Castellano | Euskara | Français | English
(1991eko 90. NAOn argitaratutako testua, uztailaren 19an)
Atarikoa
Urriaren 25eko 288/1990 Foru Dekretuak Nafarroako Entitate Lokalen Erregistroa sortu zuen.
Aipatu Dekretuaren Azken Xedapenetatik lehenak ahalmena ematen zion Administrazio Lokaleko Kontseilariari Foru Dekretu hau bete erazi eta garatzeko beharrezkoak diren xedapenak emateko.
Hortaz, esleitutako ahalmena erabiliz, agindu dut:
Urriaren 25eko 288/1990 Dekretua bete erazi eta garatzeko xedapenak onetsi dira ondoko testuaren arauera:
NAFARROAKO ENTITATE LOKALEN ERREGISTROA
I. KAPITULUA. Xedea
1. artikulua
Foru Agindu honen xedea da, Nafarroako Entitate Lokalen Erregistroa sortu zuen urriaren 25eko 288/1990 Foru Dekretua bete erazi eta garatzeko beharrezkoak diren xedapenak ematea.
II. KAPITULUA. Xedapen Orokorrak
2. artikulua
Entitate lokal bakoitzari dagozkion inskripzioetan, urriaren 25eko 288/1990 Foru Dekretuaren 3. artikuluak aipatzen dituen datuak ezezik, Foru Agindu honen III. Kapituluan adierazten direnak ere jaso beharko dira.
3. artikulua
Foru Agindu honen aurreko artikuluan aipatutako Foru Dekretuaren 3. artikuluak ezarritakoarekin bat, Nafarroako entitate lokalen inskripzioek eduki behar dituzten datuen gaineko edozein aldaketak kasuan kasuko inskripzioaren eraldaketa ekarriko du. Eraldaketak, Foru Agindu honen IV. Kapituluan araututako prozedurari lotuko zaizkio.
4. artikulua
Foru Agindu honen aurreko bi artikuluetan aipatutako Foru Dekretuaren 2. artikuluan aipatzen diren entitate lokaletarik edozein iraungitzeak, kasuan kasuko inskripzioa deuseztatzea ekarriko du. Inskripzioaren deuseztapena, Foru Agindu honen V. Kapituluan biltzen diren xedapenekin bat burutu beharko da.
III. KAPITULUA. Inskripzioen xehetasunak
5. artikulua
1. Entitate Lokal bakoitzaren inskripzioan jaso beharko dira, ezagutuz gero, legezko xedapena, Nafarroako Gobernuak emandako ebazpena, edo bera sortzeko Udalak hartutako erabakia, eta horiek denak, beren data, argitaratu zireneko Nafarroako Aldizkari Ofiziala eta indarra hartu zuteneko eguna.
2. Urriaren 25eko 288/1990 Foru Dekretuaren 3. artikuluak aipatzen dituen xehetasunetatik, ondoren azaltzen direnek ondoko zehaztapenekin bat egon beharko dute:
A) Udalerriak
a) Azalera: Kilometro karratutan emango da.
b) Izena: Sortu berriak direnek, beren sorrera baimentzen duen xedapenean agertzen den izen bera jarriko dute. Dagoeneko direnek, egun legeak aitortzen dien izena jarriko dute.
c) Udal dermioen mugak: Mugak zehazteko orduan, mugakideak diren herriak aipatu beharko dira, eta horietariko bakoitzaren izenarekin batera, zein probintziatakoa den, eta, hala balitz, Frantzia agertu beharko da.
d) Hiriburua: Berau dagoeneko herriaren izena jarri beharko da.
e) Biztanle kopurua: Biztanlegoaren Udal Zentsuaren urteko azken zuzenketan azaltzen den eskubidezko biztanle kopurua jarri beharko da, edo bestela, azken bosturteko berrikuntzari dagokiona.
f) Iharduteko erregimena.
a') Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean dauden arauei jarraikiz egiten bada udalbatzaren iharduna, ihardun "arrunta" duela jaso beharko da.
b') Udalbatzak Arautegi Organikoa onetsirik badu, iharduna "berezkoa" duela agertu beharko da.
c') Udalbatzaren iharduna Kontzeju Irekikoa bada, "Kontzeju irekia" dela jaso beharko da.
B) Barruti administratiboak
a) Barrutia osatzen duten udalerrien kopurua eta izenak: barrutia osatzen duten udalerrien kopuru osoa agertu beharko da, bai eta horietariko bakoitzaren izena ere.
b) Hiriburua: Berau dagoeneko herriaren izena jarri beharko da.
c) Eman eta egin beharreko iharduerak eta zerbitzuak: Integratu diren udalerriek delegatu dituztenak adieraziko dira.
d) Iharduteko erregimena: Barrutiaren eratzea onesten duen erabakian horri buruz zehaztuko dena jarriko da.
e) Eratze-erabakiak.
C) Kontzejuak
a) Izena: Sortu berriak diren Kontzejuek, beren sorrera baimentzeko Nafarroako Gobernuak emandako ebazpenean agertzen den izen bera jarriko dute. Dagoeneko diren Kontzejuek, egun legeak aitortzen dien izena jarriko dute.
b) Udalerria: Kontzejuak batzen dituenarena jarriko dute.
c) Azalera: Kilometro karratutan jarriko da, eta baita lurralde-mugak ere.
d) Biztanle kopurua: Biztanlegoaren Udal Zentsuaren urteko azken zuzenketan azaltzen den eskubidezko biztanle kopurua jarri beharko da, edo bestela, azken bosturteko berrikuntzari dagokiona.
e) Gobernua eta Administrazioa: Junta ala Kontzeju Irekia denentz jarriko da.
D) Ohiturazko elkarteak
a) Izena: Berauek dituzten Arautegi, Ordenantza, Koto, Paramentu, Hitzarmen, Erabaki, Epai edo Konkordiekin bat egiten duena jarriko da.
b) Lurralde-esparrua: Bere eraginpeko azalera adieraziko da, oharteraziz, lurralde-mugak zeintzu diren, eta hala balitz, eskumena duteneko lurraldean kokaturiko udalerri edo udalerrien izenak zeintzu diren ere.
c) Eskumen-esparrua: Bere eskumeneko berezko materiak adieraziko dira.
d) Iharduteko erregimena: Berauek dituzten Arautegi, Ordenantza, Koto, Paramentu, Hitzarmen, Erabaki, Epai edo Konkordietan horretarako jasoko dena adieraziko da.
E) Udalerrien elkarteak
a) Izena: Bera sortzeko emandako Foru Legeak jasotzen duena adieraziko da.
b) Elkarturiko Udalerrien kopurua eta izena: Elkartea osatzen duten udalerrien kopuru osoa eta horietariko bakoitzaren izena adieraziko da.
c) Hiriburua: Bera sortzeko emandako Foru Legeak Elkartearen hiriburu bezala azaltzen dena adieraziko da.
d) Gobernu-organoen osakera eta iharduteko era: Bera sortzeko Foru Legean horretaz aipatzen dena adieraziko da.
hasten den eguna.
2. Sortu berriak diren udalerrietan, lehenago aipatutako xehetasunez gain, ondokoak jasoko dira:
a) "Banandua" esakunea baldin eta lurraldetik udalerri bat edo gehiago banandu badira, eta oharteraziz, bananduaren edo bananduen izena.
b) "Bategina" esakunea baldin eta udalerri berria udalerri bi edo gehiagoko bategiteaz sortu bada, eta oharteraziz zeintzu izan diren lurra eman dioten udalerri desagertuen izenak.
7. artikulua
Inskripzio-espedientearekin batera honako agiriak ekarriko dira:
a) Kasuan kasuko entitate lokala eratzeko bilkurako aktaren testu osoaren ziurtapena.
b) Udalerri eta kontzejuen mugak eta hedadura kautotzeko Geografi Institutu Nazionalak emandako ziurtapena.
Aipatu ziurtapenean, Foru Agindu honek xedatutakoarekin bat zehaztuko dira mugak eta azalera.
Geografi Institutu Nazionalak udal dermio bakoitzaren muga-lerroak erakusten dituen agiri grafikoa erantsiko dio aipatu ziurtapenari, oharteraziz zeintzu diren udalerri mugakideak eta zein den kontzeju hauen probintzia. Frantziarekin mugatuko balu ere horrela jasoko litzateke.
c) Udalerri eta Kontzejuen kasuan, biztanle kopurua kautotzeko Estatistikako Institutu Nazionalak emandako ziurtapena.
8. artikulua
1. Sortu berriak diren Entitate Lokaletan egingo den inskripzioa bidezkoa izango da lehenagotik diren beste entitate batzuren izena ez dela eta nahasterik sortzen ez duela egiaztatzen bada aipatu Erregistroan.
Izena, erregimen amankomunpeko lurraldean kokaturiko baten izen bera bada, "Nafarroakoa" esakunea erantsi beharko zaio hari.
2. Xehetasunen bat faltan izango balitz edota nahikoa argibiderik ez dagoela eritziko balitzaio, kasuan kasuko entitate lokalari eskatuko litzaioke behar den argibidea, eta hau errekerimendua hartu eta hogeitamar lanegunen barruan egin beharko luke.
IV. KAPITULUA. Inskripzioen eraldaketak eta erregistroko oharrak
9. artikulua
1. Entitate Lokalen Erregistroan diren inskripzio-xehetasunetariko edozeinek aldaketarik hartu izan balu, kasuan kasuko entitate lokalak aldaketen berri eman beharko lioke aipatu Erregistroari haren Presidentearen bitartez, eta hori, aldaketa legez gertatu eta biharamunetik hilabeteko epean. Baldin eta xehetasun horiek Foru Komunitateko Administrazioak lortzerik balu, aipatu komunikazioa ez litzateke beharrezkoa izango.
2. Izen-aldaketari dagokionez, udalerri eta kontzejuen inskripzio-eraldaketak bidezkoak izango dira, lehenagotik diren beste entitate batzuren izena eta izen berria berdinak ez direla eta nahasterik sortzen ez duela egiaztatzen bada Entitate Lokalen Erregistroan.
10. artikulua
1. Erregistroan dauden entitate lokalen inskripzioetako xehetasunen eraldaketa-idazpenetan honako hauek jasoko dira:
a) Entitate lokalaren izena, eta Entitate Lokalen Erregistroan emandako Erregistro-zenbakia.
b) Eraldatu diren xehetasunak.
c) Erregistroko inskripzioan aldaketa dakarren xehetasuna eraldatzeko zioa.
d) Foru Legea, Nafarroako Gobernuaren ebazpena, edo xehetasunak eraldatzeko udal-batzak harturiko erabakia, eta argitaratu deneko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa edo Estatukoa, kasu guztietan eguna agertu beharko delarik.
e) Indarra hartzen duen eguna, alegia, xedapen, ebazpen edo erabakia betez, kasuan kasuko xehetasunaren eraldaketa burutzen den eguna.
2. Udalerriei dagozkien inskripzioetan, lehenago aipaturiko xehetasunez gain, honako hauek jaso beharko dira:
a) "Banandua" esakunea, baldin eta udalerri bateko lurralde zati bat beste udalerri berri bat eratzeko edota mugakidea den beste bati gehitzeko xedez banantzen bada, eta oharteraziz, eratzen den udalerri berriaren izena edo banandutako lurraldearen hartzailea zein den.
b) "Gehitua" esakunea, baldin eta mugakidea den beste udalerri bateko lurraldearen zati bat beste batera gehitzen denean, eta oharteraziz, gehitzen den lurraldearen udalerriaren izena zein den.
c) "Inkorporatua" esakunea, baldin eta iraungi den udalerri mugakide bat edo gehiago beste udalerri batera inkorporatzen badira.
11. artikulua
1. Entitate Lokalen Erregistroan, inskribaturiko entitate bakoitzeko, ondoko zehaztapenak idatziko dira:
a) Udalerriak sortu edo ezabatzeko eta bere mugak aldatzeko prozedura hastea.
b) Udalerriak sortu, ezabatu edo aldatzeko hasten diren prozedura judizialak.
c) Udalerrien izena eta hiriburua aldatzeko prozedurak hastea.
Nafarroako Gobernuko Administrazio Lokaleko Departamentuak aurreko zehaztapenen berri eman beharko dio Estatuko Lurraldearen Administrazio Ministraritzako Administrazio Lokaleko Zuzendaritza Nagusiaren Entitate Lokalen Erregistroari, eta ondoko xehetasunak jasoko:
Nafarroako Entitate Lokalen Erregistroan entitate lokalari emandako Erregistro zenbakia.
Prozedura administratibo edo judizialaren xedea.
Prozedura administratibo edo judiziala hasteko eguna.
Subjektu edo subjektuak, berauen eskabideari dagokion prozedura irekitzen zaielarik.
Kasuan kasuko prozedurak ukitutako entitate publikoak.
2. Nafarroako Gobernuak artikulu honen 1 zenbakiak aipatzen dituen prozedurak ebatzi ondoren, egindako oharra ezabatzeko xedez, gaiaren inguruan harturiko ebazpenaren berri Estatuko Lurraldearen Administrazio Ministraritzari eta Nafarroako Administrazio Lokaleko Departamentuari eman beharko zaie.
V. KAPITULUA. Inskripzioen deuseztatzea
12. artikulua.
Entitate Lokalen bat iraungiz gero, Erregistroan daukan inskripzioa deuseztatu egingo da, eta horren berri Administrazio Lokaleko Departamentuaren Nafarroako Entitate Lokalen Erregistroari eman beharko zaio, Foru Legea, Nafarroako Gobernuak emandako ebazpena edo udalbatzak kasuan kasuko entitatea ezabatzen duen erabakia bete den bilkura egin eta biharamunetik hilabeteko epean.
VI. KAPITULUA. Udalerrien izenak
13. artikulua
1. Udalerri berriak sortzeko eta dagoeneko direnen izenak aldatzeko espedienteetan, emango diren izen berriak lehendik direnen berdinak ez izateko eta nahasterik ez sortzeko, Nafarroako Entitate Lokalen Erregistroko inskripzioa galeraziz, Nafarroako Gobernuko Administrazio Lokaleko Departamentuak eskatu ahal izango dio Estatuko Lurraldearen Administrazio Ministraritzako Administrazio Lokaleko Zuzendaritza Nagusiari, eta zehazki Entitate Lokalen Erregistroari, zehaztapen hauei buruzko txostena.
Hasitako txostenaren eskaera, aipatu Departamentuak egingo du Estatuko Kontseiluaren edo, sortzen denean, Nafarroako Gobernuko kontsulta-organoaren erizpena eskatu aurretik eta hori guztiori, baldin eta udalerri berriak sortzeko espedienteak badira, eta izen-aldaketako espedienteak direnean berauek onetsi baino lehenago.
2. Udalerri berrien izenak, bai eta dagoeneko direnen izen-aldaketak legezko izaera izan dezaten ondoko izapideak beteko dira:
a) Udalerri berria inskribatu edo inskripzioa eraldatu ondoren, dagoeneko direnen izenei dagokienez, Administrazio Lokaleko Departamentuaren Nafarroako Gobernuko Entitate Lokalen Erregistroak berehala emango dio ebazpenaren berri Udalari.
b) Nafarroako Gobernuak, adierazitako komunikazioa ikusita, kasuan kasuko udalerriaren izena Nafarroako Aldizkari ofizialean eta Estatukoan argitara dadin aginduko du, lehenago aurrikusitako ondorioak izan ditzan.
Aldez aurretik erregistratu ez den edonolako izen berri edo izen-aldaketa ez da Nafarroako Aldizkari Ofizialean ez eta Estatukoan ere argitaratuko, eta beraz, ez du legezko izaerarik eskuratuko.
Azken Xedapen Bakarra
Foru Agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.