Castellano | Euskara | Français | English
(1998ko 64. NAOn argitaratutako testua, maiatzaren 29an)
Atarikoa
Albaitaritzako arauen arabera, Europako Komunitateko estatuen artean bizirik dauden zenbait animalia mota eta animalietako jatorria duten produktuak trukatzeko, beharrezkoa da hainbat kontrol egitea.
Horren ondorioz, produktu horiekin batera eraman beharreko ziurtagiri edo agiriak luzatu behar dira, agente ziurtatzaileek sinatuak.
Apirilaren 2ko 556/1998 Errege Dekretuak, albaitaritzako arauek eskatzen dituzten animalien eta animali produktuen ziurtapenak luzatzeko arauak ezartzen dituenak, xedatzen du autonomi erkidego bakoitzean agente ziurtatzaileen erregistroa eratu beharko dela. Hortaz, bidezko da horrelako erregistro bat sortzea Departamentu honen barruan.
Horrenbestez, agindu dut:
1. artikulua
Nafarroako Foru Komunitateko Animalien eta Animali produktuen Agente Ziurtatzaileen Erregistroa eratu da (hemendik aurrera Erregistroa).
2. artikulua
Erregistroan inskribatuko dira Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Ekoizpenaren Zerbitzuko albaitari ofizialak eta Departamentu honen gaikuntza lortzen duten gainerako albaitariak.
3. artikulua
Erregistroa kudeatzeko ardura Abeltzaintza Ataleko Abeltzaintzako Langelen Bulegoak izanen du.
4. artikulua
Albaitari ofizial guztiak gaiturik egonen dira apirilaren 2ko 556/1998 Errege Dekretuaren arabera eraman beharreko edozein ziurtagiri edo agiri sinatzeko, kasuan-kasuan kontrakoa adierazten ez bada.
Gainerako albaitariek ere agiri horiek sinatu ahalko dituzte, ematen zaien gaikuntzan ezartzen diren mugekin.
5. artikulua
Erregistroan agente ziurtatzaile bakoitzaren izen-deiturak, NANa, helbidea, telefonoa eta faxa azaldu beharko dira, albaitari ofiziala edo gaitua den eta, kasua bada, gaikuntzan ezarri diren mugak.
6. artikulua
Abeltzaintzako Langelen Bulegoak Erregistroko datuen berri emanen die Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Azken Xedapen Bakarra
Foru Agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta egun berean hartuko du indarra.