(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

38/2004 Foru Agindua, martxoaren 22koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, elkarlanean erabiltzeko makinak eta tresnak erosteko laguntzak eskatzeko epea zabaltzen duena

 

(2004ko 61. NAOn argitaratutako testua, maiatzaren 21ean)

Atarikoa

Nekazaritzako Elikagai Industrien eta Nekazaritzako Ustiategien Zerbitzuaren eta Departamentuko Idazkaritza Teknikoaren txostenak ikusirik, non proposatzen baita elkarlanean erabiltzeko makinak eta tresnak erosteko laguntzak eskatzeko epea sei hilabetera zabaltzea, eskatzaileen beharrak, agirien prestakuntzari eta aurkezpenari dagokienez, eta Administrazioarenak, espedienteen kudeaketari dagokionez, asetzearren.

Abenduaren 30eko 280/2002 Foru Dekretuak estatuak nekazaritza sektorerako ematen dituen laguntzen Nafarroako Foru Komunitateko Erregelamendua onetsi zuen. Haren bidez esleiturik ditudan foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak emateko ahalmenak erabiliz.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2.b) artikuluak ematen dizkidan ahalmenekin bat, agindu dut:

Artikulu Bakarra

Elkarlanean erabiltzeko makinak eta tresnak erosteko laguntzak, estatuak nekazaritza sektorerako ematen dituen laguntzen Nafarroako Foru Komunitateko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 30eko 280/2002 Foru Dekretuko 17. artikuluan arautzen baitira, urte bakoitzeko lehen sei hilabeteetan eskatzen ahalko dira.

Azken Xedapen Bakarra

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa