(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

  • Justizia :
    • 66/2008 Ebazpena, martxoaren 13koa, Justizia zuzendari nagusiak emana. Honen bidez prozedura ezartzen da Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 489.2 artikulua aplikatzeko, azaroaren 19ko 13/2007 Lege Organikoaren ...

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

66/2008 Ebazpena, martxoaren 13koa, Justizia zuzendari nagusiak emana. Honen bidez prozedura ezartzen da Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 489.2 artikulua aplikatzeko, azaroaren 19ko 13/2007 Lege Organikoaren ...

66/2008 EBAZPENA, MARTXOAREN 13KOA, JUSTIZIA ZUZENDARI NAGUSIAK EMANA. HONEN BIDEZ PROZEDURA EZARTZEN DA BOTERE JUDIZIALARI BURUZKO UZTAILAREN 1EKO 6/1985 LEGE ORGANIKOAREN 489.2 ARTIKULUA APLIKATZEKO, AZAROAREN 19KO 13/2007 LEGE ORGANIKOAREN AZKEN XEDAPENETARIKO LEHENAK EMAN DION TESTUAREN ARABERA.

(2008ko 45. NAOn argitaratutako testua, apirilaren 9an)

Atarikoa

Enplegatu Publikoen Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 25.2 artikuluak hau xedatzen du: "Estatutuak indarra hartu aurretik egindako zerbitzuei dagozkien hirurtekoak aitortuko dira, eta Estatutuak indarra hartzen duen egunetik aurrera soilik izanen dituzte ordaintzeko ondorioak."

Alabaina, apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 4.c) artikuluarekin bat, manu hori ez zaie aplikatu behar berariazko legeria duten funtzionarioei, eta horietakoak dira Justizia Administrazioko bitarteko langileak, haien araubidea Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan ezarritakoa baita. Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 489. artikuluko 2. idatz-zatiak espresuki galarazten zuen apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 25.2 artikuluaren aplikazio subsidiarioa.

Beraz, hirurtekoen aitorpen orokorra Justizia Administrazioko bitarteko funtzionarioei ere aplikatu ahal izateko, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoa aldatu beharra zegoen, eta egin ere halaxe egin da Pertsonen legez kontrako trafikoaren edo immigrazio klandestinoaren lurraldetik kanpoko jazarpenerako azaroaren 19ko 13/2007 Lege Organikoaren bidez. Horren azken xedapenetariko lehenak, laugarren idatz-zatian, aldatu egin du goian aipatutako 489. artikuluaren 2. idatz-zatia, honako hau ezarriz: "Egindako zerbitzuei dagozkien hirurtekoak aitortuko dira eta Estatuko Administrazio Orokorreko funtzionarioentzat indarra duen araudian ezarritakoaren arabera ordainduko dira. Interesdunak aitorpena eskatu beharko du aldez aurretik".

Testu berri horretan, egindako zerbitzuengatiko hirurtekoak kobratzeko eskubidea aitortzen zaie Justiziako bitarteko funtzionarioei, interesdunak aurretik eskatuz gero, eta horrela karrerako funtzionarioen araubidearen parekoa ematen zaie, Administrazio Publikoan egindako zerbitzuen aitorpenari buruzko abenduaren 26ko 70/1978 Legean ezarritakoaren parekoa, hain zuzen ere.

Gainera, 489.2 artikuluaren testu berriaren arabera, ondorio ekonomikoak Estatuko Administrazio Orokorreko funtzionarioenak bezalakoak izanen dira. Beraz, apirilaren 12ko 7/2007 Legeak ondorio ekonomikoetarako 2007ko maiatzaren 13an hartu zuenez indarra (azken xedapenetariko laugarrena), prozedura bat ezarri behar da interesdunei zerbitzuak aitortu ahal izateko Estatuko Administrazio Orokorreko langileei bezala, epeei dagokienez.

Hori horrela, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez eman zaizkidan eskurantzak erabiliz, ebatzi dut:

Lehena. 2007ko maiatzaren 13tik hasi eta eskabideak aurkezteko epearen azken egunera bitartean egindako zerbitzuak.

1. 2007ko maiatzaren 13tik hasi eta ebazpen honetan eskabideak aurkezteko ezarritako epearen azken egunera arteko aldian Nafarroan Justizia Administrazioko bitarteko funtzionario gisa lan egin dutenek, baldin eta aldi hori amaitu aurretik gutxienez hiru urte eginak badituzte administrazio publikoen zerbitzuan, egindako zerbitzuen aitorpena eskatu ahalko dute, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 489.2 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

2. Eskabidearekin batera ondoko agiriak aurkeztu behar dituzte:

a) I. eranskineko eskabidea, behar bezala beterik. Interesdunek Nafarroan Justizia Administrazioarentzat egindako zerbitzuak zehatz azaldu behar dituzte, egiaztatu daitezen.

b) Edozein administrazio publikotan egindako zerbitzuen ziurtagiriak.

3. Egoera horretan egon eta eskabidea 1. puntuan ezarritako epean aurkezten dutenentzat, ondorio ekonomikoak 2007ko ekainaren 1etik aurrera sortuko dira.

4. Egoera horretan egon eta eskabidea 1. puntuan ezarritako epetik kanpo aurkezten dutenentzat, aurkezpen egunean aitortuko dira egindako zerbitzuak, eta hurrengo hilaren lehen egunetik aurrera sortuko dira ondorio ekonomikoak, funtzionarioen ordainsarien sorrarazpenari buruzko araudian ezarritakoarekin bat.

Bigarrena. 2007ko maiatzaren 13tik eskabideak aurkezteko epearen azken egunera arteko aldia amaitutakoan egindako zerbitzuak.

2007ko maiatzaren 13tik hasi eta ebazpen honetan eskabideak aurkezteko ezarritako epearen azken egunera arteko aldian Nafarroan Justizia Administrazioko bitarteko funtzionario gisa lan egin ez dutenek egindako zerbitzuen aitorpena eskatu ahal izanen dute bitarteko funtzionario izendatzen dituzten momentutik. Eskabidea aurkeztu eta hurrengo hilaren lehen egunetik sortuko zaizkie ondorio ekonomikoak, funtzionarioen ordainsarien sorrarazpenari buruzko araudian ezarritakoarekin bat.

Hirugarrena. Guztientzako arauak.

1. Nafarroan Justizia Administrazioarentzat egindako zerbitzuak ofizioz igorriko ditu Justizia Zuzendaritza Nagusiak.

Interesdunek eskabidean zehatz azaldu behar dituzte Nafarroan Justizia Administrazioarentzat egindako zerbitzuak, egiaztatu daitezen.

2. Egindako gainerako zerbitzuak frogatzeko, interesdunek kasuan kasuko administrazioaren ziurtagiria aurkeztu behar dute, eskabideari erantsita.

3. Gutxienez hiru urtean zerbitzuan aritutako bitarteko funtzionarioen eskabideak bakarrik tramitatuko dira.

Laugarrena

Ebazpen hau Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Justiziako Zerbitzu Juridiko Administratiboari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Bosgarrena

Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

I. ERANSKINA. Eskabidearen eredua

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 489.2 artikuluaren babesean, sinatzen dudan bitarteko funtzionario honek Administrazioan egindako zerbitzuen aitorpena eskatzen dizut hirurtekoen ondorioetarako. Zerbitzuok behean azaltzen ditut eta eskabide honi erantsitako agirien bidez frogatzen ditut.

I.-Datu pertsonalak eta lanbideari buruzkoak.

II.-Aitortzeko eskatzen den zerbitzuei buruzko datuak.

a) Nafarroan Justizia Administrazioarentzat egindako zerbitzuak.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa