(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Ingurumena :
    • Flora eta Fauna :
      • Fauna :
        • 878/1996 Foru Agindua, abuztuaren 19koa, Ingurugiro, Lurrraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, otsoaren erasoak aziendari eragindako kalteen ordainketa arautzen duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

878/1996 Foru Agindua, abuztuaren 19koa, Ingurugiro, Lurrraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, otsoaren erasoak aziendari eragindako kalteen ordainketa arautzen duena

 

(1996ko 109. NAOn argitaratutako testua, irailaren 9an)

Atarikoa

Aurtengoan antzeman da otsoren bat Nafarroan, hain zuzen ere Urbasa, Andia eta Aralar mendietan, baita Deierrin ere. Antzeman diren otsoak Nafarroatik gertuko lurretatik etorri dira eta Foru Komunitateko lurretan noizbehinka erasotu dute azienda eta, ondorioz, ondasun horien jabeei diru galerak sortu dizkiete.

Otsoa (Canis lupus) azaroaren 27ko 563/1995 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Espezie Mehatxatuen Katalogoan sarturik dago, hots, Nafarroan galdurik dauden espezien katalogoan.

Ekainaren 21eko 8/1994 Foru Legeko 4. artikuluak eman idazpenean, basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legeko 31. artikuluak xedatzen du Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak espezie mehatxatutzat hartzen direnek hirugarrenei edo haien ondasunei benetan egindako kalteak ordainduko dizkiela, aurretik behar den administrazio espedientea gauzatu eta behar diren balorazioak egin ondoren. Legezko manuak hala agintzen duelako eta katalogatutako espezie hori agertu denez gero, gomendagarri da kalteordainen araubidea ezartzea, otsoaren noizbehinkako eraso horiek ukitutako jabeei kalteordainak emateko.

Aipatu kalte horiek baloratu ahal izateko, hartz arreak aziendari eragindako kalteak tasatzeko baremoa erabili da, irizpide analogiko gisa hartuta; baremo hori uztailaren 1eko 268/1996 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Hartz Arrea Berreskuratzeko Planaren I. Eraskinean biltzen da.

Horrenbertzez, ekainaren 21eko 8/1994 Foru Legearen 4. artikuluan eman idazpenean basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legeko 31. artikuluaren arabera, agindu dut:

1. artikulua

Otsoaren (Canis lupus) erasoak aziendari eragindako kalteak ordaintzeko baremoa, Foru Agindu honen Eraskinekoa, onestea.

2. artikulua

Baremoa ezartzetik atera diren Foru Agindu honetako kalteordainak 50.000 pezetatan gehituko dira aziendari dagozkion lanetan gertatu ezinegona dela eta (aziendaren barreiatzea, espezieen estresa, azienda- buruak berreskuratzeko lana, e.a.).

Ohiz kanpo bada ere, horretarako gaituak dauden langileek aurreko idazatian adierazi kontzeptuak direla eta, kalte handiagoen berri ematen badute edo horiek egiaztatzen badituzte, kalte horiek oso-osorik ordainduko dira. Erasoa gertatu eta bi astetan gertatu diren ume galtzeak baremorik baxuenaren 100eko 60 ordainduko dira (arkumea, antxumea, txekorra edo moxala).

3. artikulua

Kalteordainak jaso ahal izateko, onuradunak ondorengo beharkizun hauek beharko ditu bete:

a) Erasoa pairatu duenak Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan eskaera ahalik eta lasterren egitea.

b) Aziendaren jabetza eta benetan jasandako kalteak egiaztatzea.

c) Onuradunak uneoro Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak eman jarraibideei orain arte men egin izana eta hemendik aitzina ere men egitea, hau da, otsoa gobernatu, kontrolatu edo, hala behar denean, babesteari dagokionez. Horiezaz gain, bereziki, otsoekin akabatzeko baliabide masiboak edo hautatu gabeak ez ditu erabili beharko, ezta ehizaldirik edo legeriak galarazitako bertze neurririk hartu ere.

Azken Xedapen Bakarra

Foru Agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

ERASKINA. Otsoaren erasoak aziendan eragindako kalteak tasatzeko baremoa

ARDI AZIENDA

Ahariak (marroak) 42.000

Ardia 21.600

Aurrerako arkaztea (3 hilabetetik urte 1era) 14.400

Arkume aharikoak 9.600

AHUNTZ AZIENDA

Akerra 30.000

Ahuntza 16.800

Aurrerako antxumeak (3 hilabetetik urte 1era) 10.800

Antxume akerkoak 7.200

BEHI AZIENDA

Zezena 360.000

Behia 300.000

Urte 1etik 2 urte bitarteko bigantxa 240.000

6 hilabeteko bigantxa 180.000

6 hilabeteko txekor idiskoak 120.000

ZALDI AZIENDA

Zaldia 300.000

Behorra 216.000

2 urtetik 3 urte bitarteko moxalak 180.000

Urte 1etik 2 urte bitarteko moxalak 144.000

6 hilabetetik urte 1 bitarteko moxalak 108.000

6 hilabeteko moxalak 84.000

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa