(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

47/2005 Foru Agindua, martxoaren 14koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko organoek jarraitu behar dituzten ildoak ezartzen dituena esne-kuoten transferentziak ...

47/2005 FORU AGINDUA, martxoaren 14koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko organoek jarraitu behar dituzten ildoak ezartzen dituena esne-kuoten transferentziak tramitatzeko eskaeretan, kuota hori bahituran jarria edo bermean lagatua denean

(2005eko 51. NAOn argitaratutako testua, apirilaren 29an)

Atarikoa

Esne-kuota kudeatzeko sistema arautzen duen martxoaren 21eko 347/2003 Errege Dekretuak ekoizpen-eskubide eta eskubide eskualdagarritzat hartzen ditu esne-kuotak; beraz, baliagarri da eskubide hori berme gisa ematea. Hori oinarri harturik, ohiko praktika bihurtu da finantza-entitateentzat abeltzainei esne-kuotaren bermearekin maileguak ematea.

Sektorean sortutako kezkari erantzun nahian, foru agindu honek ezartzen ditu, abenduaren 3ko 15/2004 Legeko 42. artikuluan aurreikusitako ondorioekin, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko administrazio organoek finkatutako ildoak, esne-kuoten transferentziak tramitatzeko eskaeretan, kuota horiek bahituran jarriak edo bermean lagatuak direnean.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta haren lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluko 2. idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, agindu dut:

Lehena

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuan jakiten denean nekazari batek bere esne-kuota bahituran jarri edo bermean lagatu duela, Abeltzaintza Zerbitzuak esne-kuotaren kudeaketa-sisteman gorabehera horren berri jasoko du. Jakinarazpen horrekin batera bahituran jartzearen edo bermean lagatzearen agiri publikoa aurkeztuko da.

Bigarrena

Esne-kuotak transferitzeko baimen-eskaerak, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari jakinarazi bazaizkio eta berari badagokio ebazpena ematea, martxoaren 21eko 347/2003 Errege Dekretuan eta Herri Administrazioaren araubide juridikoari eta Administrazio Prozedura erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoaren arabera bideratuko dira, eta kontuan hartuko dira, halaber, bahituran jartzea edo bermean lagatzea jasotzen duen agiri publikoan bildu diren akordioak, antolamendu juridikoarekin bat baldin badatoz.

Abeltzaintza Zerbitzuak, transferentzia-eskabidearen ebazpen-proposamena prestatu aurretik, hartzekodun bermatuari, transferitzaileari eta eskuratzaileari entzunaldia emanen die, azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoaren arabera, esne-kuota bahituran jarria edo bermean lagatua izan dela adierazteko.

Hirugarrena

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa