ekitaldi eta lehiaketen antolaketan eta kudeaketan, baita kirol klub baten kudeaketan ere.
g) Emakumeen kirolaren ezaugarriak eta haren errealitate soziala identifikatzea, emakumeek kirola egin dezaten sustatu eta bultzatzeko.
h) Balioak eta jarrerak eskuratzeko prozesuaren ezaugarriak identifikatu eta deskribatzea, kirolariengan duten eraginez jabetuta eta horiek arrazoituta, norberaren portaera etikoaren bidez balioak besteenganatzeko.
i) Konpromisoaren, ongi egindako lanaren eta etengabeko ikaskuntzaren balioak onartu eta bultzatzea, balio horiek islatzen dituzten jarrerak deskribatuta, norberaren erantzukizunaren, ahaleginaren eta laneko berrikuntzaren espirituari eusteko, teknikari gisako lanean.
j) Talde lanaren oinarria diren printzipioak identifikatu eta deskribatzea, lidergoak eta komunikazioak lantaldearen barreneko ekimenari eta autonomiari eusteko duten garrantziaz jabetuta.
k) Antolaketaren ezaugarriak eta baliabide materialak eta giza baliabideak identifikatu eta aztertzea, kudeaketan eta komunikazioan ezarritako prozedurak aplikatuta, kirol hastapenean lan egiten duten beste lagun batzuk koordinatzeko.
l) Desgaitasunak dituzten pertsonen kirol praktika orientatu eta antolatzea, haien beharrak, baliabideak, aukerak eta muga funtzionalak aplikatu eta aztertuta, parte-hartzea bultzatzeko.
B) Lanbide moduluak
a) Izena eta iraupena.
Araubide bereziko kirol irakaskuntzaren azken zikloko bloke komunaren moduluak aipatzen dira, haien izena eta iraupena zehaztuta.
KODEA |
IZENA |
ORDUAK, GUZTIRA |
MED-C201 |
Kirol ikaskuntzaren oinarriak |
50 |
MED-C202 |
Kirol entrenamenduaren oinarriak |
60 |
MED-C203 |
Kirol egokitua eta desgaitasunak |
20 |
MED-C204 |
Kirolaren antolaketa eta legeria |
20 |
MED-C205 |
Kirola eta generoa |
10 |
b) Lanbide moduluen garapena.
Modulua: kirol ikaskuntzaren oinarriak.
Kodea: MED-C201.
Iraupena: 50 ordu.
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.
1. Kirol teknifikazioko (KT) kirolariaren ezaugarriak identifikatzen ditu, nerabezaroaren etaparekin erlazionatuta eta kirol errendimenduan zerikusia duten aldagai psikologikoak aztertuta.
Ebaluazio irizpideak:
a) Nerabezaroaren ezaugarri psikologikoak deskribatu ditu.
b) KTaren etapako ezaugarri psikologikoak baloratzeko metodoak aplikatu ditu.
c) Nerabeek maiz izaten dituzten ezaugarri sozialak aipatu ditu.
d) KTaren etapan den kirolariaren familia, gizarte eta kirol ingurunea osatzen duten elementuak zehaztu ditu.
e) Nerabeak maiz izan ohi dituen ezaugarri sozialak ebaluatzeko prozedurak aplikatu ditu.
f) KTaren etapan ikaskuntza errazten duten faktore psikologikoak deskribatu ditu: motibazioa, kontzentrazioa, pentsamenduen kontrola eta emozioen kontrola.
g) Kiroleko motibazioaren ezaugarriak eta motak deskribatu ditu.
h) Motibazioaren ekarpena argudiatu du KTa sustatzeko.
i) KTaren etapan motibazioa mantentzeko prozedurak aztertu ditu.
j) KTaren etapako entrenamendu eta lehiaketetan kontzentrazioa eta pentsamenduen eta emozioen kontrola mantentzeko estrategia psikologikoak aplikatu ditu.
k) Alderdi psiko-sozialak KTaren etapako kirol prestakuntzan integratzeko beharra baloratu du.
2. Kirolariaren hobekuntza tekniko-taktikoaren prozesua baloratzen du mugimen-ikaskuntzaren ezaugarriak eta parte hartzen duten faktoreak aztertuta.
Ebaluazio irizpideak:
a) Mugimen-ikaskuntzaren teoriak deskribatu ditu.
b) Ikaskuntza prozesua eta hura erregulatzeko mekanismoak aztertu ditu, mugimen-ekintzak hauteman, erabaki eta gauzatzeko mekanismoetan oinarrituta.
c) Hautemateko eta erabakitzeko mekanismoak (alderdi taktikoak eta estrategikoak) estimulatzearen garrantzia baloratu du, gauzatzeko mekanismoak eraiki aurretik (alderdi teknikoak).
d) Mugimen-trebetasunak lortzeko, ikaskuntzaren prozesuaren faseak konparatu ditu.
e) Zeregina aztertu du, haren konplexutasuna osatzen duten faktoreak identifikatuta, hauteman, erabaki eta gauzatzeko mekanismoetatik abiatuta.
f) Ikasleen, trebetasunaren edo/eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren menpeko ikaskuntzan eragina duten faktoreak aztertu ditu.
g) Memoriak ikaskuntzaren prozesuetan duen garrantzia identifikatu du.
h) Transferentzia identifikatu du, ikaskuntzan kontuan hartu beharreko elementu garrantzitsu gisa.
i) Mugimen-ikaskuntzaren printzipioak aplikatu ditu: ariketa, errefortzua, erretentzioa eta transferentzia.
j) Ebaluazioaren kontzeptua, ezaugarriak eta motak definitu ditu.
k) Kirolariaren hobekuntza tekniko-taktikoaren prozesua baloratzeko ebaluazio tresna eta prozedura egokiak prestatu ditu.
l) Zereginak kirolariaren garapen maila tekniko-taktikoari egokitu beharra baloratu du, haren garrantzia eta ikasleen motibazioa bermatzeko.
3. Akatsak atzemateko modua ematen duten tresna jakin batzuk aplikatzen ditu, gauzatze teknikoaren eredua aztertuta.
Ebaluazio irizpideak:
a) Kirolak trebetasun teknikoen arabera sailkatu ditu.
b) Mugimenduaren ezaugarri kualitatiboak eta kuantitatiboak identifikatu ditu.
c) Mugimendua behatzeko eta aztertzeko prozedura ezarri du.
d) Keinu teknikoen analisi biomekanikoaren prozesua deskribatu du, haren fasetako egituraketa, asmo mekanikoa, helburuak, printzipio biomekanikoak eta ezaugarri teknikoak identifikatuta.
e) Kirolariak gauzatutakoaren diagnostikoa egin du, beharrezko datuak erregistratzeko tresnak aplikatuta.
f) Teknika aztertu du modu bideragarri, baliotsu eta operatiboan, eskura dauden baliabideen arabera.
g) Eredu ideala eta gure kirolariarena konparatu ditu, hobetzeko jomuga jakin batzuk ezartzeko.
h) Eraginkortasuna hobetzeko estrategiak ezarri ditu, kirolaria eredu tekniko idealera hurbilduta.
4. Oinarrizko entrenamenduaren eta hobekuntza teknikoaren jarduerak gidatu, antolatu eta dinamizatzeko teknikak aplikatzen ditu, metodologia eta kontrol eta dinamizazio prozedura egokiak aztertuta.
Ebaluazio irizpideak:
a) Oinarrizko entrenamenduaren eta hobekuntza teknikoaren jarduerak gidatu, antolatu eta dinamizatzeko teknikak definitu ditu.
b) Taldearen ezaugarriak kontuan hartuta aplikatzen ahal diren estrategia metodologikoak deskribatu ditu.
c) Irakaskuntza estilo desberdinak deskribatu eta aplikatu ditu, taldearen ezaugarriak eta eman beharreko edukiak kontuan hartuta.
d) Banakako praktikarako denbora kalitate irizpide gisa baloratu du oinarrizko entrenamenduaren (OE) eta hobekuntza teknikoaren (HT) saioetan.
e) Tokia eta materiala antolatzearen garrantzia baloratu du OE eta HTetako saio eta zereginetan ikasleen parte-hartzea hobetzeko eta nahi ez diren jokabideak murrizteko faktore gisa.
f) Teknikariaren posizioaren eta desplazamenduaren ondorioak atzeman ditu, zereginen kontrol eta dinamizazioko faktore gisa.
g) Teknikariaren jarreraren garrantzia baloratu du, OEko eta HTko zeregin eta saioetako motibazio eta aktibaziorako faktore gisa.
h) Atzeraelikadura (feedback) mota desberdinak aplikatu ditu haren eraginkortasunaren ikuspuntutik (emaitzen ezagutza eta errendimenduaren ezagutza).
i) Atzeraelikaduraren (feedback) administrazioan kontuan hartu beharreko aldagaiak identifikatu ditu: aplikazio unea, administrazioaren maiztasuna, eta kantitatea.
j) Praktika banatzeko modu desberdinak identifikatu eta aplikatu ditu, irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesuan ikaskuntzan eragina duten faktore gisa.
k) OEko eta HTko zeregin eta saioetan nahi ez diren portaeren ezaugarriak eta izan daitezkeen arrazoiak deskribatu eta argudiatu ditu.
l) OEko eta HTko zeregin eta saioetan izan daitezkeen jokabide desegokien aurrean teknikariak esku-hartzeko neurriak aztertu eta aplikatu ditu.
5. Kirol irakaskuntzaren programazioa interpretatzen du osagaiak aztertuz eta jarduerak kirolariaren ikaskuntza etaparen arabera diseinatuz.
Ebaluazio irizpideak:
a) Kirol teknifikazioaren programazio motak, printzipioak eta faseak deskribatu ditu.
b) Kirol irakaskuntzako programa baten helburuak, edukiak, baliabideak, metodoak eta ebaluazio tresnak identifikatu ditu.
c) Programazioaren garrantzia baloratu du, kirol ikaskuntzaren bilakaera kontrolatzeko elementu gisa.
d) Oinarrizko gogoetak deskribatu ditu kirol hastapeneko programen diseinuan.
e) Ikaskuntza saioaren ezaugarriak eta egitura aztertu ditu, kirol programazioaren oinarrizko unitate gisa.
f) Zereginak aldatzeko irizpideak aplikatu ditu, erreferentziako programaziotik abiatuta kirol ikaskuntzako etaparen arabera.
g) Zereginaren elementu konplexuak eta haren doikuntza identifikatu ditu, hura erregulatzeko mekanismoei begira.
h) Kirol ikaskuntzako zereginen kontzeptu hauek deskribatu ditu: aurrerapena, testuinguruko interferentzia eta adierazgarritasuna.
i) Aurrerapenak eta testuinguruaren interferentziak zereginak diseinatu eta aldatzeko duten garrantzia baloratu du kirol ikaskuntza hobetzeko faktore gisa.
j) Kirolariaren zereginerako motibazioaren garrantzia nabarmendu du, hobetzeko eta praktikari atxikitzeko elementu giltzarri gisa.
6. Bere karguko teknikarien esku-hartzea koordinatzen du, giza baliabideak kudeatzeko teknikak aplikatuta.
Ebaluazio irizpideak:
a) Teknikarien eginkizunak bereizi ditu, entrenatzailearekin koordinatuta.
b) Bere karguko teknikarien lana koordinatzeko komunikazio teknika eraginkorrenak definitu ditu.
c) Taldea gidatzeko estiloak deskribatu ditu gidatu beharreko teknikarien ezaugarriak eta egoerak kontuan hartuta.
d) Talde lanaren gaitasuna eta entzuteko gaitasuna indartzen dituzten taldeko dinamikak prestatu ditu.
e) Elkarlanaren beharra baloratu du, talde lanaren errendimendua ezin hobea izan dadin.
7. Kirolarientzako tutore lana egiten du haien entrenamendu eta lehiaketetan, jarrera eta balio pertsonalak zein sozialak identifikatuz eta txertatuz.
Ebaluazio irizpideak:
a) KTaren etapako arazo etiko nagusiak identifikatu ditu.
b) Kirol lehiaketetan parte hartzen denean printzipio etikoen aplikazioak duen garrantzia baloratu du.
c) Kirol teknikariaren jarduketa modu nagusiak identifikatu ditu, kirol lehiaketan errespetuzko jarrera eta balioak, joko garbia eta talde lana txertatzeko.
d) Jarrera arduratsua eta asertiboa izatearen garrantzia baloratu du, balio pertsonalak eta sozialak kirolaren bidez transmititzen lagun dezan.
e) Kirol lehiaketan sortzen ahal diren arazoak eta gatazka etikoak konpontzeko prozedurak aplikatu ditu.
f) Kirola egitean jokabide etiko eta moralgabeetan eragina duten testuinguruko elementu nagusiak identifikatu ditu.
g) Kirol teknikariaren lanbideko printzipio deontologikoak deskribatu ditu.
h) Lehiaketaren egokitze mekanismoak deskribatu eta aplikatu ditu, praktika inklusiboa bultzatzeko kirol teknifikazioaren etapan.
i) Kirolariaren garapen integrala sustatzearen garrantzia baloratu du, eta ez teknika eta kirol aldea bakarrik.
j) Kiroleko jarduera eta balioak ebaluatu eta neurtzeko teknika eta tresnak deskribatu eta aplikatu ditu.
Edukiak.
Kirol teknifikazioko (KT) kirolariaren ezaugarriak identifikatzea:
–Kirolarien ezaugarri psiko-sozialen analisia, kirol teknifikazioaren etapan:
–Kirol teknifikazioaren etapako faktore psikologiko aipagarrienen identifikazioa eta kontrola:
Kirolariaren teknika eta taktika arloko hobekuntza prozesua baloratzea:
–Mugimen-ikaskuntzaren ezaugarrien eta parte hartzen duten faktoreen analisia:
–Mugimen-ikaskuntzaren printzipioak:
–Kirolariaren teknika eta taktika arloko hobekuntzaren prozesua:
–Ebaluazioa: kontzeptua, ezaugarriak eta motak:
Tresna jakin batzuk aplikatzea akatsak zuzentzeko:
–Mugimenduaren egituraren analisia:
–Analisi biomekanikoaren prozesua:
–Teknika behatzeko prozesua:
Oinarrizko entrenamenduaren eta hobekuntza teknikoaren jarduerak gidatu, antolatu eta dinamizatzeko teknikak aplikatzea:
–Oinarrizko entrenamenduaren eta hobekuntza teknikoaren jarduerak kontrolatu eta dinamizatzeko prozeduren eta metodologiaren analisia.
–Baliabideen kudeaketa, nahi ez diren jokabideen aurrean.
Kirol irakaskuntzaren programazioa interpretatzea:
–Programazioen interpretazioa eta diseinua:
–Mugimen-zereginak hautatu eta diseinatzea:
Bere karguko teknikarien esku-hartzea koordinatzea:
–Lan taldeak gidatu eta koordinatzea:
–Komunikazio teknikak eta taldeak gidatzekoak aplikatzea:
Kirolarientzako tutore lana egitea, entrenamendu eta lehiaketetan parte hartzean:
–Jarrera eta balio pertsonal eta sozialak identifikatzea, kirolaren praktikari eta lehiaketari loturik:
Orientabide didaktikoak.
Modulu honen bidez, ikasleek teknifikazioko kirolaria nolakoa den ikasten ahal dute, nerabezaroaren etapan kokatzen dute eta haren ezaugarri psikosozial eta sozialak identifikatzen. Orobat, kirol hobekuntzaren etapa honetan eragin handiena duten aldagai psikologikoei loturiko ezagutza ematen du. Bereziki, kirolariaren ikaskuntza teknikoa eta taktikoa baldintzatzen duten alderdietan du eragina, bere gidaritzapeko kirolari taldearen eta beste teknikari batzuen lider, dinamizatzaile eta kudeatzaile izateari loturiko edukiak ahantzi gabe.
Modulua funtsean teorikoa da eta, gehienbat, behar didaktikoekin bat heldu diren ikus-entzunezkoez eta baliabide informatikoez hornituriko erabilera anitzeko gela batean garatzen da. Dena dela, ona da edukien ikuspegi praktikoa ariketen bidez egitea eta horietan edukiak ingurune errealetan aplikatu behar izatea. Beraz, kasu batzuetan beste instalazio batzuen erabilera beharko da, hala nola kiroldegiko pabilioia, gimnasioa edo erabilera anitzeko gela, saio praktiko horiek burutzeko.
Hurrengoak bezalakoak dira erabilera anitzeko gelan eta kirol guneetan egitea komeni diren jarduera praktikoak:
–Kirolarien aldagai psikologikoak baloratzea. Adibidez: egoera ezin hobeak eta disfuntzioak identifikatzea, errendimenduari begira.
–Analisi biomekanikoa behatzeko eta keinu teknikoa baloratzeko ariketak egitea, tresna informatikoak erabiliz.
–Kirol praktikaren denbora aztertzen duten ariketak egitea.
–Feedbackaren erabilera aztertu eta baloratzen duen ariketa egitea.
–Mugimen-zereginak ikasteko aurrerapena eta haiek ingurune praktiko bati nola aplikatu diseinatzea.
Edukien sekuentziazioari dagokionez, hobe da mugimenduaren behaketa, analisi eta egiturari buruzkoak mugimenduaren deskribapen espazialari buruzkoen ondoren egitea, kirol entrenamenduaren oinarriak (MED-C202) izeneko moduluan integratuta.
Ebaluazioari dagokionez, garrantzitsua da hainbat arlotan esku-hartzeko funtsezkoak diren oinarri teorikoak barneratu ote diren ebaluatzea, eta horrekin batera, ikaskuntzak egoera praktikoetako esku-hartzeen analisira eta diseinura aplikatzeko gaitasuna. Halaber, garrantzitsua da jarrerazko alderdiak ebaluatzea.
Horretarako, proba objektiboak erabiltzen ahal dira, baita beste lan batzuk ere, hala nola, lan pertsonala, informazioa eta baliabideak bilatzea, analisia eta sintesia, lan praktikoak: ikasteko proposamenak diseinatzea, behaketa fitxak prestatzea, etab... Zein den ere erabiltzen den prozedura, ahal den aldiro, ikasteko balio duen tresnaren ikuspegitik (prestakuntzazko ebaluazioa) begiratu behar zaio, eta ez bildumazko ebaluaziotik soilik, batez ere jarreraren kontuak ebaluatu behar direnean.
Prozedurari eta jarrerari dagozkien alderdiak ebaluatzeko, funtsezkoa da prozesua eta ikasleek gelan egindako lanaren emaitzak neurtzea, baita ikaslearen gogoetaren ondoriozko autoebaluazioa ere.
Modulua: kirol entrenamenduaren oinarriak.
Kodea: MED-C202.
Iraupena: 60 ordu.
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.
1. Giza gorputzaren mugimendurako aukerak identifikatzen ditu, eta segmentu desberdinekin erlazionatzen.
Ebaluazio irizpideak:
a) Giza gorputzak egiten ahal dituen mugimendu motak deskribatu ditu.
b) Gorputz segmentuen mugimenduak egiteko erabiltzen diren ardatzak bereizi ditu.
c) Gorputz segmentuen mugimenduak egiteko erabiltzen diren planoak bereizi ditu.
d) Gorputz segmentuek plano eta ardatzen arabera egiten ahal dituzten mugimenduak deskribatu ditu.
e) Giza gorputzaren mugimenduaren sekuentziak eta posizioak deskribatu ditu, termino tekniko egokiak erabilita.
2. Gizon eta emakumeen ezaugarri fisikoak identifikatzen ditu, organismoaren eginkizun anatomiko-fisiologikoak ariketa fisikoaren arabera aztertuta.
Ebaluazio irizpideak:
a) Organismoaren egitura eta antolaketa deskribatu ditu bere egiturazko unitateei loturik (zelulak, ehunak eta sistemak).
b) Lokomozio-aparatuaren egitura eta funtzionamendua aztertu eta deskribatu ditu (hezurrak, giltzadurak eta muskuluak).
c) Nerbio-sistemaren egitura eta funtzionamendua aztertu eta deskribatu ditu ariketari loturik, neuronaren egitura eta eginkizuna kontuan hartuta, eta nerbio-sinapsiaren prozesuari loturik.
d) Bihotz-hodietako aparatuaren egitura eta funtzionamendua aztertu eta deskribatu ditu ariketari loturik, odolaren, bihotzaren eta odol-hodien egitura eta dinamika kontuan hartuta.
e) Arnas-aparatuaren egitura eta funtzionamendua aztertu eta deskribatu ditu ariketa fisikoari loturik.
f) Sistema endokrinoaren egitura eta funtzionamendua aztertu eta deskribatu ditu, garapenean eta ariketa fisikoan erabakigarriak diren hormonei eta guruin endokrinoei loturik.
g) Emakumeen ziklo menstruala aztertu eta deskribatu du kirol entrenamenduari loturik.
h) Digestio-sistemaren egitura eta funtzionamendua aztertu eta deskribatu ditu.
i) Organismoaren energia iturriak deskribatu ditu, eta ariketa fisikoarekin duten zerikusiari lotu.
j) Organismoaren ariketa fisikorako egokitzapen nagusiak deskribatu ditu.
k) Eginkizun anatomiko-fisiologikoen garrantzia baloratu du, kirol entrenamenduaren oinarri gisa.
3. Kirolaren praktika osasungarriak bultzatzen ditu, eta jarraibide higieniko egokienak identifikatzen kirol hastapenaren eta teknifikazioaren etapetan.
Ebaluazio irizpideak:
a) Kirola egiteak giza organismoan dituen ondorio positibo aipagarrienak aztertu ditu.
b) Kirola modu desegokian egiteak izan ditzakeen ondorio negatiboak aztertu ditu.
c) Ariketa fisikoa egiteko kontraindikazio (patologikoak) orokor nagusiak identifikatu ditu.
d) Kirol higiene egoki baten onurak aztertu ditu.
e) Oinarrizko jarraibide batzuk bete ditu kirola egiteko ekipamenduari eta higienea eta gorputza zaintzeko oinarrizko zainketei buruz.
f) Kirolariaren berotze eta hozte ariketa orokorrak egin ditu.
g) Higiene posturalaren printzipioak aplikatu ditu egokitzapen fisiko orokorreko ariketak egiteko.
h) Nerbio eta muskuluak entrenatzeko osagaien ekintza-mekanismo nagusiak identifikatu ditu.
i) Mugimendu egokien patroiak identifikatu ditu.
j) Mugimenduaren patroiak gauzatzean egiten diren akatsak identifikatu eta aztertu ditu.
k) Ahalik eta eraginkorren eta seguruen identifikatutako defizitak zuzentzeko irizpideak aplikatu ditu.
l) Ohiko jarduerak egiteko egokiak diren postura ohiturak identifikatu ditu.
m) Pertsonen garapen fisikorako osasungaitzak diren ohiturak aztertu ditu, batez ere kirolari gazteei buruz.
n) Kirol entrenamenduak kirolarien osasunean dituen ondorioak deskribatu ditu.
o) Kirol praktika desegoki baten ondorio negatiboak aurreikustearen garrantzia baloratu du.
4. Elikatzeko eta hidratatzeko ohitura egokiak eskuratzea bultzatzen du, eta gomendatutako jarraibideak aplikatzen ditu, teknifikazioaren etapako kirol praktikarekin bat heldu direnak.
Ebaluazio irizpideak:
a) Eguneko dietak teknifikazioko kirolariari kopuruz eta kalitatez eman behar dizkion kaloria, mantenugai eta mikromantenugaien kontsumo orekatua identifikatu du.
b) Teknifikazioko kirolariek, ariketa aurretik, bitartean eta ondoren, elikadura egoki baterako bete beharreko jarraibideak aztertu eta aplikatu ditu.
c) Teknifikazioko kirolariek, ariketa aurretik, bitartean eta ondoren, hidratazio egoki baterako bete beharreko jarraibideak aztertu eta aplikatu ditu.
d) Kirol teknifikazioaren etapan gomendatzen diren mantenugaien oinarrizko gehigarriak deskribatu eta aztertu ditu.
e) Elikadurari eta ariketa fisikoari loturiko akats ohikoenak identifikatu ditu.
5. Gizon eta emakumeen mugimendu egoera orokorra baloratzen du, ebaluazio egokirako teknikak eta metodologia aplikatuta, oinarrizko gaitasun fisikoak bereiziz.
Ebaluazio irizpideak:
a) Pertsonaren mugitzeko gaitasunaren kontzeptua deskribatu du.
b) Koordinazio gaitasunak eta gaitasun baldintzatzaileak identifikatu ditu pertsonaren mugitzeko gaitasunaren osagai gisa.
c) Pertsonaren gaitasun baldintzatzaileen ezaugarriak deskribatu eta aztertu ditu.
d) Pertsonaren koordinazio gaitasunen ezaugarriak deskribatu ditu.
e) Gaitasun baldintzatzaileak baloratzeko tresna eta baliabide nagusiak sailkatu eta aplikatu ditu.
f) Koordinazio gaitasunak baloratzeko tresna eta baliabide nagusiak sailkatu eta aplikatu ditu.
g) Pertsonak nerabezaroan mugitzeko duen gaitasunaren bilakaera deskribatu du.
h) Gaitasun baldintzatzaileak neurtzeko metodoak objektiboak, fidagarriak eta baliagarriak izateak duen garrantzia baloratu du.
i) Koordinazio gaitasunak neurtzeko metodoak objektiboak, fidagarriak eta baliagarriak izateak duen garrantzia baloratu du.
6. Programazioa interpretatzen du kirol entrenamenduaren printzipioak eta oinarrizko elementuak deskribatuta.
Ebaluazio irizpideak:
a) Ezarritako programazio bati loturiko entrenamendu kargen osagai nagusiak deskribatu eta aztertu ditu.
b) Kirol entrenamenduaren programazioaren kontzeptu nagusiak deskribatu ditu.
c) Kirol programazioaren oinarrizko elementuak aztertu, interpretatu eta konparatu ditu.
d) Kirol programazio guztien mesozikloak aztertu ditu.
e) Kirol programazio guztien mikrozikloak aztertu ditu.
f) Entrenamendu saio desberdinak eta haien ezaugarriak aztertu ditu.
g) Kirol teknifikazioaren etapako kirol programazioak aztertu eta interpretatu ditu.
h) Kirol programazio guztien erregistro prozedurak identifikatu eta aztertu ditu.
i) Kirol entrenamenduaren printzipioak eta kirol programazioarekin duten zerikusia aztertu ditu.
j) Kirol entrenamendua arautzen duten lege nagusiak aztertu eta interpretatu ditu.
k) Programazioak entrenamenduaren prozesuan duen garrantzia baloratu du.
7. Gizon eta emakumeen mugimen-egoera orokorra garatzen du, gaitasunak entrenatzeko printzipio metodologikoak eta erabilitako baliabideak aztertuta.
Ebaluazio irizpideak:
a) Entrenamendu karga handitzeko printzipioak aztertu eta aplikatu ditu.
b) Indarra entrenatzeko printzipio metodologikoak aztertu eta aplikatu ditu.
c) Erresistentzia entrenatzeko printzipio metodologikoak aztertu eta aplikatu ditu.
d) Abiadura entrenatzeko printzipio metodologikoak aztertu eta aplikatu ditu.
d) Malgutasuna entrenatzeko printzipio metodologikoak aztertu eta aplikatu ditu.
d) Koordinazio gaitasunak entrenatzeko printzipio metodologikoak aztertu eta aplikatu ditu.
g) Indarra entrenatzeko baliabide nagusiak aztertu eta aplikatu ditu.
h) Erresistentzia entrenatzeko baliabide nagusiak aztertu eta aplikatu ditu.
i) Abiadura entrenatzeko baliabide nagusiak aztertu eta aplikatu ditu.
j) Malgutasuna entrenatzeko baliabide nagusiak aztertu eta aplikatu ditu.
k) Koordinazio gaitasunak entrenatzeko baliabide nagusiak aztertu eta aplikatu ditu.
l) Gaitasunak entrenatzeko baliabideen eta printzipio metodologikoen garrantzia baloratu du, pertsonen mugimen-egoera orokorra behar bezala garatzeko.
Edukiak.
Giza gorputzaren mugimendu aukerak identifikatzea:
–Mugimendu motak: biraketa, translazio lineala eta translazio angeluarra.
–Gorputzaren mugimenduaren planoak eta ardatzak.
–Alboko erdiko ardatzaren inguruko mugimenduak eta plano sagitalekoak.
–Aurretik atzerako ardatzaren inguruko mugimenduak eta plano frontalekoak.
–Luzetarako ardatzaren inguruko mugimenduak eta zeharkako planokoak.
–Mugimenduaren deskribapen espaziala.
Gizon eta emakumeen ezaugarri fisikoak identifikatzea:
–Organismoko zelulak, ehunak eta sistemak: egitura eta antolaketa orokorra.
–Mugimenduaren deskribapen espaziala: posizio anatomikoa, ardatz eta plano anatomikoak, posizioaren eta norabidearen terminologia.
–Lokomozio-aparatua: hezur, giltzadura eta muskulu nagusiak. Atal anatomiko nagusien egitura eta mugigarritasuna.
–Nerbio sistema: neurona, sinapsia eta nerbio bulkadaren transmisioa.
–Bihotz-hodien aparatua: bihotza, zirkulazioaren erantzuna ariketa egitean, elkarri loturiko kontzeptuak. Bihotz taupaden maiztasuna eta bolumen sistolikoa.
–Arnas-aparatua: egitura anatomikoa, biriken gaitasun eta bolumenak; aireztapen erantzuna ariketa egitean.
–Sistema endokrinoa: hormona eta guruin endokrino nagusiak. Hormonen erantzuna ariketa egitean.
–Ziklo menstruala: ezaugarriak, ariketa fisikoa eta kirola egitean duen eragina, menarkia, lehen eta bigarren mailako amenorreak.
–Digestio-aparatua: anatomia eta oinarrizko fisiologia.
–Metabolismo energetikoa: ATPa eta metabolismoaren bide nagusiak.
–Nerbio eta muskuluen sistemaren egitura eta eginkizuna.
–Muskuluak uzkurtzeko prozesua.
–Ariketa fisikoan diharduten sistemen egokitzapenak.
Kirol praktika osasungarriak sustatzea:
–Kirola-osasuna: kontzeptua, beste kirol esparru batzuekiko lotura.
–Ariketa fisikoa eta kirola egiteak organismoan dituen onurak: ondorio fisikoak, psiko-emozionalak eta psiko-sozialak.
–Kirola desegoki egitearen arriskuak: ondorio fisikoak, psiko-emozionalak eta psiko-sozialak.
–Ariketa fisikoaren kontraindikazio orokor nagusiak: erabateko kontraindikazioak eta erlatiboak; aurreneurriak.
–Kiroleko higienea: jarraibide orokorrak, higiene eta gorputzeko ohitura eta zainketak, kirol ekipamendua.
–Kirol entrenamenduaren eragina kirolarien osasunean: onurak (hezur-kapitala handitzea, besteak beste) eta praktika desegoki baten arriskuak (emakume kirolariaren triada, besteak beste).
–Egokitzapen fisikorako ariketak egiteko higiene posturala: postura zuzentzeko oinarrizko jarraibideak, onak ez diren ariketak.
–Nerbio eta muskuluen entrenamendua: oinarriak, ekintzaren mekanismoak.
–Mugimenduaren patroiak: zer den indarren transmisioa eta zer efizientzia.
–Mugimendu akatsak zuzentzeko jarraibideak.
–Patroi akasdunak prebenitu eta zuzentzeko ariketak.
–Ohiko jarduerak egiteko higiene posturala.
–Kirol saioko berotze eta hozte ariketak.
–Kirola egitearen kontrako ohitura osasungaitzak: alkohola, tabakoa eta beste droga batzuk. “Zabor jana”. Elikadura nahasteak.
Elikatu eta hidratatzeko ohitura egokiak hartzen bultzatzea:
–Teknifikazioko kirolarien eguneko elikadura.
–Elikadura, ariketa fisikoaren aurretik, bitartean eta ondoren.
–Hidratazioa, ariketa fisikoaren aurretik, bitartean eta ondoren.
–Mantenugaien oinarrizko gehigarriak.
Gizon eta emakumeen mugimen-egoera orokorra baloratzea:
–Mugimen-gaitasunak: orokortasunak.
–Koordinazio gaitasunak: orokortasunak.
–Gaitasun baldintzatzaileak: orokortasunak.
–Erresistentzia: erresistentzia entrenatzearen ondorioak, erresistentziaren balorazioa.
–Abiadura: kontzeptua, zein faktoreren mende dagoen, motak, neurketa.
–Indarra: indarraren beharra hainbat kirol modalitatetan, neurketa.
–Mugimenduen hedadura (ADM): kontzeptua, mugimenduaren hedaduran eragina duten faktoreak, neurketa.
–Zalutasuna: kontzeptua, eragina duten faktoreak, neurketa.
–Koordinazioa: kontzeptua, eragina duten faktoreak, koordinazio motak, neurketa.
–Oreka: kontzeptua, eragina duten faktoreak, motak eta neurketa.
–Entrenamenduaren kontrola: tresnak eta gaitasun baldintzatzaileen eta koordinazio gaitasunen balorazioa.
Programazioa interpretatzea:
–Kirol entrenamendua: kontzeptua, helburuak eta ezaugarriak. Konfigurazioaren elementuak.
–Entrenamendu karga: kontzeptuak, ezaugarriak, oinarrizko elementuak, baliabideak eta aplikazio metodoak, karga kontrolatzea eta handitzea: bolumena, intentsitatea, errekuperazioa, dentsitatea.
–Kirol entrenamenduaren oinarrizko printzipioak.
–Kirol entrenamenduaren oinarrizko legeak: egokitzearen sindrome orokorra, gainkonpentsazioa, errekuperazioa.
–Errendimenduaren faktoreak.
–Entrenamendu aldiak eta zikloak.
–Entrenamenduaren eta lehiaketaren programazioa: helburuak, edukiak, zatikatzea.
Gizon eta emakumeen mugimen-egoera orokorra garatzea:
–Entrenamendu orokorra eta berariazkoa.
–Erresistentzia entrenatzea: printzipio metodologikoak, entrenatzeko baliabideak eta ebaluazioa.
–Abiadura entrenatzea: printzipio metodologikoak, entrenatzeko baliabideak eta ebaluazioa.
–Indarra entrenatzea: printzipio metodologikoak, entrenatzeko baliabideak eta ebaluazioa.
–ADM: printzipio metodologikoak, entrenatzeko baliabideak eta ebaluazioa.
–Koordinazio gaitasunak: printzipio metodologikoak, entrenatzeko baliabideak eta ebaluazioa.
Orientabide didaktikoak.
Modulu honetan, kirol hobekuntzaren etapan diren kirolarien prestakuntza fisikoa programatu, aplikatu eta ebaluatzen duen teknikariaren ikuspegia jasotzen duten edukiei helduko diete ikasleek. Beraz, ikuspegiak errendimenduaren garapenarekin eta hobekuntzarekin du zerikusia, kirol modalitatearen lehiaketa eremuaren barrenean.
Ona da organismoaren ezaugarri anatomikoei eta fisiologikoei buruzko ezagupenak, 1. puntuan jaso direnak, moduluaren gainontzeko edukiekin integratzea, adierazgarriagoak izan daitezen ikasleentzat eta ez dadin testuingurutik kanpoko tratamendurik egin.
Modulu hau teoriko-praktikoa da eta, beraz, irakasgaiaren zati bat erabilera anitzeko gela batean emanen da. Bertan ikus-entzunezko eta informatikako baliabideak erabiliko dira. Gomendagarria da ikus-entzunezkoen material didaktikoa eta jardueren fitxak izatea, klase teorikoek ikuspegi ahalik eta praktikoena izan dezaten. Beraz, ona da ikasleei edukiak ulertzen eta haiek testuinguru jakin batzuetan aplikatzen erraztuko dieten ikus-entzunezkoak garatzea.
Sarean diren beste baliabide didaktiko batzuk erabiltzea ere proposatzen da, modulu honen ikasketaren osagarri. Gainera, kontuan hartuta denboraren zati handi bat praktiketan emanen dela, gimnasioa, kiroldegia edo berariazko instalazio bat izan beharko da, baita ekipamendu egokia ere, lortutako ezagupenak testuinguru erreal batean aplikatzeko helburuz.
Era honetakoak dira iradokitzen diren jarduera praktikoak:
–Indarra eta erresistentzia baloratzeko testak egitea, zeharkako metodoak aplikatuta.
–Egindako entrenamenduen datuak erregistratu eta informazioa aztertzea.
–Epealdi jakin bateko entrenamenduaren programazioa prestatzea kirolari edo talde batentzat.
–Berotze ariketa batzuk diseinatzea, lesioei aurrea hartzekoak barne direla.
–Entrenatzeko eta lehiatzeko dieta prestatzea kirolari edo talde batentzat.
–Keinu tekniko baten mugimendu sekuentzia edo posizio bat deskribatzea, ikasitako terminologia erabiliz.
Ebaluazioari dagokionez, garrantzitsua da hainbat arlotan esku-hartzeko funtsezkoak diren oinarri teorikoak barneratu ote diren ebaluatzea, eta horrekin batera, ikaskuntzak egoera praktikoetako esku-hartzeen analisira eta diseinura aplikatzeko gaitasuna. Halaber, garrantzitsua da jarrerazko alderdiak ebaluatzea.
Horretarako, proba objektiboak erabiltzen ahal dira, baita beste lan batzuk ere, hala nola, lan pertsonala, informazioa eta baliabideak bilatzea, analisia eta sintesia, lan praktikoak: ikasteko proposamenak diseinatzea, behaketa fitxak prestatzea, etab... Zein den ere erabiltzen den prozedura, ahal den aldiro, ikasteko balio duen tresnaren ikuspegitik (prestakuntzazko ebaluazioa) begiratu behar zaio, eta ez bildumazko ebaluaziotik soilik, batez ere jarreraren kontuak ebaluatu behar direnean.
Prozedurari eta jarrerari dagozkien alderdiak ebaluatzeko, funtsezkoa da prozesua eta ikasleek gelan egindako lanaren emaitzak neurtzea, baita ikaslearen gogoetaren ondoriozko autoebaluazioa ere.
Azkenik, nabarmendu behar da modulu honek hasierako zikloko bloke komuneko “Kirol hastapeneko prestakuntza fisikoa eta elikadura” izeneko NAED-01 moduluarekin duen zerikusia; horren gainean sakondu behar dira kontzeptu teorikoak eta oinarriak gehitu beharko zaizkio; aldiz, aurrera egin aplikazio praktikoetan eta gehiago erantsi.
Modulua: kirol egokitua eta desgaitasunak.
Kodea: MED-C203.
Iraupena: 20 ordu.
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.
1. Kirol hastapeneko saioak antolatzen ditu, desgaitasunak dituztenen beharrak aztertuta.
Ebaluazio irizpideak:
a) Desgaitasun mota nagusiak deskribatu ditu, kaltetutako mekanismo funtzionala eta mugimenaren hautemate mailako ondorioak kontuan hartuta.
b) Laneko berariazko jarraibideak bereizi ditu kirol hastapenean, desgaitasun moten arabera.
c) Desgaitasuna duen pertsonaren mugitzeko moduari buruzko informazioa biltzeko oinarrizko prozedurak aplikatu ditu (batez ere garraioari, gauzen kontrolari eta mugimenduaren oinarrizko trebetasunei buruz).
d) Kirol hastapeneko berariazko segurtasun neurriak zehaztu ditu, desgaitasun moten arabera.
e) Desgaitasun motaren arabera erabili beharreko orientabide metodologiko nagusiak zehaztu ditu, batez ere komunikazioari eta zereginean parte-hartzeari buruz.
f) Praktikan hasi aurretik, desgaitasunen bat dutenen ezaugarriak bana-banaka identifikatzearen garrantzia argudiatu du.
2. Desgaitasunak dituztenak jarduera fisikoetan eta kirolean parte hartzera bultzatzen dituzten baliabideak aplikatzen ditu, zereginaren ezaugarriak aztertuta eta testuinguruak kirola egiteko jartzen dituen mugak identifikatuta.
Ebaluazio irizpideak:
a) Desgaitasunak dituzten pertsonak zeregin, joko eta kiroletan parte hartzeko dituzten aukerak handitzearen garrantzia baloratu du.
b) Desgaitasunak dituztenak kirola egiten hasteko bide nagusiak aztertu ditu.
c) Desgaitasunak dituztenentzat zereginak egokitzeko mekanismoak, defizitak konpentsatzen dituztenak, deskribatu ditu.
d) Zeregin, joko eta kirolak aldatzeko prozedurak aplikatu ditu, desgaitasunak dituztenen parte-hartzea, gozamena eta arrakastaren aukerak bultzatzearren.
e) Desgaitasunak dituztenak kirolaren praktikan parte-hartze aktiboa izan dezaten sustatzearen garrantzia baloratu du.
f) Instalazioetan eta kirolguneetan sartzeko zailtasunek kirola egiteko eragiten dituzten muga nagusiak identifikatu ditu.
g) Kirol eskaintzari eta horren praktikaren hedadurari buruzko informazioa ezin eskuratu izanak eragindako mugak aztertu ditu.
h) Lagunek, teknikariek, familiek eta erakundeek desgaitasunak dituztenak kirola egitera bultzatzeko jarrera positiboaren garrantzia baloratu du.
i) Joko eta kirol egokituen berariazko kirol-gai egokituen aukerak deskribatu ditu.
j) Laguntza teknikoetarako aukerak aipatu ditu, desgaitasun mota eta jendeak egiten duen kirola kontuan hartuta.
3. Desgaitasunak dituzten kirolariak antolatzen ditu, kirol egokituaren sailkapen funtzional nagusiak eta kirol egokituen ezaugarriak interpretatuta.
Ebaluazio irizpideak:
a) Kirolaren sailkapen funtzionalaren eta gutxieneko desgaitasunaren kontzeptuak deskribatu ditu.
b) Kirolaren sailkapen funtzionalak aipatu ditu desgaitasun motaren arabera.
c) Sailkapen funtzionalek kirol egokituaren lehiaketa prozesuen homogeneizaziorako duten garrantzia egiaztatu du, haien arteko aldeak argudiatuta.
d) Sailkapena egokitzeko irizpideak aplikatu ditu, desgaitasunak dituzten emakumeen, desgaitu larrien eta desgaitasunik ez dutenen parte-hartzea sustatzeko.
e) Desgaitasunak dituztenentzako berariazko joko eta kirol egokituak identifikatu ditu, haien berariazko ezaugarriak barne.
f) Desgaitasunak dituztenek egiten dituzten zenbait kirol egokitu egoera simulatuen bidez bizitzearen garrantzia onartu du.
g) Kirol egokitu egokiena aukeratu du, zer mekanismo funtzional dagoen kaltetua eta kirolaren sailkapen funtzionala kontuan hartuta.
h) Desgaitasunak dituztenek kirolean parte-hartzeak duen garrantzia baloratu du, haiek gizarteratzeko giltzarri gisa.
4. Desgaitasunak dituztenak kirola egitera bideratzen ditu, kirol egokituaren egitura eta eskura dauden informazio iturriak bereizita.
Ebaluazio irizpideak:
a) Desgaitasunak dituztenentzako kirolaren jatorria eta kirol egokituaren gaur egungo egitura lotu ditu.
b) Kirol egokituaren nazioarteko, nazioko eta eskualdeko erakunde erregulatzaileak identifikatu ditu.
c) Kirol paralinpikoen eta bestelakoen egiturak bereizi ditu.
d) Erakundeek (kirol federazioak, elkarteak, klubak, eta abar) lehiaketa, aisia eta praktika osasungarria antolatu eta sustatzen duten eginkizuna baloratu du.
e) Desgaitasunen bat duen pertsona bat kirolean aritzera nondik datorren (ospitalea, elkartea, eta abar) eta praktika horren helburuak (errehabilitazioa, terapia, aisia, kirola, eta abar) bereizi ditu.
f) Kirol egokituan dauden programak deskribatu ditu.
g) Kirol egokitua garatzeko eta haren praktika hedatzeko programa nagusiak deskribatu ditu, jardunbide egokiko adibide gisa.
h) Kirol egokituan eskura dauden informazio iturriak erabili ditu oinarrizko baliabide gisa, desgaitasunak dituzten kirolariak orientatzeko.
i) Kirol egokitua bultzatzearen garrantzia baloratu du, balio pertsonal eta sozialen sortzailea eta gizarteratzeko baliabidea den aldetik.
Edukiak.
Kirol hastapeneko saioak antolatzea:
–Desgaitasunen deskribapena:
–Desgaitasun mota, eta mugimenduaren hautemate mekanismoarekin duen zerikusia.
–Desgaitasuna duten pertsonen berariazko ezaugarrien hasierako balorazioa.
–Oinarrizko tresnen erabilera, desgaitasunen bat duen jendearen mugimendurako gaitasunari buruzko informazioa biltzeko.
–Desgaitasun motaren araberako orientabide metodologiko egokiak aplikatzea.
–Oinarrizko segurtasun baldintzak eta murriztapenak aplikatzea kirol praktikan, desgaitasunaren arabera.
–Egokitzapen metodologikoen eta segurtasunaren garrantzia, desgaitasunen bat dutenen kirol hastapenean.
Desgaitasunak dituzten pertsonek jarduera fisikoetan eta kirolean parte-hartzea sustatzen duten baliabideak aplikatzea:
–Desgaitasunak dituzten pertsonen arrazoiak kirola egiteko, haien ongizatearen eta bizi kalitatearen giltzarri gisa.
–Desgaitasunak dituzten pertsonen bideak kirolean hasteko.
–Testuinguruak kirola egiteko eragiten dituen murriztapen nagusien identifikazioa.
–Desgaitasunak dituzten pertsonen inguruko jarreren identifikazioa.
–Kirol instalazioetako oztopo arkitektonikoak.
–Integrazioa eta inklusiboa, joko eta kirolen bitartez.
–Zereginak, jokoak eta kirolak egokitzeko mekanismoen identifikazioa eta erabilera.
–Jokoaren eta orientabideen aplikazioa, aniztasunerako arretaren elementu gisa.
–Kirol-gai egokituen ezaugarriak.
–Kirola egiteko laguntza teknikoak.
–Desgaitasunak dituzten pertsonak joko eta kiroletan integratu eta sartzeko eginkizunaren balorazioa.
–Praktika inklusiboko egoerak bizitzea, desgaitasunak dituzten pertsonen parte-hartzea sustatzeko.
Desgaitasunak dituzten kirolariak antolatzea:
–Egokitutako kirol mota, kaltetutako mekanismo funtzionalaren arabera.
–Kirol sailkapen funtzional nagusiak, desgaitasun motaren arabera. Gutxieneko desgaitasunaren kontzeptua.
–Sailkapen funtzionalak, parte hartzeko homogeneizazio prozesu gisa.
–Desgaitasunak dituzten pertsonen parte-hartzearen analisia, haien kaltearen eta sexuaren arabera, berdintasunezko parte-hartze baterako.
–Kirola egitea desgaitasunak dituzten pertsonekin berdintasun baldintzetan, integratu eta parte hartzeko faktore gisa.
–Kirol egokituaren ezaugarriak.
–Berariazko kirol egokituak.
–Desgaitasunik ez duen jendeak kirol egokituetan parte-hartzea (alderantzizko integrazioa).
–Kirol egokitu nagusietan parte-hartzea eta bizipenak izatea.
Desgaitasunak dituen jendea kirolean aritzera orientatzea:
–Kirol egokituaren jatorria eta historia.
–Kirol egokituaren egitura.
–Nazioarteko Batzorde Paralinpikoa eta Espainiako Batzorde Paralinpikoa.
–Desgaitasunak dituzten pertsonen kirol praktikaren jatorriak eta haren helburuak.
–Kirol egokitua hedatu eta garatzen duten programak.
–Desgaitasunak dituzten pertsonen elkarte sarearen eginkizuna kirol praktika hedatzen.
–Kirol egokituari buruzko informazio iturri nagusiak.
–Kirol egokitua, balioen sustatzaile eta gizarteratzeko baliabide gisa.
Orientabide didaktikoak.
Modulu honek ikasleek behar duten prestakuntza dauka, gauza izan daitezen desgaitasunak dituztenentzat kirolean hasteko saioak antolatu eta gauzatzeko, desgaitasunak dituen jende horren parte-hartzea sustatuz jarduera fisikoetan eta kirolean, eta horren praktika egokia segurtatuz gizarteratze esparruan. Orobat, ikasleek kirol egokituaren oinarrizko antolaketa, egitura eta hura arautzen duten erakunde nagusiak ezagutzea da moduluaren helburua. Moduluak funtsezko alderdiak jasotzen ditu kirolaren sailkapen funtzionalari eta berariazkoari buruz, ikasleek kirolari desgaituen kirolerako aukerak ezagut ditzaten, eta gauza izan daitezen kirolariak praktika egokituago batera orientatzeko, bakoitzaren aukerak ikusita.
Modulu teoriko-praktikoa da eta, beraz, alde batetik, erabilera anitzeko gela batean garatuko da, non ikus-entzunezkoak eta baliabide informatikoak erabiliko diren eta, bestetik, kirola egiten den ohiko tokietan (berariazko instalazioak, erabilera anitzeko pabilioia, gimnasioa, eta abar). Hortaz, ona izanen da dokumentuak izatea, klaseek ikuspegi praktikoa izan dezaten, baita berariazko materiala ere, kirol modalitate batzuk modu praktikoan garatu ahal izateko (boccia, slalom, goalball, voley eserita, eta abar.).
Edukien sekuentzia egoki baterako, ona litzateke, lehenik, kirolari desgaituentzako kirol hastapeneko saioen antolaketari buruzko blokeari heltzea. Gero, desgaitasunak dituen jendearen jarduera fisikoetako eta kiroleko parte-hartzea sustatzen duten baliabideen blokea landuko da. Azkenik, azken bi atalei heltzen ahalko zaie, haietan desgaitasunak dituzten kirolarien antolaketari buruzko gaiak lantzen baitira, baita desgaitasunak dituztenak kirol praktika egoki batera nola orientatu ere.
Teorian eta praktikan egin beharreko jardueren tipologiari dagokionez, honelakoak izatea iradokitzen da:
–Desgaitasunak dituztenentzako kirol hastapeneko saioak prestatu eta praktikan jartzea.
–Kirol saio egokituko fitxak diseinatu eta plangintza orokorrak prestatzea hainbat kirol modalitatetarako.
–Desgaitasunak dituzten hainbat kirolariren sailkapena prestatzea.
–Kirol egokituko modalitateak praktikatzea.
–Kirol egokituko hainbat modalitatetako entrenamendu eta lehiaketetara joatea.
–Desgaitasunen bat duen kirolariak kirola egiteko aurkitzen dituen zailtasunak (materiala eramatea, oztopo arkitektonikoak, eta abar) probatzeko aukera ematen duten ariketak egitea.
–Berariazko artikuluak aztertzea kirol egokituko hastapenari buruz.
Ebaluazioari dagokionez, garrantzitsua da dena ebaluatzea, bai hainbat arlotan esku hartzeko oinarri teorikoak nola ikasi diren, bai ikasitakoa aplikatzeko gaitasuna, egoera praktikoetan esku-hartzeak aztertu eta diseinatzeko; halaber garrantzitsua da jarreraren inguruko alderdiak ebaluatzea.
Horretarako, proba objektiboak erabiltzen ahal dira, baita beste lan batzuk ere, hala nola, lan pertsonala, informazioa eta baliabideak bilatzea, analisia eta sintesia, lan praktikoak: saio eta plangintza orokor egokituak prestatzea, proposamenak diseinatzea, behaketa fitxak prestatzea, etab... Zein den ere erabiltzen den prozedura, ahal den aldiro, ikasteko balio duen tresnaren ikuspegitik (prestakuntzazko ebaluazioa) begiratu behar zaio, eta ez bildumazko ebaluaziotik soilik, batez ere jarreraren kontuak ebaluatu behar direnean.
Prozedurarekin eta jarrerarekin zerikusia duten alderdiak ebaluatzeko, funtsezkoa da ikasleek gelan egin duten lanaren ebaluazioa edukitzea, baita ikaslearen gogoetaren ondoriozko autoebaluazioa ere.
Modulua: kirolaren antolaketa eta legeria.
Kodea: MED-C204.
Iraupena: 20 ordu.
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.
1. Estatuko kirol antolaketaren, haren administrazio egituraren eta kirolaren diziplina araubidearen arabera interpretatzen du lehiaketako araudia.
Ebaluazio irizpideak:
a) Estatuko kirol erakunde nagusiak eta haien eginkizunak deskribatu ditu.
b) Estatuko kirol legeria eta haren administrazio egitura lotu ditu.
c) Kirolaren diziplina araubidearen ezaugarriak eta eginkizunak identifikatu ditu.
d) Kirolaren diziplina araubidea, lehiaketari aplikatua, deskribatu du.
e) Dopatzeari, indarkeriari eta kirol diziplina orokorrari loturiko arau-hauste eta zehapen nagusiak adierazi ditu.
f) Kirol zehapenak komunikatzeko prozedurak azaldu ditu.
g) Diziplina organoen (klubak, federazioak, Kirol Diziplinaren Espainiako Batzordea) eginkizunak identifikatu ditu.
h) Dopatzeari buruzko araudia aplikatzen duten organo arduradunak identifikatu ditu.
2. Beharrezko instalazioak eta baliabide materialak aukeratu eta prestatzen ditu, haien segurtasun baldintzak aztertuta eta indarra duen araudiari lotuz.
Ebaluazio irizpideak:
a) Kirol instalazioen ezaugarriak, haien funtzionaltasuna eta segurtasun kontuak eta ingurumena babestekoak deskribatu ditu.
b) Kirola egiteko beharrezkoak diren ekipamenduek bete beharreko segurtasun irizpideak deskribatu ditu.
c) Kirol instalazioetako segurtasunari aplikatzeko araudia identifikatu du.
d) Kirol instalazio bateko mota guztietako segurtasun seinaleen esanahia eta eremua aztertu ditu.
e) Indarra duen araudiari jarraituz, kirol ekipamenduak eta instalazioek erabiltzaile guztientzat eta langileentzat bete beharreko oinarrizko segurtasun baldintzak aztertu ditu.
f) Kirol instalazio bateko larrialdi eta ebakuazio planen ezaugarriak aztertu ditu, kasu praktiko batean.
g) Kirol instalazio batean kiroleko indarkeriaren eta ekintza antisozialen aurka babesteko neurriak deskribatu ditu.
h) Kirol instalazio batean larrialdi eta ebakuazio planak ezartzearen garrantzia baloratu du.
3. Pertsonaren edo taldearen joan-etorria prestatzen du, ezarritako prozedurak eta indarra duen araudia aplikatuta.
Ebaluazio irizpideak:
a) Bidaia kudeatzeko beharrezko dokumentazioa eta baimenak interpretatu eta bete ditu.
b) Istripu eta jarduerako aseguruei buruzko araudia identifikatu du.
c) Istripu aseguru desberdinak konparatu ditu balizko joan-etorri baten beharrei begira.
d) Teknikariek joan-etorrietan taldea kontrolatzeko duten erantzukizuna baloratu du.
e) Taldeen joan-etorrietan teknikariek duten erantzukizunari buruzko araudia interpretatu du.
f) Bidaia plana diseinatu du, kirolari talde baten balizko joan-etorri batean.
4. Kirolariak gidatu eta lagun egiten die kirol teknifikazioko eta hastapen mailako lehiaketetan, horien antolaketaren ezaugarriak aztertuta.
Ebaluazio irizpideak:
a) Lehiaketetan inskribatzeko dokumentazioa bete du.
b) Teknikariek lehiaketan duten erantzukizunaren garrantzia baloratu du.
c) Kirol teknifikazioko edo hastapeneko lehiaketa baten antolaketaren faseak identifikatu ditu.
d) Kirol lehiaketa baten antolaketaren eginkizun nagusiak deskribatu ditu.
e) Lege estalduraren garrantzia arrazoitu du: federazioaren lizentzia eta kirol asegurua, kirolariak lehiaketan dituenak.
5. Kirol klub bat kudeatzeko jarduerak egiten ditu, hura eratu eta abian jartzeko prozedura egokiak aplikatuta.
Ebaluazio irizpideak:
a) Kirol klub baten eraketa eta funtzionamendua erregulatzen dituen araudia, bere jarduketa eremuaren araberakoa, identifikatu du.
b) Kirol klub bat sortzeko behar diren tramiteak, bere jarduketa eremuaren araberakoak, identifikatu ditu.
c) Kirol klub bat sortu eta kudeatzeko egon daitezkeen finantzaketaren bideak, haren ezaugarrien araberakoak, aztertu ditu.
d) Kirol klub baten antolaketaren oinarrizko ezaugarriak deskribatu ditu, eta bere jardueraren xedearekin lotu.
e) Kirol klubaren garrantzia baloratu du, kirola egitera bultzatzen duen elementu gisa.
f) Administrazio publikoekin eta beste elkarte pribatu batzuekin hitzarmenak egiteko beharrezkoak diren elementuak identifikatu ditu.
Edukiak.
Lehiaketaren araudia interpretatzea:
–Estatuko kirol legeria eta hari loturiko araudia: xedea, maila eta aplikazioaren eremua.
–Kirolaren Kontseilu Nagusia. Egitura orokorra eta eginkizunak.
–Espainiako kirol entitateak: Espainiako Batzorde Olinpikoa, Espainiako Batzorde Paralinpikoa. Oinarrizko egitura eta funtzionamendua.
–Espainiako kirol entitateak: Espainiako kirol federazioak. Oinarrizko egitura eta funtzionamendua.
–Kiroleko diziplina araubidea eta zehapen prozedurak. Diziplina organoen izaera eta eskumenak: Dopatzearen aurkako Estatuko Agentzia, Kirol Diziplinaren Espainiako Batzordea, Kirol Ikuskizunetako Indarkeriaren aurkako Estatuko Batzordea.
Baliabide materialak aukeratu eta prestatzea, eta beharrezko instalazioak:
–Kirol instalazioak: kontzeptua eta ezaugarri funtzionalak.
–Kirol instalazioetan ingurumena babesteko neurriak:
–Kirol instalazioetako segurtasunari buruzko araudia. Erabiltzaileak eta langileak babesteko neurriak.
–Kiroleko indarkeriaren eta egintza antisozialen aurkako babesa.
–Larrialdi eta ebakuazio planak aztertu eta aplikatzea.
–Kirol instalazioetako segurtasunari buruzko informazioa. Segurtasun seinaleen interpretazioa.
–Kirol ekipamendua berrikusteko prozedurak.
Kirol teknifikazio eta hastapeneko pertsonaren edo taldearen joan-etorria prestatzea:
–Kirol taldeen joan-etorrien antolaketa:
–Istripu eta jarduerako aseguruak aukeratzea. Motak eta ezaugarriak. Aplikatu beharreko araudia.
–Kirol teknikariaren erantzukizun zibila:
–Kirol teknikariek arauak eta erantzukizunak beren gain hartzea kirol taldeen bidaietan.
Kirolariak gidatu eta haiei lagun egitea kirol teknifikazioko eta hastapeneko lehiaketetan, honako hauek aztertuta:
–Kirol teknifikazioko lehiaketetan parte hartzeko oinarrizko baldintzen analisia:
–Kirol teknikariek lehiaketan dituzten eginkizunak eta erantzukizuna aztertzea.
–Kirol lehiaketen antolaketa eta oinarrizko egitura, fase aipagarrienak. Antolaketaren eginkizunak.
Kirol klub bat kudeatzea:
–Kirol kluba. Motak, ezaugarriak eta oinarrizko egitura.
–Kirol klub bat eratzeko eta funtzionatzeko araudia.
–Kirol klubak eratu eta inskribatzeko prozedura.
–Kirol klubak finantzatzeko moduak: diru-sarrera berekiak, zeharkako diru-sarrerak, erakunde publikoen diru-laguntzak:
Orientabide didaktikoak.
Kirol lehiaketaren araudiaren eta antolaketaren eremua du xede modulu honek, baita azpiegituren segurtasun eta operatibitate esparrua ere eta, orobat, teknikariak antolatzaile gisa eta lehiaketan kirolarien laguntzaile gisa zein klub bateko kudeatzaile gisa ezagutu behar dituen alderdiak.
Modulua teorikoa da funtsean. Beraz, ikus-entzunezkoez eta baliabide informatikoez hornituriko gela beharko du, ikasleak erakundeen orrietan sar daitezen araudiak eta intereseko beste informazio batzuk kontsultatzera; horrela, teknikariek kirolariei buruzko eginkizunak beteko dituzte, baita eginkizun horiek gauzatzen diren entitateei buruzkoak ere.
Modulu honetan iradokitako aplikazio praktikoko jarduerei dagokienez, honelakoak izan daitezke:
–Kirol diziplina beraren barrenean aztertutako edukiekin zerikusia duten kasuak analizatzea.
–Lehiaketetan parte hartzeko tramiteak simulatzea.
–Istripuen estaldurarako eta entrenatzaileen erantzukizun zibilerako aseguruen kontratazioa aztertzea.
–Kirol babesletza bat eratzeko prozedura simulatzea.
–Kirol klub baten sorrera simulatzea.
Ebaluazioari dagokionez, ikasleek ikasitakoa haien kirol ingurunera egokitu eta aplikatzeko duten gaitasuna jasoko duten tresnak garatu behar dira. Alde horretatik, ona da ariketen bidez baloratu ahal izatea ikasleek zer gaitasun duten edukiei buruzko informazioa bilatu eta interpretatzeko, baita kirol administrazioekin jardun eta haien baliabideak aprobetxatzeko ere. Orobat, modulu honetan garatutako ezagutza teorikoetan oinarrituta, egoera jakin batzuk aztertzeko duten gaitasuna ere baloratu behar da. Hori guztia, jarrerazko alderdiak ahantzi gabe.
Prozedurarekin eta jarrerarekin zerikusia duten alderdiak ebaluatzeko, funtsezkoa da ikasleek gelan egin duten lanaren ebaluazioa edukitzea, baita ikaslearen gogoetaren ondoriozko autoebaluazioa ere.
Modulua: generoa eta kirola.
Kodea: MED-C205.
Iraupena: 10 ordu.
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.
1. Emakumeen kirolaren errealitatea identifikatzen du, haren ezaugarri diren elementu sozialak aztertuta.
Ebaluazio irizpideak:
a) Berariazko terminologia identifikatu du generoaren arloan.
b) Generoaren gaineko aurreiritzi eta estereotipo pertsonalei buruzko etengabeko autoebaluazioaren garrantzia baloratu du.
c) Aurreiritzi eta estereotipo pertsonal eta sozialak, generoaren eta jarduera fisikoaren eta kirolaren praktikaren gainekoak, deskribatu ditu.
d) Emakumeen kirolaren bilakaera eta bilakaera horretan erabakigarriak izan diren alderdiak identifikatu ditu.
e) Emakumeen kirolaren eta gizonezkoenaren arteko aldeak identifikatu eta kategorizatu ditu.
f) Emakumeen kirol praktikaren indizeak, hainbat eremutakoak (eskolako kirola, kirol federatua, eta abar) deskribatu ditu.
g) Emakumeek kirola nola uzten duten eta horren arrazoiak deskribatu eta aztertu ditu.
h) Emakumeen egoera aztertu du teknikari, arbitro eta entrenatzaile gisa, baita kirol kudeaketaren hainbat eremutan ere.
2. Emakumea kirol eremuan sartzea bultzatzen du, haren berezitasunak eta haren ingurumarienak aztertuta eta esku-hartzeko hainbat estrategia aplikatuta.
Ebaluazio irizpideak:
a) Emakumeek kirola egiteko dituzten interesak eta arrazoi partikularrak deskribatu ditu.
b) Emakumeek kirola egiteko aurkitzen dituzten oztopo nagusiak deskribatu ditu.
c) Emakume kirolariaren ongizaterako gorputzaren irudi osasuntsua indartzearen garrantzia baloratu du.
d) Emakume kirolariaren berariazko ezaugarri biologikoak bere bizipenaren parte gisa kontuan hartzearen garrantzia baloratu du.
e) Emakumeek jarduera fisikoak eta kirolean parte hartzeko dituzten aukerak handitzearen garrantzia baloratu du.
f) Emakumeak kirola egiten hasteko bide nagusiak aztertu ditu.
g) Emakumeen kiroleko parte-hartze aktiboa sustatzeko, praktika inklusiboak garatzearen garrantzia baloratu du.
h) Estrategia metodologikoak aplikatu ditu, kirolarien parte-hartzea eta arrakastarako aukerak bultzatzeko.
i) Emakumeek kirola egitearen alde, kideek, gizonak edo emakumeak izan, teknikariek, familiek eta erakundeek jarrera positiboa izatearen garrantzia baloratu du.
j) Hizkuntzaren erabilera sexistak eta oinarrizko formak identifikatu ditu, hura erabiltzeko moduan emakume kirolariak agertzeko.
3. Emakumea kirolean sartzea bultzatzen du, erakundeen zeregina eta emakumeen kirola bultzatzeko lerroak identifikatuta.
Ebaluazio irizpideak:
a) Estatuan, erkidegoan eta herrian emakumeen kirolari loturik dauden instituzio eta erakundeak identifikatu ditu.
b) Emakumeak jarduera fisikoan eta kirolean aritzeko ohiturak sustatzen erakundeen artean behar den koordinazioaren eta lankidetzaren garrantzia baloratu du.
c) Erakundeen (kirol federazioak, elkarteak, klubak, eta abar) zeregina baloratu du, emakumeen lehiaketa, aisia eta jarduera fisiko osasungarria antolatu eta sustatzeko.
d) Emakumeen jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko programen ezaugarri nagusiak deskribatu ditu.
e) Emakumeek kirola egitea sustatzen eta garatzen duten programa nagusiak baloratu ditu, jardunbide egokien adibide gisa.
f) Emakumeen kirola sustatzearen garrantzia baloratu du, balio pertsonal eta sozialen sortzaile gisa eta gizarteratzeko baliabide gisa.
Edukiak.
Emakumeen kirolaren errealitatea identifikatzea:
–Berariazko terminologia. Sexua-generoa. Generoko aurreiritzia/estereotipoa. Sarrera berdintasuna/aukera berdintasuna. Eredu androzentrikoak. Gizartearen espektatibak.
–Generoari eta jarduera fisikoa eta kirola egiteari loturiko aurreiritzi eta estereotipo pertsonal eta sozialak.
–Emakumeen jarduera fisikoaren eta kirolaren bilakaera eta faktore erabakigarriak.
–Gizon eta emakumeen arteko ezaugarri desberdinak dituzten kirol modalitateak.
–Emakumeen jarduera fisikoaren eta kirolaren indizeak, eremu desberdinetan. Eskola eremua. Federatuen eremua. Unibertsitate eremua. Aisiaren eremua.
–Kirola uzteko indizeak eremu desberdinetan (eskola, federatua, unibertsitatea, aisia, eta abar).
–Emakumeek jarduera fisikoa eta kirola uzteko arrazoiak.
–Emakumeak, teknikari, entrenatzaile, arbitro eta kirol kudeatzaile gisa.
Emakumea kirolaren eremuan sartzea bultzatzen du:
–Emakumeak jarduera fisikoaren eta kirolaren aurrean dituen interesak eta berariazko motibazioak.
–Kirol jarduera garatzeko oztopoak.
Emakume kirolariaren gorputzaren irudia:
–Emakumearen ezaugarri biologikoen eragina kirolariaren garapen psiko-sozialean (menarkia, amenorrea, ziklo menstruala, heldutasun fisikoaren denbora).
–Esku-hartze estrategiak, emakumeak jarduera fisikoan eta kirolean erabat sartzeko.
–Hizkuntza. Hizkuntzaren erabilera ez sexista. Hizkuntza inklusiboa. Oinarrizko estrategiak.
Emakumea kirolean sartzeari laguntzea:
–Emakumeen kirolaren organo arduradunak instituzio eta erakundeetan. Estatuaren eremua. Autonomia erkidegoaren eremua. Herriaren eremua.
–Erakundeen koordinazioa eta lankidetza emakumeen jarduera fisikoko eta kiroleko ohiturak sustatzen.
–Emakumeen kirola bultzatu eta garatzeko programak. Ezaugarri nagusiak. Jardunbide egokien adibideak.
–Jarduera fisikoa eta kirola, balioen sortzaile emakumeentzat: balio pertsonalak eta sozialak.
Orientabide didaktikoak.
Modulu honen bidez, emakumeen kirolak duen errealitate sozialari heltzen zaio, abiapuntu izan dadin zer jarraibide zehaztu behar diren haietan emakumea kirola egitera eraman duten estrategiak bultzatzeko; azkenik, emakumea kirolera bultzatzeko baliabideak azaltzen dira. Horrenbestez, ona da curriculum garapen honetan ezarri den edukien sekuentziazioari jarraitzea.
Funtsean teorikoa den modulu honek, garatuko bada, ikus-entzunekoez eta baliabide informatikoez hornituriko gela behar du ikasleak dokumentatu daitezen eta estrategiak eta baliabideak bila ditzaten beren kirol entitateetako errealitate sozialari aplikatzeko.
Ikasleek eskuratutako ezagupenak sendotu ditzaten eta faktore bereizgarri honetaz jabe daitezen, era honetako jarduerak egitea gomendatzen da:
–Topaguneetan parte-hartzea, emakumeek kirola egiteari uzteko dituzten arrazoiei buruz.
–Emakumeen kirolaren faktore bereizgarriei buruzko topaguneetan parte-hartzea.
–Emakumeen parte-hartzeari buruzko analisia egitea klub baten ingurunean, eta sustatzeko estrategiak aztertzea.
Ebaluazioari dagokionez, ona da jakitea zenbateraino eskuratzen diren ezagupenak eta zer sentsibilizazio dagoen emakumeak kirolean duen egoerari buruz; orobat, jakitea zer gaitasun duten ikasleek emakumeen kirol jardueretako parte-hartzea bultzatzen duten estrategiak aplikatzeko.
Helburu horretarako, ohiko ebaluazio prozedurez gain, ikasleek eztabaidetan egiten dituzten ekarpenak baloratzen ahal dira. Orobat, bidezko da ikasleek ezagupenak beren ingurunera egokitzeko duten gaitasuna ebaluatzea; horretarako, gogoeta, analisia, ondorioak ateratzea eta hobetzeko gomendioak jasotzen dituzten lanak behar dira. Zein den ere erabiltzen den prozedura, ahal dela, ikasteko balio duen tresnaren ikuspegitik (prestakuntzazko ebaluazioa) begiratu behar zaio, eta ez bildumazko ebaluaziotik soilik, batez ere jarreraren kontuak ebaluatu behar direnean.
Prozedurarekin eta jarrerarekin zerikusia duten alderdiak ebaluatzeko, funtsezkoa da ikasleek gelan egin duten lanaren ebaluazioa edukitzea, baita ikaslearen gogoetaren ondoriozko autoebaluazioa ere.
2. ERANSKINA. Irakasleak
A) Irakaskuntzako esleipena, hezkuntza administrazioko ikastetxe publikoetan.
KIROL |
IRAKASLEEN |
KIDEGOA |
MED-C201 Kirol ikaskuntzaren oinarriak |
–Gorputz Hezkuntza |
–Bigarren Hezkuntzako katedraduna. –Bigarren Hezkuntzako irakaslea. |
MED-C202 Kirol entrenamenduaren oinarriak |
–Gorputz Hezkuntza |
–Bigarren Hezkuntzako katedraduna. –Bigarren Hezkuntzako irakaslea. |
MED-C203 Kirol egokitua eta desgaitasunak |
–Gorputz Hezkuntza |
–Bigarren Hezkuntzako katedraduna. –Bigarren Hezkuntzako irakaslea. |
MED-C204 Kirolaren antolaketa eta legeria |
–Gorputz Hezkuntza |
–Bigarren Hezkuntzako katedraduna. –Bigarren Hezkuntzako irakaslea. |
MED-C205 Generoa eta kirola |
–Gorputz Hezkuntza |
–Bigarren Hezkuntzako katedraduna. –Bigarren Hezkuntzako irakaslea. |
B) Irakaslanerako titulazio baliokideak, hezkuntzaz bestelako administrazioetako titulartasun publikoko ikastetxeetan eta ikastetxe pribatuetan.
KIROL IRAKASKUNTZAREN MODULUA |
TITULAZIOAK |
MED-C201 Kirol ikaskuntzaren oinarriak |
–Jarduera Fisikoen eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna edo graduatua. |
MED-C202 Kirol entrenamenduaren oinarriak |
–Jarduera Fisikoen eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna edo graduatua. |
MED-C203 Kirol egokitua eta desgaitasunak |
–Jarduera Fisikoen eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna edo graduatua. |
MED-C204 Kirolaren antolaketa eta legeria |
–Jarduera Fisikoen eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna edo graduatua. –Zuzenbideko lizentziaduna edo graduatua. |
MED-C205 Generoa eta kirola |
–Jarduera Fisikoen eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna edo graduatua. –Gorputz Hezkuntzako maisu-maistra espezialista. |
3. ERANSKINA. Azken zikloko bloke komunaren gutxieneko gune eta ekipamendua
A) Guneak.
IRAKASLEKUA |
EREMUA (m²) 30 IKASLE |
EREMUA (m²) 20 IKASLE |
Erabilera anitzeko gela |
60 |
40 |
Gimnasioa |
120 |
90 |
Kiroldegiko pista (44*22 m) |
|
|
B) Ekipamendua.
ERABILERA ANITZEKO GELAREN EKIPAMENDUA |
|
Ikus-entzunezkoen ekipoak. Datuak proiektatzen dituen bideoa. Sarean instalatutako ordenagailuak, eko konexioa dutela. Berariazko software-a |
Kirol irakaskuntzaren azken zikloko bloke komuneko moduluak |
Kiroleko materiala. Gorputz-atalik gabeko panpinak Anatomiako orriak. Pultsometroak. |
MED-C202: kirol entrenamenduaren oinarriak |
Egokitutako kirol-gaiak Gai ortopedikoak |
MED-C203: kirol egokitua eta desgaitasunak |