Castellano | Euskara | Français | English
(2013ko 137. NAOn argitaratutako testua, uztailaren 18an)
Atarikoa
Martxoaren 20ko 21/2013 Foru Dekretuaren bidez, Sustapen Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen. Hartan, egitura osatzen duten zuzendaritza nagusiak, zerbitzuak eta atalak bildu ziren.
Horregatik, bidezkoa da aipatutako foru dekretuan xedatutakoari egokitzea Sustapen Departamentuaren egitura organikoa, bulegoen mailan.
Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 24.4 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, agindu dut:
I. KAPITULUA. Herri Lan Zuzendaritza Nagusia
1. atala. Azterlan eta Proiektuen Zerbitzua
1. artikulua. Egitura eta bulegoen atxikipena.
Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuaren atalak honako bulego hauetan egituratzen dira:
a) Proiektuen Atala:
–Normalizazio eta Proiektuen Bulegoa.
–Proiektuak Zuzendu eta Burutzeko I. Bulegoa.
–Proiektuak Zuzendu eta Burutzeko II. Bulegoa.
b) Ingurumena Zaintzeko Atala:
–Ingurumen Proiektuen Bulegoa.
–Obretako Ingurumen arloko Kudeaketa eta Zainketa Bulegoa.
c) Desjabetze Atala:
–Ukipen eta Balorazioen Bulegoa.
–Ordainketa eta Espedienteak Kudeatzeko Bulegoa.
d) Eraikuntzako Segurtasunaren eta Kalitate Kontrolaren Atala:
–Eraikuntzako Segurtasunaren Bulegoa.
–Kalitate Kontrolaren Bulegoa.
–Entseiu eta Laborategi Bulegoa.
e) Espedienteen Administrazio eta Kontrolerako Atala.
–Kontrol Administratiboaren Bulegoa.
2. artikulua. Normalizazio eta Proiektuen Bulegoa.
Normalizazio eta Proiektuen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Ondasun eta eskubideei loturik aurreikusitako ukipenak egiaztatzea, bai desjabetzeei dagokienez bai proiektuetan ezarritako aldi baterako okupazioei eta zortasunei dagokienez.
b) Proiektuen Ataleko buruari laguntzea, proiektuaren trazaduraren bideragarritasuna aztertzeko eta tokian berean egiaztapenak egiteko.
c) Ukitutako jabeak identifikatzea, eta datuak proiektugileei ematea, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda egiteko.
d) Proiektuen jendaurreko aldian, ukitutako ondasun eta eskubideei buruzko alegazioak aztertzea.
e) Proiektuetan ezarritako desjabetzen eta zortasunen zergatiari eta zenbatekoari buruzko informazioa eta azalpenak eskatzen dituztenei erantzutea.
f) Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.
3. artikulua. Proiektuak Zuzendu eta Burutzeko I. eta II. Bulegoak.
Proiektuak Zuzendu eta Burutzeko I. eta II. Bulegoak, agintzen zaizkien jarduketen eremuan, honako eginkizun hauek beteko dituzte:
a) Proiektuak eta azterlanak egitea.
b) Aholkularitza enpresei agindutako proiektuetan eta azterlanetan zuzendaritza lana egitea.
c) Nafarroako errepide sareko programazioko edo proiektuetako txosten teknikoak, hirigintzakoak eta ukipenetakoak egitea.
d) Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.
4. artikulua. Ingurumen Proiektuen Bulegoa.
Ingurumen Proiektuen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Ingurumen eraginaren azterlanak egitea.
b) Azpiegitura proiektuen tratamendu estetikoarekin, ekologikoarekin eta ingurumenekoarekin lotutako neurriak prestatzea, egitea, hartzea eta aplikatzea.
c) Landaretzari buruzko azterlanak, obra publikoak hobetzeko aplikazioa izanen dutenak.
d) Ezpondak tratatzeko eta hobetzeko proiektuak egitea, landaretzaren bidez, elurraren eta haizearen kontrako babes-pantailak eratuz, atsedenguneak sortuz eta obra publikoak ingurumenaren aldetik hobetzeko bestelakoen bidez.
e) Proiektuko zuzendariei aholkularitza ematea, obra publikoen eremuan ingurumenaren arloko hobekuntzak lortzeko.
f) Obra publikoen hondakindegiekin lotutako tratamendu egokia zehaztea eta aplikatzea proiektuan.
g) Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.
5. artikulua. Obretako Ingurumen arloko Kudeaketa eta Zainketa Bulegoa.
Obretako Ingurumen arloko Kudeaketa eta Zainketa Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Obra publikoen tratamendu estetikoarekin, ekologikoarekin eta ingurumenekoarekin lotutako neurriak kontrolatzea eta kudeatzea.
b) Obren ingurumen eta apaindura integrazioari dagozkien inbertsioak kudeatzea, hala badagokio.
c) Obrako zuzendariei aholkularitza ematea, obra publikoen eremuan ingurumenaren arloko hobekuntzak lortzeko.
d) Ingurumenaren eta ondare arkeologikoaren arloan, obrako zuzendarien eta eskumena duten unitate administratiboen arteko harremanak kudeatzea eta zuzentzea.
e) Obra publikoekin lotutako hondakindegietarako tratamendu egokia aplikatzea.
f) Nafarroako errepide sareari dagozkion berdeguneen mantentze-lanak, hobekuntza eta egokitzea.
g) Nafarroako errepide sareari eta bere inguruari aplikatutako ingurumeneko tratamenduen eta tratamendu apaingarrien mantentze-lanak.
h) Atseden hartzeko eta gelditzeko guneen mantentze-lanak, hobekuntza eta egokitzea.
i) Zuhaiztiak eta landareak landatzea, mantentzea eta hobetzea, obra publikoen ingurune estetikoa hobetzeko.
j) Ezponden landare-tratamendua ezartzeko eta mantentzeko arauen kudeaketa eta aplikazioa.
k) Txosten eta memoria estatistikoak.
l) Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.
6. artikulua. Ukipen eta Balorazioen Bulegoa.
Ukipen eta Balorazioen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Proiektuen lurzatien berrikuspena eta kontrola.
b) Hirigintzako antolamenduaren ikuskapena eta kontrol teknikoa, bideetarako inbertsio planekin loturik.
c) Balorazioak egitea eta horien tutoretza.
d) Adiskidetasunezko akordioak lortzea eta sinatzea.
e) Prezio-orriak egitea.
e) Desjabetutako higiezinen katastro arloko eguneratzea kudeatzea.
g) Hirigintzako garapenek bide, tren eta aireportu azpiegituretan eta azpiegitura hidraulikoetan dituzten ukipenei buruzko balorazio teknikoak eta txostenak egitea.
h) Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.
7. artikulua. Ordainketa eta Espedienteak Kudeatzeko Bulegoa.
Ordainketa eta Espedienteak Kudeatzeko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Desjabetze espedienteak kudeatzea.
b) Aldez aurreko gordailuengatik eta okupazioa presaka egitearen kalteengatik egiten diren ordainketak –aktetan jasoak eta/edo kontsignatuak– kontrolatzea.
c) Kalte-ordainengatik eta/edo balio justuengatik egiten diren ordainketak tramitatzea.
d) Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.
8. artikulua. Eraikuntzako Segurtasunaren Bulegoa.
Eraikuntzako Segurtasunaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Proiektugile eta obra zuzendariei aholkularitza ematea segurtasun eta osasun arloan.
b) Obretan segurtasun proiektuei ahokularitza ematea.
c) Obrak gauzatzean, segurtasun eta osasun arloko neurriak betetzeko segimendua.
d) Obren gauzatzearen segurtasun eta osasun arloarekin lotutako guztiaren jarraipen estatistikoa. Txostenak eta memoriak.
e) Hirugarrenei prestakuntza ematea segurtasun eta osasunaren arloan.
f) Segurtasun eta osasun arloan eskumena duten beste erakunde batzuekin harremana izatea.
g) Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.
9. artikulua. Kalitate Kontrolaren Bulegoa.
Kalitate Kontrolaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Obren kalitatearen kontrola.
b) Kanpoko laborategien kontrola.
b) Gailu nuklearrekin egiten diren saiakuntzen kontrola.
d) Asfalto-instalazioen kontrola.
e) Kalitatea kontrolatzeko plana egitea eta baloratzea.
f) Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.
10. artikulua. Entseiu eta Laborategi Bulegoa.
Entseiu eta Laborategi Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Zoru-entseguak.
b) Zoruak auskultatzea (Benkelman habea, deflektografoa, etab.).
c) Iragazkortasunaren kontrola zoru drainatzaileetan.
d) Kalitate-kontrola seinaleztapenean eta balizatzean.
e) Saiakuntza kimikoak egitea (pinturak, aglutinatzaile bituminosoak, etab.)
f) Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.
11. artikulua. Kontrol Administratiboaren Bulegoa.
Kontrol Administratiboaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Espedienteen instrukzioa eta tramitazioa eta zerbitzuaren administrazioak berezkoak dituen gainerako lanak.
b) Administrazioaren ikuspuntutik, zerbitzua osatzen duten atal eta bulegoen koordinazioa.
c) Lankidetza, proiektuen artxibatzearen kontrolean eta kudeaketan.
d) Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.
2. atala. Eraikuntza Zerbitzua
12. artikulua. Egitura eta bulegoen atxikipena.
1. Eraikuntza Zerbitzuaren atalak honako bulego hauetan egituratzen dira:
a) Obren I. Atala:
–Obrak Kudeatzeko I. Bulegoa.
–Obrak Burutzeko I. Bulegoa.
b) Obren II. Atala.
–Obrak Kudeatzeko II. Bulegoa.
–Obrak Burutzeko II. Bulegoa.
c) Obren III. Atala.
–Obrak Kudeatzeko III. Bulegoa.
–Obrak Burutzeko III. Bulegoa.
2. Administrazio Aferetarako Bulegoa Eraikuntza Zerbitzuaren zuzendaritzari atxikitzen zaio.
13. artikulua. Obrak Kudeatzeko I., II. eta III. Bulegoak.
1. Obrak Kudeatzeko I., II. eta III. Bulegoek ondoren azaltzen diren eginkizunak beteko dituzte, denentzat berdinak baitira, baina unean-unean bulego bakoitzak agindurik dituen proiektuen eta obren eremuari aplikatuak:
a) Obraren zuzendaritzan parte-hartzea.
b) Proiektuen eta obren bideragarritasuna eta zuinketa egiaztatzea.
c) Kontrol geometrikoa, kualitatiboa eta segurtasunekoa.
d) Harremanak ukitutakoekin.
e) Aldaketak egitea.
f) Zerrenda baloratuak, prezioen berraztertzeak eta ziurtapenak egitea, eta hartzeetan parte hartzea.
g) Proiektu berekiak egitea.
h) Besteren proiektuen segimendua.
i) Proiektuak eta obrak osoki kudeatzea.
j) Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.
14. artikulua. Obrak Kudeatzeko I., II. eta III. Bulegoak.
Obrak Burutzeko I., II. eta III. Bulegoek ondoren azaltzen diren eginkizunak beteko dituzte, denentzat berdinak baitira, baina unean-unean bulego bakoitzak agindurik dituen proiektuen eta obren eremuari aplikatuak:
a) Proiektuak egitea, kudeatzea, kontrolatzea eta segimendua egitea.
b) Proiektuekin eta obrekin lotutako erakundeei, entitateei eta partikularrei arreta ematea.
c) Obraren zuzendaritzaren zati izatea eta kontratistarekin harremana izatea.
d) Zerrenda baloratuak egitea, obretako aldaketak egitea.
e) Kontrol geometrikoarekin eta kalitate kontrolarekin lotutako alderdiak gainbegiratzea.
f) Segurtasun eta osasun planaren segimendua eta kontrola.
g) Azkeneko neurketak, ziurtapenak eta likidazioak egitea, eta hartzeetan parte hartzea.
h) Berme-garaian obren segimendua egitea, eta obrekin lotutako zernahiri buruzko txostenak egitea.
i) Proiektuak eta obrak osoki kudeatzea.
j) Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.
15. artikulua. Administrazio Aferetarako Bulegoa.
Administrazio Aferetarako Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Espedienteen instrukzioa eta tramitazioa eta zerbitzuaren administrazioak berezkoak dituen gainerako lanak.
b) Administrazioaren ikuspuntutik, zerbitzua osatzen duten atal eta bulegoen koordinazioa.
c) Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.
3. atala. Zainketa Zerbitzua
16. artikulua. Egitura eta bulegoen atxikipena.
1. Zainketa Zerbitzuaren atalak honako bulego hauetan egituratzen dira:
a) Zainketa Atala:
–Nafarroako Mendebaldea Zaintzeko Bulegoa.
–Nafarroako Erdialde-Iparraldea Zaintzeko Bulegoa.
–Nafarroako Hegoaldea Zaintzeko Bulegoa.
–Nafarroako Hego-Mendebaldea Zaintzeko Bulegoa.
b) Ustiapen Atala:
–Kudeaketa Administratibo eta Juridikoaren Bulegoa.
–Kudeaketa Teknikoaren Bulegoa.
c) Bide Segurtasunaren eta Kontrol Zentroaren Atala:
–Bide Segurtasunaren Bulegoa.
–Neurketa eta Agirien Bulegoa.
–Kontzesio Obrak Egiteko Bulegoa.
2. Izapide Administratiboen Bulegoa Zainketa Zerbitzuaren zuzendaritzari atxikitzen zaio.
17. artikulua. Zainketa zentroen atxikipena.
1. Irurtzungo eta Mugairiko Zainketa Zentroak Nafarroako Mendebaldea Zaintzeko Bulegoari atxikitzen zaizkio.
2. Iruñeko eta Agoizko Zainketa Zentroak Nafarroako Erdialde-Iparraldea Zaintzeko Bulegoari atxikitzen zaizkio.
3. Tafallako eta Tuterako Zainketa Zentroak Nafarroako Hegoaldea Zaintzeko Bulegoari atxikitzen zaizkio.
4. Lizarrako Zainketa Zentroa Nafarroako Hego-mendebaldea Zaintzeko Bulegoari atxikitzen zaio.
18. artikulua. Zainketa bulegoak.
Nafarroako Mendebaldea, Nafarroako Erdialde-Iparraldea, Nafarroako Hegoaldea eta Nafarroako Hego-mendebaldea zaintzeko bulegoek honako eginkizun hauek beteko dituzte, esleitutako eremu geografikoetan:
a) Nafarroako errepide sareko kontserbazio programak egitea.
b) Kontserbazio kontratuen segimendua.
c) Bitarteko berekiekin egindako kontserbazio lanak planifikatzea eta kontrolatzea.
d) Nafarroako errepide sareko presazko jarduketei erantzutea, Zerbitzuari badagozkio.
e) Neguko bidezaintza planifikatzea, antolatzea eta kontrolatzea.
f) Nafarroako errepide sarearekin eta neguko bidezaintzarekin loturik, jarduketa eta esku-hartze planetan xedatutakoa garatzea, plan horietan ezartzen diren txanda-araubidean parte hartuz.
g) Zainketa Atalari esleitutako bitarteko mugikorrak, finkoak eta higiezinak ikuskatzea eta kontrolatzea.
h) Nafarroako errepide sareko seinaleztapen bertikala eta balizatzea zaintzea.
i) Nafarroako errepide sareko ustiapen lanei laguntzea.
j) Nafarroako errepide sareko zaintze integralerako lanekin eta hobekuntzekin lotutako proiektuak eta obrak egitea eta kudeatzea.
k) Nafarroako errepide sareko zoruak, zeharkaleak eta gune bereziak sendotzearekin lotutako lanak proiektatzea, gauzatzea eta kudeatzea.
l) Inbentarioak, txostenak, estatistikak eta memoriak egitea.
m) Erakundeekin eta entitateekin harremana izatea eta koordinatzea.
n) Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.
19. artikulua. Kudeaketa Administratibo eta Juridikoaren Bulegoa.
Kudeaketa Administratibo eta Juridikoaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Aholkularitza juridikoa eta administratiboa ematea, Ustiapen Atalaren eskumen diren espedienteak behar den denboran eta moduan tramitatzeko.
b) Errepideak defendatzearen arloan esku hartzea eta kontrolatzea, behar den zaintzaren bidez, eta arlo horretako espedienteen instrukzioa, tramitazioa eta segimendua.
c) Errepideen defentsaren arloko zehapen espedienteak ireki, tramitatu eta haien jarraipena egitea.
d) Nafarroako errepide sarea zaintzeko lanean laguntza ematea eta txostenak egitea.
e) Garraioen eta lurraldearen antolamenduaren arloko eginkizun osagarriak.
f) Nafarroako errepide sareko azpiegituren edozein elementuri kalte egiten zaionean, erantzukizunaren zuzeneko egozpenagatik hirugarrenei egiten zaizkien erreklamazioen tramitazioa eta segimendu administratiboa.
g) Erakundeekin eta partikularrekin harremana izatea.
h) Txosten eta memoria estatistikoak.
i) Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.
20. artikulua. Kudeaketa Teknikoaren Bulegoa.
Kudeaketa Teknikoaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Errepideak defendatzearen arloan esku hartzea eta kontrolatzea, behar den zaintzaren bidez, eta arlo horretako espedienteen instrukzioa, tramitazioa eta segimendua.
b) Errepideen defentsaren arloko zehapen espedienteen tramitazioan laguntza ematea.
c) Nafarroako errepide sarea zaintzeko lanean laguntza ematea eta txostenak egitea.
d) Garraioen eta lurraldearen antolamenduaren arloko eginkizun osagarriak.
e) Erakundeekin eta partikularrekin harremana izatea.
f) Txosten eta memoria estatistikoak.
g) Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.
21. artikulua. Bide Segurtasunaren Bulegoa.
Bide Segurtasunaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Nafarroako errepide sareko diseinu, seinaleztapen eta balizatze neurrien azterketa eta normalizazioa, bide segurtasunaren ikuspuntutik.
b) Nafarroako errepideetako istripuen jarraipenetik eratorritako azterketak eta txostenak.
c) Bide segurtasuneko kanpainetan, inbentarioetan, memorietan, txostenetan eta estatistiketan parte hartzea eta horiek diseinatzea.
d) Gune arriskutsuekin eta istripu ugariko tarteekin lotutako proiektuak eta obren exekuzioak.
e) Txosten eta memoria estatistikoak.
f) Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.
22. artikulua. Neurketa eta Agirien Bulegoa.
Neurketa eta Agirien Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Nafarroako errepide sareari dagokion urteko emari-neurketa plana egitea.
b) Zirkulazioari, informazio teknikoari eta estatistikari buruzko azterlanak.
c) Nafarroako errepide sarean diren aforo estazioen mantentze-lanak eta kontrola.
d) Aforoen ikuskapena eta kontrola, “itzalpeko bidesaria” sistemaren bidez esleitutako autobien tarteetan.
e) Eratzen diren batzorde teknikoetan parte hartzea.
f) Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.
23. artikulua. Kontzesio Obrak Egiteko Bulegoa.
Kontzesio Obrak Egiteko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Nafarroako errepide sareko kontrol zentroen, tunelen, argiteriaren eta semaforoen ustiapen eta mantentze arloko kontratuen zuzendaritzan parte hartzea, barnean direla obra publikoak esleitzeko tarteen araubidea.
b) Nafarroako errepide sareko kontrol zentroen, tunelen, argiteriaren eta semaforoen ustiapen eta mantentze arloko proiektuen eta obren bideragarritasuna egiaztatzea, barnean direla obra publikoak esleitzeko tarteen araubidea.
c) Kontrol kualitatiboa eta segurtasunekoa.
d) Nafarroako errepide sareko Kontrol Zentroari atxikitako instalazioen ustiapen eta mantentze kontratuei esleitutako ekipamenduak eta giza baliabideak kontrolatzea eta ikuskatzea.
e) Aldaketak egitea.
f) Zerrenda baloratuak, ziurtapenak eta likidazioak egitea, eta hartzeetan parte hartzea.
g) Txostenak egitea.
h) Besteren proiektuen segimendua.
i) Obra publikoak esleitzeko kontratuak betetzeko lanetan laguntza ematea.
j) Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.
24. artikulua. Izapide Administratiboen Bulegoa.
Izapide Administratiboen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Espedienteen instrukzioa eta tramitazioa eta zerbitzuaren administrazioak berezkoak dituen gainerako lanak.
b) Administrazioaren ikuspuntutik, zerbitzua osatzen duten atal eta bulegoen koordinazioa.
h) Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.
II. KAPITULUA. Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren Zuzendaritza Nagusia
1. atala. Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzua
25. artikulua. Egitura eta bulegoen atxikipena.
1. Lurzoru Urbanizaezinaren Bulegoa Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuko Lurraldearen Antolamenduaren Atalari atxikitzen zaio.
2. Administrazio Bulegoa Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari atxikitzen zaio.
26. artikulua. Lurzaru Urbanizaezinaren Bulegoa.
Lurzaru Urbanizaezinaren Bulegoak honako eginkizun hauek beteko ditu:
a) Lurzoru urbanizaezinari lotutako hirigintza planeamenduko proposamenei buruz txostenak egitea.
b) Lurzoru urbanizaezinetan jarduera eta erabilerak baimentzeko espedienteei buruzko txostenak egitea.
c) Hirigintza planeamendurik gabeko toki entitateetan jarduketak baimentzeko espedienteei buruzko txostenak egitea.
d) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko beste erakunde batzuei, erakunde publikoei eta toki entitateei aholku ematea, lurzoru urbanizaezinaren babesarekin eta kudeaketarekin loturik.
e) Lurzoru urbanizaezinaren erabilera eta jarduerari buruzko kontsulta pribatuei erantzutea.
f) Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.
27. artikulua. Administrazio Bulegoa.
Administrazio Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Zerbitzuko zuzendaritzari laguntza administratiboa ematea.
b) Zerbitzuko atalei laguntza administratiboa ematea.
c) Zerbitzuan tramitatutako espedienteen kudeaketa eta kontrola.
d) Zerbitzuaren administrazio-artxiboko espedienteak antolatzea eta kudeatzea.
e) Zerbitzuko artxiborako eta planeamenduaren erregistrorako sarbidea kontrolatzea.
f) Agirien sarrera-irteeren kudeaketa eta kontrola.
g) Espedienteen tramitazioarekin loturik, jendaurreko informazioa ematea.
h) Departamentuen arteko harremanek edo departamentuko beste organo batzuekin izaten diren harremanek ekarritako jarduketak kudeatzea eta kontrolatzea.
i) Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.
2. atala. Etxebizitza Zerbitzua
28. artikulua. Egitura eta bulegoen atxikipena.
1. Etxebizitza Zerbitzuaren atalak honako bulego hauetan egituratzen dira:
a) Eraikuntza Atala:
–Eraikuntza arloko Espedienteak Tramitatzeko Bulegoa.
b) Kudeaketa Ekonomiko eta Plangintzarako Atala:
–Etxebizitzak Finantzatzeko Bulegoa.
29. artikulua. Eraikuntza arloko Espedienteak Tramitatzeko Bulegoa.
Eraikuntza arloko Espedienteak Tramitatzeko Bulegoak eginkizun hauek beteko ditu:
a) Espedienteak hartzea eta kudeatzea eta komunikazioak igortzea etxebizitza librearen, etxebizitza babestuaren eta etxebizitzak zaharberritzearen arloan, baita bestelako espediente batzuk ere.
b) Ahozko eta idatzizko kontsultei eman beharreko arreta antolatzea, etxebitzitzaren arloan edo lehen adierazitako espedienteen arloan.
c) Etxebizitzen zentsuari buruzko informaziorako laguntza ematea.
d) Eraikuntza Atalaren berezko arloetan laguntza administratiboa antolatzea.
e) Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.
30. artikulua. Etxebizitzak Finantzatzeko Bulegoa.
Etxebizitzak Finantzatzeko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Etxebizitza babestuen, etxebizitzen zaharberritze babestuen eta antzekoen espedienteetan aplikatzekoak diren diru-laguntza pertsonalak tramitatzea.
b) Etxebizitza babestuen maizterrendako diru-laguntzak edo errentariendako laguntzak dituzten etxebizitzako maizterrendako diru-laguntzak tramitatzea.
c) Maileguak esleitzeko espedienteak tramitatzea, etxebizitzaren arloan babesa jaso dezaketen jarduketei aplikatzekoak, eta horiek aitortzea, horien maileguak eratzea eta jarraipena eta estatistikak egitea, finantza entitateekin formalizatu ondoren.
d) Eduki ekonomikoa edo administratiboa duten espedienteak, etxebizitzen eskualdaketei eta fidantza emateei buruzkoak, tramitatzea.
e) Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.
3. atala. Garraio Zerbitzua
31. artikulua. Egitura eta bulegoen atxikipena.
1. Garraio Zerbitzuak bulego hauek ditu bere egituran:
a) Plangintza eta Modernizazio Atala:
–Garraioaren Analisi eta Azterlan Ekonomikoen Bulegoa.
b) Garraioen Ikuskapenaren eta Arbitraje Batzordearen Atala:
–Garraio Ikuskapenaren Bulegoa.
–Garraioko Zehapenen Bulegoa.
c) Garraioen Ustiapenerako Atala.
–Salgaiak Garraiatzeko Baimenen Bulegoa.
–Bidaiarien Garraioa eta Garraioen Artekaritza Kudeatzeko Bulegoa.
–Deialdien Bulegoa.
2. Administrazio Laguntzako Bulegoa Garraio Zerbitzuaren zuzendaritzari atxikitzen zaio.
32. artikulua. Garraioaren Analisi eta Azterlan Ekonomikoen Bulegoa.
Garraioaren Analisi eta Azterlan Ekonomikoen Bulegoak honako eginkizun hauek izanen ditu:
a) Plangintza eta Modernizazio Atalari laguntza ematea, aztertzeko ea zer eragin eta itzulkin duten garraio-zerbitzu publikoa bulkatzeko egindako inbertsioek.
b) Garraioaren plangintzari, azterlanei eta proiektuei buruzko txostenak aztertzea, egitea, eta jarraipena egitea.
c) Bidaiarien lurreko garraioko ibilbideen alternatibei eta bideragarritasunari buruzko azterketak eta txostenak egitea.
d) Plangintza Atalari laguntza ematea, departamentuarekin eratzen edo formalizatzen diren lankidetza batzorde, proiektu eta hitzarmenetan parte hartzeko, eta horien gaineko aldian behingo txostenak egiteko.
e) Garraiorako diru-laguntzen arloan, kontsultei arreta ematea eta txostenak egitea.
f) Sektoreak emandako datuak kontrolatzea eta horiek aztertzea, zerbitzuak hobetzeko azterlanetarako.
g) Eskualdeko Hiri Garraioaren eremuko azterlanak eta txostenak egitea.
h) Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.
33. artikulua. Garraio Ikuskapenaren Bulegoa.
Garraio Ikuskapenaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Ikuskapen planak proposatzeko, gauzatzeko eta horien jarraipena egiteko eta, oro har, garraio arloko ikuskapenerako laguntza ematea.
b) Salaketak kalifikatzea, zehapen espedienteak instruitzea eta horien alegazioak aztertzea.
c) Bulegoaren jarduerari buruz aldian behingo txostenak egitea.
d) Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.
34. artikulua. Garraioko Zehapenen Bulegoa.
Garraioko Zehapenen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Garraioko araudiaren kontra egindako arau-hausteekin lotutako zehapen espedienteak kudeatzea eta kontrolatzea.
b) Garraio arloko zehapenak ordainaraztea.
c) Bulegoaren jarduerari buruz aldian behingo txostenak egitea.
d) Takografo digitalaren txartelak tramitatzea eta ematea.
e) Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.
35. artikulua. Salgaiak Garraiatzeko Baimenen Bulegoa.
Salgaiak Garraiatzeko Baimenen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Salgaien errepide-garraioko baimenak kudeatzea eta kontrolatzea.
b) Salgaien garraioko baimenen ikus-onespena kudeatzea eta kontrolatzea.
c) Garraiolarien eta Salgaien garraioko operadoreen erregistro orokorra kudeatzea.
d) Bulegoaren jarduerari buruz aldian behingo txostenak egitea.
e) Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.
36. artikulua. Bidaiarien Garraioa eta Garraioen Artekaritza Kudeatzeko Bulegoa.
Bidaiarien Garraioa eta Garraioen Artekaritza Kudeatzeko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Bidaiarien linea erregularrei buruzko espedienteak kudeatzea, eta horien erregistroa.
b) Erabiltzaile guztientzako eta erabilera mugatuko bidaiari-garraio erregularrei buruzko baimen espedienteak kudeatzea eta kontrolatzea.
c) Garraioko operadoreei eta osasun garraioari buruzko indarreko legerian jasotzen diren bidaiarien garraiorako beste baimen batzuk kudeatzea eta kontrolatzea.
d) Garraiorako baimenak ikus-onesteko txostenak kudeatzea eta kontrolatzea, bulegoari horiek kudeatzea agindu bazaio.
e) Garraiolarien eta bidaiari-garraioko operadoreen erregistro orokorra kudeatzea.
f) Diru-laguntzen edo laguntzen espedienteak tramitatzea, bidaiarien zerbitzu erregularretan.
g) Bulegoaren jarduerari buruz aldian behingo txostenak egitea.
h) Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.
37. artikulua. Deialdien Bulegoa.
Deialdien Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Errepideko garraio publikoan aritzeko behar den lanbide gaitasunaren ziurtagiria eskuratzeko proben deialdia kudeatzea.
b) Errepide nahiz trenbide bidezko salgai arriskutsuen garraioan segurtasun aholkulari izateko behar den ziurtagiria lortu eta berritzeko proben deialdia kudeatzea.
c) Errepideko garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa egiaztatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko proben deialdien kudeatzea.
d) Lanbide gaitasunerako ikastaroen homologazioa, baliozkotzea eta horien ikuskapenaren antolaketa.
e) Lanbide gaitasunerako ikastaroak ematen dituzten ikastetxeen homologazioa eta ikuskapena.
f) www.navarra.es webgunean proben deialdiari buruzko informazioaren eta fitxen mantenze-lanak.
g) Garraioen Ustiapenerako Ataleko gainerako bulegoei laguntza administratiboa ematea.
h) Bulegoaren jarduerari buruz aldian behingo txostenak egitea.
j) Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.
38. artikulua. Administrazio Laguntzako Bulegoa.
Administrazio Laguntzako Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Dagokion zuzendaritza nagusiarekin koordinatzea eta lotura izatea, garraio arloko web orriko informazioaren mantentze-lanetarako.
b) Sektoreko informazioa tratatzea, banatzea eta antolatzea.
c) Informatikaren aldetik Zerbitzua bulkatzea eta garatzea.
d) Zerbitzuaren dokumentuen eta espedienteen antolaketa, kontrola eta segimendua.
e) Zerbitzuaren aurrekontuen aplikaziorako eragiketak kontrolatzea eta horien jarraipena eta barne-kontabilitatea egitea.
f) Zerbitzuko langileriarekin lotutako gaiak Departamentuaren idazkaritza tekniko nagusian tramitatzea, baita haren eskumeneko beste edozein gai tramitatzea ere.
g) Zerbitzuak proposatutako foru aginduen eta Gobernuaren erabakiak idazkaritza tekniko nagusian tramitatzea.
h) Altzariak, informatika-gauzak eta Zerbitzuaren bestelako horniduraren erosketak tramitatzea.
i) Zerbitzuko administrazio jarduera kontrolatzea eta bultzatzea.
j) Zerbitzuko atal guztiei laguntza administratiboa ematea.
k) Zerbitzuko Zuzendaritzaren idazkaritza. Agenda prestatzea eta horren artxibatzea antolatzea.
l) Bulegoaren jarduerari buruz aldian behingo txostenak egitea.
m) Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.
4. atala. Zerbitzu Juridikoa
39. artikulua. Egitura eta bulegoen atxikipena.
1. Garraioaren Kontrol Juridikorako Bulegoa Garraioaren Araubide Juridikoaren Atalari atxikitzen zaio.
2. Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa eta Diziplinaren eta Kontrol Juridikoaren Bulegoa Zerbitzu Juridikoaren zuzendaritzari atxikitzen zaizkio.
40. artikulua. Garraioaren Kontrol Juridikorako Bulegoa.
Garraioaren Kontrol Juridikorako Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Garraio arloan jarritako errekurtso administratiboei buruzko txostenak egitea eta tramitazioa egitea.
b) Izaera juridikoko aholkularitza eta txostenak.
c) Txostenak egitea garraio zerbitzuak kontratatzean eta foru komunitateko administrazioak sustatutako eta garraio jarduerak xede dituzten diru-laguntzak ematean.
d) Foru Komunitateko, Estatuko eta Europar Batasuneko garraio arloko araudia biltzea.
e) Bulegoaren jarduerari buruz aldian behingo txostenak egitea.
f) Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.
41. artikulua. Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa.
Kudeaketa Administratiboaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Zuzendaritza Nagusiaren gaiak, Nafarroako Gobernuaren bilkuretara bidali beharrekoak, prestatzeko orduan administrazio laguntza ematea.
b) Zuzendaritza Nagusiaren kontratazio administratiboko espedienteak kudeatzea.
c) Zerbitzuaren zuzendaritzaren titularrarentzako, idazkaritza eginkizunak.
d) Zerbitzuko atalei administrazio laguntza ematea espedienteak prestatu, txostenak egin eta agiriak artxibatzeko lanetan.
e) Zuzendaritza Nagusian zentralizatutako erosketen zuzeneko kudeaketa.
f) Erakunde harremanen edo departamentuen arteko harremanen ondoriozko lanak kudeatu eta kontrolatzea.
g) Lurraldearen Antolamenduko Batzordeko kudeaketa administratiboa.
h) Justizia Auzitegira, Nafarroako Kontseilura, Arartekoaren bulegora, Nafarroako Administrazio Auzitegira edo beste organo batzuetara bidaltzen diren espedienteak kudeatu eta prestatzeko administrazio sostengua ematea.
i) Nafarroako web-atarian eta antzeko webguneetan argitaratzen diren zerbitzu nagusiari buruzko edukien mantentze eta eguneratze lanak egitea.
j) Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.
42. artikulua. Diziplinaren eta Kontrol Juridikoaren Bulegoa.
Diziplinaren eta Kontrol Juridikoaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Hirigintza eta etxebizitza arloan jarritako errekurtso administratiboei buruzko txostenak egitea eta tramitazioa egitea.
b) Zuzendaritza Nagusian dauden Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza eta Etxebizitza zerbitzuen jarduketetan aholkularitza eta txosten juridikoak.
c) Etxebizitzaren Araubide Juridikoaren Atalean eta Lurraldearen Antolamenduaren eta Hirigintzaren Araubide Juridikoaren Atalean instruitutako espedienteen kontrol eta laguntza administratiboa.
d) Foru Komunitateko, Estatuko eta Europar Batasuneko lurraldearen antolamendu eta etxebizitzaren arloko araudia biltzea.
e) Zuzendaritza nagusiko administrazio artxiboetako espedienteen antolaketa eta tratamendua.
f) Zuzendaritza nagusiko artxiboetarako sarbidea kontrolatzea.
g) Erregistroan sartzen diren agirien konpultsa.
h) Agirien sarrera-irteeren erregistroa kudeatzea.
i) Bulegoaren jarduerari buruz aldian behingo txostenak egitea.
j) Etxebizitzaren Araubide Juridikoaren Ataleko eta Lurraldearen Antolamenduaren eta Hirigintzaren Araubide Juridikoaren Ataleko buruek agindutako beste edozein.
k) Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.
III. KAPITULUA. Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzua
43. artikulua. Egitura eta bulegoen atxikipena.
Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoa Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzuari atxikitzen zaio.
44. artikulua. Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoa.
Kontseilariari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Herri Lan Zuzendaritza Nagusiari dagokienez, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Aurrekontuei buruzko aurreproiektua prestatzeko laguntza teknikoa.
b) Aurrekontuen kudeaketa, aldaketa eta gauzatzearen jarraipen eta kontrola, bai eta haien gaineko informazioa prestatzea ere.
c) Epe ertaineko eta luzeko plangintza ekonomikoa egiteko aholkularitza teknikoa.
d) Diru-sarrera eta gastuen administrazio eta ekonomia zirkuituak ezartzea eta kontrolatzea.
e) Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eta Herri Lan Zuzendaritza Nagusiaren Kontabilitate Zentroaren kudeaketa.
f) Tramitatutako espedienteak normalizatzea, koordinatzea, kontrolatzea eta jarraipen ekonomikoa egitea.
g) Ordaintzeko aginduak, justifikatu beharrekoak, kudeatu, jarraitu eta justifikatzea, eta kutxako aurrerakinen kontuak kudeatu eta kontrolatzea.
h) Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.
Xedapen Gehigarri Bakarra. Izendapena berrestea.
Berresten da, bitarte baterako izendapenez, Garraio Zerbitzuko Kudeaketa Administratiboaren Bulegoko buruaren izendapena, eta izena aldatuko da, orain Administrazio Laguntzako Bulegoko burua izanen da.
Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauak indargabetzea.
Xedapen hauek indarrik gabe gelditzen dira:
a) Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariaren ekainaren 19ko 595/1996 Foru Aginduaren 31. artikulutik 38.era.
b) Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren urriaren 31ko 1165/2003 Foru Agindua.
c) Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariaren otsailaren 23ko 207/2005 Foru Agindua eta azaroaren 10eko 570/2005 Foru Agindua.
d) Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariaren martxoaren 17ko 56/2008 Foru Agindua.
e) Foru agindu honetan ezarritakoari kontra egiten dioten maila bereko edo beheragoko xedapenak.
Azken Xedapen Bakarra. Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.