Castellano | Euskara | Français | English
87/2011 EBAZPENA, irailaren 19koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa lanbide arlokoak diren "Zurgintzako laguntzailea", "Zurgintzako eta altzarien instalazioko laguntzailea" eta "Oinarrizko zurgintzako eta altzarien instalazioko laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programako lanbide moduluen lanbide profila eta egitura onesten dituena
(2011ko 208. NAOn argitaratutako testua, urriaren 17an)
Atarikoa
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 30. artikuluak Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programak ezartzen ditu, derrigorrezko bigarren hezkuntzako graduatu titulua lortu ez duten ikasleei zuzenduak, horrela ikasleek Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren egungo egiturako lehen mailako kualifikazioari dagozkion lanbide gaitasunak lor ditzaten -Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak sortu zuen-, eta gizartean eta lan munduan ongi sartzeko aukera izan eta beren oinarrizko gaitasunak gara ditzaten ikasketak egiten jarraitu ahal izateko.
Ekonomia Iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legearen azken xedapenetako hogeita laugarrenak ezartzen du Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programetako lanbide moduluak hezkuntza sistemako lanbide heziketaren barnean daudela.
Uztailaren 4ko 109/2008 Foru Aginduaren bidez arautzen dira Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programak Nafarroan.
Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du, "Zurgintzako laguntzailea", "Zurgintzako eta altzarien instalazioko laguntzailea" eta "Oinarrizko zurgintzako eta altzarien instalazioko laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programetako lanbide moduluen egitura eta lanbide erreferentea/lanbide profila ezartzeari dagokionez.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, ebatzi dut:
Lehena
Ebazpen honen xedea da Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa lanbide arlokoak diren "Zurgintzako laguntzailea", "Zurgintzako eta altzarien instalazioko laguntzailea" eta "Oinarrizko zurgintzako eta altzarien instalazioko laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programako lanbide moduluen egituraren eta lanbide profilaren erreferentea onestea, Nafarroako Foru Komunitaterako.
Nafarroan programa horiek garatzen dituzten ikastetxe eta entitate baimenduetan aplikatuko dira.
Ebazpen honen bidez onetsitako erreferentea aldatzeko beharrezkoa izanen da Hezkuntza Departamentuaren baimena lortzea, ezartzen den prozeduraren bitartez.
Bigarrena
"Zurgintzako laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programako lanbide moduluen egituraren identifikazioa eta lanbide profila I. eranskinean ageri da.
"Zurgintzako eta altzarien instalazioko laguntzailea" eta "Oinarrizko zurgintzako eta altzarien instalazioko laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programetako lanbide moduluen egituraren identifikazioa eta lanbide profila II. eranskinean ageri dira.
Hirugarrena
Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialari jakinaraztea, argitara daitezen.
Laugarrena
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Bosgarrena
Ebazpen hau igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Hezkuntza Antolamenduaren eta Berrikuntzaren Zerbitzuari, Aukera Berdintasunaren, Hezkuntzako Parte-hartzearen eta Irakasleentzako Arretaren Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalari, Nafarroako Kualifikazioen Institutua-Lanbide Kualifikazioen Atalari eta Ikasketak Antolatzeko Atalari.
I. ERANSKINA. "Zurgintzako laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programako lanbide moduluen lanbide profila eta egitura
1.-Programaren identifikazioa.
"Zurgintzako laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programa elementu hauen bidez identifikatzen da:
a) Izena: Zurgintzako laguntzailea.
b) Maila: 1-Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programa.
c) Lanbide arloa: Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa.
d) Iraupena: ikasturte bat; 500 ordu, programako lanbide moduluetarako.
e) Programaren modalitatea: LHKP Lanbide Lantegia.
2.-Lanbide profila.
"Zurgintzako laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programaren lanbide profila zehazten duten alderdiak hauek dira: gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta gaitasun sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren barnean programa horri dagozkion lanbide kualifikazioak eta, hala denean, gaitasun unitateak.
3.-Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren barnean programa horri dagozkion kualifikazioen eta gaitasun unitateen zerrenda.
Lanbide kualifikazio osoak:
a) Zurgintzako eta altzarigintzako lanak, MAM276-1, gaitasun unitate hauek hartzen dituena:
UC0162-1: zura eta eratorriak mekanizatzea.
UC0882-1: zurgintza eta altzarigintzako elementuak muntatu eta instalatzen laguntzea.
UC0173-1: zurgintza eta altzarigintzako produktu eta elementuak doitu eta paketatzea.
4.-Gaitasun orokorra.
Programa honen gaitasun orokorra mekanizazioko ekipoekin eta tresnekin lan egitea da zurgintzako eta altzarigintzako elementuak fabrikatzeko; orobat, zurgintzako eta altzarigintzako produktu eta elementuak doitu eta paketatzea eta haiek muntatu eta instalatzen parte hartzea behar den kalitatearekin eta segurtasun, lan osasun eta ingurumen baldintza egokietan.
5.-Berariazko lanbide gaitasunak.
Berariazko lanbide gaitasunak honako hauek dira:
-Mekanizazio eta fabrikazio prozesuetan erabiltzen diren zur eta azpiproduktu eraldatu nagusiak ezagutu eta bereiztea.
-Zurgintzako oinarrizko zereginak egitea tresnak eta eskuko beste lanabes batzuk erabilita.
-Piezen mekanizazioa egitea makinetan, pixkanaka eta lerroan elikatuta, atzerako, tresnen marka, bizar, erredura edo bestelako akatsik izan ez dezaten.
-Zurezko eta eratorrizko pieza kurboen mekanizazioa egitea, zinta-zerra erabilita, araututakoaren moduko piezak lortzeko.
-Zurezko eta eratorrizko piezen mekanizazioa egitea tupi fresatzeko makinarekin, txantiloiak erabilita edo airean babesteko baliabide egokiekin, ezarritako profila duten pieza mekanizatuak lortzeko.
-Landutako produktua aukeratu, pilatu eta hurrengo prozesura eramatea, kasu bakoitzeko baliabide egokiak erabilita, hurrengo fabrikazio prozesuarekin jarraitzeko.
-Ekipo eta lanabesak garraiatzen parte hartzea, baita instalatu beharreko produktuen banaketan ere, behar diren material eta tresnez ahalik eta hobekien hornitzeko, laneko segurtasun eta osasun arauei jarraituz.
-Elementu lagungarriak prestatu eta instalatzea, gero muntatu eta instalatzeko, laneko osasun eta segurtasun arauak errespetatuta.
-Pieza, burdineria eta mekanismoak doitzen laguntzea, piezen mihiztatzea lortzeko, programari jarraituz eta lantokiko higiene baldintzak berreskuratuta.
-Zurgintzako eta altzarigintzako osagarri eta gehigarriak doitzea, kasu bakoitzerako behar diren neurriak erabilita, ezarritako zehaztapenak betetzen dituzten produktu muntatuak lortzeko.
-Bere mailako kalitate kontrola agindu eta egitea azken produktuekin, jarraibideei segituz, artikulu akastunik atera ez dadin.
-Bukatutako produktuak paketatzea, kasu bakoitzean egokia den paketatze mota eta eskuko prozesua edo automatikoa erabiliz, gero biltegian altxatzeko edo bidaltzeko.
6.-Gaitasun pertsonal eta sozialak.
Gaitasun pertsonal eta sozialak honako hauek dira:
a) Bakarrik edo talde baten barrenean lan egitea, ordena, garbitasuna, puntualtasuna, erantzukizuna eta koordinazioa zainduz.
b) Laneko segurtasun arauak betetzea, arrisku pertsonalei eta produktuen, makinen edo instalazioen arriskuei aurrea hartuz.
c) Esleitutako lanak onartzea, jarrera onarekin.
d) Errespetu handiz jokatzea ingurumenarekin, eta harreman egokia izatea lagun, arduradun eta bezeroekin.
7.-Lanbide moduluak: izena eta iraupena.
"Zurgintzako laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programako lanbide moduluak eta haien iraupena taula honetan azaltzen dira:
LANBIDE MODULUAK | |||
KODEA |
IZENA |
ORDUAK, GUZTIRA |
KLASEAK ASTEAN |
MAM01 |
Zuraren eta eratorrien mekanizazioa |
200 |
6 |
MAM02 |
Zurgintzako eta altzarigintzako elementuak muntatu eta instalatzea |
200 |
6 |
MAM03 |
Altzariak eta zurgintzako elementuak doitu eta paketatzea |
100 |
3 |
Enpresako praktikak (borondatezkoak) |
150-200 |
Enpresaren ordutegian | |
GUZTIRA |
500 |
15 |
8.-Programako lanbide moduluek gaitasun unitateekin duten korrespondentzia, egiaztatzeko.
GAINDITUTAKO LANBIDE MODULUAK |
EGIAZTATZEN AHAL DIREN GAITASUN UNITATEAK |
MAM01. Zuraren eta eratorrien mekanizazioa |
UC0162-1: zura eta eratorriak mekanizatzea |
MAM02. Zurgintzako eta altzarigintzako elementuak muntatu eta instalatzea |
UC0882-1: zurgintza eta altzarigintzako elementuak muntatu eta instalatzen laguntzea |
MAM03. Altzariak eta zurgintzako elementuak doitu eta paketatzea |
UC0173-1: zurgintza eta altzarigintzako produktu eta elementuak doitu eta paketatzea |
II. ERANSKINA. "Zurgintzako eta altzarien instalazioko laguntzailea" eta "Oinarrizko zurgintzako eta altzarien instalazioko laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programetako lanbide moduluen lanbide profila eta egitura
Programa horiek Nafarroako Lanbide Kualifikazioko Programak arautzen dituen uztailaren 4ko 109/2008 Foru Aginduan ezarritako modalitateetatik kanpoko bi modalitateetakoak dira. Hala ere, lanbide moduluen lanbide profila eta egitura berberak dira bientzat.
1.-Programen identifikazioa.
A) Zurgintzako eta altzarien instalazioko laguntzailea.
"Zurgintzako eta altzarien instalazioko laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programa elementu hauen bidez identifikatzen da:
a) Izena: Zurgintzako eta altzarien instalazioko laguntzailea.
b) Maila: 1-Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programa.
c) Lanbide arloa: Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa.
d) Iraupena: bi ikasturte; 1.000 ordu, programako lanbide moduluetarako.
e) Programaren modalitatea: LHKP Lanbide Lantegia.
B) Oinarrizko zurgintzako eta altzarien instalazioko laguntzailea.
"Oinarrizko zurgintzako eta altzarien instalazioko laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programa elementu hauen bidez identifikatzen da:
a) Izena: Oinarrizko zurgintzako eta altzarien instalazioko laguntzailea.
b) Maila: 1-Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programa.
c) Lanbide arloa: Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa.
d) Iraupena: bi ikasturte; 1.000 ordu, programako lanbide moduluetarako.
e) Programaren modalitatea: LHKP. Oinarrizkoa.
2.-Lanbide profila.
"Zurgintzako eta altzarien instalazioko laguntzailea" eta "Oinarrizko zurgintzako eta altzarien instalazioko laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programen lanbide profila zehazten duten alderdiak hauek dira: gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta gaitasun sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren barnean programa horri dagozkion lanbide kualifikazioak eta, hala denean, gaitasun unitateak.
3.-Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren barnean programa horri dagozkion kualifikazioen eta gaitasun unitateen zerrenda.
Lanbide kualifikazio osoak:
a) Zurgintzako eta altzarigintzako lanak, MAM276-1, gaitasun unitate hauek hartzen dituena:
UC0162-1: zura eta eratorriak mekanizatzea.
UC0882-1: zurgintza eta altzarigintzako elementuak muntatu eta instalatzen laguntzea.
UC0173-1: zurgintza eta altzarigintzako produktu eta elementuak doitu eta paketatzea.
Osatu gabeko lanbide kualifikazioak:
a) Bernizak eta lakak ematea zurgintzako eta altzarigintzako elementuetan, MAM275-1, gaitasun unitate hauek hartzen dituena:
UC0881-1: gainazala egokitzea azken produktua aplikatzeko eta lehortzea kontrolatzea zurgintzako eta altzarigintzako produktuetan.
4.-Gaitasun orokorra.
Programa honen gaitasun orokorra mekanizazioko ekipoekin eta tresnekin lan egitea da zurgintzako eta altzarigintzako elementuak fabrikatzeko; orobat, zurgintzako eta altzarigintzako produktu eta elementuak doitu eta paketatzea, gainazala egokitzea azken produktua aplikatzeko eta haiek muntatu eta instalatzen parte hartzea behar den kalitatearekin eta segurtasun, lan osasun eta ingurumen baldintza egokietan.
5.-Berariazko lanbide gaitasunak.
Berariazko lanbide gaitasunak honako hauek dira:
-Mekanizazio eta fabrikazio prozesuetan erabiltzen diren zur eta azpiproduktu eraldatu nagusiak ezagutu eta bereiztea.
-Zurgintzako oinarrizko zereginak egitea tresnak eta eskuko beste lanabes batzuk erabilita.
-Piezen mekanizazioa egitea makinetan, pixkanaka eta lerroan elikatuta, atzerako, tresnen marka, bizar, erredura edo bestelako akatsik izan ez dezaten.
-Zurezko eta eratorrizko pieza kurboen mekanizazioa egitea, zinta-zerra erabilita, araututakoaren moduko piezak lortzeko.
-Zurezko eta eratorrizko piezen mekanizazioa egitea tupi fresatzeko makinarekin, txantiloiak erabilita edo airean babesteko baliabide egokiekin, ezarritako profila duten pieza mekanizatuak lortzeko.
-Landutako produktua aukeratu, pilatu eta hurrengo prozesura eramatea, kasu bakoitzeko baliabide egokiak erabilita, hurrengo fabrikazio prozesuarekin jarraitzeko.
-Ekipo eta lanabesak garraiatzen parte hartzea, baita instalatu beharreko produktuen banaketan ere, behar diren material eta tresnez ahalik eta hobekien hornitzeko, laneko segurtasun eta osasun arauei jarraituz.
-Elementu lagungarriak prestatu eta instalatzea, gero muntatu eta instalatzeko, laneko osasun eta segurtasun arauak errespetatuta.
-Pieza, burdineria eta mekanismoak doitzen laguntzea, piezen mihiztatzea lortzeko, programari jarraituz eta lantokiko higiene baldintzak berreskuratuta.
-Zurgintzako eta altzarigintzako osagarri eta gehigarriak doitzea, kasu bakoitzerako behar diren neurriak erabilita, ezarritako zehaztapenak betetzen dituzten produktu muntatuak lortzeko.
-Bere mailako kalitate kontrola agindu eta egitea azken produktuekin, jarraibideei segituz, artikulu akastunik atera ez dadin.
-Bukatutako produktuak paketatzea, kasu bakoitzean egokia den paketatze mota eta eskuko prozesua edo automatikoa erabiliz, gero biltegian altxatzeko edo bidaltzeko.
-Instalazioetako lan eremuak higieneko estandarren barrenean izatea, eta lixatu eta leuntzeko ekipoak puntuan jartzea, funtzionamendu egokia izan dezaten.
-Zurgintzako eta altzarigintzako elementuen gainazalen azken lixatu eta leuntzerako behar diren zereginak egitea, laneko segurtasun eta osasun araudia betez.
6.-Gaitasun pertsonal eta sozialak.
Gaitasun pertsonal eta sozialak honako hauek dira:
a) Bakarrik edo talde baten barrenean lan egitea, ordena, garbitasuna, puntualtasuna, erantzukizuna eta koordinazioa zainduz.
b) Laneko segurtasun arauak betetzea, arrisku pertsonalei eta produktuen, makinen edo instalazioen arriskuei aurrea hartuz.
c) Esleitutako lanak onartzea, jarrera onarekin.
d) Errespetu handiz jokatzea ingurumenarekin, eta harreman egokia izatea lagun, arduradun eta bezeroekin.
7.-Lanbide moduluak: izena, iraupena eta sekuentziazioa.
"Zurgintzako eta altzarien instalazioko laguntzailea" eta "Oinarrizko zurgintzako eta altzarien instalazioko laguntzailea" izeneko Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programetako lanbide moduluak, horien iraupena eta sekuentziazioa taula honetan ageri dira:
LANBIDE MODULUAK | ||||
KODEA |
IZENA |
ORDUAK, GUZTIRA |
ASTEKO KLASEAK |
MAILA |
MAM01 |
MAM01a. Zuraren eta eratorrien mekanizazioa I |
200 |
6 |
1.a |
MAM02 |
MAM02a. Zurgintzako eta altzarigintzako elementuak muntatu eta instalatzea I |
200 |
6 |
1.a |
MAM03 |
Altzariak eta zurgintzako elementuak doitu eta paketatzea |
100 |
3 |
1.a |
MAM01 |
MAM01b. Zuraren eta eratorrien mekanizazioa II |
200 |
6 |
2.a |
MAM02 |
MAM02b. Zurgintzako eta altzarigintzako elementuak muntatu eta instalatzea II |
200 |
6 |
2.a |
MAM04 |
Gainazala egokitzea eta lehortzeko zereginak zurgintzako eta altzarigintzako produktuetan |
100 |
3 |
2.a |
Enpresako praktikak (borondatezkoak) |
150-200 |
2.a | ||
GUZTIRA |
1.000 |
15/astea |
|
MAM01 eta MAM02 lanbide moduluak bi ikasturtetan banatuta daude arrazoi akademikoengatik eta antolaketa arrazoiengatik.
8.-Programako lanbide moduluek gaitasun unitateekin duten korrespondentzia, egiaztatzeko.
GAINDITUTAKO LANBIDE MODULUAK |
EGIAZTATZEN AHAL DIREN GAITASUN UNITATEAK |
MAM01. Zuraren eta eratorrien mekanizazioa |
UC0162-1: zura eta eratorriak mekanizatzea |
MAM02. Zurgintzako eta altzarigintzako elementuak muntatu eta instalatzea |
UC0882-1: zurgintza eta altzarigintzako elementuak muntatu eta instalatzen laguntzea |
MAM03. Altzariak eta zurgintzako elementuak doitu eta paketatzea |
UC0173-1: zurgintza eta altzarigintzako produktu eta elementuak doitu eta paketatzea |
MAM04. Gainazala egokitzea eta lehortzeko zereginak zurgintzako eta altzarigintzako produktuetan |
UC0881-1: gainazala egokitzea azken produktua aplikatzeko eta lehortzea kontrolatzea zurgintzako eta altzarigintzako produktuetan |