(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Foru Agindua, 1999ko martxoaren 15ekoa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Nafarroako esparrago zuria landatzeko tratamendu fitopatologikoen kontrol integratua sustatzeko laguntzetarako eskabideak izapidatzeko...

FORU AGINDUA, 1999ko martxoaren 15ekoa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Nafarroako esparrago zuria landatzeko tratamendu fitopatologikoen kontrol integratua sustatzeko laguntzetarako eskabideak izapidatzeko prozeduraren gorabeherak azaltzen dituena

(1999ko 37. NAOn argitaratutako testua, martxoaren 26an)

Atarikoa

Nafarroako esparrago zuria landatzeko tratamendu fitopatologikoen kontrol integratua sustatzeko laguntzak ezartzen dituen azaroaren 2ko 323/1998 Foru Dekretuak Kontseiluaren 1992ko ekainaren 30eko 2078/92 EEE Erregelamendua garatzen du, inguramena eta naturgunea babesteko beharrarekin bat datozen nekazaritzako ekoizpeneko metodoei buruzkoa, hain zuzen ere.

Europako Batasuneko erregelamendua eta Foru Dekretua bera zuzenean eta berehala aplikatu beharra deusetan galarazi gabe, komeni da prozeduraren gorabehera batzuk adierazi, zehaztu eta xehekatzea, Nafarroako nekazariei Nafarroako esparrago zuria landatzeko tratamendu fitopatologikoen kontrol integratua sustatzeko laguntzak ezartzen dituen azaroaren 2ko 323/1998 Foru Dekretuan aipatzen den araubidea erraztearren.

Hori horrela, Foru Dekretu horretako azken xedapenetarik lehenbizikoarekin bat eta hori garatu eta aplikatzeko eman zaizkidan ahalmenak erabiliz, agindu dut:

1. artikulua. Laguntzen onuradunak.

1.-323/1998 Foru Dekretuko 3. artikuluan ezarririkoa betetzen duten nekazaritzako ustiategien titularrak izaten ahalko dira Nafarroako esparrago zuria landatzeko tratamendu fitopatologikoen kontrol integratua sustatzeko laguntzen onuradunak.

2.-Laguntza horietarako, nekazaritzako ustiategiaren titulartzat jotzen da nortasun fisiko edo juridikoa duen banako nekazaritza-ekoizlea edo pertsona fisiko edo juridikoen elkargoa, elkargoaren eta haren kideen araubide juridikoa edozein delarik ere.

2. artikulua. Laguntzarako eskabideak aurkezteko epea.

323/1998 Foru Dekretuko 6. artikuluko 1 eta 7. artikuluetan xedaturikoari dagokionez, 1999/00 kanpainarako laguntzen eskabideak 1999ko apirilean aurkeztu beharko dira. Urtero ordaintzeko eskabideetarako epeak kasuan kasuko Foru Aginduek ezarriko dituzte.

3. artikulua. Eskabideak eta inprimakiak.

1.-323/1998 Foru Dekretuko 6. artikuluko 2 eta 7. puntuetan xedaturikoarekin bat, interesatuek Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak luzatuko dituen orrietan aurkeztuko dituzte laguntzarako eskabideak, baita euskarri informatikoaren bidezkoak ere.

2.-Inprimakiak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko eskualdean eskualdeko bulegoetan, hots, Iruñean, Zangozan, Lizarran, Tafallan, San Adrianen eta Tuteran eskuratzen ahalko dira, eta Departamentuko barrutian barrutikoetan ere bai. Kooperatibek eta finantza entitateek ere izanen dituzte.

3.-Eskabideekin batera, agiri hauek aurkeztuko dira:

-Pertsona fisikoen kasuan, NAN/IFZaren fotokopia, eta pertsona juridikoen kasuan, IFKaren fotokopia.

-Lurzatiko krokisa, esparrago zurirako landalurra non dagoen adieraziko duena, horretarako eremua katastrokoa ez bada.

-Bankuko ziurtagiria, ematen den sartu-ateratzeko kontua, libreta, etab. eskatzailearena dela frogatuko duena.

-Eskabidea titularrak ez beste batek izenpetu duenean, horren baimen espresua.

-Landaketa berriak izanez gero, landare materialaren erosketaren faktura.

4. artikulua. Ustiategiko koadernoa.

1.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak laguntza ematen duenean luzatuko du 323/1998 Foru Dekretuko 4. artikuluko d) idazatian adieraziriko agiria eta onuradunaren esku egon beharko du dirulaguntzen araubideak indarra duen bitartean. Agiri hori kontrolaz arduratzen diren erakundeek ikuskaritzak egiten dituztenean eskatzen ahalko dute eta eman egin beharko zaie, harturiko konpromisoak eta ezarririko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko.

2.-323/1998 Foru Dekretuko 4. eranskinean xedaturikoarekin bat, ordainketarako eskabideak hartzen diren urtean onuradunek ustiategiko koadernoak aurkeztuko dituzte, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak izapida ditzan.

5. artikulua. Txostenak.

1.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak, kanpaina bakoitza bukatu baino lehen, Instituto Técnico y de Gestión Agrícola, S.A.ri txosten bat eskatuko dio tratamendu fitopatologikoen kontrol integratuari buruz, non emaniko prestakuntza ekintzak, aholkularitza teknikoko egiturari loturiko nekazarien zerrenda, babes fitosanitariorako programa kolektiboetako partaideak eta laguntzen araubidea ustez uki dezaketen gainerako gorabeherak bilduko baitira.

2.-Arestiko puntuan esandakoaren antzera, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak "Nafarroako Esparragoa" izendapenaren Kontseilu Arau-emaileari txosten bat eskatuko dio egitura horretan sarturiko nekazariez, tratamendu fitopatologikoen kontrol integratua sustatzeko laguntzen araubidean sarturik daudenez, hain zuzen ere.

6. artikulua. Akatsak zuzentzeko eta konpromisoak gauzatzeko epea.

323/1998 Foru Dekretuko 6. artikuluko 4. puntuan ezarririkoarekin bat, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak laguntzarako eskabideetan aurkezturiko agiriak aztertuko ditu eta, horiek betetzean akatsik badela edo agiriren bat falta dela ohar badadi, interesatuei jakinaraziko die, gehienez ere hamar eguneko epearen barrenean, akatsak zuzendu edo agiriak osa ditzaten. Bestela, espedientea artxibatu eginen da.

Xedapen Iragankor Bakarra

1999an araubide honetako laguntzak hartzen dituzten onuradunek konpromiso eta baldintza guztiak bete beharko dituzte, 2000ko uztarekin zerikusirik duten nekazari lanak burutzen dituztenez geroztik (1999ko ekainaz geroztik).

Azken Xedapen Bakarra

Foru Agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa