Castellano | Euskara | Français | English
(2012ko 65. NAOn argitaratutako testua, apirilaren 3an)
Atarikoa
Turismoko eta Merkataritzako zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 318/2011 Ebazpenaren bidez, merkataritzako establezimenduak igande eta jaiegunetan ireki ahal izateko 2012ko egutegia ezarri zen (2011ko abenduaren 16ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
2012an merkataritza jarduera zer igande eta jaiegunetan (zortzi guztira) gauzatzen ahalko den ezartzen duen egutegiak uztailaren 26a hartzen du barnean, Tuteraren kasuan.
Tuterako Udalak 2012ko urtarrilaren 24an eskatu zuen uztailaren 26a, Tuteran merkataritza jarduera gauzatzeko jaiegun baimendutzat ezarritakoa, uztailaren 22arekin ordezteko.
Nafarroan Merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legearen 33.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, agindu dut:
1. Merkataritzako establezimenduak igande eta jaiegunetan ireki ahal izateko 2012ko egutegia aldatzea, eta uztailaren 22a ezartzea Tuteran merkataritza jarduera gauzatzen ahal den egun balioduntzat.
2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Foru agindu hau Tuterako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.