(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Toki Administrazioa :
    • 42/1990 Foru Dekretua, otsailaren 26koa, azpiegitura lokalaterako plan zuzendarien alorrean, Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen eskumenak arautzen dituena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

42/1990 Foru Dekretua, otsailaren 26koa, azpiegitura lokalaterako plan zuzendarien alorrean, Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen eskumenak arautzen dituena

 

(1990eko 32. NAOn argitaratutako testua, martxoaren 14an)

Atarikoa

Abenduaren 29ko Azpiegitura Lokalerako Hirurteko Planari buruzko 9/1988 Foru Legearen 2. artikuluak, Goi Hornidurarako, Ibaien Arazketa eta Saneamendurako eta Hiri Hondakin Lehorretarako Plan Zuzendariak ezartzen ditu Foru Komunitateko Administrazioaren eta Administrazio Lokalen arteko lankidetza tresna izan daitezen.

Plan Zuzendari horiek, Administrazio Lokalerako, Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro, Herrilan, Garraio eta Komunikazio, eta Osasun Departamentuek Foru Administrazioaren barrenean esleiturik dituzten eskumenetan eragina dute maila haundiago zein tikiagoan.

Halaber, bertze eskumen batzuk ere kontutan hartzekoak dira, hala nola Estatuko Administrazioaren Konfederazio Hidrografikoenak eta Administrazio Lokalek berek dituztenak.

Guzti hori dela eta, aipatu Departamentuen eta gainerako administrazioen partaidetza bideratu, baita bakoitak zein eskumen dituen eta noiz eta nola parte hartu behar duen ere zehaztuko duten prozedura administratiboak ezartzea beharrezko jotzen da, bereziki planifikazio bideak burutu eta aldatzerakoan, eta gaurko legeriak hirigintza, ingurugiro eta osasun alorretan eskatzen dituen baldintzen kontrola zaintzerakoan, gisa honetan beharrezko koordinazioa eta norberaren erantzunkizun eta eskumenen erabilpen eraginkorra bermatuko direla.

Horiek hala, Administrazio Lokalerako Kontseilariak proposatuta eta otsailaren 26ko bilkuran Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiarekin bat, dekretatu dut:

1. artikulua. Plan Zuzendarien onespena.

Ur Hornidurarako, ur hondakinen Saneamendurako eta Hiri Hondakin Lehorren Bilketa eta Tratamendurako Plan Zuzendarien onespena, Nafarroako Gobernuak egin beharko du.

2. artikulua. Zonaldekako konponbideei buruzko Planen onespena.

Alternatiba ikerketa oraino egin gabe duten unitate bakoitzerako egin beharreko zonaldekako konponbideei buruzko planen onespena, Nafarroako Gobernuari dagokio.

3. artikulua. Planen berrikuspena.

Plan Zuzendarien eta zonaldekako konponbideei dagozkien Planen berrikuspena, haien onespenerako erabili zen prozedura beraren arabera izapidetu eta erabakiko dira.

4. artikulua. Planen elaborazioa.

1. Plan Zuzendariak eta aitzineko artikuluetan aipatu zonaldekako konponbideei dagozkien Planak Administrazio Lokalerako Departamentuak burutuko ditu, Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Departamentuarekiko koordinaziopean.

Proiektuak, onetsiak izan daitezen, Nafarroako Gobernuaren aitzinean izapidetu baino lehen, Osasun, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuei igorriko zaizkie, eta hornidura eta saneamendu alorrekoen kasuan, dagokion Konfederazio Hidrografikoei ere. Erakunde hauek 30 eguneko epea dute beren eskumenei dagozkienetan txostena burutzeko.

2. Plan Zuzendariei eta zonaldekako konponbideei dagozkien proiektuek Eraentza Lokalerako Foru Batzordearen txostena ere bildu beharko dute.

5. artikulua. Planen aldaketa.

1. Administrazio Lokalerako Kontseilariari dagokio Planen aldaketen izapidetza, baita haien onespena ere ondoko hauek gertatuz gero:

a) Eraentza Lokalerako Batzordearen aldeko erabakia izatea.

b) Aldaketak inbertsioen finantziazioari kostu haundiagoak ez ekartzea.

c) Aldaketaren ondorioz, zonalde bakoitzerako agindutako zerbitzuen pretazioaren osotasuna hobeturik gelditzea.

Aipatutakoak gertatzen ez direnean, aldatze espedienteak Planen berrikuspenak balira bezala izapidetuko dira.

2. Beti ere, espedienteen izapidetza bitartean aitzineko artikuluan aipatu Departamentuei emanen zaie audientzia, ezadostasunak izanez gero erabakia Nafarroako Gobernuaren esku geldituko dela,

6. artikulua.  Obren kudeamendua eta inbertsioen kontrola.

Obra eta inbertsioen kudeamendua eta Plan Zuzendariek agindutako zerbitzuen esplotazioa Entitate lokalen eskumena izanen da, edo Nafarroako Gobernuarena, lankidetza edo subrogazio kasuak izanez gero. Hau hala izanen da, Administrazio Lokalerako Departamentuari kontrol ahalmena erabiltzea galerazi gabe, Nafarroako Zergetan Udal eta Kontzejuen Partaidetza Fondoaren kargu finantziatzen diren inbertsio lokalen kudeamenduari dagokionetan.

7. artikulua. Ekarpen kontzesioa Hazienda Lokalen Fondotik.

Abenduaren 29ko Azpiegitura Lokalerako Hirurteko Planari buruzko 9/1988 Foru Legeak agintzen dituen ekarpenen kontzesioa eta, oro har, Hazienda Lokalen Fondoaren kargu finantziatu beharreko inbertsio lokalei dagozkien guztiak, Administrazio Lokalerako Departamentuak izapidetuko ditu. Espedienteak erabaki aitzin Departamentu horrek Osasun, eta Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Departamentuei igorriko dizkie ur hornidurari eta hiri hondakin lehorren tratamenduari dagozkien proiektuak, 15 eguneko epearen barrenean bere eskumenen esparruan txostena egin dezaten. Epe hori iraganda aipatu txostena igortzen ez bada, aldekoa dela ulertuko da.

8. artikulua. Lurraldearen babesa eta erabilpena.

Plan Zuzendarien esparruan sartutako obra eta instalazio proiektu guztiek beharrezko baimen eta lizentzia urbanistikoak eskuratu beharko dituzte lehenik, ekainaren 8ko lurzoru eta etxebizitza alorretan esku hartzeko neurriei buruzko 7/1989 Foru Legearen 5. eta 6. artikuluek eta apirilaren 10eko lurzorua babestu eta erabiltzeko herrialdeko arau urbanistikoei buruzko 16/1987 Foru Legearen 31. artikuluak ezarritakoarekin bat. Hala behar balitz, abenduaren 5eko Ingurugiroa Babesteko Iharduera Sailkatuen kontrolari buruzko 16/1987 Foru Legearen arabera ere izapidetu beharko lirateke. Zernahi diru ordaindu baino lehen, aipatu guztia egiazki bete dela egiazta dezaten eskatuko die Administrazio Lokalerako Departamentuak finantziatutako zerbitzuak kudeatzen dituzten entitateei.

9. artikulua. Lankidetza eta subrogazio espedienteen erabakia.

Administrazio Lokalerako Departamentuak, abenduaren 29ko 9/1988 Foru Legearen 11. artikuluak eta abenduaren 29ko 10/1988 Foru Legearen 2. artikuluak aipatzen dituzten lankidetza eta subrogazio prozedurak izapidetu eta erabakiko ditu, beharrezko diren ekintzak "Navarra de Infraestructuras Locales, S.A." enpresari manatuko dizkiola.

10. artikulua. Hirigintza, ingurugiro eta higiene-osasun alorreko kontrola.

Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro, eta Osasun Departamentuek, esleiturik dituzten ahalmenak erabiliz, instalazioen egokipena eta Azpiegitura Lokaletarako Plan Zuzendariek aipatzen dituzten zerbitzuak gauzatzeko eraikitzen direnen funtzionamendu zuzena kontrolatuko dute.

Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro, eta Osasun Departamentuek, Plan Zuzendarietan kokatutako zerbitzuen entitate kudeatzaileen ekintzen aurka izapidetzen dituzten zehapen espedienteak Administrazio Lokalerako Departamentuari ere igorriko dizkiote, jakinean egon dadin.

Azken Xedapen Bakarra

Foru Dekretu hau indarrean sartuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa